id
stringlengths 14
14
| periodico
stringclasses 1
value | texto
stringlengths 72
15.3k
|
---|---|---|
28kanala_00200 | 28kanala | Tolosa CFk 0-2ko porrota jasu du Zarautz KEren aurka
Bederatzi puntutik sei ditu Tolosa CFk denboraldi berrian
Entrenatzaile berriak Tolosaren lan ona nabarmendu du, taldeak garaipena lortu ez badu ere. |
28kanala_00201 | 28kanala | Irati Iciar izango da Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria
"Beso teknikoa dugu; gihar soziala, agian, mantendu dugu, baina gehiago aktibatu behar da"
Irati Iciarrek (Oñati, 1975) hartuko du Kike Amonarrizen (Tolosa, 1961) lekukoa Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaritzan, gaur, irailak 22, Ermuan egingo den Batzar Orokorrean. Zuzendaritzako kide izan da orain arte, eta ikasitakoez zein aurrera begirakoez hitz egin du Amonarriz lagun duela. Batera jauzi dinamikaren berri eman du, eta azaroaren 18an Arrasaten egingo den kongresuaz ere aritu dira.
Nola bizi duzue erreleboa?
Kike Amonarriz: Emozio asko pilatzen dira. Batetik, esango nuke normaltasunaren ondorio dela. Topagunean normala da urte batzuen ondoren lehendakaria aldatzea, eta ezinbestekoa ere bada. Bazkide garen elkartetako ordezkariok zuzendaritzatik pasatu behar gara, lehendakaritzatik, eta horrek elkarte ezberdinek inplikazio gehiago izatea dakar, ezagutza handiagoa izatea. Are gehiago, Topaguneak ere ikuspegi zabalagoa du era honetan. Bestetik, satisfakzioa ere badago. Lau urte bizi izan dira, konplexuak, baina gauza asko egin ditugu. Pena ere badut, baina baita itxaropena ere. Iratik hartuko du ardura, eta itxaropen guztia dut berarengan. Iruditzen zait lehendakari fenomenala izango dela. Emozio diferente asko pilatzen zaizkit...
Irati Iciar: Nik poza dut. Topaguneak nigan ikusi du nirekin lan egiteko edo elkarrekin egoteko gogoa. Erantzukizuna ere badut. Kikeren ordezkoa naiz, ondorengoa, eta oso handia da bera; ezagutzen dugu, eta hor daude espektatibak ere. Zer behar du izan Topaguneak? Zer espero du jendeak niregandik? Alde horretatik, aitortu beharra daukat bertigo pixka bat dudala, baina batez ere itxaropena eta lan egiteko gogoa. Urte askoan noa zuzendaritzan, Geu elkartean ere badut ibilbidea egina... hainbat saltsatan ibili naiz eta ilusioa dut. Balioa eman nahiko nieke Araba eta Gasteizi, hori da nire asmoa; ea Topagunetik hori erdiesten dugun. Azkenik, harro ere sentitzen naiz. Guztioi gustatzen zaigu horrelako aitortza bat egitea. Ni lanera nator, elkarrekin bide bat egitera. Kike, ez zara hain erraz libratuko...
K.A.: Iratik, gainera, mugimendua oso barrutik ezagutzen du, eta hori sekulako abantaila zein bermea da. Behin entzun nuen: erreleboa eman, ez bota. Eta kasu hau da erreleboa pasatzea modu oso naturalean. Gainera, Irati lehen momentutik izan da oso kementsua eta ilusionatuta egon da. Pertsona gazteago bat da, gasteiztarra, emakume ikuspegia ekarriko du... ekarpen oso inportantea izango da.
I.I.: Eskerrik asko. Topagunera nator, zuzendaritza batera, lan talde batera; ez nago bakarrik. Jasone ez da hemen gurekin, baina beti izan da mugarri oso handi bat Topagunean. Aurreko aldi batean esan nion ezin dudala ezer apurtu; dena ondo doa. Izan ere, Topaguneak ibilbide bat du, inertzia bat eta estatus bat. Badauka une bat. Kongresua ere orain egingo dugu; beraz, ni laguntzera nator, bidelagun izatera. Emakumea ere banaiz, eta Gasteiz, Araba... ikuspegi hori txertatzera nator, irudi hori islatzera.
Zein balorazio egingo zenuke lau urte hauetako ibilbideaz, Kike?
K.A.: Lau urte hauek biziak eta konplexuak izan dira. Gogoan dut lehendakaritza hartu nuenean non egin nezakeen nire ekarpenik handiena; seguru aski, elkarteekin jardunean eta mugimendua indartzen. Horretan hastera gindoazen unean, ordea, koronabirusa heldu zen, eta gelditu egin zen. Horrek baldintzatu ditu lau urteak, baina nabarmenduko nuke mugimenduak izan duen indarra eta kemena, nola jakin duen egoerari aurre egiten. Une zailak izan dira, denon ezinarekin gainera... baina aurre egin zaio, bi faktorerengatik.
Zeintzuk dira faktore horiek?
K.A.: Batetik, Topaguneak duen lantaldeak eutsi egin zion erronkari, eta mugimenduak berak, euskara elkarteek ikusi zuten egoera horri ezin ziotela bakarrik erantzun. Egon zen gerturatze bat, bateratze bat eta trinkotze bat, eta horrek ekarri du urte hauek emankorrak izatea. Aurrerapauso sendoak eman dira. Burura datorkit, esate baterako, Euskaraldia bi aldiz egin dugula. Bigarrena, gainera, oso kolokan egon zen, baina egiteko erabakia hartu zen, eta nik uste dut klabea izan zela. Beraz, muga horiekin guztiekin ere lortu genuen euskararen gaia ez ateratzea agenda soziopolitikotik. Egin ahal izan zen ekimen handi ia bakarra izan zen. Bestalde, Iparraldera hedatu gara, eta lortu dugu Ipar Euskal Herriko Topagunea ere sortzea. Hainbat elkarte ere sortu dira; Kukulaisi, esaterako, aisialdi taldeen koordinazioa. Nafarroan, aldekotasuna lantzeko ere lan ildo indartsu bat jarri da martxan. Hainbat lan ildo zabaldu dira egoera oso konplikatu batean. Agerian utzi du mugimenduak duen ekintzailetasuna, ekimenerako gaitasuna.
I.I.: Nik aipatuko nuke mugimenduaren, euskal munduaren, gure bazkideen eta elkarteen erresilientzia. Erresilientzia da egoera zail horietatik ateratzea zure onena duzunean, eta buelta bat ematea; indartuta ateratzen zara. Egia da asko sufritu dugula pandemian, bai Topagunean, bai Geu elkartean... baina horrek ere ekarri zigun halabeharrez aurrera jarraitzea, gure erremintak zeintzuk diren jakinda eta dugunari zukua aterata.
Adibidez, Kikek aipatutako ekimenez gain, dagoeneko kontzientzia oso-oso sendoa dugu online bideari dagokionez, digitaltasunaren garrantziaz. Orain ohartu gara digitala eta aurrez aurrekoa ez doazela paraleloan; batera doaz. Bizi gara digitalean eta aurrez aurrekoan batera. Hori ere azpimarratuko nuke. Bada, era horretan, Topagunea ere sartua da XXI. mendean. Ilusionatuta atera gara, bideak ikusi ditugulako. Ordea, baliabideen inguruan, norekin egin, nola... hori ja landuko dugu kongresuan.
Kike Amonarriz: "Zaila da mugimendu sozialak egituratzea. Jendea prest da laguntzarako, ez erantzukizunerako."
K.A.: Egoera aldatzen ari da, erronkak aldatu egin dira, pandemiak aldatu egin ditu gure bizitzak, gero eta zailagoa da elkarteak sortzea, guneak... gure ametsa zen Euskaraldiak herri batzordeak-eta egonkortzea eta euskara elkarteak sortzea. Batzuk sortu dira, baina indibidualizazio prozesuak handiak dira. Hor ikusi ditugu erronkak: lehendik zeuden batzuk badaude, baina pandemiak areagotu egin ditu. Gu mugimendu sozial bat gara, eta momentu honetan konplikatua da horrelakoak martxan jartzea, egituratzea. Jende asko dago laguntzeko prest gauza puntualetarako, baina guneak, motoreak sortzea eta erantzukizunak hartzea, gero eta gehiago kostatzen da. Horiek ere behar ditugu.
Ikusten ari gara pandemiak ekarri duela ikus-entzunezkoen kontsumoa biderkatzea erdaraz, etorri berri direnen inguruan ere erronka berriak ditugula. Hor daude globalizazioa eta indibidualizazioa ere. Baina nola erantzun horri guztiari? Bada, hori egin nahi dugu hurrengo kongresuan. Zer egin beharko genuke Topagunea bezalako mugimendu batek erabileran jauzi bat eman ahal izateko? Zein da gure funtziona? Non daude gure erronka nagusienak hurrengo hamar urtetan? Batzuk aipatu ditugu, baina gehiago ere badaude.
Zein helburu du?
I.I.: Topagunea mende honetan murgilduta dago, pandemia baten ostean, eta konturatu ginen berriztu egin behar genituela duela hamar urte, aurreko kongresuan, hartutako erabakiak. Orduan markatutako lan ildoak-eta garai hartako kantxa batekoak ziren, baina gure jokaldi kantxa aldatu egin da. Oso azkar aldatzen den gizarte batean bizi gara, eta ziurgabetasun handia dago; pandemia bat etorri daitekeen eran, krisi ekonomiko eta klimatiko batean gaude, Hirugarren Mundu Gerra... honi buelta bat eman genion eta hori hausnarketa batekin egin nahi dugu. Bada, hori da Batera jauzi dinamikarekin egin nahi duguna.
Zertan datza?
I.I.: Ikusten genuen batez ere euskararen gaia, auzia, gizarte osoarena zela, eta guztiekin konpartitu nahi dugu. Horretarako, euskararen mundutik kanpo badabilen jendea ere gonbidatu dugu. Beti diogu euskara hurbildu behar dugula etorkinengana, gazteleraz aritzen denarena... tira, ba ekarri ditugu. Gonbidatu ditugu gure dinamikara, eta hor ere proposamen batzuk egin dizkigu talde horrek, kongresuan integratzeko. Birmoldaketa fase interesgarri bat da. Aitortuko dut bertigo pixka bat ere ematen duela, ez baitaukat barita magikorik. Esperimentazio fase bat da, baina ilusioz hartzen dut; gauza oso bereziak irtengo dira.
K.A.: Bai, eta badago beste puntu bat ere. Kongresua orain dela hamaika urte egin zen, eta momentu honetan Topagunea osatzen dugunon artean askok ez zuten parte hartu, ez dute ezagutzen orduan onartu zen testua ere. Horrelako kongresu batek ere, beraz, balio du irekitzeko, jarraipenak lantzeko, baina batez ere trinkotzeko eta esateko iparrari begira ea ados gauden, non jarri behar ditugun indarrak; horrek mugimendua trinkotzen, bateratzen eta indarberritzen du.
Zer eztabaidatuko da euskara elkarteen mugimenduaren hirugarren kongresuan?
K.A.: Hor bada kaleko erabileraren datu bat. 1989an egin zen lehen neurketa, eta orduan ia hamaika puntukoa zen erabilera; azkenekoan, berriz, hamahiru eta erdikoa. Bi puntu mugitu da. Ez baldin badugu hor jauzi bat ematen, arrisku handia daukagu atzera egiteko. Sarri aipatu dugun bidegurutzearen ideia. Bestelako bultzada bat behar du hizkuntzaren biziberritze prozesuak, eta bultzada horren emaitzak izan behar du erabileran jauzi bat egitea. Erabilera handitzen den neurrian, euskararen presentzia, beharra eta motibazioa handitu egingo da; bestela, atzera egiteko arriskua daukagu. Berdin gertatuko da kezka berbera dutenekin ere, hala nola Katalunian, Galesen, Bretainian eta Galizian.
I.I.: Kezka hori ez da soilik Topagunearena. Euskararen biziberritze mugimenduan gabiltzan guztiona da. Konturatzen gara ezagutza hazi dela, baina ez erabilera. Hor haustura bat dago. Beraz, zergatik erronka hori? Topaguneak bere burua ahaldunduta ikusi duelako. Norbaitek proposamen bat egin behar du, eta guk egingo diegu euskalgintzan, euskararen munduan zein euskaratik kanpo dauden gizarte, eragile eta sektore guztiei. Hainbat urteko esperientzia dugu, oinarri sozial oso sendo bat gure bazkide eta euskaltzale aktibatuekin. Indartsu gaude pixka bat, eta zerbait eskaini nahi genuen. Batera jauzi dinamikaren bitartez egingo dugu, ez ditugu betiko moldeak erabiliko. Erronka handia jarri diogu gure buruari, baina ez soilik guri, baizik eta euskal gizarteari; ezinbestean, aurrera egiteko modu bakarra da. Hori da gure analisia.
Irati Iciar: "Lokalean lan egin dugu, baina gure ikuspegiak eta diskurtsoak zabaldu behar ditugu."
Ze azterketa egingo zenukete euskara eta euskalgintzaren gaur egingo diagnosiaz?
K.A.: Ikaragarria da euskalgintzak azken hamarkadetan lortu duena. Uste dut hortik abiatu behar dugula. Seguru aski, Europako hizkuntza gutxituen artean horrelako hizkuntza gutxituen aldeko biziberritzearen aldeko mugimendu sozial gutxi dago. Hemen egin dena ikaragarria izan da, baina mugatua ere bada. Uste dut momentu honetan gertatu dela euskalgintza indartzen joan dela, eta profesionalizatzen. Beso tekniko oso indartsu bat dugu; beharbada, gihar soziala mantendu dugu, baina gehiago aktibatu beharko genuke. Hor da erronka. Gure funtzio nagusia, gainera, hori da: nola aktibatu herritarrak eta hiztunak, gizartea, nola sortu mugimendu zabal bat Euskal Herri osoan momentu konplikatu batean. Euskal Herrian, estatu frantziarrean zein espainolean, badago joera atzerakoi bat, hizkuntzak bete-betean ukitzen dituena, eta oldarraldi judiziala da horren adibideetako bat. Baina, bestetik, momentu interesgarri bat ere bada, une honetan hizkuntzen gaia agenda soziopolitikoaren erdigunean dagoelako. Nik uste dut estatu mailan, behintzat, gogoan dudala, lehen aldia dela hizkuntzen gaia hain gune zentralean dagoena. Hori guztia dugu; ea asmatzen dugun aprobetxatzen.
Badago euskararen aurkako oldarraldi moduko bat. Nola aurre egin kontrako olatu horri?
I.I.: Kikek aurreratu duenean dago erronka nagusiena. Oldarraldi judizial espainola oso gauza konkretua da, helburu oso konkretu batzuekin datorrena, eta horri aurre egin behar zaio. Baina gure kantxa da XXI. mende globalizatu honetan. Gure lan egiteko eremua aldatu egin da, moldeak berrikusi behar ditugu, ziurgabetasun eta bertigo honi aurre egin... egia da hizkuntza gutxituen kontzientzia eta mugimendua oso-oso indartsua izan ahal dela guretzat Europan, eta hortaz baliatu behar garela Frantziari eta Espainiari esateko ez garela gu, baizik eta Europa eta lur planeta osoko ondare bat. Gu eskatzen gabiltzana ez da txokokeria bat. Lehen oso lokalean lan egin dugun garai horietatik atera behar gara, gure ikuspegiak eta diskurtsoak zabaldu behar ditugu, Euskal Herria ere asko ireki delako. Gatazkaren osteko Euskal Herrian bizi gara, eta honek gure diskurtsoak eta lan egiteko moldeak berrikustea eskatzen du. Europan, munduan, hizkuntza gutxituen testuinguruan jarrita, zilegitasuna ematen digu oldarraldi honetan esateko txokokeria eurak dabiltzala egiten.
K.A.: Bai, eta hor gure indargunerik nagusiena jendea da; herritarrak. Hizkuntzaren alde dauden bitartean, hizkuntzaren alde aktibatzen badira, aurrera egin ahalko dugu; hori gabe, ezinezkoa izango da. Horrekin batera, noski, hizkuntza politikak aktibatzea ere badago, marko legalak egokiak izan daitezen. Lehen hori mugatzen genuen, neurri batean, gure esparrura, baina egun ikusi dugu Europan ere asko jokatzen dugula, badela estatuetan ere gatazka eta jokoaren parte bat. Beraz, nik uste dut denok egokitu behar dugula testuinguru berri honetara, gauza bat argi izanik: guk egiten dugu eta guk bultzatzen dugu, edo inor ez da kanpotik etorriko gu laguntzera.
Zein aholku emango zenioke lehendakari berriari, Kike?
K.A.: Bat ere ez. Badaki hemen nagoela. Uste dut orain arte ere elkarrengandik gertu egon garela. Aholkuak ez, baina animo pila bat eta zorterik onena. Gainera, oso ondo egingo du; bitartean, zain egongo gara, ea zer dakarren etorkizunak!
I.I.: Kikerekin zuzendaritzan-eta egon garen urte hauetan asko ikasi dut, eta irakaspen horiek nirekin datoz. Azpimarratuko nuke Kikerengandik ikasi dudala arreta beti jarri behar dela pertsonen aktibazioan. Zer nolako garrantzia duen Topagunearentzat bere bazkideak, elkarteak, pertsonak aktibatzeak, Euskaraldia martxan jartzeak, eta norbanako horiek euskarara ekartzeak. Ez bakarrik hizkuntzara, baizik eta kontzientzia horretara eta mugimenduan sartzera. Bestetik, ikasi dut atzetik ere ibili behar dela. Kike ikusi dut bazkideen atzetik, deika, bilerak egiten, formazioak ematen; lan pila bat egin du, eta hori da aktibazioak berak transmititzen duen energia. Laguntzea da, bidelagun izatea.
K.A.: Katalan irakasle baten liburu bat irakurtzen nabil azken boladan, eta berak aipatzen du katalaneko irakasleak erakargarriak eta sinpatikoak izan behar direla, ikasleentzako irakaslerik onenak. Horrela erakarriko ditugu. Uste dut guk ere badugula erantzukizun hori. Zergatik etorriko da jendea euskarara? Jakin behar duguna da gure pasioa transmititzen. Euskarari gerta dakiokeen gauzarik txarrena da gai gez bat bihurtzea, ez duena inolako erakargarritasunik.
I.I.: Azkenean, Kikerengandik ikasi dudana eta Topaguneak duen zilegitasuna da koherenteak garela; egiten duguna eta sinesten duguna batera datoz. Beraz, saltzen duguna eta transmititzen duguna ere bat dator. Bestela da kea saltzera goazela. Eta nik hori ikasi dut Kikerengatik; bera horrelakoa da, bide hori transmititzen du. Horretan jarraituko dugu. Gainera, Kike... ez zara hain azkar libratuko gutaz. Zure telefonoa eta emaileko helbideak baditugu; bestela, Tolosan agertuko gara! |
28kanala_00202 | 28kanala | Oria ibaiaren garbiketan 723 kilo hondakin jaso ditu Irurako Udalak
Iruratik igarotzen den Oria ibaiaren zatian garbiketa-lanak burutu ditu Irurako Udalak Gureak gizarteratze-enpresaren bitartez, uztailaren 11tik 18ra. Bildutako hondakinen lagin bat San Migel plazan ikusgai izan da, herritarrak ibaira iristen diren hondakin-kopurua ezagutu eta hauek jatorrian ondo kudeatzeko beharra azpimarratzeko. Ibaitik jasotako hondakinak baliatuz udalekuetako haur eta gazteekin hondakinen bilketa egokiaren garrantziaz jabetzeko lanketak ere burutu ahal izan dira.
