id
stringlengths
14
14
periodico
stringclasses
1 value
texto
stringlengths
72
15.3k
28kanala_00800
28kanala
Igasi eta Gaztenpresa: ekintzailetza hurbila Ikuspena, erabakitasuna, jarraitutasuna... Batzuetan, ekiteko ez da ideia iraultzailerik behar, nahikoa da aukera bat antzematea, horren bila joatea eta ez etsitzea. Batzuetan, uste baino eskuragarriago dugu gure komunitatearen garapenari ekarpena egitea. Eraztun likidoko huts-ponpez ari garela, gure irudimenak Europaren iparraldeko herrialderen batean dagoen industria-instalazio erraldoi batera eramango gaitu, ziur aski. Hala ere, Andoaingo industria-pabiloi txiki batean aurkitu ditugu Asier eta Igone: "Bezero potentzialen erdigunean dagoelako aukeratu genuen Andoain, eta lehiarako hainbat abantaila eskaintzen zizkigulako. Hemen, besteak beste, saiakuntza-banku bat dugu, eta mekanizazio-lantegiak ere bai oso gertu. Honelako proiektu bati ekiten diozunean, indarrak ahalik eta gehien aprobetxatzea funtsezkoa izan daiteke, arrakasta izateko edo porrot egiteko". Igonek baiezko keinua egin du, Asierrena bezalako lan-txalekoa jantzita duela; dena den, sektorean merkataritza-teknikari gisa duen esperientzia zabala izan da proiektuari egin dion ekarpena. "Inbertsio handiei lotuta dagoen sektore honetan, lana enpresa indartsu batean bilatzea eta, gehienez ere, ekosistema horretan eboluzionatzea izaten da ohikoena. Baina, begira, espero ez duzun egoera batean jartzen zaitu bizitzak batzuetan: zure enpresaren buruzagitzan eta horrelako erabakiak hartzen". Kalitatea bereizgarri Asierrek, Igonek eta Garbiñek IGASI osatzen dute, huts-ponpen arloan diharduen enpresa txikia, espezializazioa zein zerbitzu-kalitatea ezaugarri dituena. "IGASI ia kasualitatez sortu zen, nolabait ere gauzak egiteko beste modu baten bila ari ginelako aspalditik. Azkenean, lanean ari ginen enpresako administrazioan izandako aldaketa batek jarri gintuen aurrerapausoa eman ala ez erabakitzeko kinkan. Hirurok nahiko argi genuen, baina bagenekien hainbat gauza kontrolpetik kanpo izango genituela, seguru asko. Gainera -erantsi du Igonek- ekintzailetza bestelako proiektuekin lotu ohi da, teknologiaren edo sorkuntzaren arloetako proiektuekin. Gure ideia ez zen batere erakargarria zentzu horretan, baina argi genuen bazegoela lehiakiderik gabeko merkatu-nitxo bat, bat zetorrena gure gaitasunekin eta alderdi teknikora bideratutako zerbitzu oso espezializatu bat eskaintzeko asmoarekin". Komunitatearen balioa Azken bultzada ustekabean iritsi zitzaien. Ez zituen business angels batek bereganatu ekintzailetza- azoka batean, eta ez zuten ekimenik berritzaileenaren saria irabazi. Haien kasuan, askoz hurbilago zegoen erantzuna. "Egia esan, Gaztenpresari lotutako gure senideek animatu gintuzten haiekin harremanetan jartzera", diosku Igonek. Hauxe erantsi du Asierrek: "Hala da; azkenean, hementxe bertan genuen laguntza. Gaztenpresarekin harremanetan jarri ginen, eta, ordutik aurrera, konpromisoa erabatekoa izan zen. Ideia, ezagupenak, kontaktuak... bagenituen; baina, haien laguntza funtsezkoa izan zen, batez ere urratsa emateko eta abian jartzeko orduan. Beharbada, berdin egingo genukeen haiek gabe; halere, askoz zailagoa izango zatekeen. Zure nagusia zu zeu izatea, gauzak zure erara egitea... oso gogobetegarria da -gehitu du Igonek-, baina, onena zera da: zure komunitatearen laguntza izatea aurrera egiteko. Dena etxean geratzen den sentsazioa da saririk onena". Ezagutu gehiago IGASIren historiari buruz edo zure negozio-ideia nola martxan jarri, www.gaztenpresa.org/eu webgunean.
28kanala_00801
28kanala
Tolosako Udalak arratsaldean egingo du azaroko Osoko Bilkura Arratsaldeko 18:30ean hasiko den plenoa 28 Kanalak zuzenean eskainiko du, telebistan zein 28kanala.eus-en. Hilabeteko azkeneko osteguna izanik Tolosako Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du arratsaldean. Gai ordenean bederatzi puntu daude. Horien artean dago Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida-kontratuaren likidazio espedientearen ingurukoa. Ondorengoak dira gai zerrendako puntuak: 1.- Akta hau onartzea: 2.- 2024ko urriaren 31ko ohiko osoko bilkurakoa. 3.- Onartzea Tolosako etxez etxeko laguntzarako zerbitzu-kontratuaren esleipena. 4.- Onartzea hasiera ematea Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida-kontratuaren likidazio-espedienteari, eta hala badagokio, kalte-ordaina zehaztea suntsiarazpen-akordioan BPXPORT XXI, S.L.U. (b20901716) enpresak bere gain hartutako betebeharrak ez betetzeagatik eta eragindako kalte-galerengatik. 5.- Behin betiko onartzea «4. Guadalupe-Donostia etorbidea» esparruko «4.2. Autobiako irla» azpiesparruko xehetasun-azterlana. 6.- Udalbatzaren eskumeneko izendapenak aldatzea beste erakundeetan. 7.- Berri ematea: EAJ/PNV udal-taldeko kide eta ordezkoak aldatu egin dira informazio-batzordeetan eta kide anitzeko organoetan. 8.- 2024/2577 Dekretuaren berri ematea: Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrari eskumena delegatzeko ebazpena. 9.-Galderak eta eskaerak.
28kanala_00802
28kanala
Zinema karteldegia Aste honetan Volvereis , Gladiator II , Azken Erromantikoak eta Central Parkeko heroiak filmak ikusteko aukera egongo da. Leidor Aretoa Aste honetako zine formua ostegunetik asteazkenera pasa dute, beti bezala 20:30ean eta protagonista Volvereis izango da. 15 urte elkarrekin igaro ondoren, Alek eta Alexek ideia zentzugabe bat dute: beraien erlazioaren haustura ospatzeko festa bat antolatzea. Iragarpen horrek txundituta utzi ditu hauen lagun eta familiako kideak, baina haiek tinko eusten diote banantzeko erabakiari. Edo, agian, ez? Larunbatean 20:30ean, igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Gladiator II -ren txanda izango da. Maximo heroi miretsiaren heriotza ikusi eta urte batzuetara, Luciok Koliseoan sartu behar izan du, Erroma, enperadore tiranikoen esku geratu eta bere etxea konkistatu dutela ikusi ondoren. Suminez gainezka eta inperioaren etorkizuna jokoan, Luciok bere iragana gogoratu beharko du, Erromak jada galdu duen handitasuna berreskuratzeko indarraren eta ohorearen bila. Gurea Antzokia Amasa-Villabonako kasuan Azken Erromantikoak filma izango da asteburuko protagonista larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean . Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betidanik itxaron duen aukera suertatuko zaio. Igandean 17:00etan, haur zinemaren txanda izango da. Central Park-eko heroia k -ek , Don Quixote, irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslariaren eta DJ Doggy Dog, lagun bat behar duen pelutxe abandonaturen istorioa kontatzen du. Central Parken beren bideak gurutzatuko dira, New York hirian adiskidetasun abentura epiko bat izateko.
28kanala_00803
28kanala
40 PARTIDA BEHAR ZANAKOEK - ERASUN ETA ARRILLAGAK FINALERDIAK EMAKUMEA MASTER CUP ETA GEHIAGO ASTE HONETAKO GURE PILOTARIEN 40 PARTIDA HORIETATN FINALERDIAK ETA FINAL LAURDENAK IZANGO DIRA TARTEAN Partida guztin kartelak, orduak eta tokiak ikusteko hauxe da lotura: Gure partiden kartelak ikusteko, sartu gure web orrian www.beharzana.eus Ondoren, "ezagutu pilota taldea" atalean klik egin eta ondoren "partida guztiak" aukeratu. Asteburu honetan ostegunetik hasita Gipuzkoako eskuz binakako trinkete txapelketa jokatzen hasiko dira gure pilotariak. Nagusi 1. mailan 2 talde ditu Behar Zanak eta beste 2 2.mailan. Jubeniletan 3 bikotek parte hartuko dute eta kadetetan bik. 9 talderekin talde partehartzaileena izango da. Negua txapelketa eta eskuz banaka federatu eta errendimendu mailakoen 26 partida jokatuko dituzte gure pilotraiek, 3 programatu gabe geratu direlarik. Bestetik, txapelketa pribatuetan neska nagusiek partida garrantzitsuak dituzte gure pilotariek. DV txapelketan final-laurdenak: Arrillagak Aldairen aurka izango du. (Larrarte sailkatua dago) Emakumea Master Cup finalerdiak: Arrillagak Aldairen aurka eta Erasunek Zabaletaren aurka. Orioko Ibarguren txapelketan finalerdiak gure 3 bikotek (izenak beherago) Sopelan final laurdenak 3 bikotek Baztanen final laurdenak 3 bikotek Lagunartekoa Antiguon ZORTE ON DENEI!
28kanala_00804
28kanala
Errege Kopan, aurrera Errege Kopako laugarren kanporaketako lehian lehenengo mailako Manzanares taldeari irabazi dio Lauburuk. Talde moreak historia egin du, lehia ofizialean lehen mailako talde bati irabazten dion aurreneko aldia da. Partidaren lehenengo zatia golik gabe amaitu da. Bigarrenean lehia bukatzeko 12 minuturen faltan, kanpoko taldea aurreratu da markagailuan, Lauburu ez da kikildu eta handik hiru minutura lortu du banakoa, Txiki izan da golegilea. Berdinketa hautsi duen 2-1ekoa lehia bukatzeko 30 segundoren faltan Victorrek lortu du.
28kanala_00805
28kanala
Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Udalaren adierazpena Azaroak 25, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez honako adierazpena onartu dute: AZAROAREN 25EKO ADIERAZPENA, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta Udalok gaitzespen irmoa adierazten dugu indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean, eta beste erakunde batzuekin, mugimendu feministarekin eta gizarte osoarekin modu koordinatuan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berresten dugu. Aurten, arreta jarri nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren diskurtso ukatzaileetan, ultraeskuinak aurrera egiteko Europako eta munduko testuinguru batek bultzatuta jaiotzen baitira. Emakumeen eskubideetan izandako aurrerapenen aurreko erreakzio horrek, emakumeen eta haien inguruaren aurkako indarkeria ezereztu egiten du, eta oraindik haratago doa, lege-aldaketen biktimak gizonak direlako ustea sustatuz, berdintasunari eta indarkeria matxistari dagokienez. Nahiz eta gero eta sentsibilizazio eta kontzientzia kolektibo handiagoa egon emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartearen alde, - bai esparru legalean, eta politikoan, bai sozialean-, gaur egungo joera neomachista hasten ari da, batez ere mutil eta gizon gazteengan eta adin ertainekoetan eta eremu digitalean, bereziki. Manosfera deitu zaion eremuan, mezu misogino eta berdintasunaren aurkako mezu ugari daude. Ondorioz, "indarkeriak ez duela generorik", "asmakizun ideologikoa" dela eta berdintasun-politikak urrunegi iritsi direla bezalako mezuak jasotzen ari dira gazteak. Diskurtso horien aurrean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren datuek gogorarazten digute gure gizarteak egiturazko arazo bat duela, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen dena. Negazionismoa arazo globala da, eta Nazio Batuek ere alarma piztu dute berdintasunaren aurkako mehatxu gero eta handiagoez eta misoginiaren normalizazioaz ohartarazteko, batik bat, hedabide digitaletan. Hori guztia kontuan hartuta, Amasa-Villabonako Udalean emakumeen aurkako indarkeria ezereztu nahi duen edozein diskurtsoren aurka agertzen gara, eta honako konpromiso hauek hartzen ditugu: • Gure herrian, euste-horma kolektiboa aktibatzea, emakumeen aurkako indarkeria ukatzen edo/eta ezerezten duen edozein erreakzio matxistaren aurrean, tokiko eragile guztiekin lan eginez, mezu ukatzaileak indargabetzeko eta tokiko bizitzan barneratzeko eta halakoak sortuz: partaidetza-mahaiak, zurrumurru misoginoei eta mezu ukatzaileei aurre egiteko tokiko sareak, komunikazio bateratuak, erantzun publiko eta kolektiboko protokoloak... • Gazteei zuzendutako sentsibilizazio-neurriak hartzea, batez ere mutilei zuzendutakoak, egunero jasotzen dituzten mezu misoginoak, emakumeen aurkako mezu bortitzak eta berdintasunaren aurkakoak desaktibatzeko, batik bat, bitarteko digitalen bidez. • Gune formal eta informaletan, eskola-komunitateari zuzendutako hezkuntza- eta prestakuntza-prozesuak indartzea, indarkeria matxistaren aurrean mezu eta jarrera ukatzaile horiei aurre egiteko eta desaktibatzeko. • Hezkuntza Sailarekin hitz egiteko bideak erabiltzea, eskola-curriculumean jarrera ukatzaileetan eta jarrera matxisten normalizazioan esku-hartzea indartzeko. • Berdinsareatik, eta beste sareetatik ere, udalerriek sarean ekiteko aukera indartzea, negazionismoari aktiboki aurre egiteko eta udalerriek indarkeria matxistaren aurka kolektiboki borrokatzeko egiten duten apustua berresteko. Era berean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat herritan antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak, emakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien aurrean gaitzespena modu aktiboan adierazteko, horien negazionismoa eta ezereztea barne.
28kanala_00806
28kanala
Azaroak 25eko elkarretaratze eta manifestazioak Tolosako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi izan du indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean. Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta gaur hainbat elkarretaratze eta manifestazio egingo dira eskualdean. 18:00etan, Ikaztegieta, Orendainen elkarretaratzeak. 18:30ean Tolosan Itaiak deituta manifestazioa eta Asteasun Emakume taldeak deituta ekitaldia. 18:45etan, Amasa-Villabona eta Zizurkilen manifestazio bateratua egingo dute.19:00etan Tolosan, Tolosan Asanblada feministaren eskutik manifestazioa, eta Amezketan, Iruran, Anoetan eta Berastegin elkarretaratzeak. Bestalde Tolosako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi izan du indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean, baita hauek ukatzen dituzten jarreren aurrean ere. Horretarako adeirazpen instituzionala argitaratu du, emakumeen aurkako indarkeria ezereztu nahi duen edozein diskurtsoren aurka agertuz, eta beste erakunde batzuekin, mugimendu feministarekin eta gizarte osoarekin modu koordinatuan lan egiten jarraituko dugula berretsiz. Adierazpen institzuionala osorik ikustekeko klik egin hemen .
28kanala_00807
28kanala
Lauburuk El Alamo mendean hartu du Belabietako kantxan Partidaren hasiera korapilatsua izan da. Lauburuk abantaila lortu du El Alamoren atea bitan zulatuz lehiaren lehen bost minutuetan. Orduan okertu zaio norgehiagoka talde Ibartarrari. Aurkariak mendekua hartu eta lau gol eskuratu ditu. Baina Lauburu ez da buru makur geratu eta partida berrerostea lortu du. Lehen atala amaitzean 6-4 izan da markagailua. Bigarren atalean Ibartarrek abantaila mantendu dute eta hiru gol gehiago eskuratu dituzte, El Alamok berriz bakar bat sartu du.
28kanala_00808
28kanala
Eneko Gurrutxaga eta Nekane Pradera sailkapen orokorrean garaile Euskal Herriko mendi duatloieko sailkapen orokorrean, Eneko Gurrutxaga eta Nekane Pradera gailendu dira Adunan egindako duatloiaren ostean.
28kanala_00809
28kanala
Zinema karteldegia Aste honetako filmak La virgen roja , Shayda , Guardianes en la opera eta Soy Nevenka izango dira. Leidor Aretoa Aste honetako zinema karteldegia, astero bezala, ostegunean hasiko da Shayda pelikularekin. Zine forumak aukeratu duen pelikula ostegunean eskainiko da 20:30ean . Shayda, Australian bizi den emakume irandarrak, tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako harrera zentro batean aurkitu du babesa, 6 urteko Mona alabarekin batera. Senarrarengandik ihes egin eta dibortzioa eskatu ondoren, Monarentzat normaltasuna bilatzen saiatuko da Shayda. Egoera berri honek, alabak aitarekin bete behar duen bisita-erregimenekin batera, tentsioa areagotzen diote egunez egun, baina bizitza berri bat hasteko gogoak bertan jarraituko du. Bestalde, Azaroak 25aren harira, Soy Nevenka pelikula ikusteko auekra ere izango da, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan . Gertakari errealetan oinarrituta dagoen film honek Nevenka Fernandezen istorioa kontatzen digu. 2000. urtean oinarritzen da, Nevenkak 24 urte ditu eta Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzia da. Bertan, jazarpen gupidagabea pairatzen du alkatearengandik, politikan eta arlo pertsonalean nahi duena egitera ohituta dagoen gizona baita. Nevenkak salaketa jartzea erabaki du, nahiz eta badakien oso prezio altua ordaindu beharko duela. Inguruak ez du babesten, Ponferradako gizarteak bizkarra ematen dio, eta hedabideek epaiketa publiko baten menpe jarriko dute. Kasu honek, Espainiako, #metoo mugimendua hasi zuen, nahiz eta termino hau oraindik sortu gabe egon. Benetako gertaeretan oinarritutako istorio honek protagonista aitzindari bihurtu zuen, lehen aldiz, eragin handiko politikari ezagun bat epaitegietara sexu- eta lan-jazarpenagatik eraman zuelako. Haurren kasuan Guardianes de la Opera pelikula ikusteko aukera izango dute larunbatean 17:00etan . New Yorkeko Opera Metropolitarra, leku mitiko eta entzutetsua, eta Carmen, munduko balet-lanik ezagunena, dira abentura honetako eszenatokiak. Samsonek, kaleko txakur-talde bateko buruak, obra mitiko bat salbatuko du. Egun batean, ehiztariengandik ihesi, Met eraikinean ezkutatuko da. Han ezagutu du Margot xarmanta, Anastasiako maskota, antzokiko lehen dantzaria. Korapiloa korapilatu egingo da, Britainia Handiko erreginarena izan zen eta Anastasiak laugarren ekitaldian erakutsi behar duen diadema bakarra kamerinotik desagertzen denean. Gurea Antzokia Amasa-Villabonako kasuan La virgen roja filma izango da asteburuko protagonista, larunbatean 19:30 eta 22:00etan eta astelehenean 19:30ean . Aurorak etorkizuneko emakumea izateko sortu eta hezi du Hildegart, eta 30. hamarkadan Espainiako garunik distiratsuenetako bat bilakatuko da, emakumezkoen sexualitateari buruzko lanetan Europako erreferente bat iztearekin batera. 18 urterekin, ordea, Hildegarte askatasuna esperimentatzen hasiko da Abel Vilellaren laguntzaz, honek, emozioen mundu berri bat esploratzen eta amaren habitik aldentzen lagunduko baitio. Alabarengan duen kontrola galtzeko beldurrez, Aurorak, ahal duen guztia egingo du Hildegarti urruntzea galarazteko.
28kanala_00810
28kanala
Azaroak 25 egunaren harira hainbat ekitaldi eskualdean Hitzaldi, proiekzio, bertso saio zein elkarretaratzez beteko dira datozen egunak. Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da eta eskualdean hainbat ekitaldi burutu dira egun honen inguruan. Gaur hasita 18:00etan Amasa-Villabonako Subijana etxean "Biolentzia sexuala: bortxaketaren kultura feminismotik eraitsiz" tertulia. Oiane Mañikaren eskutik estruktura patriarkaletan sustraituriko biolentzia sexualaren analisi zein hau eraisteko estrategia feministak aztertuko dira. Ostiralean, 19:00etan Lizartzako Udal Aretoan, 'Insumisas' ikus-entzunezkoa proiektatuko da. Mendebaldeko Saharako emakumeen borrokari buruzko dokumentala. Hitzaurrea Euskal Fondoaren eskutik izango da. J.M. Balerdi eta Itsaso Andueza bertan izanik. Irurako udaletxeko ganbaran 19:00etan baita ere, Bertso saioa burutuko da egun honen harira. Amaia Agirrek gidatuta, Ane Labaka eta Oihana Iguaran bertsolariek abestuko dute. Astebururako Itaiak hainbat ekintza antolatu ditu. Larunbatean Ibarrako eta Tolosako gaztetxeetan eta igandean Ibarrakoan guztietan goizetik hasita. Astelehenean, azaroak 25ean, eskualdeko herrietan ekitaldi eta elkarretaratzeak burutko dira Emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea salatzeko. Azaroak 26ean, Andragora emakume etxean 'La ley del sólo sí es sí. Ley Organica 10/2022, de 6 de septiembre, de garantía de la libertad sexual' hitzaldia eskainiko du Macarena Mugica Urbistondo abokatuak 18:00etan. Eta Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian "Biolentzia Osbtetrikoa Emakumeok jasaten dugun beste biolentzia bat" hitzaldia eskainiko da Estitxu Fernandez eta Nahia Alkortaren eskutik. Azaroak 28an, osteguna, "Euskara, hezkuntza eta aniztasun kulturala"ri buruzko mahai inguru bat burutuko da Irurako Udaletxeko ganbaran 18:00etan. ZAS plataformak finantzatuta, Xabier Aierdi soziologoa eta Amelia Barquin MUko kultura arteko hezkuntza irakasleak esakinita. Azkenik, Azaroak 25etik 29ra Zizurkilgo Atxulondo kulturetxean "Itsaspeko bihotzak" erakusketa egongo da ikusgai Galtzagorriren eskutik. Euskarazko haur literaturan oinarrituta, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzeko espazioa izango da. Ekitaldi guztien xehetasunak 28 Kanaleko webgunean ikusgai daude.
