id
stringlengths 14
14
| periodico
stringclasses 1
value | texto
stringlengths 72
15.3k
|
---|---|---|
28kanala_00400
|
28kanala
|
Jota Arregui: "ezin dut gehiago eskatu"
Larunbatean, esna amestu, eta bigarren mailara igotzeko Play Off-eko lehen faseaz gozatu ahal izango dugu Belabietan, 18:30ean.
Egun hauetan zehar iragarri dugun bezala, SCDR Anaitasuna nafarra izango da gure aurkaria, joan-etorriko kanporaketa batean.
Zentzu horretan, oso pozik gaude esperientzia hau gure zaleekin partekatzeko aukera izateagatik. Gainera, honaino iritsi izanak suposatu duen esfortzu guztia kontuan hartuta, klubak Lauburu eguna ospatzeko erabakia hartu du, gure ustez ezin baitzen beste egun bereziagorik egon aspaldiko partez hura martxan jartzeko.
Dena dela, oinak lurrean ditugu, eta badakigu Ligako txapelduna izango dugula aurrez aurre. Are gehiago, nahiz eta azken jardunaldian aurkariak baja garrantzitsu asko izan, ia denak itzuli dira oraingo neurketarako, guk sentitzen dugun ilusio eta gogo berberarekin. Horrela, 40x20an egongo den kalitateaz eta intentsitateaz jakitun, jokalari guztiak deitu ditu Jotak, Euskal Ligako Beñat barne.
Oso aste bizia izaten ari da, non Mikel Diestroren fitxaketa bezalako albiste garrantzitsuak iragarri ditugun. Horren guztiaren artean, duela aste batzuk Jotak esaten zituen hitzak gogoratu nahi ditugu, oraindik Play Off-etarako sailkatuko ginela jakin gabe: "oso harro nago. Lan hau egitera etorri nintzen hona, baita gaztetxoei eboluzionatzen laguntzeko ere. Joan den urtea gogorra izan zen, baina bilakaera-lan egonda, eta oso pozik nago, batez ere, etxeko jendearen, gipuzkoarren, hazkundearekin. Taldea asko hazi da, eta maila gainditzeko muga-mugan egotetik Play Off batengatik borrokatzera iritsi gara. Ezin dut gehiago eskatu. Gainera, jokalarien portaera aparta da, bai pista barruan, baita kanpoan ere".
Egun paregabea gure zain. Elkarrekin, inoiz baino gehiago, GOOOOOOOAZEN LAUBURUUUU!!!!
|
28kanala_00401
|
28kanala
|
Ekainaren 4an egingo da Abraham Olano - 11 Tontor zikloturista martxa
ABRAHAM OLANO - 11 TONTOR zikloturista martxa, lehia kutsurik gabeko proba da, eta 2023koekainaren 4 an izango da, goizeko 8:30etan abiatuta.ORIAKO TXIRRINDULARI ESKOLA da probaren antolatzailea.
Proba Tolosan eta Gipuzkoako errepideetan izango da, eta irteera eta helmuga USABALGO KIROLDEGIAN izango dira. Segurtasun eta kontrol arrazoiak direla eta, guztiz debekatuta egongo da ordua baino lehenago irtetea; Errepidea zabalik egongo da trafikora, eta beraz, partaideek indarrean diren zirkulazioko arauak errespetatu beharko dituzte.Martxak parte hartzeko bi aukera eskaintzen ditu: ibilbide luzea, 133 km-koa, eta ibilbide motza, 90 km-koa. Ibilbidearen xehetasun guztiak, mapa eta profila honako webgunean daude argitaratuta:
|
28kanala_00402
|
28kanala
|
EAJk apustuak egiten jarraitu eta Tolosa aurrerabidean jartzeko programa aurkeztu dugu
Kalitatezko enpleguaren alde, lan aukera berriak sortu eta jarduera ekonomiko sustatzearekin batera, etxebizitza alorra lehentasunezkoa izango da tolosarrek Tolosan bizitzeko aukera izan dezaten.
Gizarte Babesa programaren beste zutabe nagusietako bat izango da, arreta berezia jarrita adineko pertsonengan eta gazteengan.
Aurrera begirako 10 apustu estrategiko azpimarratu ditu Xarles Iturbe alkategaiak, besteak beste, ospitale publiko berria Tolosan, aparkaleku alternatiba berriak, Zumarditxikia herritarrentzat berreskuratzea, berdegune eta arnasgune berriak sortzea, Alde Zaharra biziberritzeko plan berezia egitea, Tolosa txukun eta garbia sustatzea eta trantsizio energetikoaren eta energia berriztagarrien aldeko apustuan jarraitzea.
Xarles Iturbe Tolosako EAJren alkategaiak hauteskunde programa aurkezpena egin du gaur Batzokian, hautagaitza taldeko kideekin batera. Hilabeteetan zehar burututako eta hautagaiarekin kafe bat hartu eta hitzartzeko aukera eskaini duen #izanTOLOSA entzute ariketari keinu eginez, eta haren itzultze-ariketa modura, kafe tertulia bitartez azaldu dute denbora honetan zehar eta herritarren eta taldeen eskari eta beharrak barnebilduz osatutako programa.
Lehenik eta behin, zer nolako Tolosa nahi duten zehaztu du alkategaiak: "Etorkizuneko erronkei sendotasunez erantzuteko gai izango den Tolosa bat nahi dugu, bizia, pertsonak erdigunean kokatzen dituena. Ekonomikoki oparoa, herritaren ongizatea eta zaintza erdigunean jarriko dituena, tolosar oro babesteko, garenaz harro dagoen Tolosa. Herri nortasunari lotuta: kulturalki bizia, euskalduna, berdinzalea, abegitsua eta kirolzalea. Ingurumena zaintzen duen Tolosa, berdea eta jasangarria eta elkarlana oinarri hartuko duena".
"Gure helburu nagusia da Eusko Alderdi Jeltzaleak urteetan egindako lanari jarraipena ematea. Tolosak behar duelako erabakitasuna. Behar duelako aurrera egiten jarraitzea. Behar du gobernu sendo bat, herri proiektu sendo batekin", nabarmendu du Iturbek eta horretarako, "hamaika proiektu" aurkeztu dituzte. "Apustuak egiten jarraitzea ezinbestekoa da Tolosa aurrerabidean jartzeko", gaineratu du.
Gizarte ongizatea eta garapen ekonomikoa: txanpon beraren bi aldeak
Alkategaiak nabarmendu bezala, "gizarte ongizatea eta garapen ekonomikoa txanpon beraren bi aldeak" dira. Zentzu horretan, kalitatezko enpleguaren alde eta jarduera ekonomikoa sustatzeko, besteak beste, Apatta industriagunearen bigarren fasea aurrera eramango dute, ELIKERen eskutik lehen sektorea eta industria agroalimentarioa indartuko dituzte, larunbateroko azokaren modernizazioa sustatuko dute eta merkataritza eta ostalaritza bultzatu dirulaguntza eta programen bidez. Halaber, turismoaren bitartez Tolosa helmuga turistiko erakargarria izan dadin lan egingo dute eta EMARI ekintzailetzaren erreferentziazko gune gisa sendotuko dute. Bestalde, Iturbek aurreratu bezala, etxebizitza aukera berriak ere bermatuko dituzte, bereziki gazteek beren bizitza proiektua Tolosan garatzeko: "Gure apustua da, etxebizitza aukera berriak sortzea, alokairuaren eta etxebizitza babestuaren alde. Sei egitasmo zehatz azaldu ditu: Amarotzen etxebizitza babestuak alokairuan (111 lehen fasean, 185 bigarren fasean. Eremu osoan %65 babestuak alokairuan); Iurramendiko eremuan, 15 etxebizitza babestu alokairuan, etxebizitza eredu berrien azterketa eginez; etxebizitza hutsak alokairu babestuan jartzea ere lan lerro garrantzitsua izango da; alokairu ordainketa errazteko dirulaguntza momentuan momentuko beharretara egokituko da kolektibo guztiei laguntza bermatzeko; etxebizitza bulegoa indartuko da UDATEn eta etxebizitza berrien sustapena ere bultzatuko da: Miserikordia Zaharrean eta San Estebanen, esaterako.
Gizarte babesa: adineko pertsonak eta gazteak erdigunean
Iker Uson taldeko kideak gizarte babesa izan du hizpide: "Biztanleriaren zahartzea lehen mailako erronka da. Horregatik, herritar guztien ongizatearen alde lan egingo dugu, arreta berezia jarrita adineko pertsonengan eta baita ere gazteengan". Hala, Gizarte Zerbitzuen mapan jasota dauden eta azken urteetan indartu diren zerbitzu eta prestazio guztiak herritarrengana gerturatuko dituzte. Bestalde, adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko estrategia bateratuak sustatuko dituzte, erakundeen arteko lankidetzatik, esaterako, bakardade egoerei aurre egiteko. "Zaintza eredu berrien aldeko apustua egingo dugu, eta prebentzio alorrean lanean jarraitu lanketa berezia eginez gazte eta nerabeekin, indarkeria sexistari eta adikzioei aurre egiteko. Herritarren ongizate emozionalak ere arduratzen gaitu, horregatik, komunitatea sendotzeko jarduerak eta zerbitzuak bateratuko ditugu", aurreratu du Usonek.
Ainhoa Dominguezek berdintasunaren inguruko ardatzak eman ditu aditzera. Hala, ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxea baliabide eta zerbitzuez hornituko dute, indarkeria matxistaren aurka borrokan jarraituko dute eta LGTBIQ+ kolektiboarekin elkarlana sustatuko dute. Leire Zubeldiak, berriz, kultura eta kirol arloko proiektu nagusienen berri eman du. "Kultur ekimena eta sormena sustatuko ditugu eta kultur azpiegituren berrantolaketa abiatu liburutegi berriaren proiektua errealitate bihurtu ahal izateko, Euskararen Etxea sortzeko Iturritza Jauregian, Artearen Etxea ere bai eta gazteentzako gunea Abastosen, Topagunea zerbitzua handitzeko eta urteko egun guztietan zabalik egongo den Ikasgela sortzeko", adierazi du. Kirolari dagokionez, kirol azpiegiturak indartu, kirol anitzak sustatu, emakumezkoen kirolari ikusgarritasuna eman, mota eta adin desberdinentzako parkeak sortu eta eremu estali berriak sustatuko dituztela nabarmendu du Zubeldiak.
Biotza Agirrek, bere aldetik, Partaidetza arloan haur, gazte eta nerabeekin "begirune berezia" izango dutela aurreratu du, Hala, besteak beste, Nerabeen Hiria sustatuko dute gazte eta nerabeak erabakiguneetan inplikatzeko. Partaidetza bide iraunkorrak ere sustatuko dira "herria, herriarekin batera eraikitzen jarraitzeko"."Elkarlanean, gertutasunean, gardentasunean eta diru publkoaren kudeaketa zorrotz, eraginkor eta arduratsuan oinarritu dugu gure jarduna", gaineratu du Agirrek.
Amaitzeko, aipatutako egitasmo eta proiektuez gain, 10 apustu estrategiko nabarmendu ditu Iturbek:
Ospitale publiko berria Tolosan.
Aparkaleku alternatiba berriak sortzea, aztertuz, Santa Klara eremua eta Geltoki plaza, bertan lur azpiko aparkalekua eta intermodala sotzeko. Disuasioko aparkalekua eta lur azpiko aparkalekuen erabileraren optimizazioa.
Zumarditxikia herritarren eskura jartzea.
Berdegune eta arnasgune berriak: Iurramendin berdegune eta parke berria.
Arkauten Euskal Mendizaletasunari buruzko museoa eta biodibertsitate gunea.
Alde Zaharra biziberritzeko plan berezia: merkataritzari lotuta eta patio-etxadi bat berreskuratzea.
Ondarearen babeserako, ekipamendu publiko-pribatuen erabilgarritasuna eta bideragarritasuna aztertzea, erabilera berriak aztertuz beren jabeekin: Santa Klara, Sakramentinoak, Telefonikako eraikina, azken honetan, adibidez, bizitokiak sortzeko aukera aztertuz.
Kaleen zaharberritzearekin jarraitzea eta auzoz auzoko plangintza egitea auzotarrekin eta auzo elkarteekin. Tolosa atseginago eta irisgarriago baten alde, pertsonak eta oinezkoak erdigunean kokatuz.
Tolosa txukun eta garbiagoa sustatzea: mantenu plangintza zehatzak auzoz auzo.
Trantsizio energetikoaren eta energia berriztagarrien aldeko apustua eta mugikortasun eredu jasangarriagoen alde: komunitate energetikoak, eguzki plaken instalazioa, Energiaren Bulegoa edota bizikletaren erabileraren sustapena.
|
28kanala_00403
|
28kanala
|
Mikel Diestro izango da Lauburuko kirol proiektuaren buru datozen urteetan
Hurrengo denboraldiaren plangintza albiste txar batekin hasi genuen abenduan, Vanessak eta Jotak merezitako atsedena hartzeko erabakia barnetik ezagutzean. Hala ere, Laubururekin duten loturak buelta eman zion erabaki horri, eta pozez betetzen gintuen Klubean funtzioak betetzen jarraituko dutela iragartzeak, oraingoan, kudeaketaren egituraren barruan izango bada ere.
Horrekin guztiarekin, Kirol Zuzendaritzak eztabaida pausatua eta gogoeta handikoa izan zuen, proiektu moreak bere hazkundean beste urrats bat emateko kirol-estrategia zein izan beharko litzatekeen jakiteko. Bide bakarra zegoen helburuak betetzeko: esperientzia eta ospe handiko entrenatzaile bat lortzea, bere zerbitzuak lanaldi osoan emango zituena.
Zentzu horretan, gure kirol-zuzendaria den Juanan Rodriguezen hitzek argi uzten dute Klubak ideia horrekiko duen konbentzimendua: "horixe da Lauburuk eman behar duen pauso estrategikoa gurea bezalakoa den proiektu sendo batean maila bat gehiago hazteko. Oso ziur gaude hau dela eman behar dugun urratsa". Eta gero, azkenaldian entzundako zurrumurruekin amaitu nahian, albistea Mikel Diestro aski ezaguna, gurea baino maila altuagoetan esperientzia duena, bigarren mailan esaterako, eta gure etxea eta proiektua oso gertutik ezagutzen dituena.
Kirol-erabaki horiek erabat baliozkotu ditu Zuzendaritza Batzordeak, eta halaxe adierazi digu gure lehendakariak, Juan Pablo Zubelzuk: "Ahalegin handia da hau Klubarentzat, asmo handiko apustu bat delako, eta gure aurrekontuan doikuntza jakin batzuk egitea eskatzen duelako. Izugarri lagunduko gaitu hazteko bide honetan".
Mikel Diestro 2 urteko kontratu batekin iritsi da klubera, eta beste urtebetez luzatu ahal izango da hura, proiektu honetan elkarrekin lan egiteko gogoa erakutsi baitu hasieratik, bai orainaldiari, baita etorkizunari ere begira. Gainera, gure entrenatzaile berriak talde ibartarra zuzendu zuen 15-16 eta16-17 denboraldietan, eta beraz, ondo ezagutzen du gure dinamika.
Barakaldon jaioa, Xota, Mengibar eta Leis Pontevedra bezalako klub garrantzitsuetan aritu da lanetan Diestro. Hala ere, ez da hemen amaitzen bere esperientzia eta ospea, Espainiako Emakumezkoen Selekzioko talde teknikoan ere egin baitu lan 5 denboralditan zehar.
Azkenik, Mikelek ere eskaini nahi izan dizkio hitz batzuk familia moreari: "oso pozik nago Lauburura itzultzeagatik, 2015ean lehen aldiz egon nintzenetik urrats handiak eman dituen Klub bat da, eta elkarrekin hazten jarraitzeko ilusioarekin eta erantzukizunarekin itzuliko naiz. Egin dezagun amets! Zergatik ez? Zaleen laguntzarekin, hazi egin gaitezke eta proiektua bigarren mailan finkatu".
ONGI ETORRI MIKEL!!! Elkarrekin egingo dugu aurrera etapa ilusionagarri honetan.
|
28kanala_00404
|
28kanala
|
Sega Eguna eta Udaberri festa Gaztelun
San IsidroSan Isidro egunaren harira, bezperan, maiatzaren 14an (igandea) Sega Eguna antolatu dute Gaztelun; herriko Sega Eskolako lagunek sega-erakustaldia eskainiko dute sega-zelaian. Goizeko 11:30ean hasita ariko dira bertan herriko haur, gazte zein helduak orain arte ikasitakoa jendaurrean erakusten.
Udaberri festaMaiatzaren 20an, larunbata, Udaberri festa ospatuko da. Egun osoko egitaraua antolatu dute:11:00tan Ostomila txotxongilo taldearen "Alaia galtzagorria" ikuskizuna17:00tan krepen merienda plazan18:30tan Malkogarriyak erromeri-taldearen kontzertua Eliza atarian21:00tan Afaria ostatuan. Helduak 25 euro eta haurrak 13 euro.Helduen menua: fritoak, entsalada mista, oilaskoa patatekin, postrea, edaria eta kafea. Haurren menua: kroketak, oilaskoa patatekin, etxeko postrea edo izozkia. Afarirako txartelak ostatuan egongo dira salgai; erosteko azken eguna maiatzaren 17a izango da.
|
28kanala_00405
|
28kanala
|
Ibarrako Belabieta kiroldegian dagoen rokodromoaren presa guztiak aldatu dira
Belabieta kiroldegian dagoen rokodromoaren presa guztiak aldatu ditu Ibarrako Udalak. 300 presa inguru, torloju biribilgaitzekin lotuta, gaur egungo araudiak agintzen duen moduan.
|
28kanala_00406
|
28kanala
|
Diputatu nagusigaien arteko eztabaida ostiralean 28 Kanalean
Maiatzaren 28ko hauteskundeen atarian Erlo telebistak, Goienak, GiTBk eta 28 Kanalak elkarlanean Gipuzkoako diputatu nagusigaien arteko debatea grabatu dute. Gipuzkoako Batzar Nagusien eraikinean bost alderdi nagusietako hautagaiak elkartu dira; EAJko Eider Mendoza, EH Bilduko Maddalen Iriarte, PSE EEko Jose Ignacio Asensio, Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUko Miren Echeveste eta PPko Mikel Lezama. Moderatzaile lanak Txomin Madina kazetariak egin ditu.