2023ko Irurako zatiko Oria ibaiaren garbiketa-kanpainan 694 kg hondakin atera ziren ibaitik, modu honetan sailkatuta: - 254 kilo plastiko- 165 kilo egur- 275 kilo burdin- 7 kilo kristal- 22 kilo errefuxa
Udalak gogorarazten du hiri-hondakinak modu egokian ez kudeatzea 90,1 eta 45.000 euro arteko isunarekin zigortua dagoela eta hainbat aukera dituztela hondakinak modu egokian kudeatzeko:
- Herriko kaleetan kokatutako edukiontzietan (organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak, beira, arropa, sukaldeko olioa, pilak, errefusa, zakur gorotzak).- Hondakin arriskutsuak: Kultur etxe ondoan dagoen etxolan edo Garbigunean.- Tamaina handiko hondakinak: beirarentzako edukiontzien ondoan hilaren lehen eta hirugarren ostiraletan (bezperako gauean 20:00etatik aurrera). Ezin da utzi obra-hondakinik, pneumatikorik, paletik, paperik, kartoirik edo/eta zabor-poltsarik.
Bilketa egokian laguntzeko hondakinak egoki sailkatzeko gida eta eskualdeko bi garbiguneen informazioa eskura dute herritarrek. Garbiketa-lan hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako sailaren % 75eko dirulaguntza jaso dute. |
28kanala_00203 | 28kanala | Gauez itxiko dute Zumaingo tuneleko errepidea
Tunelaren barruan dauden argiak ordezkatzen ari direla-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohartarazi du igandetik aurrera tunela gauez itxi egingo dutela. Egunez suerta daitezkeen trafiko arazoak ekiditeko erabaki dute lan hauek gauez burutzea.
Horrenbestez, GI-2130 errepidea erabat moztuko da gaueko 22:00etatik gozeko 6:00ak bitarte. Leaburura edo Gaztelura joateko, GI-3212 errepidea hartu beharko da, Ibarra eta Belauntza zeharkatuz.
Egun hauetan egingo dituzte obrak tunelean:
• 24 igandetik 25 astelehenerako gauean.• 25 astelehenetik 26 astearterako gauean.• 26 asteartetik 27 asteazkenerako gauean.• 27 asteazkenetik 28 ostegunerako gauean.• 28 ostegunetik 29 ostiralerako gauean.
Obrak eta desbideraketak seinalizatuta egongo dira eta, behar izanez gero, larrialdi zerbitzuei bidea irekiko zaie eta obrak geratuko dituzte. |
28kanala_00204 | 28kanala | Berastegin eta Elduainen bide-segurtasuna hobetzeko lanekin hasi dira
Berastegin oinezkoen pasabidea hobetuko da eta Elduainen bihurgune bat hobetu eta udaletxe aurrean autobus geltokia eraikiko da
Hiru hilabetko epean gauzatu ahal izatea da Bide Azpiegituretako departmentuaren aurreikuspena. Lan hauen berri eman eta zehaztasunak argitzeko, Maria Ubarretxena foru diputatua Berastegiko eta Elduaingo alkateekin batzartu da. |
28kanala_00205 | 28kanala | 2023ko Titirijai Jaialdiaren kartel lehiaketaren inguruan tailerra antolatu du Topic-ek
Irailak 29an, Tolosako Gazte Topagunean izango da kartelak egiteko tailerra
11 urtetik 17 urtera bitarteko gazteei zuzendua, Tolosa&Co-ren 100 euroko erosketa bonua izango du sari bezala. Parte hartzaile guztien artean, Titirijai Jaialdirako 4 lagunentzako sarrera zozketatuko da. |
28kanala_00206 | 28kanala | Bihar hasiko dira Irurako jaiak
Aurten ere egitarau oparoa prestatu dute Irurako festetan. |
28kanala_00207 | 28kanala | Emakume batek, Adunan, traktorea gidatzean izandako istripua salatu du LABek
Sindikatuak elkartasuna adierazi die familiakoei, lagunei eta lankideei
2023an gutxienez 38 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian dagoeneko. Lehen sektorea da behin eta berriz hilkortasun tasa altuena pairatzen duena, eta oraingoan ere beste heriotza bat gertatu da sektore horretan, kasu honetan Adunan.
Atzo arratsaldean hil zen 35 urteko emakumea, malda handi batean traktore bat gidatzen ari zela istripua izan zuelarik. LABek salatu du lehen sektoreko sasoi bilketa lanetan diharduten langileek ez dutela lan-osasuneko bermerik izaten. Modu honetan, ez patronalak eta ez administrazioak ez dituzte beharrekoak diren neurriak hartzen, eta gabezia hauen emaitzak eragiten dituzte istripuak.
Jakinik aldikako lan hauetan ingurunea, makinaria eta batzuetan prozesua bera ez ezagutzeak arriskuak biderkatzen dituela, Osalani eta lan-ikuskaritzari eskatu diete plangintza espezifikoa egin dezatela langile kolektibo hau artatzeko. Hala, formakuntza eta eskuragarri jartzen zaien makinariaren kontrola egingo litzateke, beste prebentzio neurrien artean, beti ere patronalaren kontura. |
28kanala_00208 | 28kanala | Lanak amaituta, ireki da Alustizara doan errepidea
Amasa-Villabonako Udalak beste urrats bat eman du herriko landa-bideak hobetzeko plangintzaren baitan. Aranerrekako bidea asfaltatu ondoren, Alustiza baserrira igotzeko errepidean egoera txarrean zeuden hainbat bide-zati konpondu eta hormigoi berriarekin egokitu dira azken egunetan.
Udalak landa-eremuetako herritarrei bide egokiak bermatu nahi dizkie eta azken hobekuntza lan hauei esker, zonalde horretako biztanleek eta Austizako jatetxe eta nekazal turismoko bezeroek errepide seguruagoa izango dute.
Asfaltos Urretxu SA izan da obra hau gauzatzeko udalak kontratatu duen enpresa. Lan hauen kostu osoa 30.133,84 eurokoa izango da. Amasa-Villabonako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak landa eremuetako bideen konponketak egiteko eskaintzen duen aurrekontuaren %55eko dirulaguntza lortu duenez, azkenean udalak soilik 16.573,60 euro inbertitu behar izan ditu.
Errepidearen zorua berritzeko lan hauek aurreikusitakoa baino egun batzuk gehiago luzatu badira ere, dagoeneko bidea irekita dago berriro trafikoarentzat. Dena den, gidariei tentuz gidatzeko deia egiten die Udalak, bide ertzetan oraindik langileak dabiltza eta.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie inguruko bizilagunei egun hauetan izan duten pazientziagatik. Azpiegituretan egiten diren obrek beti sortzen dituzte inguruan bizi direnentzat albo-kalteak edo trabak, baina obra hau egitea ezinbestekoa izan dela uste du Udalak eta gainera hormigonatutako errepide honek urte luzez egoera egokian iraungo duela aurreikusten da. |
28kanala_00209 | 28kanala | TAKEren esker hitzak garagardo festaren ondoren
Garagardo festaren amaierarekin batera, TAKEk eskerrak eman nahi izan dizkie laguntzaile zein bertaratu guztiei.
Aurten ere iritsi gara #TAKEABEER festaren amaierara! 🤩
Aurreko urtean esan genuen, eta berriro diogu, zuei esker, IKARAGARRIA izan da. 🥰😍 Esker hitzak besterik ez ditugu egun hauetan zerkausian izan den giroa ikusita! 🔝
Ostegunetik igandera bitarte saskibaloi kantxak utzi eta sukaldearen eta barraren bueltan aritu gara lanean buru belarri! Horretan ere TAKEn badugu esperientzia! 😜🥳 Argazki guzti hauetan agertzen garenoz gain ordea, izan dira egunero festa aurrera ateratzen lagundu digutenak. Zuek guztioi, esker mila bihotzez. Guraso, lagun... eta inguruko guztiak, zuek ere TAKEren parte zarete! 🫶🏽
4 egunen ondoren nekatuta bukatu dugun arren, ederra izan da! Lagun artean lanean aritzea bezelakorik ez dago! 🤝🏼 Gaurtik aurrera, kantxetara bueltan izango gara, 🏀 2023-24 denboraldia hasi baita TAKErentzat! 🔛 📆
Adi egon! Segituan gure berri izango duzue eta! 🥁😏
Bidean aurkituko gaituzue aurrerantzean, saskibaloiaz, eta batez ere, gure klubaz disfrutatzen! 💙 Datorren urtean, berriz ere, zerkausian elkartuko gara!
Aupa zuek! Eta aupa TAKE!
#TAKEABEER23 🍻 |
28kanala_00210 | 28kanala | Zumaingo tunela itxi egingo da gauez
Horiek horrela, jakinarazten da GI-2130-A errepidea erabat moztuko dela, gauez (22:00etatik 6:00etara), eta GI-3212 errepidea Leaburura eta Gaztelura sartzeko bide alternatiboa izango dela, iristeko Ibarra eta Belauntza zeharkatzen dituen GI-2130 errepidea hartu beharko delarik.
Lanak gaur hasi eta hurrengo hiru gauetan egindo dira. Hau da, irailaren 18tik 21erako gauetan itxiko da bidea 22:00etatik 6:00etara bitartean. Obrak eta dagozkien desbideraketak behar bezala seinaleztatuta egongo dira. Behar izanez gero, larrialdietako zerbitzuei bidea irekiko zaie, horretarako lanak gelditu beharko balira ere. |
28kanala_00211 | 28kanala | Sonakay taldeak Urkizun joko duen kontzertura joateko autobus zerbitzu berezia izango da
Larunbatean, irailaren 23an, Tolosako erdigunetik Urkizura joan-etorria egiteko aukera eskainiko du Tolosako Udalak. "Kultura Plazara: beste plazak" egitasmoaren baitan Sonakay taldeak joko du kontzertua. Landa auzoetan orain arte egin diren kontzertuetan bezala, aste honetan ere izango da zerbitzu hori.
Urkizura joateko autobusa 18:00etan irtengo da San Frantzisko elizaren aurreko geltokitik, itzulerakoa berriz, kontzertua amaitu ondoren abiatuko da. Zerbitzu hau erabili nahi duenak izena eman beharko du helbidera idatziz. Irailaren 20a, asteazkena, izango da horretarako aukera izango den azken eguna. Mezuan izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar dira. Zerbitzua doakoa izango da. |
28kanala_00212 | 28kanala | Tolosako XXXV. Herri Krosa
Urriaren 12an ospatuko da Tolosako XXXV. Herrri Krosa. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera lasterketari, eta helduek amaitu ostean Txiki krosa egingo da. Helduen lasterketarako izen-emateak kronoak.com webgunean egin behar dira eta Txiki krosean parte hartzeko, Saharako kanpamenduetarako haurrei bidaltzeko eskola materiala entregatu beharko da. |
28kanala_00213 | 28kanala | Amets Aranberrik eta Idoia Nogalesek irabazi dute Berrobira Krosa
XX. edizioa ospatu du aurten Berrobiko lasterketak
50 korrikalari atera dira helduen mailako proban. |
28kanala_00214 | 28kanala | San Sebastian Circuit Spirit auto klasikoen bira Tolosatik igaroko da
San Sebastian Circuit Spirit, auto klasikoen bira, irailaren 22an hasiko da. Asteuburu osoan zehar Gipuzkoatik barrena ibiliko dira, eta Tolosatik ere igaroko da, irailaren 23an. 100 auto klasikotik gora batuko dira 6. edizio honetan.Larunbat eguerdian iritsiko dira auto klasikoak Tolosara. Sei auto Plaza Zaharrean izango dira ikusgai eta, gainerakoak, San Estebango aparkalekuan.Ondoren Ferialekuan bazkalduko dute, bertako produktuak dastatuz, eta bazkalostean birarekin jarraituko dute. Tolosako erdigunea zeharkatuko dute: hala nola, San Frantzisko pasealekua, Nafarroa Etorbidea, Santa Klara eta Ibaiondo kaleak, eta Larramendi zubia igaroko dituzte, eta Anoetarantz joango dira ondoren. |
28kanala_00215 | 28kanala | PRIMERAN plataforma digitala abian jarriko da hilabete honetan
Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.
PRIMERAN mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria hilabete honetan jarriko da abian. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.
Bertan, denetariko edukiak aurkitu ahal izango dira: besteak beste, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinema, dokumentalak eta haurrentzako edukiak. Baita eduki esklusiboak ere. Nonahi, noiznahi euskarazko edukiez gozatzeko plataforma izango da.
Euskadin sortzen den ikus-entzunezko ekoizpenaren nazioarteko leihoa euskara eta euskal kultur edukiak zabaltzea eta ikusgarri egitea izango du helburu. |
28kanala_00216 | 28kanala | TOPICera joaten diren bisitarien kopuruak hazten jarraitzen du
Aurten ere, TOPIC Museoak eta bere erakusketek aurreko urteetan baina bisitari gehiago izan dituzte, batez ere uztailean eta abuztuan. Iraila ere goranzko joera izaten ari da.
Guztira, 3.877 bisitari izan dituzte, gipuzkoarrak nagusi (%14,83). Estatuko zenbaketan, katalanak (% 8,36), madrildarrak (% 4,58) eta valentziarrak (% 2,08) izan dira nagusi, murtziarrak (% 1,61), granadakoak (% 1,55) eta zaragozarrak (% 1,46) gerturatzen zaizkielarik. Europari dagokionez, berriz ere, frantsesak izan dira udan, TOPICera gerturatu diren gehiengoa (%7,68), italiarrak (%0,86) eta holandarrak (%0,65) jarraian izan dituztelarik. Bisitari kroaziarrak, grekoak, hungariarrak, irlandarrak, ingelesak eta suediarrak ere izan dituztela jakinarazi dute museotik, baina harrituta adierazi dira, batez ere, Asiako bisitarien hazkundearekin.
Udaldiaren itxiera arrakastatsuarekin, etorkizun «baikorra» ikusten dutela datorren urterako adierazi dute TOPICeko kideek, hazteko eta garatzeko aukerak are handiagoak direla gehituz. |
28kanala_00217 | 28kanala | Heldu da kontua kontalaritza sorkuntza sariak banatu dituzte
II. Helduentzako Kontalaritza Sorkuntza Sariak baditu irabazleak. Epaimahaia osatu duten Itziar Rekalde, Joxemari Karrere, Iñaki Carretero, Maider Galarza, Ane Gebara eta May Gorostiagak Dorleta Kortazar, "Ispiluak" lanarengatik eta Joxe Aldasoro "Mingots eta Langarratik" lanarengatik saritu dituzte. |
28kanala_00218 | 28kanala | TAKE BERRIZ ERE BUELTAN DA! 🤩🙌🏽
2023-2024 denboraldia martxan dugu! 🔛🏀
Adi neska-mutilak! 🗣️👀 Zenbait taldek aste honetan bertan hasi dituzte entrenamenduak, eta ahal dugun egoeran bada ere, eguraldia lagun dugun bitartean entrenatzen jarraitu nahi dugu! 💪🏽💥⛹🏽⛹🏼♀️
Datorren urtean TAKE Eskolako-ko kide izateko izen-emateak zabaldu ditugu, estekan klikatuz eman ahalko duzue izena. Ez galdu zuen aukera! 🤪
🔗 TAKE ESKOLA IZEN-EMATEAK
Ea segituan Usabaleko kantxan elkar ikusteko aukera dugun! 1,2,3... TAKE! 💙💙 |
28kanala_00219 | 28kanala | Tolosako hiri-ekonomia indartzeko diru laguntza deialdia martxan
Bi laguntza lerro ditu deialdiak: lehena, Berriz Tolosa eta bigarrena, Ekin
Abiatu da Tolosako hiri-ekonomia indartzeko diru laguntzen deialdia. Aurten Tolosako Udalak 107.500 euro bideratu ditu herriko merkataritza jarduerari lotutako zerbitzuak eta ostalaritza edo turismo sektoreko jarduerak sustatzeko.
Bi laguntza lerro jasotzen ditu: belaunaldien arteko negozioen elkartrukerako Berriz Tolosa programak 37.500 euroko diru-poltsa izango du; beste 50.000 euro banatuko dira negozio berriak abian jartzeko Ekin programaren barruan. Gainerako 20.000 euroak, Berriz Tolosa programan erosketarako eta Ekin programan erosketa eta birgaitze lanetarako bideratuko dira.
Aitor Agirresarobe Murgi, Garapen Ekonomikoa, Enplegua, Merkataritza, Turismoa eta Azokak Saileko zinegotziaren esanetan, «laguntzen helburua da merkataritza, zerbitzu, ostalaritza eta turismo esparruetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna sustatzea, enpresa ekimen berriak abiaraziz eta lokal hutsak dinamizatuz».
Berriz Tolosa: negozioen eskualdaketa bermatzeko
Negozioen eskualdaketa bermatzea helburu duen laguntza da. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du eta Gipuzkoako Merkatarien Bazkundea arduratzen da kudeaketaz. Udalak, berriz, negozioa garatuko den lokalaren alokairu edo erosketa gastuak diruz laguntzen ditu.
Ekin: ekintzaileei bideratuta
Enpresa ekimen bat abiarazten laguntzeko programa da, eta lokala birgaitzeko edota alokairu-erosketa gastuetarako erabili ahal izango da laguntza.
Eskaerak urriaren 14a bitarte egin ahal izango ahalko dira. Laguntza programa bakoitzari dagozkion eskaera orria eta dokumentazioa aurkeztu beharko dira. Eskaera aurrez aurre (Udaten), erregistro elektronikoaren bitartez edota posta bulegoetan egin ahalko da.
Diru laguntza lerro bakoitzak baldintza zehatzak jasotzen ditu eta horiek, nahiz aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazioa eta eskaera orria ere eskuragarri daude tolosa.eus-en, Tramiteak atalean, Diru laguntzen barruan (Berriz Tolosa eta Ekin).
Zalantzak argitzeko, helbidera idatzi edo 943 69 75 21 telefono zenbakira deitu ahalko dute interesdunek. |
28kanala_00220 | 28kanala | Ostalaritzari loturiko terraza lizentzia berriak irailaren 30a arte eskatzeko aukera
Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira Tolosako Udalaren webgunean
Bide publikoan terrazak, salgai dauden produktuen erakus-lekuak eta beste elementu lagungarriak jartzea arautzen duen ordenantza berria joan den martxoaren 30ean sartu zen indarrean.
Ordenantza honen helburua, ostalaritzako jarduera zein establezimenduak instalatzeko, irekitzeko, funtzionatzeko eta, kasu honetan, terrazak kokatzeko baldintzak zehaztea eta arautzea da.>/p>
6 hilabeteko epea eskaini zitzaien ostalaritzari loturiko jarduerei, orain arte izan dituzten baimenak ordenantza berriak jasotako irizpideetara egokitzeko. Epe hori datorren irailaren 30ean amaituko da, horregatik, Tolosako Udalak ordenantza berrira egokitzeko eskaera berriak aurkezteko deialdia egin die oraindik beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez dutenei. Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira Tolosako Udalaren webgunean. |
28kanala_00221 | 28kanala | Kultur ikastaro eskaintza zabala aurkeztu du Udalak, 2023-2024 ikasturterako
Herritarrek aisialdiaz modu aktiboan gozatu dezaten, kultur ikastaro aukera zabala antolatu du Udaleko Kultura sailak, 2023-2024 ikasturte berrirako. Gustu, interes eta adin-tarte guztietako herritarrentzat urte osoko zein ikastaro laburrak jarri dira aukeran, Amasa-Villabonan bertan. Guztira, 12 kultur ikastarok osatzen dute aurtengo eskaintza.
Ikasturte osoko ikastaroak:
Haurrentzat
- Funky (6-12 urte)- Ballet (6-12 urte)- Antzerkia (8-12 urte)- Eskulanak (6-10 urte)- Pintura (4-12 urte)Helduentzat
- Antzerkia (16 urtetik aurrera)- Egur lanketa- Zaharberritzea eta arte aplikatuak- Pintura (14 urtetik aurrera)- Joskintza
Ikastaro laburrak helduentzat:
- Serigrafia- Oinarrizko argazkigintzaIkastaroen egun, ordutegi edota tarifei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi eskuorria.
