id
stringlengths
14
14
periodico
stringclasses
1 value
texto
stringlengths
72
15.3k
28kanala_00100
28kanala
Larunbatean jokatuko dira frontenis txapelketako finalak Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako haurren finalak larunbatean 14:45etik aurrera jokatuko dira, helduenak berriz 15:45ean. Haurren kasuan bi mailatako finalak jokatuko dira, LH1 eta LH4 arteko mailan Ekhi Altunak eta Amets Altunak jokatu dute lehenengoa, LH5etik DBH 2ra arteko mailan berriz, Ibai Larrañaga eta Eneko Gabarainen artekoa izango da lehia. Adin tarte berdinean, bikoteka Ibai Larrañaga - Eneko Gabarain bikoak Mikel Garmendia eta Imanol Sotilen kontra jokatu dute. Lau final helduen mailan Helduen kasuan lau final jokatuko dira; mutilek binaka jokatuko dute lehenengo. Bertan, Odei Arregi - Jon Ander Arregi / Iñigo Irisarri - Aitor Irisarri izango dira finalistak. Kategorian mixtoan Xabi Zubiria eta Leire Jauregik, Nagore Lizardi eta Niko Artolaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Nesken bikotekakoan, Oihane Vergara -Elena Artieda arituko dira batetik eta Leire Jauregi eta Eider Otaegi bestetik. Azkenik, mutilen banakako finala Odei Arregi eta Xabi Zubiriaren artekoa izango da. Sari banaketa final guztiak bukatu ondoren egingo da, partaide guztiek izango jasoko dute oroigarriren bat.
28kanala_00101
28kanala
Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri "Gipuzkoarren Kirola 2023" sarietarako izendatu dituzte Joseba Reguillaga eta Joseba Etxarri, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoarren Kirola 2023 sarietarako izendatuak izan dira, bi kirolariak Tolosako Judo Taldeko kideak dira. Josebaren lorpenen artean daude 23 urtez azpiko Judo Katan Espainiako eta Europako txapelketan lortutako urrezko domina eta Munduko Txapelketan lortutako seigarren postua. Sari hau bozketa ireki bidez izendatzen da, botoa emateko ondorengo lotura erabili daiteke.
28kanala_00102
28kanala
Aldundiak errepideak hobetzeko finantziazio gehiago eskainiko die udalerri txikiei eta inbertsio orokorra ere handituko du Finantziaziorako laguntza berriei esker, 13 udalerri txikik hobekuntza lanak egin ahal izan dituzte. 2024 urteari begira, herri txikietako eta landa eremuko bide azpiegiturak hobetzeko 615.000 euro bideratuko dira. Gipuzkoako herri txikietako bide azpiegiturak hobetzeko inbertsioari bultzada berria emango dio Aldundiak datorren urtean, finantziazio-laguntzen deialdi berri batekin eta udalerri zein toki erakunde txikien jarduketetara beren-beregi bideratuko den partida bati esker. Hala, ekimen guztiak batuta, orotara, Bide Azpiegituretako departamentuak 2024 urtean udalerri txikietara bereziki xedatutako 615.000 euroko inbertsioa egingo duela iragarri du Maria Ubarretxena foru diputatuak. Herri zein toki entitate txikiei baliabide gehiago eskaintzeko ahaleginari erantzuten dio sustapen honek, "herri txikien eta landa eremuaren bizimodurako eta garapen sozial eta ekonomikorako funtsezko elementuak baitira azpiegitura hauek". Halaber, Ubarretxenak erantsi du Gipuzkoa dela estatu mailan bide errepideen artapen- eta hobekuntza-lanetan proportzionalki inbertsio handiena egiten duen lurraldea eta herri txikiei dagokienez ere, "behar duten arreta" eskainiko zaie. "Ahalik eta babes handiena ahalik eta herri gehienei" ematen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Ubarretxenak. Honela, Aldundian egindako agerraldian Aiako alkate Jon Ander Azpirozek eta Berastegiko alkate Andoni Zuriarrainek hartu dute parte, bi udalerriotan finantzatzen lagundutako lanen berri emateko.Hainbat ekimen eta laguntza-lerro barnebiltzen ditu diputatuak aurkeztutako diru-partida honek. Batetik, segurtasuna hobetzeko lanetara 415.000 euroko partida zuzenduko da datorren urtean departamenduak bere eskumeneko errepideetan ohiko artapen eta hobekuntza lanak egiten jarraitu ahal izateko.Horrekin batera, udalerriekin lankidetza sendotu eta proiektuak finantzatzen laguntzeko helburuarekin, 200.000 euroko partida bideratuko du departamentuak hirugarren urtez jarraian, udalen titulartasunekoak diren errepideetan jarduketak egin ahal izateko. Laguntza-lerro honekin, 2022 urtean hasita lurralde osoko 13 udalerritako (Abaltzisketa, Aia, Aizarnazabal, Alkiza, Altzaga, Baliarrain, Berastegi, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Legorreta, Lizartza, Orendain eta Olaberria) 17 obra finantzatu dira orain arte egindako bi deialdiei esker. Berastegin GI-2130 errepidearen eta Beheko-kaleren arteko lotunearen hobekuntza lanak hasi dira. Hain zuzen, alkateak herriaren biziraupenerako lanok duten garrantzia aipatu du, azpimarra jarriz, udalerri txiki gehienek finantziazioaren aldetik duten arazoan eta halako ekimenek proiektuei ematen dieten bultzadari balioa eman dio. "Laguntza lerro honekin eta kudeaketa egoki bati esker, hainbat urtetan deialdi ezberdinetara aurkezteko aukera ematen da", Zuriarrainek azaldu duenez. Berastegiren kasuan, egin diren bi deialdietan aurkeztu ditu proiektuak Udalak eta, horri esker, aurrez landutako bi proiekturi bultzada definitiboa eman ahal izan zaie.2024 urte hasieran egingo da laguntzetarako deialdi berria, 200.000 euroko partida berri bat 2.500 biztanletik beherako udalerrien esku jarrita. Maria Ubarretxenak apustu hau berretsiko dela aurreratu du eta babesari eusteaz gain, beharrezkoa izanez gero, "eskaera gehiago badago, partida handitzea aztertuko du Bide Azpiegituretako departamenduak udalerri gehiagok izan dezaten parte hartzeko aukera". Gainera, diputatuak erantsi duenez, "elkarlan honen balorazioa ezin hobea da eta aurten urte hasieran bertan egingo da deialdia, udalerriek lanei ahal bezain laster ekin ahal izateko". Obra berriak abian Partida zuzen hauetaz harago, obra ezberdinak egingo ditu udalerri txikietan eta landa eremuan Bide Azpiegituretako departamenduak datorren urtean. Esaterako, Villabona eta Amasa lotzen dituen lotunearen hobetzea egiteko 320.000 euro bideratuko dira. Horrez gain, datozen asteetan Bidania-Goiatzeko errepideetako lanak iragarriko dituztela aurreratu du foru diputatuak.
28kanala_00103
28kanala
'Tolosaldean Behin', Euskararen Eguneko aurtengo jolasa Urtero bezala, aurten ere euskararen egunerako proposamena landu du Galtzaundi Euskara Taldeak; eta, iaz bezala, jolasa eta jokoa uztartzen dituen proposamen ludikoa proposatu du: 'Tolosaldean Behin' lehiaketa. Eskualdeari buruzko 22 galderez osatutako lehiaketa da Tolosaldean Behin, eta izenak aditzera ematen duen bezala, Egunean Behin aplikazioaren antzeko jolasa izango da. Herri bakoitzak egokien ikusten duen lekuan, egunean eta orduan antolatuko du lehiaketa. Herritarrek mugikorrarekin azaldu beharko dute lekura, eta momentuan adieraziko den webgune batera sartu beharko dute. Bakoitzak bere mugikorrean erantzun behar ditu galderak; 30 segundo izango dira galdera bakoitza erantzuteko. 22 galdera, eta galdera bakoitzean lau erantzun posible. Zenbat eta erantzun zuzen gehiago, orduan eta puntu gehiago; zenbat eta lehenago erantzun galderak, orduan eta puntu gehiago. Azkartasuna eta zuzentasuna uztartu beharreko lehia da, beraz, aurten proposatu dena. Sari polita izango du irabazleak. Galtzaundi urte amaierarako umore ikuskizun bat ari da prestatzen, eta bertarako gonbidapenak izango ditu herri bakoitzeko irabazleak. Herri bakoitzeko irabazlea izateaz gain, eskualdeko lehiakiderik onena ere izendatuko da, eta sari gehigarria izango du eskualdeko lehiakide onenak. Eguna iritsi ahala emango da herri bakoitzeko agendaren berri. Urteroko proposamena Euskararen Egunean Aurtengoan ere lehia, jolasa eta jokoa proposatuko ditu Galtzaundik, beraz, iazko Euskal Kantuen Bingoaren ideiari jarraika. 2017tik urtero, Euskararen Egunerako proposamen bat lantzen du Galtzaundi Euskara Taldeak, urte batzuetan aldarritik gehiago izan duena, beste urte batzuetan, berriz, proposamen ludikoa egin du. 2017 hartan 28 herrietan mosaiko bana egin zen, eta guztien artean "Tolosaldean euskarak 365 egun!!" lema osatu zen; 2019an Hitzolariak jarri ziren martxan; eta 2021ean "Maitatu eta egin ez, berdintsu latinez" leloz bete ziren buzoiak eta ezkaratzak.
28kanala_00104
28kanala
Azaroaren 30ean ez da zerbitzu publikorik izango Tolosako udal eraikinetan Ez da zerbitzurik emango Udaten, Kultur Etxean, Musika Eskolan, Euskaltegian, Aranburu Jauregian edota Haur Liburutegian Tolosako Udaleko langileek eta udal gobernuak bat egin dute azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrarekin. Hori dela eta, udal eraikinak itxita izango dira ostegunean. Horrenbestez, ez da zerbitzurik emango Udaten, Kultur Etxean, Musika Eskolan, Euskaltegian, Aranburu Jauregian edota Haur Liburutegian. Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gutxieneko zerbitzuak izango dira Udaltzaingoan, gizarte zerbitzuetatik bideratutako beste zerbitzuetan -ez da arreta izango udaletxeko bulegoetan- eta Samaniego Ikastetxeko harreran. Udalak kontratatuta dituen gainerako zerbitzuen kasuan, enpresa bakoitzaren langile batzordeak erabakitakoaren araberakoa izango da irekiera. Kirol-instalazioak eta Leidor Aretoa kudeatzen dituzten enpresek jakinarazi dute zerbitzua emango dutela, baita Topic zentroak ere.
28kanala_00105
28kanala
Amarotz eta Txarama arteko bidegorrian argiteria publikoa jartzeko lanak abiatuko dira aste honetan Mugikortasun jasangarria sustatzeko urratsak egiten jarraitu nahi duela adierazi du Tolosako Udalak, eta hori modu seguruan gauzatu dadin hobekuntzak egiten ari dela. Hori horrela, Amarotz eta Txarama arteko bidegorrian argiteria jarriko da datozen asteotan, inguru horretako ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Lehen esku-hartzeak bidegorri bazterrean egingo dira, farolentzako oinarriak jartzeko. Behin hori amaituta, trafiko eten puntualak egin beharko dira, baina horiek aurrerago zehaztuko direla jakinarazi du Udalak. Edozein kasutan, argiztatze lanak zortzi asteko epean amaitzea aurreikusten da.
28kanala_00106
28kanala
Udalak argiteria publikoa berritu du Otelarre auzoan Amasa-Villabonako Udalak beste aurrera urrats bat eman du udalerriko Energia Planaren garapenean, Otelarre auzoan (Otsabi eta Arratzain arteko eremuan) 40 argi-puntu berri ezarriz. Izan ere, auzo honetako argiteria publikoa oso zaharkitua zegoen eta argi puntuak kalitate txarra zuten eraginkortasun energetikoari dagokionez. Alegia, energia kontsumo altua eta argi-kalitate baxua zuten. Aldaketa horrekin Otelarre auzoko argiztapena hobetu da, gune ilunak ezabatuz eta zonaldea seguruagoa bilakatuz. Otelarreko bizilagunek, beraz, hobeto argiztatutako auzoa izango dute aurrerantzean. Berritze horren beste lorpen esanguratsu bat energia-kontsumoa murriztea da. Argi-puntu berriek LED teknologia erabiltzen dute, eta kontsumo elektriko askoz baxuagoa dute. Horrek, epe ertainean aurrezpen ekonomikoa eragingo dio Udalari. Gainera, karbono-aztarna murrizten dutenez, ingurumena babesten laguntzen dute. Udalak, guztira, 8.941,90 euro inbertitu ditu LED argi hauek erosteko eta udal-brigadako langileak arduratu dira argi-puntuak ezartzeko instalazio lanak gauzatzeaz.
28kanala_00107
28kanala
Murala margotuz ospatu dute Azaroaren 25a Alkizan Alkizako udala genero-berdintasuna bultzatzeko eta emakumeen kontrako indarkeria borrokatzeko programa bat garatzen ari da. Programa horretan udal agintariez gain, herritarrek ere parte hartu izan dute; bereziki eskolako neska-mutikoak eta herriko gazteak. Azaroaren 25aren aldarrikapenen harian Alkizako eskola-umeek mural bat pintatu dute udaletxeko eskuineko saihetsean, Asteasutik etorrita ikusten den horretan. Herriko artista Aitor Irulegiren laguntzarekin aritu dira eskolako neska-mutikoak 'Aske maite, aske bizi' leloa duen murala osatzen. Murala nola egin duten erakusten duen bideoa ere osatu dute.
28kanala_00108
28kanala
Durangoko azokara autobusez joateko aukera duzu Tolosaldetik Durangoko Azokako 58. edizioa abenduaren 6tik 10era antolatuko da "Fantasia DA!" lelopean, eta aurten, azoka presentzialaren aldeko apustua egin dute antolatzaileek, produktuen, aurrez aurreko erosketari garrantzia emanez. Landakogunean 257 erakusmahai baino gehiago egongo dira abenduaren 6tik 10era, eta 265 ekitaldi eta 950 nobedade eskuratzeko aukera ere izango da bertan. Durangoko azokara autobusa, abenduaren 8an: Beste urtebetez, Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Durangora joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da abenduaren 8an. Izen ematea irekita dago abenduaren 5era, asteartea, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 12 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. Izena emateko lekuak hauek dira: ALEGIA: Kultur Etxean. ANOETA: Kukulore Liburudenda. VILLABONA: Basajaun Liburudenda. ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan. Autobusak 10:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Durangon. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri: VILLABONA: 10:00 Kiroldegian. IRURA: 10:05 Etxezarretako geltokian. ANOETA: 10:10 Apaetxe baserrian. TOLOSA: 10:15 Santa Klarako geltokian. ALEGIA: 10:20 Paper fabrikako geltokian. IKAZTEGIETA 10:25 Kiroldegiko geltokian. Hemen eguneko egitaraua ikusgai.
28kanala_00109
28kanala
Azaroaren 29a izango da Euskararen Eguneko kantu bazkarirako txartelak erosteko azken eguna Kultur etxean, Iskiñan eta Errotatxon daude salgai helduentzako 10 euroko eta haurrentzako 5 euroko prezioarekin Abenduaren 3an, igandea, Euskararen Eguna ospatuko da eta Alegiako Udalak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu egun horri begira. Eguerdiko 12:30ean triki poteo bat egingo da Eider eta Maider trikitilariekin eta Alegiako Erraldoiek ere hartuko dute parte. 14:00etan berriz, kantu bazkari bat egingo da Joxe Mendizabalekin kultur etxeko areto nagusian eta arratsalde osoan luzatuko da festa. Kantu bazkari horretara joan nahi duten herritarrek azaroaren 29ra bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak. Kultur etxean, Iskiña tabernan eta Errotatxo okindegian egongo dira salgai. Helduentzat 10 euroko prezioa izango dute eta haurrentzat 5 eurokoa. Ondokoak izango dira menuak: Postrea eta kafea Udalak herritarrak Euskararen Eguneko ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditu.
28kanala_00110
28kanala
Albitzuri-haundia harria 9 aldiz jasota Gorka Etxeberriak irabazi du Amezketan jokatutako txapelketa Aimar Galarragak ere bederatzi bider altxa du harri amezketarra baina Gorka Etxeberria gutxiago pisatzen duenez, berak eraman du txapela.
28kanala_00111
28kanala
1-0ko emaitzarekin irabazi du Tolosa CFk Parquesolen aurka Hiru puntuak lortu ditu talde urdinak Usabalen Azken minutuetan sartutako golak garaipena eman dio etxeko taldeari. Entrenatzaileak jokalarien la ona azpimarratu du.