Eztabaida 28 Kanalean eta 28kanala.eus-en ostiralean, 22:00etan, emitituko dugu.
|
28kanala_00407
|
28kanala
|
Tolosako Lore eta Landare Azokak eta San Isidro eguneko ospakizunek bat egingo dute larunbatean
Koloretsu esnatuko da Tolosa larunbatean: 09:00etan abiatuko da azoka, eta 14:00ak bitarte izango dira postuak Trianguloan. Orotara zazpi mintegik parte hartuko dute:
⦁ Ortuberri: sasoiko landare eta loreak⦁ Ines Flores: haziak, landareak, lore eta fruitu deshidratatuak⦁ Murueta: loreak, zuhaixkak eta landareak⦁ Guillen: loreak eta landareak⦁ Iñigo Azpiazu: loreak⦁ Eztizen Agirresarobe: sendabelarrekin egindako ukendu, olio eta xaboiak⦁ La Arena: landareak eta loreak
Desioen zuhaitza, Gaztelako Arkuan
Lore eta Landare Azokaren bueltan bada klasiko bihurtu den beste egitasmo bat: Gaztelako Arkua atondu izan du Gipuzkoako Loredenden Elkarteak, lorategi efimero bihurtuz.
Aurten, Cinnamomun camphora edo alkanforero espezieko zuhaitz bat jarriko da arkuaren barruan, Japonia, India, Txina, Eskozia edo Irlandan kulturalki errotua dagoen desioen zuhaitza islatu nahian. Bada, herritarrek beren desioak idatzi ahal izango dituzte zuhaitzean jarriko den paper batean. Uda osoa emango du kokaleku horretan, eta ondoren Tolosako parke batean landatuko da, herrian landatuko den espezie honetako lehen zuhaitza izanik.
Baserritarrei omenaldi xumea
Astelehenean, hilaren 15ean, San Isidro Eguna da, Baserritarren Eguna, eta urtero lez, ospakizun honen aitzakian, aitortza egingo die udalak Azokara etortzen diren ekoizleei.
10:30ean, Udaberri Dantza Taldeko dantzariek lagunduta, omenaldi eta eskertza ekitaldia egingo diete udal ordezkariek Berdura Plazako baserritarrei, haien lana balioan jartzeko; segidan Zerkausira joango dira.
|
28kanala_00408
|
28kanala
|
Kantu bazkaria Bankako Menditarrak taldearekin
Euskal kantuen bazkaria egingo dute datorren larunbatean Alegiako Intxurre elkartean, Behe Nafarroako "Bankako menditarrak" taldearen eskutik
Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartearen ekimenez etorriko dira baxenabartarrak Alegiara. Kantatzeko zaletasunari eusteko antolatutako ekimena izango da larunbatekoa.
Bazkariaren aurretik, kalez kale ibiliko dira kantuan. Kantatzeko gogoa duten herritarrek aukera izango dute taldearekin batera abesteko. Kaleko ibilbidea amaitutakoan, Intxurre elkartean elkartuko dira bazkaltzeko. Ondoren, hasiko da kantu festa.
BANKAKO MENDITARRAKBehe Nafarroako Banka herrikoak dira musikariak. Mendiz inguratutako herri txiki bat da Banka. 400 biztanlera ez da iristen.Gizonezkoz osatutako taldea da eta akordeoiaren eta gitarraren laguntzarekin abesten dute. Ahotsa da euren tresna nagusia.Urte asko daramatzate herriz herri kantuan. Ozen, indar handiz abesten dute eta giro aparta sortzen da beraiek kantuan hasten direnean.
|
28kanala_00409
|
28kanala
|
Lauburu KEk play off postuetan amaitu du denboraldia
Hainbeste borrokatutako laugarren postua lortu du talde moreak
Jota Arregiren taldeak 3-6 irabazi du Anaitasunaren aurka. Denboraldiaren amaiera iritsi denean, sailkapeneko laugarrena da Lauburu eta beraz, mailaz igotzeko aukera izango du.
|
28kanala_00410
|
28kanala
|
Joseba Egibar: "Tolosaldeako ospitale publikoa ez da asmoa, ez ametsa, errealitate izango da Eusko Alderdi Jeltzalearen eskutik"
Xarles Iturbek, Tolosako alkategaiak azpimarratu du azken urteetan eskualdeko ospitale publikoa eraikitzeko inoiz eman diren pausorik eraginkorrenak eman direla alderdiak egindako apustu eta lanari esker eta bide beretik lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.
Joseba Egibar, GBBko presidentea: "Ospitale publikoaren aldeko apustua garbia, irmoa da eta Tolosan kokatutako da. Horren inguruan zurrunbiloa sortu nahi dutenak ere egon badaude. Ez direla konpromiso garbiak, iluntasuna soilik proiektatzen dugula... eta hori gezur borobila da".
EAJ-PNVk agerraldia egin du gaur Osasun Publikoaren aldeko defentsan. Xarles Iturbe Tolosako alkategaiak, Olatz Peonek, eskualdeko hautagaiak eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak parte hartu dute egindako agerraldian.
Iturbek "lanean jarraitzeko konpromisoa" hartu du gaurkoan eta adierazi du azken urteetan eskualdeko ospitale publikoa eraikitzeko inoiz eman diren pausorik eraginkorrenak eman direla, Eusko Alderdi Jeltzalearen lanari, apustuari eta konpromisoari esker. "Eta datozen urteetan ere lanean jarraituko dugu; hori da gure konpromisoa; norbere eskumenetik, baina elkarlanean lan eginez, hori delako proiektua aurrera eramateko bide bakarra" adierazi du. "Beste batzuk aldiz egin den lan eta eman diren pauso guztiak auzitan jartzeko estrategiari heldu diote, osasuna alderdikeriaz erabiliz: guk ez dugu halakorik egin inoiz, ezta egingo ere, gure lan eredua eraikitzailea delako, elkarlanean oinarritua; eztabaida antzuetan erori gabe, lanean jarraituko dugu, Tolosan, eta ez beste inon, ospitale publikoa eraikitzeko", berretsi du.
Olatz Peonek ospitale publikoak eskualdearentzat duen garrantzia azpimarratu du eta azken urteotako ibilbide eta mugarriak ekarri ditu gogora: "Asunción klinikaren kontzertazioa 90. hamarkadan eta egungo Osakidetzako antolaketa berriak, ahalbideratu dute, orain, Tolosaldeak ospitale publikoa izatea, zerbitzuen koordinazio eta funtzionamendu integralerako. Eusko Alderdi Jeltzaleak, azken urteetan, ospitale publiko berriaren aldeko apustuan, hainbat urrats egin ditu eta konpromisoa irmoa izan da". Peonek azaldu duenez, lehenik eta behin, zoruen azterketa egin zen eta ospitale berria kokatzeko eremua zehaztu, Jaurlaritzarekin lankidetzan. Ondoren, Tolosako suhiltzaileen etxe pareko aparkalekuan ospitale publiko berria aurreikusi dezan indarrean dagoen HAPOAren, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa abiatu zen. Bien bitartean, Osasun Sailak Plan Funtzionala garatzen ari da eta dagoeneko aurrekontu partidak jasoak ditu proiektua egikaritzeko (2023an, 100.000 euro eta 2024ean, 500.000 euro).
Datozen urratsei dagokienean, Udalak lanketa urbanistikoa amaitzean zoruak Jaurlaritzaren esku utziko ditu, eta hitzarmena sinatuko da Tolosako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren artean, eta ondoren ekingo die Jaurlaritzak ospitalea eraikitzeko obra proiektuaren idazketari eta obrak esleitzeko lizitazioari. "Emandako hitza betetzen ari gara eta beteko dugu eta ibilbide orri zehatza dugu horretarako", gaineratu du Peonek.
Amaitzeko, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibarrek, Tolosara "ibilbide bat konfirmatzera" etorri dela adierazi du. "Hemen hitz klabe bat dago: erakundeen arteko erantzunkidetasuna. Gure izaera eta gure jokabidea izan da beti publikoaren aldeko apustua. Ospitale berriaren aldeko apustua garbia eta irmoa da eta Tolosan kokatuko da. Hori izan da gure helburua eta pausoak eman ditugu, baita ere egun dagoen zerbitzua mantentzeko eta hobetzeko; pauso guztiek behar dituzte, baina, beren denborak", gogoratu du Egibarrek. Gai honen inguruan "zurrunbiloa" sortu nahi dutenak ere egon badaudela gaineratu du: "Ez direla konpromiso garbiak, iluntasuna soilik proiektatzen dugula... eta hori gezur borobila da. Hauteskunde kanpaina atarian gaude eta batzuk nahiago dute pankarta baten atzean jarri eta herritarren borondate ona erabili aldarrikapenak egiteko". "Alderdiaren izenean esan nahi dudana da Legebiltzarrean gaudela eta aurrekontuak konprometitzen ere hasiak gaudela, beraz, Tolosaldeako ospitale publikoa ez da asmoa, ez ametsa, errealitate izango da Eusko Alderdi Jeltzalearen eskutik", ziurtatu du Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak.
|
28kanala_00411
|
28kanala
|
Irurako EAJk hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
Irurako EAJk maiatzaren 28ko Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du, hiru ardatz nagusirekin: jarduera ekonomikoa bultzatzea, gizarte arreta indartzea eta herriko instalazioak, ekipamenduak eta zerbitzuak hobetzea.
"Ilusioz, ideia berriekin eta ekarpen positiboa egiteko gogoz aurkezten gara", azpimarratu du Sagarna alkategaiak.
Sagarnak "belaunaldi berri bateko kide" gisa aurkeztu du bere burua, "politika arlora haize berriak" ekartzeko gogoz eta horrez gain, "erakundeetan edo enpresetan ibilbide luzea duten pertsonen babesa duena". Hori horrela, Irurako hautagaitzak "gaztetasunaren eta esperientziaren arteko nahasketa interesgarria" duela adierazi du.
Hau da Irurako EAJren zerrenda. :
1. Gorka Sagarna Larrañaga.2. Ana Jesus Leunda Gurruchaga.3. Begoña Tolosa Mendia.4. Imanol Lasa Zeberio.5. Juan Ramon Bastarrika Azkoitia.6. Jose Ramon Epelde Irizar.7. Maria Cristina Santos San Sebastian.8. Marta Castillo Iturralde.9. Ana Jesus Armendariz Leunda.
|
28kanala_00412
|
28kanala
|
Usabal Kiroldegiko langileak, astelehenetik aurrera, greba mugagabean hasiko dira
Negoziaketaren egoera ikusita, maiatzak 8, astelehenetik aurrera, Usabal Kiroldegiko langileak, greba mugagabean hasiko direla adierazi dute eta hori dela eta, kiroldegia itxita egongo dela. Datozen egunetan, informazio gehiago zabalduko dute.
|
28kanala_00413
|
28kanala
|
Hondakin bilketa tasan dagokiena ordaintzeko, konposta egiten dutela frogatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute herritarrek
Zinpeko aitorpena UDATEn edo elektronikoki aurkeztu behar da maiatzaren 15a baino lehen
2023ko Ordenantza Fiskaletan jasotakoari jarraiki, etxebizitzen hondakin bilketa eta ezabaketarako hiru tasa desberdin daude onartuak: orokorra, urteko 139,65€koa, auzokonpostarena, urteko 112, 15€koa eta autokonpostarena, urteko 97,75€koa.
Auzokonposta edo autokonposta egiten duten herritarrek postaz jasoko dute aipatutako dokumentua eta UDATEn edo udal webgunean ere egongo da eskuragarri, Tramiteak atalean.
Auzokonposta edo autokonposta egiten duten herritarrek, hondakin bilketa tasan deskontua jaso eta dagokien tasa ordaintzeko, auzokonposta edota autokonposta egiten dutela frogatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztu behar dute, UDATEn edo elektronikoki, maiatzaren 15a baino lehen. Herritar horiek postaz jasoko dute dokumentu hori eta eskuragarri egongo da, baita ere, UDATEn edota udal webgunean, 'Tramiteak' atalean. Behin zinpeko aitorpena aurkeztuta, Udalari baimena ematen zaio emandako datuak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapenak egin ditzan.
Aitorpen hori aurkezten ez den kasuetan, tarifa orokorra aplikatuko da, hau da, urteko 139,65€koa. Zaborren tasa ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 1etik uztailaren 7ra izango da. Hori horrela, ordainketa helbideratuta duten herritarrei, borondatezko epearen azken egunean kobratuko zaie tasaren zenbatekoa kontu-korrontetik. Helbideratu gabekoen kasuan, aldiz, herritarrek posta arruntez jasoko dute ordaintzeko beharrezko dokumentua.
|
28kanala_00414
|
28kanala
|
Maria Teresa Martinezek egindako txotxongiloak eta erraldoiak erakusgai jarriko dira
Berastegiko udaletxeko ganbaran material birziklatuz egindako erraldoi eta txotxongiloak ikusteko aukera izango da maiatzaren 8tik 14ra bitartean. Maria Teresa Martinez herritarrak egindako lanak astelehenetik ostiralera goizez 11:00etatik 13:00era eta arratsaldez 16:00etatik 17:30era bitartean izango dira ikusgai. Asteburuan berriz, goizez 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da erakusketa ikusteko aukera. Ostegun eta ostiralean eskolako haurrentzako bisitak egingo dira.
|
28kanala_00415
|
28kanala
|
Ibarrako udaleku irekien izen ematea maiatzaren 10, 11 eta 12an
Ibarrako udala, uda sasoian eskaintzen duen Udaleku Irekiak antolatzen ari da, herriko haurrek euskaraz eta berdintasunean jolastu eta herriaz gozatzeko aukera izan dezaten. 2013-2020 urteetan jaiotako haurrei eskainiak izango dira udalekuak, ekainaren 26tik uzatailaren 21era, astelehenetik ostiralera goizez (9:00tatik 13:00tara).
Izena emateko aukera maiatzaren 10 eta 11n, 17:00etatik 19:00etara eta maiatzaren 12an, 11:00etatik 13:00tara eta 17:00etatik 19:00etara Txiribituko lokalean izango da. Osasun txartelaren kopia, argazkia eta kontu korrontearen ziurtagiria nahitaezkoak izango dira.
Guraso bilera ere antolatu dute ekainaren 21ean, 19:00etan, udaletxean.
|
28kanala_00416
|
28kanala
|
Ibarrako Udalak asfaltatze lan batzuk egingo ditu Euskal Herria kaleko hainbat puntutan
Lehenik eremu horietan hainbat egokitzapen eta egonkortze lan egingo dira eta ondoren asfaltatuko da
Ibarrako Euskal Herria kaleako 27 eta 37aren artean hasten den aldapatik goiko hormaraino eta 29-31 arteko atzealdea asfaltatuko da. Aurretik, arketak dagokion kotan jarri beharko dira eta asfaltoaren azpiko materiala egonkortu. Ur zikinen hodira konektatuta dauden saretak euri uren sarera bideratu eta hormaren atzetik datozen urak euri uren sarera bideratuko dira baita ere.
Lanak maiatzaren 3an hasi ziren eta bi aste iraungo dute. Aurretiko egin beharrak amaitu ondoren, asfaltatze lanekin hasiko dira. Arketak kotan jartzeko lanak eta saneamenduko lanak egiten diren bitartean ibilgailuen igarobidea mantenduko da ahal den neurrian.
|
28kanala_00417
|
28kanala
|
Igandean hasiko da Maiatzeko Doinuak ekimenaren bigarren edizioko kontzertu zikloa
Tolosako Ekinbide Etxeak, Musikenerekin lankidetzan, formatu txikiko kontzertu-ziklo bat antolatu du maiatzean, lau kontzertu guztira. Lehena igande honetan, eguerdiko 12:00etan Topic-eko antzokian izango da, Jaime Barranco, Esteban Ramírez eta Valentina Cárdenasek osatzen duten Códix hirukotearen eskutik.
|
28kanala_00418
|
28kanala
|
Xarles Iturbe EAJko alkategaiak Tolosarekin konprometitutako pertsonek osatzen duten talde sendoa eta anitza aurkeztu du
Xarles Iturbek, "pertsonak erdigunean jarri eta Tolosa bizi bat eraikitzeko" lan egingo dutela nabarmendu du
Tolosako EAJ-PNVk talde "sendoa, anitza eta Tolosarekin konprometitutako pertsonekin osatua" izango du "etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta Tolosak aurrera egiten eta hobetzen jarrai dezan, herritar guztien eskutik". Xarles Iturbe alkategaiak maiatzeko hauteskundeetan bidelagun izango dituen taldekideak aurkeztu ditu.
"Pozik eta harro" agertu da eta Iturbe, bereziki, "oso eskertuta" bere taldea aurkezterakoan: "Gure herriarenganako maitasunak eta Tolosaren alde lan egiteko gogoak batzen gaitu. Hautagaitzatik Tolosarekiko gogoa, ilusioa eta konpromisoa nabarmenduko nituzke. Talde anitza, gaitasun handikoa, profil desberdineko pertsonez osatua". Hautagaiak ziurtatu duenez, talde jeltzalearen helburu nagusia da "Tolosak proiektu berriekin aurrera egitea".
Iturbek bere taldeak bultzatuko dituen ardatzetako batzuen berri ere eman du: "Pertsonak erdigunean jartzen dituen Tolosa bizia nahi eta behar dugu. Ekonomikoki oparoa, enplegu-aukera berriekin, adinekoen eta gazteen ongizateaz arduratzen dena. Etxebizitza aukera berriak eskaini nahi ditugu Tolosan, gazteek Tolosan bizitzeko aukera izan dezaten, alokairuaren aldeko apustu garbia eginez". Halaber, Iturbek adierazi du "Tolosa parekideago, euskaldunago, kulturalki biziago, kirolzaleago, berdeago, atseginago eta irisgarriago baten alde" lan egingo dutela. "Hamaika proiektu ditugu hori lortzeko, eta batzuk aipatu nahiko nituzte: alokairuko etxebizitza babestuak Iurramendin eta Amarotzen; aparkaleku-alternatiba berriak; ospitale publiko berria Tolosan; Andragora, Tolosaldeko emakumeen etxea; Apatta industrialdearen 2. fasea eta ELIKER, Kalitatezko Elikadura Zentroa, garapen ekonomikoa bultzatzeko; Alde Zaharra biziberritzeko plan berezia eta Zumarditxikia herritarren eskura jartzea; kultura-azpiegiturak berrantolatzea: besteak beste, liburutegi berria, Euskararen Etxea eta gazteei eskainitako zerbitzuak indartzeko; trantsizio energetikorako urratsak eta parte hartzeko bide iraunkorrak sustatzea, kalitatezko arreta bermatuz. Aurrera Batera Tolosa!", gaineratu du.