Ikastaroen inguruko argibideren bat nahi duenak helbidera idatzi dezake, telefonoa utzi eta kultura saileko arduradunak jarriko dira interesatuarekin harremanetan.
Izen-emateak irailaren 13tik 27ra, modu telematikoanIkastaroetan izen-ematea irailaren 13tik 27ra izango da, eta www.villabona.eus webgunean argitaratuko den formularioaren bidez egin behar da.
Kultur ikastaro hauek ezagutza berriak eskuratzea ahalbidetzen dute, beraz, ez galdu parte hartzeko aukera! |
28kanala_00222 | 28kanala | Isastegi eta Zabala sagardotegiak saritu dituzte Letoniako Nordic International Cider Awards-etan
Sagardo natural hoberenaren kategorian saritu dituzte eskualdeko bi ekoizleen sagardoa. Isastegiren D.O. Premium sagardoak urrezko domina lortu zuen, eta zilarrezkoa Zabalaren R-80 sagardoak.
Joan zen asteazkenean ospatu zen lehiaketa Rigan (Estonia), eta gipuzkoako hainbat ekoizle izan dira sarituak.
Nazioartean ospatzen diren sagardo lehiaketak geroz eta ugariagoak dira. Horri esker, Euskal Herri osoko ekoizleek aukera dute lehiaketa hauetan parte hartzeko eta, ondorioz, baita haien produktua ezagutzera emateko ere. |
28kanala_00223 | 28kanala | URA agentziak hasi ditu Oria ibai bazterra garbitzeko lanak
Alegiako Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak Oria ibai bazterrak garbitzeko hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horrek biltzen dituen puntu guztiak gauzatuta ikusteko denbora dezente igaroko da baina lehen urratsak ematen hasi dira. Gaur goizean ekin zaie ibai bazterra garbitzeko lanei eta datozen egunetan jarraipena izango dute. |
28kanala_00224 | 28kanala | Elorri Aldapa saskibaloi taldea senior mailako jokalari bila
Elorri Aldapa saskibaloi taldea 2023-2024 denboraldirako senior mailako gizonezkoen taldea osatzeko jokalari bila dabil. Irailaren amaieran hasiko den denboraldian bigarren mailan ariko da taldea eta denboraldiari behar besteko bermearekin ekiteko, gutxieneko jokalari kopuru bat osatu nahi dute.
Gauzak horrela, saskibaloian aritzeko gogoa dutenei taldearekin bat egiteko deia egiten zaie. Giro ederra duen talde bateko kide izateko aukera eskaintzen du Elorri Aldapak, talde izaera guztiaren gainetik jarrita, denboraldi berriak ekarriko dituen erronkei aurre egiteko ezinbestekoa dena.
Interesa dutenek taldearekin harremanetan jarri behar dute. Alde batetik, 646 54 52 01 zenbakira whatsapp mezu bat bidali daiteke. Bestetik, helbidera idatzi daiteke eta azkenik, taldearen Instagram kontuaren bidez ere jarri daiteke interesatua harremanetan. |
28kanala_00225 | 28kanala | TAK-eko neskek harrera bikaina izan dute herrian Euskotren Ligan 4. postua lortu eta gero |
28kanala_00226 | 28kanala | Josu Urrestarazuk lortu du lehen postua Ibarrako Piparra XIII. Duatloian |
28kanala_00227 | 28kanala | TOKIKOMek EITB Saria jaso du Gasteizko FesTVal jaialdian
Euskal Irrati Telebistak TOKIKOM taldeari eman dio "EiTB Saria", Jaialdia ixteko Principal Antzokian egindako itxiera galaren barruan.
TOKIKOMek Euskal Herri osoko euskarazko 78 toki komunikabide batzen ditu, herriz herri eta eskualdez eskualdeko eguneroko informazioa batzen dutenak, tartean 28 Kanalaren euskarri ezberdinak. Sariarekin, EiTBk TOKIKOMen 10 urteko ibilbidea nabarmendu nahi izan du, eta euskal esparru komunikatiboaren alde egindako lana aitortu. Toki komunikabideen lanaren garrantzia azpimarratzeaz gain, TOKIKOMek elkarlan eredu berriak garatu ditu, tartean EITBrekin berarekin, sektorearen hedapena sustatu eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
TOKIKOM eta EiTBren arteko elkarlan hori hainbat ekimenen bidez gauzatzen da gaur-gaurkoz. Hala, TOKIKOMeko hainbat komunikabideetako kazetariek Euskadi Irratiko BAIPASA magazinean parte hartzen dute astero, tokian tokiko ekimenen berri emateko. SARETZEN proiektuaren bidez, berriz, EiTBko zein TOKIKOMeko kazetariek datu-kazetaritzaren inguruko lanketa egiten dute elkarrekin. Eta PRIMERAN ikus-entzunezko plataformaren garapenean ere elkarlan estua izaten ari da bi taldeen artean, toki komunikabideen ikus-entzunezko edukiak plataforman eskuragarri egon daitezen.
TOKIKOMeko zuzendariak, Alaitz Artolazabalek, eta presidenteak, Iban Arantzabalek, jaso dute saria. Biek ere pozez eta eskertuta hartu dute saria. Alaitz Artolazabalek nabarmendu duenez, "EiTB bezalako enpresa handi batek TOKIKOMen txikitik egiten dugun ahalegina aitortu izana oso berri pozgarria da, honelako jaialdi batean euskara hutsezko hedabideak aitortzea pozgarria den bezalaxe". Iban Arantzabalek, bere aldetik, azpimarratu du "globalizazioaren aroan, zero kilometroko komunikazioak inoiz baino garrantzi handiagoa duela gizarte demokratiko eta kohesionatua bermatzeko, eta zeregin horretan ezinbestekoa dela euskal hedabideen arteko lankidetza. Tokian tokikoak komunitate biziak dira eta komunikazio gertuko eta fidagarriak behar dituzte".
TOKIKOM 30 bazkidek osatzen dute, guztira 78 toki komunikabide kudeatzen dituztenak. 250 langile baino gehiagok dihardute bertan, Zero kilometroko komunikazioa lantzen: gertuko komunitatearekin bat eginda, informazioa bertatik bertara lantzeko, inguruko norbanako eta entitateekiko konpromisotik, modu zintzo eta profesionalean. Informazioa bertatik bertara lantzen du bitartekaririk gabe, iturriak kontrastatuz eta zurrumurruei bidea itxiz. TOKIKOMeko hedabideak kolore eta joera guztietarako biztanleengana heltzen dira. Eraginkortasunez eta baliabideei ahalik eta atarramendu handiena ateraz, konpromisotik eta komunitatea bera hobetzeko ahaleginean ale bat gehiago jarriz. |
28kanala_00228 | 28kanala | Behar Zana elkarteak irabazi du aurtengo isats gisatuaren lehiaketa
Puntu bakar bateko aldearekin lortu dute garaipena Behar Zanako kideek
Iazko isats lehiaketan irabazle suertatu ondoren, aurtengoan ere lehen saria lortu dute. Bost elkartek hartu dute parte aurtengo edizioan. |
28kanala_00229 | 28kanala | Aranerrekako bidean hobekuntza lanak egin ditu Udalak
Aranerrekako bidea asfaltatu ostean, eremua berriro erabilgarri dago oinezkoentzat eta autoentzat.
Atzo eta gaur goizean Alustizara igotzeko bidegurutzetik Erreka baserriraino doan bidea itxita egon da errepidean burutu diren hobekuntza lanak direla eta. Zoruaren egoera kaskarrari irtenbide bat emateko, Udalak eremu hori asfaltatu eta txukundu du. Hobekuntza lan hauek behin amaituta, bidea zabalik dago berriro ere oinezkoentzat zein autoentzat.
Amasa-Villabonako Udalaren helburua da bertan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea, eta bide batez, landa eremua indartzea. Horrela, bide horren asfaltatze-lanak egiteko 16.015 euro inbertitu dira, eta Asfaltos Urretxu S.A. izan da lan hauek burutzeaz arduratu den enpresa.
Datorren astean Alustizara igotzeko bidean egingo dira hobekuntzak eta zonalde horretan dabilen trafikoan eragingo dute, beraz, datozen egunetan zabalduko diren mezuei adi egoteko deia egin du Udalak. |
28kanala_00230 | 28kanala | Belauntzako udala - argazkilaritza tailerra
Belauntzako udala - argazkilaritza tailerra |
28kanala_00231 | 28kanala | Belauntzako udala - argazki lehiaketa
Belauntzako udala - argazki lehiaketa |
28kanala_00232 | 28kanala | Usabal kiroldegiko langileek manifestazioa burutu dute greba mugagabean jarraitzen dutela salatzeko
Kiroldegiko Langileek manifestazioa burutu dute triangulotik, beraien lan baldintzak eta kiroldegiko erabiltzaileen eskubideengatik borrokan jarraitzen dutela adierazi nahiean.
Lau hilabete baina gehiago doaz greba mugagabean eta astearteko prentsaurrekoan adierazi zutenez, hitzarmenaren negoziaketak hasi zituztenetik BPXport enpresaren jarrera ez dela ona izan, "Enpresaren lehen eta azken proposamena apirilaren 17an jaso genuen eta proposamen honek ez ditu langileen gutxiengo eskubideak errespetatzen". Udalak enpresarekin bilerak izan dituela ere jakinarazi dute, baina ez direla inongo negoziaketetara iritxi. |
28kanala_00233 | 28kanala | Gaztetxoek ere izango dute duatloia egiteko aukera
Larunbatean goizeko 11:00etan hasita Ibarrako mendi duatloi txikia egingo da. Haurrentzako duatloia hiru mailatan banatuko da, 8-9 urtekoak, 10-11koak eta 12-13koak. San Bartolome plaza izango da duatloiaren erdigunea, bertatik irtenda txikienek 330 metroko ibilbidea osatu beharko dute korrika, ondoren 600 metro bizikletan eta amaitzeko beste 330 metro korrika. Ondoren, 10 eta 11 urtekoek 600 metro egingo dituzte korrika, 1200 bizikletan eta berriz ere 330 korrika. Proba hauek Ibarrako erdiguneko kaleak hartuko dituzte. Helduenen kasuan ibilbide gogorragoa izango dute; kiroldegitik gora mendian ere egin beharko dute duatloiaren zati bat. Kasu honetan, 1330 metro osatu beharko dira korrika, beste horrenbeste bizikletan eta azken sektorean 330 metro.
Arratsaldean helduen txanda izango da, aurten duatloiaz gain mendi lasterketa ere egingo Ibarran. |
28kanala_00234 | 28kanala | Tolosaldeko pentsiodunek mobilizazio aldi berria hasiko dute astelehenean
Eskualdeko pentsiodunak ikasturtean zehar egin ohi dituzten mobilizazioekin hasiko dira astelehenean. Udan egindako etenaldiaren ondoren manifestazioa egingo dute Tolosako kaleetan. Plaza Zaharrean hasiko da mobilizazioa eguerdiko 12:00etan. "Pentsio duinak" lortu asmoz azken urteetan egin dituzten mobilizazioei jarraipena eman nahi diete Tolosaldeko pentsiodunek. Emakumeei berauetan parte hartzeko "dei berezia" luzatzen zaie. "Pentsio duinak lortzeko bidean kaltetuenak emakumeak direlako". |
28kanala_00235 | 28kanala | Argazki lehiaketa
Belauntzako Udalak datorren urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa abian jarri du. Irudien gaia "Nire Belauntza" izango da eta argazkiak urriak 20a baino lehen bidali beharko dira helbidera.
Lehiaketan parte hartzeko balditzak hauek dira:
Bi kategoria (14 urte arte) eta helduak (14 urtetik gora).
Argazkiak Belauntzako mugetan ateratakoan behar dute izan, irailak 10 eta 20 bitartean.
Partehartzaile bakoitzak 3 argazki horizontal bidali ditzake gehienez, bertikalak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Argazkiak urriak 20a baino lehen helbidera bidali. Argazki bakoitzak titulua behar du eta emailean partehartzailearen izen abizenak eta adina jartzea beharrezkoa da.
Kategoria bakoitzean 2 sari banatuko dira Belauntzako Azoka egunean, urriak 29an. Bildutako argazkiekin erakusketa egingo da eta sarituak herriko egutegia osatzeko erabiliko dira.
Argazki kamera erabiltzea hobetsiko da, argazkien kalitateak ona behar baitu izan. |
28kanala_00236 | 28kanala | Gazteluko Ostatuan herri-kirol museoaren inaugurazioa egingo da, irailaren 15ean arratsaldeko 17:30ean
Gazteluko Udalak jakinarazi duenez, ez dago beste horrelako museorik Euskal Herrian; San Telmon herri-kirolek tartetxo bat daukate, Iñaki Perurenaren Peru Harri ere badago; Gazteluko Ostatuko museoan, ordea, herri-kirolei buruzko erakusketa iraunkorra topatuko ahalko da.
Hiru gunetan banatu dute museoa: lehenengoan herri-kirolak zer diren azaltzen da, ondoren kirolarien gunea dator eta azkenik Gaztelu eta herri-kirolen arteko lotura azaltzen da. Tabernako paretetan hainbat argazki kokatu dituzte, bakoitzak QR kode bat du azpian, eta hori eskaneatuta, azalpenekin bideo bat ikusi ahal izango da. Kanpotik datorrenarentzat herri-kirolak zer diren ikusteko eta ikasteko eginak daude, baina dakitenentzako ere datu bereziak sartzen saiatu dira, agian ezjakinak direnak. Irudiak filmategian, No-Doan, eta Suediako dokumental batzuetan aurkitutakoak dira eta gidoia zein irudien aukeraketa Gorka Egia aholkulariak egin ditu.
Museoko atalik deigarriena herri-kirol ezberdinen erremintekin osatutako erakusketa dela ere jakinarazi digu udalak. Aimar Irigoienen harri bat, Karmele Gisasola 'Zelai III'.aren txalekoa, Iñaki Perurenak bertso bat idatzi du eta bideo bat grabatu du abestuz, bere seme Inaxiok galtza batzuk utzi ditu, Olasagastik eta Irati Astondoak aizkorak utzi dituzte, Erasunek eta Alatzne Etxaburuak kamisetak... Pieza bakoitzaren ondoan jabearen ibilbidea dago laburbilduta.
Hau guztia topatzeko aukera izango da datorren ostiralean inauguratuko duten herri-kirol museoan. 17:30ean hasiko den herri-kirol jaialdiarekin emango diote hasiera, bertan, beterano nahiz herriko gazteek erakustaldia eskainiko dute "lehena eta oraina uztartuz". Segaz gainera, balenka, aizkora, trontza, koxkola, ingudea, eta korrika saioa izango dira. Segidan luntxa izango da ostatuan. Xehetasunak atxikitako kartelean dituzue. |
28kanala_00237 | 28kanala | Irailaren 8an abiatuko berriro 'Bizibusa', ikastetxera bizikleta karabanan joanez bide heziketa sustatzeko
Joan den ikasturtean lehen aldiz martxan jarri zuen Tolosako Udalak 'Bizibusa' ikastetxera bizikleta karabana batean joateko ekimena, Udaltzaingoaren laguntzarekin.
Ekimen horren funtsa da, ikasturte guztian zehar, Tolosako ikasleak udaltzainez lagunduta bizikletaz edo patinetez modu arduratsu, ordenatu eta seguruan ikastetxera joatea. Izan ere, ikasturtean zehar haur eta gazte asko dira goizero talde txikitan elkartzen direnak ikastetxeetara patinetez zein bizikletaz joateko, baina modu sakabanatuan eta inolako zaintzarik gabe egin ohi dituzte joan-etorriak.
Egoera hori zuzentzen jarraitze aldera, iaz martxan jarritako ekimen honek jarraipena izango du aurtengoan ere. Irailaren 8an ekingo zaio hain zuzen 'Bizibusa' Karabanari. Ikasturte osoan zehar, goizeko 08:30ean Triangulo plaza izango da karabana honen abiapuntua. Horretarako, herriko ikastetxe orori luzatu zaio ekimenean parte hartzeko gonbitea.
Segurtasuna eta formakuntza ardatz
Ikastetxeen Karabana LH 3tik 6ra bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta esan bezala, Triangulo plaza izango du abiapuntu, egunero, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:30ean.
Ikasleen segurtasuna helburu izanda, ikastetxeetara joateko bideari ekin aurretik, haurrek bide heziketa formakuntza jasoko dute egunero, herritik bizikletan behar den bezala ibiltzen ikas dezaten eta hartu beharreko segurtasun neurriak zeintzuk diren barnera ditzaten, besteak beste, trafikoarekin zerikusia duten istripuak saihesteko edota mugikortasun segurua sustatzeko. Esaterako kaskoaren erabilera, bizikletaren egoera edota trafikoaren seinalizazioa dira lantzen diren alderdi nagusiak eta kasu praktikoak ere lantzen dituzte.
Karabanan parte hartzen duten haurren kopurua kontuan izanik, joan etorriak bidegorritik egin ahal izango dira. Kasu horretan udaltzainak taldearen aurretik zein atzetik joango dira bizikletan, taldea ikastetxeraino babestuz. Taldea handia izanez gero, gehieneko 30km/h abiadura duen errepidetik egingo da ibilbidea eta kasu honetan ere, udaltzainak taldearen aurretik eta atzetik joango dira motorrarekin. |
28kanala_00238 | 28kanala | Larunbat honetan minbiziaren aurkako diru bilketa egingo da Villabonan
'Minbiziaren Aurka Gipuzkoan' elkarteak larunbatean Villabonan diru bilketa antolatuko duela jakinarazi du.
Ekimena herriko bi guneetan burutuko da goizean zehar: udaletxeko plazan eta Kaleberri plazan.
Lortutako dirua minbiziaren aurkako ikerketarako erabiliko da, xedea gaixotasun honen biziraupenaren %70 gainditzea izanik. Elkarteak dioenaren arabera, minbizi guztiak ez baitira behar adina ikertzen.
Eskualde osoan 937 bazkide eta 158 boluntario ditu 'Minbiziaren Aurka Gipuzkoan'-ek. Azpimarratzekoa da elkarteak jasotzen dituen dohaintzei esker, dohako baliabide ezberdinak daudela gizartearen eskura; hala nola, terapia psiko soziala, prebentzio-jarduerak eta hainbat materialen mailegua. |
28kanala_00239 | 28kanala | Kiroldegiko zerbitzua berrezartzeko prozesua abiatu du udalak
Tolosako Udalak jakinarazi du prozesu administratiboak dagoeneko martxan daudela kiroldegiko zerbitzuak berriro herritarren eskura jartzeko. Izan ere, BPXport enpresak uko egin dio udalak proposatutako irtenbideari.
"Indarrean dagoen kontratu motagatik, legez genituen aukera urrien artean, eperik motzena eskatzen zuen aukera lehenetsi dugu orain arte. Abiatuko ditugun prozesu administratibo hauek, aldiz, beste denbora batzuk eskatzen dituzte", berretsi du udal gobernuak.
Udalak dioenez, kiroldegiarekiko erakusten ari diren konpromisoa "erabatekoa eta irmoa" da. Ondorioz, zuhurtziaz jokatzen arituko dira egoera ahalik eta ondoen konpondu dadin. |
28kanala_00240 | 28kanala | Ostiralean emango zaie hasiera Elduaingo festei
Irailaren 8tik 10era ospatuko dira Elduaingo festak. Haur, gazte eta helduentzat hamaika ekintza antolatu dituzte.