28kanala_00811
28kanala
"Beti ez du balio gauzak modu berean egiteak" AEKren ordezkaritza nagusia den Nazio Kontseiluko kideak dira Lurdes Etxezarreta (Larrabetzu, Bizkaia, 1975) eta Xabi Gartzia (Iruñea, 1976), Bizkaiko eta Nafarroako Artezkaritzako kideak, hurrenez hurren. AEKren estrategia garatzea, hizkuntza politikaren jarraipena egitea, administrazioarekin harremanak izatea, erakundeetan eta foroetan AEK ordezkatzea... dira beren egitekoak. AEKren ibilbidean izandako aldaketez-eta aritu dira hizketan biak. Gauzak berdin egiten jarraitzea ez da aukera bat izenburupean eskainiko duzue solasaldia. Zergatik ez da aukera bat modu berean jarraitzea AEK bezalako erakunde batentzat? Lurdes Etxezarreta: AEK-k laster beteko ditu 50 urte. Hasieratik etengabeko eraldaketan aritu izan gara, garaian garaiko testuinguruari egokituz, edozein arlotan, eta horretarako, sekulako gaitasuna erakutsi dugu. Gaitasuna izan dugu baldintza politikoak eta barne gaitasunak aprobetxatzeko, eta misioari aurrera egiteko. Aldaketek erresistentziak sortzen dituzte, eta aldaketa horiek handiak direnean eraldaketa prozesu bezala irudikatu behar dira. Izan ere, bidean akatsak agertuko dira, eta hobekuntzak ere egin beharko dira; pazientzia beharrezkoa izango da xehetasun guztiak doitu bitartean. Alegia, gauzak modu berean egiten jarraitzea ez da aukera bat. Albert Einsteinen hitzak erabilita: "Gauzak ez dira sekula aldatzen beti berdin jokatuz gero". Xabi Gartzia: Garaian garaiari egokitzen jakin behar izan dugu, eta beti ez du balio gauzak modu berean egiteak. Duela urte batzuk gure funtzionamenduan arrakalak sumatu genituen, eta horiei buelta emateko prozesua abiatu genuen. Bikoizketak genituen, komunikazioan hutsunea genuen, koordinazioa ez zen guztiz bermatzen... Ezin genuen horrela jarraitu, eta horregatik diogu gauzak berdin egiten jarraitzea ez dela aukera bat. Are gehiago, aldaketa baten beharra genuen, eta aldaketak beti aukeratzat hartu behar direla uste dugu. Aukera leiho bat dugu aurrean, gauzak beste era batera egiteko. Antolaketa eredua aldatu zenuten 2000. urtean. Zer egin zenuten zehazki? L.E.: 2001. urtea, mugarria izan zen AEKrentzat; izan ere, urte hartan eratu zen AEK kooperatiba bezala, egoera ekonomikoak eta presio judizialak behartuta. 1998tik AEKren aurkako erasoak ugaltzen ari ziren, zenbait kasutan komunikabideen bidez bere jardueraren inguruko susmoak zabalduz eta beste batzuetan funtsik gabeko ekimen judizialak aurrera eramanez. Egoera hark ekarri zuen, besteak beste, aldaketak egitea, eta kooperatiba bezala eratzea. X.G.: Kooperatiba bilakatu ginen, alde juridikotik berme batzuen bila ari ginelako. Zerk bultzatu zintuzten aldaketa prozesua martxan jartzera ? X.G.: Egitura juridiko egonkorrago bat behar genuen, garai hartako testuinguru legal-politiko-juridikora egokituko zena, eta gure izaerarekin bat egiten zuena. Hainbat formula aztertu genituen, eta kooperatibarena izan zen gure izaera eta egitura estiloarekin bat egiten zuen eredu hurbilena. Egia esan betebehar batzuk ekarri zizkigun horrek, baina gure eguneroko funtzionamendurako ez zuen sekulako aldaketa suposatu. Gerora, gauza bat eta beste, moldaketak eta eguneraketak egiten jarraitu dugu. L.E.: Garai hartan onartu genuen gure lehen plan estrategikoa. Aldaketa juridikoaz gain, funtzionamenduan ere aldaketak egin behar izan genituelako. Aholkularitza baten laguntzarekin egoeraren diagnostikoa egin, helburu estrategikoak zehaztu eta egitura berria martxan jarri genuen. Urteak pasatu badira ere, aldaketak egiten jarraitu duzue. Zergatik? L.E.: Egituraren azterketa azken plangintzaldi honetako ildo estrategikoetako bat izan da; izan ere, ikusi eta jaso genuen egun indarrean genuen egiturak arrakalak zituela, hots, ez zela nahi besteko funtzionala. Prozesu horren funtsa, beraz, erronka berriei erantzutea zen, eraginkorragoak izan gintezkeelako, Euskal Herrian gehiago eragin genezakeelako eta aukera berriak aprobetxatu behar genituelako. Hortaz, AEK: gure etxea parte hartze prozesua abian jarri genuen 2023ko otsailean, eta 2024ko martxora arte luzatu zen. Gure etxea berreraikitzea, zaharberritzea edo apaintzea erabakitzeko bidea egin dugu, urtebete luzez. X.G.: Gure misioa betetzeko ahalik eta egitura eraginkorrena behar dugu. AEKren xedea Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea da, eta horretarako ezagutzan, erabileran eta sustapenean aritzen gara. Egungo egiturak horri erantzutea du helburu, kanpora begira jartzeko beharra hausnartu genuen, eta horregatik sumatu genuen aldaketaren beharra. AEK zertan aldatu da zuek proiektura batu zinetenetik hona? L.E.: Ni 2000. urtean sartu nintzen AEKn, kooperatiba eratzeko prozesuak bete-betean harrapatu ninduen, eta esan dezaket, AEKren garai zailenak ez ditudala bizi izan. Lanpostu desberdinetan aritu naiz Nazio Kontseilura iritsi aurretik, eta batez ere, azken urteetan lan baldintzak asko hobetu direla esango nuke. X.G.: Ni sartu nintzenean oraindik AEK ez zen kooperatiba. Beraz, arlo juridikoan aldaketa eman da. Bestalde, egituran eta funtzionamenduan aldaketa ugari bizi izan ditut. Euskaltegi batean hasi nintzen lanean, gerora, beste euskaltegi multzo batzuekin batera Ikasgu bilakatu zena. Euskaltegi hark bezala, gainerakoek ere prozesu hori bizi izan zuten, eta beraz, unitatea aldatu egin da urte hauetan, jada ez dira euskaltegi isolatuak, bakardadean aritzen direnak. Orain euskaltegi multzoa dira, eta indar eta babes handiagoa dute. Aldaketa prozesuetan beldurraren faktorea agertu ohi da. Zer beldur izan zenituzten egitura aldatzerakoan? L.E.: AEK-ko kide guztion parte hartzea ezinbestekoa izan da, gutako bakoitzaren eguneroko lana eta eguneroko beharrak oinarri hartuta, hobeto ezagutu baitugu nolako etxea beharko dugun aurrerantzean. Horretarako ezinbesteko gakoak izan dira honako hauek: konfiantza (elkarri entzuteko giro babestuak izatea), parte hartzea (AEK-ko kide guztiok une eta modu desberdinetan proposamena aberasteko aukera izatea) eta komunikazioa (gardentasuna prozesu osoan zehar). Horrela, erresistentzia asko baretzeko aukera izan dugu. X.G.: Beldurrik ez dugu izan; halako prozesuak oso aberasgarriak dira, elkarri entzuteko ariketa izan da. Norberak beretik hitz egin du, bakoitzaren beharretatik, bakoitzaren roletik, eta hortik heldu diogu etxea berreraikitzeari. Guztiok izan behar dugu lekua etxe berean, eta guztion beharrak ase behar ditugu. Euskal Herri osoan eragiten eta jarduten du AEK-k. Nola antolatzen da horrelako erakunde desentralizatu bat? L.E.: Ez nuke esango erakunde desentralizatua garenik, estrategia eta misioa bera baititugu guztiok. Gako nagusia euskaltegien eta zerbitzuen autonomia eta erantzukizuna dira, eta horiek ematen duten hurbiltasuna eta inguruaren ezagutza. Bilborako baliagarria denak ez du zertan eraginkorra izan Tafallan. Ondorioz, tokian tokiko errealitatera egokitzeak erakundea aberastu egiten du. Irizpide argiak ditugu, baina, era berean, malgutasuna dugu zerbitzu eta behar bakoitzera egokitzeko. X.G.: Gure organo gorena Batzarra da. Urtean bi batzar egiten ditugu, martxoan eta ekainean. Horietan hartzen dira erabaki estrategiko nagusienak. Horien garapena eta gauzapena koordinazio gune ezberdinei dagokie. Hor dago gakoa, koordinazio gune bakoitzaren funtzioen zehaztapenean eta horien autonomian. Gure oinarria Ikasguak dira; horiek dira jendartetik hurbilen dauden koordinazio guneak, eta horien bidez eskaintzen dizkiogu jendarteari gure zerbitzuak. Baina horiek elikagaia behar dute, izan hausnarketak, izan eraketa kontuak. Horietarako sailak eta zerbitzuak ditugu: sailak AEK-ko kideon lana errazteko daude, eta IKT Saila, Komunikazio Saila, Ekonomia Saila, Pertsonen Saila, Didaktika Saila eta IGB-Kalitate Saila ditugu. Bestalde, zerbitzuak ditugu, gure 'produktuak' izan daitezkeenak, Euskal Herriaren euskalduntzearen mesedetara bideratuta ditugunak: Irakaskuntza, AHIZE (aholkularitza zerbitzua), Praktikatu (praktika egitasmoak), Euskaratu (itzulpen eta zuzenketa zerbitzua) eta Korrika. Nola koordinatzen da horrelako erakunde bat? L.E.: Maila desberdinetako koordinazioa daukagu, eta hori izan da egin berri dugun prozesuko gakoetako bat. AEK-ko kide bakoitzak koordinazio gune bat du, bertan jaso eta ematen du erakundeari dagokion informazioa guztia. Era berean, erabakiguneak ere zehaztuta ditugu, eta guztion arteko loturak egokiak izan daitezen, informazioa da tresna. X.G.: Koordinazioa eta komunikazioa oso garrantzitsuak dira; izan ere, norabide guztietan eman behar da komunikazio gardena. Informazio fluxuak etengabeak eta iraunkorrak izan behar dira, koordinazio gune bakoitzaren autonomiaren barruan erabakiak hartzeko ezinbesteko elementua baita informazioa. Zer alde on eta txar ditu desentralizazioak? L.E.: Garrantzitsua da erakunde osoaren ikuspegia izatea, hau da, norberaren erabakiek erakunde osoan zer eragin izan dezaketen ikustea. Kontzientzia ekonomikoa zabaltzea da, adibidez, funtzionamendu berriaren helburuetako bat. Tokian tokiko erabakiek zer-nolako eragina izan dezaketen erakunde osoan landu nahi dugu. Dena den, zaila da eskolak ematen ari den irakaslea halako eraginaz kontziente izatea, eta oraindik ez dugu lortu guztiengana iristea, nahi genukeen moduan iristea behinik behin. X.G.: Norberaren autonomia garatzeko aukera handiak ematen ditu AEKren antolaketa ereduak. Jakina, joko zelaia zein den oso ongi zehaztu behar da. Eta horrekin lotuta, autonomiarekin batera, oso garrantzitsuak dira erantzukizuna eta ardura. Arduraz jokatu behar du koordinazio gune bakoitzak, hartzen dituen erabakiak gainerakoetan ere eragina izaten duelako eta domino efektua gerta daitekeelako. Ez da alde onak edota txarrak izatea, gure patua da hau, eta horri ahalik eta hobekien erantzuteko egitura eta funtzionamendua fintzen aritzen gara uneoro. Desbideraketak beti emanen dira, eta ikasi egin behar da horiekin bizitzen. Denboraren perspektibarekin, lehen baino hobeto zaudetela esan daiteke? L.E.: Etengabeko hobekuntzan ari gara, baina, uste dut, hori edozein erakundek izan behar duen ikuspegia dela. 2000. urtetik hona lan baldintzak asko hobetu dira AEKn, eta erakunde moduan ere egoera hobean gaudela esango nuke. X.G.: Baietz uste dut. Garai bakoitzean izan dugun egiturak garai horren beharrei erantzun die, baina ikasketa prozesu luzea da hau, eta behar berriei egokitzen jakin dugu. Horregatik diot hobeto gaudela, beti hobetzen ari garela esan daitekeelako.
28kanala_00812
28kanala
BOTA ERANTZUNA! gazteen lehiaketa egingo da Tolosaldean Ibarran eta Alegian izango dira kanporaketak eta Villabonan ospatuko da finala. 14 eta 15 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta tolosaldeko sei kideko bederatzi taldek eman dute izena. Irabazleak Igantziko Irrisarriland abentura parkera joango dira, eta, bigarren sailkatuek, berriz, Urumea ibaian kanoa zeharkaldia egiteko aukera izango dute Arrauningekin. BOTA ERANTZUNA! Tolosaldeko gazteen lehiaketa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Telebista programetan ohikoak diren probekin osatu da lehiaketa; eta kanporaketak jokatu ostean, azaroaren 30ean, Euskararen Egunaren bezperetan izango da finala, Villabonako Gurea antzokian. Eskualdeko antzokiek telebistako platoen antza hartuko dute. Nagore Arin billabonatarra eta Berriako kazetaria izango da aurkezlea; eta Mihiluze, Zurekin bat, Pasapalabra, Burubero eta antzeko programetan ohikoak diren probak egin beharko dituzte eskualdeko gazteek. Eskualdeaz, euskal kulturaz eta Euskal Herriaz, eta beste hainbat arlori buruz duten jakintza erakutsi beharko dute lehiakideek. Ez dute soilik jakintza erakutsi beharko, bizkortasuna erakutsi beharko dute, elkarrekin lan egiten asmatu beharko dute zenbait probetan, eta urduritasuna kontrolatzea ere garrantzitsua izango da. 14 eta 15 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, e ta sei kideko bederatzi taldek eman dute izena: hiru talde tolosarrek osatu dituzte, Alegian bi talde osatu dituzte, Berastegin, Amezketan eta Ibarran bana, eta beste talde bat hainbat herritako kideek osatu dute. Hiru kanporaketa antolatu dira, eta kanporaketa bakoitzean hiru talde izango dira lehian. Lehen kanporaketa azaroaren 22an izango da, 18:00etan, Ibarrako kultur etxean; eta hurrengo biak Alegiako Elizpe zinean izango dira, azaroaren 27an, 19:00etan, eta 28an, 17:00etan. Zortzi ariketa egin beharko dituzte kanporaketetan, eta puntuak banatuko dira ariketa bakoitzaren amaieran. Halere, kanporaketak ez dira guztiz kanporaketa izango, ez baita inor kaleratua izango finaleko egunera arte. Azaroaren 30ean izango da finala, 17:00etan, eta aurretik kalean egingo duten azken probaren ostean erabakiko da zein sei talde sailkatuko diren finalerako. Sariak lehen bi sailkatuentzako izango dira. Irabazleak Igantziko Irrisarriland abentura parkera joango dira , eta, bigarren sailkatuek, berriz, Urumea ibaian kanoa zeharkaldia egiteko aukera izango dute Arrauningekin. Lehen kanporaketaren emaitzak: Itxaropen arimak 625 puntu Pakeatarrak taldeak 445 puntu Itxaropena betirako taldeak 190 puntu
28kanala_00813
28kanala
Zozketa erraldoia iragarri du Matx sare sozialak! Abian da kirolarien Matx sare soziala! Eta zer hobe zozketa erraldoi batekin hastea baino! Hala, abenduaren 8a baino lehen Matx.eus -en erregistratzen den oro opari-sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series txapelketako partida baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa-bonu bat. "Matx-era batzen direnei eskerrak emateko modua da. Hasierako asmoa zen lehenengo mila lagunei zuzenean bizikleta elektriko bat oparitzea, baina erabaki dugu zozketarekin batera hobe dela mila musu banatzea. Musu horiek nork emango dituen erabakitzen ari gara", adierazi dute proiektuko kideek. Kirola bai, eduki ganberroa ere bai Matx sare sozialean edukiak izango dira proiektuaren indargune nagusia. Hori horrela, kirolaren bestelako ikuspegi bat erakusteko ikus-entzunezko ganberroak ekoiztearen aldeko apustua egingo dute. "Galdu edo irabazi, kirolaren alde dibertigarria erakutsiko dugu, taldeen arteko erronkak bultzatuko ditugu, desafioak sortu, elkarrekin barre egin. Eta, horretarako, kirol ekitaldietan egongo gara, lasterketetan...", adierazi du Aratz Losadak, Matx-eko eduki-arduradunak. "Eta, horrekin batera, lurraldeko klubekin hartu-eman zuzena izan nahi dugu. Denbora daramagu taldeen arteko desafioak grabatzen, eta kluben eta kirolarien partetik jaso dugun erantzuna ederra izaten ari da". "Baina, sare soziala den neurrian, erabiltzaileak eurak egongo dira erdigunean, eta euren bideo, argazki eta bestelakoak partekatu ahal izango dituzte: Kirolarien, taldeen eta kirolzaleen komunitatea josi nahi dugu", gaineratu du Maria Balzategik, proiektuko komunitate-arduradunak: Garbi esanda, kirol arloko erabiltzaileek eskatu dizkiguten behar eta funtzionalitateak jaso ditugu Matx-en Abantailak Matx.eus -ek hainbat abantaila eskainiko dizkio bertan erregistratzen den erabiltzaileari. Alde batetik, Matx-ek sortzen dituen edukiak osorik ikusteko aukera bakarra izango da -orain arte, Instagramen eta Tiktoken egon dira-. Bestetik, interesen araberako albisteak jasotzeko aukera ere eskainiko du; hau da, kirol modalitatea, herria, bailara... aukeratuz, haiei loturiko albisteak irakurri ahal izango ditu erabiltzaileak. Eta klubentzako leiho berri bat ere izango da, euren berri emateko eta zaleengandik gertu egoteko euskarazko plataforma. Erregistratu eta irabazi Matx.eus -en izena ematea oso erraza da: Sortu kontua botoiari eman eta bertan eskatzen diren datuak betez, sistemak automatikoki gomendatzen ditu zure interesekoak izan daitezkeen erabiltzaileak eta gaiak. Esan bezala, abenduaren 8a baino lehen erregistratzen diren guztien artean opari-sorta eder bat zozketatuko da: Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series txapelketako jaialdi baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa-bonu bat. Aprobetxatu aukera eta egin bat tokiko kirolaren komunitatearekin!
28kanala_00814
28kanala
Black Friday eta Gabonetan kontsumo arduratsua egiteko gakoak Kontsumo handieneko urte-sasoian gaude, eta horrek gure poltsikoa mehatxatzen du. Erosketa konpultsiboa bultzatzen da modu basatian. Modu arduratsu eta seguruan kontsumitzeko, plangintza funtsezkoa da. Ahal izanez gero, gainera, komeni da erosketak modu mailakatuan egitea, azken orduko prezio-igoerak eta jende-pilaketak saihesteko. Egin ezazu kontsumo arduratsuaren aldeko apustua eta jarraitu gure aholkuei: Zehaztu aurrekontua eta erosi nahi dituzun produktuen zerrenda egin. Konparatu prezioak, merezi du. Ondo aukeratu. Erosi benetan erabiliko dituzun produktuak Tokiko erosketa ona da gizartearentzat eta gure ekonomiarentzat. Auzoko dendek gertutasuna eta konfiantza eskaintzen dizute. Erosi aurretik, produktuari eta itzulketen politikari buruzko informazio guztia ezagutu behar da. Ez erosi itzultzeko asmoarekin, online bidezko erosketetan erraza da-eta tentazioa, baina ez egin. Horrek CO2 emisioak areagotzen ditu, baita hondakin kopurua ere (garraioa eta enbalajea). Internet bidez erosten baduzu, erabili webgune seguruak. Irakurri produktuarekin eta itzulketa-politikarekin zerikusia duen informazio guztia. Internet bidezko erosketetan, 14 eguneko epea duzu erositakoa itzultzeko, arrazoia justifikatu behar izan gabe (salbuespenak daude, hala nola, neurrira egindako produktuak, besteak beste). Arazorik izanez gero eta establezimenduan bertan konpontzen ez baduzu, eskatu erreklamazio-orria. Kontsumitzaileen eskubideak Produktu baten prezioa beheratzea ez da kontsumitzaileen eskubideak murrizteko arrazoi. Gainera, gabonetan oporrik hartzen ez dutenak zure eskubideak dira. Gogoratu: Publizitatea loteslea da, iragarritakoa bete egin behar da; beraz, hobe duzu liburuxka edo email guztiak gordetzea. Prezioetan BEZak sartuta egon behar du, beti. Gorde erosketa-tiketa . Bermea baliatzeko eta, behar izanez gero, erreklamazioa egiteko aukera emango dizu. Produktu bat itzultzeko ere beharrezkoa izango zaizu. Legezko bermea hiru urtekoa da produktu berrien kasuan eta urtebetekoa, gutxienez, bigarren eskukoen kasuan. Black Friday eta gabonetako kanpainak ez daude zure beharrak asetzeko pentsatuta, zure diru-zorroa husteko baizik. Egun hauetan itolarrian egon nahi ez baduzu, eta erosketekin leporaino bukatu nahi ez baduzu, erosi aurretik hausnarketa egin ezazu, pentsatu ea etekinik atera dezakezun eta honako galdera hauek egin iezazkiozu zure buruari: Benetan behar al dut? Zenbat aldiz erabiliko dut? Ba al dut etxean horren antzekorik edo berrerabil daitekeen zerbait? Horrela konturatuko zara dirua alfer-alferrik xahutzen ari ote zaren edo, aitzitik, kontsumo arduratsua egiten ari zaren.
28kanala_00815
28kanala
Joan da XXXIII. Ikaztegietako herri krosa ere Aurten ere, helduen bi kros izan dira Ikaztegietan. 4,5Km eta 10Km-koak. Distantzia motzean; Guratz Azpiroz eta Jon de la cuestak eman dute txapela. Luzean berriz; Angel Vazquez eta Rebeca Mariñok. Horrela geratu dira podiumak: Distantzia motzean: Gizonezkoetan: -Jon de la cuesta Jon Sarasua: "Euskarak, eskala gehienetan ez bezala, eskualdeko eskalan lidergoa hartzeko aukera dauka" Duela hiru urte Euskaltzaindiaren babespean martxan jarri zuten Euskararen Gogoetaguneak egitasmoaren koordinatzailea da Jon Sarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966), eta egiten ari diren lanketaz eta lanketa horretan hedabideei aitortzen dieten paperaz hitz egingo du Tokikom sarien 8. edizioko ekitaldian. Euskararen inguruan lasai hausnartzeko sortu zenuten Euskararen Gogoetaguneak egitasmoa. Nondik gatozen ikusi, non gauden jakin, nora joan nahi dugun erabakitzeko. Noraezean genbiltzen ala? Nik uste noraeza esatea gehitxo esatea dela. 60 urte iraun dituen prozesu batetik gatoz, bidean estrategia sorta zabala garatuta, eta gaur egun, momentu delikatu samarrean aurkitzen gara. Estrategia horiek, neurri batean, fruituak eman dituzte eta ematen segitzen dute, baina, aldi berean, zoru konplikatua dugu oinpean, lehendik ere zaila zen egoerari azken mende honetan faktore negatibo berriak erantsi zaizkiolako. Beraz, euskararen komunitate bezala norabideak birpentsatu beharrean gaude, bisio bat ekoitzi behar dugu, hemendik hamarraldi batzuetara, 25 urtera, zer nahi dugun eta non egon nahi dugun zehazteko, eta horretarako lan ildo nagusiak nondik martxan jarri behar diren erabaki behar dugu. Egunerokoaren zurrunbilotik aldendu eta patxadaz hausnartzen ari zarete, beraz. Euskalgintzak eta euskararen prozesuak adar, eratze eta erakunde mordo bat sortu dituzte, eta hori ona da, bakoitzak berea zaindu behar baitu. Baina oso epe laburrera begira ari gara, eta plan estrategikoak egiten oso onak garen arren, estrategia horiek ez badute epe luzeagoko etorkizun ikuspegi bat, motz gelditzen dira, eta hori gertatzen ari zaigu. Plan estrategiko terminoetan gabiltza denok, baina bisioa falta zaigu, etorkizunera ikuspegi luzeagoa, zer gertatzen ari dela uste dugun eta horren arabera non egon nahi dugun zehaztea, zer den desiragarria eta aldi berean posible ikustea. Ariketa hori ahulduta eta lausota daukagu, eta hain zuzen, zerbitzu horixe egin nahian abiatu genuen prozesu kolektibo bat orain dela hiru urte. Euskara, bere txikian, esparru askotara iristen da, jende askorengana, iritzi eta ikuspegi askotako jendearengana. Euskararen Gogoetaguneetan hala elkartu al zarete? Metodologia jakin bat daukan prozesu bat gauzatzen ari gara, eta ponentzien bidez funtzionatzen du. Ponentziak ekoiztera konbokatzen dugu jendea, eta gero kontraste prozesu bat egoten da. Kontraste talde espezifikoa daukagu, eta ponentzia bakoitza talde horrekin kontrastatzen da, eta horretaz aparte, dagokion sektoreko jendearekin ere bai. Horren guztiaren lehen baldintza da prozesu guztia gauzatzea sektore desberdinetako, ikuspuntu politiko desberdinetako eta euskaren lurralde osoko jendearekin. Aurtengo uztailean argitaratu duzue orain arteko lanketatik sortutako lehen argitalpena. Bi zati ditu argitalpen horrek: batetik, euskararen egoera jasotzen du; eta bestetik, etorkizunera begirako ikuspegia . Ponentzia bat Jon Aizpuru Eusko Jaurlaritzako teknikariak eta Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko teknikariak egin dute, eta haiei eskatu geniena zen, horrenbeste daturen eta diagnostikoren artean, nola gauden jakiteko laburpen bat egiteko. Bestea, erdiguneko ponentzia deitzen dioguna da, datozen 25 urteotan euskararen prozesua izango denaren ponentzia orokorra edo bisio artikulatua. Nola dago euskalgintza? Meritu handiko etapa bat eginda gaude, azken 60 urteotan aldapa neketsu bat igo duen komunitate bat gara, eta gaude igoera neketsuen ostean askotan egoten garen bezala: neurri batean nekatuta, beste neurri batean aurrera segitzeko gogoz, beste neurri batean noraez puntu batekin laino apur bat sartu delako eta une delikatu batean. Gure jarrera ez da alde batera edo bestera jotzea, pesimismorantz edo optimismorantz egitea, baina nik uste, analisi horretan, optimismo kritiko batetik abiatu eta pesimismo aktibo batera bitarteko tarte horretan, jende asko kabitzen dela, beti ere pesimismoa aktiboa den bitartean eta optimismoa kritikoa den bitartean. Iruditzen zait orkila edo tarte horretan ibili beharko genukeela eta hor kokatzen dela gure ahalegina. Eta norantz jo behar da? Orain arte egindakoaz egin ditzakegu irakurketa edo balorazio desberdinak, baina uste dut badela gauza bat denok bat egin dezakeguna, eta honakoa da: egindakoaren berdina egiten jarraituz ez dugula aurrera egingo. Ez orain arte egindakoa gaizki egin dugulako, desafio berri oso lodiak ditugulako baizik. Orain arte egin ez ditugun gauza asko egin beharko ditugu, bideak berritu egin beharko ditugu, eta uste dut hori badela kontsentsu puntu oso oinarrizko eta inportante bat. Eta hortik aurrera zer? Laburtzeak ere luze joko luke, baina, alde batetik, euskararen gizarte politikarako ardatz sistema desberdin bat planteatzen da, orain arte funtzionatu duenaz gainera eta hori errespetatuz; eta bestetik, komunitateari begira, beste estrategia batzuk, herrigintza eta euskalgintza mugimendu dimentsioa aktibatzetik. Bi beso horietara begiratzen dugu, eta horien gainean antolatu dugu gure etorkizun ikuspegia. Gizarte politikei dagokienez, jauziak eta pausoak planteatu dituzue. Jauziak eskala handiko operazioak dira, eta pausoak, orain arteko bidean aurreratzeak. Lehentasunezko lau jauzi arlo handi identifikatu ditugu: lan eremua, aisialdi antolatua, hezkuntza eta hedabideak. Pausoak, berriz, sei arlotarako planteatu ditugu: kulturgintzan, teknologian, migrazioaren harrera linguistikoa eta abar. Hedabideen arloan egin beharreko jauzi horretan sakontzerik bai? Hasteko, orain arte egindakoaren ahalegina eta meritua aitortu behar zaizkie hedabideei, eta nabarmenduko nuke egindako hori zaintzeak duen balioa. Hedabideen arloan ez dugu planteatzen estrategia bakar bat, baizik eta hainbat estrategia daude. Horietako bat da euskal hedabideen sistemaren barruko sinergia eta komunikazio kanal berriak sortzearen ingurukoa; beste bat da, bertako eta munduko fikzioa euskaraz jasotzearen ingurukoa... Eta horien guztien artean bada bat bereziki Tokikom ukitzen duena; hain zuzen ere, guk EHM estrategia deitu dioguna, alegia, Eskualdeetako Hedabide Multimedien estrategia. Hori izan daiteke hedabideen arloan planteatzen den berrikuntza eta jauzi nagusietako bat, baina ez bakarra. Zeintzuk izango lirateke estrategia horren ardatzak? Ikusten duguna da euskarak beste esparru eta eskala gehienetan desbantaila handiak dituen bezala, eta minoria txiki samarra izatera deitua dagoen bezala, eskualdeko eskalan lidergoa hartzeko aukera daukala. Eskualde askotan lidergoa, lidergo garbia; eta beste eskualde batzuetan, presentzia esanguratsua. Hortaz, eskala nazionala abandonatu gabe eta hori ere indartuz eta sinergiak sortuz, estrategia honek proposatzen duena da eskualdeetan inpaktu handiko multimedia taldeak sortzea, telebista, irratia, Internet -sare sozialetara loturarekin- eta papera batuta. Adibide gisa Goiena aipatu genezake. Goiena Debagoienean liderra da, haren audientzia inpaktuak oso handiak eta egonkorrak dira, eta lortzen du eskualde ez bereziki euskaldun batean eskualdeko komunikazio liderra euskarazko multimedia talde bat izatea. Iruditzen zaigu tokian tokira egokituta, formula hori Euskal Herriko eskualde gehienetan zabal dezakegula pausoz pauso, eta horrek eskatzen duela apustu politiko bat. Ea foru aldundiek eta Jaurlaritzak entzuten dizuten... Estrategia horren oinarrian ezin du egon udal baten edo diputazio baten borondateak bakarrik; eskatuko du atzean egotea alderdi politiko nagusiak, eta estrategia hori nagusietako bat bezala onartzea. Horrez gain, talde multimedia horiek erabat eskualdeko indar publiko eta sozialetan oinarritutako gobernantza eredua izan behar dutela uste dugu, baita lerro editorial zeharkatzailea ere, ideologikoki zein politikoki, orain arte dutena baino gehiago. Tokikom sarien ekitaldiak emango dituzu estrategia horren inguruko xehetasun gehiago? Bai, Tokikomek eskatu digu, eta guretzat kontrastatzea inportantea denez, horretarako baliatuko dugu aukera. Laster argitaratu ere egingo dugu. Dagoeneko bi ponentzia argitartu ditugu, baina beste hamar bat ere badatoz, eta horietako bat hedabideei buruzkoa izango da. Hor azalduko da xehekiago eskualdeetako hedabide multimedien estrategia hori, hedabidegintzaren inguruko beste estrategiekin batera. Zehazki noiz argitaratuko dugun ez dakigu, baina negu-udaberri aldera izango dela espero dugu.