Ondokoa da Tolosako EAJ-PNVren datozen hauteskundeetarako taldea:
IZENA
ADINA
IKASKETAK - LANBIDEA
1
Xarles Iturbe Pasaban
44
Industria Ingeniaria eta Executive MBA. Zinegotzia 2021-2023.
2
Biotza Agirre Ugalde
50
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna. Kontabilitate auditorea, irakaslea eta ikasketa buru.
3
Leire Zubeldia Rezola
51
Ingeles Filologian lizentziaduna. Irakaslea. Atzegiko etxebizitza tutelatuetan hezitzailea. Nazioarteko harremanen arduraduna La Sallen.
4
Xabier Balerdi Tolosa
58
Filosofia eta Letretan lizentziaduna. Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariordea. Zinegotzia 2019-2023.
5
Ainhoa Dominguez Landa
50
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Lanbide Heziketako irakaslea eta tokiko eta nazioarteko hainbat proiekturen koordinatzailea.
6
Patxi Amantegi Zubiria
57
Lanbide Heziketa - Elektrizitatea. Goi Tentsioko elektrizitate sareen mantenu langilea. Zinegotzia 2015-2023.
7
Iker Uson Gonzalez
43
Politologoa. Gizarte-Langilea. Giza Eskubideetan doktorea. Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte-langilea.
8
Izarne Iglesias Garcia de Iturrospe
33
Gizarte Hezitzailea. Kirol monitorea. Fraisoro-Uliazpin zaintzaile. Zinegotzia 2019-2023.
9
Itxaropena Urkiola Negredo
45
Ingeles Filologian lizentziaduna. Ikastolako irakaslea.
10
Jon Zalduendo Telleria
26
Zuzenbidean graduatua. Alegiko Udaleko Idazkari Kontu-Hartzailea.
11
Nerea Zamora Etxebeste
48
Gizarte hezkuntzan diplomatua, Magisteritzan diplomatua eta Irakasle lanetan.
12
Javier Zabala Sastre
46
Ingeniari Industriala Mekanikoa eta Enpresen Antolakuntzan. Ingeniaria enpresa industrialean.
13
Joana Ezkiaga Jauregui
33
Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziaduna. Komunikazio arduraduna.
14
German Ormazabal Artolazabal
57
Zuzenbidean lizentziaduna. Goi Mailako Musika ikasketak.Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Nagusia. Familia enpresa bateko Administrazio Kontseiluko Lehendakari.
15
Ainhoa Etxeberria Aranburu
54
Magisteritzan diplomaduna. Administraria.
16
Aritz Davila Beraza
31
Goi-Mailako Marketin zikloa. Administrazio eta Finantzetako Goi-Mailako zikloa. Administraria, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun Justizia eta Gizarte Politikako Familia zuzendaritzan.
17
Olatz Peon Ormazabal
53
Gizarte Lanean diplomaduna. Tolosako Alkate 2015-2023.
18
Jokin Azkue Arrastoa
62
Psikologian lizentziaduna. HABEko Zuzendari Nagusia Eusko Jaurlaritzan.
19
Jokin Bildarratz Sorron
60
Tolosako Alkate 2003-2011. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua.
20
Mirentxu Etxeberria Arrue
87
Tolosako Alkate 1983-1987.
|
28kanala_00419
|
28kanala
|
BADATOR UDAKO TAKE KANPUSA!
Ostiralean aurreratu genuen moduan... badator 2023ko TAKE KANPUSA! 🤩🔜✅
2008-2011 urteetan jaiotako gazteentzat goizeko saioak egingo ditugu, 10etan hasi eta 14ak bitarte! ⌚️
2012-2015eko gazteentzat ordea, egun guztiko saioak antolatu ditugu, 9:30etan hasi eta 17ak bitarte! ⌚️
Izen-emateak estekan sakatuz egin ahalko dituzue. 📝 Ez galdu zuen aukera, ederki pasako dugu eta! 🚀🔝
🔗🔛
Informazio gehiago behar edo zalantzarik baduzue, galdetu lasai. 📲!!️
Aupa neska-mutilak, beste behin ere ederra izango da udako kanpusa! 🥳⛹🏼⛹🏼♀️
1,2,3... TAKE! 💙
|
28kanala_00420
|
28kanala
|
Anoetako udalak eta Donostiako Gotzaindegiak hitzarmena sinatu dute
Parrokiako portikoa eraberritzeko lanak egingo dituzte
Anoetako Udalak eta Donostiako Gotzaindegiak hitzarmena sinatu dute San Joan Bataiatzailearen parrokiako lanak diruz laguntzeko. Anoetako plazan egiten ari diren lanen jarraipena izango da parrokia berritzearena. Lan horien bidez, parrokiako portikoaren itxura historikoa berreskuratuko da, herritarrentzat aterpea irekiz eta plaza inguruarekin bat eginez.
Donostiako Gotzaindegiak egingo ditu obrak eta Anoetako Udalak 50.000 eurorekin sustatuko ditu. Lanak ekainaren erdialdean hastea aurreikusten da, herriko festak pasa ondoren, eta zazpi hilabete inguru iraungo dute.
|
28kanala_00421
|
28kanala
|
Maddalen Iriarte, EH Bilduko ahaldun nagusigaiak, Zizurkilgo Bulandegi auzoko lanen berri izan du
Iker Urruzola alkatea, Maite Amenabar EH Bilduren alkategaia eta Bulandegiren hiritartze lanen diseinuan ardura izan duen Jon Izagirre Erlaitza bulegoko ingeniaria izan dira Maddalen Iriarterekin
Zizurkilgo Udalbatzak ekarpena egiteko eskatua dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, trafikoa jasaten duten bizilagunen bizi baldintzak hobetzea baita proiektuaren helburua. Lanaren lehen fasea datozen asteetan amaituko da eta aurten bertan hurrengo faseko proiektua idazteko dirua jasota dago. Fase horretan, Bulandegi bidearen bi aldeetan jarriko da espaloia, gunea irisgarriagoa, seguruagoa eta erabilterrazagoa egin asmotan.
Zizurkilgo EH Bilduren datozen lau urteetako programaren puntu nagusietakoa Bulandegiren hiritartze proiektuari jarraipena ematea dela jakinarazi dute eta saihesbidea zein premiazkoa den elaraztea Gipuzkoako Foru Aldundiari. Oso eskertuta daudela adierazi dira, Iriartek gai hau bertatik bertara ikusi eta batzar nagusietara eramateko borondatea azaldu izana.
|
28kanala_00422
|
28kanala
|
Irurako energia komunitatearen estatutuak adosteko bilera deitu du udalak maiatzaren 4ean
Irurako TEK osatzeko prozesuak aurrera darrai eta, bide horretan, energia komunitatearen estatutuak edo barne-arauak azaltzeko eta adosteko saioa antolatu du Udalak datorren ostegunean, maiatzaren 4an, 18:30ean, Eskola Zaharreko ekitaldi-aretoan.
Dagoeneko TEKeko kide izan nahi duten hainbat pertsonek aurreinskripzioa egin dute www.tekgipuzkoa22.eus/irura/eu/ webgunearen bitartez. Energia-komunitateko kide izan nahi eta oraindik izena eman nahi dutenek oraindik aukera badutela jakinarazi du Udalak. Eta herritarrez gain, herriko denda txikiak ere TEKeko kide izan daitezke. Gipuzkoako Foru Aldundiak Tokiko Energia Komunitateak (TEK) sortzeko eskaintza egin zien lurraldeko hainbat udalerriei eta egun, 20 udalerri atxiki zaizkio proiektuari. Irurako Udalak egoki ikusi zuen Aldundiko proiektu honetan parte hartzea. Batetik Irurak energia-trantsizio iraunkorrean aurrerapausoak ematen jarraitzeko eta bestetik proiektuaren gauzatzearen kostuak Aldundiak bere gain hartzen dituelako.
Honela, Trinketeko teilatuan 84 plaka fotovoltaiko jarri ditu Aldundiak Irurako TEKri 38 kW emateko. 70-75 etxe eta komertzio txikik izango dute Irurako TEKan parte hartu eta Trinketeko instalaziotik energia berriztagarria kontsumitzeko aukera. Gainera, TEKko kide izanda, Aldunditik formazioa eta aholkularitza zerbitzua jasotzeko aukera izango dute partaideek.
Informazio osagarria edo zalantzak argitzeko www.tekgipuzkoa22.eus/irura/eu webgunera edo Irurako Udalera jo dezakete interesatuek (943 691 333). Irurako TEKko kide izateak ez du kosturik eta bertako energia berriztagarria kontsumitzeagatik ez da inolako instalaziorik egin behar.
Irurako Udalak herritar, merkatari edo interesa duen herriko bestelako eragileei proiektuaz informatzeko edo/eta bertan parte hartzeko gonbita luzatzen die. Izan ere, jatorri berriztagarriko energia kontsumituz, energia eta dirua aurrezteaz gain, Irurako Berotegi Efektuko Gasen isurketak murrizten eta klima-aldaketa gutxitzen lagunduko dute herritarrek.
|
28kanala_00423
|
28kanala
|
Zizurkilen, trafikoa itxita Joxe Arregi plazaren parean
Eraberritze lanak direla eta trafikoa itxiko da Joxe Arregi plazaren parean
Maiatzaren 2an, asteartea, Ernio Bidea 7, 9 eta 10 artean dagoen errepide zatia (Joxe Arregi Plaza aurrekaldea) ibilgailuen trafikorako itxita egongo da bertan egin beharreko hobetze lanak direla eta.
Lan hauek 3 edo 4 egun iraungo dute eta tarte horretan, ibilgailuek Ugare auzora iristeko, Villabonako kiroldegitik Zizurkilgo Ugare auzora doan errepidea (GI-4751) ibili beharko dute. Aipaturiko errepidea 2 noranzkotan irekiko da.
|
28kanala_00424
|
28kanala
|
Anoetako Udalak Modestoenea eraikina erosi du
Iazko urtearen amaieran erabaki zuen ahobatez Anoetako Udalak eraikina erostea. Orain, eraikina erosteko 450.000 euroko inbertsioa egin du. Modestoenea bereganatuta udalak herriko ondarea babestu nahi du, balio sentimental handiko eraikina da hau herritarrentzat, urte askoan herritarren elkargune izan dena.
Anoetarrekin hausnartuko da eraikina aurrerantzean zertarako erabiliko den. Horretarako udalak parte-hartze prozesua martxan jar dezake.
|
28kanala_00425
|
28kanala
|
Gurea bezain zuena
Larunbatean, 18:30ean jokatuko dugu 22-23 denboraldi honetan etxean disfrutatuko dugun azken jardunaldia.
Denbora hegan pasa da, eta gure gaitasunetan konfiantza izateari inoiz utzi ez diogun arren, kategoriako maila altuak, astetik astera, asko zailtzen zuen egun Play Off-eko azken postu horrekin amets egin ahal izatea. Urtea gorabeheraz beteta egon da, eta topaketa bakar bat ere ez da
Zentzu horretan, talde indartsu bat hartuko dugu Belabietako azken partida honetan ere, gaur egun 36 puntu pilatuta dituen taldea, hain zuzen: FS Villa de Quel. Errioxarrak ez daude arriskuan, eta ezin dute Play Off-ean posturik eskuratu, baina horrek ez du esan nahi 3 puntuen bila joango ez direnik azken hasperenean postu batzuk igotzeko. Gainera, ez dezagun ahaztu abenduan Quelera joan ginen partidan 3-3ko emaitza batekin amaitu genuela hura, eta beraz, berdinketa izan zela nagusi.
Zentzu horretan, Marcos izan ezik (min hartu baitu asteroko saioetako batean), jokalari guztiak deitu ditu Jotak, baita Euskal Ligako Beñat ere, gure arma guztiak atera behar baititugu, oso urrutira iritsi garelako, eta ez dugulako zapore gazi gozoarekin geratu nahi. Orain ez. Are gehiago, joan den astean Tafaren aurka irabazi ondoren, laugarren posturako lehia murriztu egin da, eta gure taldeak edo Zierbena bizkaitarrak (Nafarroara joango dena Mateo Muñoz Ribera de Navarraren aurka lehiatzeko) bakarrik eskuratu ahal izango du Play Off-eko azken postua. Bi bultzada gehiago, eta esperientzia ahaztezin bat egongo da gure zain, noski, zuekin partekatu nahi duguna, gurea bezain zuena baita.
BELABIETA BETE BEHAR DUGU!!!! GOOOOOOOOOAZEN!!!!
|
28kanala_00426
|
28kanala
|
Arduragabe emozionalak
Mamuak balira bezala desagertzen dira, arrastorik utzi gabe. Zu ordea, zeure buruari galdezka ari zara behin eta berriz: zer gertatu da?
Bart iluntzean, hainbat lagun bildu ginen Donostiako hondartzan ilunabarra ikusteko asmoz. A zer gustua berriz ere ohitura hauek berreskuratzea.
Aldiz, oporrak antolatzeko hizketaldien artean, espero ez genuen gaia atera zen udako galerna izango balitz bezala. Ezin sinetsi nezakeen gure artean arduragabe emozional baten beste biktima bat zegoenik.
Honela, "ghosting" hitza guztion ahotan. Alferrik zen buruan genituen mila galderei erantzun bat ematea, ez baitzeukaten. Bai aldiz deliberamendu garbi bat: zerk bultzatzen du pertsona bat beste batekin eraikitako harreman emozionalak erabat hautsi eta ihes egitea ezer esan gabe?
Beldurra izan daiteke arrazoi nagusienetako bat. Beldurra "agur" esateari, geure sentimenduei "izenak" jartzeari eta aurrean daukagunak zer esan edota nola erreakzionatuko duen aurre egiteari. Baina hipotesi hauek alde batera utziz, bestelako galdera bat egingo nuke nik: nola iritsi gara honaino?, nolatan adimen emozional falta hau?
Aspektu profesionalean guztiz ikasiak gaude, badakigu edozein akatsen aurrean erantzun beharko dugula, eta egoerarik okerrenetan lana galduaz. Aldiz, eremu pertsonalean "adio" batek eta loturak hausteak ez dakar erantzukizunik, zer axola sortutako kalteak.
Min guztiak sikatzen dira" dio Nerea Ibarzabalek bere "Bar Gloria" liburuan eta ez zaio arrazoirik falta, baina aizu, geure arduragabetasun emozionalak ez gaitzala mindu. Ez naiz ari sentimenduez soilik, baizik eta bestearen adimen emozionala gutxietsi izanaz. Hain zuzen ere, bitxia dirudien arrean, badaude beste hainbat emozionalki umezurtz geratu ez direnak. Hauek egin izan ohi dute psikoanalistaren lana, arduragabearen buruan sartu eta lehen diagnostikoa elaboratu.
Ezjakintasunak itota nolabait, hurrengo pausoak ematearen zalantzak jaiotzen dira: eta nik idazten badiot?, nola erreakzionatuko dugu kalean elkar ikusten bagara?, ez ahal da guztiz deserosoa izango?, idatzi beharko nieke ea lan elkarrizketan aurrera noan?, galdera guzti hauek egingo ahal ditu berak ere?
Ziurrenik bai ala ez, baina hobe egoerari aurre egin. Eta hor zoaz zu adore guztiz telefono deia egitera, WhatsApp mezua bidaltzera, eta kalean ikusiz gero, aurrez aurre begiratzera, amorruz, beldurrez, enpatiaz zein lotsez. Bai, sentimendu guzti horiek barruan dituzularik, zu ere xake partida honen bi alderdietan egon baitzara seguraski.
Eta horrexegatik erabakitzen duzu hitzei beharrezko balioa ematea eta gauzak behar diren bezala, beharrezko momentuan esatea. Mugikorraren atzetik barkamen bat jaso dezakezu, hitzez edo tonuan bertan. Kontrakoz ere, isilunerik gogorrena. Baina partidaren amaieran, zuk pauso guzti hauek eman ondoren, garbi geratu zaizu xakea ez dela zure kirola, ezin zarela bestearen akzioen zain egon, estrategiarik onena hitzena baita.
|
28kanala_00427
|
28kanala
|
Asuncion Klinikako langileek lan uzte eta greba deialdiak egin dituzte
Hitzarmenaren "blokeoa" salatu dute langileek. Zuzendaritzari jarreraz aldatzea, erosahalmena bermatzea eta lan orduak murriztuko dituen hitzarmena negoziatzea eskatu diote.
Hitzarmena negoziatzeko lan mahaia 2022ko martxoan eratu zenetik zuzendaritzak murrizketak bakarrik proposatu dituela salatu dute langileek. Horregatik lan uzte eta greba deialdiak egitea erabaki dute. Maiatzaren 3, 4 eta 5ean bina orduko lan uzteak egingo dituzte. Greba berriz, maiatzaren 8, 9, 17,18,19, 22, 23, 29, 30 eta 31n deitu dute. Mobilizazio egunetan, eguerdiko 12:00etan, elkarretaratzeak egingo dira klinikaren aurrean.
Langileek astean 35 ordu lan egitea eskatzen diote zuzendaritzari. Soldata igoerari dagokionean, KPIa erreferentzia gisa hartzea eskatzen dute.
|
28kanala_00428
|
28kanala
|
Tolosako Udalaren apirileko Osoko Bilkura zuzenean 28 Kanalean
Tolosako pleno aretoa ZUZENEAN
Gai ordenean ondorengo puntuak daude:
1. Akta hau onartzea:
2023ko martxoaren 30eko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
2. Onartzea Tolosako Udala 228/2023 prozedura laburtuan pertsonatzea. LAB sindikatuak jarri du auzi-errekurtsoa 2022ko abenduaren 15eko akordioaren aurka; hain zuzen, Giza Baliabideen Arrazionalizazio Planean borondatezko erretiro aurreratuari buruz jasotako neurriak indargabetzen eta ondoriorik gabe uzten dituen akordioaren aurka.
3. Onartzea 2023/2024 ikasturteko prezio publikoen aldaketak: Euskaltegia, kultur tailerrak eta Musika Eskola.
4. Hasieraz onartzea Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen Erabilera eta Funtzionamendua Arautzeko Udal Erregelamendua.