Hemen egitaraua. |
28kanala_00241 | 28kanala | Ostegunean emango zaie hasiera Lizartzako jaiei
Irailaren 7an, ostegunean, emango zaie hasiera lizartzako jaiei. Denetarik izango da bertan: haurrentzat puzgarriak, bazkaria, erraldoi eta buruhandiak... Helduek ere gozatzeko aukera izango dute igandera arte luzatuko diren jai hauetan, herri afariaz, dianaz, sagardo eta pintxo dastaketaz... gozatzeko aukera izango dute besteak beste. |
28kanala_00242 | 28kanala | Alkizako festak ostegunean hasiko dira
Aurtengo festak irailaren 7an hasi eta aste horretako igandean amaituko dira. Askotariko ekintzak antolatu dituzte adin guztietako herritarrentzat: bertso saioa, jolasak, diskofesta eta pilota txapelketak, besteak beste. |
28kanala_00243 | 28kanala | Villabonako Udalak iraileko kultur programazioa argitaratu du
Hilabete osoan zehar ospatuko diren kultur ekitaldi ezberdinen berri eman du Villabonako Udalak.
Aste honetan ekitaldi bakarra egingo da. Izan ere, gaur bertan Tooth taldeak kontzertua eskainiko du Aljibean gaueko 22:00etan.
Hona hemen kultur programazioa. |
28kanala_00244 | 28kanala | Amarotzetik Apattara bideko GI-2130-A errepidea itxiko dute gauetan
Zumaingo tuneleko argiak ordeztuko dituztela eta, errepidea irailaren 3tik 19ra moztuko dute 22:00etatik 6:00etara bitarte. Horrenbestez, Leaburura eta Gaztelura joateko GI-2130 errepidea hartu beharko da Ibarratik eta Belauntzatik.
Lan horiek gauez ari dira gauzatzen, zerbitzuko eta bide-segurtasuneko arrazoiak tarteko. Izan ere, egunez trafiko handia izaten da eta horrek errepidea erabat moztu ahal izatea eragozten du.
Aldundiak bermatu du obrak eta dagozkien desbideraketak ongi seinalizatuta egongo direla eta, behar izanez gero, larrialdietako zerbitzuei bidea irekiko zaiela edozein kasutan ere. |
28kanala_00245 | 28kanala | Tokikomek jasoko du FesTVal 2023ko EITB saria
Euskal Herriko tokiko hedabideen sareak jasoko du aurtengo EITBSaria, Tokikometik adierazi dute mundu mailan tokikoak hartzen ari diren lekua aitortzen dutela EITBtik ere eta "sektorekoek aitortzea pozgarria da oso".
TOKIKOM elkarteak jasoko du aurten EITB Saria FesTVal Gasteizko telebista jaialdian. Euskarazko 76 toki komunikabidek osatutako sarearen 10 urteko ibilbidea nabarmenduko du EITBk, eta euskal esparru komunikatiboaren alde egindako lana aitortu.
Festval-ek zabaldutako oharrean dioenez, "Hamarkada batean, TOKIKOMek agerian utzi du zein garrantzitsuak diren tokiko komunikabideak gizartean, bertako informazioa galdu ez dadin. Gainera, elkarlan eredu berriak ezarri ditu, tartean EITBrekin, sektorearen hedapena sustatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko".
Elkarlan horien artean daude: Primeran ikus-entzunezko plataformarako egindako lana, datu kazetaritzan lehen pausoak eman dituen Saretzen proiektua, irratietara tokiko istorioak eramateko dugun irrati-kolaborazioa, partekatu ditugun jakintza eta erremintak, saio bereziak elkarlanean produzitu eta pantailaratzea, etab.
Alaitz Artolazabal zuzendariak pozez hartu du saria: "euskara hutsezko hedabideak aitortzea ez da egunero gertatzen. Komunitate sendoa osatzen dugu, baina are handiagoa izango bada elkarlan efektiboak beharko ditugu ezinbestean. Txikitik egiten dugun ahalegin hau EITB moduko enpresa handi batek ikusi izana positiboa da eta indarrak ematen dizkigu beste hainbeste urtetan jarraitzeko".
TOKIKOMek zero kilometroko komunikazioa lantzen du: gertuko komunitatearekin bat eginda, informazioa bertatik bertara lantzeko, inguruko norbanako eta entitateekiko konpromisotik, modu zintzo eta profesionalean. Informazioa bertatik betara lantzen du bitartekaririk gabe, iturriak kontrastatuz eta zurrumurruei bidea itxiz. Tokikomeko hedabideak kolore eta joera guztietarako biztanleengana heltzen dira. Eraginkortasunez eta baliabideei ahalik eta atarramendu handiena atereaz, konpromisotik eta komunitatea bera hobetzeko ahaleginean ale bat gehiago jarriz. Lan-jarduna euskara ardatz delarik burutzen da.Tokikom markaren atzean 250 profesionaletik gora ari dira lanean 76 komunikabidetik gora biltzen dituen bateragunean, guztiek ere komunikazio zerbitzua helburu izanik.
ETBko kirol zerbitzuentzako ere izango da aitortza. XV. edizioko sari berezia emango diote informazioa eskaintzeko eta euskal kirolari zabalkundea egiteko, baita emakumezkoek egindako kirolaren erakusleiho izateko ere egindako lanagatik.
Sari banaketa ekitaldia
Saria irailaren 9an egingo den Festval 15. edizioaren galan jasoko du Tokikomek, iluntzean, Gasteizko Principal antzokian, 20:00etan egingo den ekitaldian. Alfonbra laranjatik desfilatuko duten gainontzeko sarituak aurrerago jakinaraziko dituzte Festval-etik. |
28kanala_00246 | 28kanala | Lapurreta saiakera Berazubi estadioan
Berazubi Estadioko argiteria konpontzeko lanak abian, bart lapurreta saiakera izan ostean
Berazubi Estadioko eraikinetako eta argi-dorreetako argindarraren kableak lapurtzeko saiakera izan da, gaur goizaldean. Argiteria sistemaren zati handi bat hondatu dute eta, ondorioz, argindarrik eta ur berorik gabe daude instalazioaren barruko espazio gehienak.
Goizeko lehen ordutik lanean dira teknikariak, sortutako kalteak neurtzeko eta konponketa lanak martxan jartzeko. Lehen balorazioaren arabera, lanak hilabeteko iraupena izatera iritsi daitezke.
Udalak eta eraikina kudeatzen duen enpresak dagoeneko jarri dute gertakarien inguruko salaketa, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak abiatu dituzte jazotakoa argitzeko ikerketak. Hain zuzen, gisa honetako beste bi lapurretaren berri eman dute azken egunotan Donostian: Herreran eta Cesar Benito futbol zelaian. |
28kanala_00247 | 28kanala | Unai Iribarrek Kern Pharma taldearekin bi urteko kontratua hitzartu du
Euskaltel Euskadi taldean bi urte egin ondoren 2024an eta 2025ean Kern Pharmako mailota jantziko du ibartarrak. Juanjo Oroz taldeko managerrak "gure beharretara" egokitzen den ziklista dela adierazi du Kern Pharmaren webgunean.
Ibarrako txirrindulariak Oriako Txirrindulari Eskolan egin zituen txirrindulari gisa lehen pausoak Benjamin mailako bigarren urtean. Kadete eta jubenil mailetan Tolosako taldearekin lehiatu ondoren, amateurretan hiru urte egin zituen Goierriko Txirrindularitza Bultzatuzen mailotarekin. Ondoren etorri zitzaion Laboral Kutxan lehiatu eta profesionaletara salto egitekoa aukera. |
28kanala_00248 | 28kanala | Mikel Artieda & Zazpiketers taldearen kontzertua ere atzeratu egingo da
Kultura Plazara egitasmoaren barruan irailaren 9rako Mikel Artieda & Zazpiketers taldearen kontzertua egitekoa zen baina protagonistetako batek ezbehar bat izan eta jotzeko moduan ez dagoenez, atzeratu egingo da. Berazubiko auzo elkartearekin adostu da kontzertu hori bera beranduago egitea. |
28kanala_00249 | 28kanala | Gaurko antolatuta zegoen ur parkea, astebete atzeratuko da
Gaurko antolatuta zegoen ur parkea, astebete atzeratuko da eguraldiaren iragarpena dela eta. Hortaz, irailaren 6an izango da, Alondegian. Aurrekoetan bezala, 11:30etik 13:30era, eta 16:30etik 19:30era. |
28kanala_00250 | 28kanala | Asteartean hasiko dira Ibarrako jaiak
Abuztuaren 22tik 27ra ospatuko dira Ibarrako San Bartolome jaiak. Egitarau zabala antolatu dute haur, gazte eta helduen gozamenerako.
Hemen duzue egitaraua. |
28kanala_00251 | 28kanala | Muskulaziorako sei makina berri estreinatuz hasiko du ikasturtea Olaederra kiroldegiak
Oporrengatik hartutako atsedenaldi labur baten ondoren, Olaederra Kiroldegia prest dago bihartik aurrera bazkide eta erabiltzaileei harrera egiteko.
Urteko mantentze-lanak egiteko eta instalazioak baldintza ezin hobean daudela ziurtatzeko baliatu du azken egunetako itxialdia. Gainera, erabiltzaileek itzuleran sei makina berri topatuko dituzte gimnasioko aretoan.
Udalak herritarren ongizatearekin duen konpromisoari eutsiz, eta kiroldegiko instalazioetan egiten ari den etengabeko hobekuntzaren baitan, Olaederrako gimnasiorako sei makina berri eskuratu ditu: hankak lantzeko bi makina, bularraldeko giharrak lantzeko pare bat aparailu, eta sorbaldak garatzeko beste bi makina. Horrela, Amasa-Villabonako Olaederra Kiroldegia abangoardiako kiroldegi gisa kokatzen da eskualdean, eta bazkide eta erabiltzaileei modu eraginkor eta erosoagoan entrenatzeko aukera eskaintzen die.
Udalak Gasteizko Exercycle, S.L. enpresan erosi ditu azken belaunaldiko ekipo berri hauek, eta, guztira, 15.499,86 euro inbertitu ditu.
Olaederra Kiroldegia, beraz, pronto dago bihartik aurrera bazkide eta erabiltzaileei ateak ireki eta, besteak beste, punta-puntako muskulazio makinekin ongi etorria egiteko. |
28kanala_00252 | 28kanala | Ostiralean hasiko dira Zizurkilgo festak
Abuztuaren 11tik 15era ospatuko dira Zizurkilgo festak. Aurten ere egitarau anitza antolatu dute.
Jarraian egitaraua egunez egun:
Abuztuak 11, ostirala
Abuztuak 12, larunbata
Abuztuak 13, igandea
Abuzatuak 14, astelehena
Abuztuak 15, asteartea |
28kanala_00253 | 28kanala | Ostiralean emango zaie hasiera Adunako jaiei
Abuztuaren 11tik 15era ospatuko dira Adunako festak. Jaiei hasiera ostiralean, arratsaldeko 20:00etan Lehena Gora!Ongi Etorri kukurruku!The Pelicans kuadrillaren eskutik emango zaie. Herriko trikitirariak, panderojoleak eta albokarien kalejira ere izango da.
Hemen duzue jaien egitarau osoa. |
28kanala_00254 | 28kanala | Ostegunean hasiko dira Ikaztegietako festak
Abuztuaren 10etik 12ra ospatuko dira Ikaztegietako San Lorentzo jaiak. Ostegunean, Txupinazoa eta Pako Belea konpartsarekin emango zaie hasiera festei. Jarraian txakolin dastaketa izango da.
Hemen duzue festetako egitaraua:
Abuztuak 10, San Lorentzo eguna
Abuztuak 11, Umeen eguna
Abuztuak 12, Kuadrillen eguna |
28kanala_00255 | 28kanala | Asteazkenean hasiko dira Berastegiko festak
Abuztuaren 9tik 13ra ospatuko dira Berastegiko Salontzoak. Goizeko 10:30ean haurren frontenis txapelketako finalak jokatuko dira eta eguerdiko 12:00etan txupinazoarekin lehertuko da festa.
Hemen duzue festetako egitaraua. |
28kanala_00256 | 28kanala | Rock jaialdia eta askoz gehiago asteburuan Adunan
Festen atarian hamaika ekintza antolatu dituzte Adunan. Larunbatean, AdunanRock jaialdia izango da eta igandean Txekor jate eguna ospatuko dute.
Hemen duzue egitaraua. |
28kanala_00257 | 28kanala | Kiroldegiko langileak hiru hilabete greba mugagabean
Usabal kiroldegiko langileak hiru hilabete daramatzate greba mugagabean eta beste egun batez elkarretaratzea egin dute Tolosako Plaza Zaharrean
Bertan, argi utzi nahi izan dute kiroldegiko zerbitzua emateko obligazioa enpresarena dela eta horren ardura Tolosako Udalarena.
Langileek, azken proposamenaren eros ahalmenaren eguneraketaren zati bat bidean utzi dutela ere adierazi dute eta hala eta guztiz ere ez dela negoziaziorik egon
Edozein momentutan negoziatzeko prest daudela berretsi dute eta gaineratu, egoera desblokeatzeko mugimenduak langileen partetik egin direla eta enpresaren partetik ez dela proposamen berririk egon azkeneko hiru hilabeteetan.
Irtenbidea lehen bait lehen bilatzeko bide horretan, langileek, azken proposamenaren eros ahalmenaren eguneraketaren zati bat bidean utzi dutela ere adierazi dute eta hala eta guztiz ere ez dela negoziaziorik egon. Egoera hau ikusita, udalari jakinarazi diete beraien eskuartzea ezinbestekotzat ikusten dutela eta berandu baino lehen erabakiak hartzea eskatu diete.
Langileak beraien lan baldintzak bermatu eta eguneratzeko eskubidea dutela aipatu dute, edozein izanda kiroldegia kudeatzen duen enpresa eta udal gobernuan dagoen alderdi politikoa. Lizitazio batetik bestera ematen diren aldaketek ez luketela beraien lan baldintzetan eraginik izan behar eta enpresa berria sartu zenetik aurrerako eguneraketa bakarrik eskatzen ari direla, akordioa ahalik eta azkarren lortzeko. |
28kanala_00258 | 28kanala | Tolosako Udalaren Osoko Bilkura zuzenean
Gaur arratsaldeko 18:30ean hasita egingo du Tolosako Udalak uztaileko Osoko Bilkura. Hemen duzue zuzenean ikusteko aukera:
Gai-zerrenda:
1. Turismo Ekimenen Zentroa elkarteak 2023ko maiatzaren 25eko osoko bilkuraren erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena.
2. 2023ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko proposamena 4-2023. Hasierako onarpena.
3. 2023-2025 Tolosako Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko proposamena.
4. Hasierako onarpena ematea konpromiso kredituak onartzeko 1/2023 espedienteari.
5. Onartzea 2022ko Tolosako Udaleko Sektore Publikoaren Kontu Orokorra.
6. 2022ko ekitaldiaren finantza kontroleko urteko planaren berri ematea.
7. 9/2023 kreditu aldaketarako espedientearen berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
8. 2023/1514 Dekretuaren berri ematea.
9. Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorren berri ematea.
10.Galderak eta eskaerak. |
28kanala_00259 | 28kanala | Gizon batek emakume bat erasotu duela Ibarran salatu du Itaiak
Ostegunean, uztailak 27, 20:00etan Ibarrako plazan elkarretaratzera batzeko deia luzatu dute
Gizon batek emakume bat erasotu duela Ibarrako kiroldegian salatu du Tolosaldeko Itaiak. Hauek, elkartasun eta babes osoa helarazi nahi izan die erasotutako emakumeari eta haren ingurukoei. Hau, ez dela gertakari isolatu bat ere adierazi dute, emakumeak zapalduta mantentzen dituen gizarte baten adeirazpen bat gehiago dela.
Horrelako gertakarien aurrean, emakume langileen betebeharra, erasoa zein erasotzailea seinalatu eta salaketa egitea dela gehitu dute, erasotuari babes osoa eskainiz.
Horregatik, ostegunean, uztailak 27, 20:00etan Ibarrako plazan elkarretaratzeko deia luzatu dute, indarkeria matxistari aurre egiteko. |
28kanala_00260 | 28kanala | Tolosaldean EH Bildu izan da alderdi bozkatuena
Uztailaren 23an egin diren hauteskundeetan EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Tolosaldean 10529 botorekin, duela lau urte baino 1123 boto gehiago lortu ditu. Bigarren indarra 5722 botorekin EAJ izan da, duela lau urte baino 2253 lagun gutxiagok eman diote botoa. Tolosaldean hirugarren indarra PSE-EE izan da, (3566 boto lortu ditu, 2019an baino 987 gutxiago). Sumar laugarren indarra izan da, (1831 boto lortu ditu, 2019an Podemosek 2800 boto eskuratu zituen) eta bosgarrena PP. Vox-ek 283 boto lortu ditu.
Eskualdeko hogeita sei herritan EH Bildu izan da indar bozkatuena. Albizturren eta Abaltzisketan EAJ izan da alderdi bozkatuena. Lotura honetan daude herriz-herriko emaitzak. |
28kanala_00261 | 28kanala | Hauteskunde emaitzak herriz-herri
Herritarren %52,82k eman du botoa 18:00ak aurretik Gipuzkoan
Parte hartzearen inguruan Espainikao Gobernuak eman dituen azken datuen arabera eskualdean %3,99 jaitsi da botoa ematera joan direnen kopurua. 2019an %56,81ek eman zuen botoa 18:00ak aurretik, aurten % 52,82k. Hemen duzue datuak herriz herri ikustekoa aukera. |
28kanala_00262 | 28kanala | Parte hartzeak behera egin du Tolosaldean
Arratsaldeko 14:00etako datuen arabera, Gipuzkoan Espainiko hauteskundeetan parte hartu duten herritarren kopurua % 38,62-ekoa da. Duela lau urte, ordu berdindean herritarren %39,91-ek eman zuen botoa. Parte hartzeak beraz, 1,29 puntu egin du behera.
Hemen dituzue eskudaldeko datuek herriz-herri. |
28kanala_00263 | 28kanala | Udalak 16.230 euro bideratu ditu El Salvadorren eta Saharar errefuxiatuen kanpalekuetan garapen proiektuak finantzatzera
Udalak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu du Euskal Fondoarekin, Euskal Tokiko Erakunde Kooperatzaileen Elkartearekin. Hitzarmen honen bidez, Udalak guztira 18.000 euro bideratuko ditu elkarte horretara, eta horietatik 16.230 euro El Salvadorren eta Saharar errefuxiatuen kanpalekuetan proiektu bana garatzeko izango dira.
Hitzarmen berri honekin, Udalak iaz diruz lagundu zituen bi proiekturi jarraipena emango die.
Batetik, Suchitotoko (Cuscatlan departamentua, El Salvador) gazte ekintzailetzarako prestakuntza programa babestuko du. Programa honen helburua Suchitotoko gazteen garapen integrala sustatzea da, etengabeko prestakuntza teknikoa eskainiz eta gazte hauen enplegagarritasuna eta ekintzailetza bultzatuz. Onuradunak El Salvadorreko eskualde honetako 1.175 gazte izango dira (% 47 emakumeak eta % 53 gizonak) eta Udalak 8.115,05 euro bideratuko ditu programa hau finantzatzera.
Bestetik, Tindoufeko (Argelia) errefuxiatu sahararren kanpamentuan dauden Gazuani, Auserd eta Mejidi lantegiak babestuko dira, eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Garraio eta Energia Ministerioari gas-bonbak banatzeko kamioi berezi bat entregatuko zaio. Ekintza honekin guztira 173.600 errefuxiatu saharar lagunduko dira eta Amasa-Villabonako Udalak 8115,06 euroko ekarpena egingo du.
Amasa-Villabonako Tokiko Gobernu Batzarrean aho batez onartu zen lankidetza-hitzarmen honen bidez, Udalak El Salvador eta Saharako lurraldeekin duen elkartasun-harremanean sakondu nahi du, eta elkartasun-politikekiko eta garapenerako nazioarteko lankidetzarekiko konpromisoari eutsiko dio. |
28kanala_00264 | 28kanala | Gas butanoaren eta propanoaren instalazioaren derrigorrezko berrikuspen ofiziala
5 urtean behin egiten da
Eraikinetako instalazio termikoei buruzko araudiaren arabera, galdarak, berogailuak eta gainerako ekipo termikoak aldian-aldian berrikusi behar dira, haien eraginkortasun energetikoa, segurtasuna, iraunkortasuna eta ingurumenaren babesa bermatzeko.