28kanala_00816
28kanala
EH Bilduk udala alderdikeriaz erabili izana salatu du EAJk Udala herritar guztien etxea da eta Alkate andereak ere herritar guztiak ordezkatu beharko lituzke EAJk salatu du EH Bilduk udala, herritar guztion etxea, kanpainako ekitaldi propio baterako eta EH Bilduk antolatu duen manifestazio baterako deialdia egiteko erabili izana. Larria iruditzen zaigu enkartelada horren buru Beatriz Unzue Alkate anderea bera izatea; Argazkian bera beste 6 zinegotzirekin batera gehi Ander Goikoetxea Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideareki eta Adunako Alkatea den Cristina Rodriguezekin azaltzen baita. Beatriz Unzue alkate andereari eskatzen diogu Amasa Villabonatar guztien etxea alderdikeriaz erabiltzeari uzteko eta guztion alkatea izateko eta ez herriaren zati batena bakarrik.
28kanala_00817
28kanala
AECCk 5.500 euro bildu ditu Tolosan egindako bilketan Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak aurreko larunbatean Tolosan ikerketa onkologikorako dirua biltzen aritu zen. Bilketa honetan 5.554,37 euro jaso ziren. AECCk urtero egin ohi ditu diru bilketak herri ezberdinetan. Azaroaren 9an, Tolosan izan ziren ikerketa onkologikoetarako dirua bildu asmoz. Herritarrek egindako ekarpenei esker AECCk 5.500 euro baino gehiago bildu zituen. Boluntarioek herriko txoko ezberdinetan jarritako mahaietan egin zuten bilketa, AECCk bere lana ezagutarazteko ere baliatu zuen eguna. Diru bilketa honetan jasotako dirua "ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitzeko eta gaixotasunen prebentzio eta detekzio goiztiarreko kanpainak egiten jarraitzeko" erabiliko duela adierazi dute AECCko ordezkariek. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak larunbatean laguntza eskaini zuten boluntariori eskerrak eman dizkie.
28kanala_00818
28kanala
PARTIDA GUZTIAK ASTE HONETAKO GURE PILOTARIEN 45 PARTIDAK ASTE HONETAN GURE PILOTARIEK 34 PARTIDA JOKATUKO DITUZTE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN BAITAN Guztira, gure pilotariek 45 partida jokatuko dituzte. Txapelketa pribatu eta ofizialetan. Aste honetan ostegunean, ostiralean eta larunbatean pilota partidak izango dira Villabonako pilotalekuan. Alkizan ere etxeko 3 partida jokatuko dira egutegia osatu ahal izateko. Eskuz banaka, binaka eta paletaz jokatuko dituzte gure pilotariek partidak asteburuan. Aste honetan ez da eskolarteko partidarik izango. Txapelketa pribatuetan Sopelan, Najeran, Baztanen, Bost Kirol Donezteben eta Emakumea Master Cup-eko laiterdikoan arituko dira. Partida guztien kartelak, gure web-ean ikusi dezakezue. Sartu lotura honetan: Eta hautatu "partida guztiak"
28kanala_00819
28kanala
Zinema karteldegia Aste honetan Robot Salvaje , Marco , Here, un hombre bueno eta Azken erromantikoak pelikulak egongo dira ikusgai. Leidor Aretoa Aste honetako zinema karteldegia, astero bezala, ostegunean hasiko da Here, un hombre bueno pelikularekin. Zine forumak aukeratu duen pelikula ostegunean eskainiko da 20:30ean . Stefan, Bruselasen bizi den eraikuntzako langile errumaniarra, bere herrialdera itzultzekotan da. Zopa-eltze handi bat prestatudu hozkailuan dituen soberakinekin lagun eta senideen artean banatzeko, agur-opari gisa. Alde egiteko presta dagoenean, goroldioei buruzko doktoretza prestatzen ari den neska txinatar-belga bat ezagutuko du eta ia ikusezina denarekin txundituta, bere bizitza erabat geldituko da. Larunbat eta igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Azken erromantikoak filmaren txanda izango da. Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betidanik itxaron duen aukera suertatuko zaio. Aste honetako haurrentzako pelikula Robot Salvaje izango da, igandean 17:00etan . Filmak, robot baten bidaia epikoa kontatuko digu. Inor bizi ez den uharte batean hondartuko da eta ingurune gogorrera egokitzen ikasi beharko du. Pixkanaka, uharteko animaliekin harremantzen hasiko da, eta antzara txiki baten amaorde bilakatuko da. Gurea Antzokia Gurea Antzokiko aste honetako protagonista, Marco pelikula izango da, larunbatean 19:30 eta 22:00etan, eta igande eta astelehenean 19:30ean eskainiko dena. Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatu bat izan zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean, gezur bat mantentzeko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela. Marco, Holokaustoaren Espainiako Biktimen Elkarteko presidentetzara iritsi zen bere ustezko ausardia eta sufrimenduagatik. Halako batean, ordea, historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua zela deskubritu zuen. Haurren zinemaren kasuan Leidor Aretoko aukeraketa berbera izango da, Robot Salvaje larunbat eta igandean 17:00etan .
28kanala_00820
28kanala
ARRILLAGA ETA ERASUN GIPUZKOAKO TXAPELDUN ESKUZ BINAKA NESKA NAGUSIEN MAILAN 22-8ko emaitzaz irabazi dute gaur Atano III. pilotalekuan Etxegarai-Oses Aloña Mendiko bikotearen aurka. Txapelketa bikaina egin dute Miriam Arrillaga eta Itxaso Erasunek. Arrillagak aurten ere aurretik jokatu du, Behar Zana taldean Miren Larrarte delako aurrelaria bakarra eta harek Irati Zabalarekin osatu du bikotea. Beraz, iazko balentria erepikatu dute Arrillaga eta Erasunek berriz ere txapela irabazita. Aipatu beharrekoa da, Erasunek 3. urtea duela jarraian Gipuzkoako txapeldun izaten. 2022an Miren Larrarterekin irabazi zuen Behar Zana ordezkatuz. Iaz Arrillagarekin. 2021ean Miren Larrarte eta Miriam Arrillagak irabazi Iten txapela, orduan desagertua den Su Berri taldea ordezkatuz. 4 urtetan, 3 pilotari hauen buruetan jantzi dira txapelak. Zorionak neskak!
28kanala_00821
28kanala
IZARO SANTANO ETA IZAR GAZTAÑAZATORRE AZPITXAPELDUN GIPUZKOAKO JUBENIL NESKEN PALETA TXAPELKETAN Hernanin gaur goizean jokatuko finalean 30-14 galdu dute Intxurreko Luluaga-Ugartemendiaren aurka. Aipatu beharrekoa da eta hausnarketarako bide emateko balio badu, txapelketa honetan Behar Zanako 3 taldek eta Intxurreko batek jokatu dutela. Guztira 4 taldek jokatu dute kadeteek jokatu ahal duten eta jokatu duten jubenil mailan. Gutxi. Eskuak du indar gehien baina bestelako jokamoldeak zaintzen eta lantzen ez badira galdu egingo dira. Gipuzkoako beste taldeak animatzen ditugu emakumezkoen zein gizonezkoentzat eskua ez den bestelako jokamoldeak lantzera. Zorionak irabazleei eta animo neskak!
28kanala_00822
28kanala
JON ERASUN ETA XABIER BARANDIARAN GIPUZKOAKO 1. MAILAKO AZPITXAPELDUN 22-18 GALDU ETA GERO LAPKEKO IBARLUZEA-OLIDENEN AURKA Atzo gauean Villabonako Bear Zana pilotalekuan partida osoa parekatua joan zen baina Erasuni eskuin eskuan sartutako pilota batek, bere jarduna baldintzatu zuen partida osoan. Partida ona osatu bazuten ere, eta eskura izena arren, ezin izan zuten partida irabazi. Finalean Barandiaranek maila oso ona eta partidako tanto onenak egin zituen eta Erasunek txapelketa osoan zehar emandako maila goraipatu behar da. Finalera sailkatu ta, Behar Zanak maila igo eta datorren denboraldian Ohorezko mailan jokatuko du. Zorionak irabazleei eta animo bikote! #pilotakadekbatzengaituzte
28kanala_00823
28kanala
Hitzaldiak, zine emanaldiak, bakarrizketa eta manifestazioa Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta hainbat jarduera antolatu dituzte, elkarlanean, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak eta Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak. Azaroaren 13tik abenduaren 18ra, Emakumeenganako Indarkeriaen Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruan, hainbat ekintza egingo dira Tolosan. Udalak eta Andragorak elkarlanean ondorengo egitaraua antolatu dute: Azaroak 13, 18:00. Pleno aretoa Hitzaldia: Zer da intersekzionalitatea? (Gazteleraz) Florencia Brizuela Gonzalez Zinea, Leidor Aretoa. (Guztiak jatorrizko bertsioan) Azaroak 21, 20:30: Shayda Azaroak 23, 19:30: Soy Nevenka Azaroak 25, 19:00: Soy Nevenka Azaroak 25, 19:00. Trianguloa plazatik abiatuta Manifestazioa: 'Ez bazara konponbidea, arazoa zara' Azaroak 26, 18:00. Andragora Hitzaldia: La ley del sólo sí es sí. Ley Orgánica 10/2022, de 6 de septiembre, de garantía integral de la libertad sexual (Gaztelera) Irule abokatuak. Macarena Mugica Urbistondo Abenduak 18, 19:00. Topic (Gazteleraz) Umorezko bakarrizketa: Manólogo Irantzu Varela. Sarrerak 10 euroko salneurria izango du, eta Topic-eko webgunean eta leihatilan bertan daude eskuragarri.
28kanala_00824
28kanala
Aste honetan gure pilotariek lau final jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketaren baitan Gure pilotariek 53 partida jokatuko dituzte aste honetan. Partida guztien kartelak ikusteko sartu behar Zanako web-ean, egin klik loturan eta aukeratu "partida guztiak". Txapelketa pribatu, ofizial eta eskolartekoetan. Aste honetan Ostiralean, Villabonan eskuz binaka 1. mailako dinala jokatuko da, 19:30ak aldera. Ligaxkan zehar Joanes Cestau eta Lizasok jokatu dute aurrelari Jon Erasunekin. Finalerdietan Barandiaranek jokatu zuen, JUlen Alberdi eta Aizpururen aurka eta finala ere Barandiaranek jokatuko du. Aurkariak Lazkaoko Lapke taldeko Ibarluzea-Oliden bikotea izango da. Finalerako txartela lortuta, datorren urtean Behar Zanak eskuz binaka ohorezko mailan berriz bikotea izango du iaz maila galdu ondoren. Kadete 1. mailakoen finala ostiralean izango da ere. Adur Otaegi eta Lander Caballerok partida bakarra galdu dute ligaxka eta kanporaketa guztietan, Hernaniko Oses-Zugastiren aurka hain zuzen. Bada, finalean aurkari hauek izango dituzte. Finala, Donostiako Atano III. PILOTALEKUAN izango da arratsaldeko 19:00etan. Paleta gomaz jubenil mailan, Behar Zanako Izar Gastañazatorre eta Izaro Santano iritsi dira finalera Intxurreko Luluaga-Ugartemendiaren aurka. Finalerdietan, Behar Zanako Lasa-Goikoetxearen aurka irabazi ziten. Finala, Hernanin larunbatean 11:00etan jokatuko da. Azkenik, eskuz binaka emakumezkoen final handia jokatuko da igandean Donostiko Atano III. pilotalekuan goizeko 11:00etan. Fase buru geratu ondoren Miriam Arrillaga eta Itxaso Erasun iritsi dira finalera. Ligaxkan, taldekide Miren Larrarte eta Irati Zabalak ezin izan zuten final erdietarako sailkatu eta finalean Etxegarai-Oses bikotea izango dituzte aurkari. Iaz txapeldun izan ziren eta berresten saiatuko dira.
28kanala_00825
28kanala
"Energia argitu" programaren baitan bi tailer egingo dira Zizurkilen Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, azaroaren 11n eta 18an bi saio praktiko antolatu ditu,18:00tan, Plazida Otaño liburutegiko aretoan. Batetik, zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra eta bestetik etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu ditu. ARGITU programaren baitan bi tailer egingo dira Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian, hurrengo bi astelehenetan izanfo dira saioak. Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, lehen tailerrerako azaroaren 8a eta bigarren tailerrerako azaroaren 15a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Honako telefono zenbakira deitzea: 605 757 687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00) Tailer hauen inguruko informazio gehigarria www.argitu.eus webgunean eskuratu daiteke.
28kanala_00826
28kanala
Udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroa egin duten herritarrentzat dirulaguntza eskatzeko epea ireki du Udalak 2024an ikastaroa egiten ari diren, edo ikastaroa amaitu duten herritarrek azaroaren 30era arte daukate dirulaguntza eskaera egiteko aukera. Udalekuetako begirale nahiz zuzendari ikastaroa egin duten herritarrentzat dirulaguntza eskatzeko epea ireki du UdalaUdaleko Gazteria sailak dirulaguntza lerro bat abiatu du Udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroak burutu dituzten gazteak diruz laguntzeko. Horrela, 2024an ikastaroa egiten ari diren, edo ikastaroa amaitu duten herritarrek azaroaren 30era arte daukate dirulaguntza eskaera egiteko aukera. Diruz lagunduko diren ikastaroak Aisialdi eskoletan udalekuetako begirale ikastaroa. Aisialdi eskoletan udalekuetako zuzendari ikastaroa. Onuradun izateko baldintzak Dirulaguntza hauen onuradunak izango dira jarraian zehazten diren baldintzak betetzen dituzten herritarrak. Amasa-Villabonan erroldatuta egotea. 2024an ikastaroa burutzea, edo burutzen aritzea, edo 2023/2024 ikasturtean aisialdi eskola batean ikastaroa egiteko matrikulatuta egotea. Ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea. Gutxienez, %85eko asistentzia izatea. Dirulaguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Eskaerak azaroaren 30era arte Dirulaguntza eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) aurkeztu beharko dira, eta azaroaren 30a izango da azken eguna. Eskaera orriarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: Eskaera orria behar bezala beteta NAN agiria Matrikula zenbat ordaindu duenaren agiria. Eskolako ziurtagiria. Bertan honakoa zehaztu beharko da: Ikastaroa amaitu badu, berari dagokion titulua edo ziurtagiria. Oraindik ikastaroa amaitu gabe badu, orain arteko asistentzia zenbatekoa izan den (ehunekotan). Ikastaroa amaitzean titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako dirulaguntza eskaeren zein jadanik emandako dirulaguntzen gaineko aitorpena. Dirulaguntzaren zenbatekoa Udalak 2024 urtean aipatutako ikastaroak egin izanagatik edo egiten aritzeagatik, gehienez ere, matrikularen %50eko dirulaguntza emango dio eskatzaile bakoitzari, eta, gehienez ere, 300 euroko laguntza jasoko du bakoitzak. Dirulaguntzaren oinarriak
28kanala_00827
28kanala
Hilaren 15ean bukatuko da Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketan lanak aurkezteko epea Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen lehiaketan Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu dezakete. 2007tik 2018ra bitartean jaiotakoek aurkeztu ditzakete lanak. Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketan lanak aurkezteko epea, azaroaren 15ean , ostirala, 14:00etan amaituko da. Parte hartzaileen lanen bi kopia Zizurkilgo udaletxean edo Udal Bulegoan aurkeztu behar dira. Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak jarritako oinarrien arabera, lanek egile bakarra izan behar dute eta lehiakide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake. Lanak aurkezteko garaian, izenburuaren ondoan, egilearen izengoitia adierazi beharko da. Ipuinarekin batera gutun-azal baten barnean, lanaren egilearen datuak ere aurkeztu beharko dira, sobrearen kanpoan izengoitia eta adina. Lehiaketa bost mailatan egingo da; A mailan 2016-2018 urteen artean jaioakoek parte hartu dezakete (orrialde bateko lana egin beharko dute); B mailan, 2013-2015 artean jaiotakoek (2 orrialde), C mailan, 2011-2012 bitartekoek (2-4 orrialde), D mailan 2008-2010 artekoek (3-8 orrialde) eta E mailan 2007. urtetik atzera jaiotakeok (5-12 orrialde). Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia abenduaren 20an egingo da.
28kanala_00828
28kanala
Zine karteldegia La sustancia , Marco , Rescate en Africa eta La habitación de al lado pelikulak izango dira aste honetako programazioa osatuko dutenak. Aste honetako zinema karteldegia La Sustancia filmarekin hasiko da. Leidor Aretoan burutzen den zine forumak aukeratutako pelikula da hau, ostegunean 20:30ean eskainiko dena. Elisabeth Sparkle aktorearen urterik onenak joan dira dagoeneko. Lan egiten duen estudioko buruak lanetik bota du adinagatik, aktorearen diru-sarrera erregularrekin amaituz, eta paperik lortu ezinda utziz. Hori dela eta, espiral arriskutsu batean murgilduko da Elisabeth. Zoritxarreko auto-istripu batek enpresa misteriotsu batera eramango du aktorea eta bertan substantzia susmagarri bat eskaini diote, non, hau hartu ezkero, zeure buruaren bertsio hobean bihurtu zaitzake aldi baterako. Arauak errazak dira eta ez dira negoziagarriak, sendagai miragarriaren injekzioa onartzen baduzu, astebete pasa beharko duzu zure gorputz "hobetuan", ondoren astebete zure gorputz errealean, eta horrela hurrenez hurren. Erritmo hori apurtzen bada, ondorioak kaltegarriak izango dira. Larunbatean eta igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Marco pelikularen txanda izango da. Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatu bat izan zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean, gezur bat mantentzeko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela. Karisma handikoa gizona, Marco, Holokaustoaren Espainiako Biktimen Elkarteko presidentetzara iritsi zen, eta bertan, bere ustezko ausardia eta sufrimenduagatik pertsona bilakatu zen. Halako batean, ordea, historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua zela deskubritu zuen. Haurren zinema igandean iritsiko da Leidor Aretora, 17:00etan hian zuzen, Rescate en Africa. Una pelicula de huevos -ekin. Toto izeneko oilar adiskidetsu bat lasai-lasai bizi da Di oiloarekin. Bi arrautza xarmangarriren gurasoak dira, Uly eta Max, eta berezitasun bat dute: urrezko arrautzen itxura dute. Hori dela eta, Errusiako arrautza-bildumagile batzuk bi arrautzak lapurtuko dituzte, Afrikako Kongora eramateko. Totok eta Dik, Confi, Willy eta Bibi arrautzekin batera, Afrikara bidaiatzeko modua aurkitu beharko dute, seme-alabak garaiz erreskatatzeko. Gurea Antzokiako kasuan La habitación de al lado ikusteko auekra izango da, larunbatean 19:30 eta 22:00etan, eta igande eta astelehenean 19:30ean. Ingelesez filmatutako Pedro Almodovarren lehen film luzeak Ingrid eta Martharen istorioa kontatuko digu. Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikziozko idazle bihurtuko da eta Martha gerra-erreportari. Bakoitzak bere ibilbidea jarraituko du, eta, denbora luzez elkar harremandu gabe egon ondoren, berriz ere bizitzak elkarren bidean jarriko ditu, gainera, muturreko egoera batean.
28kanala_00829
28kanala
Zizurkilgo Udalak komunikazio bideak zabaldu ditu Instagram eta Whatsappen Udal-kudeaketa herritarrengana gehiago hurbiltzeko asmoz, herriko informazio zein ekitaldien berri emango dute kanal hauen bidez. Zizurkilgo Udalak komunikazio-bideak zabaldu ditu, udal- kudeaketa herritarrengana gehiago hurbiltzeko asmoz. Aurrerantzean, herritarrek Instagram kontua eta WhatsApp kanala jarraitzeko aukera izango dute, herriko informazio zein ekitaldien berri izan dezaten. "Herritarrekin komunikazio zuzena eta azkarra izatearen garrantzian sinisten dugu. Horregatik, udal informazioa modu eraginkorrean eta denbora errealean eskaintzea ahalbidetzen duten kanal berri hauek abiarazi ditugu," adierazi du Maite Amenabar Alkorta alkateak. "Hurbiltasuna eta gardentasuna dira gure kudeaketaren funtsezko zutabeetako bi. Instagram eta WhatsApp kanalaren bidez, herritarrengandik gertuago egon nahi dugu, unean behar duten informazioa egungo plataformen bitartez eskainiz." Bi kanal horiekin, Zizurkilgo Udalak komunikazio zuzen eta gardenarekiko duen konpromisoa berretsi nahi izan du.
28kanala_00830
28kanala
Valentziar herriari laguntzeko material bilketa, Zizurkilen Zizurkilgo Udalak bat egin du DANA fenomenoak Valentziako Erkidegoan eragindako kalteei aurre egiteko elkartasun sarearekin. EUDEL eta euskal erakundeekin koordinatuta, udalerriak laguntza bidaliko du, bertako biztanleek ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrean jaso dezaten. Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, uretako bota altuak behar dira urgentziaz. Materiala Plazida Otaño liburutegian edo udal bulegoetan bilduko da honako ordutegian: - Azaroaren 5ean, asteartea: 16:00etatik 19:30era - Azaroaren 6an, asteazkena: 09:30etik 14:00etara EUDEL arduratuko da jasotako materiala beharra duten herrietara bideratzeaz.
28kanala_00831
28kanala
Udalak bilketa solidarioa antolatu du Valentzian DANAk eragindako kaltetuak laguntzeko Material bilketa abiarazi du Udalak, Valentziako hainbat herri suntsitu dituen DANAk eragindako kaltetuak laguntzeko. Bilketa gaur, azaroak 5, eta bihar, azaroak 6, Villabonako Zatorran (Zentroan) egingo da, 17:00etatik 20:00etara. Zer jasoko da? • Konpresak eta pardelak • Katiuskak • Guanteak • Garbiketa produktuak eta lejia • Higiene pertsonalerako produktuak • Botikinerako sendagaiak:iodoa, bendak... Bildutako materialak Valentziara bidaliko dira, kaltetuen artean banatzeko. Egoera larri honen aurrean garrantzitsua da guztiok bat egitea eta Amasa-Villabonaren ezaugarri den komunitate-espiritua erakustea, beraz, Udalak ekarpenak egiteko deia egiten die herritarrei.
28kanala_00832
28kanala
Aste honetan zehar Valentziara bidaltzeko materiala bilduko dute Ibarran Material bilketa asteartean, asteazkenean eta ostegunean, Udaletxean eta Kultur etxean egingo da. Ibarrako Udalak bat egiten du Valentzian uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko elkartasun sarearekin, eta laguntza bideratuko du datozen egunotan. Horretarako, material bilketa egingo da, bihartik ostegunerarte. Materiala uzteko 2 puntu antolatu dira. Alde batetik, Udaletxea 8:00etatik 14:00etara, eta bestetik, 16:00etatik 20:00era Kultur etxean izango da materiala uzteko aukera. Material hauek jasoko dira: • Ura • Esnea • Latako elikagaiak • Norbere edo etxeko garbiketarako produktuak • Fardelak eta konpresak • Uretako bota edo katiuskak (berriak) • Segurtasun pertsonalerako produktuak: musukoak, eskularruak... • Hondakinak jasotzeko palak Guztia modu egokian kudeatu ahal izateko, zerrenda horretan ez dagoen bestelako ezer ez eramateko eskatzen da.