28kanala_00112
28kanala
Udalak 88 eguzki plaka jarri ditu Arroa auzoko Fleming Herri Eskolaren teilatuan Trantsizio energetikoaren erronkari erantzuteko estrategiaren baitan, Amasa-Villabonako Udalak beste 88 plaka fotovoltaiko ezarri ditu Fleming Herri Eskolak Arroa auzoan duen eraikinaren teilatuan. Plaka hauek, guztira, 40 Kw sortuko dituzte aurrerantzean eta horrela beste aurrera urrats garrantzitsu bat emango da udalaren energia autokontsumoan. Udalak guztira 53.083,48 euroko inbertsioa egin du instalazio hau gauzatzeko baina aipatu behar da Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 20.435,44 euroko dirulaguntza lortu duela proiektu hau aurrera eramateko. Zegokion lizitazio prozesua burutu ondoren, Leycolan S.A.L enpresa arduratu da instalazio lanetaz. Udalak garapen iraunkorraren aldeko apustu sendoa egiten du eta horretarako 2021ean osatutako Amasa-Villabonako Energia-Plana aplikatzen ari da. Zentzu horretan 88 plaka fotovoltaiko berri hauen instalazioarekin, udal eraikinetan egiten den energia garbi eta berriztagarrien sorkuntza nabarmen areagotuko da, autokontsumo energetikoaren helburura gerturatuz.
28kanala_00113
28kanala
ERIKA ÁLVAREZ ETA ANDONI UZKIANOREN EMAITZA HANDIAK ASTEBURU HONETAN Alpino Uzturreko korrikalariek Izaktegietako herri krosean eta Lemoatx Traileko lasterketetan lehiatu ziren lehen eta hirugarren postuak lortuz hurrenez hurren. . Erika Álvarez , asfalto gainean estreinaldia edukitzeaz gain, lehen postuan amaitzea lortu zuen, dituen kalitate eta proiekzioaren islada izanik. Andoni Uzkianok, bere aldetik, hirugarren postua lortu zuen, azken metrorarte bigarren sailkatuarekin buruz buruko sprint ikusgarri bat eduki ostean. Lan bikaina eginda, podiuma sari, poztasuna eraman zuen taldera.
28kanala_00114
28kanala
Erika Gonzalez eta Andoni Uzkianoren emaitza handiak asteburu honetan Alpino Uzturreko korrikalariek Izaktegietako herri krosean eta Lemoatx Traileko lasterketetan lehiatu ziren lehen eta hirugarren postuak lortuz hurrenez hurren. Erika Gonzalezek, asfalto gainean estreinaldia edukitzeaz gain, lehen postuan amaitzea lortu zuen, dituen kalitate eta proiekzioaren islada izanik. Andoni Uzkianok, bere aldetik, hirugarren postua lortu zuen, azken metrorarte bigarren sailkatuarekin buruz buruko sprint ikusgarri bat eduki ostean. Lan bikaina eginda, podiuma sari, poztasuna eraman zuen taldera.
28kanala_00115
28kanala
Larunbatean jokatuko da Albitzuri Haundi txapelketa Lau urtez behin egiten den harri-jasotzaileen Albizuri Haundi txapelketa larunbatean, 17:00etan hasita, jokatuko da Amezketako Larrunarri frontoian. Herrian dagoen 166 kiloko harri irregularrarekin zazpi kirolarik parte hartuko dute txapelketan; Beñat Telleriak, Gorka Etxeberriak, Xabier Aranburu "Guzta"-k, Aimar Galarragak, Paulo Azpiazuk, Imanol Royo "Laratain"-ek eta Gari Garmendiak. Sarrerak proba hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dira salgai, 15 euro balioko dute. Aurreko edizioa, 2019an jokatutakoa, Jokin Eizmendik irabazi zuen. Probako errekorra berriz, Goenatxo II.ak jarri zuen 1996an, 15 aldiz jaso zuen Amezketako harria.
28kanala_00116
28kanala
Herriko aisia antolatzen 2011. urtetik aurrera jaiotakoa bazara, gazte lokalaren inguruko erabilera eztabaidatzeko egingo den bilera irekira gonbidatuta zaude!
28kanala_00117
28kanala
Amaitu da Errege Kopako ametsa (2-4) Lauburu eta Xotaren artean jokatu den Errege Kopako final zortzirenetako kanporaketa ikusgarria izan da. Etxekoek ongi jokatu dute, lehenengo zatian Nafarrak markagailuan bi aldiz aurreratu diren arren, Lauburuk bi gol sartuta berdinketarekin iritsi da partidua atsedenaldira. Bigarren zatian, bi taldeek defentsa lan zorrotza egin dute, inork ez zuen golik jaso nahi. Azkenean lehia amaitzeko zazpi minuturen falta iritsi da Xotaren gola. Partidua maldan gora jarri zaionean, Lauburuk atezain-jokalariarekin jokatzeko apostua egin du. Gol aukera argi bat izan badu ere, azkenean Xotak lortu du laugarren gola sartzea. 2-4koarekin amaitu da partidua. Orain ligan jarri beharko du bere indar guztia Ibarrako taldeak, hurrengo lehia larunbatean Belabietan jokatuko du, Anaitasuna izango du aurrean.
28kanala_00118
28kanala
"Administrazioa zugandik gertu" Anoetan Anoetako bizilagunek tramiteak online egiteko aukera ematen duten ziurtagiriak eskuratu ahal izango dituzte Estatuko Administrazioko langileen laguntzarekin Ostegunean, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzako funtzionarioak Anoetara joango dira, interesa duten herritar guztiei, Estatuko Administrazioarekin kudeaketak egiteko erabilgarriak diren Ziurtagiri Digitala eta Sinadura Elektronikoa emateko. Anoetako bizilagunek egunean bertan, tramiteak online egiteko aukera ematen duten ziurtagiriak eskuratu ahal izango dituzte Estatuko Administrazioko langileen laguntzarekin. Ekintza hau Anoetako Udalaren laguntzarekin egingo da, ostegunean azaroak 23, 10:00etan, KZgunean. Sarrera doan da eta bertaratzen direnak beren ordenagailu pertsonalekin edo telefono mugikorrekin joan daitezke, une berean zerbitzu guztietara iristeko ziurtagiri digitalak deskarga daitezen. "Administrazioa zugandik hurbil" programa Lurralde Politikako Ministerioak sustatzen du, eta helburua herritarrei administrazioarekin izapideak eta kudeaketak modu autonomoan egiteko beharrezko baliabideak ematea da. Ekimena 500 eta 8.000 biztanle arteko udalerrietan egiten da arrakala digitalarekin hausteko, eta herritarrek haien tramiteak modu seguru, azkar eta eraginkorrean egin ahal ditzaten, batetik bestera ibili beharrik gabe.
28kanala_00119
28kanala
Seaska haurreskolako kuotak ordaintzeko udal-dirulaguntza eskatu daiteke abenduaren 15era arte Amasa-Villabonako Udalak herriko haurreskola publikoko matrikulazioak sustatu nahi ditu, eta haurren izen-emate kopurua handitu. Helburu hori lortzeko, Udaleko Hezkuntza Sailak dirulaguntzak emango dizkie 2023ko urtarriletik uztailera Haurreskolak Patzuergoan matrikulatuta egon diren haurren familiei. Laguntza ekonomiko honen helburu nagusia da haurreskolaren zerbitzura sarbidea bermatzea, eta, bereziki, baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei zerbitzu horren doakotasuna bermatzea. Onuradun izateko baldintzak: • Amasa-Villabonan erroldatuta egotea eta herrian bizitzea.• 2023ko urtarriletik uztailera haurrak SEASKA haurreskolan matrikulatuta izatea. Dirulaguntzak emateko irizpideak: 1. Urtean 18.000 eta 30.000 euro arteko diru-sarrerak dituzten familiek: Seaska haurreskolan ordaindutako kuotaren %100 itzuliko du Udalak, eta haurreskolaren zerbitzua erabat doakoa izango da. 2. Urtean 30.000 eta 50.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten familiek: 40 euro ordainduko dituzte hilean bost orduko zerbitzuagatik. Zortzi orduko zerbitzuagatik, aldiz, hileko kuota 58 eurokoa izango da. Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023ko abenduak 15 Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 15ean amaituko da, 14:00etan. Eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan edo erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu behar dira. Eskaera orria Eskaera orriarekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa • Eskatzailearen NANa, AIZa edo indarrean dagoen nortasun-agiria.• Familia-liburua.• 2023ko urtarriletik uztailera Seaska haurreskolan matrikula egon izanaren egiaztagiria.• Haurreskolako kuotak ordaindu direla egiaztatzea.• Bizikidetza-unitateko kide guztien 2022ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren Aitorpena. Dirulaguntzaren oinarriak
28kanala_00120
28kanala
Zure erretirorako aurreztu? Egun batean erretiroa hartzeko unea iristen da, eta nork ez dio ordura arteko bizimodu berari eutsi nahi? Etapa hori gero eta luzeagoa da, eta gerta liteke aisialdirako, zaintzarako eta abarrerako gastuak handiagoak izatea, eta diru-sarrerak, berriz, txikiagoak. Hori dela eta, funtsezkoa da pentsio publikoa osatuko duen aurrezki bat sortzea, bizi-mailari eutsi ahal izateko. Hala ere, asmo horri ekiteko eta aurrezki-plan bat finkatzeko unean, zalantza ugari sortzen zaizkigu. Zenbat aurreztu behar dugun zehaztea da zalantzarik ohikoenetakoa. Bada, aldagai batzuen mende dago aurrezkiaren zenbatekoa. Aldagai horietako batzuk finkatuta daude dagoeneko; adibidez, gaur egun ditugun diru-sarrerak eta behar dugun aurrezkia osatu arte gelditzen zaigun denbora. Beste aldagai batzuen gainean, ordea, erabakiak hartu beharko ditugu, hala nola zenbateko diru-sarrerak eskuratu nahi ditugun erretiroa hartu ondoren eta nola inbertitu behar den metatzen ari garen aurrezkia. Aldagai eta erabaki horietan oinarrituta, hilean aurreztu beharreko diru-kopurua zenbatetsi ahal izango dugu. Erretiroari begira aurrezten hasteko, argi izan behar dugu hau: zenbat eta lehenago hasi, orduan eta ahalegin txikiagoa egin beharko dugu eta emaitza hobeak lortuko ditugu, betiere etengabe aurrezten badugu denboran zehar. Hori dela eta, epe luzera aurrezteko prozesu horretan behar dituzun tresna guztiak eskura jartzen dizkizugu LABORAL Kutxan. Aurreikuspen-planen sorta handi baten barruan, Biziaro aurreikuspen-planak eskaintzen dizkizugu. Inbertsioa ezin hobeto dibertsifikatzea ahalbidetzen dute, eta inbertsio-estrategia automatikoki egokitzen zaio norberaren erretirorako gelditzen den denborari. Araudiak agintzen duenez, 2023an urtean 5.000 €-koa da aurreikuspen-planen muga desgrabagarria. Hori dela eta, LABORAL Kutxak baditu norberaren lehentasunak eta beharrak aintzat hartzen dituzten aurrezki-inbertsioko beste tresna osagarri batzuk, erretirorako zenbateko hori baino gehiago aurreztea erabakitzen dutenentzat. Azken buruan, garrantzitsua eta komenigarria da erretirorako aurreztea. Beraz, zer aukera dauden ondo ulertu beharra dago, eta etorkizunerako irtenbiderik onena hartu. LABORAL Kutxan plangintza nola egin aholka diezazukegu, eta zure ondoan egon gaitezke, helburuak bete ditzazun. Hasiko gara?
28kanala_00121
28kanala
Udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzat dirulaguntza eskatzeko epea ireki du Udalak Udaleko Gazteria sailak udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroa egitera bultzatu nahi ditu amasa-billabonatarrak, eta aurten ere, dirulaguntza lerro bat abiatu du ikastaro hauek burutu dituzten gazteak diruz laguntzeko. 2023 urtean ikastaroa egiten ari diren, edo ikastaroa amaitu duten herritarrek abenduaren 10era arte daukate dirulaguntza eskaera egiteko aukera. Diruz lagunduko diren ikastaroak• Aisialdi eskoletan udalekuetako begirale ikastaroa.• Aisialdi eskoletan udalekuetako zuzendari ikastaroa. Onuradun izateko baldintzak• Amasa-Villabonan erroldatuta egotea.• 2023an ikastaroa burutzea, edo burutzen aritzea, edo 2022/2023 ikasturtean aisialdi eskola batean ikastaroa egiteko matrikulatuta egotea.• Ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea.• Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.• Dirulaguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Eskaerak abenduaren 10era arteDirulaguntza eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) egin beharko dira, eta abenduaren 10a izango da azken eguna. Eskaera orriarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: Eskaera orria • NAN agiria• Matrikula zenbat ordaindu duenaren agiria.• Eskolako ziurtagiria. Bertan honakoa zehaztu beharko da: Ikastaroa amaitu badu, berari dagokion titulua edo ziurtagiria. Oraindik ikastaroa amaitu gabe badu, orain arteko asistentzia zenbatekoa izan den (ehunekotan). Ikastaroa amaitzean titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako dirulaguntza eskaeren zein jadanik emandako dirulaguntzen gaineko aitorpena. Dirulaguntzaren zenbatekoaUdalak 2023 urtean aipatutako ikastaroak egin izanagatik edo egiten aritzeagatik, gehienez ere matrikularen %50eko dirulaguntza emango dio eskatzaile bakoitzari, eta, gehienez ere, 300 euroko laguntza jasoko du bakoitzak. Dirulaguntzaren oinarriak
28kanala_00122
28kanala
UZTURRE ALPINOTARRAK GELDIALDIAK ETA TALDE-ENTRENAMENDUAK HASI DIRA Asteburu honetan, berriz heldu zitzaien taldean geratu zirenei. Hilabete hauetan bilera asko egingo dira gure korridoreak entrenatu ohi dituzten eremuak ezagutzeko. Hilaren 18an, larunbatean, Uzturre Alpinotarrak zenbait korridore elkartu ziren, oraingo honetan T2Tren ibilbidea elkarrekin egiteko, etxeko lasterketa txikien ibilbidea, alegia.Igandean beste irteera bat ere programatu zen
28kanala_00123
28kanala
Xabier Aranburuk jantzi du txapela Harri Handien Gipuzkoako Txapelketan 4525kg jaso ondoren "Guztak" garaipena lortu du Zizurkilgo Intxaur frontoian Gari Garmendiak lortu du bigarren postua 4525 kilo jasota, eta hirugarren postua Aimar Galarragarentzako izan da 4 tona jaso eta gero.
28kanala_00124
28kanala
Ander Garin eta Erika Alvarez izan dira Ikaztegietako proba luzean irabazleak Juan Alberto Carrascal eta Elena Beristain izan dira azkarrenak proba laburrean Aurtengo berrikuntza bezala, 4'5 kilometroko proba antolatu du Ikaztegietako Herri Krosak.
28kanala_00125
28kanala
Ezingo da Belate pasealekuan aparkatu Azaroaren 20tik 26ra egitura jartzeko lanak egingo dira, hortaz, denbora horretan ezingo da autoa aparkatu inguruko aparkalekuetan Bi auzoak batzen dituen pasabidea datorren azaroaren 26an jarriko dute, igandean. Hau dela-eta arrazoia, Belateko aparkalekuak hutsik mantendu beharko dira azaroaren 20tik 26ra arte. Dena den, Zuloaga auzora doan bidea irekita egongo da. Astelehenean egitura ekarri eta aste osoa pasako dute muntaketa lanak egiten. Igandean, Belate pasealekua mozuko dute Hernialdeko bidegurutzeraino, hiru garabi jarri ahal izateko, bata Larramendin eta beste biak Belaten.
28kanala_00126
28kanala
Kiroldegiko langileak hasi dira lanean Usabal kiroldegiko langileak, udalak argitaratutako pleguak aztertu eta baloratu ondoren, atzoko prentsaurrekoan esan bezala, ostiral goizean lanera itzuli dira. Kiroldegiaren mantenu eta txukunketa lanekin hasi eta dena prest dagoenean irekitzeko asmoarekin.