5. Zarata eta bibrazioei buruzko udal ordenantzaren behin betiko onespenaren berri ematea
6. Galderak eta eskaerak.
|
28kanala_00429
|
28kanala
|
Open Tolosa 2023, Euskal hondartza bolei zirkuitua Tolosan
Euskal hondartza bolei zirkuitua jokatuko da Tolosako ferialekuan apirilaren 29an, 9:30etatik 19:00etara
Emakumezkoen eta gizonezkoen senior mailako binakako txapelketa izango da eta estatu mailako rankingerako puntuagarria izango da.
Torneoan estatu osoko partaideak izango dira. 12 neska bikotek eta 12 mutil bikotek izena eman dute, eta horietatik 4 bikote Tolobolei klubekoak dira.
|
28kanala_00430
|
28kanala
|
Gorka Sagarna izango da Irurako EAJren alkategaia
Maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeetan Gorka Sagarna Larrañaga izango da EAJren zerrendaburua. Alderdiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Sagarnak erronka honi "ilusio handiarekin eta Irurako herritarren alde lan egiteko gogoarekin aurre egiten dio".
"Ohorea da niretzat hain gertu sentitzen dudan udalerri honentzat ekarpenak egin ahal izatea"
Sagarna Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, azken zortzi urteetan Foru Aldundiko Estrategia Digitaleko Zuzendaritzan ari da lanean. Aurrez, 28 Kanalean aritu zen beste zazpi urtez.
Ekonomia eta gizarte zerbitzuak zutabe nagusi
EAJren alkategaiak aurreratu du, lan eskaintzak gehitu asmoz, eragile ekonomikoekin gertutik lan egingo duela. Gainera, bereziki adinekoei zuzenduta, Iruran zaintza-eredu berria ezarri nahi du EAJk. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan aritzeko asmoa adierazi du.
|
28kanala_00431
|
28kanala
|
TAKE 83, Megacalzado Ardoi 29
Goar Artetxeren taldeak garaipena lortu du etxean berriro ere
Duela gutxi sailkapeneko lidergotza galdu zuten arren, TAKEk puntuak gehitzen jarraitzen du.
|
28kanala_00432
|
28kanala
|
TOLOSA C.F. ESKUBALOIA SENIOR NESKAK
Igande honetan Orion jokatuko dute etxeko neskek.
Aurkari gogorra dute asteburu honetan etxeko neskek, Orio Eskubaloia hirugarren postuan dago taulan. Etxean jokatutako partidua oso berdindua izan zen, hala ere, ezin izan zuten garaipena lortu tolosarrek eta Oriok 2 puntuko aldearekin irabazi zuen.
Ziur gaude gure neskek dena emango dutela igande honetan!
Egurra neskak!
|
28kanala_00433
|
28kanala
|
TOLOSA C.F. ESKUBALOIKO SENIOR MUTILAK
Igandean jokatuko dute 1. Nazionaleko mutilek San Antonioren aurka.
Joan den asteburuko porrotaren ostean gogotsu dadude tolosarrak 2 puntuekin etxera itzultzeko. Gaur egun taulan bostgarren postuan daude, aurretik eibartarrak dituzte puntu bateko aldearekin. Asteburu honetako aurkariak aldiz taula azpikaldean daude, hamabostgarren postuan, hala ere, badakite partidu guztiak direla garrantzitsuak eta borrokatu beharrekoak.
Zorte on mutilak!
|
28kanala_00434
|
28kanala
|
TOLOSA C.F. ESKUBALOIA EGUTEGIA
Aste Santuetako atsedenaren ostean indarberrituta datoz klubeko neska mutilak kantxan dena emateko prest.
Zorte on denei!
|
28kanala_00435
|
28kanala
|
Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegian izena emateko epea zabalik
Tolosako Gazte Topaguneak antolatuta auzolandegiak egingo dira 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin ekaina eta uztaila bitartean.
Bi txanda egingo dira. Lehen txanda ekainaren 26tik 30era izango da eta bigarrena uztailaren 3tik 7ra. Goizez izango dira 9:30etik 13:30era eta parte-hartzaileek, besteak beste, miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztuko dituzte. Helburua da ingurumenaren zaintza sustatzea gazteen artean, kontzientziazio eta sentsibilizazio ariketa gisa.
Izen ematea udal webgunearen bitartez edo UDATEn eman ahal izango dute izena apirilaren 30a arte. Behin bi txandak amaituta, parte-hartzaile guztiak Sendavivara joango dira egun pasa, egindako lanaren eskertza gisa.
|
28kanala_00436
|
28kanala
|
Haragik zerkausiko txuletaren festa berreskuratuko du
HARAGI, maiatzaren 18tik 21era ospatuko da, eta lau egunetan, tokiko eta nazioarteko profesionalak, kazetariak eta kritikari gastronomikoak bilduko ditu
Madrilen aurkeztu dute HARAGIren laugarren edizioa. Eusko Jaurlaritzak, Tolosako Udalak, Basque Culinary Centerrek eta ELIKERek bultzatutako topaketa bere jatorrira itzuliko da, Zerkausian Txuletaren jaia ospatuko baita berriro ere, baina arrakasta handia izan duen azken urteetako jai-esentzia galdu gabe.
Zerkausia berriz ere erretegi erraldoi bihurtuko da maiatzaren 21ean
Zerkausia berriz ere erretegi erraldoi bihurtuko da maiatzaren 21ean, eta bertan Tolosako erretegien menu tradizionala dastatu ahal izango da: txuleta plater nagusi gisa eta kalitate handiko tokiko produktu gehiagorekin lagunduta. Bazkari honetarako txartelak HARAGIren webgunean erosi ahal izango dira, apirilaren 27tik aurrera.
Egun horretan bertan, edizio honetako beste nobedade nagusietako bat ere ospatuko da: Euskadiko hanburgesa lehiaketa. Azken urteetako arrakastari eutsiz, ezin falta HARAGI FEST. Asteburu osoan zehar, bertako eta nazioarteko parrillako profesionalen zuzeneko erakustaldiak, foodtruckak, txuletak dastatzeko aukera, kontzertuak, parrillari buruzko ikastaroak... izango dira.
Aurtengo edizioko gonbidatuen izenak argitaratu dira jada, aipagarrienen artean dira, besteak beste, Florencia Abella (argentinarra, Stockholmeko Eksdet jatetxeko sukaldeburua, Michelin izar batekin), Felicitas Pizarro (sukaldari eta sommelier argentinarra), Blanca Entrecanales (Toledoko Dehesa El Milagro etxaldekoa) edo Beatriz Pablos (abeltzain jasangarria Trujilloko Pablos jatetxean).
HARAGI abiatuko duen kongresuan parte hartuko dute sukaldariok maiatzaren 18an, ostegunez. Gastronomiaren munduko profesionalentzako hitzordua da, eta honako ardatz hauek izango ditu: haragia, jatorria, teknika, jasangarritasuna eta animalien ongizatea. Tolosako anfitrioi eta parrilleroak ere ez dira faltako, ezta euskal gastronomiaren ordezkari ugari ere, hala nola Edorta Lamo, Jon Ayala, Juan Antonio Zaldua edo Txema Llamosas.
|
28kanala_00437
|
28kanala
|
Lauburuk play off postuetan jarraitzeko lehia garrantzitsua jokatuko du bihar Tafallan
Lauburu Ibarrak Tafa Vulcanizados Ruiz aurkari zuzenaren kantxan jokatuko du ligako 28. jardunaldiari dagokion lehia. 2. B mailako liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direla, Lauburu Ibarra sailkapeneko laugarren postuan dago 50 punturekin, Tafallako taldeak bost puntu gutxiago ditu, 45. Talde morea play off postuan egonkortzeko biharko puntuak oso garrantzitsuak dira, aurkari zuzen bat lehiatik kanpo uzteko aukera baitu "Jota" Arregiren taldeak. Zierbena eta San Juan ere laugarren postuan sartzeko borrokan ari dira. Zierbenak 49 puntu ditu eta San Juanek 45.
Bi taldeak bolada onean iritsiko dira lehia garrantzitsu honetara, ibartarrak azken hiru partiduak irabazita daude eta Tafallako taldeak jokoan izan dituen azken bederatzi puntuetatik zazpi lortu ditu. Aurreko astean San Juan talde indartsuaren kantxan irabazi zuten tafallarrek.
"Jota" Arregi entrenatzaileak taldeko jokalari guztiak sartu ditu deialdian. Euskal Ligako taldeko Beñatek ere lehen taldearekin egingo du bidaia. Klubak partidu hau bertatik bertara ikusteko aukera eskaini die harrobiko taldeei.
|
28kanala_00438
|
28kanala
|
Esleitu dira Iurramendi eta San Kosme-San Damianeko etxebizitza tasatuak
Atzo arratsaldean egin zen 60 etxebizitza tasatuen zozketa eta emaitzak ikusgai daude jada udal webgunean
Guztira 60 dira atzo arratsaldean Leidor aretoan egindako zozketan esleitu ziren etxebizitza tasatuak, 20 San Kosme eta San Damian eremuan eta beste 40 Iurramendiko eremuan. 3 etxebizitza promozio desberdin zozketatu ziren eta guztira ia 900 pertsonek eman zuten izena horietan.
Emaitzak dagoeneko ikusgai daude, udal webgunean, ondorengo estekan. Zerrendak, halaber, etxebizitza sustatzaileei helaraziko dizkie Tolosako Udalak eta sustatzaileak izango dira esleipendunekin harremanetan jarriko direnak eta etxebizitzen esleipenak kudeatuko dituztenak, betiere, Udalaren jarraipenarekin.
|
28kanala_00439
|
28kanala
|
San Joanak antolatzeko bilera irekia
Tolosako Udala hasi da San Joan jaietako prestakuntza lanekin eta horren harira, jai batzordearen bilera irekia deitu du festak antolatzeko. Bilera astelehenean izango da, apirilak 24, arratsaldeko 18:30ean, Kultur Etxean.
|
28kanala_00440
|
28kanala
|
Euskal mendizaletasunaren historiako mugarri garrantzitsuenak batzen dituen erakusketa jasoko du Aranburu Jauregiak
Emmoa Fundazioak prestatuta, 22 panelez osatutako erakusketa ikusgai egongo da apirilaren 21etik maiatzaren 20ra
'Mendian Gora' izenpean, erakusketak euskal mendizaletasunaren historiako mugarri garrantzitsuenak jasotzen ditu, 22 paneletan banatuta, bi metroko altuera eta metro bateko zabalerakoa bakoitza. Horien bitartez, erakusketak mendizaletasunaren historia jasotzen du, XX. mende hasierako sorreratik gaur egunera arte, guztia kronologikoki antolatuta, euskarazko zein gaztelaniazko azalpenekin eta argazkiz lagunduta.
Panel horietan irudikatzen dira, esaterako eta besteak beste, XIX. Mendearen erdialdean euskaldunek mendi handietan egindako saiakeren lehen albisteak, mendizaletasunaren lehen urratsak, gerra osteko mendizaletasunaren berpiztea, Europako mendiak eta Pirinioak, Alpeak, Andeak...
|
28kanala_00441
|
28kanala
|
Zuhaitzaren Egunaren harira, lore eta landare landaketa egin dute Tolosan
Tolosako Udalak, Ingurumen Zentroarekin elkarlanean eta herriko ikastetxeen laguntzarekin zuhaitz landaketa antolatu du. Aurtengo landaketa Herrikide ikastetxeko 5. mailako ikasleekin egin da eta guztira 60 lagun inguru elkartu dira. Goroldiko adituen gidaritzapean, Belate auzoko 80 zuhaitzen txorkoetan landare bizidunen eta urteko landareen haziak landatu dituzte, 'txorko biziak' lortuz.
Landaketaren helburua herritarrak eta batez ere ikasleak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, gazteengan biodibertsitatearen aldeko ekintzak sustatu eta zuhaitz, baso eta berdeguneekiko heziketa eta sentsibilizazioa bultzatuz. Landaketak, gainera, bat egiten du ikastetxeetan lantzen den Eskola Agenda 2030 ingurumen hezkuntza programarekin.
|
28kanala_00442
|
28kanala
|
Dutatloiak trafiko aldaketak eragingo ditu larunbatean
Probak irauten duen bitartean, guztion segurtasuna zaintzeko, aldaketak eta mozketak izango dira herriko trafikoan: GI-2631 (Villabona-Asteasu), GI-3281 (Olentzo-Zizurkil herrigunea), GI-3282 (Goia-Gashor/Zubiaurretxo), GI-3610 errepideetan (Bulandegi bidea eta Adunarako bidea) eragina edukiko du 16:00etik 18:15era bitartean.
Aipaturiko ordutegian, gainera, Ugare auzoa itxita egongo da ibilgailuentzat.
|
28kanala_00443
|
28kanala
|
Tolosan, N-1eko errei bat eta Usabalgo sarrera itxi egingo dira asteburuan
Pantaila akustikoak jartzeko lanak egin ahal izateko, ostiral gauetik igande gauera arte etengo da zirkulazioa
N-1 errepidean, Tolosan, pantaila akustikoak jartzeko proiektuko obrak direla eta, datorren asteburuan Gasteizerako noranzkoan zirkulazioari eragingo dioten lanak aurreikusten dira herriaren hegoaldean, zehazki, 434,290 eta 435,002 k.p. artean. Lanak apirilaren 21eko 22:00etatik (ostirala) apirilaren 23ko 22:00ak arte (igandea) luzatuko dira, eta bitarte horretan Gasteizerako noranzkoan eskuineko erreia moztuta egongo da.
Jarduketak N-1-434 lotuneari (Usabal) eragingo dio, eta itxi egingo dira N-1 errepidearen irteera eta sarbidea Gasteizerako noranzkoan. N-1 errepiderako sarbideek eta irteerek, Donostiarako noranzkoan, ez dute eraginik izango.
Lanek dirauten bitartean, Tolosa hegoalderako irteera eta N-1erako sarrera, Gasteizerako noranzkoan, N-1-433 lotunetik (Arzabaltza) egingo dira.
|
28kanala_00444
|
28kanala
|
Ibarrako festa batzordeak bilkurarako deia zabaldu du
Datorren asteazkenean, apirilak 19, iluntzeko 19:00etan udal batzar aretoan, Festa Batzordearen bilkura egingo da.
Herriko elkarte, talde eta eragileei zein eta herritarrei oro har parte hartzera gonbita luzatzen zaie.
Gai zerrenda:
Sanbartolome bozeto lehiaketa antolatzea.
Sanbartolome diseinu lehiaketa antolatzea.
Jai-egitarauaren lanketarekin jarraitzea.
Eskari-galderak.
Hurrengo bilkuraren data zehaztea.
|
28kanala_00445
|
28kanala
|
Ekintzailetza ardatz izango duen ekitaldia EMARI espazioan
Irame programa aurkeztuko dute, ekintzaileen beharrei Emari Coworking espaziotik erantzuna emateko diseinatutako programa
Datorren ostegunean, apirilak 20, ekintzailetza ardatz izango duen ekitaldia antolatu da EMARIn Tolosako Udalak eta Arbola Consulting Pertsonak, Be&Lab eta Benio elkarteek bultzatuta.
Ekitaldia irekia izango da eta Tolosaldeko ekintzailetza komunitateari zuzenduta egongo da, ideia berritzaileak entzuteko, aztertzeko eta elkarlanean sortzeko, modu horretara EMARI coworking gunea espazio eraldatzailea bilakatzeko, eta bertatik ekintzailetza sustatzen eta babesten jarraitzeko.
Horretarako, besteak beste, Irame proiektua aurkeztuko da, hain zuzen, EMARI Coworking gunea eraldatzeko beharretik sortutako proiektua. Ekitaldia egun osokoa izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea ondorengo esteka beteaz.
|
28kanala_00446
|
28kanala
|
Zizurkilgo EH Bilduk Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
Maite Amenabar alkategaiak gidatutako taldean esperientzia eta gaztetasuna uztartu direla adierazi du
Zerrendan hainbat lan eta ekimenetan ibilitako zizurkildarrak daude, adin eta ibilbide ezberdinetakoak, "herri hobe baten aldeko proiektuan" bere alea jartzeko prest daudenak. Zerbitzari, administrari, fabrikako langile, ingeniari, irakasle, jubilatu zein gazte mugimenduetako hainbat kidek bat egin dute EH Bilduren proiektuan. Honakoa da hamaikakoa:
1-Maite Amenabar2-Edurne Mendizabal3-Joxe Mari Luengo4-Arkaitz Zaldua5-Xabier Pellejero6-Xabat Oiartzabal 7-Leire Muñagorri8-Garazi Azkue9-Eva Usandizaga10-Ixaxkun Sarasola 11-Iker Urruzola
Datozen lau urteetarako herri programa lantzeko egin diren batzarren ostean, hauteskunde kanpaina hasi bitartean berau osatzeko hartu-emanak izango dituzte hautagaitzako kideek. "Zintzotasunez eta zorroztasunez" lan egiten jarraituko dutela azpimarratu du Zizurkilgo EH Bilduk.
|
28kanala_00447
|
28kanala
|
Abian da San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa
Tolosako Udalak 2023ko San Joan jaien antolaketari heldu die eta lehen urrats gisa, festak iragartzeko kartel lehiaketa abiarazi du
Udaleko Kultura, Festak eta Gazteria Sailak prestatutako oinarriei jarraiki, lehiaketa irekia da parte hartu nahi duten guztientzat. Gaia, koloreak eta lana egiteko teknika libreak diren arren, aurkeztutako proposamen guztiak originalak izan behar dute eta ondorengo esaldia jaso beharko dute: Sanjoanak 2023, ekainak 23-25 / Tolosa. Horrekin batera, Tolosako ikur komunikatiboa ere integratu beharko dute.
Kartel proposamenen neurri bertikalak 50x70 zentimetroko proportzioa izango dute eta formatu digitalean aurkeztu behako dira, irudi bektoriala duen artxibo batean. Artxiboaren gutxieneko erresoluzioa 300ppp-koa izango da eta gehienez 5 MB izango ditu. Irabazle aukeratzen den lanaren egileak bereizmen altueneko formatuan aurkeztu beharko du bere proposamena.
Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da
3 proposamen desberdin aurkeztu ahal izango da, guztiak fitxategi digital moduan, Tolosako Udalak bere webgunean horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez. Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da epaimahaiarentzat kartelaren identifikatzailea. Fitxategiaren izenean lema baino ez da azaldu behar eta lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da.