28kanala_00833
28kanala
Herritarrak euskarara gerturatzeko 'Auzoko' saioak martxan, Ibarran Euskara komunikaziorako eta kohesiorako tresna izateko bidean, Ibarran hizkuntzarekin harremanik ez dutenek euskarara lehen pausoak ematea da egitasmoaren helburua. Astero bi orduko saio irekiak antolatzen dira Kultur Etxean, dinamika eta jolasen bitartez partaideen arteko harremanak sustatu eta bizikidetzarako espazioak sortzeko. Azaroaren 7an izango da lehenengoa. Ikasturte berriarekin batera, heldu da zubigileek euskaratik mundura ekiteko sasoia. Abian da Auzoko, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak elkarlanean sustatutako egitasmoa. Euskara herriko komunikazio eta kohesiorako hizkuntza izateko bidean, bertara iritsi berriei edota euskaratik urrun bizi diren herritarrei hizkuntzara gerturatzeko aukera eskaintzen die proiektuak. Helburu horrekin, astero bi ordu inguruko saio irekiak egiten dira, eta bertan, dinamika erraz eta jolasen bitartez, jatorri ezberdinetako partaideek elkar ezagutu eta oinarrizko hitz eta esamoldeak lantzen dira euskaraz. Bestela esanda, herritarrak, aniztasuna eta euskara erdigunean jarrita, bizikidetzarako une eta espazioak sortzea da gakoa. Lehen saioa, Azaroaren 7an izango da, 17:00etatik aurrera, Ibarrako Kultur Etxean. Zubigileen ardura partekatua Euskal Herria anitza da. Hainbat kultura, jatorri eta hizkuntza dituzten herritarrak biltzen dituen gizartea da gurea. Hori horrela, aniztasunaren zubiak eraikitzea erantzukizun partekatua da Auzokon. Hain zuzen, bi dira egitasmoaren baitan bat egiten duten profilak; eta herrira etorri berriek edota orain arte euskararekin harremanik izan ez dutenek ( auzokideak ) hizkuntzara lehen pausoak eman ditzaten, garrantzitsua da euskal hiztunen ( auzotarrak ) parte hartze aktiboa. Izan ere, biak ala biak dira funtsezkoak hartu-emana sustatzeko: euskarara gerturatzeko gogoa duten herritarrak eta ibilbide horretan bidelagun izango dituztenak. Modu honetan, Kultur Etxean egiten diren saioak hainbat herritarren topaleku bihurtzen doaz astez aste. Gainera, ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara elkartzeaz gain, tartean ekintza osagarriak ere egiten ditu taldeak, inguruko harreman sare, eragile edota ohituretara gerturatzeko eta hauetaz gozatzeko helburuarekin. Auzokon parte hartu nahi dutenek, zuzenean ostegunetako saioetara azaltzeko aukera dute. Hala ere, aurretik Auzokoko dinamizatzailearekin harremanetan jarri nahi duenak, idatzi edo 943 655 004 telefonora deitu dezake . Informazio gehiago behar izanez gero, Ibarrako Udalera ere jo daiteke. Halaber, nahiago izatekotan, herritarrek online formularioa ere eskuragarri dute. IZENA EMAN Sarea josiz Ikasturtez ikasturte, Auzokoren sarea sendotuz eta egonkortuz doa, eta aurten Euskal Herriko hamazazpi herritan egongo dira martxan xede-talde ezberdinei zuzendutako proiektuak. Zehazki, Auzoko egitasmoa Aretxabaleta, Arrasate, Donostia, Eskoriatza, Gasteiz, Ibarra, Oñati eta Soraluzera iritsiko da. Azken herri honek, Elgoibar, Urkabuskaiz eta Legutiorekin batera, familiak batzen dituen Auzoko Familiak aldaera ere eramango du aurrera, eta, azkenik, Nafarroan kokatuko da nagusiki haurrentzako Auzoko Lagunak ekimena. Hain zuzen ere, Bera, Lesaka, Etxarri-Aranatz, Leitza, Goizueta eta Donezteben sortu dira taldeak. Zubigileen bilgune izateko asmo horretan, gainera, ezinbestekoa da Auzoko herrietako taldeek urtean zehar bertako eragileekin aliantzak sortzeko eta indartzeko elkarlana , euskararen biziberritze prozesuaren baitan elkarri eskain diezaioketena partekatzeko.
28kanala_00834
28kanala
Hiru txapela Letoniarrentzat Astean zehar Tolosan eman den 55. Abesbatza Lehiaketan Letoniako "Mixed Choir of Riga Cathedral Choir School" abesbatza gailendu da. Folklorean, Polifonian eta euskal abesti baten interpretazio onenean garaile. Letoniarrek hiru sail hauetan lortu dute txapela, haien atzetik bai folklorean eta baita polifonian ere "Storkyrkans" abesbatza Suediarra eta "Mikrokosmos" Frantsesak sailkatu dira. Horrez gain, Rigako abesbatzak ere Kutxaren Sari Nagusia eta Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusirako izendapena eskuratu du. Haurren kasuan Indonesiaraino joan da txapela. Lehen postua gazteenen kasuan Indonesiako "The Resonaz Children's Choirrek" eskuratu du. Bigarren postuan ere Asiako herrialde bat kokatu da: Koreako "World Vision Korea Children's Choir. Eta hirugarren postuan Letonia berriro ere, "Children's Choir Lielvardek" lortu du garaikurra.
28kanala_00835
28kanala
Tolosako Udalak arratsaldean egingo du Osoko Bilkura 18:30ean hasiko da plenoa eta ohiko moduan 28 Kanalak zuzenean eskainiko du. Gaurko Osoko Bilkurako gai ordenak 24 puntu ditu: Akta hau onartzea: 2024ko irailaren 26ko ohiko osoko bilkurakoa. Javier Zabala Sastre jaunak Zinegotzi kargua hartzea. Onartzea 2024ko lanpostuen zerrendaren aldaketa. Onartzea Tolosako udal-eraikinak eta hiri-altzariak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren luzapena. Onartzea Tolosako kaleak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren esleipena. Tolosako HAPOko «24.IURRE» hirigintza-esparruaren aldaketa puntuala, bertan Tolosaldeako Ospitalea kokatu ahal izateko. Hasierako onespena. «13 Laskoain» esparruko «13.1 San Frantzisko pasealekua 37» azpiesparruko xehetasun-azterketaren eta azpiesparrua egikaritzeko araubidearen aldaketaren hasierako onespenaren ondotik aurkeztu diren alegazioak erantzutea eta behin betiko onespena ematea. Bigarren aldaketa"20.1 Amarotz Paper-Fabrika" azpiesparruari buruzko hiri-antolamenduko plan bereziari (ohiko ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende). Behin betiko onespena ematea. Onartzea Tolosaldeko Taxiaren Jardunbide Bereziko Zonaldeko ordezkariak egindako proposamena. Onartzea zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Onartzea herri-jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen ordenantza fiskalarena aldaketa. Onartzea zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak egiteari dagozkion tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Onartzea ordenantza orokorraren aldaketa, zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko ordenantzarena, alegia. Onartzea hiri-izaerako lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Onartzea ondasun higiezinei buruzko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Onartzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa. Hasierako onarpena ematea 2024ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko 3-2024 proposamenari. Hasierako onarpena ematea 12/2024 kreditu-aldaketarako espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean. 2024/2359 Dekretuaren berri ematea: Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra «11. San Esteban» hirigintza esparruko aldaketa puntuala. Honen berri ematea: Tolosako HAPOko "20.1. Amarotz Paper-Fabrika" hirigintza azpieremuko 2.2 lursailean bizitegi errentamendu iraunkorreko araubide orokorrean babes publikoko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko, "Vivienda de Suelo de Euskadi S.A. - Euskadiko Etxebizitza Eta Lurra Ea" sozietatearekin lankidetza-hitzarmenaren behin betiko onespena. 10/2024 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatean. 11/2024 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gaikuntzaren modalitatean. Galderak eta eskaerak.
28kanala_00836
28kanala
Toki komunikabideen erronkak aztergai TOKIKOM Sarien 8. edizioan TOKIKOMek azaroaren 22an banatuko ditu urteko azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenari dagozkion sariak, Artikako Kultur Etxean. Finalisten artean dago 28 Kanalak ekoiztutako Haritik tiraka: tokiko merkataritza saioa . Toki komunikabideen erronkak ere aztertuko dituzte ekitaldian. HUHEZIko Jon Sarasua, AEK-ko Lurdes Etxezarreta eta Xabier García, eta ElDiario.es-eko Ramón Argelinaren laguntzaz. TOKIKOMek, Toki Komunikabideen Bateraguneak, TOKIKOM Sariak banatuko ditu Artikan (Nafarroa) azaroaren 22an . Sariketa antolatzeko, TOKIKOMek Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Laboral Kutxaren laguntza jaso du. > Bederatzi finalista Ekitaldia 11:00etan hasiko da, kafe eta mokadutxo batekin, eta, jarraian, TOKIKOM SARIAK banatuko dira , toki komunikabideetan azken urtean sortutako azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena ere nabarmentzeko. Gainera, Nafarroa Saria ere emango zaio Nafarroako baloreak eta konpromisoa ondoen islatzen dituen lanari. Sarion helburu nagusia Hilerrira joateko Hiribus zerbitzu berezia izango da bihar Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunaren harira, Tolosako Udalak hilerrira joatea errazteko autobus zerbitzu berezia eskainiko du. Goizez 9:00etatik 13:15era eta arratsaldez 15:00etatik 18:30era emango da zerbitzua. Autobusa Musika Eskolatik abiatuko da. Hilerrira bidean, honako geldialdiak egingo ditu: San Frantzisko elizaren parean, Geltoki kalearen alboan, Berazubin, Iurramendiko biribilgunean, Usabal kiroldegian eta Amarotzen. Itzuleran, berriz, Iparragirren, Bizkaia kalean, J. A. Irazusta pasealekuan eta Trinkete plazan geratuko da. Hilerrian autoak nola aparkatu Bestalde, egun horretan trafiko arazoak ekidin eta zirkulazioa hobetzeko gomendio bat luzatu du Udaltzaingoak. Azken urteetan hilerrira doan maldaren eskuinean aparkatu izan dute gidari batzuk, nahiz eta seinaleek hori debekatu. Horrek hiribusa bertaraino iristea oztopatzen duenez, hori ez egiteko eskatu du Udaltzaingoak. Ostiralean, beraz, hilerriraino igotzeko eta, bertan seinaleekin sortuko duten biribilgunean itzulia eman ondoren, beheranzko noranzkoan espaloira itsatsita aparkatzeko dei egin diete gidariei, autobusaren joan-etorriak ez oztopatzeko. Udaltzaingoak gidarien laguntza eskatzen du, eta trafiko arazoak saihesteko arauak errespetatzearekin batera.
28kanala_00837
28kanala
Tolosako Asanblada Feministak bat egin du Udalak plazaratutako adierazpenarekin Asanbaldak adierazi duenez, ezin dira isilik geratu herrian jazotako azken sexu erasoen aurrean. Tolosako Asanblada Feministako kideok bat egin nahi du herriko kirol talde bateko entrenatzaile baten jazarpen kasuen harira Tolosako Udalak plazaratu duen adierazpenarekin. Azken asteotan eraso eta jazarpen matxisten albisteek hartu dute herriko aktualitatea, eta adierazi dutenez, ezin dira isilik gelditu. Emakumeen bizitzak biolentziaz zeharkatuta daude: hitzezko biolentziaz, biolentzia sinbolikoaz, biolentzia ekonomikoaz, sexu biolentziaz, era guztietako jazarpenaz. Asanbladak aitortu du emakumeek edozein egoera eta gunetan dutela erasoren bat jasateko arriskua, eta errealitate horrek gaiari behingoz errotik heltzea eskatzen duela. Taldeak garbi adierazi du afera hau ez dela erasotuaren eta erasotzailearen arteko kontu partikularra; azken asteotan Tolosan jazotakoak ez baitira gertakari isolatu eta bakanak. Salaketa baten ondorengo adierazpenek edo ekintzek ezin dutela izan konponbide bakar, egiturazko gaitz honentzat. Haien hitzetan: "indarkeria-giro hau, bortxaketaren kultura hau, biolentzia hau, sistemikoak dira, eta ardura jendarteko norbanako eta eragile guztiona da: non geunden gu hau guztia gertatzen ari zen bitartean? Hau denon kontua da, eta lokatzetan denok sartuta bakarrik aldatuko dugu zerbait". Tolosako Asanblada Feministak babes eta sinesgarritasun osoa adierazi nahi diete jazarriak izan diren emakumeei: "ez zaudete bakarrik".
28kanala_00838
28kanala
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Tolosako Udalak argitaratu duen salaketa idatziarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, Tolosan salatutako sexu erasoak irmoki salatu eta arbuiatu nahi ditu. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die eraso horiek pairatu dituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Tolosako Udalak kaleratu duen adierazpenarekin. Beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jarri nahi dute azpimarra, halako erasoen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza baitago. Aldundiak dio emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak direla. Horrenbestez, eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezintzat jotzen dituze; gure gizartean lekurik ez dutela adieraziz.
28kanala_00839
28kanala
Zinema Karteldegia Longlegs , Los destellos , El 47 eta Liztor kapitaina izango dira aste honetako protagonistak. Astero bezala, zinema forumak emango dio hasiera zinema karteldegiari. Aste honetan, ordea, ostegunean beharrean asteazkenean ospatuko dute. Gaur, 20:30ean Longlegs filma eskainiko da Leidor Aretoan. Lee Harker-i FBIko agente berri eta talentuduna, serieko hiltzaile baten kasua esleitu diote. Ikerketa korapilatu eta ezkutuko frogak aurkitu ahala, Harker, hiltzaile errukigabearekin lotura pertsonala duela konturatuko da, eta irtenbidea ahalik eta azkarren bilatu beahrko du beste hilketa bat eragozteko. Los Destellos filma ikusteko auekera azaroaren 4a, astelehena 19:00etan eta azaroaren 5a, asteartea, 19:30ean. Elisabeten bizitza erabat aldatuko da bere alaba Madalenek, bere senar ohia den Ramon bisitatzeko eskatzen dionean. Urteetan familia izan arren, ezezagun bat bezala ikusten duen gizona da hau, 15 urtez urrunduta egon baitira. Bisita hauekin, Isabeli, gaindituta zeuzkan erresuminak berpizten hasiko zaizkio. Hala ere, Ramonen unerik zaurgarrienetan laguntzean, Isabelek beste begi batzuekin ikusiko du bizi izan zuten porrota. Amasa-Villabonako Gurea Antzokiaren kasuan El 47 filma eskainiko da larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, eta igande eta astelehenean 19:30ean. El 47 -k disidentzia baketsuko ekintza baten istorioa kontatzen du. 1978an Bartzelona eraldatu eta bere auzo pobreen irudia betiko aldatu zuen auzotarren mugimendua. Bartzelonako Udalak behin eta berriz errepikatzen zuen autobusek ezin zituztela Torre Baró barrutiko aldapak igo eta gezur hori ukatzeko, Manolo Vitalek 47. lineako autobusaz jabetu zen auzora igoaz. Aldaketarako katalizatzailea izan zen errebeldia ekintza baten istorioa, pertsonak beren sustraiez harro daudela frogatuz, 70. hamarkadako Bartzelona modernoa sortzen lagundu zuen langile klaseaz. Azkenik haurren zinema. Asteburu honetako haurren filma Liztor kapitaina izango da, larunbat eta igandean 17:00etan Gurea Antzokian. Istorioa Avispatropolisen eta Eztiaren Erreinuan gertatzen da. Harmonian bizi dira abaraskan, Liztor kapitainak babestuta, baina euren etsai Jaques Poison liztorrak eta bere jarraitzaileek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dute. Liztor kanpitainaren esku dago beretarrak kosta ahala kosta defendatzea, beti bezala, nobleziaz, justiziaz eta errugabetasunez.
28kanala_00840
28kanala
Kirol talde bateko entrenatzaile baten jazarpen kasuak gaitzetsi ditu Tolosako udalbatzak Pasa den astean, herriko kirol talde batek entrenatzaile bat baztertu zuen, jazarpen kasu bat baina gehiagoren ondorioz. Kiroldegian gertatutako sexu erasoarena ez da izan Tolosako Udalak azken asteetan kudeatu duen kasu bakarra, sexu-erasoen aurkako protokoloa beste kasu baten ondorioz ere aktibatu da. Udalak joan den astean jakin zuen, Tolosa CF kirol klubeko entrenatzaile bat bere eginkizunetatik baztertu zutela zenbait jazarpen kasurekin ustezko lotura izateagatik. Jazarpenak, oro har, kirol jardunetatik kanpoko esparruetan gertatu dira, klubeko nahiz klubaz kanpoko emakumeekin. Udalak adierazi duenez, azken egunetan, klubarekin harreman estuan izan dira, informazio osoa jaso eta ondorengo urratsak definitzeko. "Kasu bakarra zirudien arren, testigantza gehiagoren berri izan du klubak. Horregatik, beste inork ere laguntzarik beharko balu, udaleko Gizarte Zerbitzuetara edo Andragora Emakumeen Etxera jotzeko aukera du aholkularitza eta laguntza juridiko eta psikologiko eske", azaldu du Goiuri Ezeiza berdintasun zinegotziak. Era berean, Gizarte Zerbitzuek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez, gisa honetako jarrerak izan dituzten gizonei zuzendutako programa bat eskaintzen dute, jokabide horiek tratatzeko helburuarekin. Kasu horietan, ordea, eurek bere borondatez eskatu behar dute laguntza hori udaleko Gizarte Zerbitzuetan. Udalbatzak gisa honetako jarrerak gaitzetsi ditu Tolosako Udalak, udalbatza osatzen duten alderdi guztien adostasunarekin, jarrera hauek gaitzetsi ditu: "Gisa horretako jarrerak onargaitzak dira gizarteko esparru guztietan. Bereziki, botere-harremanak egon daitezkeen kasuetan. Kirol heziketan jarduten duen orok kode etiko bat bete behar du, baita kirol eremutik kanpo ere. Are gehiago adin txikikoen heziketaz ari garenean". Gertatutakoa ikusita, Tolosako Udalak herriko kirol klubetako zuzendaritzak deituko ditu bilera batera, halako kasurik suertatuko balitz nola jokatu jakiteko jarraibide batzuk izan ditzaten. Era berean, kasu horietarako protokolo sakonago baten lanketa abiatuko du. Tolosa CF-ren komunikatua Kirol klubak ere erabat gaitzetsi ditu argitara eman diren gertakariak, eta pertsonen duintasuna eta oinarrizko eskubideak urratzen dituzten jokabide guztiak arbuiatzen dituztela salatu dute. Berdintasunarekin, errespetuarekin eta bizikidetzarekin duten konpromezua berretsi nahi izan dute eta biktimei beraien babesa eta elkartasuna adeirazi.
28kanala_00841
28kanala
Aurrerantzean arrainen izenak euskaraz irakurriko dira Tolosaldeko arrandegietan Euskararen erabilera areagotzea helburu, "Gurea bai freskoa!" kanpaina jarri du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Amasa-Villabonako, Anoetako, Ibarrako, Tolosako eta Zizurkilgo arrandegi guztiek parte hartuko dute kanpainan. Euskararen erabilera indartzeko, arraindegietako idatzietan euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartzeaz gain, ahozkotasunean ere eragingo dute arrandegiek. Eguneroko erosketak euskaraz egin ahal izateak, euskara saltokietako idatzietan ikusteak, balioan jartzen du gure hizkuntza. Horrenbestez, ohiko arraien hiztegia osatu da eta etiketak euskarazko izenekin sortu dira. Arrandegiek egindako aldaketa horiek bistaratzeko, azaroaren 5etik 23ra "Gurea bai freskoa!" kanpaina jarriko da martxan. Data horietan 25 euroko bi opari-txartel zozketatuko ditu arraindegi bakoitzak. Kanpainaren bitartez eskariak eta erosketak euskaraz egitera gonbidatu nahi dira herritarrak. Gaurtik aurrera, ohiko arrainen izenak dituzten etiketak ikusi ahalko dira saltokietan eta bezeroei ere arraien izenak euskaraz jasotzen dituen esku-orria banatuko zaie. Kanpainan parte hartuko duten arrandegiak: Tolosa: Belen, San Sebastian, Kaia eta Sanz. Zizurkil: Zubeldia. Kanpaina ikusarazi eta herritarrak informatzeko, promoziorako bideo bat ere zabaldu du Galtzaundik eskualdeko zinema aretoetan eta sare sozialetan. Kanpaina honek eskualdeko udalen, merkatari elkarteen, Diputazioaren eta Jaurlaritzaren babesa jaso du.
28kanala_00842
28kanala
Doako autobus zerbitzua, Santu Guztien egunean Amasako hilerrira igotzeko Udalak doako autobus zerbitzu berezia eskainiko du azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, Amasako hilerrira igo edota hilerritik Villabonara jaisteko. Autobus zerbitzuak ondorengo ordutegia izango du: VILLABONATIK AMASARA IGOTZEKO: Olaederra kiroldegitik abiatuta AMASATIK VILLABONARA JAISTEKO: Amasako plazatik abiatuta UDALAK HILERRIKO LURZORUA ALDATU DU Amasa-Villabonako EAJko zinegotziok, herrian irisgarritasuna bermatzearen aldeko mozioa sartu genuen martxoko osoko bilkuran Amasa Villabonako EAJk argi dauka oposiziotik ere eraiki daitekeela. Amasa Villabonatako herritarren bizitza kalitatea hobetzeko lanean jarraituko dugu.
28kanala_00843
28kanala
Autobus zerbitzuetan hobekuntzak eskatu dizkio Udalak Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun diputatuari Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordea Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatuarekin bildu ziren urriaren 16an. Udal ordezkariak, Amasa-Villabonako garraio publikoaren funtzionamenduarekin kezkatuta, hainbat eskaera zehatz luzatu zizkioten Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariari. Errefortzuko autobusak hiru zerbitzutan Amasa-Villabonako herritarrentzat funtsezkoak diren hiru ibilbidetan zerbitzuaren errefortzua ezartzea eskatu zioten udal ordezkariek mugikortasun diputatuari: hain zuzen ere, TO07 lerroan goizeko 07:05etan Larrauldik irten eta Tolosara doan autobusean (batxilergoko ikasleek Tolosako Laskorain Ikastola eta Orixe BHI institutura joateko erabiltzen duten unean), Tolosatik 07:40an atera eta zuzenean Donostiara doan autobus zerbitzuan (EHUko Ibaetako kanpusera doazen unibertsitateko ikasleek gehien erabiltzen duten autobusean) eta Tolosatik 07:00etan abiatu eta Donostiako Ospitalearekin zuzeneko konexioa egiten duen zerbitzuan. Izan ere, hiru zerbitzu zehatz horietan, egun askotan, autobusak dagoeneko beteta edo ia beteta iristen dira Villabonara, eta erabiltzaileak autobusera igo ezinik geratzen dira maiz. Zailtasun horien aurrean, eta zerbitzuak eskaintzen duen ziurgabetasunagatik, hainbat herritarrek auto pribatua erabiltzeko hautua egin behar izan dute. Zalantzarik gabe, egoera horrek, erakunde publiko guztiek sustatu behar luketen garraio publikoaren erabilerari kalte nabarmena egiten dio. Lurraldebus zerbitzua Amasara iristeko eskaera Bestetik, Amasako herritarren aspaldiko eskaerarekin jarraituz, Lurraldebus zerbitzu publikoa Amasara ere iritsi dadila eskatu diote alkateak eta alkateordeak mugikortasun diputatuari. Aipagarria da 2024ko ekainaren 19ko Osoko Bilkuran, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu zutela eskaera hau jasotzen duen Erakunde Adierazpena. Mugikortasun Diputatuaren erantzuna Bilera giro on eta atseginean garatu zen eta Azahara Dominguez Mmugikortasun diputatuak jarrera baikorra eta erakitzailea erakutsi zuen udal ordezkariek mahai gainean jarritako eskaeren aurrean. Dominguezen esanetan, Aldundiko teknikariek Tolosa-Donostia zerbitzua kudeatzen duen TBH autobusak enpresarekin harremanetan jarri eta irtenbideak bilatuko dituzte aipatutako hiru zerbitzu horien egoera hobetzeko. Era berean, epe laburrean, Udalari erantzunak helarazteko konpromisoa hartu zuen. Amasa-Villabonako udal ordezkariak ados agertu dira erantzunarekin eta Aldunditik etorriko diren berrien zain egongo direla adierazi zuten. Lurraldebus zerbitzua Amasara zabaltzeko eskaeraren aurrean, diputatuak eskaera kontuan izan eta dagokion bezala aztertuko dutela adierazi zuen. Hala ere aurreratu zuen gai hau konplikatuagoa dela eta ziurrenik denbora gehiago beharko dutela neurriak hartzeko. Izan ere, gaia datorren urtean landuko den Tolosaldeko autobus zerbitzuen emakida berriarekin lotuta dago eta prozesu hori denboran gehiago luzatuko da.
28kanala_00844
28kanala
Etorkizuneko zaintza plana egiteko informazio saioak antolatu ditu Udalak Zainketa pertsonalekin eta etorkizuneko plangintzarekin lotutako gaiak oso garrantzitsuak dira herritar askorentzat, batez ere adineko senideak dituztenentzat edo gaixotasun kronikoei aurre egin behar dieten pertsonentzat. Horregatik, komunitatearen behar garrantzitsu bat asetzeko, Udalak kezka horiei helduko dieten " Hitz egin dezagun gure zaintzaz " izeneko informazio-saioak antolatu ditu azaroko astearteetarako. Hitzaldi hauek etorkizuneko zaintzak aldez aurretik planifikatzeko informazioa eta tresna desberdinak eskaintzen dituzte, parte-hartzaileek beren osasunari eta etorkizuneko ongizateari buruzko erabaki informatuak hartu ditzaten. INFORMAZIO SAIOEN EGITARAUA: Azaroak 5, asteartea • "Zuk jakitea nahi dut" gida. Azaroak 12, asteartea • Aurretiazko borondateen agiria - Hiltzen laguntzeko prestazioa (eutanasia) Azaroak 19, asteartea • Prebentziozko notario-ahalordeak Azaroak 26, asteartea • Laguntza eta zalantzak ebaztea - Dokumentuak betetzea Informazio saio guztiak elebidunak eta dohainik izango dira, Salbadora Jubilatuen Elkarten, 17:00-19:00 ordutegian. Plazak mugatuak direnez, parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute aurrez s helbidera mezu bat bidalita edo Salbadora Jubilatuen Elkartean bertan, astearte eta ostiraletan, 10:00-12:00 ordutegian. Hizlaria Olaia Arana izango da.
28kanala_00845
28kanala
N1 autobian istripu bat izan da Irungo noranzkoan Kamioi batek istripua izan du eta horren ondorioz N1 autobiako errai bat moztu behar izan dute Iruran. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira eta kamioia kentzeko lanean ari dira, bitartean, zirkulazioa Irurako industrialdetik bideratu dute. Kamioiko gidaria Donostiako ospitalera eraman dute.