28kanala_00127
28kanala
Kotoiaren emakumeak erakusketa: herriko ehungintza-industrian jardun duten emakumeei omenaldia Villabonako Udaleko Kultura Sailak, Mujeres del Algodón elkartearekin batera, Kotoiaren Emakumeak izeneko erakusketa inauguratuko du datorren azaroaren 24an. Erakusketa abenduaren 15era arte egongo da zabalik, eta herriko eta Gipuzkoako ehungintzan funtsezko papera bete zuten emakume guztiei omenaldia egitea du helburu, haien bizipenak, oroitzapenak eta pasadizoak bilduz. 1860an abiarazi zuen bere jarduna ehungintzan espezializatu zegoen Villabonako Subijana fabrika historikoak. 120 urte baino gehiago lanean eman ondoren, lantegi horrek 80ko hamarkadan itzali zituen makinak. Honek, Amasa-Villabonako industriaren historian aro baten amaiera ekarri zuen. Emakume gehien aritzen zen lantokia izateagatik nabarmendu zen Subijana. Emakumeek ehungintzan duten presentzia hori, neurri handi batean, arrazoi sozial bati egozten zaio; izan ere, emakumeek, historikoki, ehuna bera sortzen eta familiarentzat jantziak jostearekin lotu izan baitira. Mujeres del Algodón elkarteak ehungintza-industrian parte izan ziren emakume horien bizipenak eta istorioak bildu ditu, eta elkarrizketa eta bideo formatuko oroitzapenen bidez, emakume horien historia ahaztua berreskuratu duen erakusketa bat sortu du. Kotoiaren Emakumeak erakusketak Amasa-Villabonako ehungintzan emakumeen ahalegina eta dedikazioa goraipatzeaz gain, hauen istorioak zaintzearen eta partekatzearen garrantzia ere nabarmentzen du. Erakusketa hau emakumeek industriaren historiari egindako ekarpenaren lekuko garbia da, eta denbora luzez ezabatuta egon diren bizipenak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du. Beraz, bai Villabonako Udalak, bai Mujeres del Algodón elkarteak, azaroaren 24an, 18:00etan, Villabonako Gurea erakusketa aretoan izango den inaugurazioan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete herritar guztiei, eta horrela, emakumeen historia emakumeen ahotsekin ezagutzeko aukera eskaini.
28kanala_00128
28kanala
Fakturak paperean jasotzeko eskubidea Gaur egun indarrean dagoen araudiak kontsumitzaileek fakturak paperean inolako kosturik gabe jasotzeko duten eskubidea jasotzen du. CARREFOUR Finantza-Zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaile askok honako SMS hau jaso dute edo jasoko dute: "Estimado/a cliente, le informamos que, desde este mes de noviembre, recibira sus extractos mensuales por medios digitales". Mezu horren bidez CARREFOUR Finantza-Zerbitzuek jakinarazten dute aurrerantzean hileko laburpenak (fakturak) baliabide digitalen bidez jasoko dituztela bezeroak. Gauzak horrela, iragarri du paperezko fakturak bidaltzeari utziko diola, kontsumitzaile eta erabiltzaileen baimenarekin edo baimenik gabe, zaurgarriak izan ala ez, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 63.3 artikuluan xedatutakoaren aurka: "Kontsumitzaile eta erabiltzaileekin egiten diren kontratuetan, kontsumitzaile eta erabiltzaileek faktura paperean jasotzeko eskubidea izango dute". Beraz, horrelako kasuetan, eta dagokion erreklamazioa jarri ondoren, CARREFOUR Finantza-Zerbitzuak eskaera horri jaramonik egiten ez badio, eragindako kontsumitzaile eta erabiltzaileek salaketa jarriko dezakete Kontsumoko Agintarien aurrean, kontsumoaren arloko arau-hauste bat baita.
28kanala_00129
28kanala
Udalak lorezaintza zerbitzua kontratatzeko lizitazio prozesua abiarazi du Aurreko kontratuaren iraunaldia amaitzen denez, eta kontratua luzatzeko aukerarik ez dagoenez, Amasa-Villabonako Udalak lorezaintza-zerbitzua eskainiko duen hurrengo enpresa kontratatzeko lizitazio publikoa argitaratu du. Kontratu honen bidez, udalerriko berdeguneak, parkeak, lorategiak, zuhaitzak, herri-bideetako bazterrak... txukun mantentzeko lanak bermatzen ditu Udalak. Ohiko mantentze-lanez gain, inausketak, garbiketak, landaketak eta berdeguneak urte osoan baldintza egokietan daudela ziurtatzeko beharrezkoak diren gainerako lanak ere egin beharko dira. Kontratuak 2 urteko iraupena izango du eta urtebetez luzatzeko aukera eskaintzen du. Udalak, urtean, 168.846,66 euro + BEZ kopuruan baloratu du kontratu hau eta enpresek zifra hori murriztu beharko dute beren eskaintzetan. Lizitazio honetan parte hartu nahi duten enpresek 2023ko azaroaren 27ra arte aurkeztu ditzakete hautagaitzak Kontratazioko Euskadiko Plataformaren bitartez. Informazio gehiagorako deitu 943 69 21 00 telefono zenbakira.
28kanala_00130
28kanala
Tolosatzen Eskola Irekia azaroaren 21ean hasiko da Hasiera batean, 13 hitzaldi eta tailer izango dira, azarotik maiatzera bitartean Tolosatzen Eskola Irekia 2023-2024 ikasturte berria azaroaren 21ean, asteartea, hasiko da. Aurreko urteean bezala, herritarren prestakuntza eta gaikuntzara bideratutako jarduerak biltzen dituen programa Tolosako gizarte-eragileen, Udaleko sailen eta beste erakunde batzuen laguntzarekin eta parte-hartzearekin osatu da. Proiektu honen helburu nagusia, herritartasun aktiboa eta herritarren ahalduntzea sustatzea da, hainbat gaitasun eta arlotan hausnarketarako eta prestakuntzarako gune bat eskainiz eta hiru ardatz nagusitan banatzen da: gizarte-prestakuntza (herritarrak hainbat eremutan trebatzeko eta ahalduntzeko), gizarte- eta komunitate-sendotzea eta elkar ezagutzea eta herria, Tolosa eta lurraldea ezagutzea. Azaroko eta abenduko egitaraua Azaroak 21 - Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote? Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gaztematikarekin elkarlanean antolatu da, Treba Gurasoak programaren baitan. Hitzaldia Eider Goiburu feministak, psikologo sozialak eta sexu-hezitzaileak eskainiko du 18:00etan, udalbatza aretoan. Azaroak 22 - Heziketa digitala Altxa Burua elkartearekin batera antolatu da, mundu digitaleko hezkuntza-irizpideak jorratzeko, eta honako gai hauek lantzeko: elkarrizketak haur eta nerabeekin, adinak, erabilera-denbora, erabilera osasungarria eta gehiegizko erabilera, guraso-kontrolak... Hitzordua 18:00etan izango da Errota haur liburutegian. Hitzaldia Julen Linazasorok eskainiko du. Abenduak 1 - Kultura guztion eskura Titirijairen ikuskizunetarako sarbidea bermatzeko helburuarekin, La Dona Calba konpainiaren Caterina obra, Uzturre egoitzan. Abenduak 1 eta 2 - Gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako drogen arriskua murrizketa formazioa Hazkunde Elkartearekin antolatuta, abenduaren 1ean, 16:00etatik 19:00teara eta abenduaren 2an, 10:00etatik 13:00etara, kultur etxeko 1. gelan. Abenduak 4 - Harreman osasuntsuak lagun artean Treba Gurasoak elkartearen eskutik, Nerea Mendizabal komunikazio ez-bortitzako hezitzaileak, psikopedagogoak, gizarte hezkuntzan diplomadunak eta haur masaje hezitzaileak eskainia. Hitzordua 18:00etan izango da, udalbatza aretoan. Abenduak 19 - La enfermedad de complacer a los demás (gainerakoei atsegin emateko gaixotasuna) Betikasten elkartearekin lankidetzan, 10:30ean, Topic-en, Ibon de la Cruz psikologoa hizlari.
28kanala_00131
28kanala
Kiroldegiko afera desbloketatu asmoz, Aparteko Osoko Bilkura egingo du Tolosako Udalak arratsaldean 18:30etik aurrera zuzeneko emankizuna egingo du 28 Kanalak. Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkateak ostiraleko agerraldian adierazi bezala, gaur arratsaldean egingo da Tolosako kirol instalazioen kudeaketa zerbitzua emateko kontratua suntsiarazteko jardunbidearen hasiera. Horretarako beharrezkoa da Tolosako Udalak ez ohiko plenoa egitea. Bertan, Udalak BPXport-ekin duen kontratua deusezteko pausoa emateaz gain, kirol instalazioen kudeaketarako lizitazio berria presazkotzat hartzea onartuko da. Greban dauden langileek beren aldetik, atzo arratsaldean egin zuten ostiralean udalak hartu zituen neurrien aurrean zer egin erabakitzeko batzarra. Lizitazio berriaren "baldintzak jakin ondoren eta horiek aztertutakoan" erabakiko dute langileek lanera bueltatu edo greban jarraitu. Greban dauden langileek asteazkenerako egingo dute prentsaurrekoa. Gaur arratsaldeko Osoko Bilkura, lotura honetan izango da ikusgai.
28kanala_00132
28kanala
Enpresa-proiektu bakoitza berezia da Negozio-proiektu bat sustatzeko, beharrezkoa da zurekin dagoenak pertsonak ikustea enpresen ordez. Ametsei, lanari eta ahaleginari lotutako horietako historia bakoitzaren atzean dauden pertsonak. Enpresa-proiektu bat gauzatzeko, finantzaketaz, kudeaketaz, paperez eta abarrez gain, beharrezkoa da laguntzen dizun pertsonak zeuk besteko konfiantza izatea zugan. LABORAL Kutxako gestoreentzat, proiektu horiek ulertzeko modu bakarra dago: laguntzaren, hurbiltasunaren eta, jakina, profesionaltasunik handienaren bidez. Hain zuzen ere, egiteko modu horren lekuko dira BAT EGIN kanpainaren protagonista diren enpresaburuak. Haien testigantzek agerian jartzen dute nolako konfiantza- eta profesionaltasun-harreman berezia sortzen duen entitateak bezero bakoitzarekin, haren garapena bultzatzeko. Horixe da Txitatokiren kasua. Zirku-eskolaren sortzaileek sentitu zuten beren proiektu berezi eta paregabea beste edozein enpresa handi bezala tratatzen zuela entitateak. Haien esanetan, "gure bankuak beti izan ditu ateak irekita guretzat, bai adierarik literalenean eta bai metaforikoan". "Negozio hau oso berezia da, eta berorren helburu soziala, izugarri garrantzitsua, eta eman diguten laguntzak ulertu eta errespetatu egin du idiosinkrasia hori". Izan ere, nahi duzuna egiteko, eta ez hori bakarrik, egiten duzuna hobetzeko eta "egiten duzunagatik aintzatespena jasotzeko", laguntzen dizunak zugan sinetsi behar du, Conservas Almanaqueren sortzailearen hitzetan. LABORAL Kutxarentzat ez dago ganora handiko edo txikiko enpresarik, garrantzi handikorik edo txikikorik, ahalegin-, lan- eta ilusio-historiak baizik. Eta horrek guztiak goi-mailako dedikazioa merezi du, hurbiltasunarekin, konfiantzarekin eta profesionaltasunik handienarekin. EZAGUTU HISTORIAK.
28kanala_00133
28kanala
Ibarra emakumezkoetan eta Zudaire A gizonezkoetan izan dira Euskal Herriko Sokatira Txapelketan irabazleak Giro bikaina sortu da gaur Belabietan ospatu den sokatira txapelketan.
28kanala_00134
28kanala
Tolosala AFKE 7 - 0 Goierri KE Goierri KEk ez du aukerarik izan etxeko taldearen aurka Partida hasi eta zazpi minutura iritsi da Tolosalaren lehen gola. Handik atsedenaldira arte beste iru tanto lortu ditu talde urdinak. Bigarren zatian beste hiru golekin zigortu du aurkaria Javi Mugikaren taldeak. Hiru puntuak etxean geratu dira beraz. Taldearen postua ezin hobea da, sailkapen taularen laugarren postuan kokatu dira tolosarrak eta gaur lortutako iru puntuek lehen postuetan errotzeko balioko dute.
28kanala_00135
28kanala
Paramnesiak Martiriok esan zuen Bernarda Albaren etxean, "dena errepikapen izugarria da" eta ez zitzaion arrazoirik falta. Bai, onartuko dizuet, azkenekoz jan nuen tarta zatia ezin hobea zegoen, nahiz eta sentipen gazi-gozo bat eragin zidan, dejà vu baten pareko. Gozotasun hura bizi izan nuen aurretiaz, baina tranpan erori nintzen berriz ere. Garbi nuen tartaren zati hura jan nuela, baina hura hasteko eta ebakitzeko aukerarik izan al nuen? "Paramnesi" deritzogu behin eta berriz jasaten ditugun oroimenaren alterazioei. Oroitzapen faltsuak izaten ditugu, egiazkoak direla pentsatuz, eta gogoratzen ez ditugun gertaera errealak ordezkatzen ditugu hauekin. Aldiz, urte honen errepasoa eginez, hasieran gomuta faltsutzat nituen gertaerak aurretiaz bizi izan ditudala eta ditugula ohartu naiz tamalez. Uztailak 23, Espainiar hauteskunde orokorrak eta eskuindar partidua garaile. Egun horretako irabazle bai, baina ez aldiz gorteak osatzeko nahitaezko euskarrien garaile. Hala eta guztiz ere, hortxe doa abizen elkartuko lehendakari urdina inbestidura aktora, errealitatearen aurkako emaitza oparoz. Akaso ez al zen gogoratzen, 2016. urtean, bere aurrekari izan zen M.R.-k hautagai izateari uko egin ziola? Abuztuak 20, Australian jokatutako emakumezkoen munduko futbol txapelketa eta espainiar jokalariak txapeldun. Orain dela 13 urte antzeko gertaera baten ikusle izan ginen, gizonezkoekin aldiz. Bi kasuetan ere musu baten lekuko izan ginen, lehena jokalari eta kazetariaren artean eta bigarrena aldiz, burusoilaren eta jokalariaren artean. Baina, kontsentimendu ezaz haratago, ez al zekien "Ilehoriak"; Clinton eta Lewinskyren artean gertatutakoa ez zela soilik "affaire" kasu bat izan, botere-abusu bat baizik? Urriak 7, Hamás eta Israel, 7.326 hildako Palestinan eta 1.400 Israelen. Ezin ukatu daiteke estatu batek, bere biztanleak babesteko, bidezko defentsa erabili dezakeenik, hala adierazten baitu 1945eko Nazio Batuen Gutunak. Hala ere, badirudi defentsaren izenean egindako erasoetan proportzionaltasuna erabat ahaztu duela bere banderan "David izarra"; duen estatuak. Azken honek, ez al du buruan Nazio Batuen Erakundeak 1947. urtean onartutako 181.ebazpena, zeinak Palestinar estatu bat bermatzen duen? Eta 194.na, zeinak indarrean beren lurraldetik kanporatutako palestinarrei etxerako eskubidea bermatzen dien? Honela, beste hainbat adibide amaigabe. Horrexegatik, beldur naiz ezer ikasi ez ote dugun azken urte hauetan eta 2023. urtea horren islara garbia izan ote den. Urte hasiera bakoitzean aurrekoaren "reset"-a egin eta berriz ere hutsetik hastera ohituak gauden. "Bernarda Albaren etxea" izan zen Federico Garcia Lorcak idatzi zuen bere azken obra, baliteke bihozkada izanik hurrengo hamarkadetan gertatuko zenaz; errepikapen hutsa. Ai Martirio, "dena errepikatzen zoragarria" izango balitz!
28kanala_00136
28kanala
Usabal kiroldegiko aferaren inguruko Andu Martinez de Rituertoren agerraldia 10:30rako agerraldia deitu du Tolosako alkateak, bertan kiroldegiko egoera desblokeatu asmoz Tolosako Udalak hartuko dituen neurriak azalduko ditu.
28kanala_00137
28kanala
Ibarra PSE-EEk babesleku klimatikoak sortzea eta espazio publikoak birnaturalizatzea proposatu du Ibarrako PSE-EEk mozio bat aurkeztu du azaroaren 16an egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko. Bertan, babesleku klimatikoak sortzea eta udalerriko espazio publikoak birnaturalizatzea proposatzen du. Horretarako, tokiko klima-aldaketari aurre egiteko espazio publiko seguruak sortzea helburu duten hainbat neurri planteatu dituzte sozialistek. Udal Talde Sozialistak gogorarazi du klima-aldaketak hainbat inpaktu eragin dituela planetan, eta bero-boladak, gero eta biziagoak eta ohikoagoak, eragiten dituen ondorio kezkagarri ugarietako bat baino ez direla. Bozeramaile sozialistak ziurtatu duenez, "erronka handia izateaz gain, klima-aldaketaren aurkako borroka eta horretara egokitzea Ibarra erresiliente eta osasungarri bat sortzeko aukera gisa balio behar digu". Talde Sozialistak eztabaida batera eraman nahi du jendea eta adierazi du, horretarako aurkeztuko duela mozioa hau osoko bilkuran. Eskaeren artean, hauexek daude: Udalerriko azpiegitura berdeari buruzko azterlan bat egitea eta udalerriko gune grisenetan birnaturalizazioa sustatzea. Tenperatura optimoa bermatuko duten eta bero-boladen garaian aterpe klimatiko gisa erabil daitezkeen kanpoko zein barruko espazioak kokatzea. Hirien berdatzea sustatzeko, zuhaitzik edo eguzki-babesik ez dagoen lekuetan eta eremu gris gehiegi dauden lekuetan, gure hiriak klima-aldaketara eta gure herritarren osasuna babestera egokitzeko neurriak. Eskola-jolastokien eraldaketa balioesteko, leku inklusiboagoak, jasangarriagoak eta naturalizatuagoak bihurtzea.