Behin proposamen guztiak jasota, Kultura, Festak eta Gazteria Departamentuak izendatutako epaimahaiak aukeratuko du kartel sariduna, zeina, maiatzaren 11tik aurrera jakinaraziko den.
Irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta honi dagokion atxikipena edo erretentzioa egingo zaio.
Era berean, saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Tolosako Udalaren jabetzapean geratuko dira.
Lehiaketari buruzko informazio gehiagorako helbidera idatzi daiteke, edo 943670388 telefono zenbakira deitu.
|
28kanala_00448
|
28kanala
|
Tolosala 0, Laskorain KE 2
Ibai Valverderen taldeak irabazi du tolosarren arteko derbia
Tolosalak etxean jokatu badu ere, ezin izan du etxeko atea defendatu.
Partida 0-2ko emaitzarekin bukatu da eta horitxoek eraman dituzte hiru puntuak etxera.
Garaipen honekin Laskorain play-off postuetan kokatzea lortu du sailkapen taulan.
|
28kanala_00449
|
28kanala
|
Apirilaren 21etik ekainaren 11ra luzatuko da Alegiako Udaberriko Kultur Egitaraua
Guztira hamalau ekitaldi izango dira eta Andoni Mutiloaren "Sex Sua" ikuskizuna izango da lehena
Alegiako Kultura Batzordeak Udaberriko Kultur egitarau zabala antolatu du. Hamalau ekitaldi izango dita apirilaren 21etik ekainaren 11ra.
Apirilaren 21ean Andoni Mutiloaren "Sex Sua" ikuskizuna eskainiko da zinean 22:00etatik aurrera. Emanaldi horretarako sarrerak apirilaren 17tik aurrera eskuratu ahal izango dira kultur etxean sei euroko prezioan. Hemen egitaraua osorik:
-Apirilak 21, ostirala
"Sex Sua" ikuskizuna, 22:00etan, zinean.
-Apirilak 24, astelehena
Ipuin kontaketa: Sorgina Txirulina, 17:00etan, liburutegian.
-Apirilak 26, asteazkena
"Elbira" dokumentala, 19:00etan, zinean.
-Apirilak 27, osteguna
Loatzo Musika Eskolaren audizioa: bonbardinoa, tronboia eta tronpeta. 18:30ean kultur etxean.
-Maiatzak 13, larunbata
Kantu bazkari herrikoia " Bankako Menditarrak" taldearekin. Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta.
-Maiatzak 17, asteazken
"Kepa Junkera, berpiztu" dokumentala. 19:00etan, zinean.
-Maiatzak 19-ekainak4
"K" Argazki jaialdia. Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatuta.
-Maiatzak 21, igandea
Langaurre Eguna
-Ekainak 1, osteguna
Sutarri Dantza Taldeko haurren tailerreko kideen emanaldia. 17:00etan, kultur etxean.
Irakurle taldearen saioa. "Dantzaldia". Irene Nemirovsky.Eider Rodriguezek itzulia. 18:00etan liburutegian.
Ekainak 2, ostirala
Eskolako festa.
Ekainak 3, larunbata
Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa. Plazan.
Ekainak 9, ostirala
Sutarri Dantza Taldearen emanaldia. 22:00etan Elorri pilotalekuan.
Ekainak 11, igandea
Korpus Eguneko zahagiardoa. Plazan
|
28kanala_00450
|
28kanala
|
Zizurkilgo mural feminista batean sinbolo nazia eta feminismoaren aurkako idatziak agertu dira
Sinbolo naziek eta ultraeskuinak ez dutela lekurik Zizurkilen salatu du Udalak
Zizurkilgo Udalak gogor salatu nahi izan du herrian, mural feminista batean agertu den sinbolo nazia eta feminismoaren aurkako idatzia. "Zizurkil bidezkoagoa, guztiontzat askeagoa eta berdinzaleagoa izateko helburuan berresten gara" jakinarazi dute.
Faxismoak, ultraeskuinak eta etorkizuna grisez marraztu nahi dutenen mehatxuek ez dutela lekurik Zizurkilen jakinarazi dute baita ere.
|
28kanala_00451
|
28kanala
|
Errenteria - Amasa Villabona etaparen zuzeneko jarraipena
Etaparen azken kilometroak Tolosaldean barrena egin ondoren Amasa Villabonan amaituko da Itzuliaren gaurko etapa. Hemen duzue lasterketaren nondik-norakoak zuzenean jarraitzeko aukera. Itzuliaren Twitter kontu ofiziala ere etaparen gertuko jarraipena egiten ari da.
|
28kanala_00452
|
28kanala
|
Itzuliaren etapa amaierarako prestaketa lanetan ari dira Villabonan
Goizean goizetik helmuga puntua prestatzeko lanean ari dira Itzuliako arduradunak eta Villabonako boluntarioak. Kale Berria, Arratzainerako bidea eta Hikako aldapa arratsaldeko txirrindu festarako prestatzen ari dira.
Arratsaldeko 15:00ak aldera iritsiko da Itzuliako karabana Tolosaldera. Asteasutik pasa eta Villabonako Kale Berrian izango dute tarteko helmuga, ondoren ibilbide gorabeheratsua egin beharko dute eskualdean Hika txakolindegiko helmugara iritsi aurretik.
|
28kanala_00453
|
28kanala
|
Adimen Artifiziala azken iraultza (edo ez?)
Azken hilabeteetan famatu egin da ChatGPT izeneko hizkuntza eredu "ahalguztiduna".
Honezkero denok entzun dugu zerbait hari buruz. Albistegietan bere eguneraketen berri ere hasi baitira ematen. Bere alde eta kontra asko idatzi da dagoeneko. Hizkuntzaren prozesamenduan azken urteetan ematen ari den iraultzaren erakuslea da (marketing kanpainarik onenari esker, zalantzarik gabe). Azken urteetan alor honetan aurrerapen handiak eman dira, hizkuntza eredu neuronalei esker. Euskal gizartearentzat itzulpen automatikoa izan daiteke adibide hurbilena. Konparatu besterik ez dago Elia edo Itzuli aurreko belaunaldiko itzultzaile automatikoekin.
ChatGPTren oinarrian dagoen ereduak testu masa eleaniztun izugarrien gainean entrenatuta dago, hurrengo hitza zein den asmatzeko. Hizkuntzaren prozesamenduko hainbat ataza egiten ere irakasten zaio. Xehetasunetan sartu gabe, sortzen den sistema testu sorkuntza egiten bereziki trebea da. Gainera erabiltzaileak modu zehatzean zer nahi duen esateko aukera du, eta sistemak erantzun bat emango dio. Hainbat ariketa oso modu egokian egiten ditu (adibidez, itzulpen automatikoa, testu bateko gaiak erauztea, testu bateko iritziak aztertzea, edo emandako testu baten laburpena egitea). Orain arteko joera ariketa horiek ataza bakarra egiteko gai diren hizkuntza ereduen bidez lantzea zen, baina GPT-(3,4), Bloom edo FLAN-T5/UL2 moduko hizkuntza eredu handiek (Ingelesez LLM) hainbat ataza burutzeko ahalmena dute. Guk egindako probetan chatGPT-k emaitza hobeak ematen ditu[1]
Arazoa teknikoak
Aipatu dugu chatGPT bereziki abila dela testu sorkuntzan. Horrek baina baditu bere alde txarrak:
1) Erabiltzaileak emandako sarrerari erantzuna ematen dio, (ia) beti. Egileek beraiek dioten bezala hala ere, joera du egiazkoak ez diren gauzak itzultzeko, edo asmatutakoak, erantzunean gehiegi luzatzeko edo "ez egokiak" izan daitezkeen erantzunak emateko. Erabilera okerrak saihesteko eta erantzun ezegokiak ez emateko neurriak hartu diren arren horiek benetan eraginkorrak diren zalantzan dago.
2) Arrazonamendua egiteko ahalmen mugatua du. Hainbat adibide topatuko ditugu sarean, adibidez, gai al da arazo matematikoak ebazteko? [2],[3].
3) Erabiltzaileen datuak erabiltzen ditu bere erantzunak hobetzeko. Horrek sistemaren ezagutza hobetzea dakar, baina beste batzuetan zera eragiten du, gauza bera eskatuta erantzun ezberdinak jasotzea. Gainera erantzun egokia lortzeko jarraibideak nola adierazi ez da tribiala.
Arazo etikoak
ChatGPT moduko ereduak sortzeak uste baino kutsadura handiagoa sortzen du[5]. Adibidez GPT3 entrenatzeko 500Tona Co2 isuri ziren (ilargira autoan joan-etorria egitea bezala), eta hilabete gutxiren bueltan GPT4 badugu dagoeneko. Antzeko ahalmena izan dezaketen eredu merkeagoak sortzeko ahaleginak badaude dagoeneko, Alpaca kasu, baina eredu are handiagoen joerak aurrera dirau.
Bestetik, entrenamenduak egiteko erabiltzen diren datuek ere badituzte arazoak. Internetetik masiboki bildutako corpusak erabiltzen dira. Horrek esan nahi du datuetan dauden alborapenak ere "ikasten" dituztela (arrazismoa, genero alborapena, alborapen kulturalak, eta abar.). Ez dugu ahaztu behar herrialde aurreratuok digitalizazioa "emantzat" dugula, baina egoera oso bestelakoa da gainerako herrialdeetan. Interneteko edukiak ere errealitate hori islatzen du. Whisper Ahotsa ezagutzeko ereduak Maoriera bezalako hizkuntza batentzat dituen inplikazioak ere hausnarketarako bidea ematen dute [7].
Eta Euskaraz zer?
ChatGPT moduko ereduen kalitatea hizkuntza txikietan jaitsi egiten da noski (eduki gehienak ingelesa edo gaztelaniaren pareko hizkuntza handietan baitaude proportzioan). Sorkuntza egiteko gai da hein handi batean, testu onargarriak sortuz, naiz eta lehen komentatu bezala, esaten duena egokia den edo ez guk ziurtatu behar dugun. Ariketa zehatzak egiteko eskatuz gero (adibidez, testuen sailkapena) maiz erantzun du euskaraz ez duela ulertzen eta ingelesez emateko testua.
Ondorioak
Horrelako ereduak testu sorkuntza egiteko baliagarriak dira, hezkuntzan adibidez [4], eta garrantzitsuak dira, hizkuntzaren prozesamenduko ataza ezberdinak modu egokian burutzeko gai direlako. Euskara bezalako hizkuntza txikietan oraindik ez daude maila berean baina denbora kontua izan daiteke.
Hala ere, horrelako ereduek dituzten bestelako arazoei heldu behar zaie, itsu-itsuan aurrera egin baino. Halaber, eredu horiek sortzeak eskatzen dituen baliabideak enpresa teknologiko gutxi batzuen esku baino ez daude. Enpresa horien eredua izan ohi da, zerbitzua eskaini izugarrizko galera ekonomikoak edukita ere, merkatuaren kontrola bereganatuko dutelakoan (erabiltzaile kopurua) ondoren irabaziak lortuko dituztelakoan. Eredu hori jasangarria denik oso zalantzazkoa da.
Teknologiak etorkizun handia duela zalantzarik ez dago, baina marketing kanpainetan erori gabe, erabilera eta ezarpena modu arduratsuan egin beharra dago.
|
28kanala_00454
|
28kanala
|
TOLOSA C.F. ESKUBALOIKO ASTEBURUKO EMAITZAK
Hauek izan dira gure taldeen asteburuko emaitzak.
|
28kanala_00455
|
28kanala
|
Baserri bideak konpontzen Amezketan
Amezketako Udalak baserri bideak konpontzeko inbertsioak egiten jarraitzen du. Altunegi eta Ola auzoetan egin dira lanak oraingoan. Batetik, elizaren atzean hasi eta hainbat baserritara doan bideetan konponketak egin dira, eta bestetik Ola auzoko Arrieta baserrira doan bidean zeuden arazoak konpontzeko, esku hartu da.
|
28kanala_00456
|
28kanala
|
Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita eta erronka
2022ko Errenta Aitorpena egiteko kanpaina zabaldu berri da Gipuzkoan eta Zizurkilgo Udalak euskaraz egiteko gonbita luzatu nahi die herritarrei. Aurten, gainera, erronka ere luzatu nahi die; ea bost urteko epean aitorpenen %50 euskaraz izatera iristen garen.
Errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren kopurua goruntz dator, eta iaz %30,25 izatera iritsi ziren. Kopuru hori borobildu, eta bost urte barru %50era iristea da erronka.
|
28kanala_00457
|
28kanala
|
Bataz besteko 6m3 hondakin jaso dira erreka garbiketa lanetan
Joan den martxoaren 23an Uraren Mundu Eguna izan zen eta horren harira, erreka garbiketa lanak burutu ditu Tolosako Udalak Herrikide eta Laskorain Ikastolako DBH2ko ikasle eta irakasleekin.
Garbiketa lanak martxoaren 21ean eta 22an egin dira, hain zuzen, SAM zubitik Berazubirainoko eremuan, Usabal kiroldegiko aparkalekutik Oria ibaiarekin elkartzen den espazioan, Santa Maria elizaren atzealdean eta Belate auzoko eremu batean.
Guztira 180 lagunek hartu dute parte garbiketa lanetan eta bataz beste 6m3 hondakin jaso dituzte errekatik. Jasotako hondakinen artean gehienbat plastikoa eta latak izan dira bildutakoak, haizeak eramanda edota jendeak zuzenean ibaira botatzen dituenak. Bolumen handiko hondakinen artean obretako piboteak, trafiko seinaleak, terrazako aulki bat eta hesiak atera dira eta horrez gain aterkiak, oihalak, arropak edota zapatak ere jaso dituzte.
Eguraldia lagun izan da garbiketa egunetan eta horri esker, ikasle zein irakasleek arazorik gabe burutu ahal izan dituzte lanak. Horrez gain, lanketa baliagarria izan da ikasleek arazoa bertatik bertara ikusi eta sentsibilizatu daitezen.
Datozen urratsak
Iaz bezala, Zehar Euskadirekin elkarlana egingo da zailak diren puntuetan garbiketak burutu ahal izateko, batez ere Nafar zubitik Arrameleko zubiraino tartean pilatzen diren hondakinak ateratzeko. Ekainean eremu hauetan garbiketa errepikatuko da Orixeko institutuko ikasleekin.
Garbiketa lanez haratago, Tolosako Udalak sareak jarriko ditu Araba etorbidean; guztira 211 metro saretuko dira kaleko hondakinak ibaira ez jausteko. Datozen urteetan, herriko zubi eta kale desberdinetan sare gehiago jartzea aurreikusita du Udalak.
|
28kanala_00458
|
28kanala
|
Alkizako Abertzale Ezkertiarrak zerrenda aurkeztu dute
Pasa den ostiralean maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetan aurkeztuko den Alkizako Abertzale Ezkertiarrak zerrendaren aurkezpena egin da Alkizan. Egungo alkatea, Inaki Irazabalbeitia, izango da zerrendaburua beste behin. Gainerako hautagaiak hauek dira: Ana Agesta, Jose Mari Aranzabe, Nagore Arizeta, Koldobika Jauregi, Gillermo Otegi eta Unai Sorarrain. Ordezko gisa Shrabani Aranzabe, Ainhoa Jauregi eta Ina Soria egongo dira.
Aurkezpenean azaldu denez, hurrengo lau urteetarako lan-ildo nagusia legealdi honetan abian jarri diren proiektuak amaitzea izango da, bereziki plan orokorra eta Erretore-etxearen proiektua. Bestalde, gai hauek ere kontuan hartuko dituzte lanerako: herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak indartzea, Fagus-Alkiza proiektua eta eskualde mailako egituren zuzendaritza-organoetan parte hartzea.
|
28kanala_00459
|
28kanala
|
Pinudia moztu, eta 5.150 haritz landatu dira Mendabietako mendi eremuan
Lehen pinuz beteta zegoen sailean matarrasa egin, eta bertako basoa berreskuratzeko, 5.150 zuhaitz inguru landatu dira Amasa-Villabonako Mendabieta inguruan. Haritzaren landaketa honekin besteak beste, biodibertsitatea babestu eta klima aldaketari aurre egin nahi zaio.
Honakoa Amasamendiko mendi publikoen kudeaketa iraunkorrerako Udal planaren baitan dagoen ekintza bat izan da, eta zonalde horretako berezko basoa berreskuratzeko helburua dauka. Guztira, 11 hektareako azalera duen sailean egin da landaketa, eta sartu diren zuhaitz berriak Quercus robur espeziekoak dira. Villabokao Udalak, 5.150 haritz landatzeko ekimen honekin zuhaitzen "beharra" aldarrikatu nahi du; "bertako basoen garrantzia goraipatu, baso horiek klima aldaketaren kontra ezinbesteko aliatuak ditugulako
Landatu diren zuhaitzen hazkundea bermatzeko, babesak ezarri dira, animaliek haritzak kaltetu ez ditzaten.
|
28kanala_00460
|
28kanala
|
Iluntzean egingo da Tolosako Udalaren martxoko Osoko Bilkura
19:30ean hasiko den plenoa 28 Kanalak zuzenean eskainiko du. Gai ordenean ondorengo puntuak daude:
Akta hau onartzea: 2023ko martxoaren 2ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
2023-2026 urteetarako Tolosako Udaltzaingoaren Plan Zuzentzailea onartzea.
2023ko lanpostu Zerrendaren akatsen zuzenketa onartzea.
ELAk jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoan pertsonatzea. 2022ko abenduaren 15eko akordioaren aurka jarri dute auzi errekurtsoa, hain zuzen Giza Baliabideen Arrazionalizazio Planean jasotako borondatezko erretiro aurreratuari buruzko neurriak indargabetzen eta ondoriorik gabe uzten dituenaren aurka.
Onartzea Tolosako Ekinbide Etxeari errekerimendua egitea eta Euskal Herria plazako 1ean kokatutako eraikinaren jabari publikoko emakida esleitzea.
2023/2 Kreditu aldakteran berri ematea; kreditu txertaketaren modalitatekoa da.
Udalaren eta bere erakunde publikoen dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantza orokorraren behin betiko onespena.
Mozioa: Migratzaileen ezohiko erregularizazioaren aldekoa.
Galderak eta eskaerak.
|
28kanala_00461
|
28kanala
|
ESKUBALOIKO EUSKADIKO TXAPELKETA
Senior mutilen bigarren taldeak atzeratutako partidu bat jokatuko du ostiral honetan usabalen.