28kanala_00846
28kanala
45 urte Gernikako Estatutoa onartu zela Federiko Zabala Tolosan jaio eta Villabonan bizi zenak eman zion sarrera Gernikako Estatutoari Madriden. 1978ko abenduaren 29an Gernikan bildu zen Euskal Legebiltzarkideen Batzarra. Testua Madrilen erregistratu behar zen, Kongresuan. Azkar jardutea eta estatutuaren zirriborroa inork baino lehenago bidaltzea erabaki zuten, baita karreran zeuden kataluinarrren aurretik ere. Juan Echevarriak (UCD) Kepa Sodupek (EAJ) eta Carlos Corcuerak (PSOE) osatutako Legebiltzarkideen Batzarrerako ordezkaritza bat Gernikako Posta bulegora joan zen testua bidaltzeko. Echevarriak aerotaxi bat hartu eta Madridera joan zen, zirriborroa Kongresuko idazkaritza nagusian erregistratzeko. Bertan zuen zain Tolosan jaio eta Villabonan bizi zen Federiko Zabala Altzibar Jauregi senatari Jeltzalea, testu autonommikoa ganberan utzi zuten, Madriden . Bi ordu geroago, Diputatu Katalanek Estatutoa aurkestu zuten.
28kanala_00847
28kanala
Elkarretaratzea astelehenean, epaitegietatik etorritako euskararen aurkako azken erasoa salatzeko Epaitegietatik euskararen aurkako erabaki berri bat hartu dela jakin berri dugu. Zehazki, Iurreamendi egoitzako lanpostuak egonkortzeko lan-deialdian hizkuntza eskakizunen aurkako epaia eman du Donostiako epaitegi batek. Kasu honetan, gainera, adineko egoitzei eragiten die epaiak, gure herrietako sektore zaurgarrienetako baten eskubideak urratuz . Jasotako sententziak, Kabia erakundearen baitako egoitzetan euskaraz artatuak izateko bermea ezabatzen digu herritarroi. Zerbitzu publikoek herritarron hizkuntz-eskubideak bermatu behar dituzte eta epai hau kontrako norantzan doa. Herritarrokin zuzeneko harremana izango duten lanpostuetan euskararen ezagutza eskatzeak, herritar guztion eskubide linguistikoak bermatzea ziurtatzen du . Kasu honetan, gainera, adineko egoitzei eragiten die epaiak, gure herrietako sektore zaurgarrienetako baten eskubideak urratuz. Adinean aurrera joandako edo mendekotasun egoeran dauden herritarrak dira zerbitzua zuzenean jasotzen dutenak eta egoera horietan are gehiago, zaintza behar bezala jasotzeko benetan erabakigarria da hizkuntza. Pertsona zaurgarrienak duintasunez eta beraien hizkuntza erabiliz zaintzeko baldintza eta bermea da lanpostu horietarako hautagai guztiak zerbitzuak eta arreta euskaraz eskaintzeko gai izatea . Azken sententzia hau herritarren hizkuntza eskubideen aurkakoa da eta helburu argia du: euskararen erabilera oztopatu eta gaztelania inposatzea. Tolosaldean euskara naturaltasun osoz transmititzen da eta herritarrak euskaraz bizi gara nagusiki; adineko egoitzetako jardunak naturaltasun horren jarraipena izan behar du. Eraso honen aurrean, Galtzaundi Euskara Taldetik dei egiten diegu herritarrei urriaren 28an, 19:00etan, Tolosako epaitegiaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera . Euskararen aurkako erasoak gelditzeko, gure hizkuntzaren normalizazioan pausoak emateko eta guztiok euskararen erabilera indartzeko garaia da.
28kanala_00848
28kanala
Autobus zerbitzuetan hobekuntzak eskatu dizkio Udalak Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun diputatuari Beatriz Unzue alkateak eta Xabat Laborde alkateordeak Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatuarekin bildu ziren urriaren 16an. Udal ordezkariak, Amasa-Villabonako garraio publikoaren funtzionamenduarekin kezkatuta, hainbat eskaera zehatz luzatu zizkioten Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariari. Errefortzuko autobusak hiru zerbitzutan Amasa-Villabonako herritarrentzat funtsezkoak diren hiru ibilbidetan zerbitzuaren errefortzua ezartzea eskatu zioten udal ordezkariek mugikortasun diputatuari: hain zuzen ere, TO07 lerroan goizeko 07:05etan Larrauldik irten eta Tolosara doan autobusean (batxilergoko ikasleek Tolosako Laskorain Ikastola eta Orixe BHI institutura joateko erabiltzen duten unean), Tolosatik 07:40an atera eta zuzenean Donostiara doan autobus zerbitzuan (EHUko Ibaetako kanpusera doazen unibertsitateko ikasleek gehien erabiltzen duten autobusean) eta Tolosatik 07:00etan abiatu eta Donostiako Ospitalearekin zuzeneko konexioa egiten duen zerbitzuan. Izan ere, hiru zerbitzu zehatz horietan, egun askotan, autobusak dagoeneko beteta edo ia beteta iristen dira Villabonara, eta erabiltzaileak autobusera igo ezinik geratzen dira maiz. Zailtasun horien aurrean, eta zerbitzuak eskaintzen duen ziurgabetasunagatik, hainbat herritarrek auto pribatua erabiltzeko hautua egin behar izan dute. Zalantzarik gabe, egoera horrek, erakunde publiko guztiek sustatu behar luketen garraio publikoaren erabilerari kalte nabarmena egiten dio. Lurraldebus zerbitzua Amasara iristeko eskaera Bestetik, Amasako herritarren aspaldiko eskaerarekin jarraituz, Lurraldebus zerbitzu publikoa Amasara ere iritsi dadila eskatu diote alkateak eta alkateordeak mugikortasun diputatuari. Aipagarria da 2024ko ekainaren 19ko Osoko Bilkuran, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu zutela eskaera hau jasotzen duen Erakunde Adierazpena. Mugikortasun Diputatuaren erantzuna Bilera giro on eta atseginean garatu zen eta Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuak jarrera baikorra eta erakitzailea erakutsi zuen udal ordezkariek mahai gainean jarritako eskaeren aurrean. Dominguezen esanetan, Aldundiko teknikariek Tolosa-Donostia zerbitzua kudeatzen duen TBH autobusak enpresarekin harremanetan jarri eta irtenbideak bilatuko dituzte aipatutako hiru zerbitzu horien egoera hobetzeko. Era berean, epe laburrean, Udalari erantzunak helarazteko konpromisoa hartu zuen. Amasa-Villabonako udal ordezkariak ados agertu dira erantzunarekin eta Aldunditik etorriko diren berrien zain egongo direla adierazi zuten. Lurraldebus zerbitzua Amasara zabaltzeko eskaeraren aurrean, diputatuak eskaera kontuan izan eta dagokion bezala aztertuko dutela adierazi zuen. Hala ere aurreratu zuen gai hau konplikatuagoa dela eta ziurrenik denbora gehiago beharko dutela neurriak hartzeko. Izan ere, gaia datorren urtean landuko den Tolosaldeko autobus zerbitzuen emakida berriarekin lotuta dago eta prozesu hori denboran gehiago luzatuko da.
28kanala_00849
28kanala
Kiroldegiko sexu erasoa salatzeko bilkurak egingo dira arratsaldean Tolosako Mugimendu Feministak deituta 18:30ean Trianguloa plazan egingo da elkarretaratzea; Itaiak berriz, 19:30erako deitu du bilkura Euskal Herria plazan. Emakume batek salatu du, gizonezko batek sexu erasoa egin diola, Usabal kiroldegian gimnasioan entrenatzen ari zen bitartean. Tolosako Udalak genero indarkeria eta sexu erasoak bizi dituzten emakumeei arreta emateko erakunde arteko protokoloa aktibatu du dagoeneko. Indarkeria matxista kasua gaitzesteko, Tolosako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du arratsalderako. Tolosako Udalak, udalbatza osoaren adostasunarekin, bat egin du deialdi honekin, Triangulo plazan 18:30ean egingo da konzentrazioa. Itaiak, bere aldetik, 19:30ean egingo du erasoa salatu asmo duen elkarretaratzea Euskal Herria plazan.
28kanala_00850
28kanala
Udalak Amasako hilerriko lurzorua aldatu du, irisgarritasuna bermatzeko Azken hilabeteetan Udaleko obra brigadako langileak Amasako hilerrian lanean aritu dira, bertako lurzorua aldatzeko. Lehen harri-txintxarra zegoen hilerriko eremu eta pasabideetan hormigoizko baldosak ezarri dira, hilerriaren irisgarritasun baldintzak nabarmen hobetuz. Horrela, aurrerantzean Amasako hilerria irisgarria izango da, baita mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat ere. Udalak guztira 12.000 euroko inbertsioa egin du obra honetarako materiala erosteko, eta aipatu bezala lanak udaleko obra brigadako langileek gauzatu dituzte.
28kanala_00851
28kanala
Zinema Karteldegia El monje y el rifle , El club de los milagros , La habitación de al lado , Finnick. Los Peludos eta Joker Folie a deux pelikulak izango dira aste honetako protagonistak. Astero bezala, zinema forumak emango dio hasiera zinema karteldegiari. Aste honetan aukeratu duten pelikula El monje y el rifle da. 2006. urtea da. Bhutango erreinua demokraziarantz doa. Hauteskundeei begira, gobernuak bozketa simulakroak antolatu ditu, herritarrak ezagutzen ez duten egoera batera egokitze asmotan. Bien bitartean, Ura izeneko herrian, erregimenaren aldaketari aurre egite asmotan, arma bat lortzea eskatzen dio lama zahar batek monje bati. Lortzen duen arma, AEBtako arma-bildumagile bat bila dabilen errifle baliotsua da. Film hau, ostegunean 20:30ean eskainiko da Leidor aretoan. Larunbat eta astelehenean 19:00etan El Club de los Milagros filmaren txanda izango da. Ballyfermot, Irlanda, 1960. Dublin kanpoaldean kokatuta dagoen komunitate bat, fede, lealtasun eta batasun tradizioetan errotua dagoena. Ballyfermoteko emakumeek askatasuna dastatu eta etxeko bizitzatik ihes egin nahian amets bat dute: Frantziako Lourdes hiri sakratura erromes joatea. Beraien komunitateko apaiz lotsagabe eta errebeldearen esku hartzeari esker, Lily, Eileen, Dolly eta Sheilak, herrian egiten den errifan, beraien ametsetako bidai txartela lortuko dute. La habitación de al lado filmak ere izango du tartea Leidor aretoan, larunbatean 21:30ean eta igandean 19:30ean hain zuzen. Ingelesez filmatutako Pedro Almodovarren lehen film luzeak Ingrid eta Martharen istorioa kontatuko digu. Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikziozko idazle bihurtuko da eta Martha gerra-erreportari. Bakoitzak bere ibilbidea jarraituko du, eta, urte askoan elkar harremandu gabe egon ondoren, berriz ere bizitzak elkarren bidean jarriko ditu, gainera, muturreko egoera batean. Haurrentzako txanda igandean 17:00etan iritsiko da Finnick. Los peludos filmarekin. Jende askok ez daki etxeetan Finn-ak daudela, etxea zaintzen duten izaki iletsuak. Finnick Finn gaztea da, eta, etxea zaindu beharrean, herritarrei txantxak egiten pasatzen du denbora. Hori dela eta, familia bakar batek ere ez du denbora luzez bere etxean geratu nahi. Familia berri bat iristean, ordea, dena aldatuko da, eta Finnicken trikimailuek ez baitute inolako eraginik izango haiengan. Amasa-Villabonako Gurea Antzokian pelikula bat izango dute ikusgai asteburuan zehar, larunbatean 19:30ean eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean. Joker filmaren jarraipenak, lehenak utzi gintuen tokian jarraitzen du. Erabateko anabasa sortu ostean, Arthur Fleck, Arkham eroetxean sartu dute, Joker bezala egin dituen krimenengatik epaiketaren zain. Bere identitate bikoitzari aurre egiten dion bitartean, Arthurrek benetako maitasunarekin topo egiteaz gain, bere barnean betidanik egon den zerbait deskubrituko du, musika.
28kanala_00852
28kanala
Tolosan, 2024ko urriak 24 2025eko ordenantza fiskaletarako proposamenak helarazi dizkio EAJ-PNVk EH Bilduko Udal Gobernuari Talde jeltzaleak fiskalitate orekatu eta bidezko baten aldeko apustua egiten du, fokua gizarte ekitatean jarriz, betiere, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa ahaztu gabe. Egindako proposamenek justizia soziala eta jasangarritasunaren aldeko apustua bilatzen dute. Hau honela izanik, EAJ-PNVko Udal Taldeak 9 proposamen egin ditu 2025eko ordenantza fiskaletan txertatzeko. OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) zergari dagokionez, honako hauek dira proposamenak: 1. Hobariak OHZn, etxebizitza ohiko etxebizitzarako merkatu librean alokairuan jartzen duten pertsonentzat (eta ez bakarrik Eusko Jaurlaritzaren Alokabide bezalako programetan), betiere alokairuaren prezioa muga batzuen barruan egonez gero. 2. Ibilgailuentzako kargagailu elektriko homologatuak jartzen dituzten garajeetarako hobariak OHZn: hobaria mugatua izango litzateke denboran. 3. % 150eko errekargua OHZn, alokairu turistikoko erregimenean jarritako etxebizitzetarako. Gure ustez, ohiko etxebizitzarako ez diren etxebizitzek zerga karga handiagoa izan beharko lukete. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ri dagokionez, hauek izan dira gure proposamenak: 4. Hobaria EIOZn, egindako obra etxebizitza alokairuan jartzeko bada, betiere prezio-muga batzuen barruan eta ezarritako denbora-epe bat igaro aurretik. 5. Hobariak EIOZn, erreforma-proiektua jasangarritasuna eta ingurumenarekin lotuta badago (klimatizazioa, energia-eraginkortasuna, etab.). 6. EIOZn lehendik dauden hobariak hobetzea, obrak oztopo arkitektonikoak gainditzeko edo pertsonentzako irisgarritasunean eragingo dutenak badira. 7. EIOZn lehendik dauden hobariak hobetzea, obra Alde Zaharrean edota Euskal Herria plazako eremuan egiten baldin bada: hiriguneko eremu horietako birgaitze urbanistikoa garrantzitsua dela iruditzen zaigu eta horretarako hobari fiskalak egokiak ikusten ditugu. 8. EIOZn eraikin babestuetan egiten diren eskuhartze lanetarako lehendik ere badauden hobariak hobetzea: helburua balio arkitektoniko berezia duten eraikinak eta ondarea ahalik eta egoera egokienean edukitzea delarik. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ri dagokionez, gure proposamena honako hau izan da: 9. Zerga horren egungo hobariari eustea baina hobari hori denboran mugatuz: oro har, ibilgailu horien prezioa merkatuko ibilgailuen batazbesteko prezioaren gainetik dago, beraz, neurri honekin jasangarritasuna eta ekitatea uztartu nahi ditugu. Talde jeltzaleak lanean eta proposamen berriak lantzen eta helarazten jarraituko du etorkizunean ere tolosarren interesak eta ongizatea babestu asmoz.
28kanala_00853
28kanala
Urruzola, Esnaola eta Lizaso Behar Zanako pilotariek eta EPLEko Urmenetak Madrileko Beti Jai pilotalekuan jokatuko dute larunbatean Madrideko Beti Jai pilotaleku berrituan jokatzeko aukera izango duten euskal pilotari bakarrak, oraingoz, Behar Zanako Julen Urruzola, Arkaitz Esnaola eta Iñaki Lizaso izango dira. Laukotea osatuko du Eple taldeko Iker Urmeneta añorgarrak. Beraz, partida historikoa izango da. Larunbatean, urriak 26an 13:00etan izango da partida eta sarrera guztiak amaituta daude aspalditik. Bezperan, urriak 25ean Madrideko El Molar-en jokatuko du laukoteak gaueko 20:00etan. "Villabonako Besamotzak" Pedro Yarza zenak 1883an jokatu zuen Madrideko "Euskal Jai" eta "Fiesta Alegre" pilotalekuetan, xixteraz zein punta boleaz. "Beti Jai" pilotalekua 1894an eraiki zuten eta "Besamotza" ordurako erretiratua zegoen. 1898an hil zen. Oraingoan, "Besamotzaren" omenez, jokatu ez zuen partida jokatuko dute lau Gipuzkoarrek. Aipatu, 4000 ikusle izango direla asteburuan zehar antolatu dituzten partidak ikusten. Berez ezingo da partidarik jokatu gerora, babestutako eraikina delako. Horregatik, partida hauen garrantzia. Dena den, aurrera begira halako partida bereziak jokatzeko lanketak izango dira, izan ere, garai haietan jokatzen zen punta bolea jokamoldea Villabonan jokatzen dugun joko garbiaren oso antzekoa zen eta joko garbia Beti Jaien ikustea ederra litzateke. Eskerrak eman beharrean gara Salvemos el Frontón Beti-Jai de Madrid plataformari, haiengatik ez balitz Euskal Pilotako frontoi berezi hau eraitsia izango zelako. Eta nola ez @pelota.a.mano.madrid taldeko kideei, Madriden pilotaren alde egiten ari diren lanagatik. Eta zorionak ere, pasa den astean inauguratu zen bertako interpretazio zentrurako Daniel Carballok egindako lan guztiagatik.
28kanala_00854
28kanala
Baserritar Misto Profesionala ekimena aurkeztu da Tolosaldean Lehen sektorearen belaunaldi erreleboa bermatzeko helburuarekin sortutako ekimena da Foru Aldundiaren proiektu hau. 40 pertsona baino gehiago hurbildu dira Tolosako informazio-saiora. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko ordezkariak Tolosara hurbildu dira, Tolosaldeko herritarrekin Baserritar Misto Profesionala ekimenari buruzko xehetasun gehiago emateko. Lehen sektorearen belaunaldi erreleboa bermatzeko helburuarekin sortutako ekimena da Foru Aldundiaren proiektu hau. Ekimen honen bidez, lehen sektorean jarduera profesional bat garatu nahi duten pertsonei laguntza eman nahi die, horretarako, % 50eko lanaldi-murrizketa proposatzen die ekimenak, interesdunak jarduera hori baserriko lanekin bateragarri egin ahal izan dezan modu profesionalean, diru-sarrerak bi jardueretatik etor daitezen. Programaren xehetasunak Programa baserritar misto profesionala izateko interesa duten 18 eta 55 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa izatea eta enpresan gutxienez 18 hilabeteko antzinatasuna izatea. Bazkide langileen kasuan, 10 bazkide baino gehiago dituzten erakundeetakoek soilik izango dute laguntza jasotzeko aukera. Langile berrien kasuan, lan-kontratu mugagabe berriak lanaldiaren % 50 izan beharko du. Enpresei dagokienez, parte hartzeko baldintza nagusia haien jarduera lehen sektoreari lotuta ez egotea da. Programak sei urteko iraupena izango du guztira. Foru erakundeak konpentsazio ekonomikoa emango die baserritarrei eta enpresei lanaldi-murrizketari aurre egiten laguntzeko. Informazio saio honez gain, webgune honetan informazio gehiago aurki daiteke: www.gipuzkoa.eus/baserritarmistoprofesionala . Era berean, Aldundiak posta elektronikoko helbide bat jarri du herritarren eskura, zuzenean harremanetan jarri ahal izateko gairen bat planteatzeko edo programan parte hartzeko interesa izanez gero:
28kanala_00855
28kanala
Redline Mekanika TAKE 72 - Cantbasket 60 Alde handiko markagailua utzi du Usabalen jokatutako partidak. TAKEk maila handia erakutsi du Cantbasketen aurrean. Lehen bi laurdenetan saskiratze ugari ikusi ahal izan dira, Tolosar eta Santanderrekoen artean neurketa sutsua eman da atsedenaldira iristean 37-21 ko partziala izanik. Azken bi laurdenetan TAKEk Cantbasket mendean hartzea lortu du, 12 tantoko aldearekin talde urdinak lehia poltsikoratu du. Denboraldiaren bigarren jardunaldia izan da hau, TAKEk bide luzea du aurretik, baina bere helburuak betetzen hasia da Tolosako taldea, izan ere, bi jardunaldietan bi garaipen lortu ditu.
28kanala_00856
28kanala
Tolosako Babarrunaren Festa abenduaren 14ra atzeratu da Orain arte inoiz bizi izan gabeko egoera baten aurrean topatu dira Tolosako Babarrunaren ekoizleak: uzta jasota eta lehortuta beharko luketenean, oraindik gehiena landarean dago. Asko berandutzen ari da aurtengo uzta, eta ez dago Babarrunaren Festako ekitaldi nagusiak egiteko behar adina babarrun; ezohiko egoera honen aurrean, eragile guztien adostasunarekin azoka eta festa eguna atzeratzea erabaki da. Abenduaren 14an ospatuko da Tolosako Babarrunaren Festa. «Asko berandutu da aurtengo uzta. Garai honetarako lanean hasita behar genuke elkartean, makinak martxan. Baina inoizkoa gertatu zaigu: geldirik dauzkagu. Eta datorrenak itxura ona eta maila paregabea badu ere, aurtengo uzta inoiz baino beranduago dator. Klimaren menpekoa da nekazaritza, eta eragina izan du aurten», azaldu du Xabier Goikoetxea ekoizleen elkarteko lehendakariak. Ezohiko egoera honek bete-betean eragin dio Babarrunaren Festari. Ekoizleek argi adierazi dute ez dagoela Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketa edota Gure Kaiolak antolatzen duen lehiaketa gastronomikoa egiteko behar adina babarrun, ez eta egun horretan saltoki eta jatetxeetara bideratzeko nahikoa kopuru ere. Horiek biak dira egun horretako ekitaldirik esanguratsuenak, eta egiteko bermerik ez dagoela ikusita, data atzeratzea erabaki dute, aho batez, egunaren antolaketan parte hartzen duten eragile guztiek, Tolosako Babarruna Ekoizleen Elkarteak, Babarrunaren Kofradiak, Gure Kaiola elkarteak eta Tolosako Udalak. «Udalean azaroaren 16rako guztia prestatzen hasiak ginen: azokarako postuen izen ematea zabalik zen, batzuk jasota ere bai. Pasa den aste amaieran, ordea, ekoizleen elkartetik arduratuta deitu ziguten, ezohiko egoera honen berri eman eta data atzeratzeko eskatuz», azpimarratu du Aitor Agirresarobe zinegotziak. «Kontziente gara aldaketak eragingo duenaz. Azken urteotan dimentsio handia hartu du, eta herri osoan eragiten duen eguna da. Askok egutegian ondo gordetako eguna izan ohi da, eta jende asko batzen da mahaien bueltan. Horregatik, hainbat aukera landu ditugu, eragina ahalik eta txikiena izan zedin. Baina azoka eta festa egun honi zentzua ematen dion produktu nagusirik gabe, asmoekin aurrera egitea bideraezina da eta atzeratzea erabaki dugu antolaketan parte hartzen dugun eragile guztiok. Tolosako Babarruna da egun honetan sustatzen duguna, gure herriaren nortasunaren parte da, eta egun honetan bere presentzia ezinbestekoa da», gehitu du. Horrenbestez, Babarrunaren Festa, bere osotasunean, abenduaren 14ra atzeratuko da. Egun horretan izango dira azoka berezia, bi lehiaketak eta Euskal Jaia, baita egunaren bueltako gainerako ekitaldiak ere. Aurrerago emango dira egitarauaren inguruko xehetasun guztiak. Aldaketa guztiak egitearekin batera, data berrirako izen emateak abiatuko dira. Uztaren maila, «paregabea» Aurtengo uzta berandu badator ere, bere maila ona izango dela aurreratu dute ekoizleek. «Gutxiago dator, baina horrek ere badu, nolabait, bere alde ona. Aurreko urteekin alderatuta, itxura hobea duela dirudi, eta hori nabarituko da bere ezaugarrietan. Espero dugu azken egunotako euriteek kalte handirik ez egitea», adierazi du Xabier Goikoetxea ekoizleak.
28kanala_00857
28kanala
"Gipuzkoan Egina", lurraldeko industria ezagutzeko saioa 28 Kanalean Tokikomeko komunikabide ezberdinen artean burututako elkarlanaren fruitua da "Gipuzkoan Egina". Goiena, GUKA, Goierri Telebista eta 28 Kanala elkarlanean. "Gipuzkoan Egina" saioa estreinatuko da bihar, ostirala, gaueko 22:00etan, 28 Kanalean. Saio honetan, Gipuzkoako industria bertatik bertara ezagutu ahal izango da, bailara ezberdinetako enpresetara bisitak eginez. Izan ere, Tokikomeko komunikabide ezberdinen artean burututako elkarlanaren fruitua da "Gipuzkoan Egina". Goiena, GUKA, Goierri Telebista eta 28 Kanalaren eskutik burututakoa hain zuzen. Gipuzkoako bailara ezberdinetako enpresak herritarrei gerturatzeko asmoarekin sortu den saio honetan, lantokietan zer egiten duten eta nola egiten duten bertatik bertara ikusi ahal izango da.