28kanala_00138
28kanala
Artolak Baikorekin duen kontratua berritu du Iñaki Artola oso pozik azaldu da bi urtez kontratua luzatu ondoren Baiko Pilotarekin Alegiako aurrelariak azaldu duenez, "oso pozik nago lortutako akordioagatik eta nigan erakutsitako konfiantzagatik". Egungo 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzear egon da Iñaki Artola, eta larunbat honetan bertan estreinatuko du kontratua Tolosako Beotibarren, 4 1/2 Promozio Txapelketako finalaren aurreko partidan. Bertan, bikotea osatuko du Albisurekin batera, Elezkano II-Rezusta bikotearen aurka jokatzeko.
28kanala_00139
28kanala
Alegiako Guraso Txokoa erabilgarri Gunea erabili nahi dutenek udal webgunean dagoen izen-emate orria bete beharko dute, hau izanik dagoen baldintza bakarra Azaroaren 6an ireki zituen Alegiako Udalak lehenengo aldiz Guraso Txokoko ateak. Gunea kultur etxeko 3. solairuan kokatuta dago. Astelehenetik ostiralera erabili ahal izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 0tik HH5 bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta derrigorrezkoa da gutxienez heldu bat hauekin egotea. Gehienez 20 ume egon daitezke aldi berean, eta guraso batek ezingo ditu bost ume baino gehiago eduki bere ardurapean. Edukiera betez gero, talde bakoitzak ordu betez soilik erabili ahal izango du gela. Erabiltzaileak arduratuko dira gelaren eguneroko garbiketaz. Garbiketa sakonagoa astean behin egingo da. Eskuratu izen-emate orria hemen.
28kanala_00140
28kanala
"Argiantza" eleberriaren inguruko solasaldia izango da, bihar, Subijana etxean Pello Lizarralderen Argiantza eleberriaren inguruko solasaldia izango da bihar, azaroak 7, Subijana etxean, 19:00etan. Idazleak berak eta Garbiñe Ubeda kazetariak gidatuko dute saioa. Argiantza eleberriak 1982ko irailera eramango gaitu. Ramon Beitia hainbat zine aretoren ardura daraman gerentea da. Ikuskatze lanetan murgildu denean, ordea, irabaziak beheraka ari direla ohartu da. Aitarengandik negozioa jaso berri duen nagusi gazteak zenbakiak baino ez ditu buruan. Lotsa gutxi eta eskrupulu gutxiagoko nagusiari egoera gordina azaldu beharrean aurkituko da Beitia gerentea. Horrelaxe hasten da peripezia hau: nola zeuden herrietako aretoak eta zertan zebiltzan bertako langileak. Zalantzarik gabe, Gurea zinearen 75. urteurrenaren harira, eleberri honen gaiak aukera polita eskainiko digu herrietako zine-aretoei buruz hitz egiteko eta hausnartzeko. Pello Lizarralde idazleak eta Garbiñe Ubeda kazetari eta idazleak liburuaren nondik norakoak emango dituzte. Dena den, liburua irakurri ez izana ez dadila solasaldira ez joateko aitzakia izan. Izan ere, eleberriaren nondik norakoez arituko zaizkigu Lizarralde eta Ubeda, eta dudarik gabe gogoa piztuko digute 80 orrialde inguru dituen nobelatxo hau irakurtzeko.
28kanala_00141
28kanala
Suhar Koruak lortu du Kutxaren Sari Nagusia 54. Tolosako Abesbatza Lehiaketan Sari Nagusiaz gain, Shuar Koruak polifonia eta folklore sailetan ere lehe postua eta 2024an Bulgariako Varnan ospatuko den Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusirako izendapena eskuratu ditu
28kanala_00142
28kanala
Tolosako Abesbatza Lehiaketaren Amaiera Ekitaldia Sariak lortu dituzten abesbatzak igoko dira gaurkoan oholtzara.
28kanala_00143
28kanala
Casanueva ganadutegiak irabazi du XIV. Frisoi Txapelketa Berrogeita hamar animaliek hartu dute parte txapelketan, bost ganadutegitik etorriak.
28kanala_00144
28kanala
Larruz ahuntz gaztak irabazi du Esneki eguneko gazta txapelketa Markina-Xemeingo gaztandegia izan da irabazlea finalean, zortzi gaztandegien artean.
28kanala_00145
28kanala
Iñauterietako kartel lehiaketako lanak azaroaren 26rako aurkeztu beharko dira Datorren astelehenetik, azaroaren 6tik aurrera Tolosako Inauterietako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalduko da. Kartelean ondoko testua txertatu beharko da: Inauteriak 2024, otsailak 8-14 / TOLOSA. Era berean, Tolosako ikur komunikatiboa integratuta eramango du aurkeztutako lanak. Bakoitzak gehienez hiru lan Partaide bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ditzake. Kartelaren aukeraketak hiru fase izango ditu. Lehenengo fasean, datorren astelehenetik aurrera, azaroaren 6tik 24ra lanak aurkezteko epea zabalduko da. Bigarrengoan, azaroaren 26tik 30era, kartel irabazlearen aukeraketa egingo da eta epaimahai batek aurkeztutako lan guzteitatik bat aukeratuko du. Eta hirugarren eta azken fasean, berriz, abenduaren 10etik 14ra, irabazlearen iragarpena egingo da. Kartelaren ezaugarriei dagokionez, original guztien neurri bertikalak 50x70 zentimetroko proportzioa izango du. Koloreari eta teknikari dagokionez, aldiz, aukerakoa izango da eta kartela formatu digitalean aurkeztu beharko da irudi bektoriala duen artxibo batean. Artxiboaren gutxieneko erresoluzioa 300 ppp-koa izango da eta gehienez 5 MB izango ditu hautaketaren lehenengo fasean. Irabazle aukeratu den hautagaiak bereizmen altueneko formatuan aurkeztu beharko du bere proposamena. Saria, 1.500 euro Kartelak aurkezteko azken eguna azaroaren 24a izango, 14:00etan. Obrak fitxategi digital batean entregatu behar dira, Tolosako Udalak bere webgunean (www.tolosa.eus) horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez: Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da epaimahairentzat kartelaren identifikatzailea. Fitxategiaren izenean lema baino ez da azaldu behar. Saria 1.500 eurokoa izango da eta honi dagokion atxikipena edo erretentzioa egingo zaio. Epaimahaia Kultura, Festak eta Gaztedia departamentuak izendatuko du, emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekatua bermatuz. Hala, generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatu beharko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez. Saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Tolosako Udalaren jabetzapean geratuko dira. Horiek egoki deritzon publizitate lanetan ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan, autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru kopururik jasotzeko ere. Gainera, saritutako lanak eduki ditzakeen jabetza intelektualaren gaineko eskubide guztiak Tolosako Udalari emandakotzat joko dira, inolako kontraprestaziorik gabe. Inauterietako kartel lehiaketako informazio gehiago nahi duenak 943 670388 telefono zenbakira deitu edo helbidera idatzi dezake. Nahiago duenak, kultur etxera (Traiangulo 1) jo dezake
28kanala_00146
28kanala
Bueltan da "Ibilian" ekimena, adinekoen artean jarduera fisikoa sustatzeko Amasa-Villabonako Udalak, herriko adineko pertsonen osasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisori eutsiz, Ibilian programa abiaraziko du berriro, herritar hauen artean jarduera fisikoa sustatzeko eta lagunarteko espazio berriak sortzeko. Ekimen honen bidez, Amasa-Villabonako adinekoei herrian zehar ibilaldiak egiteko aukera eskainiko die Udalak astero, eta lehenengo hitzordua asteazken honetan bertan izango da, azaroak 8, goizeko 11:00etan, Erreboteko plazatik abiatuta. Ibilbidea amaitzean, salda beroaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek Salbadora jubilatuen etxean. Erniobea BHI eta Zubimusu Ikastolako DBHko ikasleek boluntario gisa parte hartuko dute asteroko ibilaldietan. Horrela, komunitate-giroa sustatzeaz gain, belaunaldi ezberdinak elkarrekin harremantzea eta elkarrengandik ikastea izango da helburua. Ezaguna da jarduera fisikoak pertsona guztien osasun-egoeran onurak eragiten dituela. Adineko pertsonen kasuan, gainera, garrantzi handiagoa du. Horregatik, Ibilian programak Amasa-Villabonako adineko pertsonei lagunartean jarduera fisikoa egiteko aukera eman nahi die, eta astean behin, asteazkenetan, ordubeteko ibilaldiak egingo dituzte. Programa honetan, Amasa-Villabonako Udalaz gain, Santiago egoitzak, Salbadora jubilatuen etxeak, Olaederra kiroldegiak, Zubimusu ikastolak, Erbiobea BHIk, Uliazpik, Matia fundazioak, Goxarak, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen dute. Deskargatu Ibilian programaren eskuorria
28kanala_00147
28kanala
'Haurren Hiria', Tolosako haurren ekarpenak jasoko dituen proiektua Herriko gaztetxoenen iritzia jakiteko egitasmoaren 10. ekitaldia egingo da 2023-2024 ikasturtean, herria haurren ikuspuntutik hobetzeko helburuarekin Herria hobetzeko haurren iritzia aintzat hartuko duen egitasmoa abian jarri du Tolosako Udalak. Bertan Herrikide eta Samaniego ikastetxeko eta Laskorain ikastolako 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dute. Haur, nerabe eta gazteen aisialdia ardatz Hainbat batzar antolatuko dituzte ikastola eta ikastetxe bakoitzeko ordezkariek bertan parte hartu dezaten. Batzar horietan, aisialdia ardatz izanik, etorkizunera begira sor daitezkeen ekintzen inguruan solastuko dute. Proiektuan parte hartu nahi duten haurrek azaroaren 14ra arte eman dezakete izena. Izena eman duten guztien artean zozketa egingo da. Hona hemen argibideak: Haurren kontseiluaren lau lan-saio Lau lan-saio egingo dira ostiraletan, eskola ordutan, eta goiz osoa iraungo dute. Lehen saioari abenduaren 15ean ekingo diote, hurrengoa urtarrilaren 19an, hirugarrena martxoaren 22an eta azkena maiatzaren 3an. Haurrek profesionalen laguntza izango dute Tolosako Udalari egin nahi dizkioten ekarpenak bideratu ahal izateko.
28kanala_00148
28kanala
Gosaria: Eguneko lehen otordua Berriro ere 28 Kanaleko leihotxo honetatik zuekin elikaduraren inguruko zenbait hausnarketa egiteko asmoz, uda bukatu eta betiko martxara itzuli garen udazkeneko sasoi honetan. Eta bigarren artikulu honetan, zeri buruz hitz egingo dugun? Bada, egunean egin ohi dugun lehenengo otorduaz, GOSARIAz alegia. Asko hitz egin eta idazten da gosariari buruz: "gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da" edo "eguna gosari on batekin hasi behar dugu" edota "errege baten moduan gosaldu, printzipe baten moduan bazkaldu eta txiro baten gisa afaldu". Orduan... gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da, benetan? Ba EZ. Nutrizio ikuspuntu batetik, ezin da hori baieztatu. Egia da, noski, goizean zehar egin behar dugun jarduera fisiko edota mentalaren arabera, gosariak garrantzia handia hartuko duela jarduera horri ganoraz aurre egiteko garaian. Eta egia da, kulturak ere zerikusia baduela gai honetan, eta kultura batzuetan apenas gosaltzen den bitartean, besteetan, aldiz, sekulako gosariak egiten direla (adibidez, British breakfast, babarrunak, arrautzak, saltxitxak... eta abarrekin). Funtsean beraz, garrantzitsuena ez da gosaltzea edo ez gosaltzea, baizik eta zer gosaldu behar dugun. Zeren eta, benetan gosaria hain garrantzitsua baldin bada, kalitatezko gosaririk egiten al dugu normalean? Gure gosaria osasuntsua eta konpletoa izaten al da? Ba kasu gehienetan nik ezetz esango nuke, gure gosaria ez dela izaten batere osasuntsua. Gehiago esango nuke, eguneko otordurik txarrena dela ziur nago. Zergatik pentsatzen dudan horrela? Hasteko hausnarketa txiki bat. Dilistak osasuntsuak direla denok ados gaude. Baina egunero, asteko zazpi egunetan, dilistak jango bagenitu esango genuke hori ez dela ona, beste gauza batzuk ere jan behar direla, denetik jan behar delako. Eta gosaria hain garrantzitsua izanik, zergatik gosaltzen dugu kasu askotan gauza berbera? Denok normaltzat hartzen dugu egunero gosari berbera egitea. Eta beste hausnarketa. Zein da propaganda eta publizitate gehiago eragiten duen otordua? Gosaria, zalantzarik gabe. Komunikabideetan, etengabe ikusi eta entzuten ditugu gailetak, opilak eta zerealei buruzko iragarkiak. Aukera osasuntsuak eguneko otordu garrantzitsuenerako? Ez, noski. Agian, aipatutako hiru aukera horien artean osasuntsuena zerealak direla esango genuke, ez? Gosariko zerealak. Bitxia. Ezagutzen duzue jakiren bat, bereziki, bazkaltzeko edo afaltzeko denik? Bazkariko dilistak edo afariko arrautzak. Bada, begira: gosariko zerealak. Zer lortzen dute horrelako mezuekin elikadura enpresa erraldoi horiek? Bada, bere produktua gure eguneroko gosariko bihurtzea. Negozio borobila!! Noski, osasuntsuak balira eguneroko zereal horiek... gaitzerdi!! Baina, osasuntsuak al dira? Kasu gehienetan EZ. Zereal hauek, normalean, haziaren almidoia besterik ez dute, galorratz edo germen eta zohia edo salbadoa kenduta, zerealaren zatirik interesgarrienak, alegia. Eta askotan azukrea gehituta. Nolakoak dira gosariak gure inguruan? Zoritxarrez, ez oso osasuntsuak. Gozoa, opilak, gailetak, kakao azukrearekin, gosariko zerealak... Eta nolakoak izan beharko lukete? Hasteko, nik esango nuke unean gogoko dugun hori jan beharko genukeela, eta ez genukeela beti gosari berbera egin beharko. Eta zein osagai izan beharko lituzke gosari osasuntsu batek? Hau da nire hautua: Fruta freskoa, bitamina C asko duena: kiwia, laranja, limoia, mangoa... Ogi integrala, karbohidrato konplexuak eta fibra dituena. Oliba olio birjina edo ahuakatea, gantz saturatu gabekoekin. Jogurt naturala, azukrerik gabe. Fruitu lehor naturalak: intxaurrak, almendrak, urrak... Eta gosariko zerealak aukeratuz gero, azukrerik gabekoak eta integralak izan daitezela. Tira, 28 Kanaleko jarraitzailea. Badakizu, ondo hasi eguna eta ON EGIN!! Hurrengora arte.
28kanala_00149
28kanala
Asteburuan bypass-a jarriko da N-1ean Ikaztegieta parean Urriaren 27an Ikaztegietako tunelean izandako luizia konpontzeko larrialdiko konponketa egin zen aurreko asteburuan. Gasteizerako noranzkoan dagoen tunelak behar dituen lan osagarriak egingo ditu orain Gipuzkoako Foru Aldundiak. Tunelaren giltzarrietan sare iragazgaitz berria jartzea aurreikusten da askatutako eremuetan, pinoietako bilketa puntuetara iragazten den ura bideratzeko. Lan hauek egiteko, ostiralean 18:00etatik astelehen goizeko 6:00ak arte, zirkulazioa by-pass bidez bideratuko da. Donostia aldera joateko erabiltzen den tuboa bi norabideetan zirkulatzeko egokituko da. Horez gain, lan horiek osatze aldera, erremate jakin batzuetarako errei mozketa puntualak egitea ere aurreikusten du Foru Aldundiak. Ikaztegieta inguruko herritarrei GI - 2131 errepidea erabiltzeko gomendioa egiten zaie, ibilbide luzekoei AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzekoa.