Gas naturalaren instalazioaren nahitaezko berrikuspen ofiziala 4 urtean behin egiten da. Butanoa eta propanoa, berriz, 5 urtean behin. Hau da, gas butano eta propanoaren depositu edo bonbona edozein instalaziok aldizkako azterketa egin behar du 5 urtean behin. Horretarako, gasa instalatzen duen enpresa batekin harremanetan jarri beharko da. Eta, behin berrikuspena amaituta, horren ardura duen profesionalak berrikusketaren ziurtagiri ofiziala bete eta entregatu behar dio erabiltzaileari.
Gas bidezko ur beroaren berogailuaren edo galdararen nahitaezko azterketa ofiziala 2 urtean behin egin behar da.
Kode Zibilaren 1554.2 artikuluaren eta Hiri Errentamenduen Legearen 21. artikuluaren arabera, etxebizitzaren jabea da gasaren instalazioa ikuskatzeaz eta galdara, termoa edo berogailua berrikusteaz arduratu behar dena.
AINHOA ORRANTIA - Tolosaldeko KIUBaren Arduraduna |
28kanala_00265 | 28kanala | Larramendi eta Belate auzoen arteko zubia eraikitzeko lanak berrabiaraziko dira
Larramendi eta Belate auzoen arteko oinezko pasabidea eraikitzeko lanak aurreko agintaldian jarri ziren martxan, 2022ko urrian zehazki, baina urte hasieratik etenda daude, Larramendiko bizilagun batzuk proiektua birplanteatzea eskatu eta gero.
Informazio ezak eta zubiaren bi alboetako igogailuek beren etxebizitzekin zuten gertutasunak sortutako kezkak bultzatuta egin zuten proiektua moldatzeko eskaera.
Nahi horrekin ados egonik, udal gobernu berriak proiektua bertan behera uzteko edo moldatzeko dauden aukerak aztertu ditu azken hilabetean. Batetik, azpiegituraren egokitasuna eta beharra zalantzan jarri izan dituelako hasieratik; eta, bestetik, ondorengo mantenu-lanen kostuak udalak bere gain hartzea ekidin nahi zuelako, igogailuenak kasu.
HAPOko urbanizazio-karga da
Azterketa horretan ondorioztatu denez, pasabide hori Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko (HAPO) egiturazko antolamenduaren parte da, eta sistema orokorren sarean barneratua dago. Urbanizazio-karga gisa Oria ibaiaren bi ertzak lotzeko oinezko pasabide bat egitea zehaztu zen 2009an onartutako HAPOan. Zehazki '5. Arramele-Arkaute' hirigintza esparruko arau partikularrean, '5.1. Gorostidi-Voith (azpi)esparrua' atalean.
Horrek esan nahi du inguru horretako urbanizazio lanen plangintza egin zenean, zonaldearen garapen urbanistikoa osatzeko zubi hori egitea baldintza modura ezarri zela (urbanizazio-karga).
Hortaz, proiektua behin betiko etetea erabakiko balitz, eta urbanizazio-karga hori oso zehatza dela kontuan hartuta, ez da azpiegitura horren truke beste ezer egiteko aukerarik aurreikusten. Zubia ez egiteko, gainera, HAPOaren aldaketa puntuala tramitatu beharko litzateke, eta lanak hasita izanda, ondorio juridiko eta ekonomikoak ekar ditzake horrek, denboran asko luzatzearekin batera. Horrez gain, pasabidea eraikitzea da azpiesparru horren garapena amaitzeko falta den lan bakarra.
Pasabidearen altuera-mailari dagokionez, URA Agentziak eta Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak ezarritako baldintza da, gune horretako uholde arriskua kontuan hartuta. Zentzu horretan, igogailuak jarri beharrean maldak egiteko aukera ere aztertu da, baina kasu-horretan, arrisku-maila handiagoa luke aipatutako erakundeen azterketa hidrologikoen arabera, igogailuek baino hedadura handiagoa hartuko luketelako.
Lanei berrekingo zaie
Hau guztia ikusirik, eta obrak zein puntutan dauden ikusita, egokiena lanekin aurrera jarraitzea dela ondorioztatu du udalak. "Gure nahia bestelakoa da. Zubi honi ez diogu zentzu handirik topatzen eta beste planteamendu batzuk hobesten ditugu. Baina eskura genituen aukerak oso urriak ziren, eta, gogoz kontra bada ere, zentzuzkoena eta bideragarriena hasita dauden lanekin jarraitzea da", azaldu du Ander Figuerido Zubiria Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Ezinegona azaldu zuten bizilagunen komunitateko auzotarrekin ere partekatu du informazio guztia udal gobernuak, aurrez aurre.
Lanak berriz hasiko dira, baina aldaketa batekin: bizilagunek eskatu bezala, igogailuen kokalekua moldatu egingo da, bizilagunen etxeetatik ahal bezain beste urruntzeko. |
28kanala_00266 | 28kanala | Tolosako Udalak bat egin du kalamuaren kontsumoaz sentsibilizatzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak martxan jarritako kanpainarekin
'Apurtu burbuila, kalamurik gabe gehiago zara' lelopean, kanpaina 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago
Tolosako Udalaak jakinarazi du bere lehentasun nagusietako bat herritarren ongizatea bermatzea dela eta ildo horretatik abiatuta, bat egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak nerabeen eta gazteen kanabisaren kontsumoaren harira martxan jarritako sentsibilizazio-kanpainarekin. 'Kanabisaren kontsumoari lotutako arriskuei aurre egitea ezinbestekoa da, baita osasun fisiko, mental eta sozialean dituen ondorio negatiboei buruzko kontzientzia sustatzea ere' azaldu dute udal ordezkariek.
Kanpaina 15 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburu du kanabisaren kontsumoari buruzko mito eta uste faltsuak agerian jartzea, kanabisaren kontsumoak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei buruzko pertzepzio errealista zabaltzea eta kalamurik gabeko aisialdiko eta dibertimenduko ereduak bultzatzea.
Kanpainarekin bat eginez, ekimenari bultzada eman nahi dio Tolosako Udalak, herriko gazteak sentsibilizatzen laguntzeko, kontzientzia sortzeko eta egungo gizartean kanabis-kontsumoaren normalizazioari aurre egiteko, gazteek arriskuak uler ditzaten eta beren osasunari eta ongizateari buruzko erabaki informatu eta arduratsuak har ditzaten. |
28kanala_00267 | 28kanala | "Iragana eta oraina ikertu, etorkizuna marrazteko"
Euskal Herriko historian pertsonarik esanguratsuenetakoa dugu Jose Miguel Barandiaran (1889-1991) ataundarra. Apaiza, antropologoa, etnologo eta arkeologoa izan zen, eta ikerketa ugari burutu zituen euskal ohitura, mitologia, baserriak eta kobazulo zein trikuharrien inguruan.
Baliarraingo eskolan ikasten
Jose Miguel Barandiaran Baliarraingo apaiz etxean aritu zen Humanitateak eta latina ikasten. Baserriko semea zen bera ere, eta gurasoek esfortzu handiak egin zuten berak ikasteko. Bi urtez aritu zen, eta lehen bi kurtsoak urtebetean atera zituen bakarra izan zen.
Sekulako pozarekin itzuli zen etxera eta atarira aterata sagarren zamarekin lurreraino okertuta zeuden sagarrondoak erakutsiz, hauxe esan omen zion bere amak:
"Sagarrondo honek lezio ederra erakusten digute. Zenbat eta sagar gehiago eman, ordun eta apalagoak azaltzen zaizkigu".
Barandiaran eta euskal kultura
Lan handiak egin zituen Barandiaranek, azpimarragarriena seguruenik, Euskal Herriko atlas etnografikoa zuzendu eta bideratu zuela, eta hor sekulako informazio pila jaso. Azpimarratu beharreko lana izan zen. Nafarroan hasi, eta beste probintzietan, 70 herritan, 500 informante, 24 gai, 2 hamarkada... Euskal Herriko inoizko ikerketa zabalena utzi zigun. Euskaldunok gure burua ezagutu eta transmisiorako informazioa ondare eman zigun. Landa eremuko bizimodu eta jakintza zabala jaso zuen, eta hori, hortxe geratu da; betirako. Galtzeko arriskuan zena, jaso egin zuten Etniker taldeak antolatuta, hainbat bolondresekin.
Baserriz-baserri ibili zen, bertako jakintza, mito, ipuin eta ohiturak jasoaz. Landa lanean egindako bilketa hura ez balu egin, baserritarren pentsaera, sinesmen eta jakintza galdu egingo litzateke. Belaunaldiz-belaunaldi transmititutako mito, kondaira eta ipuinak seguruenik ez genituzke ezagutuko.
Zer izango litzateke Euskal Herria Barandiaranen lanik gabe? |
28kanala_00268 | 28kanala | Irurako TEK-ak merkaturatzaileen inguruko bilera telematikoa antolatu du bere kideentzako
Gipuzkoako Foru Aldundiak Irurako Energia Komunitatearentzat kontratatutako aholkularitza teknikoak merkatuko energia-merkaturatzaile ezberdinak aztertu ditu Irurako TEKeko kideei eskaintza-proposamen batzuk aurkezteko.
Halere, horren aurretik, Irurako TEKeko kideek merkaturatzaile-eskaintza hauen eta, oro har, merkaturatzaileekin eduki ditzaketen zalantzak argitzeko Irurako TEKren aholkularitza zerbitzuak informazio eta zehaztapenerako bilera telematiko bat antolatu du uztailaren amaieran.
Online saioa Eskolako Zaharreko ekitaldi aretoan egingo da ondorengo bi egunetan:- EUSKARAZ: uztailaren 26an, 18.00etan. - GAZTELERAZ: uztailaren 27an, 12.00etan.
Bilerara bertaratu nahi duenak helbidera mezua bidali beharko du, izena eta zein saiotan parte hartuko duzuen adieraziz. |
28kanala_00269 | 28kanala | Ibilgailuak atera beharko dira Zumarditxikitik, asteazkeneko 08:00etarako
'Kultura Plazara' egitasmoa hasiko dela-eta, Tolosako Udalak autoak kentzeko abisua eman du
Asteazken goizean hasiko dira jaialdiaren muntaketa lanak, hortaz, Zumarditxikia ibilgailuz hustu beharko da. Uztailaren 19ko, 08:00etarako atera beharko dira autoak. Astelehenean egingo dira desmuntatze lanak, eta iluntzetik aurrera autoak berriro ere bertan utzi ahal izatea aurreikusten da. Sortu litezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die udalak bertako bizilagunei. Era berean, irtenbide batean sakontzeko konpromisoa berretsi du udalak.
'Kultura Plazara' ostiralean hasiko da
Ostiraletik igandera Kultura Plazara jaialdia ospatuko da Zumarditxikian. Musika, artisautza eta gastronomia uztartuko dituen hitzordua izango da aurtengoa.
Orotara sei kontzertu entzuteko aukera izango da asteburu osoan zehar. Ibil Bedi taldeak emango dio hasiera jaialdiari, ostiralean 22:00etan. Larunbatean Broken Brothers Brass Band taldeak kalejira egingo du eguerdian eta arratsaldean, berriz, DJ Alai tolosarra eta Nhil izango dira oholtzan, 19:00etatik aurrera. David Colomo eta lagunen flamenko doinuek, eta Olaia Inziarte bakarlariaren emanaldiak emango diote amaiera jaialdiari, igandean.
Horrez gain, eskaintza gastronomikoa ere izango da asteburu osoan zehar, AMA eta Cárnicas Goyaren eskutik. Gazte artisauen azoka ere izango da, hamar bat posturekin: bitxigileak, kamiseta egileak, margogileak... |
28kanala_00270 | 28kanala | Kuadrillen eguneko bazkarirako izen-emate epea, uztailaren 20ra arte
Aurtengo Santiago jaietako kuadrillen eguna uztailaren 28an, ostiralarekin, ospatuko da, eta Etxeondoko bazkarira joan nahi duten kuadrilla guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute.
Uztailak 20, izena emateko azken egunaEtxeondoko kuadrillen bazkarian izena emateko azken eguna uztailaren 20a izango da, osteguna, eguerdiko 12:00etan.
Izena emateko bi modu daude: aurrez aurre, uztailaren 20an bertan, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), 09:00etatik 12:00etara, edo posta elektroniko bat bidaliz helbidera. Mezuan kudrillaren izena eta kide kopurua zehaztu beharko dira. Antolatzaileek izen-ematea posta elektroniko bidez egitea gomendatzen dute.
Mahaiak eta aulkiak banatzeko hurrenkera, zozketa bidezAurten ere, mahaiak eta aulkiak banatzeko hurrenkera zozketa bidez zehaztuko da. Zozketa hau txupinazoaren unean egingo da, eta hautatutako zenbakia lehena izango da mahaiak eta aulkiak banatzeko ordenan. Hurrenkera hori uztailaren 25ean argitaratuko da Udalaren webgunean, eta posta elektronikoz ere bidaliko zaie izena eman duten guztiei.
Materialaren banaketa, Etxeondoko parkeanKoadrilen bazkarirako aulkiak eta mahaiak uztailaren 28an bertan banatuko dira, eguerdiko 12: 00etan, Etxeondoko parkean.
Aurrez izena eman ez duten kuadrillentzatKuadrillaren batek ez badu ezarritako epearen barruan izena eman eta bazkarian parte hartu nahi badu, honako prozedura hau jarraituko da: uztailaren 28an, 13:30etik 14:00etara, jaietako brigadako kide bat Txermingo ikastolan egongo da eta mahaiak eta aulkiak banatuko dizkie aldez aurretik izena eman ez duten kuadrilla horiei. Kuadrilla bakoitzak bere kabuz eraman beharko ditu mahaiak eta aulkiak Etxeondora, eta, bazkaria amaitutakoan, brigadakoek adierazitako lekuan utzi beharko dituzte, Etxeondon bertan.
Eguraldiak laguntzen ez baduEguraldi txarra izanez gero, kuadrillen bazkaria Txermingo ikastolan egingo da. Baldintza meteorologikoak zalantzazkoak badira, herri batzarra egingo da uztailaren 28an bertan, 10:30ean, Berdura plazan, eta bertan erabakiko da non bazkaldu. |
28kanala_00271 | 28kanala | Jaien testuinguruan indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa osatu dute Amasa-Villabonako Udalak eta Akain Talde Feministak
Garagardo azokan eta herriko festetan herritarren segurtasuna bermatzeko sortu dute protokoloa Amasa-Villabonako Udalak eta Akain Talde Feministak, elkarrekin lankidetzan. Udako jaien testuinguruan gertatzen diren eraso guztiekiko kezka adierazi dute bi taldeek.
Datozen egunetarako hainbat segurtasun neurri eta baliabide jarri dute martxan:
Puntu Morea "Indarketia sexistarik gabeko gunea"
Emagin elkarteko bi formatzaile profesional egongo dira Kale Berria 40an, Berdura plaza ondoan ezarriko den gunean. 12 urtetik gorakoentzat materiala eta zerbitzua eskainiko dute honako egun eta ordutegian:• Uztailak 15, 19:00-22:00• Uztailak 24: 11:30-14:30• Utailak 27: 17:00-20:00• Uztailak 28: 17:00-20:00
Telefono zerbitzua: 697 11 66 11 Edozein indarkeria edo eraso matxista pairatu edo ikusi duten pertsonek telefono honetara deitu ahal izango dute, eguneko 24 ordutan. WatsApp bidezko mezu edo audioak ere bidaltzeko aukera egongo da. Telefono zerbitzu berezi honen funtzionamendua, Akain Talde Feministako kideen artean bermatuko dute.
Besoko morea eramango duten boluntarioak
Mugimendu feministako kide diren hainbat emakumek* besoko morea ikusgai eramango dute aietako gune ezberdinetan eta beraiengana jo ahal izango da laguntza eskatzeko. Honekin atera tabernariek eta txosnan txanda egiten ari diren zerbitzariak laguntzeko prestutasun osoa zango dute.
Indarkeria matxistaren kontrako kanpaina Indarkeria edo eraso matxista baten aurrean nola jokatu azaltzen duten kartelak, pegatinak eta skuorriak argitaratu eta zabalduko dira. Kartel, pegatina eta eskuorri horietan, jarraibide ehatzak agertuko dira. Kartel eta pegatinen kopuru handi bat itsatsiko da festa gunean, abernetan, txosnetan etab. eta eskuorriak herriko postontzietara banatuko dira, eskuorriak asotzen duen informazio baliagarri hori etxe guztietara heldu dadin.
Esku-hartzeko espazio seguruak
Helbidea: Villabonako udaletxeko aretoa (Erreboteko plaza z/g) eta Villabonako Txoko morea (Errota auzoa 4, behea). Erasoren bat salatuz gero, biktimarekin lehen eskuhartzea egin ahal izateko espazio seguru eta lasaia izango da. Bertan lasai egoteko edo atseden hartzeko aukera izango da.
Erantzun dinamika: Koordinazio taldea eta batzarra
Jaien testuinguruan eraso edo indarkeria matxista kasuren bat gertatu dela egiaztatuko balitz, honako prozedura jarraituko da:
1. Koordinazio taldea: Lehen momentu batean Udaleko ordezkariak (alkatea eta zinegotzi bat) eta beharrezkoa balitz udal teknikariak (Udaltzainburua edo Gizarte Zerbitzuetako teknikariren bat) eta Akain Talde Feministako kideek osatutako koordinazio taldea bilduko litzateke. Talde honetan gertakariaren inguruan legokeen informazio zehatza elkarbanatuko litzateke. Talde honetako kide guztiek jasotzen duten informazioaren gaineko konfidentzialtasuna gorde beharko dute derrigorrez. Eraso edo indarkeria matxista kasuaren nolakotasunaren arabera, beharrezkoa dela erabakiko balitz, talde honetatik Batzarra biltzeko deialdia egingo litzateke.
2. Batzarra: Koordinazio taldeak horrela erabakiko balu, batzarra bilduko da. Batzar honetan udal ordezkariak, Akain Talde Feministako kideak, Lurgatz Talde Feministako kideak eta Santio Jai Batzordeko ordezkaritza batek parte hartuko lukete. Batzar horretan jorratu eta erabakiko da izandako indarkeria matxista kasuaren ezaugarrien arabera, zer nolako erabakiak hartuko diren gizarte erantzunaren artikulazioari dagokionez eta erabaki horrek jaietako egitarauan eragina izango duen edo ez. |
28kanala_00272 | 28kanala | Tolosako Auzoen eta udalaren arteko komunikazio zuzena hobetzeko aurrez aurreko bilera-erronda egingo da
Auzo elkarteekin eta auzotarrekin komunikazio zuzena hobetzea eta beren parte hartzea indartzea helburu, aurrez aurreko bilerak egiteko proposamena landu du Tolosako udalak
Dinamikaren nondik norakoen berri emateko lehen bilera orokor bat egingo da, auzo guztietako ordezkariekin, datorren asteazkenean, hilaren 19an. Hitzordua 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Udalaren proposamen hori behin behinekoa da, eta ekarpenak egiteko aukera izango dute auzo elkarteek. Behin betiko plana lehen bilerako iritziak entzunda osatuko da, eta irailean jarriko da martxan. Ordutik aurrera, auzo bakoitzarekin bakarkako bilerak egitea da asmoa.