28kanala_00858
28kanala
Zinema karteldegia Casa en llamas , La Infiltrada , Transformers one eta Buffalo Kids pelikulak izango dira ikusgai asteburuan. Astero bezala, zine forumak hemango dio hasiera zinema karteldegiari. Aste honetan aukeratu duten pelikula Casa en llamas da. Montse senarrarengandik aspaldi banandu zen emakumea da eta bere seme-alabak guzti honen ondorioz berarengandik aldendu ziren. Baina zorionez beteko da, Cadaquéseko ingurune idilikoan familia osoarekin asteburu bat igaroko duela jakitean, nahiz eta bere iragana suntsitu beharko duen ametsetako bi egun igarotzeko. Ostegunean, urriak 17, 19:00etan eskainiko dute Leidor Aretoan. Hurrengo pelikula, bai Leidor Aretoan, baita Amasa-Villabonako Gurea Antzokian izango da ikusgai. La Infiltrada -k, Arantxaren istorioa kontatzen digu, ETA talde terroristarekin bukatu nahi duen polizia gaztea. Hori dela eta, Angelek, bere nagusiak, erakundean infiltratzeko misioa eskainiko dio, barrutik aurre egiteko. Urte batzuk ezker abertzalean sartuta eman ostean, ETA Arantxarekin jarriko da harremanetan, taldera bat egiteko. Gurea Antzokiako kasuan, larunabtean 19:30ean eta 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00ean iksuteko aukera egongo da. Leidor Aretoko kasuan, larunbat eta igandean 19:30ean, eta astelehenean 19:00ean. Haurren zineman Buffalo Kids eta Transformers One pelikulak ditugu. Lehena Gurea Antzokian eskainiko dute larunbat eta igandean 17:00etan. Tom eta Mary bi anaia umezurtz dira, eta elkarrekin gainditu behar dituzte bizitzako zailtasunak. Bizitza berri baten bila, XIX. mendeko New Yorkeko portuan lehorreratuko dira, baina bapatean gutun bat iritsiko zaie, Kalifornian osaba abt dutela jakinaraziko diena. Bi haurrek tren batean polizoi gisa bidaiatzea erabakiko dute, mendebalde basati osoa zeharkatuz familia abten bila. Bidean, arrisku askorekin egingo dute topo; bidelapurren erasoekin batik bat. Transformers One -en kasuan, Leidor Aretoan eskainiko da, igandean 17:00etan. Optimus Prime eta Megatronen jatorriaren istorioa da, inoiz kontatu ez dena. Cybertroneko patua betiko aldatu zuten arma-anaiak izatetik, etsai amorratuak izatera nola pasatu ziren kontatzen du filmak.
28kanala_00859
28kanala
Lurralde Oreka Berdea Nekazaritza eta herri txikiak. Herritarrei zuzendutako Lurralde Oreka Berdeko departamentuaren aurkezpena eta lan-ildo nagusien azalpeneko saioa.
28kanala_00860
28kanala
Udaten hitzordu presentziala webgunetik eskatzeko aukera eskainiko du aurrerantzean Tolosako Udalak Hitzordua eskatu eta 24 orduko epean jarriko da udala harremanetan eguna eta ordua adosteko. Udaten web bidez hitzordua eskatzeko aukera martxan dago jada. Aukera berri honek udal tramiteak azkarrago eta erosoago egitea duela helburu jakinarazi du Tolosako Udalak, itxaronaldiak saihestuz eta prozesua eraginkorragoa eginez. Tolosa.eus webgunean, orrialdearen azpiko eskuineko aldean 'Hitzordua eskatu' botoia aurkitzen da. Botoi hori sakatu ondoren, galdetegi bat bete beharko da. Formularioa osatu eta 24 orduko epean (egun baliodunetan) zehaztutako telefono-zenbakira deituko du udalak, egindako kontsultari erantzuteko edota hitzorduaren eguna eta ordua berresteko. Herritarren erosotasuna bermatzea, eraginkortasuna hobetzea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea da udalak helburu gixa jarri dituen hiru puntuak.
28kanala_00861
28kanala
Bedaioko azokara joateko autobus zerbitzua izango da igandean Tolosatik, Alegiatik eta Ugartetik Bedaiora joan-etorria bi aldiz egingo du autobusak. Bedaiora 10:45ean eta 12:00etan abiatuko da eta Tolosara itzuli berriz, 13:00etan eta 13:45ean. Igandean, urriak 20, Bedaioko azoka berezia ospatuko da. Orotariko jaki eta artisau lanak izango dira erakusgai. Tolosako Udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko du azokara joan-etorria egin ahal izateko. Ondorengoa da autobusek osatuko duten ordutegia: TOLOSA San Frantzisko pasealekua San Frantzisko pasealekua Podiumera igoz bukatu du denboraldia Ioseba Mateosek Ioseba Mateos igerilariak igandean Zierbenan jokatutako Galipa Swim zeharkaldiko podiumera igotzea lortu du, hirugarren postuan amaitu du proba. 29 minutu eta 32 segundoan osatu ditu lasterketak zituen bi kilometroak. Eneko Sazemira irabazleak baino bi minutu eta 16 segundo gehiago behar izan ditu helmugara iristeko.
28kanala_00862
28kanala
Tolosanklisk lehiaketak badu irabazlea Lur Zaldua Aristik irabazi du argazki lehiaketa. "Bizitzaren aldapak" argazkia izan da Tolosanklisken garailea. "Zaintza Tolosan" gaia hartuta 115 argazki aurkeztu dira aurten lehiaketan. Horietatik Zalduarena izan da aukeratua 2025eko egutegiaren azala izateko, eta argazkilariak 600 euroko saria jaso du. Horrez gain, epaimahaiak beste 12 argazki aukeratu ditu hilabete bakoitza irudikatzeko, hauetako bakoitzak 200 euroko saria jasoko dute: Urtarrila: Javier Zabala Acosta, "Nire amona zaintzen" Otsaila: Miren Amorrotu Fernandez, "Osasunean eta gaixotasunean" Martxoa: Ana Eizmendi Peñagarikano, "katutxoa" Apirila: Maider Gaztelumendi, "Zaintza, elkar zaintza" Maiatza: Paula Bonilla Zagala, "Gure sustraiak" Ekaina: Arantxa Aranburu Arakama, "Zaintza sarea" Uztaila: Fernando Pradini, "Birziklatzen" Abuztua: Llívià Escola Hernandez, "Ama" Iraila: Mikel Sagasti Esteban, "Tolosa begira" Urria: Ana Pradini, "Babestu" Azaroa: Iñigo Goñi Labayen, "Zaintzarik xamurrena" Abendua: Juanan Dorronsoro Ugartemendia, "Elkar zaintzen"
28kanala_00863
28kanala
Tolosako Udalak herrian jazotako sexu-erasoak gaitzetsi ditu Udalak Tolosako Mugimendu Feministaren elkarretaratzearekin bat egingo du, arratsaldeko 19:00ean, Trianguloa plazan. Eguerdian, 18 urteko gizonezkoaren atxiloketaren berri izan bezain laister, Tolosako Udalak sexu-erasoen aurkako protokoloa martxan jarri eta Larrialdietako Mahaiaren bilera deitu dute. Jazarpen hauek jasan dituzen emakumeei elkartasun osoa adierazi nahi die Udalak, hala, haien eskura jarriko dituzte jarraian aipatutako baliabideak: doako laguntza psikologikoa eta juridikoa, Gizarte Zerbitzuen eta Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen bitartez. "Ez dute lekurik gure gizartean" esanez salatu ditu Udalbatzak sexu-erasotzat jotzen diren jarrerak.
28kanala_00864
28kanala
Etorri Nafarroa Oinez jaira autobusez Tolosaldetik Beste urtebetez, Nafarroa Oinez era joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Zangozara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 20an . Izen ematea irekita dago urriaren 17ra, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du ( Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 12 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. Izena emateko lekuak hauek dira: ALEGIA: Kultur Etxean. VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan) . ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan . Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Zangotzan . Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri: IKAZTEGIETA: 9:00 Kiroldegiko geltokian . ALEGIA: 9:05 Ferreteriko geltokian . TOLOSA: 9:10 Santa Klarako geltokian . ANOETA: 9:15 Apaetxe baserrian . IRURA: 9:20 Ikastola parean . VILLABONA: 9:25 Elizako geltokia .
28kanala_00865
28kanala
Tolosako Herri Krosa dela eta trafiko mozketak 11:00etan abiatuko dira korrikalariak, eta proba hasten denetik, pasatzen diren arte, ibilbideari eragiten dioten errepideak erabat moztuko dira. Larunbatean, urriaren 12an, izango da Tolosako Herri Krosaren XXXVI. edizioa, baita IX. Txiki-Krosa ere. 8,1 kilometroko ibilbidea egingo dute helduek: San Esteban - Gernikako Arbola lorategiak - San Frantzisko pasealekua - Araba Etorbidea - San Esteban [zati hau bi aldiz] - Olarrain - Usabal kiroldegia (bidegorritik) - Suhiltzaileen parkea - Berazubi, Martin Jose Iraola - Zezen plaza - Lizardi plaza (espaloitik) - Zumalakarregi pasealekua - Trianguloa plaza - Zerkausia kalea - Plaza Zaharra - Kale Nagusia - Rondilla kalea - San Frantzisko pasealekua - Araba Etorbidea - San Esteban. 11:00etan abiatuko dira korrikalariak, eta proba hasten denetik, pasatzen diren arte, ibilbideko puntu horien inguruan trafikoa erabat moztuko da. Korrikalariak pasa ahala zabalduko da berriro ere errepidea.
28kanala_00866
28kanala
Luzapenean sartutako golak eman dio Laubururi hurrengo fasea jokatzeko txartela Errege Kopako bigarren kanporaketako lehia jokatu zuen bart Lauburu Ibarrak Tafallan. Arauzko denbora binakoaren amaitu ondoren, luzapenean Usinek sartutako golari esker irabazi zuen lehia. Tafa eta Lauburu Ibarra Errege Kopako bigarren kanporaketara liga hasiera ona eginda iritsi ziren, lehia estu eta gogorra aurreikusten zen eta esperotakoa bete egin zen. Talde moreak kantxaratu zuen bostekoa Txubik, Raulek, Txikik, Chukyk eta Usinek osatu zuten. Lehenengo zatian, etxeko taldea aurreratu zen markagailuan, atsedenaldirako bederatzi minuturen faltan Lauburuk bere atean sartu zuen gola. Handik sei minutura ordea, talde moreak sartutako golak berdinketa ezarri zuen markagailuan. Banakoaren iritsi zen lehia atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran Marcos, Zaldua, Raul, Gorka eta Victorrek osatu zuten bostekoa. Lehia bakarrera jokatzen diren kanporaketan golak sartzea bezain garrantzitsua izaten da ez jasotzea, defentsa lana ondo egitea ezinbestekoa zen. Honela bigarren zatia bere erdialdera iristen ari zela, Lauburuk gola sartu eta neurketa irabazteko aurrerapausoa eman zuen. Lehia estu zegoen eta azken segundoetan Tafak sartutako golak kanporaketa berdindu zuen, binakoaren bukatu zen arauzko denbora. Luzapena bukatzeko bi minuturen faltan Rafa Usinek sartu zuen lehia erabaki zuen 2-3koa. Partida borrokatua jokatuta lortu du beraz Lauburuk Errege Kopako hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela.
28kanala_00867
28kanala
Zinema karteldegia Las Jaurias , Soy Nevenka , Emanuelle , Joker: Folie a deux , Gru 4 eta Zack y Wowo ikusteko aukera aste honetan zehar. Ostegunean Tolosako zine forumarekin hasiko da aste honetako zine karteldegia. Leidor aretoan eskainiko da 20:30ean, Kamal Lazraq-en Las Jaurias filma. Casablanca kanpoaldeko trafikatzaile txiki bat da Hassan, eta klan bateko buruarentzat egiten du lan. Klan honetako nagusiaren txakur kuttuna txakur borroka batean hiltzean, erantzuleetako bat bahitzeko agindua jasoko du Hassanek. Agindu hau betetzeko bere semea murgilduko du burututako planean baina zeregin xume gisa hasten dena amesgaizto bihurtuko zaie berehala, aita-semeak gau luze eta etsigarri batean murgilduz. Larunbatean eta astelehenean 19:00etan Emmanuelle filmaren txanda izango da. Awdrey Diwanen filmak Emmanuellen bilaketa bat kontatzen du, ezkutuko plazer abtena hain zuzen. Lan egiten duen luxuzko hotel kateak Hong Kong-era joateko agintzen dio, bere establezimenduetako baten diru-sarreren jaitsiera aztertzeko, baina iristean primeran funtzionatzen duen hotel bat aurkituko du. Zuzendaria kargutik kentzeko aitzakia bilatu bitartean Lee Jae-Yong ezagutuko du, errutina mistoriotsuak dituen exekutibo erakargarria. Emmanuelle berarekin obsesionatuko da, baina obsesio horrek lanean huts eginaraziko dio. Tod Phillipsen Joker: Folie a deux film aski ezaguna eskainiko da Leidor aretoan larunbatean 21:30ean eta igandean 19:30ean. Joker filmaren jarraipenak, lehenak utzi gintuen tokian jarraitzen du. Erabateko anabasa sortu ostean, Arthur Fleck, Arkham eroetxean sartu dute, Joker bezala egin dituen krimenengatik epaiketaren zain. Bere identitate bikoitzari aurre egiten dion bitartean, Arthurrek benetako maitasunarekin topo egiteaz gain, bere barnean betidanik egon den zerbait deskubrituko du, musika. Haurrentzako eskaintza haurrei zuzendua dago, igandean 17:00etan Leidor aretoan izango da, Zak y Wowo . Izaki fantastikoak eta munstroak bizi diren mundu magiko batean Zak-ek, abentura epiko bat biziko du. Bere anai-bikia Kyle-ren bila dabil etsi-etsian, modu misteriotsuan desagertu baita. Zak-ek Wowo du lagun bilaketa lanetan, ile-bola maitagarri, txoro eta ñimiñoa. Honek izaera magikoa du eta Zac-en boterea kontrolatzen lagundu nahi dio. Villabonako Gurea Antzokiak ere izango du haurrentzako eskaintza asteburuan, Gru 4: Mi villano favorito filma. Hain ezaguna egin den saga honetako film berrian, pertsonai berri bati emango die ongi etorria Gru, Lucy eta neskatoek (Margo, Edith eta Agnes): Gru Juniorri, dirudienez, aitarentzat oinaze bat izateko asmoz iritsi dena. Oraingo honetan, Gruk, bere nemesis berriari Maxime Le Mal eta bere neska-lagun sofistikatu eta maltzurra den Valentinari aurre egin beharko die. Hori dela eta, familiak, ihes egin beharko du. Bestalde, Soy Nevenka pelikula ikusteko auekra ere izango da Gurea Antzokian, larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 19:30ean. Gertakari errealetan oinarrituta dagoen film honek Nevenka Fernandezen istorioa kontatzen digu. 2000. urtean oinarritzen da, Nevenkak 24 urte ditu eta Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzia da. Bertan, jazarpen gupidagabea pairatzen du alkatearengandik, politikan eta arlo pertsonalean nahi duena egitera ohituta dagoen gizona. Nevenkak salaketa jartzea erabakitzen du, nahiz eta badakien oso prezio altua ordaindu beharko duela. Inguruak ez du babesten, Ponferradako gizarteak bizkarra ematen dio, eta hedabideek epaiketa publiko baten menpe jarriko dute. Kasu honek, Espainian, #metoo mugimendua hasi zuen, nahiz eta termino hau oraindik sortu gabe egon. Benetako gertaeretan oinarritutako istorio honek protagonista aitzindari bihurtu zuen, lehen aldiz, eragin handiko politikari ezagun bat epaitegietara sexu- eta lan-jazarpenagatik eraman zuelako.
28kanala_00868
28kanala
Aste honetako Tolosako Azoka ostiralera aurreratuko da Urriaren 12a, larunbata, jai eguna denez, ostiralera aurreratuko da azoka. Irene Caminosen agurreko ekitaldiko muntaia lanak direla eta, Euskal Herria plazako postuak San Frantzisko pasealekuan jarriko dira. Datorren larunbata, urriak 12, jai eguna denez, asteroko ohiko azoka egun bat aurreratuko da. Urriaren 11n, ostiralean, ospatuko da. Azokaren kokapenari dagokionez, Euskal Herria plazan kokatzen diren postuak San Frantzisko pasealekura lekualdatuko dira, larunbat arratsaldean egitekoa den trial erakustaldiaren muntaia lanak direla eta.
28kanala_00869
28kanala
Larunbat beltza izan da Tolosalarentzat Areto futbol hirugarren mailako bigarren jardunaldian Tolosalak Antiguoko hartu du larunbat honetan. Lehia bortitza izan da hasieratik, lehen atalean Tolosala play-offetik kanpo utzi zuen taldek bi golekin zigortu du talde urdina. Bigarrenean kamiseta beltzekoak erasoan atera dira berriro eta lehen atalean baino estrategia oldarkorragoa erabili dute, horrek hainbat txartel hori balio izan dizkio kanpoko taldeari baina horrela ere hirugarren tantoa bereganatu dute, Tolosalak ordea bakarra lortu du. Azkenik, Antiguokok ate hutsean laugarren gola sartu eta partida erabat poltsikoan sartu du. Beltza izan da beraz larunbata etxeko taldearentzat.
28kanala_00870
28kanala
Garaipenak eskuetatik ihes egin dio TAKEri Asteburua ezohikoa izan da Eguzkitza Sagardotegia TAKErentzat, ostiralean lehen jardunaldia eta larunbatean bigarrena jokatu behar izan ditu. Ostiralean porrotarekin estreinatu zuten denboraldi berria eta larunbatean lau punturengatik garaipena ez zuten lortu. Lehen bi ataletan TAKE Navasketen atzetik joan zen, baina hirugarrenean talde Tolosarra gailendu zen. Laugarrenean berriz, Nafarrek markagailua berdintzea lortu zuten azken segundoetan eta horrela bosgarren atalera joan behar izan zuten bi taldeek. Bost minutuko lehia erabakigarria izan zen hau, non kanpoko taldeak lortu zuen partida poltsikoratzea. 54-58 izan zen neurketaren emaitza.
28kanala_00871
28kanala
Bizitza efimeroa, Koldobika Jauregiren omenaldia Alkizako Udalak, herriko hainbat eragilerekin eta Ur mara museoaren lagunekin batera, Koldobika Jauregiren omenez hainbat ekitaldi antolatu ditu urrian zehar. Urriaren 12an burutuko da ekitaldi nagusia. Batetik, bizitza efimeroa arte erakusketak izango dira urriaren 4tik 20ra Fagus Alkiza interpretazio zentroan. Urriaren 11tik 13ra berriz, elizako arkupeetan. Dantza filmeko irudiak ere ikusgai izango dira zentroan Xabier Artolaren eskutik. Artolak, "Dantza"ren filmaketan ateratako argazkiak bildu eta Kameren aurrean dantzari: "Dantza" filmeko argazki sorta bat erakusketa sortu zuen. Urriaren 10ean, Dantza filmaren proiekzioa izango da eta jarraian, hitza hartuko dute Xabier Artolak eta Telmo Esnal filmaren zuzendariak. Urriaren 11ean, Antonio Casadok Jauregi gogoan, hitzaldia eskainiko du. Antonio Casado Ur mara museoa osatzen duen familia handiko kideetako bat da. Urriaren 12an, Bizitza Efimeroa, Koldobika Jauregiren bizitza ospatzeko eguna izango da. 12etan hasiko da eta ekitaldien ondoren, bazkaria ospatuko da Alkizako frontoian.
28kanala_00872
28kanala
Danok Danena taldea gustura dago 15 urtez azpiko Espainiako Txapelketan lortutako emaitzekin Ekaitz Cortajarena eta Ion Ander Iriarteren gidaritzapean joan diren gazteek emaitza onak lortu dituzte. Pasa den asteburuan Leonen Espainiako 15 urtez azpiko txapelketan Danok Danena taldeko hiru pultsularik parte hartu zuten. Horretarako gutxiengo marka lortuta ziren Sergio Gonzalez, Eneko Mesa eta Mohamed Reda El Byad. Sergio Gonzalezek 55 kilo kategorian, 128 kilo altxa zituen; 57 kilo abiadan eta 71 bi denboratan, lan horri esker brontzezko hiru domina lortu zituen. Eneko Mesak berriz, laugarren postua lortu zuen, 126 kilo jaso zituen, 56 kilo abiadan eta 70 bi denboratan. 73 kilo kategorian, Reda El Byad gazteak parte hartu zuen, honek ere lan txukuna egin zuen. Abiadan bigarren postua lortu zuen; hirugarrena bi denboratan eta total olinpikoan. Kasu honetan nazionalitaterik ez duenez, ezin izan du dominarik lortu.
28kanala_00873
28kanala
Berazubiko festen egitaraua Urriaren 5etik 13ra ospatuko dira jaiak Berazubi auzoan. Urriak 5 larunbata 10:00 - 3x3 Txapelketa. 11:00 - II. Piragua Txapelkea Oria ibaian. 12:30 - Haurrentzat kirol alternatiboak. 13:00 - Txupinazoa Naroa Merino zesta punta jokalari berazubitarraren eskutik. 16:30 - Holly hautsen festa, plazan. 17:00 - Pottoka ibilaldiak, auzoko kaleetan. 18:30 - Buruhandiak auzoko kaleetan. 19:00 - Erromeria, Alaiki taldearen eskutik. 22:30 - Primo Bayo DJ, auzoko kaleak alaitzen. 23:30 - Inhumanos, valentziako taldearen kontzertua eta ondoren Primo Bayorekin festa plazan. Urriak 6 igandea 12:00 - Gizonezkoen toka. 14:30 - Larreak zerbitzatutako bazkaria, plazan. 16:00 - Peru. 17:30 - Tolosako erraldoi eta buruhandiak, auzoko plazatik. 19:00 - Disko mugikorra Parti Man, haurrentzat. Urriak 7 astelehena 19:00 - Berazubiko argazki zaharren erakusketa, auzoko dendan. Urriak 8 asteartea 19:00 - Umore bakarrizketa. Amaia Ruiz de Galarreta, Asier K, Esti Curiel eta Ander Malbadi. Urriak 9 asteazkena 19:00 - Ardo dastaketa maridajearekin. Urriak 10 osteguna >19:00 - Kroketa lehiaketa eta pintxo-potea. Urriak 11 ostirala 18:15 - Buruhandiak. 18:15 - Iver DJ. 22:30 - Leiticia Sabater (finantzatu gabeko ekitaldia) eta ondoren Iver DJ. Urriak 12 larunbata 11:00 - Xake txapelketa. 11:30 - 3x3 futboleko finalerdiak eta finala. 12:00 - VI. Europako Txapel Jaurtiketa. 15:00 - Mus txapelketa azkarra. 16:30 - Zumbaton. 18:00 - Haurrentzat txokolatea, plazan. 18:30 - Buruhandiak auzoko kaleetan. 19:30 - Lehen saioa. Jamaika show. 21:00 - Danborradako partaideen afaria. 22:30 - Danborrada auzoko kaleetan, Lasko txarangarekin. 23:45 - Su artifizialak. 00:00 - Jamaika show orkestraren emanaldia. Urriak 13 igandea 09:15 - Diana, Tolosako txistulari banda. 11:30 - Emakumezkoen toka. 13:00 - Tolosako Udal Musika Banda. 14:30 - Paella erraldoia. 16:00 - DJ Meyd. 19:00 - Udaberri dantza taldea eta ondoren kalejira lokaletik, arratoiarekin. Arratoiaren erretzea. 21:30 - Festa amaierako txupinazoa.
28kanala_00874
28kanala
Udalak lagundutako proiektua amaituta, El Salvadorreko Jocoaitiqueko herritarrek uraren hornidura eta saneamendua bermatuta dute Udalaren eta Euskal Fondoaren artean garatu den urteetako lankidetza emaitza positiboak ematen ari da. Jocoaitiqueko (Morazan iparraldea, El Salvador) komunitatearentzat uraren hornidura eta saneamendua hobetzen dituen ur-tanke edo depositu baten eraikuntza amaitu da hilabete honetan. Proiektu hau aurrerapauso garrantzitsua da eskualdeko biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko, eta nazioarteko lankidetza solidarioaren onurak islatzen ditu. Ur-tanke berri horren eraikuntzari esker 2.000 pertsona baino gehiagoren higiene eta osasun-baldintzak nabarmen hobetuko dira; Azpiegitura berri honek sarbide fidagarriagoa eta seguruagoa ematen dio edateko urari, eta horrek bizi-kalitate hobea bermatzen die Meanguera, Jocoatique, Torola, Arambala, Villa El Rosario eta San Fernandoko herritarrei. Amasa-Villabonako Udalak urteak daramatza Euskal Fondoarekin lankidetzan. Erakunde horren bitartez nazioarte mailako hainbat elkartasun proiekturen finantzaketan laguntzen du Udalak, senidetuta gauden El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen garapena sustatzeko konpromiso irmoarekin. Komunitate honek sekulako sarraskia eta sufrikarioa pairatu zuen El Salvadorreko gerra zibilean eta 1992. urtetik, ia ezertxo ere ez zuten errefuxiatuen gunea izatetik, bizitzeko beharrezkoak diren zerbitzuak dituen komunitatea izatera pasa dira, besteak beste Aiztondoko Udalek egindako ekarpen ekonomikoari esker. Amasa-Villabonako Udala oso harro dago behar zuen jendeari ur saneamendua eta edateko ura ekarri dien nazioarteko elkartasun proiektu honetan parte hartu izanaz, milaka pertsonaren bizi-baldintzak hobetzen lagundu baitu.
28kanala_00875
28kanala
Zinema karteldegia Aste honetako zinema karteldegiari Nuestro dia pelikulak emango dio hasiera, ostegunean 20:30ean Leidor Aretoan. Filmak Sangwon aktorearen eta Hong poetaren istorioa kontatzen du. Udako egun batean, Seulen, Sangwong, bere lagun mina eta bere katua bizi diren etxera joango da bizitzera. Bestalde, Hong, bakarrik bizi da eta bere katua hil egin da. Bakoitzak, bisita bat jasoko du: aktoreak 20 urteko emakume batena eta poetak, 30 urte inguruko gizon batena. Biek oso galdera serieoak erantzun beharko dituzte. Larunbatean 19:00etan eta igandean 19:30ean Un desastre es para siempre filmaren txanda izango da. Las Vegasen esnatu dira Abby eta Travis gau ero bat igaro ondoren, ajearekin eta, ustekabean, ezkonduta. Beraz, ezagutzen ez diren edozein gazte ezkonberrik egingo luketena egiten dute: eztei-bidaian joan Mexikora, beraien lagun min eta familiarekin! Ezkontza hau egokitze zaien patua, ala beste hondamendi bat izango da? Blanche Renardek Greg Lamoureux ezagutzen duenean, gizon egokia aurkitu duela uste du. Lotzen dituzten hariak azkar indartzen dira; pasiozko erlazio bat eraikiz . Bere beldurrak alde batera utzita, bere familia eta Rose, ahizpa bikia, alde batera utziko ditu Blanchek, bere burua ezagutu eta aurkitzeko asmoarekin, baina, pixkanaka, gizon posesibo eta arriskutsu baten atzaparretan harrapatuta dagoela konturatuko da. Hauxe da, Solo para mí filmak kontatzen diguna, larunbatean eta astelehenean 19:00etan ikusteko aukera izango dena. Ateburu honetako haurren filma Liztor kapitaina izango da, igandean 17:00etan. Istorioa Avispatropolisen eta Eztiaren Erreinuan gertatzen da. Harmonian bizi dira abaraskan, Avispa kapitainak babestuta, baina euren etsai Jaques Poison liztorrak eta bere jarraitzaileek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dute. Avispa kanpitainaren esku dago beretarrak kosta ahala kosta defendatzea, beti bezala, nobleziaz, justiziaz eta errugabetasunez. Asteburu honetan Amasa-Villabonako Gurea Antzokia ere hasiko da zinema karteldegiarekin, Segundo premio filmarekin hain zuzen. Larunbatean 19:30ean eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean eskainiko da. Granadan, 90. hamarkadaren amaieran kokatzen da. Arte- eta kultura-eferbeszentzia betean, indie musikako talde batek bere unerik delikatuena bizi du: baxu-joleak banda alde batera uzten du musika munduan bere tokia bilatu nahaian, eta taldeko gitarrista auto-suntsiketa espiral batean murgilduta dago. Guzti hau gertatzen ari den bitartean, hirugarren diskoa idatzi eta grabatzeko prozesu zailari aurre egin beharko dio abeslariak. Inork ez daki disko horrek betiko aldatuko duela herrialde osoko musika eszena.