28kanala_00150
28kanala
Lauburu Ibarrak Errege Kopako hirugarren kanporaketa gainditu du Astearte iluntzean jokatu zuen Lauburu Ibarrak Wanapix Sala 10 taldearen aurka Errege Kopako hirugarren kanporaketako partidua Urnietan. Talde morearen ahaleginek saria izan zuten, partiduaren hasieran Aragoiko taldea faboritoa bazen ere. Norgehiagoka 3-3ko emaitzarekin amaitu ondoren penaltietan moreak izan ziren nagusi. Xotaren aurka jokatuko du Errege Kopako hurrengo kanporaketa Lauburuk, azken emaitza onak utzi dion zapore onarekin. Asteburuan Tausteren kantxan jokatuko du ligaren zazpigarren jardunaldiari dagokion partidua.
28kanala_00151
28kanala
Energiaren inguruko saio praktikoan parte hartzeko izena eman behar da Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Villabonako Udalarekin elkarlanean Energia Argitu programaren berokuntza egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du azaroaren 8an, 18:30etan, Subijana Etxean. Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrenak aztertu dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean. Beharrezkoa da tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 3a baino lehen izena ematea. Ezinbestekoa baita, aldez aurretik parte-harztaile kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: Posta elektronikoa bidaltzea: edo 605-757-68 telefono zenbaira deitzea (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00).
28kanala_00152
28kanala
Lauburuk Urnietan jokatuko du Errege Kopako kanporaketa Lauburuk bere sare sozialetan jakianarazi duenez, bihar Belabietan Wanapix Sala 10 taldearen kontra jokatzekoa zen lehia Urnietako kiroldegira lekualdatu dute. Bertara joateko Ibarrako Udalak doako autobus zerbitzua ezarriko du. 19:00etan Belabietatik irtengo da autobusa eta lehia amaitu ondoren itzuliko da Urnietatik. Autobudean joan nahi duneak lotura honetan eman behar du izena. Lauburuk kanporaketa jokatzeko data atzeratu egin zuen Belabietako kantxako lanak amaitu eta Ibarran jokatu asmoz. Ibartarren eta zaragozarren arteko lehia irabazten duenak Xotaren aurka jokatu beharko du hurrengo kanporaketa.
28kanala_00153
28kanala
Doako autobus zerbitzua eskainiko du Udalak, Santu Guztien egunean hilerrira igotzeko Udalak doako autobus zerbitzu berezia eskainiko du azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, Amasako hilerrira igo edota hilerritik Villabonara jaisteko. Autobus zerbitzuak ondorengo ordutegia izango du: VILLABONATIK AMASARA IGOTZEKO: Olaederra kiroldegitik abiatuta 09:3010:3011:3012:3013:30 AMASATIK VILLABONARA JAISTEKO: Amasako plazatik abiatuta10:0011:0012:0013:0014:00
28kanala_00154
28kanala
Redline Mekanika TAKE 62 - 63 LBC Cocinas.com Talde tolosarrak puntu bakar batengatik galdu du, EBA ligako bosgarren porrota izan da hau urdinentzat Norgehiagoka gogorra izan da Beasainen jokatutakoa igandean. TAKEk sailkapen taulan hirugarren postuan dagoen LBC Cocinas.comen aurka maila handia erakutsi du. Partida osoan zehar markagailu paretsua ikusi ahal izan dugu, baina azken tantoa aurkariek saskiratu dute. Porrota gazia izan bada ere talde Tolosarra itxaropentsu da, eta hurrengo lehian garaipena ziur eskuratuko dutela adierazi dute jokalariek.
28kanala_00155
28kanala
Tolosala AFKE 3 - 2 Gernika FS Tolosalak garaipena lortu du Gernikaren aurka Uzturpeko kantxan Areto futboleko 3. mailako 6. jardunaldian Tolosalak 3 puntuak eskuratu ditu. Bizkaitarrak mendean hartu eta gero talde tolosarra 12 punturekin kokatu da sailkapen taulan.
28kanala_00156
28kanala
Arantxa Aranbururen "Kultura Saretzen" argazkiak irabazi du Tolosanklisk lehiaketa Tolosako Udalak aurtengoan ere 2024ko egutegia osatzeko Tolosanklisk lehiaketa egin du. Aurtengo gaia, Tolosa, kultur herria izan da, herrian kultur ekitaldiek duten garrantzia aitortzeko helburuarekin. Epaimahaiak aukeratu ditu egutegia jantziko duten irudiak. Tolosanklisk lehiaketaren edizio honetara 147 argazki aurkeztu dira eta 80 lagunek hartu dute parte. Sariketan azalerako argazkia, irudi irabazlea aukeratzeaz gain, urteko 12 hilabeteen argazkiak ere aukeratu ditu epaimahaiak. Hala, Arantxa Aranburu Arakama izan da irabazlea eta 600 euroko saria jasoko du. Gainera, bere Kultura Saretzen lanarekin apainduko dute 2024ko egutegiaren azala. 12 hilabete, 12 kultur ekitaldi Urteko 12 hilabeteen irudien ataleko irabazleek 200 euroko saria jasoko dute eta ondokoak izan dira: Javier Ortiz Moreno Isidro Larrañaga Zuzendari Maisua lanarekin (urtarrila); Arantxa Aranburu Arakama Txarangen Igoera (otsaila); Javier Zabala Txarangak (martxoa); Juanan Dorronsoro Ugartemendia Gure Zirkuaren Emanaldia (apirila); Unai Altolagirre Ormazabal Suaren gainean oihu eta irrintzi (maiatza); Xabier Liceaga Txistulariak eta Dantzariak (ekaina); Joseba Imanol Odriozola Tolosanblus (uztaila); Joseba Iturbe Erraldoiak (abuztua); Iñaki Otegi Arrospide Badator Erraldoia (iraila); Juanma Goñi Sagarzazu El Pajarillo (urria); Javier Zabala Tolosako Abesbatza (azaroa) eta Miren Liceaga Santa Ageda Bezpera (abendua).
28kanala_00157
28kanala
Lurpeko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko lanei berrekingo die Alegiko Udalak Azaro erditik aurrera hasiko dira lanak eta fase ezberdinetan gauzatuko dira Pandemiaren aurretik ekin zien Alegiako Udalak herriko hilerriko lurpeko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko prozesuari. Pandemia iritsi zenean guztia bertan behera geratu zen baina orain lan horiei ekingo zaie berriz ere. Azaroaren erditik aurrera hasiko dira lan horiek eta fase ezberdinetan gauzatuko dira. Udala jakitun da gai delikatua dela eta horregatik, familiei harreman zuzen pertsonalizatua eskainiko zaie. Epe bakoitzari ekin aurretik, behar besteko aurrerapenarekin, Udala familiekin harremanetan jarriko da prozesuaren berri emateko. Hilobietan dauden hainbaten senitartekoekin harremanetan jartzeko zailtasunak dituela ere adierazi du Alegiako Udalak. Eskura dituen datuen artean ez dago pertsona horiekin lotura egiteko modurik eta duela egun batzuk Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hilobiratuta dauden pertsona horien zerrenda. Agerkari horretan edo Udal webgunean kontsultatu daiteke eta familiek 15 eguneko epea dute Udalarekin harremanetan jartzeko.
28kanala_00158
28kanala
Jarraitu Tolosako Udalaren Osoko Bilkura zuzenean Gaur arratsaldeko 18:30ean hasita egingo du Tolosako Udalak urriko Osoko Bilkura. Hemen duzue zuzenean ikusteko aukera: Honako da gai-ordena: 1. Akta hau onartzea: 2023ko irailaren 28ko Ohiko Osoko bilkurakoa2. Onartzea 2023-2025 aldirako Tolosako Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko proposamena.3. Hasieraz onartzea 2023ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko proposamena (6-2023).4. Onartzea zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak aldatzeko proposamena.5. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, onartzea zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak aldatzeko proposamena.6. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea herri jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen ordenantzen aldaketak.7. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak egiteko tasen ordenantzen aldaketak.8. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea hiri izaerako lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantzen aldaketak.9. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordenantzen aldaketak.10. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea ondasun higiezinei buruzko zergaren ordenantzen aldaketak.11. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea ordenantza orokorraren aldaketak; hain zuzen, zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko ordenantzaren aldaketak.12. 2023an jasota, onartzea 2022ko ekitaldiari dagokion faktura. 13.Hasieraz onartzea kreditu aldaketarako 16/2023 espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.14. Onartzea 2023an udal langileen ordainsarien bigarren igoeraren aplikazioa.15. Onartzea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio- zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko Erregelamenduaren aldaketa.16. Kreditu aldaketarako 13/2023 espedientearen berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.17. Kreditu aldaketarako14/2023 espedientearen berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.18.Kreditu aldaketarako 15/2023 espedientearen berri ematea; kreditu transferentzien modalitatekoa da.19. Mozioa: Tolosan alokairuaren merkatuko prezio altuengatik tenkatutako eremuak definitzea, Estatuko Etxebizitzaren Legeak ezartzen dituen mugak bertan gauzatzeko.20. Galderak eta eskaerak.
28kanala_00159
28kanala
Villabonako III. Azoka Ekologikoa hartuko du Erreboteko plazak larunbatean Larunbatean, urriaren 28an, Udaleko Ingurumen Sailak antolatzen duen urteroko Azoka Ekologikoaren hirugarren edizioa izango dugu Villabonako Erreboteko plazan. Azoka honekin Udalak ingurumenarekiko praktika jasangarriak sustatu nahi ditu, eta bide batez, bertaratzen diren guztiei produktu eta jarduera ekologiko ugariz gozatzeko aukera eskaini. Azoka Ekologikoak goizeko 10:00etan irekiko ditu postuak eta eguerdiko 14:00ak arte luzatuko da, tokiko eta garaiko produktu ekologiko ugari aurkeztuz eta praktika jasangarriei buruz ikasteko aukera eskainiz. Ekoerrezetak zuzenean, Ane Agirre sukaldariaren eskutikAzoka ekologikoaren puntu garrantzitsuenetariko bat ekoerrezeten erakusketa izango da, OSOACooking-eko Ane Agirre sukaldariaren eskutik. Eguerdiko 12:00etan, Agirrek "Ekoizpen duina kontsumo herrikoia" lelopean sukaldaritza erakusketa eskainiko du, eta osagai ekologikoekin prestatutako errezeta osasuntsuak partekatuko ditu bertaratutakoekin. Azoka ekologikoan parte hartuko duten ekoizleak• Bereziartua (Iurreta) - Barazkiak eta kremak• Aldaba Zahar (Tolosa) - Ogia• Pikunieta (Antzuola) - Ardi gazta• Berbelar (Aia) - Behi gazta• Bego Villar (Hernani) - Mermeladak eta kontserbak• Aikur (Urretxu) - Eztia• Gatz Museoa (Leintz Gatzaga) - Gatza• Pasta Martinelli (Beriain) - Pasta• Conservas Garavilla (Zamudio) - Arrain kontserbak• Aitor Bastarrika (Zarautz) - Arropa• Lurreko Aromáticas y Biodiversidad (Prejano) - Infusioak eta olio ondu ekologikoak• Biolur (Bergara) - Informazio gunea Azoka Ekologikoaren hirugarren edizio honekin produktu ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko interesa duten bisitariak erakarri nahi ditu Udalak, beraz, Amasa-Villabonako herritarrak zein jasangarritasunaren zaleak gonbidatu nahi ditu azoka ekologiko honetara, aukera paregabea izango baita komunitatearekin konektatzeko, kalitatezko produktu ekologikoak ezagutzeko eta modu jasangarrian sukaldatzen ikasteko. Ez galdu ekologiaren eta jasangarritasunaren munduan murgiltzeko aukera paregabe hau Villabonako Erreboteko Plazan! Azoka ekologikoaren kartela
28kanala_00160
28kanala
XXXV. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoan izen ematea irekita Aurten, estreinakoz, San Frantzisko Pasealekuan egingo da txapelketa Aurten ere, Gure Kaiola elkarteko kideek Tolosako Babarrunak hoberen prestatzen dituen bikotea topatzeko lehiaketa gastronomikoa antolatu dute Babarrunaren Festaren baitan eta bertan parte hartzeko izen ematea dagoeneko irekita dago. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren 35. edizioa izango da azaroaren 18an larunbata eta aurten, estreinakoz, San Frantzisko Pasealekuan egingo da txapelketa. 20 bikote partehartzaile egongo dira gehienez eta pasealekuan bertan jarriko dituzten postuetan prestatu beharko dute Oiartzungo Joxe Mari Aranbururen babarruna (azken edizioan ekoizle lehiaketan txapeldun izandakoa). Izenematea whatsappez edo mezu bitartez egin daiteke 605 426 533 zenbakian edo helbide elektronikoan. eta izen emateko epea azaroaren 9a izango da. LEHIAKETAREN OINARRIAK Lehiaketa Tolosako San Frantzisko pasealekuan izango da. Partehartzaile bakoitzak kilo bat babarrun prestatu beharko ditu. Antolatzaileek emango diete babarruna partehartzaileei. Tolosako Udalak antolatutako Tolosako Babarrun Ekoizleen Lehiaketan lehengo urtean saritutako ekoizlearena izango da babarrun hau. Kasu honetan, Oiartzungo Joxe Mari Aranbururen babarruna. Nahi adina osagai erabil daitezke, betiere babarruna nagusitzen bada. Prestatzerakoan erabilitako osagaiak bakoitzaren kontu izango dira. Partehartzaileek Tolosako San Frantzisko Pasealekuan bertan egin beharko dute babarruna, goizeko 8:30etatik aurrera, bertan jarriko diren sukaldeetan. Prestatutako babarrunak aurkezteko ordua: eguerdiko 12:30ak. Babarrunak lehiakideei itzuliko zaizkie epaimahaiaren erabakiaren ondoren. Gehienez 20 bikotek parte hartuko dute lehiaketan (izendapen askeko 2 bikote barne, bat Tolosako Udalaren aldetik eta beste bat Gure Kaiola Elkartearen aldetik). Izen emandako lehiakideen kopurua plaza erabilgarriena baino handiagoa bada, zozketa egingo da Gure Kaiola Elkartean azaroaren 10n, ostirala, 20:00etan. Zozketaren ondoren, antolakuntza lehiakideekin harremanetan jarriko da izen-ematea baieztatzeko. Baieztapen hori egin ahal izateko, lehiakideek, izena ematerakoan, lehiakide-bikotearen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa adierazi beharko dituzte. Izena emateko epea azaroaren 9ean, osteguna, 24:00etan amaituko da. Arauak errespetatzen ez dituen oro deskalifikatuko da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. SARIAK 1. Saria: 400 euro, txapela eta produktu-sorta bat. 2. Saria: 200 euro eta produktu-sorta bat. 3. Saria: 200 euro eta produktu-sorta bat.
28kanala_00161
28kanala
Azaroaren 4ko manifestaziorako autobusak antolatu ditugu Tolosaldean Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Horregatik, Bilboko kaleak betetzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik manifestaziora joateko. Autobusean joateko izena online (beheko estekan sakatuz)eta Tolosaldeko hainbat herritan presentzialki (taberna, saltoki eta elkarteetan) eman daiteke. Autobusek geldialdiak egin dituzte Alegian, Anoetan, Asteasun, Berastegin, Berrobin, Elduainen, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Orexan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Autobusak 14:45 eta 15:00artean irtengo dira eta manifestazioa amaitutakoan (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da) bueltatuko dira. Prezioa: 10 euro (egunean bertan autobusean ordainduko da). Joaneko ordutegia: 14:45-15:00 bitartean (herriaren arabera). Bueltako ordutegia: manifestazioa amaitutakoan (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da). Non eman izena presentzialki? ALKIZA: Ostatua.ALTZO: Ostatua, Elordi elkartea. AMEZKETA: Ametza. ANOETA: Arkupe.ASTEASU: Iturriondo, Patxine. BERASTEGI: Ategi, Urepele biltokia.BERROBI: Udaletxea, Iturriza janari-denda. ELDUAIN: Biltokia. GAZTELU: Ostatua.IBARRA: Atari, Zubiaurre, Oramahai okindegia. IKAZTEGIETA: Ostatua.IRUA: Trinkete, Xare okindegia. LEABURU-TXARAMA: Ostatua. LIZARTZA: Ostatua.ORENDAIN: Ostatua. OREXA: Ostatua. TOLOSA: Amaiur, Ikatza, 3 taberna, Galtzaundi.VILLABONA: Txurrut, Iratzar. ZIZURKIL: Egarri, Iriarte.