Udalak adierazi duenez, egitasmo honen helburua komunikazioa hobetzea ez ezik, auzo elkarteen eta, oro har, herritarren parte hartzea indartzea da. Parte hartze hori, gainera, bi norabidetan landu nahi da: batetik, udalari proposamenak egiteko zuzeneko bide bat sortzea da asmoa; bestetik, herritarrei erabakietan parte hartzeko bide eman nahi zaie. |
28kanala_00273 | 28kanala | Tolosa ezagutzeko bisita gidatuak
Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean Tolosa ezagutzeko bisita gidatuen eskaintza osatu dute.Hain zuzen, hiru dira antolatutako bisitak eta horiek gastronomia, historia, kultura eta ondarea batzen dituzte, besteak beste. Tolosako Azoka, Alde Zaharra eta Andre Maria eliza eta gangak ezagutzeko bisitak dira antolatutakoak eta uztailaren 18tik irailaren 1a bitarte eskainiko dira.
Tolosako AzokaBisita honek Tolosako ikur nagusienetako bat du oinarri: larunbateroko azoka. Bisitariak Zerkausian murgilduko dira bertako produktuak ezagutzeko eta Berdura Plazara ere gerturatuko dira landareen usain eta koloreez gozatzeko. Azokak historian zehar izan duen garrantzia eta herriaren garapenean izan duen eragina ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, baita Tolosaldeko produktu askoren jatorria ezagutzekoa ere, hala nola babarrunarena, piparrarena... Tolosako Azoka larunbatetan ospatzen denez, bisitaldia ere larunbatero eskainiko da, 11:30ean.
Tolosako Alde ZaharraBisita gidatu honetan Tolosako Alde Zaharrean dauden eraikin eta monumentu berezienak ezagutu ahal izango dituzte bisitariek: Andre Maria parrokia, Aranburu Jauregia eta errota, udaletxea, Zerkausia edo Gaztelako atea, besteak beste. Herriko kultura eta historia ezagutzeko aukera paregabea da ere bada bisita hau. Asteartetik ostiralera egin ahal izango da, goizeko 11:00etan; larunbatetan, 10:00etan egingo da.
Andre Maria eliza eta gangakAndre Maria parrokia euskal estilo gotikoko eraikina da, 1.630m2koa. Pilare multzoa altuera bereko hiru nabek osatzen dute eta bakoitzak gurutze-ganga faltsu bat du. Gainera, Gipuzkoako bigarren elizarik handiena da.Ibilbidean zehar, bisitariek elizaren eraikuntza prozesua eta estiloen nahasketa ezagutuko dituzte, elizaren historian barrena eginez. Jatorrizko gangetara ere igoko dira eta berriki zaharberritu diren Eugenio Azkue pintore gipuzkoarraren horma-irudiak ere ikusi ahal izango dituzte. Bisitaldi hau asteartetik ostiralera eskainiko da, goizeko 12:30ean eta larunbatetan, aldiz, 13:00etan.
Prezioak eta erreserbakBisiten prezioa 3€koa izango da. 1.5€-koa, berriz, erretirodunentzat, 4-16 urte bitarteko haurrentzat, langabeentzat edota Nekatur edo Basquecard txartela dutenentzat. Irakasleek eta 4 urtetik beherako haurrek ez dute ordaindu beharko. Erreserba guztiak www.tolosaldea.eus webgunean edota Turismo Bulegoan bertan egin ahal izango dira (Plaza Zaharra, 10).
Audiogidak, 4 hizkuntzatanAntolatutako bisiten ordutegiekin bat egin ezin duten bisitariek audiogidak ere izango dituzte eskura, bisita nahieran egin ahal izan dezaten. Audiogidak, gainera, lau hizkuntzatan daude eskuragarri: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Turismoko webgunean daude audiogida guztiak eskuragarri, baita Spotify plataforman ere. Horrez gain, Alde Zaharreko eraikinetako paneletan dauden QR kodeak eskaneatuta ere iritsi daiteke audiogidetara. |
28kanala_00274 | 28kanala | Uztailaren 24tik 3ra Santioak Villabonan
Astelehenez hasiko dira, uztailaren 24an, herriko festak eta aste osoan zehar haur, gazte eta helduentzako hamaika ekintza izango dira. Hau dda 2023ko Santiotako egitaraua. |
28kanala_00275 | 28kanala | Bueltan da Biblioporrak txokoa
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiako 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
2001etik urtero errepikatzen den ekintza da hau eta Tolosako haur zein gazteek irakurketaz gozatzea eta haien artean irakuzaletasuna sustatzea du helburu.
Horretako, Biblioporrak izeneko gidak prestatu ditu udal liburutegiak, 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Gidan, HH, LH1 (6-7 urte) LH2 (8-9 urte) LH3 (10-11 urte) eta DBH-ko adin ziklo bakoitzerako liburu gomendagarriak jasotzen dira.
Gida horietan mota askotariko liburuak aurki daitezke: irakurterrazak, zailagoak direnak, modan dauden liburuak... Guztiak udal liburutegiko Biblioporrak izeneko gunean daude eskuragarri, Errota eraikineko 3. Solairuan dagoen gelan, irailak 30 arte. Liburuak adinaren eta hizkuntzaren arabera sailkatuta daude eta helburua da irakurle mota guztiek gustuko liburuak topatzea. |
28kanala_00276 | 28kanala | BELAUNTZAKO GAZTE FESTAK 2023-07-15
BELAUNTZAKO GAZTE FESTAK 2023-07-15
BELAUNTZAKO GAZTE FESTAK 2023-07-15 |
28kanala_00277 | 28kanala | Euskaraz jarraituko dugu! - Adierazpena
Tolosaldeko alkateek eta eskualdeko euskalgintzako erakundeek Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskararen aurka hartutako azken epaia salatu nahi dugu. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak Udal Legearen 6.2 artikulua bertan behera uztearen ondorioz, udalei eskumena kendu zaie beren barne-funtzionamenduan hizkuntzen erabilera arautzeko. 2016an onartutako lege horri esker, udalek aukera dute dokumentuak erabat euskaraz egiteko, eta erabaki horrekin, Auzitegi Konstituzionalak aukera hori deuseztatu du.
Tolosaldeko udal gehienek euskara hutsean funtzionatzen dute, eta aldi berean herritarron hizkuntza eskubideak bermatzen dira. Erabaki honekin, ordea, euskararen normalizazioa helburu duten hizkuntza-politikak aurrera eramateko aukera ukatzen zaie udalei; egoera zaurgarrian dagoen hizkuntza indartzeko neurriak hartzea zailtzen da. Gure eskualdearen kasuan, 28 herrien gehiengoa euskararen arnasgune izanda, babes eta garapen neurri bereziak eta ausartak behar ditugu hizkuntza-politikan.
Tolosaldeko herritar gehien-gehienak euskaldunak gara: eskualdeko biztanleen %75 euskal hiztunak dira, beste %10ek ulertu behintzat egiten dute, eta belaunaldi gazteenak unibertsalizazioaren mugan daude. Horrek Euskal Herriko zonalde euskaldunenen artean jartzen du Tolosaldea, eta egoera horretan, posible da Tolosaldean euskara harremanetarako, gozamenerako eta lanerako hizkuntza nagusia izatea, eta erabateko unibertsalizazioa lortzeko urratsak egitea.
Gure herrietan euskara naturaltasun osoz transmititzen da eta herritarrak euskaraz bizi gara nagusiki; udalen barne-funtzionamendua euskaraz izatea normaltasun horren jarraipena besterik ez da. Beraz, udalek orain arte bezala lanean jarraitzea babesten dugu, herritar, eragile zein erakundeen nahia horixe baita: administrazioan ere euskararen aldeko hizkuntza-politika aurrerakoiak izatea.
Azkenik, euskararen aurkako oldarraldi judizial, politiko edo mediatikoa koxka bat gehiago estutu du azken erabaki honek, oraingo honetan euskararen ofizialtasuna ere auzitan jarriz. Oldarraldi sistemikoa salatzeko eta euskaldunon eskubideak aldarrikatzeko, manifestazio nazionala deitua du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako, Bilbon. Lerro hauen bitartez herritarrei dei egiten diegu manifestazioan parte hartzera. Euskararen aurkako oldarraldiari erantzuteko herritarrok batu eta mobilizatu beharra daukagu.
Adierazpenarekin bat egin duten alkateak eta euskalgintzako eragileak:
Jon Zubizarreta, Abaltzisketako alkatea.
Kristina Rodriguez, Adunako alkatea.
Iñaki Orbegozo, Albizturko alkatea.
Regina Sorarrain, Alegiako alkatea.
Iñaki Irazabalbeitia, Alkizako alkatea.
Xabier Olano, Altzoko alkatea.
Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea.
Mikel Arteaga, Amezketako alkatea.
Egoitz Luisa, Anoetako alkatea.
Pili Legarra, Asteasuko alkatea.
Ugaitz Garmendia, Baliarraingo alkatea.
Iñaki Telleria, Belauntzako alkatea.
Andoni Zuriarrain, Berastegiko alkatea.
Aitzol Izquierdo, Berrobiko alkatea.
Joan Inazio Zinkunegi, Bidania-Goiazko alkatea.
Oihana Amundarain, Elduaingo alkatea.
Eider Olazar, Gazteluko alkatea.
Luis Arana, Hernialdeko alkatea.
Igor Zapirain, Ibarrako alkatea.
Alba Garmendia, Ikaztegietako alkatea.
Gorka Murua, Irurako alkatea.
Joxe Ramon Eizagirre, Leaburu-Txaramako alkatea.
Iñaki Azpiroz, Lizartzako alkatea.
Miguel Angel Arsuaga, Orendaingo alkatea.
Gurutze Etxezabal, Orexako alkatea.
Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea.
Maite Amenabar, Zizurkilgo alkatea.
28 Kanala.
Aitzol Udal euskaltegia.
Aiurri.
Andoaingo AEK.
Billabonako Euskal Herrian Euskaraz.
Galtzaundi Euskara Taldea.
Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunea.
Larramendi Bazkuna.
Lizardi Kultur Elkartea.
Maria Moliner sari nagusia jaso du Plazida Otaño liburutegiak
Irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik saritu dute Plazida Otaño liburutegia. Sari berezia izan da aurtengoa, estatu mailan hamar liburutegik soilik jaso dutena. Euskal Herri mailan, Zizurkilgo liburutegiak bakarrik jaso du Maria Moliner sariketako sari potoloa.
Urte osoan zehar egindako lana saritu diote Plazida Otaño liburutegiari. Aurreko urteetan ere jaso izan dute Maria Moliner saririk, "baina lehen saria jasotzen dugun lehen aldia da honakoa. Ez genuen inondik inora espero, eta poz handia eman digu", azaldu dute Irene Urruzola eta Arantxa Zabala liburuzainek. 10.000 euroko dirusaria jasoko du Plazida Otaño liburutegiak. "Aurreko urtetako saria txikiagoa zen eta liburuak erostera bakarrik bidera ziteken. Aurtengo saria, 10.000 eurokoa, ekipamendurako ere erabil daiteke. Saria jasoko genuela jakinarazi ziguten momentuan bertan hasi ginen pentsatzen diru hori nola erabili gure liburutegian hobekuntzak egiteko", azaldu dute.
557 hautagai50.000 biztanle baino gutxiagoko herrietako liburutegiak aurkez daitezke sariketara. Aurten, 557 aurkeztu dira eta horien artean saritu dute Zizurkilgoa. "2022ko martxotik 2023ko martxora egindako ekitaldiak eta martxan izandako ekimenak txosten batean biltzea eskatu ziguten. Apirilean aurkeztu genuen gure txostena. Inklusioaren inguruan egindako ekitaldi bereziak azpimarratu genituen, baina baita urte osoan zehar lantzen ditugun ekimen ezberdinak ere. Irakurzaletasuna sustatzeko egiten den lana da saritzen dena eta aurtengoan sari potoloa eman digute. Hori ikaragarria izan da", azpimarratu dute.
Ekintzak eta ekimenakGeneroa, inklusioa, naturarekin errespetua, adin aniztasuna..., lanketa zabala egin dute urte osoan zehar. Horretarako, ekintza puntualak erabili dituzte batzuetan, urte osoko ekimenak beste batzuetan. "Ipuin kontaketa solidarioa, LGTBI erakusketa, eskolako kideen bisitak, Fraisoroko kideen parte-hartzea, Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa, motxila ibiltaria, irakurketa erronka, sareetan eta hedabideetan ekimenek izandako zabalkundea... hori guztia hartzen dute kontuan sariak banatzeko garaian eta aurten, merezimendu berezia jaso du Plazida Otaño liburutegiak eta bertako arduradunek. |
28kanala_00278 | 28kanala | Larunbatean ospatuko dira Belauntzako Gazte Festak
11:00 Elizako plazan, Eszenatokia muntatu eta sardin janarako antolaketa herritarrekin elkarlanean
16:30 Gure txokoko kartelaren jaitsiera
19:30 Sardina eta sagardo dastaketa Izer eta Alabier trikitilariekin |
28kanala_00279 | 28kanala | Legegintzaldiko lehen erabakiak hartu ditu Udalbatzak
Uztailaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Amasa-Villabonako Udalbatzaren ez-ohiko osoko bilkura egin zen udaletxeko Batzar aretoan. Bilkura berezia izan zen, bertan 2023-2027 legegintzaldi osoan zehar eragina izango duten erabaki garrantzitsuak hartu baitziren, udalaren jardun instituzionalari zuzenean eragiten dienak.
Honako hauek dira osoko bilkuran hartutako erabakiak:
Osoko Bilkurak, hileko azken asteazkenetan 19:00etanUdalbatzaren ohiko bilkuren egutegia onartu zen: hilaren azken asteazkenean arratsaldeko 19:00etan. Egun hori jaiegun ofiziala izango balitz, Udalbatza aurreko asteko asteazkenean bilduko litzateke, ordu berberean. Bi salbuespen ezarri ziren; uztailean (Santio jaiak) eta abenduan (gabonak direla eta).
Udalbatza arratsaldez biltzearen arrazoi nagusia, interesa izan dezaketen herritarren parte hartzea erraztea da, herritar gehiagok bertaratzeko aukera izan dezaketelako arratsaldean goizez baino. Horregatik historikoki beti egin dira osoko bilkurak arratsaldez edo iluntzean. Gogoratu behar da osoko bilkura hauek ekitaldi publikoak direla eta udaletxeko Batzar aretoa herritarrei irekita egoten dela.
Udal Gobernuaren proposamenak EH Bildu eta PSE-EE alderdien babesa izan zuen eta EAJ-PNV alderdiko zinegotziak abstenitu egin ziren. EAJ-PNVko ordezkariak ordutegi honek beren taldekideen familia kontziliazioa eragozten duela argudiatu zuen abstentzio hori azaltzeko.
Informazio Batzordeak eratutaUdaleko Informazio Batzordeak, udal gobernuak arloz arlo daraman jardunari buruz oposizioko alderdietako ordezkariei azalpenak emateko organoak dira. Batzorde hauetan, ondoren Udalbatzara eramango diren akordio proposamenak aurkezten ditu udal gobernu taldeak eta gaiak eztabaidatu eta adosteko guneak izaten dira. Batzorde hauek ez dute erabakitze ahalmenik eta izenak dioen bezala, informazioa emateko funtzioa dute.Guztira bost ohiko Batzorde Informatzaile eratu ziren bilkuran:
Hirigintza, zerbitzuak eta Ingurumena
Gizarte Zerbitzuak, Aniztasuna, Adineko pertsonak eta Politika Feminista
Pertsonala eta barne araubidea
Euskara, Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Kirola
Ogasuna, Garapen ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza
Bestalde, beste bi Batzorde berezi ere eratu ziren. Batzorde hauek ez-ohiko izaera dute eta ez daukate zehaztutako maiztasunik. Honakoak dira:
Herritarren Parte Hartze Batzorde Berezia
Memoria eta Elkarbizitza Batzorde Berezia.
Batzorde hauetan alderdi politiko bakoitzak izango dituen ordezkari kopuruari dagokionean, batzorde guztien osaketa honakoa izango da: EH Bilduko hiru ordezkari, (lehendakaria barne), EAJ-PNVko bat, eta PSE-EEko beste bat. Horrela, aurreko legealdiko (2019-2023) eraketa berbera mantenduko da datozen lau urteetan ere.
Batzorde informatzaileetako partaideak
Aipatzekoa da, aurreko legealditik Informazio Batzorde hauek izaera irekia dutela, eta interesa izan dezakeen edonork parte hartu eta hitza hartzeko aukera duela, aurretik eskaera bat eginez.
Informazio Batzordeen egituratze hau EH Bilduren aldeko botoekin, EAJ-PNVren aurkakoekin eta PSE-EE alderdiaren abstentzioarekin onartu zen.
Udal Kontratazio mahaiaren osaketaKontratazio-mahaiari dagokionean ere, aurreko legealdiko berbera izango da, ez baita inolako aldaketarik proposatu. Mahai honetan Beatriz Unzue Esnaola alkateak, udal idazkariak, kontuhartzaileak, lege teknikariak eta idazkaritzako administrariak parte hartuko dute. Kasu bakoitzean, eta gaiaren arabera, beharrezkoak diren udal langileei edo aholkulariei deituko zaie. Kontratazio mahaiko deialdiak oposizioko alderdi politikoetako kideei ere bidaliko zaizkie eta parte hartzeko aukera izango dute.
Puntu hau EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien abstentzioarekin onartu zen.
Tokiko Gobernu Batzarraren osaketaHonako bost kideek osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra datozen lau urteetan: Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu), Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu), Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu), Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ-PNV) eta Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE).
Aldi berean, alkateak Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu) eta Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu) izendatu ditu Lehenengo Alkateorde eta Bigarren Alkateorde, hurrenez hurren.
Ordezkari politikoen liberazioak, soldatak, talde politikoen finantziazioa eta asistentzia dietakEH Bilduren udal gobernuak bere bi ordezkari gorenak, alkatea eta lehen alkateordea izango ditu udalean jardun osoan lan egiteko liberatuta:
Beatriz Unzue Esnaola Alkateak erabateko dedikazioz beteko du bere kargua, eta jardun horri atxikitako soldata gordina, urtean 41.023,22 eurokoa izango da, 14 pagatan banatuta.
Xabat Laborde Etxabe Lehenengo Alkateordearen ordainsaria, urtean 34.540,66 euro gordinekoa izango da, 14 pagatan ordainduko dena.
2016an onartutako EAEko Udal Legeak, 5.000 biztanletik gorako udalerrietan oposizioko alderdi nagusiko ordezkari bat partzialki liberatzeko aukera eskaintzen du eta EAJ-PNV alderdiak aukera hori baliatu du bere zinegotzi bat liberatzeko:
Eneko Urdangarin Eizagirre zinegotziak jardunaldi partzialean beteko du bere kargua, zehazki %50ean. Kargu hori betetzeagatik, urtean 15.543,29 euroko ordainsaria jasoko du, 14 pagatan ordainduta.
Talde politikoei bideratzen zaien ekarpen ekonomikoari dagokionean, Villabonako Udalean ordezkaritza duen alderdi bakoitzari 226 euro ordainduko zaio hilero. Era berean, alderdi politiko bakoitzak beste 71 euro jasoko ditu hilean, Udalbatzan duen zinegotzi bakoitzeko. Puntu honetan ez da aldaketarik izan eta aurreko legealdiko kopuru berak mantendu dira.
Bestetik, liberatuta ez dauden zinegotziek ordainsari edo dieta bat jasoko dute Udalak dituen organo ofizialetan parte hartzeagatik:
Informazio-Batzordeak: 36 euro.
Udalbatzaren Osoko Bilkurak: 90 euro.
Aurreko legealdiarekin alderatuz, udal gobernuak Tokiko Gobernu Batzarretan parte hartzeagatik zeuden ordainsariak (54€) ezabatzea proposatu zuen. Batzar hauek udalbatzaren osoko bilkurak amaitu eta jarraian egiten dira eta normalean iraupen motza izaten dute. Horregatik hemendik aurrera Tokiko Gobernu Batzarretara bertaratzeak ez du ordainsaririk izango.