28kanala_00876
28kanala
Gaurtik aurrera enpresa berri batek egingo ditu herriko lorategien eta berdeguneen mantenu lanak Udalerriko lorazaintza eta berdegune publikoen mantenu zerbitzua eskainiko duen enpresa hautatzeko Udalak azken hilabeteetan garatu duen esleipen-prozesua amaituta, gaurtik aurrera Elai Serbitzuak S.L. enpresak kudeatuko du zerbitzu hau Amasa-Villabonan. Alegia, aurrerantzean enpresa hau izango da herriko berdeguneak eta lorategiak mantentzeaz eta zaintzeaz arduratuko dena. Esleipen-prozesuan irabazle irten ostean, Udalak urtean 204.038,86 euroko ekarpen ekonomikoa egingo dio Elai Serbitzuak S.L. enpresari herriko lorategiek eta naturguneek egoera onean jarrai dezaten. Kontratu berriak bi urteko iraupena izango du, eta beste urtebetez luzatzeko aukera eskaintzen du. Elai Serbitzuak S.L.-k esperientzia zabala du herriguneetako lorategien eta berdeguneen zaintza eta mantentze lanetan. Izan ere, enpresa honek, besteak beste, Donostia, Urnieta, Lasarte-Oria, Zarautz, Hondarribia edo Elgoibarko Udalentzat lan egiten du une honetan bertan. 1992tik geroztik Iratze Lorazaintza S.L. enpresak kudeatu du lorezaintza zerbitzua Amasa-Villabonan, baina enpresa honek aurtengo esleipen-prozesu berrira ez aurkeztea erabaki du. Amasa-Villabonako lorategien mantentze-lanetan hiru hamarkada baino gehiago eman ditu Iratzek, eta zerbitzuaren kalitatearekin eta ingurumenaren zaintzarekin konpromiso handia erakutsi du. Amasa-Villabonako Udalaren izenean Beatriz Unzue alkateak eskerrak eman nahi izan dizkio horrenbeste urtetan Udalarekin elkarlanean aritu den Iratze Lorazaintza S.L. enpresari, eta era berean, bere langileek urtez urte egindako lan bikaina goraipatu du: "Gure herriko lorategiak ederki zainduta egon dira eta kanpotik etorritako jende askori entzun diogu gure berdegune eta lorategiak koloretsuak eta oso politak direla. Horrek askotan harro sentiarazi gaitu eta Iratze eta bere langileak izan dira harrotasun horren erantzuleak. Eskerrik asko bihotz bihotzez". Orain Elai Serbitzuak S.L. enpresak hartuko du lekukoa eta enpresa aldaketa honekin gure berdegune eta lorategietan aldaketa handirik ez somatzea da Udalaren helburua. Esleipen berri honekin, Udalak ingurugiroa zaintzearen aldeko apustua berresten du eta udalerriko lorategiak bizilagun guztientzako gozagarriak izaten jarraituko dutela bermatu nahi du.
28kanala_00877
28kanala
Mugi Tolosa datorren asteazkenean hasiko da Urriaren 2tik hasita, asteazkenero egingo dira ibilaldiak, Zerkausitik abiatuta. Ikasturte berriarekin batera, Mugi Tolosa egitasmoa martxan jarriko da, hirugarren adineko helduei ohitura osasungarriak sortzen laguntzeko asmoarekin. Urriaren 2an hasi eta, ekaineko lehen astera bitarte, asteazkenero egingo dituzte irteerak, Abenduko zubia, Gabonetako, Inauterietako eta Pazko asteak salbu. Bi taldeetan banatuko dira, egingo duten ibilbidearen arabera: bost kilometroko eta kilometro bakarreko distantziak egingo dituztenak. Kilometro gehien egingo dituen taldea 10:30ean abiatuko da; bestea, berriz, 11:00etan. Boluntarioen eta ikasleen laguntzaz egiten dira paseoak; Udalaren, elkarte sozial eta ikastetxeen arteko egitasmoa baita Mugi: Inmakulada, Orixe, Laskorain Ikastola eta Herrikide, Tolosako OSI, Iturriza Jubilatu Elkartea, Goyeneche Fundazioa, Iurreamendi eta Uzturre egoitzak eta Nagusilan, besteak beste. Bizitza aktiboa eta ariketa fisikoa egitea ez ezik, sozializazioa ere bada egitasmo honen helburuetako bat: lagunartean kalera irtetea eta zahartze aktiboa sustatzen baitira. Hori dela eta, harremanak lantzeko beste hainbat ekintza ere egingo dituzte; hala nola, hondartzara irteera, Inauterietako kalejira, Tolosa-Ibarra VI. egitasmoa, 'Bizikletan adinik ez', tailerrak (erorikoak ekiditeko gomendioak, bide-segurtasuna, belaunaldi arteko tailerrak...). Bestetik, Alondegia plazan astelehenetan egiten diren jarduerek jarraipena izango dute. Gainera, aurten Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak eta Gainberrik ere parte hartuko dute, kirol ikasketak egiten dituzten ikasleek saio hauek gidatzeko asmoz.
28kanala_00878
28kanala
Amasa - Villabonako EAJ udal taldea abstenitu egin da tasen onarpenean Bada garaia EHbilduren gobernuak Amasa Villabonako herritarrak tasen igoerekin ito beharrean, plangintza serio eta sakon bat egiteko. 2024ko irailaren 25eko Udal Batzak 2025 urtean amasatarrek eta villabonatarrek ordainduko dituzten tasak onartu zituen, baina Ehbilduren Plenoan parte hartu zuten 7 kideen botoekin soilik; izan ere, Amasa Villabonako EAJ udal taldea abstenitu egin zen eta ez zuen babestu Beatriz Unzueren gobernuak aurkeztu zuen proposamena, EAJ udal taldea ez baitator bat zaborren tasaren igoerarekin. Beatriz Unzueren taldeak zaborren tasaren %40ko igoera onartu zuen eta Amasa Villabonako EAJ udal taldekideon ustez, gehiegizkoa da onartutako igoera. Gainera, horrelako igoera Ehbilduren udal gobernuaren aurreikuspen eta planifikazioaren faltari zor zaie, Europako Legebiltzarrak 2018an onartu baitzuen tasen bidez zaborren kudeaketen gastu guztiak kitatzera behartzen duen araudia, hau da, Amasa Villabonako udal gobernuak igoera bat-batean planteatu beharrean, urtez urte igoera txikiagoak plantea zitzakeen, eta ez du horrela jokatu, EAJk igoera progresiboki eta urte ezberdinetan egitea eskatu bazion ere. Gainera, EAJ udal taldeak uste du Ehbilduk onartu duen igoerak ez duela 2018/851 Europako direktibak zehazten duena betetzen, tasak ez baitio erantzuten direktibaren printzipio nagusiari. Arauaren helburuetako bat zabor gehien sortzen duenak gehiago ordaintzea da; Ehbilduko gobernuak, aldiz, amasatar eta villabonatar guztiei % 40 igoko die tasa, etxebizitzan zenbat kide bizi diren edota horiek birziklatzen duten ala ez kontuan hartu gabe. Direktiba ez betetzeaz gain, guztiz bidegabea iruditzen zaigu erabakia EAJko udal taldekideoi, zabor gutxiago sortzeko ahalegina egiten duten herritarrak zigortzen ditu-eta. Harritzekoa iruditzen zaigu Beatriz Unzueren gobernuak EAJ udal taldearen proposamenari entzungor egin izana, beste zenbait herritan, Andoainen edo Hernanin, kasu, tasa urte ezberdinetan igoko dutelako - 2 eta 3 urtetan, hurrenez hurren-, eta beste batzuetan, Donostian, esaterako, tasaren kalkulurako biztanleek sortutako zabor kopurua eta birziklatzea aintzat hartzen direlako. Gauzak beste modu batera egin daitezkeelako seinale. Bada garaia EHbilduren gobernuak Amasa Villabonako herritarrak tasen igoerekin ito beharrean, plangintza serio eta sakon bat egiteko. Plangintza horretan tasen bidez lortzen diren diru sarrerak bezain garrantzitsuak dira sortzen diren gastuak, eta Amasa Villabonako herriak zulo handia du horretan, batez ere 2022ko martxotik egoera irregularrean dagoen kiroldegiarekin ( 2023an 511.443,08€ jarri behar izan ditu). Behar handiak ditu Amasa Villabonak, Txermingo berrurbanizazioa, Amasako Espaloia, HAPOaren berritzea,Agaraiz auzoko lanak, besteak beste, baina horiei heldu beharrean kontu txikiei ematen diete lehentasuna. Argi dago Ehbilduren gobernua ez dela Amasa Villabonako herritarrek dituzten eguneroko arazoak konpontzen asmatzen ari.
28kanala_00879
28kanala
Tolosako merkatari eta ostalarien elkartea kalera atera da Tolosako merkatariek dendak itxi dituzte eta Triangulo plazan elkartu dira ordubetez konponbideak eskatzeko. Herria denok osatzen dutela diote, baita haiek ere. "Saltokiek kaleak bizitzaz betetzen dituzte, egun grisenetan ere pertsianak igo eta kaleak argiztatzen ditugu. Ez dugu komertzio txikirik gabeko herri bat nahi eta hori saihesteko konponbideak behar ditugu, ez oztopoak" diote. Merkatariak Tolosa eta Tolosaldeko bezeroei esker bizi direla eta herrian dagoen aparkaleku faltagatik hauen gainbehera bistakoa dela adierazi dute. Asteburu honetan herriko bi kale zentriko, San Frantziko eta Rondilla, peatonalizatuta egon dira eta merkatari gehienenek asteburu gogorra izan dela aitortu dute. Bezero oso gutxi izan dituztela eta izandakoak haserre etorri direla aparkatzeko buelta asko eman behar izan zituztelako. Denok nahi dugu eroso ibiltzeko eta erosteko Tolosa polit, txukun, garbi, jendez betea... nahi dutela azpimarratu dute baina haien bezeroak galtzea eta dendak itxi behar izatea ez dute onartzen. Denbora asko daramatela diote konponbide baten eske eta soluzioak ez ezik, oztopoak baino ez dituztela jaso. Bertakoentzat aparkalekuak beharrezkoak direla eta bizilagun eta komertzioen ordutegiak kontziliatzen saiatu direla. "Horretarako bertakoen aparkalekuen ordutegia 19:00etatik 20:00etara atzeratzeko eskaera behin eta berriz egin arren, ez dugu ezer lortu eta bezeroak galdu ditugu honen ondorioz. Gure bezeroei erraztasunak eskaini nahi dizkiegu hauek ez galtzeko: aparkatzeko erraztasunak edukitzea, OTA-n denbora bat doan aparkatzeko aukera bertako komertzioan erosteagatik, garraio publiko gehiago etab. Zaborren tasa ere geroz eta handiagoak, nahiz eta etxean baino zabor gutxiago sortu saltoki gehienetan, arropa denden kasuan bezala". Dendarien esanetan, kaleak biziz eta argiz betetzen saiatzen dira, baina askotan ez dela erraza diote kaleen argiteria eta garbiketa arazoak direla eta. "Tolosako kaleak ilunak daude, dendak itxitakoan, etxerako bidean, beldurra ematen digu kale zehatz batzuetatik pasatzea eta ziur gaude bezero eta bizilagunak ere horrela sentitzen direla. Argi eta bigilantzia gehiago behar dugu lehengo urtean bizitako lapurreten egoera saihesteko. Garbiketari dagokionez, gure denden atariak kaleak dira eta egunero ikusten dugu garbiketa oso eskasa dela, geroz eta eskasagoa, nahiz eta kontziente garen kaleak garbi mantentzea denon ardura dela". Amaitzeko, merkatarien hitzetan "batzuetan baztertuta sentitzen gara. Tolosa azoka bereziz betetzen da herria harro sentitzen den gauza onenak erakusteko, inguruko bisitariak eta urrutiko turistak erakarriz, baina horien artean ez dugu inoiz merkataritza eta saltokiak agertzen direla ikusten. Elkarteak sortzen dituzten ekimenak soilik ditugu merkataritza bultzatzeko helburuarekin". Komertzioa itotzen ari dela diote, kontziente direla kanpo faktore asko dituztela zuzenean kaltetzen ari zaizkienak Horregatik herrian ahots bat izan nahi dute eta ez dutela saltoki txikirik gabeko Tolosa bat nahi.
28kanala_00880
28kanala
Tolosa&Co-ren dendak, protesta modura, itxi egingo dira gaur 19:00etan Tolosako merkatari eta ostalarien elkarteak ordubetez dendak istea erabaki du, "herrian dagoen aparkaleku falta" salatu asmoz elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Triangulo plazan. Tolosa&Co elkarteak gaur, osteguna, 19:00etatik 20:00etara dendak ixtea erabaki du. Pasa den asteburuan Rondilla eta San Frantzisko kaleetan oinezkoek lehentasuna izan zuten eta horren ondorioz "asteburu gogorra" izan dutela adierazi dute elkartekideek. 19:00etan egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute Triangulo plazan, "Aparkalekurik gabe, komertziorik EZ!" lemapean protestara batzeko deia egin dute Tolosa&Co-ko ordezkariek.
28kanala_00881
28kanala
2025eko Ordenantza Fiskalak onartu ditu Udalbatzak Amasa-Villabonako Udalbatzak 2025 urteko Ordenantza Fiskalak onartu zituen atzo arratsaldean egindako ohiko osoko bilkuran. Udal Gobernuaren proposamena gehiengoz onartua izan zen EH Bilduko ordezkarien babesarekin eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdikoen abstentzioarekin. Ordenantza Fiskaletan Udalak 2025 urtean jasoko dituen zerga eta tasen kopuruak zehazten dira. %3,37ko igoera orokorra, udal zerga eta tasetan Udal Zerga eta tasa gehienek %3,37ko igoera izango dute modu orokorrean. Portzentaje hau 2024. urteko urtarriletik abuztura bitartean Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian eduki dugun KPIaren igoeraren batezbestekoa da. Alegia, Udal tasa eta zergak kontsumorako prezioen indizeak izandako igoeraren neurri berean igoko dira. Olaederra Kiroldegiko prezioek %5eko igoera izango dute Olaederra Kiroldegiko tarifak izoztuta mantendu dira urte honetan, kirol kantxaren zerbitzua etenda egon delako. 2025ean, ordea, kirol instalakuntza guztiak erabilgarri egongo dira eta ondorioz prezioak eguneratu egingo dira %5eko igoera aplikatuz. Neurri honen bidez Olaederra Kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea eta iraunkortasuna bermatu nahi dira. Erroldatuen eta erroldatu gabeen arteko prezio-aldeak ezabatu dira Auzitegiek ezarritako jurisprudentzia nahitaez aplikatu behar denez, debekatuta dago prezio publiko desberdinak ezartzea udalerrian erroldatuta daudenen eta ez daudenen artean. Beraz, kiroldegiko ikastaro batzuetan eta Udalak antolatzen dituen kultur ikastaroetan prezioak bateratu behar izan dira. Derrigorrezko prezioen bateratze horrek Amasa-Villabonan erroldatutako pertsonei ahalik eta kalte gutxien egiteko ahalegina egin da. Hondakinen tasan %40 eta %60 bitarteko igoera, Europako legeak horrela behartuta Europar Batasunaren 2008/98/EE izeneko zuzentarauak (legeak) hondakinen kudeaketa egiten duten Udalei hainbat betebehar ezartzen dizkie, horien artean honakoa: Udalak behartuta daude hondakinen kudeaketarako dituzten gastu ekonomiko guztiak, herritarrek ordaintzen dituzten tasen bidez eskuratzera. Alegia, Udalak, ezartzen dituen hondakinen tasen bidez, udalerrian biltzen diren hondakin guztien kudeaketa integralaren finantzazio osoa lortu behar du. Amasa-Villabonako Udala, beste Udal guztiak bezalaxe, Europar Batasuneko lege hau betetzera behartuta dago eta ondorioz, hondakinen tasan igoera handia aplikatu behar izan du, legeak behartuta. Gure kasuan, 2024an herriko hondakinak bildu, kudeatu eta tratatzeko Udalak 454.000 eurotik gora ordaindu beharko dizkio Tolosaldeko Mankomunitateari, eta egungo hondakinen tasetatik soilik 340.000 euro biltzen ditu, kostu guztiaren %75a. Kostu guztia ordaintzeko faltako liratekeen 114.000 euroak Udalak bere aurrekontutik ordainduko ditu aurten, baina datorren urtean herritarren tasen igoeratik jaso beharko du kopuru hori. Guzti honen ondorioz, 2025. urtean etxebizitzetako hondakinen tasak %40an igoera izango du. Horrek errealitatean hiruhileko 10 euroko igoera suposatzen du, urtean 40 euro gehiago etxe bakoitzeko. Industria-lokalek, supermerkatuek eta banketxeek ordaintzen duten hondakinen tasari %60ko igoera aplikatuko zaio, etxebizitzetakoari baino %20 gehiago. Udal gobernuak bere atsekabea adierazi du derrigorrez tasa honetan tamainako igoera aplikatu behar izan dutelako, eta aurreratu du hondakinen eta uraren tasak ordaintzeko udalak eskaintzen dituen dirulaguntzak igo eta zabalduko dituela, igoera honek herriko pertsona zaurgarrien egoera are gehiago okertu ez dezan. Hobari gehiago, etxebizitzak alokairura ateratzeko, jaiotza tasa bultzatzeko eta ibilgailu elektrikoak sustatzeko Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (IBIari) dagokionez, Udalak zerga honi aplikatzen zaizkien hobarien kopuruak handituko ditu 2025ean. Horrela, azken urteetan jaitsiera nabarmena izan duen jaiotza-tasaren joera frenatzeko asmoz, familia ugariek %90eko hobaria izango dute 2025. urtean (orain arte hobari hau %60-80 artekoa zen). Eusko Jaurlaritzaren BIZIGUNE, etxebizitzak alokatzeko programan parte hartzen duten etxebizitzek %99eko hobaria izango dute OHZ zergan, horrela praktikan zerga honetarako ia ez dute ezer ordaindu beharko. Horrez gain, OHZ zergan %50eko hobari berri bat gehitu du Udalak, garajeetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak dituztenentzat. Bestetik, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko obrak gauzatzen dituzten herritarrek %50eko hobaria izango dute Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari dagokionean. Etxebizitza hutsek %100 errekargua 2025 urtean ere, etxebizitza hutsak dituzten herritarrek %100eko errekargua izango dute Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergan. Amasa-Villabonan erabilerarik ez duten etxebizitzen merkaturatzea sustatzeko helburua du errekargu honek. 250 etxebizitza baino gehiago daude hutsik gure udalerrian, eta herritar askok arazoak dituzte Amasa-Villabonan bertan bizilekua topatzeko. Beraz, errekargu honekin, Udalak etxebizitza huts horien jabeak bultzatu nahi ditu etxeak salgai edo, batez ere, alokairuan jartzera. Hobari guztiak mantenduko dira Atzo egindako osoko bilkuran onartutako Ordenantza Fiskaletan, orain arte aplikatu diren hobari guztiak indarrean mantentzea erabaki da. 2025eko hobariak
28kanala_00882
28kanala
Tolosako hiribus zerbitzua behin-behinean etenda Tolosako hiribusaren zerbitzua ematen ari zen autobuseko gidaria ondoezik sentitu eta ospitalera eraman behar izan dute. Zerbitzua "ahal bezain laster" berrezartzeko lanean ari dira. Tolosako Udalak jakinarazi duenez, hiribus zerbitzua "ahal bezain pronto" berrezarriko da, horretarako lanean ari dira. Gidaria ondoezik sentitu ondoren eten behar izan dute autobusaren jarduna. Bitartean, udaltzainak ibilbideko geraleku ezberdinetan dabiltza herritarrei egoearen berri bertatik bertara emanez.
28kanala_00883
28kanala
Tolosako Udalak arratsaldean egingo du iraileko Osoko Bilkura Tolosako Udalak, 18:30ean hasita, egingo du Ohiko Osoko Bilkura, 28 Kanalak zuzenean eskainiko du plenoa. Gaurko bilkurako gai ordenean zazpi pundu daude: 1- Akta hauek onartzea: - 2024ko uztailaren 24ko ohiko osoko bilkurakoa. - 2024ko abuztuaren 30eko ezohiko osoko bilkurakoa. 2. Onartzea prezio publikoko ordenantzaren 3.1.8. eranskinaren aldaketa, Euskaltegia. 3. Onartzea Itxitako ekitaldiko fakturak. 4. 08/2024 kreditu aldaketaren berri ematea, kreditu transferentzien modalitatekoa. 5. 09/2024 kreditu aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa. 6. Galderak eta eskaerak. 7. Zinegotzi baten kargu uztearen jakitun izatea.
28kanala_00884
28kanala
Etorri Kilometroak ikastolen jaira autobusez Tolosaldetik Beste urtebetez, Kilometroakera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Azpeitira joateko aukera paregabea da autobusarena eta Ikaztegieta, Alegia, Anoeta, Irura, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 6an. Izen ematea irekita dago urriaren 3a, osteguna, bitarte.
28kanala_00885
28kanala
Errege Kopan aurrera Astearte iluntzean jokatu den Antiguoko eta Lauburen arteko Errege Kopako lehia 2-3ko emaitzarekin amaitu da. Ibarrako taldeak hurrengo faserako txartela lortu du. Laburu Ibarrak asteartean jokatu du Errege Kopako lehenengo kanporaketako lehia, aurrean 3. mailako taldea den Antiguoko izan du. Lehen zati parekatu baten ondoren, luzapenean lortutako golari esker erdietsi du hurrengo kanporaketarako txartela. Talde morea Manu, Chuky, Txiki, Martin eta Rafa Usinekin kantxaratu da. Lehia hasi bezain laster, Chuky-k sartutako golari esker aurreratu da Ibarrako taldea eta 0-2koa lehen zatia bukatzeko 8 minuturen faltan sartu du Gorkak. Bi goleko alde hori hurrengo lau minutuetan parekatu du Antiguokok. Lehia binakoarekin iritsi da atsedenaldira. Bigarren zatian bi taldeak kamuts aritu dira atezainen aurrean, ez dute aurkariaren atea zulatzerik lortu. Kanporaketa luzapenean erabaki da, lehen zatia amaitzear zela Rafa Usinek sartutako golari esker lortu dute ibartarrek 2-3koa. Partida amaiera Donostian | Final del partido en Donostia @Antiguokofutsal 2-3 @LAUBURUKEIBARRA pic.twitter.com/9KFcZ8wjNx - Lauburu K.E Ibarra September 24, 2024
28kanala_00886
28kanala
Zinema karteldegia El cielo rojo , La virgen roja eta Central Park-eko heroiak filmak egongo dira ikusgai Leidor aretoan. Aste honetako zinema karteldegiari El Cielo Rojo pelikulak emango dio hasiera, ostegunean 20:30ean, zine forumean. Leon eta Felix, Itsaso Baltikoko opor-etxe batera joan dira egun batzuk pasatzera, sormen-proiektu bana amaitzeko asmoz, baina etxea neska gazte batekin eta haren maitalearekin partekatu behar dutela konturatzen dira bertan. Egoerak bere onetik aterako du Leon, eleberria amaitu nahi baitu, baina neskarekin liluratuta dago. Bien bitartean, sute handi batek inguratzen ditu. Larunbatean, 19:30ean La virgen roja filmaren txanda izango da. Aurorak etorkizuneko emakumea izateko sortu eta hezi du Hildegart, eta 30. hamarkadan Espainiako garunik distiratsuenetako bat bilakatuko da, emakumezkoen sexualitateari buruzko lanetan Europako erreferente bat iztearekin abtera. 18 urterekin, ordea, Hildegarte askatasuna esperimentatzen hasiko da Abel Vilellaren laguntzaz, honek, emozioen mundu berri bat esploratzen eta amaren habitik aldentzen lagunduko baitio. Alabarengan duen kontrola galtzeko beldurrez, Aurorak, ahal duen guztia egingo du Hildegarti urruntzea galarazteko. Film hau, igandean 19:30ean eta astelehenan 19:00etan ikusteko aukera izango da baita ere. Larunbatean, haur zinemaren txanda izango da, 17:00etan hain zuzen. Central Park-eko heroiak , Don Quixote, irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslariaren eta DJ Doggy Dog, lagun bat behar duen pelutxe abandonaturen istorioa kontatzen du. Central Parken beren bideak gurutzatuko dira, New York hirian adiskidetasun abentura epiko bat izateko.