Gure kaskarilla taldeak behar gaitu! 📢Dakizuenez, aurten sartu dira euskadiko txapelketan eta egiten ari diren lanarekin oso pozik gaudela esan nahi dugu lau haizeetara, lan gogorra jarri baitie beste taldeei💪🏻
Ostiral honetan atzeratutako partidua jokatuko dute @ereintzaren aurka, taldearen aurkari zuzenaren aurka, eta hortaz, gonbita luzatzen dizuegu bertaratzeko! 🎟️
Usabalen ikusten dugu elkar!Animo mutilak 💙
|
28kanala_00462
|
28kanala
|
TOLOSA C.F. ESKUBALOIKO ASTEBURUKO PARTIDUAK
Hemen duzue asteburuko egitaraua.
Hauek dira asteburu honetan Tolosa C.F. eksubaloiko gazteek jokatuko dituzten aurrezaurrekoak.
Etxeko senior zein jubenil neskek ez dute partidurik izango asteburu honetan.
Bestalde, jubenil mutilak eta infantil neskak etxean izango ditugu.
Aupa Urdinak!
|
28kanala_00463
|
28kanala
|
Anoetako plazako obraren azken fasea martxan da
Anoetako herriko plaza berritzeko obra azken fasean sartu da, joan den astean hasi baitzituzten estalki berdea jartzeko lanak. Aterpea bukatuta egongo dela aurreikusten dute maiatzaren erdialderako, eta lanek iraun bitartean itxita egongo da bi plazen arteko pasabidea. Momentuz estalpearen zutabeak jarri dituzte, eta, jarraian, teilatua osatzeari ekingo diote.
Herriko plaza berritzeko egitasmoa herritarrekin eginiko parte-hartzean oinarrituta erabaki zen, helburu izanik herriko plazan estalpe berri bat egitea eta irisgarritasuna hobetzea. Genero eta ingurumen begiradak zeharkakotasunez landu dira. Hala, komun publikoen diseinuan eta puntu beltzak ekiditean genero begirada presente izan da. Bestalde, plaza inguruan berdeguneak eta estalki berdea diseinatu dira, ingurumen aldetik erresilienteagoa den espazioa sortuz.
|
28kanala_00464
|
28kanala
|
Amaitu da San Esteban auzoaren garapenerako parte hartze prozesuaren lehen fasea
Lehen fasean landutako gaiak eta herritarrek egindako ekarpenak txosten batean jaso dira eta txosten hori oinarri hartuta arkitektoek alternatibak egokituko dituzte
San Esteban auzoko eremuaren garapena egungo beharretara eta legedietara egokitzeko eta datozen urteetan auzoaren garapena egikaritzeko oinarriak finkatzeko, 2019an azterketa abiarazi zuen Tolosako Udalak, bideragarritasun ekonomikoa eta antolamendua oinarri hartuta.
Auzoak kontuan hartu beharreko errealitate oso ezberdinak ditu: erabilera industrialeko eraikinak, aparkalekuak, etxebizitzak eta erabilera desberdineko azpiegiturak besteak beste, eta horrek guztiak, beharrezkoa egin du azterketa sakona eta zehatza egitea. Horregatik, lehenik eta behin, informazio eta diagnosi dokumentua garatu dute eta ondoren, azterketa lan hori oinarri hartuta, txosten juridiko ekonomikoa prestatu dute, lehen alternatiben zirriborroak marraztu ahal izateko.
Auzoaren garapenerako aukerak herritarrekin partekatzeko partaidetza programa garatu du Udalak
Lanketa mardul hori amaitu ostean, auzoaren garapenerako aukerak herritarrekin partekatzeko partaidetza programa garatu du Udalak. Lehen faseko hiru saioak azken hilabeteotan gauzatu dira, San Esteban auzoaren hirigintza garapenerako aukera ezberdinak auzotarrekin partekatzeko helburuarekin. Saio hauetan diagnosi dokumentua partekatu da auzotarrekin, baita ingurumen ebaluazioa ere eta alternatiba ezberdinak garatzeko oinarri hartuko diren zehaztapenak ere azaldu dira. Parte hartze programak ezarritako ibilbide-orria jarraituz, lehen fasea amaituta da eta bigarren faseari ekingo dio Udalak.
Lehen fasean landutako gaiak eta herritarrek egindako ekarpenak txosten batean jaso dituzte eta txosten hori oinarri hartuta, aurrerakineko alternatiben dokumentua garatuko da, hau da, garapenerako alternatibak landuko ditu, udalak kontratatutako arkitekto taldeak.
Aurrerakineko alternatiben dokumentua datozen hilabeteetan prest egongo dela jakinarazi du Tolosako Udalak eta jendaurrean jarriko dela
Dokumentua bera azaltzeko tailerra egingo da, auzotarrek eta oro har, herritar guztiek iradokizunak egiteko aukera izan dezaten. Epe hori igarota, jasotako ekarpenak teknikoki aztertuko dira, eta azken itxiera saioa egingo da, behin betiko proposamen teknikoa azaltzeko.
Udalak jakinarazi du, helburua datorren legealdi hasierarako aurrerakin dokumentua prest izatea dela, azken urratsak egin eta behin betiko proposamena eskuartean izateko, etorkizun hurbilean egikaritu dadin auzoaren garapena.
|
28kanala_00465
|
28kanala
|
2023-04 Belauntza. Aste santuko ludoteka.
2023-04 Belauntza. Aste santuko ludoteka.
|
28kanala_00466
|
28kanala
|
2022ko aurrekontu partehartzaileen emaitzak eman dira aurrera Iruran
"Garbileku-plazako argiztapena eta segurtasun-sarea jartzea" izan dela baldintza guztiak betetzen dituen proiektu bakarra
2022ko aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek egindako proposamenak jaso eta Irurako Udal bulego teknikoak, proposamenen bideragarritasuna aztertu ondoren, jakinarazi du "Garbileku-plazako argiztapena eta segurtasun-sarea jartzea" izan dela baldintza guztiak betetzen dituen proiektu bakarra. Beraz, lan hauek eman dira aurrera.
2023ko aurrekontu parte-hartzaileak ere martxan jarri ditu Irurako Udalak
2023. urtean 50.000€ erreserbatu dira herritarrek egindako proposamenekin inbertsioak egiteko. Iruran erroldatuta dagoen eta 16 urte bete dituen edozein herritarrek, edota erroldatuta ez egon arren, bertan jardueraren bat (merkataritzan, enpresetan, elkarteren batean, etab) garatzen duen pertsonak egin ditzake proposamenak.
Proiektu hauek aurkezteko epea apirilaren 3tik 21era arte irekiko da, Udaleko harrera bulegoan aurkeztuta, udalaren webgunean online formularioa beteta, APPko parte hartze atalean formularioa beteta eta Kulturunean jarriko den postontzian. Aurkeztutako proiektu hauek iruratarren interes orokorrari erantzun beharko diote.
Proposamenak Irurako Udalera bidali ostean, tekniko eta talde politikoen ordezkariez osatutako mahai batek proiektu bakoitza aztertu eta balorazioa egingo du. Proposamenei oniritzia emateko hurrengo irizpideak erabiliko dira:
Interes publikoari erantzutea, ez interes pribatuari.
Udalaren konpetentzia izatea.
Teknikoki bideragarria izatea.
Aurreikusitako diru kopuruarekin bateragarria izatea.
Inbertsio motako proposamena izatea.
Balorazio mahaiaren emaitzak publiko egin eta gero herritarrek proiektu ezberdinen inguruko informazioa jasoko dute. Oniritzia jasotzen duten proiektuak botazio fasera igaroko dira. Era berean, udaleko sail ezberdinek proposatutako proiektuak ere igaro daitezke fase honetara.
Bozketa honetan 16 urte bete dituzten eta Iruran erroldatuta dauden herritarrak, zein erroldatuta ez egon arren, bertan jardueraren bat (merkataritzan, enpresetan, elkarteren batean, etab) garatzen duten pertsonak parte hartu ahal izango dute. Botoen bidez, aurkeztutako proiektu ezberdinen artean herritarrek bat aukeratuko dute, herriaren garapenerako garrantzitsuena deritzon proiektuari bozka emanez.
Proiektu hauek aurkezteko epea maiatzaren 8tik 11ra arte irekiko da, Udaleko harrera bulegoan aurkeztuta, udalaren webgunean online formularioa beteta, APPko parte hartze atalean formularioa beteta eta Kulturunean jarriko den postontzian.
Bozketako emaitzak lotesleak izango dira Udalarentzat, eta boto gehien lortu dituen proiektua exekutatu beharko da derrigor.
Proiektu irabazlea exekutatzeak prozesu honetara bideratutako diru kopuru osoa ez gastatzea suposatuko balu, boto emaitzen hurrenkera jarraituta proiektu gehiago exekutatuko dira, 50.000 euroko kopurua amaitu arte, beti ere irabazi ez duten proiektuek emandako boto kopuruaren artean %10eko babesa lortu badute, gutxienez.
Beste proiektuek botoen portzentaje hori eskuratuko ez balute, Udalak erabakiko luke gerakina zein inbertsiotara bideratu. Udalaren esku egongo da, era berean, irabazlea izan den proiektuaz gain, besteren bat exekutatzea nahiz eta 50.000€ko kopurua gainditu, aurreko irizpide guztiak beteta.
Aukeratutako proiektuen exekuzioan herritarren partaidetza bermatzeko formulak bilatuko dira eta prozesu guztiaren informazioa zabalduko da Irurako webgune zein Irurako Udalak bere eskura dituen kanal guztietatik.
|
28kanala_00467
|
28kanala
|
TOLOSA C.F. ESKUBALOIKO ASTEBURUKO EMAITZAK
Lan bikaina egin dute taldeek asteburu honetan.
Zorionak gaztek, eutsi goiari!
|
28kanala_00468
|
28kanala
|
Berrikuntzaz beterik dator Gipuzkoan Gazte Tourraren edizio berria
Merina Gris, Alaia dj-a, Aitana Grandes dj-a eta La Basu Tolosan izango dira maiatzaren 20ean
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria departamentuak martxan jarri du Gipuzkoan Gazte Tourren udaberriko programazioa. Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruan haibat jarduera biltzen dituen programa da. Ekimenaren helburu nagusia nerabe eta gazteei kultur programazioa eskaintzea eta ekitaldiaren parte sentiaraztea da.
Isaac Palencia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendariak azpimarratu du "Gipuzkoan Gazte Tourren helburu nagusietako bat da lurraldeko artistei ikusgarritasuna ematea, bai dagoeneko finkatuta dauden artistei, bai tokiko artistei, horrela Gipuzkoako talentua sustatuz. Gazteak dira ekimen honen benetako protagonistak, haiekaukeratzen baitute, beren gustu musikalekin, zein kontzertu eduki nahi dituzten udalerrian"
Bestalde, Tolosako kultura zinegotzia den Izarne Iglesiasek azaldu duenez, " Kultura gure nortasunaren parte da. Tolosa kulturalki bizirik dagoen udalerria da, kultura eskaintza handia du publiko guztientzat. Kulturak elkartu egiten gaitu, gozarazten digu eta berdin egiten gaitu. Horregaitik, beharrezkotzat jotzen dut kultura adin guztietan eskaintzea eta kontsumitzea, eta ekitaldi hau aukera paregabea izango da gazteek bat egin, gozatu eta elkarri eragiteko, musikaren eta arte eszenikoen eskutik".
Eibar, Ordizia, Andoain eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak:
Apirilak 15, Eibar - Meler, Andriu eta Oihan Vega dj-a (Gaztea)
Apirilak 22, Ordizia- Special Trap Residence, Ayvee eta Josu Rodriguez dj-a (Bataplan)
Maiatzak 13, Andoain- Nikone+Deva, LineUp dj-a, Ander dj-a eta La Basu
Maiatzak 20, Tolosa- Merina Gris, Alaia dj-a, Aitana Grandes dj-a eta La Basu
|
28kanala_00469
|
28kanala
|
David de Miguel udal hauteskundeetara aurkeztu da berriz ere
Berrobiko alkatea den David de Miguel berriz aukeztuko da udal hauteskundeetara
David de Miguel Berrobiko PSE-EEko hautagai sozialistak jakinarazi du, apaltasunez, ilusioz eta Berrobiko herritarren eskariak errealitate bilakatzen jarraitzeko gogotsu aurkeztuko dela datorren udal hauteskundeetara, duela lau urte zerbitzari publiko batek izan dezakeen "ohore handiena" lortu zuela, alkate izatea.
De Miguelek datozen lau urteotan alkatetzan lanean jarraitu nahi duela esan du, herritarren interes orokorra defendatzen, eta, horretarako, gehiengo zabala eta nahikoa behar dutela. Ziur dago azken lau urteotan aldaketa handia eta beharrezkoa izan duela Berrobik, udalerriarekin konprometituta dagoen gobernu-taldearekin.
Erronka asko daudela betetzeko, eta horretarako, proiektu eta ideia berriak sustatu behar direla jakinarazi du.
Bere hauteskunde-programan, hirigintza-arauak garatzeko sustapena nabarmendu du, emantzipatzen diren eta Berrobin bizi nahi duten gazteek hala egiteko aukera izateko bide emango duten etxebizitza berriak bultzatzeko. Gainera, esan duenez, Berrobiko kultura-bizitza sustatzeko lanean jarraitu nahi du, "hura baita herri eta komunitatea egiteko modu bat"; horretarako, jarduera-eskaintza zabala eskaini behar dela esan du, hala nola kontzertuak, antzezlanak edo erakusketak.
Bestalde, agintaldi honetan eginiko lanagatik harro dagoela esan du. Autokontsumorako eguzki-plakak jarri dira udal-eraikinetan, Berrobiko familiek faktura elektrikoan aurrezteko. Era berean, herrigunean jarri den autobus-geltokia aipatu du -markesina eta eserleku bat ditu-, eta esan du aurtengo urterako aurreikusten dela beste markesina bat jartzea Ermita auzoan. "Oso pozik" daude Urreburu pilotalekua birgaitzeko lanengatik; hezetasun-arazoak konpondu dituzte eta espazioa margotu dute. Hori guztia, kirol-instalazioetan eginiko inbertsio handi bati esker; inbertsio horren bidez, halaber, kirol anitzeko pista berriztuko da. Berrobik, laster, kutxazain automatikoa izango duela jakinarazi du baita ere. Kutxabankekin eta hiri-harapeneko arloekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko departamentuarekin negoziazio handiak izan ondoren.
Azkenik, udalerriko elkarteekin elkarlanean Berrobiko kultura-, kirol- eta gizarte-bizitza indartu dela esan du. Horretarako, arlo horretako partida hirukoiztu egin da, herritarrei jarduera-programa "zabala" eskaintzeko, besteak beste: tokiko produktuen azoka, Emakumeen topaketa, Berrobi Kantuz, irteera kulturalak edota Ahoz Aho jaialdiko bi saioren harrera.
|
28kanala_00470
|
28kanala
|
Porrot gogorra talde horiarentzat
2-3ko emaitzarekin amaitu da Laskorain KE-ren eta Jarrilleros CD-ren arteko norgehiagoka
Usabal Kiroldegiko grebaren ondorioz, Anoetan jokatu du Valverderen taldeak. Laskorain ligako bostgarren postuan iritsi da asteburuko partidura eta Jarrilleros hamargarrenean. Sailkapenari begira Laskorain faborito bezala iritsi arren, neurketa galdu eta ez ditu hiru puntual lortu.
|
28kanala_00471
|
28kanala
|
SENIOR MUTILAK 1. NAZIONALA
Uharte eskubaloiaren aurka jokatuko du gaur Tolosa Eskubaloiko mutilen lehen taldeak.
Gure mutilak gaur Anoetako Abraham Olano kiroldegian izango dira.
Bertan ikusiko dugu elkar?
Zorte on mutilak!
|
28kanala_00472
|
28kanala
|
SENIOR NESKAK
Gaur senior neskek zarautz izango dute aurkari.
Taulan parekatuta daude bi taldeak, partidu gogorra espero dute gure neskek.
18.15etan Zarautzen, Antoniano Kiroldegian.
Egurra neskak!
|
28kanala_00473
|
28kanala
|
TOLOSA C.F. ESKUBALOIKO ASTEBURUKO EGUTEGIA
Hauek dira asteburu honetan jokatuko ditugun aurrez aurrekoak.
Senior neskei dagokionez, aurreko asteburuko porrotaren ostean indarberrituta daude Zarautz taldeari aurre egiteko. Senior mutilen lehen taldea ere gogotsu dago azken asteetako garaipenekin jarraitzeko.Oraingoan etxeko partiduak Anoetako Abrham Olano kiroldegian, Eskolapioen ikastetxean eta Uzturpe frontoiean jokatuko ditugu. Gorde egunak eta orduak, bertan espero zaituztegu!
|
28kanala_00474
|
28kanala
|
Eduardo González Vaz izango da Villabonako PSE - EEren alkategaia
Eduardo González Vaz izango da PSE - EEren Villabonako alkategaia, datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetara "ilusio, erabakitasun eta lan egiteko gogo handiz" aurkeztuko dela adierazi du. "Villabona udalerri anitzago, aurrerazaleago eta solidarioago bilakatzeko" asmoarekin aurkeztuko da. Era berean, lehentasun politiko bat duela nabarmendu du, "aukera-berdintasuna bermatzea, eta gizarte-desberdinkeriaren aurka borrokatzea".
Alderdi sozialistaren prentsa oharrak jasotzen duenarena arabera , Villabonako PSE-EEren zerrendako buru izateak dakarren "erantzukizunarekin pozik eta harro" dago González. "Pertsonengandik hurbil egoteko, haien beharrei erantzuteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko aukera" ikusten du alkategai izanda.
|
28kanala_00475
|
28kanala
|
Galtzaundik euskaraz bizitzeko zailtasunak gainditzeko tailerra jarriko du martxan
Euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Euskaraz bizi gaitezke izenburupean euskaraz bizitzeko garaian topatzen diren zailtasunei aurre nola egin landuko da. Tailerrak hamabostean behin, apirilaren 26an hasita, asteazkenetan egingo dira. Denera bost hitzordu izango dira, 18:00etan hasi eta 19:30etara bitartean.