28kanala_00162
28kanala
Zerbitzuen etena Tolosako udal eraikinetan Sektore publikoko sindikatuek deitutako grebaren ondorioz, Tolosako udal eraikinetan ez da zerbitzurik emango bihar, urriaren 25ean. Tolosako zerbitzu publikoak ez dira emango biharko egunean. Izan ere, udaletxeak, kultur etxeak, musika eskolak, euskaltegiak, Aranburu jauregiak eta haur liburutegiak ateak itxiko dituzte, sektore publikoko eragileek deitutako greba dela medio. Alegia, tailerrak eta klaseak eta bestelako jarduerak eta zerbitzuak etengo dira. Hala ere, zerbitzu batzuetan sekote publikokoak ez diren beste eragileek esku hartzen dutenez, Udaltzaingoa eta Gorosabel eraikina irekita mantenduko dira.
28kanala_00163
28kanala
Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa Iruran Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Irurako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du, azaroaren 2an, 18:30tan, Eskola Zaharreko ekitaldi-aretoan. Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dira eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko da. Parte hartzen dutenei, "Energia-aurrezkiari eta -eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida" banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku. Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 27a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Honako telefono zenbakira deitzea: 628-530-303 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00) Informazio osagarria: www.argitu.eus Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Jasangarritasun Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. Honakoak dira 2023ko udazkenean zehar egingo diren prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak: Nola egokituko etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe Energia berriztagarriak zure etxean...posible da! Komunitate Energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute. Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako (Berria) Energia Argitu kit kanpaina: kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan auto diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta, ondorioz, faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere. Energia Argitu da Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatuko duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.
28kanala_00164
28kanala
Iker Eskisabel Amasako Mendi Duatloian garaile Azken unean erabaki da Amasako Mendi Duatloiaren sailkapena 64 lagunek hartu dute parte lasterketan, hauexek izan dira sailkapenak: Gizonezkoetan: 1. Iker Eskisabel Elorza 1:17:56 2. Josu Urrestarazu Garcia 1:18:21 3. Adria Noguera soldevila 1:18:27 Emakumezkoetan: 1. Enara Oronoz Mateo 1:38:51 2. Ainara Pequeño Uranga 1:48:43 3. Nekane Pradera Belar 1:52:54 Binakako lasterketan Dani Iparagirrek eta Koldo Herrerak osatutako bikotea gailendu da.
28kanala_00165
28kanala
Ander Iñarra eta Irati Larrañaga izan dira Eltxo Trail lasterketan irabazleak Parte hartze handia izan du 2023ko edizioak Aurten inoz baino lehenago bete da korrilalarien izen ematea eta dortsalak agortu egin dira.
28kanala_00166
28kanala
Ezinbestekoa da batzen jaraitzea helburutik ez aldentzeko Larunbatean Ligako seigarren jardunaldiari egingo diogu aurre, eta Errioxako Villa de Ribafrecha hartuko dugu, 2B mailara igo den talde berrietako bat. Partida arratsaldeko 20:15ean izango da Donostiako Bidebieta kiroldegian, eta aurreikuspenak betetzen badira, gure Belabieta maitetik kanpo etxeko bezala jokatuko dugun azkena izatea espero dugu. Ribafrechak ez du punturik lortu orain arte Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken postuan dago, orain arte jokatutako 5 jardunaldietan punturik lortu ez duelako. Nolanahi ere, datu horrek ezin digu balio ohi baino erlaxatuago joateko. Izan ere, errioxarrek markagailu ez atseginekin amaitu dituzten jardunaldiak jokatu dituzten arren, batzeko zorian egon dira bitan jarraian, Zierbena eta Anaitasuna bezalako aurkari indartsuen aurka gainera. Horren aurrean, asteroko lana erakutsi beharko dugu guk, eta, horrekin batera, taularen goialdean mantentzea merezi dugula erakutsi. Aurrera gauden horiekin Gorkaren bajaren albistearekin, gainontzeko jokalariek 40 minutuei egin beharko diete aurre jokoa gure pibotaren faltara egokituz. Zentzu horretan, Ceci gure beste pibotak adierazi du Ribafrecharen joko sistema zaila denez, entrenamenduak aurkariaren erasora eta defentsara egokitu dituztela "eraginkorrak izateko". Hori alde batera utzita eta baieztatu berri dugun Beñat Zalduaren baja dela eta deialdia indartzeko asmoz, Diestrok Euskal Ligako Eñaut ere deitu du oraingo honetan. LAUBURUZALE, LARUNBATEAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!! GOOOOOOAZEN!!!!!
28kanala_00167
28kanala
Gau Beltza badator Ordua aldatzearekin bat, gure herrietara iluntasuna etortzen da. Hotzak hasten dira, beheko suaren usaina zabaltzen, eta goiz biltzen gara etxera. Gaua da protagonista, eta Gau Beltzarekin, neguaren sarrerarako prestatzen gara. Danbolinaren karraka, gaztainak, basoko goxokiak bueltaka. Eskuak berotu eta zikinduko zaizkigu, eta berriketan aritu lagunartean. Eta gero, gure beldurrak, ezinegonak, loa kentzen diguten kontuak... paperean idatzi eta erreko ditugu, gure buruetatik desagertzeko, patxada hartzeko. Beldurrak erre! Betiko erre, hauts bilakatzeko eta haizeak eramateko! Kanpaiak mezulari izango dira, benetako iluntasunaren abisua pasako digutenak. Eta gaua etorriko da, benetako gau beltza, urteko gaurik beltzena! Mugimendua hasiko da orduan, gure bihurri txikiak herrian ibiliko dira, bide iskinetan baratzeko kalabazak aurpegi formarekin jarriko dituzte, helduei sustoak emateko. Dir-dir bizirik dauden aurpegiak. Arimak gerturatuko dira orduan; Eta puska biltzea hasiko da, Euskal Herriko neguko jaietan garrantzia izan duen ohitura, eta guk orain, berreskuratu duguna. Etxez-etxe puska biltzea, etxe bakoitzak soberan duena eman eta denok konpartitzeko. Herri guztia batzen da orduan, ez daude talde txikiak, denak batera ospatzen dugulako. Eta hildakoak ere, gure memoriako txokoetatik etorriko zaizkigu, haiekin afalduko dugu, haiek oroituko ditugu, haietaz hitz egin. Beldurrak gorputzean ibiliko dira gero, ezinegona eta irrika batera. Gau beltzari beldurra genion, gauean ibiltzeari ikara, baina denok batera aurre egingo diogu. Gauean aske ibili nahi dugulako, beldurrei aurre eginez. Heriotzari beldurra diogu noski: "baina herio! ez etorri gure bila, ez dugu presarik, eta segi ezazu denbora luzean holaxe, gu agurtu gabe;. Heriotza ere bizitzaren parte baita, ez diezaiogun bizkar eman, bestela jarraika izango dugulako, atzetik. Gau Beltzean hildakoak oroitzen ditugu, haietaz gogoratzen gara, haiek istorioak kontatzen ditugu, horrela, guk ere, bizitza ospatzen dugulako. Jarraitu horrela, egunero bizitzaz gozatzen!
28kanala_00168
28kanala
10 urte betetzeko, 10 urte bete-bete saskia eskainiko du Errigorak Errigorak 10 urte bete ditu eta aurtengo saskia eskuratzeko gaurtik azaroaren 9ra arte ireki dute epea Errigora sortu zenean bezala 50 euroko saski bakarra eskainiko du urteurren edizio berezi honetan. Horrela azaldu zuten atzo eskainitako prentsaurrekoan: Originala: Sorrerako saskiaren modukoa eta aldi berean joera berrikoa.Biribila: 8 ertz izan arren, Errigora dena, biltzen duena (ekoizle taldea, euskalgintzarako ekarpena, auzolangileen emana...).Biderkatzailea: Sinpletasunetik, parte izateari eta izan nahiari dei egiteko ahalmena duena. Inoizko etxe gehienetara iritsi asmo duen kutxa honetan, Errigora beraren 10 urteko ibilbidea jasoko dute eskatzaileek:• 23 ekoizleren ohiko 9 produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian. Ekoizleak hauek dira: Ablitasgo kooperatiba, El Alcaraván (Argedas), El Agricultor (Lerin), Aristu (Irunberri), Axuribeltz (Iturgoien), Azanza (Abartzuza), Azpea (Irunberri), Biosasun (Discastillo), La casa del aceite (Cascante), Bardea (San Isidro del Pinar), La Churta (Allo), Ebrón (San Adrian), Enara (Arroitz), El Escolar (San Adrian), Gobeiaberri (Lodosa), Hazialdeko (hainbat herri), Iturri (Arroitz), Lezaun (Lakar), Martinelli (Beriain), Mendiko (Oibar), El Molinero (Arroitz), Monasterio de Cascante eta Urrutia (Uxue).• Saskiaren prezioa, produktu horiek dendan erosiz gero izango luketen prezioen parekoa da. %25a euskalgintzarako ekarpena da. Eskaerak egiteko honako informazioa zabaldu du Errigorak: Online: errigora.eus Internetez eskatzeko azaroak dituenak ohiko bideak erabiltzekoa arazoik ez luke izango, beraz, kanpainako eskuorriak dakarren inprimakia beteta ere egin daitezke eskaerak, herriz herri eta auzoz auzo kanpaina egiten duten ehunka boluntarioren bidez. Aurtengoan 10 urteotan eskaria egin duten pertsona bakoitzari heleraziko diren gutunak erabiliko dituzte eskuz esku.
28kanala_00169
28kanala
UNIMA Federazioaren XXII. Biltzarra TOPICen ospatuko da UNIMA Federazioaren aurtengo XXII. Biltzarra Tolosako TOPICen izango da, urriaren 27tik 29ra. Ostiralean, hilak 27, 18:30ean, Kongresua aurkeztu eta inauguratuko dute TOPIC, UNIMA Euskal Herria eta Eva Serna UNIMA Federazioko lehendakariak. Ondoren, Txotxongillo Taldeari omenaldia egingo diote, Adolfo Ayusok Isabel Gasseti hitz batzuk eskainiz, txotxongiloen aitzindaria baita eskolan. Ondoren, taldeak, "Caminos para la Poesía/Poesiarako Bideak" antzezlana antzeztuko du. Hilak 28an, 12:00etan, hasiko da Txotxongiloen Ondarearen Defentsa, Berrezarkuntza eta Dokumentazioari buruzko Mintegia, Francisco Javier Cornejok aurkeztua eta moderatua eta Idoya Otegui, UNIMAko Ondare Batzordeko lehendakariaren parte-hartzearekin. Oteguik testuinguru orokorrago batean kokatuko du mintegia, helburu unibertsalagoetara bideratuz. Ondoren, Raquel Arrazionerok hartuko du hitza, Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritzean lizentziatua. Arrazionerok, txotxongiloak zaharberritzen egin du lan, besteak beste, Almagroko Antzerki Museo Nazionalean (Ciudad Real). Arratsaldean, 16:30ean, mintegiarekin jarraituz, Adolfo Ayusokhartuko du hitza UNIMAko Ondare Batzordeko kide eta hainbat garaietako ondareetako aditu gisa. Museoetan eta bilduma partikularretan gordetako ondarearen kontserbazio, berreraikitze eta zabalkunde prozesuetan ikerketak eta azterlanen garrantziaz hitz egingo du. Amaitzeko, Ana Valls, Bartzelonako Antzerki Institutuko Arte Eszenikoen Museoko zuzendariak, museoaren bilduma zabalari buruz hitz egingo du, baita Kataluniako txotxongilolari onenei buruz ere, hala nola Juli Pi, Didó, Vergés familia edota H. V. Tozer-i buruz. Azkenik, kataluniako Eszena Digitala proiektuari buruz entzuteko aukera izango da, dokumentazio- eta artxibo-sistemari buruz hain zuzen.
28kanala_00170
28kanala
Alkizako udalak Erretore-etxeko sotoa eta lorategia erosi ditu Bertan herri-ostatua kokatzea aurreikusten da eta lorategiak eta sotoak eskuratu izanak ostatuaren zerbitzu-eskaintza nabarmenki hobetzeko aukera emango du Alkizako udalak Erretore-etxeko sotoa eta lorategia erosi ditu, horrela eraikin osoaren jabetza lortzen duelarik. Sotoak 100 m2 erabilgarri ditu eta lorategiak 500 m2. Inaki Irazabalbeitiak alkateak adierazi du 'Erretore-etxearen jabego osoa lortu izanak, beste dimentsio bat ematen dio udalak eraikin horretan lantzen ari den turismo-azpiegiturari. Izan ere, bertan herri-ostatua kokatzea aurreikusten da eta lorategiak eta sotoak eskuratu izanak ostatuaren zerbitzu-eskaintza nabarmenki hobetzeko aukera emango du'. Lehen urrats gisa herriko haur-parkea eta lorategia, ondoz ondo daudenak, bateratzea izango da herritarrek lorategiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Bestalde, aste honetan hasi dituzte Erretore-etxeko irisgarritasuna hobetzeko lanak. Tartean igogailua jartzea erabaki da, etxearen kanpoaldean kokatuz, Erretore-etxe eta Mendiko etxe arteko orubean. Lanak lau hilabete irautea aurreikusten da.
28kanala_00171
28kanala
Kezkaz eta larritasunez hartu dute Tolosako Udaleko EH Bildu eta EAJ udal-taldeek euskararen indarberritze-prozesuaren aurkako epaia EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin dituela Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu Dekretu honek hizkuntza ofizialen erabilera arautzen du, Udal Legea garatuta. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak uztailean Udal Legeari buruz emandako epaiaren ostean, Dekretuaren aurka jo du orain Auzitegi Nagusiak. Horren aurrean, Tolosako Udaleko EH Bilduren eta EAJren udal-taldeek adierazpen bateratu bat argitaratu dute. "Epai hauek traba dira urteotan euskara sustatzeko bidean adostasun handiz eraiki den orubearentzat" Bertan, kezkaz eta larritasunez adeirazi dira euskararen indarberritze-prozesuaren aurkako epai honen aurrean, "Testuingurua ere kontuan hartu behar da: azkenaldian gisa bereko epai batzuk iritsi dira, eta guztietan berbera izan da norabidea. Epai hauek traba dira urteotan euskara sustatzeko bidean adostasun handiz eraiki den orubearentzat." Eapi honek Tolosako Udalari bete-betean eragiten diola ere salatu dute, urteotan jorratutako lan-ildoei hain zuzen eta sententzia honek oztopoa besterik ez dakarkiola udalak jarritako helburuei, euskararen normalizazioa ezbaian jarriz. Auzitegi Nagusiak euskara lehenestearen aurka egin duela adierazi dute, dekretuak minorizatutako hizkuntza aurrerabidera eramaten duelako, eskubide guztiak bermatzeko. "Euskarak indarrik handiena duen lurralde-eremuei eragiten die, eta gune horien premia gorria du euskarak" Udalerri euskaldunei bereziki eragiten diela sententziak ere aipatu dute, horietan ari baitira hartzen euskaraz funtzionatzeko neurri gehien, "Hori oztopo bikoitza da euskararen indarberritze-prozesuarentzat: batetik, galga jartzen die euskara normalizatzeko neurri aurreratuenei, eta normalizazio-prozesuak badauka horien premia; bestetik, euskarak indarrik handiena duen lurralde-eremuei eragiten die, eta gune horien premia gorria du euskarak. Udalerri euskaldunek ezinbestekoa dute lege-babesa." Euskara aurrerabidean jarraitzeko asmo sendoa adierazi dute eta aurrerantzean ere martxan jarriko dituela bere esku dauden neurri eta plangintza guztiak hurratsak ematen jarraitzeko. Lege-araudia garatzeko eskumena duten gainerako erakunde guztiei ere deia egin diete, nork bere eskumenekin eta elkarlana oinarritzat hartuta, bidea urra dezaten euskararen indarberritze-prozesua lege-babes sendoz hornitzeko. Tolosako Udalbatzak bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako antolatutako manifestazioarekin, eta epai honek beste arrazoi bat jarri duela adierazi dute. Bat egiten dute Galtzaundi Euskara Taldeak larunbaterako antolatu duen elkarretaratzearekin, eta tolosar guztiei dei egin die parte har dezaten: larunbatean izango da, hilak 21, 12:00etan, Plaza Zaharrean.
28kanala_00172
28kanala
Etxebizitzen energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Villabonako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du, urriaren 25ean, 18:30ean, Subijana Etxean "Energia berriztagarriak zure etxean... posible da!" tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da. Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan. Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du gaian espezializatutako aditu batek eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du. Gainera, parte hartzen dutenei, "Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa" banatuko zaie. Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 20a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00).• Informazio osagarria: www.argitu.eus Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Jasangarritasun Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. Honakoak dira 2023ko udazkenean zehar egingo diren prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak: • Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe. • Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!• Komunitate Energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute.• Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako (Berria)• Energia Argitu kit kanpaina: kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan auto diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta, ondorioz, faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere. Energia Argitu da Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatuko duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.