Alkate eta zinegotzien ordainsarien proposamen hau EH Bilduko zinegotzien aldeko botoekin, eta EAJ-PNV eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu zen.
Amasa-Villabonako udalaren ordezkariak beste erakundeetanUdalak parte hartzen duen erakundeetan Amasa-Villabonako ordezkariak izateko honako hautetsiak izendatu ziren:
Beatriz Unzue Esnaola, alkatea: Tolosaldea Garatzen S.A., Tolosaldeko Mankomunitatea, Apattaerreka Industrigunea S.L., Loatzo Musika Eskola Mankomunitatea eta Tolomendi Mendi Nekazaritza Elkartea.
Xabat Laborde Etxabe, alkateordea: Gipuzkoako Urak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia (TEM), EPA eta Haurreskolak Patzuergoa.
UEMA- Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari dagokionez, Beatriz Unzue Esnaola, Xabat Laborde Etxabe, Ander Goikoetxea Arana eta Eñaut Zelarain Etxeberria izango dira udal ordezkariak (guztiak EH Bilduko udal gobernu taldekoak dira).
Udal korporazioak ordezkaritza izan behar duen Organo Kolegiatu hauetako kideak izendatzeko proposamena EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu zen. |
28kanala_00280 | 28kanala | Legegintzaldiko lehen erabakiak hartu ditu Udalbatzak
Uztailaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Amasa-Villabonako Udalbatzaren ez-ohiko osoko bilkura egin zen udaletxeko Batzar aretoan. Bilkura berezia izan zen, bertan 2023-2027 legegintzaldi osoan zehar eragina izango duten erabaki garrantzitsuak hartu baitziren, udalaren jardun instituzionalari zuzenean eragiten dienak.
Honako hauek dira osoko bilkuran hartutako erabakiak:
Osoko Bilkurak, hileko azken asteazkenetan 19:00etanUdalbatzaren ohiko bilkuren egutegia onartu zen: hilaren azken asteazkenean arratsaldeko 19:00etan. Egun hori jaiegun ofiziala izango balitz, Udalbatza aurreko asteko asteazkenean bilduko litzateke, ordu berberean. Bi salbuespen ezarri ziren; uztailean (Santio jaiak) eta abenduan (gabonak direla eta).
Udalbatza arratsaldez biltzearen arrazoi nagusia, interesa izan dezaketen herritarren parte hartzea erraztea da, herritar gehiagok bertaratzeko aukera izan dezaketelako arratsaldean goizez baino. Horregatik historikoki beti egin dira osoko bilkurak arratsaldez edo iluntzean. Gogoratu behar da osoko bilkura hauek ekitaldi publikoak direla eta udaletxeko Batzar aretoa herritarrei irekita egoten dela.
Udal Gobernuaren proposamenak EH Bildu eta PSE-EE alderdien babesa izan zuen eta EAJ-PNV alderdiko zinegotziak abstenitu egin ziren. EAJ-PNVko ordezkariak ordutegi honek beren taldekideen familia kontziliazioa eragozten duela argudiatu zuen abstentzio hori azaltzeko.
Informazio Batzordeak eratutaUdaleko Informazio Batzordeak, udal gobernuak arloz arlo daraman jardunari buruz oposizioko alderdietako ordezkariei azalpenak emateko organoak dira. Batzorde hauetan, ondoren Udalbatzara eramango diren akordio proposamenak aurkezten ditu udal gobernu taldeak eta gaiak eztabaidatu eta adosteko guneak izaten dira. Batzorde hauek ez dute erabakitze ahalmenik eta izenak dioen bezala, informazioa emateko funtzioa dute.Guztira bost ohiko Batzorde Informatzaile eratu ziren bilkuran:
Hirigintza, zerbitzuak eta Ingurumena
Gizarte Zerbitzuak, Aniztasuna, Adineko pertsonak eta Politika Feminista
Pertsonala eta barne araubidea
Euskara, Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Kirola
Ogasuna, Garapen ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza
Bestalde, beste bi Batzorde berezi ere eratu ziren. Batzorde hauek ez-ohiko izaera dute eta ez daukate zehaztutako maiztasunik. Honakoak dira:
Herritarren Parte Hartze Batzorde Berezia
Memoria eta Elkarbizitza Batzorde Berezia.
Batzorde hauetan alderdi politiko bakoitzak izango dituen ordezkari kopuruari dagokionean, batzorde guztien osaketa honakoa izango da: EH Bilduko hiru ordezkari, (lehendakaria barne), EAJ-PNVko bat, eta PSE-EEko beste bat. Horrela, aurreko legealdiko (2019-2023) eraketa berbera mantenduko da datozen lau urteetan ere.
Batzorde informatzaileetako partaideak
Aipatzekoa da, aurreko legealditik Informazio Batzorde hauek izaera irekia dutela, eta interesa izan dezakeen edonork parte hartu eta hitza hartzeko aukera duela, aurretik eskaera bat eginez.
Informazio Batzordeen egituratze hau EH Bilduren aldeko botoekin, EAJ-PNVren aurkakoekin eta PSE-EE alderdiaren abstentzioarekin onartu zen.
Udal Kontratazio mahaiaren osaketaKontratazio-mahaiari dagokionean ere, aurreko legealdiko berbera izango da, ez baita inolako aldaketarik proposatu. Mahai honetan Beatriz Unzue Esnaola alkateak, udal idazkariak, kontuhartzaileak, lege teknikariak eta idazkaritzako administrariak parte hartuko dute. Kasu bakoitzean, eta gaiaren arabera, beharrezkoak diren udal langileei edo aholkulariei deituko zaie. Kontratazio mahaiko deialdiak oposizioko alderdi politikoetako kideei ere bidaliko zaizkie eta parte hartzeko aukera izango dute.
Puntu hau EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien abstentzioarekin onartu zen.
Tokiko Gobernu Batzarraren osaketaHonako bost kideek osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra datozen lau urteetan: Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu), Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu), Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu), Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ-PNV) eta Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE).
Aldi berean, alkateak Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu) eta Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu) izendatu ditu Lehenengo Alkateorde eta Bigarren Alkateorde, hurrenez hurren.
Ordezkari politikoen liberazioak, soldatak, talde politikoen finantziazioa eta asistentzia dietakEH Bilduren udal gobernuak bere bi ordezkari gorenak, alkatea eta lehen alkateordea izango ditu udalean jardun osoan lan egiteko liberatuta:
Beatriz Unzue Esnaola Alkateak erabateko dedikazioz beteko du bere kargua, eta jardun horri atxikitako soldata gordina, urtean 41.023,22 eurokoa izango da, 14 pagatan banatuta.
Xabat Laborde Etxabe Lehenengo Alkateordearen ordainsaria, urtean 34.540,66 euro gordinekoa izango da, 14 pagatan ordainduko dena.
2016an onartutako EAEko Udal Legeak, 5.000 biztanletik gorako udalerrietan oposizioko alderdi nagusiko ordezkari bat partzialki liberatzeko aukera eskaintzen du eta EAJ-PNV alderdiak aukera hori baliatu du bere zinegotzi bat liberatzeko:
Eneko Urdangarin Eizagirre zinegotziak jardunaldi partzialean beteko du bere kargua, zehazki %50ean. Kargu hori betetzeagatik, urtean 15.543,29 euroko ordainsaria jasoko du, 14 pagatan ordainduta.
Talde politikoei bideratzen zaien ekarpen ekonomikoari dagokionean, Villabonako Udalean ordezkaritza duen alderdi bakoitzari 226 euro ordainduko zaio hilero. Era berean, alderdi politiko bakoitzak beste 71 euro jasoko ditu hilean, Udalbatzan duen zinegotzi bakoitzeko. Puntu honetan ez da aldaketarik izan eta aurreko legealdiko kopuru berak mantendu dira.
Bestetik, liberatuta ez dauden zinegotziek ordainsari edo dieta bat jasoko dute Udalak dituen organo ofizialetan parte hartzeagatik:
Informazio-Batzordeak: 36 euro.
Udalbatzaren Osoko Bilkurak: 90 euro.
Aurreko legealdiarekin alderatuz, udal gobernuak Tokiko Gobernu Batzarretan parte hartzeagatik zeuden ordainsariak (54€) ezabatzea proposatu zuen. Batzar hauek udalbatzaren osoko bilkurak amaitu eta jarraian egiten dira eta normalean iraupen motza izaten dute. Horregatik hemendik aurrera Tokiko Gobernu Batzarretara bertaratzeak ez du ordainsaririk izango.
Alkate eta zinegotzien ordainsarien proposamen hau EH Bilduko zinegotzien aldeko botoekin, eta EAJ-PNV eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu zen.
Amasa-Villabonako udalaren ordezkariak beste erakundeetanUdalak parte hartzen duen erakundeetan Amasa-Villabonako ordezkariak izateko honako hautetsiak izendatu ziren:
Beatriz Unzue Esnaola, alkatea: Tolosaldea Garatzen S.A., Tolosaldeko Mankomunitatea, Apattaerreka Industrigunea S.L., Loatzo Musika Eskola Mankomunitatea eta Tolomendi Mendi Nekazaritza Elkartea.
Xabat Laborde Etxabe, alkateordea: Gipuzkoako Urak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia (TEM), EPA eta Haurreskolak Patzuergoa.
UEMA- Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari dagokionez, Beatriz Unzue Esnaola, Xabat Laborde Etxabe, Ander Goikoetxea Arana eta Eñaut Zelarain Etxeberria izango dira udal ordezkariak (guztiak EH Bilduko udal gobernu taldekoak dira).
Udal korporazioak ordezkaritza izan behar duen Organo Kolegiatu hauetako kideak izendatzeko proposamena EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu zen. |
28kanala_00281 | 28kanala | Legegintzaldiko lehen erabakiak hartu ditu Amasa-Villabonako Udalbatzak
Legegintzaldi berria dela-eta, Amasa-Villabonako Udalbatzak ez-ohiko osoko bilkura egin zuen atzo arratsaldeko 19:00etan udaletxean. Bertan, legegintzaldian zehar eragina izango duten erabaki garrantzitsuak hartu zituzten.
Osoko bilkurak hilabeteko azken asteazkenean egingo dira arratsaldeko 19:00etan. Jai eguna izango balitz, astebete aurreratuko litzateke, ordu bera mantenduz. Hala ere, bi salbuespen egingo dira: bata uztailean Santio Jaiak direla-eta, eta bestea abenduan, gabonak tartean daudelarik.
Bestetik, informazio batzordeak eratu dituzte. Hauek gaiak eztabaidatzeko eta adosteko guneak izango dira. Ez da erabakirik hartuko bertan, soilik informazioa mahaigaineratzeko eta helarazteko baitira. Guztira bost ohiko Batzorde Informatzaile eta bi ez-ohiko Batzorde berezi eratu dituzte:
Ohikoak: - Hirigintza, zerbitzuak eta Ingurumena- Gizarte Zerbitzuak, Aniztasuna, Adineko pertsonak eta Politika Feminista- Pertsonala eta barne araubidea- Euskara, Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Kirola- Ogasuna, Garapen ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza
Ez-ohikoak:- Herritarren Parte Hartze Batzorde Berezia- Memoria eta Elkarbizitza Batzorde Berezia
Batzorde hauetan horrela banatuko dira ordezkariak: EH Bilduk 3 izango ditu (alkatea barne) eta EAJ-PNVk eta PSE-EEk bana.
Udal Kontratazio mahaiaren osaketari dagokionez, aurreko legegintzaldikoa mantenduko da.
Tokiko Gobernu Batzarra bost kide hauek osatuko dute hurrengo lau urteetan: Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu), Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu), Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu), Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ-PNV) eta Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE). Honetaz gain, Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu) eta Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu) izendatu dituzte alkateordeak.
Ordezkari politikoen liberazioak, soldatak, talde politikoen finantziazioa eta asistentzia dietak EH Bilduren udal gobernuak bere bi ordezkari gorenak, alkatea eta lehen alkateordea izango ditu udalean jardun osoan lan egiteko liberatuta:
Beatriz Unzue Esnaola Alkateak erabateko dedikazioz beteko du bere kargua, eta jardun horri atxikitako soldata gordina, urtean 41.023,22 eurokoa izango da, 14 pagatan banatuta.
Xabat Laborde Etxabe Lehenengo Alkateordearen ordainsaria, urtean 34.540,66 euro gordinekoa izango da, 14 pagatan ordainduko dena.
Eneko Urdangarin Eizagirre zinegotziak jardunaldi partzialean beteko du bere kargua, zehazki %50ean. Kargu hori betetzeagatik, urtean 15.543,29 euroko ordainsaria jasoko du, 14 pagatan ordainduta.
Talde politikoei bideratzen zaien ekarpen ekonomikoari dagokionean, Villabonako Udalean ordezkaritza duen alderdi bakoitzari 226 euro ordainduko zaio hilero. Era berean, alderdi politiko bakoitzak beste 71 euro jasoko ditu hilean, Udalbatzan duen zinegotzi bakoitzeko. Puntu honetan ez da aldaketarik izan eta aurreko legealdiko kopuru berak mantendu dira.
Bestetik, liberatuta ez dauden zinegotziek ordainsari edo dieta bat jasoko dute Udalak dituen organo ofizialetan parte hartzeagatik: Informazio-Batzordeak 36 euro eta Udalbatzaren Osoko Bilkurak: 90 euro.
Aurreko legealdiarekin alderatuz, udal gobernuak Tokiko Gobernu Batzarretan parte hartzeagatik zeuden ordainsariak (54€) ezabatzea proposatu zuen. Batzar hauek udalbatzaren osoko bilkurak amaitu eta jarraian egiten dira eta normalean iraupen motza izaten dute. Horregatik hemendik aurrera Tokiko Gobernu Batzarretara bertaratzeak ez du ordainsaririk izango. |
28kanala_00282 | 28kanala | Uztailaren 14an emango zaie hasiera Alegiako jaiei
Uztailaren 14tik 17ra ospatuko dira 2023ko Alegiako jaiak. Ostiral arratsaldetik astelehenera egitarau zabala antolatu dute.
OSTIRALA 1417:00 Haurren Santos Torneoaren FUTBITOko finala futbol zelaian.18:00 Alegiako eta Billabonako erraldoi eta buruhandi, Loatzo Musika Eskolako musikariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin KALEJIRA Larraitz auzotik plazaraino.19:00 TXUPINAZOA Udal talde berriaren eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.21:00 ZAHAGIARDOA zubian.23:00 BAD SOUND eta EZPALAK taldeen kontzertuak.
LARUNBATA 1509:30 Giroarte dultzaina taldeak alaituriko DIANA.12:00 SAGARDO DASTAKETA sardina eta txorizo erreekin. SAGARDOTEGIAK: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi eta Aulia.17:00- 20:00 JOKAI, Euskal mitologian oinarritutako jolasak eskolako patioan. 18:00 Haurrentzako merienda eskolako patioan. 19:00 BERTSOLARIAK plazan. Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Jexux Mari Irazu eta Alaia Martin.Gai-jartzailea: Iker Iriarte21:00 ZAHAGIARDOA plazan.22:00 Kaiña-Bi Trikifarra taldearekin kalejira.00:00 DJ Risas.
IGANDEA 1609:30 KALEJIRA BEREZIA, herriko txistulari ohiekin.11:00 Alegiako erraldoien eta Giroarte dultzaina taldearen kalejira.12:15 GOLDEN APPLE QUARTET taldearen emanaldia.Ondoren, Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da, egun guztian zehar.17:00 Sokamuturra plazan.18:30 Alegiako erraldoien kalejira Larraitz auzoko plazaraino.19:00 Trial Bike erakustaldia, Benito Rosen eskutik, Larraitz auzoko plazan.21:00 ZAHAGIARDOA Larraitz auzoko plazan.23:00 Mugi panderoa taldearekin erromeria plazan.
ASTELEHENA 1709:00 Jubilatuek antolatutako MENDI IBILALDIA.09:30 Eider eta Maider trikitilariek alaituriko DIANA.11:00 Jubilatuentzat HAMAIKETAKOA.Bukaeran, bingoa jubilatuentzat.11:00-14:00 Haur parkea eskolako patioan.16:30 Haur parkea eskolako patioan.18:30 Apar festa.18:30 Herritarren arteko TOKA TXAPELKETA plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.19:30 Joxe Mendizabalekin erromeria.21:00 ZAHAGIARDOA plazan.22:00 SUTARRI dantza taldearen emanaldia plazan.Ondoren, DANTZALDIA Joxe Mendizabalen eskutik.00:00 Txintxarria eta jaiak agurtuko ditugu. |
28kanala_00283 | 28kanala | Tolosako alkateak bat egin du Tolosaldeko Alkateen Mugimenduarekin
Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak agintaldi berriko lehen batzarra egin du, eta bertan izan da, azken urteetan lehen aldiz, Tolosako alkatea, Andu Mtz. de Rituerto
Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak jainarazi izan du, ospitale publiko berriaren aferari irtenbidea elkarlanean emateko eta eskualdean ahots bateratu bat izateko osatu zela taldea 2020an, eta hau, osasun eremuko 25 udalerritako alkateek osatu izan dute. Tolosa ez da orain arte mugimendu horren parte izan baina aurrerantzean, bertan parte hartzeko konpromiso irmoa azaldu du Andu Martinez de Rituertok. |
28kanala_00284 | 28kanala | Hizkuntza txikiak eduki plataforma (streaming) garaian
Ezagunak ditugu euskararen bilakaera eta osasuna nolakoak diren neurtzen duten hamaika azterlan, direla euskararen gaitasuna, erabilera, hizkuntza eredu ezberdinen matrikulazioak eta beste hainbat adierazlerenak. Horietako asko Euskararen Adierazle Sistemaren (EAS) baitan biltzen dira gaur egun. Baita ingurune digitalaren ingurukoak ere. Neurketa guzti horiek erabat beharrezkoak iruditzen zaizkit, eta irakurketa ezberdinak egin daitezkeen arren, datu-bilketa egitea ezinbestekoa da diagnostikoak egiteko. Horregatik gaur, adierazle horien artean orain arte egon ez den bat aipatuko dut: Streaming plataforma nagusietan zenbateko edukia dagoen euskaraz.
Streaming plataformek eduki audiobisualak kontsumitzeko modua aldatu dute, eta euskararen presentzia horietan bermatzea helburu ezinbestekoa litzateke hizkuntzaren osasunerako. Argi dago kopuru hori gaur egun hutsaren hurrengoa dela. Halaber, Espainiako gobernuak 2021ean hizkuntza ofizialen kuota minimoak ezartzeko onartutako legeak ez die plataforma nagusiei eragiten, nazioartekoak direlako, eta ez Espainiarrak. Netflix eta Amazonek eduki gutxi batzuk eskaintzen dituzte euskaraz, baina horiek aurkitzea ere ez da lan erreza.
Zentzu horretan, Pantailak Euskaraz ekimena goraipatzeko modukoa da. Herri ekimena, erabat bolondresa. Edukiak euskaraz zein plataformetan ikus daitezkeen zerrendatzen dituzte, beste ekintzen artean. Baina, adierazleez ari garenez, honek ez du plataforma horiek beren edukien zein ehuneko eskaintzen duten euskaraz neurtzen.
Neurketa horiek egitea ez da lan makala. Plataforma gehienek espreski debekatzen duten tresna automatikoen bidez haien katalogotik informazioa erauztea. Ondorioz, eskuzko lagin txiki bat aztertzera mugatu beharko genuke (edo datu horiek biltzeko baimenak dituzten enpresen bidez lortu, eta horrek duen kostua ez dago edonoren eskura).
Harrigarria izan daiteke, aspalditik euskal telebista publikoak itzulitako hainbat eduki behintzat ez egotea eskuragarri ( katalogoa "zer non ikusi"-rekin konparatzea besterik ez dago). Horren arrazoia da, EITBk 'primeran' izeneko streaming plataforma propioa garatzen ari dela, euskal produkzioa biltzeko asmoa duela. Are gehiago, EITB euskarazko edukiak plataforma berri horretan argitaratzeko lehentasunak ezarri ditu, eta horren ondorio zuzena gaur gaurkoz zera da, euskarara dagoeneko itzulita/azpidatzita dauden eduki hainbat eduki ez daudela beste plataformetan eskuragarri, 'primeran' plataforma berria heldu arte ez behintzat (egiari zor, Nahieranen ikusgai daude batzuk).