Teoria eta praktika
Saioek bi zati izango dituzte, teorikoa eta praktikoa. Batetik, norberak euskaraz bizitzeko dituen zailtasunak kontatuko ditu modu informalean, eta erronka horretan, partaideen arteko interakzioaren bidez, norberak gertatzen zaiona hobeto ulertuko du. Bestetik, ditugun zailtasunen arrazoiak landuko dira: politikoak, psikologikoak, emozionalak estrukturalak... horiek zergatik gertatzen diren azalduko da, eta egoera horien aurrean nola jokatu daitekeen azalduko da.
Tailerrean parte hartzeko Galtzaundiren webgunean dagoen galdetegia bete edo euskara taldeaeren bulegotik pasa behar du. Informazio gehiago lortzeko eskura daude helbidea edo 943 655 004 telefono zenbakia.
|
28kanala_00476
|
28kanala
|
Badator ETXEBESTE Hortz Klinika SASKI astea!
ADI! ⚠️ Hemen da ETXEBESTE Hortz Klinika SASKI astea: 🔊🤩🏀
Apirilaren 11tik 14ra bitartean ETXEBESTE Hortz Klinika SASKI astea antolatu dugu! ✅
Goizean 10:00etan hasi eta 12:30ak (⌚️) bitarte ariko gara Usabal Kiroldegian (🏟️) entrenatzaileen laguntzaz saskibaloi saio bikainak egiten. Parte hartzaile bakoitzak 40euro ordaindu beharko ditu eta kamixeta bat izango du opari! ✍🏽
🔗➡️ Izen-ematea:
Beraz, 2011-2012 urteetan jaiotako ALEBINAK eta 2013-2014 urteetan jaiotako BENJAMINAK, badakizue, animatu zaitezte aste santuko oporraldian gurekin saskibaloiaz gozatzera! ⛹🏽♂️⛹🏼♀️
Aupa neska-mutilak! 1,2,3... TAKE! 💙💙
|
28kanala_00477
|
28kanala
|
Larunbatean ospatuko da III. Anttine Eguna
Egun osoan ekitaldi ezberdinak egingo dira
|
28kanala_00478
|
28kanala
|
Laskibar parkea eraberritzeko lanen bigarren fasea apirilaren 11n hasiko da
Irurako udalak 2022an Laskibar auzoko jolas parkearen egoera ikusita, bizilagunekin batera, aisialdi-gunearen partaidetza prozesua martxan jarri zuen. Behin prozesua aurkezteko bilera egin ondoren, proposamenak egiteko epea zabaldu zen eta hainbat eskakizun egin zituzten herritarrek. Jasotako proposamenak eta guneak eskaintzen dituen baliabide naturalak kontutan edukitzen saiatu da Udala, eta egingo den eraberritzearekin auzotarren nahiak ase nahi ditu Irurako Udalak.
Aurreikuspenen arabera bigarren faseko lanak apirilaren 11n hasi eta hiru astez luzatuko dira. Eguraldiak data hauek aldatzea eragin dezake. Aurreikusten diren lanetan parkour zirkuitua, balantzina kolunpioa, txirrista pasabideko etxetxoak, eta picnic mahaiak jarriko dira. Denera 59.900 euroko kostua izango dute lanek. Lehenengo fasean egin zen inbertsioan 16.500 euro bideratu ziren tirolina eta ping pong mahaiak jartzeko.
|
28kanala_00479
|
28kanala
|
Tolosaldeko desterratuak
Tolosaldeko zenbat gaztek lan egingo luke lehen sektorean gustura, eta kontrara, bulego, tailer edo fabrikara joaten da ogibidea lortzera?
Pasio dute artzantza, animaliak zaintzea, baratzea aldatzen ikustea eta hura saltzea, edota, sagarrak bildu eta sagardoa egitea. Bizitza bete egiten die horrek, bizipoza eman, baina bestelako lanak uzten dien denbora apurrekin ezinean ibili behar izaten dute.
Tolosaldean antropologia lanetan ibili naizenean, behin baino gehiagotan topatu naiz halako kasuekin: baserri inguruko bizimodu eta praktikan jakintza handia duten gazteak, izugarri gozatzen dutenak lan horietan, baina ezinak aurrera egiten uzten ez dietenez, kaleko beste lanetara kondenatu behar dutenak. Aurreko belaunaldiak utzitako ondareak ere ez du asko lagundu, fama txarra baserriko lanaren inguruko diskurtsoetan, hainbat kasutan: "gauza bikaina da hilabetero soldata ziurra izatea, egonkortasuna eta segurantzia", eta hala, industrializazioarekin herri txikiak hustu ziren eta kaleko etxeak bete. Hura zen "etorkizuna". Gainera, bestelako ikuspegiak zeuden: garai hartan produkzioak agintzen zuen, asko sortu, prezio baxuetan. Eta baserriak, borroka hori galdua zuen. Aurreko belaunaldiak ere, ahal zuena egin zuen, noski, eta ez dugu kaka zabalduko.
Mende berriarekin, ordea, proiektu berriak loratzen dira tarteka eskualdean. Bestelako ikuspegi batekin, baserri berrinterpretatu eta ekimen eta produktu berritzaileak gauzatu dituzte: esnekietan, haragia zuzenean salduz, erlearen kulturaren inguruan... eta gazte horiekin egotean, energia nabari da, zoriontasuna ari diren horretan. Beraiekin berriketan, ilusio eta pasioz hitz egiten dizute, irribarre batekin. Egia da, etengabeko borrokan aritzearen sentsazioa izaten dutela, presak eta kargak, ezin iritsi eta iritsi beharra.
Hala ere, batzuk pausoa ematen badute ere, zenbat geratzen dira bidean, lanean gustura aritzen diren lur horietatik desterratuak? Baserriaren inguruko lanetan afizio ikaragarria duten pertsonak ezagutu ditut, baina dirua irabazteko tailerrera edo bulegora joan behar dutenak, eta hori, gauzak ondo egiten ari ez garen seinale da. Euskal Herria goratzen dugu, gure halako miseriekin ez ikusiarena eginda. Eta zoritxar horretan, erdigunean dago gure eskualdea. Tolosaldea landa eremua da, jakintza handia duena lehen sektoreko lanetan... eta hau guztia gabe, gure paisaia ederra galduko da, herri txikiak kalearen jarraipen soilik bilakatuko dira, eta garrantzitsuena, halako jakiez gozatzeko aukera galduko dugu. Eta burujabetza galduko genuke, lehenaz gainera, gure elikaduran.
Helburuak ez du izan behar gazteak lehen sektoreko erruleta horretara bultzatzea, baizik eta gazteek apustu hori egitea, gauzak ondo eginda, bizitza duina izateko aukera eta baldintzak dituztelako. Pauso hori ematea ez izatea "erokeria", baizik eta ongi ikusia dagoen hautua, eta trenak edo gaztak egiten dituztenen artean, edota, ordenagailuekin kontuak edota Tolosako azokan beren produktuak salduz dabiltzanak paretsuko bizi baldintzak izatea. Bai, eta hori gertatzeko, gure erosketen kontraesanetan ere azkura egin beharko dugu.
|
28kanala_00480
|
28kanala
|
ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxea apirilaren 1ean irekiko da
Apirilaren batean goizean zehar ekitaldi ezberdinak egingo dira; 10:30etik 11:30era txupinazoa eta kalejira egingo dira trikitilariekin eta Batumorekin, Emakumeen Plazatik irtenda. 13:30ean Tolosako Udal ordezkariek eta talde eragileek hartuko dute hitza. Orain arteko egindako bidea eta etorkizunerako erronkak izango dituzte hizketagai. Ondoren, bertsoek eta musika girotuko dute luncha. Bertsotan Amaia Agirre eta Uxue Alberdi arituko dira eta musikaz Ayvee eta Alai abeslariak arduratuko dira.
Irekiera ekitaldira edonork joateko aukera izango badu ere, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako idatzi edo 943 670 383 telefono zenbakira deitu behar da.
|
28kanala_00481
|
28kanala
|
Alegiako Energia Komunitatea sortzeko lehen urratsak eman dira
Martxoaren 13ko bileran herritar ugari elkartu zen eta aurreinskripzioek zabalik jarraitzen dute
Martxoaren 13an Alegiako Tokiko Energia Komunitatearen inguruko lehen bilera irekia egin zen herritarrekin. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Alegiako Udala elkarlanean ari dira egitasmo hori garatzen eta bi erakundeetako ordezkariek hartu zuten hitza kultur etxeko areto nagusian egindako saioan. Arantxa Irazusta alkateak sarrera bat egin zuen eta EDINOReko Josu Etxebarria teknikaria izan zen energia komunitatearen inguruko xehetasunak eman zituena. Bileran parte hartu zuten herritarrei eskerrak eman nahi zaizkie Udaletik, azaldutako interesagatik.
Lotura honetan Alegiako Energia Komunitatearen inguruko informazio guztia kontsultatu daiteke. Bertan ohiko galderen atala (FAQ) topatuko duzue eta bertan informazio ugari dago. Webgune horren bidez aurreinskripzioa ere egin daiteke. Hori egiteak ez du inolako lotura edo konpromisorik sortzen. Erabiltzaileak nahi beste galdera egin ditzake edo nahi beste zalantza argitu. Behin horiek argituta, norberaren erabakia izango da izena ematea edo ez. Ematea erabakitzen dutenei argindar faktura bat ondoan izatea komeni zaie. Kontratuaren titularra eta CUPS zenbakia (kontuko 20 digitoak) eskatzen dira.
Martxoaren 13ko bileratik bazkide fundatzaile izateko beharrezkoak diren bazkideetatik bik (lehendakaria eta diruzaina) izena eman zuten eta hori ere eskertu nahi du Udalak. Kargu horiek sinbolikoak dira eta denborarekin aldatu egingo dira. Guztira hiru izaten dira bazkide fundatzaileak eta komunitatearen idazkaritza Udalari dagokio.
|
28kanala_00482
|
28kanala
|
Tolosa C.F. Eskubaloiko taldeen asteburuko emaitzak.
Hauek dira gure taldeen jardunaldi honetako emaitzak.
1. Nazionaleko senior taldea 2 puntu garrantzitsurekin itzuli da etxera.
Neskek aldiz partidu gogorra izan zuten Eibarren. Lehen zatian parekatuta ibili ziren arren bigarrenean eibartarrek aurrea hartu zieten gure neskei.
|
28kanala_00483
|
28kanala
|
Apirilaren 1ean ospatuko du Gure Txokoa Elkarteak Ardo Zuri Azoka
Aurten, 13 upeltegitako 14 ardo eta cavak dastatu ahal izango dira
Gure Txokoak, aurreko urteetan egindako Ardo Zuri Azokei jarraipena emanez, aurten azoka berri bat antolatzea erabaki du. Trianguloan egingo da eta 11:30etik 14:00etara izango da, Tolosako Udalarekin elkarlanean jarritako karpan. Jatorri askotako ardoak dastatu ahal izango dira, tartean, galiziarrak, gaztelarrak, katalanak, errioxarrak, nafarrak edota Gipuzkoakoak.
Aurreko urtean bezala, ardoa dastatu nahi dutenek kopa bat erosi ahalko dute karparen sarreran 5€-ko prezioan. Gainera, ardoa hobeto dastatzeko, pintxoak erosteko lau stand jarriko dira 1€-ko prezioan.
|
28kanala_00484
|
28kanala
|
Tolosako kiroldegiko langileek manifestazioa egingo dute
Triangulo plazatik abiatuta manifestazioa egingo dute gaur, arratsaldeko 18:30ean, "lan baldintza duinen" defentsan.
Atzo izan zen kiroldegiko langileen lehen greba eguna. Goizean, Tolosako Plaza Zaharrean, elkarretaratzea egin zuten eta arratsaldean, berriz ere elkartu ziren Euskal Herria Plazan "lan eta bizi baldintza duinak" eskatzeko.
|
28kanala_00485
|
28kanala
|
Martxoaren 24an Beatriz Egizabalek 'Magma Mia!' bakarrizketa eskainiko du zinean
22:00etan hasiko da eta sarrerak martxoaren 20tik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean sei euroan
Martxoaren 24an, ostirala, Beatriz Egizabalek 'Magma Mia!' bakarrizketa eskainiko du 22:00etatik aurrera zinean. 'Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezitu naute. Sumendia lehertzear dago Magma mia!!!'. Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.
Emanaldi horretarako sarrerak martxoaren 20an, astelehena, jarriko dira salgai kultur etxean sei euroan. Kultur etxea 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara egoten da zabalik.
|
28kanala_00486
|
28kanala
|
Ibarrako AUZOKO egitasmoak boluntario euskaldunak behar ditu
AUZOKO egitasmoak Ibarrarra etorri berri diren herritarrei euskal kultura ezagutarazten die.
Horretarako ostegunero 17:00etatik 19:00etara Kutur Etxean elkartzen dira atzerrian jaiotako dozena bat lagun eta beste lauzpabost ibartar. Hemendik aurrera, hilabetean behin, elkarte gastronomiko batean ere elkartuko dira. Hitzordu hauetan nork bere herrialdeko jakiak prestatuz ingurukoak hobeto ezagutzeko aukera izango du.
Harrera sozial horretan lagunduko duten boluntario euskaldunak behar dira. Egitasmo honetan parte hartu nahi duenak 688 738 417 zenbakira deitu edo idatzi behar du, edo mezua bidali.
|
28kanala_00487
|
28kanala
|
Apatta industrigunearen 2. fasearen garapenerako Plan Berezia eta Urbanizatze Jarduketa Programa behin betikoz onartuta
Tolosako Udalarentzat legealdi honetan garapen ekonomikoa sustatzea helburu estrategikoa izan da. Lehentasunetako bat Apatta Industriagunearen bigarren fasea egiteko beharrezkoak diren hirigintza-plagintzarako tresnak izapidetzea izan da. Horrela hirigintza lanei datozen urteetan hasiera eman ahal izango zaie.
ApattaErreka industrialdearen 18.1. azpieremua garatzeko era koordinatuan eta elkarlanean lan egin dute Tolosaldeako Apattaerreka Industria Lurra, SA soziedade publikoak Tolosako Udalak eta Ibarrako Udalak. Industrigune berriak 62.140 metro karratu izango ditu, Ibarrako eta Tolosako lurrak hartuko ditu.
Aurreko legealdian hasitako betelanak bukatzear daude egun. Legealdi honetan Hiri Antolamendurako Plan Berezia garatu eta onartu da, Urbanizatze Jarduketa Programa izapidetu eta behin betiko onartu da eta martxan daude Urbanizazio Proiektua eta Industrialdeko Mugikortasun Plana garatzeko lanketak ere.
Datozen urratsak
Urbanizazio Proiektua eta Industrialdeko Mugikortasun Plana behin betiko onartzea izango da hurrengo urratsa. Ondoren ekingo zaie eremua urbanizatzeko lanei. Urbanizazio obren gastua 9.778.191,52 eurokoa izango da (BEZ barne).
|
28kanala_00488
|
28kanala
|
Aholku-Sarea zerbitzu berria martxan jarri du Tolosako Udalak
Pertsona migratzaileak beren egoera erregularizatu eta lan-merkatuan sartzeko aholkularitza juridikoa eskainiko du zerbitzuak
Tolosako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Polotiketako Sailarekin batera, Aholku-Sarea izeneko zerbitzua sortu du. Migratzaileek izan ohi dituzten zailtasunak ikusita, Aholku-Sareak egoera hau lege-aholkularitzaren bidez hobetzea du helburu bezala. Horretarako, Biltzenek eskainitako telefono bidezko arreta osatuko du zerbitzu honek.
Aholku-Sarearen bulegoa Familia Elkargunean kokatu da. Gaurtik hasita, zerbitzu hau asteazkenero, 10:00etatik 14:00ak bitartean, eskainiko du Tolosako Udalak. Bertaratzeko, aurrez hitzordua eskatu beharko da, 943 245 626 edo 943 245 627 telefonoetara deituz.
|
28kanala_00489
|
28kanala
|
Mahai-ingurua
Gure kirolaren aurrerapen teknologikoak
Hilean 28an arratsaldeko 19:00etan mahai inguru interesgarri bat izango dugu Topicken.
Denon egunerokotasunean teknologia azkar doa aurrera, baita gure ingurun egiten diren kiroletan ere.
Txirrindularitza, eskubaloia, futbola, eta athlestismoko kasuak izango ditugu aztergai ardatz nagusi bezala mahai inguru honetan.
Anima zaitez!!!
|
28kanala_00490
|
28kanala
|
Asteburuan gure taldeek jokatutako partiduen emaitzak
Redline Mekanika TAKEk 49-75 irabazi du San Prudentzioren kantxan eta TAKE Eguzkitzak galdu 40-47 Easo Basketen aurka.
|
28kanala_00491
|
28kanala
|
"Jota" Arregui: "oso partidu gogorra izan da"
Larunbatean Almonacid de la Sierrara joan ginen hogeita hirugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzera. Astean zehar aurreratu genuen bezalaxe, une honetan porrot egiteak min handia egingo liguke, eta horregatik, ondo genekien zeri egin behar genion aurre.
Horrela, Dani, Oscar, Uri, Txiki eta Boli bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Ia lehen zati osoan zehar ikusi genuen berdintasun nabarmena kontuan hartuta (Almonaciden defentsa baxua oso ondo egituratuta zegoen), ez zen harritzekoa izan lehen gola hain berandu heldu izana. Izan ere, atsedenaldirako minutu bat falta zela iritsi zen, Chukyk aldeko penaltia bota zuenean (0-1).
Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, Oscar, Chuky, Uri eta Bolik eman zioten hasiera bigarren zatiari. Pixkanaka, indarrak batu genituen, eta horrekin batera, gure bigarren gola sartu genuen 25. minutuan, Dylanen eskutik ia ate batetik bestera, Daniren geldiketa baten ostean (0-2). 10 minutu inguru geroago, hurbildu egin ziren etxekoak erasoan baloia ondo mugituta (1-2). Halaber, 1-2koarekin, atezain jokalariarekin saiatu zen aurkaria, gu 5 faltekin geunden bitartean. Antzera, guk ere 5eko jokoaren aldeko apustua egin genuen baloiaren jabetza luzatzen saiatzeko. Dena den, markagailua ez zen gehiago mugitu, eta ezinbesteko garaipena lortu genuen.