28kanala_00887
28kanala
Larunbatean jokatuko da Behar Zana Udazken Bola Txapelketaren azken fasea Irailaren 21ean lehiatu ziren lehen kanporaketen ondoren datorren larunbatean lehiaketaren final laurdenak, final erdiak eta finalak jokatuko dira. Amasa-Villabonako Behar Zana PE Bola Taldeak antolatuta, herriko bolatokian VII. Behar Zana Udazken Bola Txapelketa jokatuko da. Bertan Gipuzkoako 25 bikotek parte hartuko dute, horietatik hiru izango dira Bahar Zanakoak. Larunbatean 8:30ean hasita jokatuko dira txapelketaren final laurdenak. Saigots eta Ramon Iglesiak bikoak Aner eta Ibon Miner izango dituzte aurkari lehen kanporaketan. Ondoren, Xabier eta Josu Lazkanok, Jexux Albeniz eta Olatz Larrañagaren kontra jokatu beharko dute final erdietarako txartela. Hirugarren kanporaketan, Enrike Lopetegi eta Txema Fernandez, Mikel Arroyo eta Beatriz Unzueren kontra arituko dira lehian; azken kanporaketan, Sergio Aristi - Jexux Atorrasagasti bikoak Ander eta Joxe Mari Etxebeste izango dituzte aurrean. Lau kanporaketa huetako irabazleek 10:50etik aurrera jokatuko dituzte final erdietako kanporaketak. Finala 12:10etatik aurrera jokatzea aurreikusten da. Txapelketa honetan Gipuzkoako 14 herritako bolariak ari dira parte hartzen, Tolosaldeak Belauntzako eta Amasa-Villabonako ordezkariak ditu. Lehian ari diren 50 bolarietatik 10 emakumezkoak dira eta 40 gizonezkoak. Adin tarteari dagokionean, parte hartzaile gazteena Ander Etxebeste da, 15 urte ditu; beteranoena berriz, Patxi Arrondo, 80 urte dauzka honek.
28kanala_00888
28kanala
Hamar ekintza prestatu dituzte Biodibertsitate gunean irailetik abendura bitartean Herritarren artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta garapen jasangarria sustatzea da jarduera hauek prestatzearen helburua. Biodibertsitatea ardatz izanik, naturazaleentzat sortutako elkargune irekia da Biodibertsitate Gunea. Hortaz, honen bueltan arituko diren hamar ekintza desberdin egingo dituzte; horien artean, seminarioak, ikastaroak eta irteerak. Jarduera hauek biodibertsitate-gaiei buruzko ezagutzak herritarrei helaraztea bideratuta daude. Parte hartu nahi ezkero, izena aurretik eman behar da helbidera idatziz. Irailetik abendura bitarteko egitaraua Irailak 25 | 18:00 | Tolosaldeko zuhaitz eta zuhaixka ohikoenak | Antxon Bandres Txokoa Urriak 5 | 09:00 | Eraztunketa zientifikorako saio irekia, Aranzadi Z.E. ren eskutik | Zumardi Aundin Urriak 9 | 18:00 | Hegaztien migrazioa | Antxon Bandres Txokoan Urriak 30 | 18:00 | Biodibertsitatearen gordatzaileak. Hazi-bankua II. | Antxon Bandres Txokoa Azaroak 6 | 18:00 | Hegaztien elikadura | Antxon Bandres Txokoa Azaroak 17 | Irteera: Biodibertsitatea etxetik 5 minutura | Ordua eta lekua zehazteke Azaroak 20 | 18:00 | Gipuzkoako Narrastiak I. | Antxon Bandres Txokoa Abenduak 1 | Irteera: Baso atlantikoko zikloak eta erritmoak. Udazkena, scherzo. | Ordua eta lekua zehazteke Abenduak 4 | 18:00 | Gipuzkoako Narrastiak II. | Antxon Bandres Txokoan Abenduak 15 | Irteera: Artadi kantauriarra, baso erlikia | Ordua eta lekua zehazteke
28kanala_00889
28kanala
'Erdigunea autorik gabe' egitasmoaren egitarauan zenbait aldaketa Euri asko dago iragarrita eta, ondorioz, zenbait ekitaldi lekuz aldatuko dira. Ostiraletik aurrera ospatuko dira Mugikortasun Asteko ekitaldi gehienak. Datozen egunotarako, ordea, euri asko dago iragarrita. Hori dela eta, bi egunez Rondilla kalea eta San Frantzisko pasealekua oinezko bilakatzea helburu duen 'Erdigunea autorik gabe' egitasmoko espazioen berrantolaketa egin du Tolosako Udalak, hitzartutako ekitaldiak gauzatu ahal izan daitezen. Azoken kasuan, Euskal Herria plazako postuen kokalekua ohikoa izango da, Euskal Herria plazan bertan. Bigarren eskuko bizikleta azoka San Frantzisko pasealekuan izango da. Zerkausiko ekoizleek Trianguloa plazan jarriko dituzte euren postuak. Larunbat arratsaldeko haurren kultur ikuskizuna 'Baserriko porrusalda' (17:00) Alondegia plazako estalpean egingo da, eta igande eguerdiko GU taldearen kontzertua (12:30) Berdura Plazan, aurreikusitako ordu berean. Irristaka larunbateko 16:00etatik 19:00etara izango da San Frantzisko pasealekuan, zirkuitu eta trebezia ariketekin. Patinak eta kaskoa norberak eraman beharko ditu. Igande osoan zehar saskibaloian jokatzeko saskiak jarriko ditu TAKEk, San Frantzisko elizaren parean. Baloiak Garagardo Azokan duten Sukaldeko gunean izango dira nahi duen ororen eskura eta, erabili ondoren, bertara itzuli beharko dira. Bi kasu horietan, euria balego, bertan behera geratuko dira jarduerak eta espazioa libre utziko da. Real Sociedad Fundazioak jarri asmo dituen puzgarriak, berriz, eguraldiagatik Beotibar pilotalekura lekualdatuko dituzte. Kasu honetan, eguerditik aurrera izango dira bertan, eta arratsalde osoan zehar izango dira erabilgarri. Udalak gogorarazi nahi izan du baita ere, ostiral goizeko lehen ordutik ezingo dela Rondilla kalean eta San Frantzisko pasealekuaren lehen erdian -Gernikako Arbolaren parera arte- aparkatu. Nahiz eta aparkalekuak ezingo diren erabili, ostiralean zehar trafikoa baimenduko da kale horietan, baina abiadura motelean eta arretaz gidatzeko dei egin du Udaltzaingoak. Larunbat goizean itxiko da Rondilla kaleko trafikoa, Musika Eskola paretik. Zumalakarregi kalean ere ezingo da aparkatu ostiraletik igandera, bi norabideko errepidea izango baita larunbatean eta igandean. Jarduerak amaitu ahala, igande gauean aparkatzeko aukera izango da San Frantziskon eta Zumalakarregin; Rondilla kaleari dagokionez, astelehenean desmuntatze lanak amaitu ahala baimenduko da aparkalekua.
28kanala_00890
28kanala
AMASAKO TABERNA: UDALAK URRATU DUEN BESTE KONPROMISO BAT UDALAREN NAGIKERIAGATIK AMASAKO TABERNAK ITXITA JARRAITZEN DU. Duela ia 20 urte, 2005 urtean, hain zuzen, ITURRIGOXO Kultur Etxea eta taberna jarri ziren martxan. Helburua argia zen, Amasari merezi duen zerbitzu kulturala, soziala eta ekonomikoa ematea, alegia. 2022 urte arte iraun zuen zabalik zentroak eta bera kudeatu duten lau maizterrek amasatarren bizitza kultural eta soziala sustatzen lagundu dute. Harik eta 2022ko irailaren 19an Kultur Etxea eta Taberna itxi ziren arte. EAJk garrantzitsutzat bezain beharrezkotzat jo izan du beti ITURRIGOXO zentro sozialaren lanak eta, hori dela-eta, 2023ko irailean Ehbilduren gobernuari hiru proposamen ezberdin egin zizkion Kultur Etxea eta Taberna berriz martxan jar daitezen. Aho batez onartu zuen Udalbatzak guk aurkeztutako mozio hori eta guk ulertu genuen udal gobernuak bere egiten zuela Ehbilduko zinegotziek ere babestutako proposamen hori. Usteak erdia ustel, ordea; eta gaur, irailak 19, Iturrigoxo itxi zela bi urte eta mozioa onartu zela urtebete betetzen direla, tabernak itxita jarraitzen du. Itxita jarraitzen du, nahiz eta taberna kudeatzen interesatutako jendea aurkeztu den, bai lizitazio epean, bai udaletxera proposamenak eginez. Ez dugu ulertzen gai honekiko Beatriz Unzue eta Ehbilduren gobernua erakusten ari diren interes eta inplikazio eskasa; izan ere, ez diote buru belarri heldu amasatarrek behar duten zerbitzu garrantzitsu bati. Lehengo asteburuan, Txakolin eguna ospatu zenean, taberna itxita egon zen eta, ezer egin ezean, Amasako San Martinetan ere halaxe egongo da, itxita. Guk ahal duguna egiten jarraituko dugu, une honetan Ehbilduko gobernuari eskatzen diogu Udal Batzarrak aho batez onartutakoari ekin diezaiola eta Iturrigoxo Taberna-Jatetxea eta Kultur Etxea lehenbailehen abian jar dadin ahaleginak egin ditzala. Amasarrek hori merezi dute, haiekiko errespetu kontua da-eta.
28kanala_00891
28kanala
Zinema karteldegia Paris 70 eta Mientras seas tu dokumentalak eta Bitelchus, bitelchus , Romper el circulo eta Mi amigo el pinguino filmak ikusteko aukera izango da Leidorren. Zine forumak emango dio hasiera kurtso berriari Leidor aretoan. Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela eta, gai honen inguruko bi pelikula ikusi ahal izango ditugu, ostegunean, 20:30ean. Lehena, Paris 70 . Luis Gavasa eta Alain Hernandezek burututako film labur hunkigarria, Goya eta Forque 2024 sarietara izendatua izan dena. Janek Alzheimerra duen ama zaindu behar du. Zaintzaile gisa esperientzia handirik izan gabe, egoera nola hobetu daitekeen bilatzen du, ama hobeto sentiarazteko. Famili arteko maitasun istorioa, errealista eta hunkigarria. Ondoren, Mientras seas tú dokumentalaren txanda izango da. Antzerkian, zineman eta telebistan 50 urte eman ondoren, Carme Eliasi Alzheimerra diagnostikatzen diote. Claudia Pinto zuzendari eta lagunarekin batera, bere azken bidai kontzientea irudikatzea erabaki dute. Carmek, urteetan zehar, interpretatu dituen pertsonaiak lagun ditu trantze honetan, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak desagertzen diren bitartean. Mientras seas tú ispilu-joko etengabea da, maitasun eta adiskidetasun itun bat. Larunbatean, irailak 21, Bitelchús, Bitelchús filma eskainiko da 19:00etan. Tim Burtonen film berrian, Deetz familiarengana gerturatuko gana, ustekabeko tragedia baten ostean, Deetz familiako hiru belaunaldi Winter Riverrera itzuli beharko baitute. Lydiaren bizitza, oraindik Bitelchusek oinazetuta, erabat aldatuko da, Astridek, bere alabak, hiriko maketa misteriotsua ganbaran aurkitu eta Beste Alderako ataria ustekabean irekitzen duenean. Bi erresumetako arazoak kontuan izanda, denbora kontua baino ez da norbaitek Biteltxus izena hiru aldiz esan eta deabru bihurria bere kaosa piztera itzultzea. Igandean 17:00etan, haurrei eskainitako pelikula ikusteko aukera izango da lehenik, Mi amigo el pingüino hain zuzen. Filmak, Joao arrantzalearen hisotrioa kontatuko digu. Brasilgo kostaldearen pareko uharte urrun bateko hondartza batean, Joaok Din Dim erreskatatuko du, petrolioz estalita eta hilzorian dagoen pinguino bat. Ondoren, 19:30ean, Romper el circulo pelikularen txanda izango da. Izen berbereko liburuan oinarrituta, Lily Bloomek haurtzaro traumatikoa gainditu eta Bostonen bizitza berri bati ekingo dio, bere negozioa irekitzeko ametsaren atzetik. Ryle Kincaid neurokirurgialarekin ustekabean topo egin eta biak sakonki maitemintzen diren bitartean, Lily, bere gurasoek zuten harremana gogorarazten dioten hainbat alderditaz gogoratuko da sortu duen harremanean. Astelehenean, 19:00etan, ikuslearen egunean, Bitelchús, Bitelchús pelikula ikusteko aukera izango da berriz ere, baina bertsio originalean.
28kanala_00892
28kanala
Olagarrua antzezlanerako eta Anariren kontzerturako sarrerak salgai daude Villabonan hurrengo egunetan izango diren kultur emanaldietarako sarrerak salgai daude; ostiralean Olagarrua antzezlana taularatuko dute Gurea antzokian, urriaren 6an berriz, Anarik kontzertua eskainiko du. Udalbiltzaren Guretik Sortuak ekimenaren baitan Olagarrua antzezlana taularatuko da ostiralean, 19:30ean hasita. Obra honen protagonistak Maiatane Perez, Nerea Arriola eta Olatz Beobide dira. Sarrerak sei euroko kostua izango dute, Gureko leihatilan edo internet bidez eskuragarri daude. Anari urriaren 6an Villabonako Udalak dagoeneko aurreratu du urriko kultur agendan nabarmendu beharreko emanaldi bat, urriaren 6an Anarik banda osoarekin emango du kontzertua. Emanaldi honen kostua 10 eurokoa izango da. Kasu honetan ere Gurea antzokia edo villabona.eus -en erosi daitezke sarrerak.
28kanala_00893
28kanala
Udazkenerako 20 kultur bonu gehigarri jarriko dira salgai Interesdunek helbidera idatzita egin beharko dute eskaera irailaren 19a baino lehen eta eskaera gehiago egongo balira, zozketa egingo da. Tolosako Udalak udazkeneko kultur programarako 20 eszena bonu gehiago jarriko ditu salgai. Kasu honetarako salmenta modua, ordea, ezberdina izango dela adierazi dute. Interesdunek helbidera bideratu beharko dute eskaera irailaren 19a baino lehen. Gehienez bi bonu eskatu ahal izango dira pertsonako eta salmentan jarriko direnak baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa egingo da interesdun guztien artean. Bonua egokitzen zaien pertsonek Leidorreko leihatilan jaso beharko dute irailaren 21ean, 22an, edota 23an. Bonuak zortzi ikuskizunetarako sarrerak jasotzen ditu: Izaro, Node, Vaivén, El Lagarto Baila, Kukai, Korrontzi, Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) eta Idoia Asurmendi. Saio horietarako sarrerak banan-banan eskuratuz gero, prezioa 95 eurokoa litzateke; bonuaren balioa, aldiz, 45 eurokoa da.
28kanala_00894
28kanala
Aurtengo laugarren erailketa matxistaren aurrean, Mugimendu Feministak, elkartzeko deia Tolosako Asanblada Feminista eta Euskal Herriko Mugimendu Feministatik, babesa eta elkartasuna eskaini dizkiete erailia izan denaren familia eta gertukoei. Joan den ostegunean, Bilboko Santutxu auzoan, 34 urteko gizon batek, Yanely, 31 urteko emakumea hil zuen. 2024an Euskal Herrian gertatutako laugarren erailketa matxista izan da hau. Tolosako Asanblada Feminista eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak, sistema patriarkal, kapitalista, arrazista eta kolonialean bizi behar izatearen ondorioa dela azpimarratu du. Baita emakumeonganako indarkeria egunero modu askotan pairatzen dugula aipatu ere. Bestalde, erakundeen pasibotasunaren aurrean, autodefentsa eta antolakuntzarako deia egin dute.
28kanala_00895
28kanala
Sei eguneko egitaraua Sanmigel festen bueltan Erensugearen jetxierarekin hasi eta jubilatuen egunarekin amaituko dituzte Irurako festak. IRAILAK 20, OSTIRALA 18:30 - Agurra, txupinazoa eta herensugearen jetsiera. Jarraian - Kalejira buruhaundiekin eta erraldoiekin eta Loatzo musika eskolako musikarekin. 21:00 - Barrikotea San Migel plazan. Ondoren - Muxutruk taldearen emanaldia. IRAILAK 21, LARUNBATA 09:00 - Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik. 11:00-13:00 eta 15:30 18:30 - Haur parkea, ikastolako eremuan. 13:00 - Dantza-soka San Migel plazan. 14:00 - Haurren bazkaria elizako arkupetan. 14:30 - Gazteen bazkaria. 17:00 - 20:00 - Beldur barik gunea San Migel plazan. 18:30 - Poteo musikatua Xaukena elektro-txarangarekin. 23:30 - J Martina eta Olgetan taldeen emanaldia San Migel plazan. IRAILAK 22, IGANDEA 11:00 - Patata-tortila lehiaketa SAn Migel plazan. Suak etxetik ekarri behar dituzte partaideek eta ez daukanak udalean eskatu dezake. 12:30 - "Troia" kale antzerkia kamikaz kolektiboaren eskutik San Migel plazan. 16:30 - I. Gaztetxoen Xare irekia, torneoaren finalerdiak trinketean. 18:00 - Onintza abesbatzaren emanaldia elizako arkupean. Gonbidatuak: Oliteko "Fina estampa". 19:00 - Sagardo dastatzea San Migel plazan. IRAILAK 27, OSTIRALA 18:30 - Kalejira buruhaundi eta erraldoiekin, Loatzo Musika eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta. Ondoren txistor-jatea herri-eskolaren aurrean Irurako Ikastolaren eskutik. 22:30 - Play Back jaialdia San Migel plazan. Ondoren zuzeneko musika emanaldiak txoznatan Bassagain (Ikastolakoan), Calde Selektah (Etxeraren txoznan) eta DJ Txekor (karpan). IRAILAK 28, LARUNBATA 11:30 - I. Gaztetxoen Xare Irekia eta VI. San Migel Xare irekia "Irurako Udal Sari Nagusia" torneoen finalak trinketean. 13:00 - Herri bazkaria doazenak mahairak eta aulkiak jarriko dituzte plazan. 14:00 - Herri-bazkaria San Migel plazan: 14:00etan umeak (15€), 14:30ean helduak (25€). Langabetu, ikasle eta jubilatuen menua: 20€. 17:00 - 20:00 - Drone Soccer edo dronekin futbolean jolasteko saioak gaztetxoen frontoian. 23:00 - Herenegun eta Gabezin taldeekin emanaldia San Migel plazan. IRAILAK 29, IGANDEA 09:00 - Diana txistulariekin. 11:00 - Meza Nagusia. Ondoren - "Zamaltzain" dantza emanaldia Alurr dantza taldearen eskutik San Migel plazan. Jarraian - Hamaiketako herrikoia. 17:00 - Herri kirol saioa plazan J.M. Mujika eta I. Azurmendi aizkolariekin eta Sara Jímenez de Aberasturi eta Saioa Iglesias harrijasotzaileekin. 19:30 - Bertso saioa elizan: Alaia Martin, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Amaia Agirre gai-jartzailearekin. 21:00 - Herensugea erretzea. URRIAK 6, IGANDEA 12:00 - Meza Nagusia. 14:00 - Bazkaria, jubilatu eta pentsiodunentzat. Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik.
28kanala_00896
28kanala
2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza aurkeztu du Udalak Udaleko Kultura Sailak 11 kultur ikastaro antolatu ditu 2024-2025 ikasturte berrirako. Jarduera hauek adin-tarte guztietarako eta interes desberdinak dituzten pertsonei zuzenduta daude. Besteak beste, artea, musika, dantza edota antzerkia jorratuko dituzte. 2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza: Ikasturte osoko ikastaroak: Haurrentzat Funky (6-12 urte) Ballet (6-12 urte) Antzerkia (8-12 urte) Eskulanak (6-10 urte) Pintura (4-12 urte) Kontuan izan etxeetara banatu den paperezko esku-orrian akats txiki bat dago euskarazko testuan. Haurrentzako antzerki ikastaroa asteazkenetan izango da aurten, nahiz eta paperean ostegunetan izango dela jartzen duen. Esku-orriaren edizio digitaletan zuzenduta dago akats hori. Helduentzat Antzerkia (16 urtetik aurrera) Egur lanketa Zaharberritzea eta arte aplikatuak Pintura (14 urtetik aurrera) Joskintza Ikastaro laburrak helduentzat: Serigrafia Herriko etxe guztietara banatu den esku-orrian ikastaroen egun, ordutegi edota tarifei buruzko informazio gehiago topatuko duzu. 2024-2025 ikasturteko kultur ikastaroen eskaintza Argibideren bat behar izanez gero, helbidera idatzi, telefonoa utzi eta kultura saileko arduradunak jarriko dira interesatuarekin harremanetan. Izen-emateak irailaren 12tik 24ra Ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 12tik 24ra da, eta bi eratara egin daiteke: www.villabona.eus webgunean argitaratuko den formularioaren bidez edo Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 09:00-14:00 ordutegian. Kultur ikastaro hauek ezagutza berriak eskuratzea ahalbidetzen dute, beraz, ez galdu parte hartzeko aukera!
28kanala_00897
28kanala
Arroako Fleming Herri Eskolako bi komun berritu ditu udalak Azken urteetan bezalaxe, aurtengo udan ere Amasa-Villabonako Udalak inbertsio esanguratsuak egin ditu herriko eskola publikoaren azpiegiturak hobetzeko. Oraingoan Arroa auzoko Fleming Herri Eskolako eraikineko bi komun (haurrek erabiltzen dituzten bi komunak) guztiz eraberritzeko obra egin da eta ikasturte hasierarako amaitzea lortu da. Komun hauek eraikina egin zenetik ia ukitu gabe zeuden eta ondorioz nahiko egoera kaskarra zuten. Ondorioz, Fleming Herri Eskolako zuzendaritzarekin horrela adostuta, aurtengo udan bi komun horiek guztiz berritzeko urratsa eman du udalak. Igeltseritza, arotzeria, iturgintza eta margotze lanak egin dira eta horrela komunak osorik eraberritu direla esan daiteke. Lan hauek gauzatzeko, udalak Zumarpe enpresa gipuzkoarra kontratatu du eta guztira 48.028,69 euroko inbertsioa egin du.
28kanala_00898
28kanala
Udalak Kontsumo Bonoen kanpaina berri bat jarriko du martxan Amasa-Villabonako Udalak herriko merkataritzari bultzada bat emateko ahalegina egiten jarraitzen du. Horregatik, Oria Merkatari elkartearekin lankidetzan, kontsumo bonoen kanpaina berri bat jarriko da martxan. Honakoa 6. kontsumo bonoen kanpaina da eta irailaren 10ean hasi eta abenduaren 24ra arte luzatuko da. Kontsumo bonoen kanpaina berri honekin, herritarrek beren erosketak herriko saltokietan egitera bultzatu nahi dira herritarrak herriko merkataritza sektorea biziberritzeko helburuarekin. Izan ere, tokiko saltoki horiek dira gure herriaren oinarri nagusietako bat. Herriko merkatariak dira gure izenez ezagutzen gaituztenak, kalitatezko produktuak eskaintzen dizkigutenak, eta gure herriaren aberastasunari eta aniztasunari ekarpen handia egiten diotenak. Zoritxarrez azken hilabeteetan hainbat saltoki itxi dira herrian eta joera honek kalte nabarmena egiten diote herriko ekonomiari eta gure kaleetako bizitasunari. Kanpaina berri honetarako Udalak 57.000 euroko inbertsioa egin du. Horrekin batera, 2024. urterako Udalak Oria merkatarien elkartearekin sinatutako lankidetza hitzarmenak 2.000 euroko gehikuntza jasotzen du elkarteak Bono Kanpaina honek dakartzan kudeaketa gastuei aurre egin diezaion. Bestalde, Udalak beste 9.922 euroko inbertsioa egin du kanpaina honetan erabiliko den plataforma digitala eskuratzeko. Kanpaina honetan 46 saltokik eman dute izena eta beraz, bezeroek 46 saltoki horietan guztietan izango dute kontsumo bonoen deskontuaz baliatzeko aukera. Denda hauek kontsumo bonoen kartela ipiniko dute bezeroek identifikatu ditzaten. 2024ko Kontsumo Bonoen kanpainaren xehetasunak Aurtengoan lehen aldiz bonoek 5 euroko balioa izango dute. Modu horretan, 15 eurotik gorako gastua eginez gero, bonoaren deskontua aplikatuko da. Horrela, guztira 11.400 bono egongo dira erabilgarri, saltoki bakoitzeko 247. Azken urteetan bezalaxe, bonoen aplikazioarekin kontsumitzaileak %33ko deskontua eskuratu ahal izango du: 15 euroko erosketa: 5 euroko bono 1 30 euroko erosketa: 5 euroko 2 bono 45 euroko erosketa: 5 euroko 3 bono 60 euroko erosketa: 5 euroko 4 bono 75 euroko erosketa: 5 euroko 5 bono 90 euroko erosketa: 5 euroko 6 bono Erosleek gehienez ere 6 bonoren (30€) deskontuaz baliatu ahal izango dute saltoki bakoitzean. Bonoen deskontuaz baliatu ahal izateko baldintza bakarra, erosleak 16 urte beteta edukitzea izango da eta ez da kontuan hartuko zein herritakoa den. Bonoen deskontua erosketa egiteko unean bertan aplikatuko da eta ondorioz bonoak ezingo dira aurrez eskuratu. Alegia, aurtengoan ez da bono fisikorik egongo. Egindako erosketa ordaintzeko unean, dendariak kanpaina honetarako prestatu den tresna digitala erabiliz, egindako gastuari dagokion bono kopuruaren deskontua aplikatuko dio bezeroari. Informazio hau guztia herritar guztiengana iritsi dadin, kanpaina honen xehetasunak eta bonoak erabili ahal izango diren saltokien zerrenda jasotzen dituen eskuorri informatibo bat argitaratu dugu, eta datozen egunetan herriko etxe guztietara banatuko dugu. Amaitzeko, Udalak herritarrei dei egin nahi die erosketak herriko saltokietan egin ditzaten, modu horretan Amasa-Villabonaren etorkizunean eta herritarren ongizatean inbertituko dutelako. Gure denda eta saltokietan kontsumitzea ezinbestekoa izango baita herri bizi-bizia izaten jarraitu nahi badugu.