Euskal plataforma bat edukitzea aurrerapauso bat da dela deritzot, baina argi izan behar dugu horrek ez dituela erabiltzaileak beste plataformetatik aldenduko, eta horietan ere euskarazko edukiak egotea bermatu behar litzatekeela.
Katalanak beste bide bat hartu du. Streaming plataforma bat garatzearekin batera, TV3k itzulitako eta azpititulatutako edukiak plataforma nagusien esku jartzeko ekimena abiatu du Generalitateak, baliabideak jarriz eduki horiek identifikatu eta plataformei bidaltzeko haiek argitaratu ditzaten.
Denborak esango du bi bideetako zein den egokiena, baina, lehenak gehiago dirudi plataformen negozio estrategiaren baitan hartutako erabakia, hizkuntzaren zabalkundeari erreparatuta baino. |
28kanala_00285 | 28kanala | 19:00etan legealdi berriko lehenengo Osoko Bilkura
28 Kanalean eta 28kanala.eus-en zuzenean ikusteko aukera izango da.
Ekainaren 17an kargu-hartze ekitaldia egin ondoren gaur egingo du Tolosako Udalak 2023-2027 legealdiari dagokion lehenengo osoko bilkura. Bertan udalak hurrengo lau urteetan izango duen antolaketa erabakiko da. Zazpi puntu izango ditu batzarrak:
1- Onartzea Ohiko Bilkuren egutegia eta egutegi instituzionala.
2- Onartzea informazio batzordeak eratzea eta haien araubidea xedatzea.
3- Onartzea udal korporazioko kideen dedikazioaren araubide juridikoa.
4- Onartzea dedikaziorik gabeko kideen ordainsariak eta udal talde politikoen diru-izendapenak.
5- Onartzea 2023-2027 legealdirako Tolosako Udaleko behin-behinerako pertsonalaren kopurua eta haren ordainsariak.
6- Onartzea Plenoaren eskumeneko izendapenak egitea beste erakundeetan.
7- Berri ematea:
a) Alkateordeen izendapenak.
b) Tokiko Gobernu Batzarraren esku jarritako ahalmenak.
c) Tokiko Gobernu Batzarraren esku jarritako ahalmenak.
d) Zinegotzi delegatuen izendapena.
f) Udal talde politikoen eraketa. |
28kanala_00286 | 28kanala | Ibarrako kuadrilen arteko bazkarirako txartelak erosteko lau egun izango dira
Ibarrako San Bartolome jaietan Kuadrilen eguna abuztuaren 27an, igandea, ospatuko da. "Etxea nitxek" kuadrilak jakinarazi du bazkarirako txartelak zein egunetan jarriko dituzten salgai:
Uztailak 17, astelehena
Uztailak 20, osteguna
Abuztuak 1, asteartea
Abuztuak 3, osteguna
Txartelak, 25 eurotan, Zubiaurreko terrazan izango dira salgai, 19:00etatik 21:00era bitartean. Epez kanpo saltzen diren txartelen kostua 40 eurokoa izango da. |
28kanala_00287 | 28kanala | Badator Uzta Giro festa
Irura Bizi Elkarteak antolatuta Uzta Giro festa ospatuko dute uztailaren 15ean Iruran. Egun osoko egitaraua antolatu dute:
11:00 Dantza afrikarren tailerra, plazan. Kawadeni taldearen eskutik.12:30 'Kale gorrian' kale antzerkia.14:00 Herri bazkaria, plazan.Bazkalostean Jolasak eta trikitilariak. Bingo musikatua Gazte Asanbladaren eskutik eta Etxebarria aita-seme trikitilariak.21:00 Barrikotea. |
28kanala_00288 | 28kanala | Sormena, kultura eta komunitatea uztartuko ditu Otsabi Fest-ek
Iaz Etxeondo Festek izandako arrakastaren ostean, aurten Otsabi fest ospatuko da Villabonako Otsabi parkean
Villabonako artisau eta sortzaileek sortutako jaialdi honek sormena, kultura eta zaintza pertsonala uztartzen ditu. Otsabi Fest uztailaren 25ean ospatuko da Villabonako Otsabi parkean.Jaialdi honek bi helburu nagusi ditu: udalerriko erabilera gutxiko espazioak ikusaraztea eta bertako artisau, artista eta sortzaileen arteko komunitate bizi baten sorrera sustatzea. Jaialdi berezi honek Villabonan dagoen sormen eta kultur aberastasuna erakutsi eta bisitariekin partekatu nahi du."Jaialdi hurbil eta abegikorra sortu nahi dugu, non publiko guztia ongi etorria sentituko den", adierazi dute ekitaldiaren antolatzaile Sualma eta Kimuri-k. "Espero dugu Otsabi Fest urteroko ospakizuna bilakatzea, bertako komunitatea elkartu eta sormena bere forma guztietan sustatzen duena".
Jaialdia zaintza pertsonalari eta ongizateari arreta berezia jarriz hasiko da. Goizeko 10:00etan hasita, aulkiko yoga saio lasai batez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.Ingurune lasai eta natural batean kokatutako jarduera honek norbere buruarekin harremanetan jartzeko eta oreka aurkitzeko aukera eskaintzen du.
Aizkardi Mendi Elkarteak Otsabi Fest jaialdiarekin bat egingo du. Amasamendi eta kare-labeak ezagutzeko mendi irteera bat gidatutuko dute elkarteko kideek.
Goizeko 11:00etan hasita, artisauen postuek ateak zabalduko dituzte, produktu berezi eta artisauen eskaintza zabala eskainiz. Bisitariek tokiko talentua islatzen duten hainbat artisau sorkuntza arakatzeko aukera izango dute. Sualmaren produktu kaltegarririk gabeko egurrezko jostailuak, Kimuriren ehun japoniardun haori eta gyotakuak eta eta Helena Agell-en koadernaketa eta zianotipoak nabarmentzen dira. Horrez gain, Plato Cerámica-ko zeramika, Luixiren pitxiak, Paqui eta Alonsoren pintura abstraktuak eta pintxo-kuxinak, Elenaren hidrolatoak eta Limoi Arroxak-eko ukendu eta xaboi naturalak ezagutu ahal izango dira. Aurten berrikuntza gisa, Gema bere lore eta landareekin edo Tinta inprimategiko Kitilo tokiko negozioek ere bat egingo dute ekitaldira, inguruko artisau talentuei laguntzeko sorpresak prestatuta.
12:00etan mural kolektiboaren inaugurazioa egingo da bertako hianbat artisten eskutik.
Egun osoan zehar, parte-hartzaileek trebetasun berriak eskuratu eta sormenean murgiltzeko hainbat tailer egingo dira. Tailerretan eskuz artisau papera eta pintzel naturalak egitea, koadernaketa, zauri txikietarako kremak sortzea eta ipuinak egitea, besteak beste. Tailerrak, arlo bakoitzeko adituek gidatuko dituzte eta adin guztietako pertsonentzat zuzenduak izango dira. Tailer eta jarduera guztiak doakoak dira. Horietan parte hartzeko, interesa dutenek izena eman behar dute www.otsabifest.com webgunean. |
28kanala_00289 | 28kanala | Ruslan Ponomariov Villabonan
Ruslan Ponomariov munduko xake txapeldun ohia Villabonako Santio jaietan izango da 25 jokalariren aurka aldi berean partidak jokatzen. Topaketa uztailaren 23an, goizez, Maiatzaren Lehena plazan izango da. |
28kanala_00290 | 28kanala | Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Eskola Agenda 2030 egitasmoaren barruan, elkarlanean garatuko duten proiektua adostu dute
Proiektua herritarrekin partekatuko dute, oinarrizko ikuskaritza bat egiteko fitxa erraz bat sortuz, herritar bakoitzak bere etxean egin eta beharrezko hobekuntzak identifikatu ahal ditzaten
Tolosan, 8 dira Eskola Agenda 2030 egitasmoa garatzen duten ikastetxeak eta aurtengo ikasturtean 'Energia, bizitzaren motorra' izenburupean, bi urteko erronkari eman diote hasiera. Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek ere bere ekarpena egingo diote proiektuari; ildo horretan, datorren ikasturtean elkarlanean martxan jarriko duten proiektua adostu dute dagoeneko.
Tolosako Udalak jakinarazi duenez, Tolosaldea Institutuak, Inmakulada Ikastolak, Peñascal Kooperatibak, Don Boscok eta Fraisorok bakoitzak bere alorrekoak diren jakintzak aplikatuz egingo diote ekarpena erronka honi eta formakuntza, diagnostikoak, aholkularitza, ikerkuntza eta sentsibilizazioa landuko dituzte guztien artean.
Tolosaldeko Institutua, esaterako, etxebizitzetan energia ikuskaritza eta aholkularitza egiteko formazioaz arduratuko da eta beraien ezagutzak Inmakulada Ikastolako, Peñaskaleko eta Fraisoroko ikasleei igorriko dizkie.
Ikuskaritzak, halaber, Peñaskal Kooperatibak dituen tutoretzapeko pisuetan egingo dira. Bertako erabiltzaileek energiaren erabilera egokia egiteko oinarrizko aholkuak jasotzeaz gain, etxe horietan identifikatutako arazoei (gehiegizko gastua, ohitura desegokiak...) irtenbideak emateko neurriak jasoko dituzte.
Fraisoroko ikasleen kasuan, jasotako formazioa beraien eraikinean aplikatuko dute, zehazki datorren ikasturtean martxan jarriko den elikagaiak eraldatzeko modulu berriko instalakuntzetan. Modulu honetan kontsumo handiko makinaria erabiliko denez, energia arduraz erabiltzeko gomendioak nola aplikatu ikasiko dute.
Don Bosco Paper Eskolako Kimika industrialeko ikasleak bestalde, fatxadak isolatzeko materialen ikerketa lanetan arituko dira. Horretarako Fraisoro Eskolak sortutako azpiproduktuak erabiliko dituzte (egurra adibidez) eta ikerketaren emaitzak frogatzeko Peñascaleko eraikuntzaren paretak erabiliko dituzte.
Lanbide Heziketako eskolek, baina, proiektua herritarrekin partekatu nahi dute eta horretarako, oinarrizko ikuskaritza bat egiteko fitxa erraz bat sortuko dute herritar bakoitzak bere etxean egin eta beharrezko hobekuntzak identifikatu ahal ditzaten. |
28kanala_00291 | 28kanala | Agur SPAM deiei
Agur esan ahal izango diogu SPAM telefonikoari
2023ko ekainaren 29an, Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 66.1.b) artikulua sartu zen indarrean.
Azkenik, hainbestetan gogaitzen gaituzten dei komertzial ezordukoak eta etengabeak jasotzeari utziko diogu. Eta, hemendik aurrera, Robinson Zerrendan izena eman beharrik gabe.
Nolanahi ere, Tolosaldeko KIUB-tik ZUHURTZIA gomendatzen dugu, legeak SALBUESPENA jasotzen baitu eta honako hau da: ERABILTZAILEAREN ALDEZ AURREKO BAIMENA izatea mota horretarako merkataritza-komunikazioak jasotzeko. Horrelako enpresek erabiltzailearen aurretiko baimena nola jasoko duten ikusteko dago oraindik, baina ziur gaude modua aurkituko dutela. Beraz, gomendagarria da arretaz irakurtzea deskontuen, abantailen eta abarren atzean dagoen letra txikia.
AINHOA ORRANTIA - Tolosaldeko KIUB-ren Arduraduna |
28kanala_00292 | 28kanala | "Txotxongilo iberiarra" izeneko erakusketa inaguratu dute Topic-en
TOPIC-ekin oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako erakusketa da. Bertan, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica Txotxongilo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo taldea, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixoren lanak egongo dira.Erakusketa Topic-eko Anbigu aretoan ikusgai egongo da irailaren 17ra arte. |
28kanala_00293 | 28kanala | Begoña Aranconek irabazi du Santio jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa
2023ko Santio jaietako egitarauak badu irudia. Jai batzordeko kideek osatutako epaimahaiak Begoña Aranconek aurkeztutako irudia saritzea erabaki du, aurkeztutako 24 proposamenen artean. Aranconek 400 euroko saria jasoko du.
Aurten, lehiaketan boto gehien jaso dituen bigarren lana ere saritu dute. Irati Santiago Billabonatarrak tablet bat jasoko du. |
28kanala_00294 | 28kanala | San Joanen balorazio bilera irekia datorren asteartean, uztailak 4ean
San Joanak ospatu berri, jaien inguruko balorazioa egiteko bilera irekia deitu du Tolosako Udalak. Hitzordua datorren asteartean izango da, uztailaren 4an, 19:00etan Kultur Etxean. Tolosar guztiak bertaratzera gonbidatzen ditu Udalak, ekarpenak egin eta igaro berri diren festen inguruko balorazioa egiteko. |
28kanala_00295 | 28kanala | Berrasfaltatze lanak, Bizkaia kalean
Uztailaren 3an berrasfaltatze lanak egingo dira Bizkaia kalean, Kondeaneko Aldapa eta Igeralde kaleen artean, baita Igeraldeko bidegurutzean ere.
Lanak burutzeko, ibilgailuen sarrera mugatuko da, ez baita une oro igarotzeko aukerarik izango, lanen arabera baizik. Beraz, egun horretan ibilgailurik erabili behar izanez gero, Bidebieta eta Izaskun auzoetatik kanpo uztea gomendatzen da. Oinezkoen bidea, aldiz, bermatuta egongo da.
Gainera, astelehenean hiribusaren ibilbidea moldatuko da Amaroztik aurrera, eta Kondeaneko Aldapan geraleku berria sortuko da. |
28kanala_00296 | 28kanala | Instalazioetan berrikuntzak egiteko eta komunikazioa hobetzeko neurriak hartuko dituela hitz eman dio Iberdrolak Udalari
Tolosako Udaleko eta Tolargiko arduradunak Iberdrolako ordezkariekin bildu dira azken egunotako argindar mozketen inguruko azalpenak eskatu eta neurriak hartzeko.
Iberdrolak emandako azalpenen arabera, sare elektrikora erori ziren bi zuhaitzek eragin zituzten joan den osteguneko eta astelehen goizeko mozketak. Astelehenekoa, gainera, irisgarritasun zaileko eremu batean izan zela zehaztu du konpainia elektrikoak, eta horri egotzi dio konpontzeko igaro behar izan zuen denbora luzatu izana.
Mozketek herritar, komertzio eta lantoki askori eragindako eragozpen eta kalteak ikusirik, etorkizunera begira neurriak har ditzaten exijitu du Udalak.
Bada, instalazioetan berrikuntzak eta ikuskapenak egiteko eta Tolargirekin konexio berriak egiteko aukerak aztertzeko konpromisoa hartu du Iberdrolak, baita Udalarekin komunikazio zuzena hobetzeko ere.
Astelehenean, argi-mozketa
Iberdrolak matxura eta bestelako intzidentzien berri ematen duen atarian datorren asteleheneko 11:00etarako programatuta dagoen mozketari buruz galdetuta, konpainiak argitu du mantenu lanetarako egingo den mozketa puntuala izango dela, eta lokalizatuta dituztela eragin eremuak.
Auzo Txikia eta San Esteban auzoetako 17 bizilaguni eragingo diete lanek, eta konpainiak Udalari jakitera eman dionez, dagoeneko harremanetan jarri dira haiekin. Herritar hauei eragingo die:
● Auzo Txikia: 1, 3 eta 4 zenbakiak, bakoitzean bezero bana● San Esteban Auzoa: 63 (bost bezero), 63-1, 63-2, 65, 66, 67 eta 67-1 zenbakietan bezero bana. |
28kanala_00297 | 28kanala | Tourrak murrizketak eragingo ditu autobus zerbitzuan
Igandean Lurraldebusek eskualdean eskaintzen dituen zenbait zerbitzu bertan behera geratuko dira. Linea erregularrei dagokionean 12:00etatik 16:30era bitarteen egin ohi diren TO01, TO03, TO07 eta TO08 lineetako zenbait zerbitzu ez dira egingo. Gainerako lineetan ibilbideak aldatuko dira, TOO2k ez da Asuncion Klinikako, Santa Klarako eta Tolosanako geltokietatik pasako. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Ibarrako anbulatorioaren aurrean egingo da. TO04 linearen kasuan ere, Ibarran izango du hasiera eta amaierako geralekua, ez da Tolosatik pasako. TOO5 Benta Haunditik abiatuko da eta itzuleran bertan egingo du azken geldialdia.
Eskaripeko lineetan ere murrizketak izango dira, Tolosa - Alkiza, Tolosa - Hernialde, Andoain- Aduna, Alegia - Altzo, Villabona Alkiza eta Ibarra -Izaskun lineak etengo dira.
Lurraldebusek Tolosaldea eta Donostia artean eskaintzen dituzen zerbitzuek ere aldaketak izango dituzte. Igandean eta astelehenean Donostian autobusen ibilbidea aldatu egingo da. |
28kanala_00298 | 28kanala | Frantziako Tourrak trafiko etenak eragingo ditu Tolosan
Igandean, goizeko 11:00etatik aurrera hasiko dira Tourrak trafikoan eragingo dituen murrizketen eragina Tolosan. Publizitate karabanaren eta lasterketaren pasaerak ondorengo auzo eta kaleak istea eragingo du:
Sei orduz, 17:00ak arte, etengo da trafikoa gune hauetan. Tolosako Udalak "aurrez ondo antolatzeko" eskaera egin die herritarrei. Tolosara Olarrain auzotik sartzea gomendatzen da.
Garajeetako sarbideei dagokionean Lapurdi aparkalekuko eta Rondilla zein Inpernuko garajeetarako sarrerak-irteerak Rondilla kaletik egin beharko dira igandean, hori ahalbidetzeko kale honek bi noranzko izango ditu. |
28kanala_00299 | 28kanala | Tolosaldeko 22 turismo zerbitzuk Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso dute Gasteizen
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Euskadiko Kode etikora atxikitutako euskal erakundeak aintzat hartzeko ekitaldia egin zuen atzo Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Euskadiko eragile turistiko guztiek beren egunerokoan erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten, funtsezko printzipio batzuk biltzen ditu Kode Etikoak. Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoan oinarrituta garatu da.
Hauek dira kode etikoan parte hartzen duten Tolosaldeko zerbitzuak:
OSTATUAK· Bide bide hotela. Tolosa· Iriarte Jauregia. Bidania-Goiatz· Lete apartamentuak. Alkiza· Saskarate nekazalturismoa. Asteasu· Karmentxu pentsioa. Tolosa· Lizolagoiena nekazalturismoa. Asteasu· Korteta nekazalturismoa. Tolosa
JATETXEAK / SAGARDOTEGIAK· Eguzkitza sagardotegia. Tolosa· Hika by Roberto Ruiz. Amasa-Villabona· Iturri ondo. Asteasu· Ama. Tolosa· Aburuza sagardotegia. Aduna· Iriarte jatetxea. Berrobi· Orexako ostatua
ZERBITZUAK / MUSEOAK/ ERAKUNDEAK· Txindokiko itzala. Abaltzisketa· Fagus. Alkiza· Rafa Gorrotxategi. Tolosa· Topic museoa. Tolosa· Urmara museoa. Alkiza· Overtrails bidai agentzia. Tolosa· Tolosaldeko turismo bulegoa. Tolosa· Tolosaldea Garatzen. Tolosa
2023an, beste 9 enpresa berrirekin landuko da programa, norbaitek interesik balu Tolosaldea Garatzeneko turismo sailarekin harremanetan jar dadila, 606 758 577 edo |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.