Partidaren amaieran honako hau adierazi zuen Jotak: "Neurketa gogorra izan da fisikoki. Gauza garrantzitsuak genituen jokoan bi taldeok, baina giroa bikaina izan da, areto futbola arnastu dugu eta zoragarria izan da gaur hemen egotea".GOOOOOAZEN!!!!
|
28kanala_00492
|
28kanala
|
Urtea amaitu baino lehen lizitatu eta esleituko dira Tolosako erdiguneko geltokiko obrak
Tolosako erdiguneko geltokiko irisgarritasuna hobetu eta geltokia modernizatzea da proiektuaren helburua
2021ean aurkeztu zen proiektua eta ordutik Udal gobernuak hartutako konpromisoei eutsi die. 2021eko irailean beharrezkoak ziren konpromiso kredituak onartu ziren udalbatzan, baina Tolosako Udalaren eta ADIFen artean sinatu behar zen hitzarmena ez da sinatu, ADIFek oraindik ez duelako proiektua onartu, barne arazoak direla eta.
Udal gobernuak proiektu honi garrantiza eman eta jarraipen estua egin dio. Alkatearen hitzetan, "oso gainean egon gara, une oro aritu gara atzerapenaren inguruko azalpenak eskatzen eta proiektuaren egoeraz ADIFeko ordezkariei galdetzen".
Joan den astean, ADIFeko arduradunen eta ingeniari taldearen arteko bilkura antolatu zuen udal gobernuak, proiektuaren egungo egoera ezagutzeko. Alkatearen ustez, argi dago "Tolosako erdiguneko geltokian irisgarritasuna hobetu eta bermatzeko beharra badagoela" .
Barne arazoak izan dira, ADIF-eko ordezkariek esan dutenez, proiektuaren onarpenaren eta obren hasieraren atzerapenaren arrazoiak. ADIF-ek barne antolaketa berria ezarri du eta horren ondorioz proiektuen onartze prozesuak luzeagoak dira orain. Egindako proiektua eguneratu behar izan da, antolakuntza berriaren arabera, eta urte bete baino gehiago darama proiektuak berrikuspen prozesuan. Prozesu hau lehenbailehen amaitzeko, proiektura giza baliabide gehiago bideratzeko konpromisoa hartu du ADIF-ek.
|
28kanala_00493
|
28kanala
|
Zer geratzen zaio Euskal Herriari reggaetoiarekin?
Dilema handia dut eta ez nuen espero horrenbeste eragingo zidanik.
Gaur egungo gazteriaren gehiengoak (eta ez gazteriak bakarrik) reggaetoia kontsumitzen du edozein lekutan. Kaletik oinez joan eta taberna edo autoetan entzuten diren kantak, edo playlist eta Top zerrenda esanguratsuenetan azaltzen direnak. Baina zer gertatzen da eukal entitateetan, gobernuak kontrolpean dituen irrati edo eta telebistetan reggaetoiarekin? Hainbat puntu ditut egoera hau aztertzeko eta denak azpimarratu nahiko nituzke.
Hasteko, euskal kultura musikala, orain dela 30 urte zeramaten pertsona berdinak eramaten dute, eta ez dute berrikuntzarik egiten, esaten den bezala "están chapados a la antigua". Euskal Herrian hori asko pasatzen dela iruditzen zait. Kultura oso aberasgarria dugu eta hori zaintzea eta indarra sustatzea garrantzitsua dela iruditzen zait, baina ez gara hortik ateratzen. Mundua aldatzen dijoa eta guk pausu oso txikiak ematen ditugu mundura moldatzeko. Ba horixe pasatzen da euskal musikarekin eta reggaetoiarekin. Soilik kulturara lotuta dauden lau taldeak zabaltzen dituztela, rock, txalaparta edo trikitixa sartzen dituztelako beraien edukietan. Performanceak oso interesgarriak iruditzen zaizkit eta ez diot botererik kendu nahi horrelako musikari. Baina zergatik ez dugu berrikuntzarik sartzen?
Bestalde, reggaetoia matxista delaren aitzakia erabiliz, mapatik guztiz ateratzen dute estilo musikal hau. Zergatik? Noiztik da estilo musikal bat matxista? Matxista letrak idazten dituen persona da, ez erritmoa. Eta ikusi denez, geroz eta reggaetoi gehiago dago ez dena matxista. Gainera, estilo musikal guztietan sartzen dituzte letra matxistak eta horiei ez diskriminatzen. Zergaitik pasatzen da hau? Gizartea matxista delako eta edonork edonon egiten dituelako letra hauek. Orain dela urte pare bat, gogor jo zuen reggaetoi talde feminista Tremenda Jauría izan zen mundu guztia konzientziatzeko helburuarekin, baina ez hori bakarrik, lehenago ere emakumeen letra gehienak ez ziren matxistak nik uste kultura eta sexualitate puntua, matxistatzat hartzen dela. Eta izan ere, hor arrazismoa sartzen da. Beste ikuspuntu haundi bat, nire ustez, reggaetoia baztertzeko. Bai alajaina, Euskal Herria oso arrazista da eta horrelako adibideetan ere ikus dezakegu. Ea aitzakia hori alde batera utzi eta begiak gehiago zabaltzen ditugun. Noizbait geratu al zara pentsatzen arrazismoa ere izan daitekela? Izan ere reggaetoia, kultura latinoamerikarretik dator, Panama eta Puerto Rikotik. Bertan sortu zen reggaetoia dancehall erritmoak azkartu eta erderazko rapak sustatzeagatik. Beraz, nire ondorioetako bat ere arrazakeria da.
Bakoitzak bere estilo musikalak ditu, eta hori oso polita da, dibertsitatea sortzen delako eta erritmo desberdinak sustatzen direlako. Baina mesedez, ez utzi reggaetoia alde batera, espresatzeko, justizia soziala egiteko edo poztasuna sortzeko tresna bikaina dela iruditzen zait. Gainera, Euskal Herriak reggaetoia behar du. Badakizue zergaitik? Dantza egiten ikasi behar dugulako. Gehiago disfrutatu eta lotsa eta estereotipo denak alde batera uzteko. Animatu gehiago dantzatzera. Bizitza politagoa ikusten da. Gora reggaetoia!
|
28kanala_00494
|
28kanala
|
Elorri Aldapak Baskoniaren eta Bilbo Basketen arteko derbirako autobusa antolatu du martxoaren 26rako
17:00etan jokatuko da partida Gasteizko Buesa Arenan eta izena emateko azken eguna martxoaren 17a izango da
Elorri Aldapa saskibaloi taldeak irteera bat antolatu ACB ligako partida batera. Martxoaren 26an, igandea, Baskoniaren eta Bilbao Basketen arteko derbia jokatuko da 17:00etan Gasteizen eta taldeak autobusa antolatu du bertaratu nahi duten zale guztiek joateko aukera izan dezaten.
Autobusa 15:15ean abiatuko da Alegiatik eta itzulera partidaren ostean izango da. Izena emateko interesa dutenek martxoaren 17a, ostirala, izango dute azken eguna. 14 urte bitarteko haurrek 21 euro ordaindu beharko dute eta 14 urtetik gorakoek 32 euro. Prezioan autobusa eta sarrera sartzen dira. Izena emateko bi modu daude: helbidera idatzita edo taldeko jokalari edo arduradunen bati esanda.
Elorri Aldapatik herritarrak irteera honetan parte hartzera animatu nahi dira. Gainera, 50 laguneko taldea osatzen baldin bada, kamiseta bat izango dute opari eta Buesa Arenako kantxan talde argazkia ateratzeko aukera izango da.
|
28kanala_00495
|
28kanala
|
Ibarrako festa batzordearen bilkura deialdia
Datorren asteazkenean, martxoak 22an, iluntzeko 19:00etan deitu dute bilkura udal batzar aretoan
Bertan Sanbartolome jaien antolaketari ekin asmoz, Festa Batzordea bilduko da.
Gai zerrenda:
Txupinazoa, koadrilen bazkaria eta piparra:
Txupinazoa: Euskara taldea
Koadrilen bazkaria: "Etxea nitxek" eta "Purrustaka" koadrilak
Piparra: "Desfasatuak" koadrila
Datak: abuztuak 23-27-3
Aurrekontua: 95.000,00€
Batzordearen antolaketa: proposamenak
Eskari-Galderak
Hurrengo bilkuraren data zehaztea
|
28kanala_00496
|
28kanala
|
Irurako energia komunitatean parte hartzeko izen-ematea zabalik
Irurako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, Irurako Energia Komunitatea sortzeko prozesua abiatu du. Martxoaren 7an Tokiko Energia Komunitate bat zer den eta zein onura dituen ezagutzeko informazio-saioa izan zen eta hainbat herritarrek hartu zuten parte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Tokiko Energia Komunitateak (TEK) sortzeko eskaintza egin zien lurraldeko hainbat udalerriei eta, egun, 20 udalerri gehietu zaizkio proiektuari. Irurako Udalak egoki ikusi zuen Aldundiko proiektu honetan parte hartzea, batetik Irurak energia-trantsizio iraunkorrean aurrerapausoak ematen jarraitzeko eta bestetik proiektuaren gauzatzearen kostuak Aldundiak bere gain hartzen dituelako.
Honela, Trinketeko teilatuan 84 plaka fotovoltaiko jarriko ditu Aldundiak Irurako TEKri 38 kW emateko. Orotara, 57 etxe eta komertzio txikik izango dute Irurako TEKan parte hartu eta Trinketeko instalaziotik energia berriztagarria kontsumitzeko aukera. Gainera, TEKko kide izanda, Aldundiak formazioa eta aholkularitza zerbitzua jasotzeko aukera izango dute partaideek.
Instalazioa eraikitzeko Udalak berea den Trinketearen teilatua utzi dio Aldundiari, instalazioa bera 5 urtez azken honen ardurapean egoteko. Ondoren, instalazioa Irurako TEKrena izatera pasako da eta beronek izango du azpiegitura kudeatzeko ardura.
Une honetan, beraz, Irurako TEK sorrera fasean aurkitzen da. Parte hartu edo informazioa jaso nahi duten pertsonek aurre izen-ematea egin dezakete www.tekgipuzkoa22.eus/irura/eu webgunean. Informazio osagarria edo kezkak argitzeko Irurako Udalera ere jo dezakete interesatuek (943 691 333). Irurako TEKko kide izateak ez du kosturik eta bertako energia berriztagarria kontsumitzeagatik ez da inolako instalaziorik egin behar.
Behin taldea osatuta, Irurako TEK elkarte modura osatzeko fasea hasiko da. Honetarako, komunitateak bere sorreran zein nolako egitura izango duen adostu beharko duela, adierazi du Aldundiak, estatutu batzuk definituz. Foru entitateak Tokiko Energia Komunitateen aukerako estatutuen zirriborro bat aurreratua du, baina komunitatean parte hartu nahi duten herriko eragileek, hauek beren beharren arabera egokitzeko aukera izango dute.
Irurako Udalak herritar, merkatari edo interesa duen herriko bestelako eragileei proiektuaz informatzeko edo/eta bertan parte hartzeko gonbita luzatzen die. Izan ere, jatorri berriztagarriko energia kontsumituz, energia eta dirua aurrezteaz gain, Irurako Berotegi Efektuko Gasen isurketak murrizten eta klima-aldaketa gutxitzen lagunduko dute irurarrek.
|
28kanala_00497
|
28kanala
|
Tolosako Zubi Berriaren proiektua herritarrei aurkezteko informazio bilera
Oria ibaiak Tolosa osoa zeharkatzen du eta ondorioz, uholde arriskuko eremuan kokatuta daude herriko hainbat gune. Hortaz, uholdeak eta ur goraldiak gertatzeko arriskua handiagoa da Tolosan. Ibaiaren ur emariak, gaur egungo ibilguaren edukiera gainditzen du eta zubien oinarri edo zutabe zabalek ur-emaria oztopatzen dute.
Hori dela eta, Tolosa uholdeetatik babesteko hainbat eskuhartze aurreikusi eta lehenetsi ditu URAk, indarrean duen Ekintza Planari jarraituta. Horietako bat eta garrantzitsuena Zubi Berria ordezkatzeko proiektua da.
"Tolosa udalerria Oria ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua" jendaurrean jartzearekin batera, proiektuari alegazioak egiteko epea zabaldu zen otsailean, martxoaren 7ra arte. Horren harira egin zuten agerraldi bateratua URAk eta Tolosako Udalak. Edonola ere, proiektuaren xehetasunak jakiteko, informazio bilera irekia egingo du URAk Tolosan, martxoaren 16an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko Batzar aretoan.
Proiektua ezagutzeko interesa duen tolosar orok izango du bileran parte hartzeko aukera eta bileran azalduko diren proiektuaren nondik norakoak hauek izango dira:
Landutako hirigintza proiektua eta aurreikusitako lanak.
Zubi Berria ordezkatzeko lanak.
Baranda berriak.
Uholdeen aurkako horma mugikorrak Zerkausian.
Proiektuaren justifikazio eta onurak.
Proiektua zein fasetan dagoen momentu honetan.
Aurreikusitako obren hasiera data.
Lanen iraupena eta faseak.
Obrak iraun bitartean oinezko eta trafiko fluxuak bideratzeko hartuko diren neurriak.
Aurreikusitako jardueren aurrekontua.
Proiektuaren dokumentazioa URAren webgunean dago eskuragarri.
|
28kanala_00498
|
28kanala
|
Zumarditxikia berreskuratzeko proiektuaren inguruan jasotako herritarren iritziak proiektua egin duten arkitekto eta ingeniariekin partekatu ditu gobernuak
Udal gobernuak bilera egin du aste honetan Zumarditxikia berreskuratzeko proiektua idazteaz arduratu den ingeniari eta arkitekto taldearekin, proiektua aurkeztu ondoren, herritarrengandik jasotako ekarpen eta kezkak adituekin partekatze aldera.
Aditu taldeak tolosarren ekarpen eta proposamenak aztertuko ditu orain.
Olatz Peon, Tolosako alkatea: "Zumarditxikia berreskuratzeko proiektuak balio behar du tolosarrak erakarri eta herritarren artean ilusioa pizteko, herria kohesionatzeko eta ez zatikatzeko; irmo eusten diogu eremua herritarren eskura jartzeko eta espazioa berreskuratzeko konpromiso eta apustuari; guztien iritziak entzunda, elkarlanean eta adostasunetik, herriarentzat onena izango den proiektua mahai gainean jartzeko"
Abendu hasieran aurkeztu zen jendaurrean Zumarditxikia berreskuratu eta herritarren eskura jartzeko azken urte luzeetan zehar landutako proiektua. Herritar guztiek proiektua ezagutzeko aukera izan zezaten, informazio bilera antolatzeaz gain, hainbat informazio euskarri sortu eta jarri dira herritarren eskura, tolosar guztien iritziak jasotzeko helburuarekin.
"Parte hartzeak garrantzia berezia izan du proiektu honen garapenean, bi prozesu aurrera eraman baitira proiektua tolosarrekin elkarlanean lantzeko. Lehen parte hartze prozesuan zehaztu zituzten tolosarrek eremua berreskuratzeko baldintza eta helburuak; irizpide horiek eta indarrean dauden hainbat legedi eta plan oinarri hartuta garatu da proiektua: mugikortasun plana, uholdegarritasuna, genero ikuspegia, irisgarritasun unibertsala, ibaira jaisteko aukera, besteak beste. Parte hartu nahi izan duen tolosar orok izan du aukera ekarpenak egiteko" azaldu du Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek.
"Prozesuak iraun duen denbora guzti horretan, herritarren iritziak jaso ditu udal gobernu honek, mingarria da prozesuaren amaieran sortzea hainbat kezka, egokiagoa zitekeelako kezka horiek abiapuntuan azaldu eta lantzea. Halere, tolosar guztien iritziak jaso eta entzun nahi izan ditugu, baita orain ere; guztien iritziak direlako garrantzitsuak, adituenak noski, eta adituak ez direnenak ere bai, horregatik bideratu ditugu gure indarrak azken denboran proiektua gizarteratzera" gaineratu du alkateak.
Alkateak azpimarratu du proiektua ez dela gobernu honek egin duen proiektua, baldintza batzuen baitan landutako proiektua baita talde profesional batek egindakoa, udaletxeko arkitektoekin batera, herritarrek ezarritako baldintzen pean.
Entzute ariketaren ostean, tolosarrek azaldutako kezkak eta egindako ekarpenak kontuan hartuta, Zumarditxikia berreskuratzeko proiektua egin duten arkitekto, ingeniari eta paisajista lan-taldearekin bildu da gobernua, jasotako proposamenak mahai gainean jarri eta horiek proiektua egin duten adituekin partekatzeko.
"Bilera baliatu dugu herritarrek, proiektua ezagutu ondoren, egindako proposamenak aditu taldeari helarazteko, orain aditu taldeak, horiek aztertuko ditu" adierazi du alkateak.
Lanketarekin amaitu arte, urratsik ez Zumarditxikian
Jakina da udala aparkalekuen gaia lantzen ari dela momentu honetan, eta aparkaleku proposamena itxi bitartean aurrerapausorik ez dela emango Zumarditxikia berreskuratzeko proiektuari lotuta. Eta paraleloki, Zumarditxikia berreskuratzeko proiektua landu duen aditu taldeak tolosarren ekarpenak aztertuko ditu. "Beraz, gai bakoitzak bere bide-orria eta lanketa izango du, eta gobernu honek, orain artean bezala, gardentasun osoz jokatuko du herritarrekin, lanketa bakoitzaren berri emanez, une oro" berretsi du alkateak.
"Adostasuna dago abiapuntuan, Zumardikitxikia berreskuratzeko egokitasunean. Zumarditxikia berreskuratzeko proiektuak balio behar du tolosarrak erakarri eta herritarren artean ilusioa pizteko, garrantzi berezia duen eremua batetaz hitz egiten ari garelako, beraz, proiektua baliatu behar dugu herria kohesionatzeko eta ez zatikatzeko; irmo eusten diogu eremua herritarren eskura jartzeko eta berreskuratzeko konpromiso eta apustuari; baita ere entzuketa ariketari, elkarlanean, tolosarren iritziak entzunda eta kontuan hartuta, proiekturik onena mahai gainean jarri eta aurrera eramateko; horixe da gure nahi eta borondate bakarra".
|
28kanala_00499
|
28kanala
|
Zizurkilgo II. Duatloia
Apirilaren 22an egingo da Zizurkilgo Duatloiaren bigarren edizioa. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko lotura honetan.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.