28kanala_00173
28kanala
Palestinar harriari elkartasuna adierazi dio Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak 1973tik lehen aldiz, gerra egoera ezarri du Israelek lurraldean, bere makineria militarra martxan jarriz. Hamar egun igaro dira eta guzti hau salatzeko, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak manifestazioa burutu du, bertan, Israelgo estatuak, palestinarrak etengabe jazarri dituela adieraziz, "Ideologia sionista supremazistaren inguruan ardazturiko gobernuek, palestinarrak desagerrarazteko estrategia izan dute urte luzez, lurren okupazioaren, torturaren eta erailketaren bitartez; betiere mendebaldeko bloke inperialistaren babesarekin". Herritar ugari bildu dira Kontseilu Sozialistak deitutako manifestaziora, "Israelgo Estatua hiltzailea! Palestinar herriarekin elkartasuna" oihukatuz Tolosako kaleetan zehar. Dominazioaren eta zapalkuntza guztien aurka, nazioartean sozialismoaren aldeko indar politiko bat berrantolatzeko lanean jarraitu behar dela salatu dute "hori baita herri langileen asaktasuna eta gerrarik gabeko jendarte baten oinarriak eraikitzeko bermea" adieraziz.
28kanala_00174
28kanala
Kulturarteko festaren egitaratua aurkeztu da Mundu bat Asteasun! ekimenaren baitan egiten den jaia ostegunetik igandera arte ospatuko da Aurten, lehendabiziko aldiz, atzerriko sukaldaritza dastatzeko parada izateaz gain, herrira azken urtean atzerritik etorri diren herritarrei ongi etorria emateko ekitaldi bat egingo da. Hainbat urte dira ekitaldi hau ospatzen dela herrian eta, azken bi urteetan bezala, aurten ere MUNDU BAT ASTEASUN! proiektuan baitan egingo da eta egitaraua egitasmo honen kideekin elkarlanean landu du Udalak. Iaz bezala, aurten ere egun bateko ekitalditik harago joan nahi izan da, hainbat egunetan ekitaldiak programatuz. Helburua da, festa egitearekin batera, ekitaldia mamiz eta edukiz betetzea. Horren harira programatu dira osteguneko DIVINAS elkarteak antolatutako "Africa no es un país" hitzaldia, edota ostiraleko ipuin kontaketa ("Mundu misteriosoa", Intujai teatro konpainiaren eskutik). Igandean, hilak 22, urtero bezala, munduko sukaldaritzak probatzeko aukera izango da. Aurten 14 herrialdetako jaki eta edanak izango ditugu. Aurretik haurren jolasak egongo dira. Herrialdeetako postuetako jan-edanak bukatu ondoren, ekitalditxo bat antolatu da. Bertan bilduko gara MUNDU BAT ASTEASUN! ekimenean parte hartzen dugun guztiak, eta noski, herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta daude. Ekitaldia irekitzeko, aurten, lehendabiziko aldiz, herrira azken urtean atzerritik etorri diren herritarrei ongi etorria emateko ekitaldi bat egingo da. Ekitaldi honetan, kafea eta gozoak lagun, bertako kultura eta atzerritik etorritako herritarren kultura uztartuko ditugu: herriko bertsolariak koplaka arituko dira, euskaraz eta gazteleraz; hainbat euskal dantza ere dantzatuko ditugu; eta ondoren Ecuador eta Afrika mendebaldeko dantzen erakustaldiak izango ditugu. Ekitaldiari, urtero bezala, piñatarekin emango zaio bukaera. Asteasuko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldian parte hartzera.
28kanala_00175
28kanala
Udalak txukunketak egin ditu herriko parkeetan Alegiako Udaleko langileek txukunketa lanak egin dituzte herriko parkeetan azken asteetan. Parke inguruak txukuntzearekin batera, haurrentzat egoera arriskutsuan egon zitezkeen hainbat jolasetan konponketa lanak egin dituzte. Esate baterako, ibai ondoko pasealekuko parkean, etxola bati estalki berria jarri zaio eta txirrista baten ertz bat konpondu da. Lan horietako batzuk Udalak hautemandako gabezien ondorioz egin dira baina beste batzuk egiteko beharra herritarrek Alegia APP bidez Udalera bidalitako mezuen bidez somatu du Udalak.
28kanala_00176
28kanala
Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala bertan behera lesio baten ondorioz Amasa-Villabonako errebote plazan jokatzen ari zen txapelketa bertan behera utzi behar izan dute jokalari batek jokatzen ari zela lesio bat izan baitu Enrique Abril Errebote Txapelketa hiru urtez behin jokatzen da Amasa-Villabonan, eta antolatzaileek lehia oraindik zehazteko dagoen data batera atzeratzea erabaki dute.
28kanala_00177
28kanala
Hiru puntuak Uzturpetik kanpo geratu dira 1-2ko emaitzarekin amaitu da partidua Bigarren zatiaren amaieran lortutako gola ez da aski izan Tolosalarentzat.
28kanala_00178
28kanala
Laskorain KE 1 - 6 Lauburu KE Ibartatrek lortu dute garaipena derbian, Donostiako Bidebieta kiroldegian jokatu behar izan dute taldeek Usabalgo grebaren ondorioz.
28kanala_00179
28kanala
Trafiko mozketak Tolosako Herri Krosa eta Berazubiko festak direla eta Urriak 13, 14 eta 15, moto klasikoak ikusgai egongo dira Trianguloan Datorren ostegunean, urriak 12, Tolosako XXXV. Herri Krosa egingo da eta lasterketaren eraginez, trafiko mozketa puntualak egingo dira herriko puntu desberdinetan, hala nola: Suhiltzaileen biribilgunean, Santa Klarako biribilgunean (Zumalakarregirantz ezingo da sartu), eta Gorritin (Rondilla kalera ezingo da sartu). Mozketak goizeko 11:30-12:00ak bitartean egingo dira eta korrikalariak eremu horietatik pasa ahala zabalduko da errepidea. Berazubiko jaiek dagokienean, hauek dira egingo diren trafiko mozketak: Urriak 11, asteazkena: 17:30etik 19:00etara ezingo da ibilgailuz auzoan sartu. Urriak 13, ostirala: 17:00etatik 20:30era eta 22:30etik 01:00etara ezingo da ibilgailuz auzoan sartu. Urriak 14, larunbata: 16:30etik 19:30era ezingo da ibilgailuz auzoan sartu. Horrez gain, Tolosako Udaltzaingoak jakinarazi du, datorren ostiral, larunbat zein igandean, urriak 13, 14 eta 15, moto klasikoak ikusgai egongo direla Trianguloan, goizeko 08:00etatik 09:00etara. Izan ere, asteburuari begira moto klasikoen karrera berezi bat egingo da eta hauek errepidera irten aurretik ikusgai egongo dira herritarrentzat goizeko lehen orduan.
28kanala_00180
28kanala
Tolosako Udal Musika Badaren udazkeneko kontzertua Asteazkenaean, Tolosako Udal Musika Bandak Udazkeneko Kontzertua eskainiko du Berazubi auzoan, bertako festen lehen egunean. Urteroko hitzordua izaten da, urriaren 12a jaieguna izanik, bezperan egin ohi dutena. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta errepertorio zabala entzuteko auekra izango da. Gure Giroa (Tomas Aragües), Highlights from La La Land (J. Hurwitz / Moldaketa: M. Brown), La Gran Vía (F. Chueca eta J. Valverde) Tina Turner: Simply The Best! (Jan Van Kraeydonck) eta Latin American Fever (Harald Kolasch) da kontzertuaren programa. Herritar guztiak animatu nahi dituzte kontzertura, eta Berazubi Auzo Elkarteari ere eskerrak eman nahi izan dizkie, kontzertua bertan egiteko aukera eskaintzeagatik.
28kanala_00181
28kanala
Lasa eta Zabalaren hilketaren 40. urteurrenean Busotenoroimen ekitaldia burutu dute Tolosako alkateak nabarmendu du «senideek oraindik aitortza ofizialik gabe» jarraitzen dutela, tolosarren gorpuak aurkitu zituzten lekuan egin den ekitaldian 40 urte beteko dira Guardia Zibilak Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarrak Baionan bahitu, Donostian torturatu, hil eta Alacanteko Busot herrian lurperatu zituela. Urteurren honen testuinguruan, Egiari Zor Fundazioak omenaldia antolatu du bi tolosarrak gogora ekartzeko, gorpuzkiak aurkitu zituzten lekuan, Busoten. Ekitaldian, senideak, lagunak eta Busoteko herritarrez gain, Tolosako alkate Andu Martinez de Rituertok parte hartu du. «Busotera etorri gara, Lasa eta Zabalaren gorpuak agertu ziren herrira, espainiar estatuko gorputz parapolizialen indarkeria jasan zuten bi tolosarrak gogora ekartzeko, eta senide eta gertukoei babesa eta maitasuna azaltzeko», adierazi du Tolosako alakteak hitza hartu duenean. Duela lau hamarkada bizitakoa ekarri du gogora Martinez de Rituertok: «Hilabeteetako desoseguaren ondoren, gorpuak agertu zirenean, estatu indarkeriaren gordintasuna parez pare ikusi genuen». Senitarteko eta herritarrei azken agur duina emateko eskubidea ukatu zitzaiela ere gehitu du alkateak. 40 urte igaro dira gertakari latz horietatik, eta, gaur egun, espainiar estatuak oraindik Lasa eta Zabala ez dituela biktimatzat hartzen gogorarazi du Martinez de Rituertok. «Senideek ez dute inolako aitortza ofizialik». Tolosak bakearen eta adiskidetzearen arloan urteak daramatza lanean, eta alkateak adierazi du hemendik aurrera ere, udalerriko biktima guztien errekonozimenduan aurrera egin dadin eta maila guztietako erakunde publikoen aldetik aitortza ofiziala jaso dezaten lan egingo duela Udalak: «Guk lanean jarraituko dugu biktima guztientzat egia, justizia eta errekonozimendua berma daitezen».
28kanala_00182
28kanala
Puntu bakar batengatik galdu du partida Tolosa CF Eskubaloiak Uharteren aurka Talde urdina markagailuaren atzetik joan da uneoro norgehiagokan, azken uneetan berdinketa izan du eskuetan baina ezin izan du azken gola sartu
28kanala_00183
28kanala
EHEk euskararen erabileraren aldeko topaketa antolatu du Espazio euskaldunak sortu, zaindu, indartu eta hedatzeko ardura azpimarratu du EHEk "Euskararen aldeko borrokaren loraldi berri baterako baldintzak sortzekogaraia da, ortzimuga itxaropentsuak berreskuratzekoa. Euskal Herri euskaldunaposible da, horretarako tresnak eskuratzen baditugu eta bidean borrokak piztu,hauspotu eta antolatzen baditugu", adierazi dute EHEko ordezkariek.
28kanala_00184
28kanala
XXV. Argazki rally herrikoian izena emateko epea zabalik Izena emateko azken eguna urriaren 10a izango da. Rally-a urriak12tik 15era burutuko da. Berastegiko Udalak XXV. Argazki rally herrikoia antolatu du, kultur astea ospatuko dutela-eta. Parte hartu nahi dutenek telematikoki edo presentzialki eman beharko dute izena urriaren 10a baino lehen. Online izena emateko, -era idatzi beharko dute, edota 688 681 952 zenbakira WhatsApp mezu bat bidali. Ordea, parte-hartzaileek izen-ematea presentzialki egin nahiko balute, herriko udal bulegora joan beharko lirateke, edo 943 68 30 00 zenbakira deitu. Urriaren 11an, egunean zehar, parte-hartzaileei rally-rako aukeratu duten gaia helaraziko zaie, hurrengo egunean lanean has daitezen. Hauek dira parte-hartzaileek bete behar dituzten baldintzak: - Argazkiak Berastegiko eremuetan ateratzea. - Ateratako argazkiak ez manipulatzea (Photoshop edo antzerako baliabideak erabiltzea, alegia). - Ateratako argazki guztietatik hiru aukeratu beharko dituzte, eta hauek aurrez aipatutako helbide elektronikora bidali urriaren 15ean, 23:59ak baino lehen. Epaimahaiak hiru argazki onenak aukeratu eta saritu egingo ditu, eta azoka egunean, azaroaren 5ean, irabazleen izen-abizenak esango dituzte. Argazkiak udalaren webgunean eta udaletxean ikusgai egongo dira Kultur Aste osoan zehar.
28kanala_00185
28kanala
Zinefiloak Txikienek ere beraien handitasuna dute, eta hauek kontatzea Nahiz eta udako hilabeteei agur esan, ez nengoen prest nire zetazko soinekoa armairu atzean gordetzeko, ez aldiz Zinemaldiko lehen flash-ekitsutzen ninduten arte. Izanez, aurrekoan kontatu nizuen bezala, soineko honen gidoia idaztea urte luzeko lana izan da. Jakina da Donostia hiria, nahiz eta dotore atondu urteko edozein egunetan, galaz jazten dela Iraila amaieran. Aldiz, honelako ekitaldiekpentsakor uzten naute: "istorio guztiek izaten al dute pareko erakusleihorik?" Kontakizun xumeen handitasunak liluratu izan nau beti, hare eta gehiago urteetan isilik egon diren horienak edota isilarazteko arriskuandaudenak. Nola ahaztu lehen aldiz "Maixabel" ikustera joan nintzen iluntze hura. Bakarrik nintzen, eta hiru eserlekuren distantzian nire aitona izanlitekeen gizon bat. Pelikula amaitzean negar zotinka geratu nintzen, bai, gizon harrek ezin izan baitzion bere emozioei eutsi. Film harrek, ziurrenik,giltzapean gordeak zituen bizipen eta memoriak azaleratu zizkion; isilpean ezkutatzera behartutako sentipenen istorioa. Aurreko astean berriz, hainbat lagunekin joan nintzen zinera. "Maitagarria" zirudien momentu harrek, Isabel Coixet-ek tripak nahastuzizkigun arte bere "Un Amor" filmarekin. Gutxitan ematen dira horrelako sentierak, ehundaka pertsonez inguratuak egon arren bakarrik sentitzea,jendarteko irri lotsatien ondoren, deseroso sentiarazten zaituen isilunea: "mesedez, pasa dadila hau azkar", "ni ere hor egon naiz momenturenbatean". Onartuko dizuet, nire eta beste hainbaten istorioa, isilarazteko arriskuan egon litekeela, berpiztu zuen zuzendari honek. Horrexegatik ditut gustuko kontakizun hauek, elkarren desberdintasunetik berdintasunetik baino urrunago gaudela gogoraraztenbaitigute, zinea guztion bizitzaren pasarteen proiekzio dela eta horiek foko aurrean jartzea inperatibo legala izan beharko lukeela. Baina ondoren diotnik: "zer dela eta hainbeste komeria film hauek egiteko?" Agian zinearen industria aletan banatzeak erantzunak eman ditzake, pelikula baten fotograma izango balitz bezala. Emakume zinegile eta ikus-entzunezkoen elkarteak argitaratutako azken datuen arabera, 2022. Urtean %37 eta %63an banatua zegoen Espainiar zinemaren industria generoaldetik. Baliteke emakumeen aldeko kuoten ezarpenak egoera hobetu izana zineman, hauen partaidetza handiagotuz, baina zuzendariari ezin zaiograbatzeko esan kamerarik ez badu, sukaldariari menua egiteko eskatuko ez geniokeen bezala labanik gabe. Aurretiaz esan bezala, istorio txikienek ere beraien handitasuna dute eta hauek kontatzea ezinbestekoa da, baina baliabide guztiekin. Izanik,berdintasuna ez da soilik presentzia kontua, diru kontua ere bada eta aurretiaz aipatutako kuota horiek ekonomikoak izan beharko lukete.Egia da Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak eskainitako diru laguntzetan, pastelaren zati bat emakumeei zuzenduadagoela espresuki, baina aizu, akaso ez zaie tarta zatitzeko aukera eman behar?
28kanala_00186
28kanala
Herriko eskola publikoaren azpiegiturak hobetzen jarraitzen du Udalak Amasa-Villabonako Udalak, hezkuntza publikoarekin duen konpromisoari eutsiz, Fleming Herri Eskolako eraikinen azpiegiturak hobetzen jarraitzen du. Horrela, azken hilabeteetan, ikasleen oporraldiaz baliatuta, bi hobekuntza-lan burutu ditu herriko bi eskola publikoetan. Tabike mugikorrak Arroa auzoko Fleming Herri EskolanHezkuntzaren behar aldakorretara egokitzeko, tabike mugikorrak jarri ditu Arroa auzoko Fleming Herri Eskolaren hiru gelatan. Hobekuntza berritzaile horri esker hezitzaileek bi gela batu edo banatzeko aukera izango dute, unean uneko premien arabera. Irakaskuntzaren kalitaterako inbertsio horrek 30.312 euroko aurrekontua izan du, eta Goiatz S.L. eta Tabiexpert enpresak aritu dira lanean. Udalak Eusko Jaurlaritzaren "Udalaguntza 2022" dirulaguntza lerrora aurkeztu zuen proiektu hau, eta inbertsioaren %60ko jasoko du buetan. Mugikortasun arazoak dituzten ikasleentzako komun egokituaOtelarre auzoko Herri Eskolan inklusioa eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz, eta mugikortasun arazoak dituzten ikasleengan pentsatuz, eraikinaren behe solairuko komun bat egokitu du Udalak. Horrela, ikasleen aukera-berdintasuna bermatzeko, Udalak, 25.663 euroko inbertsioa egin du, eta Zumarpe Kudeaketak S.L. enpresak gauzatu ditu egokitzapen lanak. Dena den, kasu honetan ere bai, Eusko Jaurlaritzaren "Udalaguntza 2022" dirulaguntza lerroaren bidez, inbertsioaren %60 jasoko du bueltan Udalak. Bi inbertsio hauek argi erakusten dute Amasa-Villabonako Udalak etengabeko ahalegina egiten duela herrian bertan kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzeko. Eskolako azpiegiturak hobetzea ezinbestekoa da egungo eta etorkizuneko belaunaldiei ikaskuntza-giro atsegina bermatu nahi badiegu.
28kanala_00187
28kanala
Kultur lantegietan izena emateko epea astebetez luzatuta Astebetez luzatu du Ibarrako Udalak kulturetxeko tailerretan izena emateko epea. Izan ere, oraindik hainbat tailerretan lekua geratzen da. Honako lantegiak dira plaza batzuk libre dituztenak: Altzariak berritzea eta aldatzea, Egur taila, Tai chi I (hastapena) eta Tai chi II (sakontzea). Tailerretan izena emateko interesa dutenek, kultur etxera bertaratu edo deitu (943670399) dezakete.
28kanala_00188
28kanala
Eskubaloi eskolan izena emateko epea irekia dago Tolosa CF Eskubaloiak harrobiko talden prestaketa saioen egutegia prest du. Eskubaloi Eskola ostegunean 18:00etatik 19:30era Samaniego Ikastetxeko kantxan egingo da. Bertan 2012an eta 2013an jaiotako haurrek parte hartu dezakete. Infantil nesken kasuan, 2010ean eta 2011n jaiotakoak, astelehen eta asteazkenetan egingo dira entrenamenduak. Astelehenetan 19:30ean Eskolapioetan (Tolosan) eta ostiraletan Irurako Trinketean. Infantil mutilek berriz, hiru prestaketa saio izango dituzte: astelehenetan, asteartetan eta ostiraletan. Astelehenetan 17:30ean Irurako Trinketean, asteartetan 18:00etan Anoetako kiroldegian eta ostiraletan 18:00etan Irurako Trinketean. Izena emateko edo zalantzak argitzeko Tolosa Eskubaloiak helbidea idatzi behar da.
28kanala_00189
28kanala
Nafarroa oinezera autobusez joateko aukera duzu Tolosaldetik Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Etxarri Aranatzera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da Izen ematea irekita dago urriaren 5era, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 10 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. Izena emateko lekuak hauek dira: ALEGIA: Kultur Etxean. VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan). ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan. Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Tafallan. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri: VILLABONA: 9:30 Kale berria 8ko geltokian. VILLABONA: 9:32 Kiroldegian. IRURA: 9:35 Etxezarretako geltokian. ANOETA: 9:40 Apaetxe baserrian. TOLOSA: 9:45 Zezen plazan. ALEGIA: 9:50 Paper fabrikako geltokian. IKAZTEGIETA 9:55 Kiroldegiko geltokian.
28kanala_00190
28kanala
Euskaltzale Independentisten Topaketak Villabonan Urriaren 7an eta 8an, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta EuskaltzaleIndependentisten Topaketak egingo dira Villabonan. Bi egun horietan zehar, euskaraeta independentzia ardatz hartuta, hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera izango da. Egitarau osoa: Urriak 7, larunbata-10:00etan, Gurea Antzokian, "Euskararen errepublika eraikiz" mahai-ingurunagusia.○ Hizlariak: Amets Aranguren, Amets Arzallus, Eneko Bidegain, EstitxuGarai eta Lorea Agirre.○ Aurkezlea: Ekhiñe Atorrasagasti.○ Partehartzeak: Patxi Gaztelumendi eta Sagrario Aleman.- 12:45ean, Ama Lurra plazan, ekitaldi politikoa.- Ondoren, Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean,azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziorako atxikimendu argazkia.- Jarraian, joaldunak kalez kale.-13:30ean, bazkaria Zubimusu Ikastolan.- Arratsaldean, Kultur Etxean, Subijana Etxean eta Gurea erakusketa gelantailerrak (hiru tailerrez osatutako bi txanda; beraz, norbanako bakoitzak bitailerretan parte hartu ahal izango du):○ 1. txandako tailerrak (16:00-17:15):■ "Kulturgintzaren transmisioa hezkuntzan" (Iratxe Retolaza -Euskaltzaindiako kidea eta EHUko irakaslea- eta Ibai Redondo -Hezkuntza mugimenduko kidea).■ "Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer?" (Agurne Gaubeka -Behatokia- eta Iñigo Urrutia - EHUko irakaslea eta legelaria).■ "Zein toki du euskarak intersekzionalitatean" (Saioa Iraola -Bilgune Feminista, Oier Azkarrraga - EHGAM, Leo Bueriberi -Euskal Herriko emakume migrante eta arrazializatuen sarea, IntzaGurrutxaga - EHE).○ 2. txandako tailerrak (17:30-18:45):■ "Gazteok euskararen borrokan" (Olaia Edme - AzterketakEuskaraz, Xalbat Altzugarai - Izpegiko Bestak, Malen Frantsesena- Gazte Euskaltzaleen Sarea).■ "Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka" (Iruñe Astiz - edukisortzailea eta Alex Aginagalde - Pantailak Euskaraz).■ "Txispa batek sortzen du sugarra. Tokiko borrokak" (UnaiApaolaza - EHUN, Gorka Roca Torre - HerriBiltza, Nestor Esteban -EHE).- 19:00etan, Jainekin txaranga kalez kale.-22:00etatik aurrera, kontzertuak Aljibean: Yogurinha Borova, Gora etorri etaDJa. Urriak 8, igandea- 11:00etan, gosaria Irrintzi Elkartean.- 11:30ean, Euskal Herrian Euskarazen mural pintaketa.- 12:45ean, Erreboteko plazan pilota ikuskizuna.- Ondoren, Iratzar Tabernan marianitada eta Euskaltzale Independentiston TokaTxapelketa.
28kanala_00191
28kanala
Urriko buletina aurkeztu du Kultura sailak Antzerkia, dantza, musika jaialdia, erraldoien topaketa... urrian ere bada zerekin gozatua Amasa-Villabonan! Hilabeteari hasiera ematearekin batera, Udaleko Kultura sailak urriko kultur buletina argitaratu du. Haur zein helduentzako antzerki emanaldiek, dantza ikuskizunak, Aljibeko zuzeneko musika kontzetuek ez dute hutsik egingo Amasa-Villabonan. Azpimarratzekoa izango da urriaren 21a. Goiz osoan zehar, Euskal Herriko hainbat tokitako erraldoien topaketa egingo da Villabonan, kalejira ere egingo dute herri osoan zehar. Erne! Buruhandiak ere bertan ibiliko baitira! Bestetik, ilunabarrean, geroz eta oihartzun handiagoa hartzen ari den Hellbona Metal jaialdia izango da Berdura plazan eta Aljibean. Hilabetero moduan, haur eta helduentzako film aukera zabala egongo da Gurea antzokian. Ikusi egitarau osoa Sarrerak on line
28kanala_00192
28kanala
TAKE 59 - C.B. Santurtzi 65 Ligako lehen partida ezin izan dute irabazi tolosarrek EBA ligan hasi berri da TAKE eta lehen norgehiagokan 6 puntuko aldearekin galdu du. Beasainen jokatu behar izan dute urdinek Usabalgo grebaren ondorioz.
28kanala_00193
28kanala
Mikel Funosas eta Sebas Etxeberri V. San Migel Xare Irekiaren nagusien mailan garaile
28kanala_00194
28kanala
Anoetako Euskal Jaiko bazkarirako tiketak salgai gaur eta bihar Urriaren 7an eta 8an Euskal Jaia ospatuko da Anoetan. Igande goizean azoka egongo da eta honen ondoren bazkaria egingo da honako menuarekin: Barazkiz betetako hojaldrea eztizko alioliarekin. Txerria burduntzian. Euskal pastela. Menu begetarioanoa eskatzeko aukera ere egongo da eta tiketak gaur, irailaren 28an, eta bihar, irailaren 29an, salduko dira arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara herriko plazan. Langileentzat 20euroren truke egongo dira eskuragarri eta langabe zein haurrentzat 15eurotan.
28kanala_00195
28kanala
Kilometroak-era joateko autobus zerbitzua antolatu da Igandean Kilometroak jaia ospatuko dela-eta, Galtzaundik autobus zerbitzua antolatu du Oreretara joan-etorria egiteko. Bihar, ostirala, irailak 29, goizeko 9:30era bitartean izango da izena emateko epea, Zizurkilgo udal-bulegoetan. Txartelen prezioa 10 eurokoa izango da. Atarikide zein galtzaundikideentzat, ordea, 8 eurokoa.
28kanala_00196
28kanala
Asuncion klinikako langileak Gasteizko Legebiltzarraren aurrean mobilizatu dira Osasun publikoaren defentsan, Asuncion klinikako langileen lan-baldintzek eta etorkizunak erdigunean behar dutela aldarrikatu dute Dagoeneko 23 egun igaro dira Asuncion klinikako langileek haien eskubideak aldarrikatzeko greba hasi zutenetik. Hala erakutsi dute haien haserrea Legebiltzarraren aurrean, Gotzone Sagardui osasun sailburuak honen berri izan dezan. Asuncion klinika Gipuzkoan dauden ESIetatik ospitale pribatu bakarra da. Hau publikoa bihurtzeko proiektua martxan den arren, eskatzen denetik urrun geratzen da: LABek eta ELAk diotenez, langileen baldintzak ez dira lehenesten proiektu horretan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak egin duen Plan funtzionalak ez du bermatzen Tolosaldeko klinikak inguruko eskualdeetako ospitaleen zerbitzu berdinak emango dituenik, ezta hau %100 publikoa izango denik ere. Bestetik, ez du aipatzen zer gertatuko den Asuncion klinikako 328 langileekin. LABek eta ELAk arduraz jokatzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Zerbitzu publiko onak eta kalitatezkoak eskaini nahi badira, langileen lan baldintza duinak bermatu beharko dituzte.
28kanala_00197
28kanala
Kulturarteko espazioaren 2. bilera egingo dute irailaren 29an Asteasun Urriaren 22an ospatuko duten Kulturarteko Festa izango da gai nagusia "Mundu bat Asteasun!" proiektuak urrats berri bat emango du datorren larunbatean. Izan ere, 2. aldiz bilduko da Kulturateko Espazioa, proiektua gidatzen duen espazioa. Asteasun jaiotako, zein kanpotik etorritako herritarrak biltzen dituen gunea. Maiatzean egin zuten lehen bilera, eta ordukoa bezala, hau ere jendetsua eta emankorra izatea espero dutela adierazi dute proiektuko antolatzaileek. Maiatzean egin zuten lehen bileran, 3 talde osatu ziren eta Kulturarteko Espazioaren 2. bileran talde horien lanari eutsiko zaio. Zehazki, hauek dira martxan jarritako taldeak: Harrera taldea: Etorkin berriei harrera nola egin landuko duena Euskara taldea: hizkuntza aniztasuna kudeatzea du helburu nagusi, euskara ikasteko aukera berriak sortzearekin batera Kulturartekotasun taldea: kulturartekotasuna sustatzeko ekimenak ditu ardatz Kulturarteko espazioaren 2. saio honetan, gai nagusi bat landuko dutela ere jakinarazi dute. Urriaren 22an ospatuko duten Kulturarteko Festaren egitaraua aurkeztu, osatu eta festarako prestaketak martxan jarriko dituzte. Horrez gain, euskara klaseen egoera ere izango da puntuetako bat. Dagoeneko 15 lagunek izena eman dute Asteasun antolatutako AISA atzerritarrentzako ikastaroan. Ikastera animatu diren horiei ikasitakoa erabiltzen laguntzea izango da langaietako bat. Azkenik, etorri berriei udalean eskainiko zaien gidaren zirriborroa aztertu nahi dute. Gida honek kanpotik datozenei herrira iristeko bidea erraztea du helburu, eskuorri itxura izango du, eta erroldatzera datorren herritar guztiei banatuko zaie. Izen ematea herritar guztiei irekita dago. Dagoeneko 20 lagunek eman dute izena, baina ostiral iluntzerarte aukera izango da izen-emateko. Hortarako 626235884 zenbakira watsapa idatzita. Bilerara asistentzia errazte aldera, zaintza Zerbitzua antolatu du udalak.
28kanala_00198
28kanala
Hasi dira Larrea auzoko haur-parkea estaltzeko lanak Larrea auzoko "Behe Nafarroa" haur-parkeak estalpe berria izango du laster, eguraldi txarra egiten duenean ere haurrek bertan jolasteko aukera izan dezaten. Aste honetan hasi dira parkea estaltzeko lanak eta lehen egun hauetan estalkia jartzeko oinarriak eraikitzen ari dira. Dagoeneko erretiratu dute parkearen albo batean zegoen gasoleo tanke zaharra (aurretik tanke hori erabilerarik gabe utzi eta inertizatu ondoren). Obra osoak 8 asteko iraupena izango duela aurreikusten da eta beraz, ezustekorik ezean abenduan amaituko dira lanak. Ordurarte, parkea hesiz inguratuta eta itxita egongo da. Oztopoak oztopo, aurreikusi gabeko traba ugari gainditu ondoren, eta esleipen prozesua amaituta, pasa den irailaren 22an sinatu zen obra-kontratua 4 Badia Mantentze Serbitzuak S.L. enpresarekin. Proiektu hau errealitate bilakatu dadin, guztira 226.428,85 euro inbertitu behar izan ditu Udalak. Amasa Villabonako udal gobernuak barkamena eskatu nahi du proiektu honen gauzatzeak pilatu duen atzerapen handiagatik. Itxaronaldia luzeegia izan dela aitortzearekin batera, Udalak herritarrek erakutsitako ulerkortasuna eta pazientzia eskertu nahi ditu. Oztopoak eta ezustekoak Udalaren konpromisoari eta pertseberantziari esker gainditu dira, eta berandu bada ere, datorren neguan herriak horrenbeste behar duen haur-parke estalia edukitzea lortuko da azkenean.
28kanala_00199
28kanala
Bertso derbirako gonbidapenak eskuragai daude oraindik Bertsolari txuriurdin eta zurigorrien arteko saio klasikoa larunbatean, irailaren 30ean, izango da, eguerdiko 12:30ean, Gurea antzokian. Gonbidapenak oraindik eskuragarri daude webgunean Bertsolari txuriurdin eta zurigorrien arteko saio klasikoa larunbatean, irailaren 30ean, izango da, eguerdiko 12:30ean, Gurea antzokian. Gonbidapenak oraindik eskuragarri daude webgunean. 2012. urteaz geroztik, Bertso derbia Athletic Cluben eta Realaren arteko norgehiagokaren aurretik egin ohi den kultura ekitaldia da, eta bertan, Atheltic Club eta Reala ordezkatzen dituzten bertsolariak aritzen dira bat-batean, euskal derbiarekin zerikusia duten gaien inguruan. Ekimenak giro oneko lehia sustatzea du helburu, euskal taldeen kirolaren eta kulturaren arteko norgehiagoka alde batera utzita. Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioak eta Villabonako Udalak elkarlanean antolatutako ikuskizuna da hau. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik HEMEN. Gai-jartzailea:Amaia Agirre Bertsolariak: Realaren alde:Andoni EgañaOihana IguaranJexux Mari Irazu Athleticen alde:Oihana BartraAitor EtxebarriazarragaJon Maia Mesedez, izan arduratsua eta erabiliko dituzun gonbidapenak bakarrik hartu.