id
stringlengths 14
14
| periodico
stringclasses 1
value | texto
stringlengths 72
15.3k
|
---|---|---|
28kanala_00700
|
28kanala
|
Ibarrako kaleetan euskararen erabilera % 52,3koa da
Gazteak eta haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, eta beste belaunaldi guztietan jaitsiera erregistratu da, baita haurretan ere.
Hizkuntzen Erabileraren 2023ko Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalak eta UEMAk. Neurtutako hizkuntzen kale erabileran erabilera datu hauek jaso dira: euskaraz % 52,3 euskaraz, gaztelaniaz % 43,4 eta gainerako hizkuntzetan % 4,3.
Euskararen kale-erabilera mende honetan apurka-apurka beheraka doa: 2000. hamarkadako lehen urteetan % 56 zen bataz besteko euskara erabilera, eta azken neurketetako bataz bestekoa % 50 da. Beti egon dira gorabeherak Ibarrako neurketetako euskararen erabileran, baina beherako joera apala erakusten du bilakaerak.
Galtzaundik jakinarazi duenez, gazteak (% 72) izan dira kalean euskara gehien entzun zaienak, eta apur bat gutxiago entzun zaie haurrei (% 67). Jarraian, heldu-gazteek darabilte gehien (% 50); hurrena, heldu-nagusiek (% 39) eta gutxien adinekoek (% 37). Alderaketa horretan azpimarratzekoa da 24 urtetik gorakoen eta beherakoen artean dagoen aldea: 24 urtez azpikoek % 68ko erabilera erregistratu dute; 25 urte baino gehiago dituztenek, berriz, % 41ekoa.
Haurren erabileraren garrantzia ere azpimarratu du Galtzaundi Euskara taldeak, jaitsi egin baita: bai haurrak elkarrekin hizketan ari direnean, baita helduekin ari direnean ere. Helduen arteko elkarrizketen % 45 dira euskaraz, aldiz, helduak eta haurrak nahasian daudenean 19 puntu egiten du gora erabilerak; eta 9 puntu helduen erabilerak. Beraz, haurren presentziak eta haurren jardunak ingurunea euskalduntzen dutela azaldu dute.
Ibarran geroz eta jatorri gehiagotako jendea bizi da, eta hori kalean entzuten diren hizkuntzetan ere antzematen da; Ibarran geroz eta hizkuntza gehiago entzuten dira. neurtzen direnez geroztik inoizko presentziarik handiena izan dute: %4,3koa. Ehuneko hori Tolosaldeko herriak kontuan hartuz jasotako altuena da. Haurrak eta guraso gazteak dira euskara eta gaztelera ez diren beste hizkuntzak gehien erabili dituztenak: heldu-gazteen %11 neurtu da, eta haurren %5.
|
28kanala_00701
|
28kanala
|
Arratsaldean egingo du Tolosako Udalak Otsaileko Osoko Bilkura
Plenoa zuzenean eskainiko du 28 Kanalak, bai telebistan baita webgunean ere.
Hilaren azkeneko osteguna izanda, 18:30ean hasiko da Tolosako Udalaren Osoko Bilkura. Gai ordenak hamar puntu ditu:
1. Akta hau onartzea:>
2024ko urtarrilaren 25eko ohiko Osoko Bilkurakoa.
4. Onartzea "Asociación protectora de animales y plantas de Gipuzkoa" elkartearen ondorengo kredituen judizioz kanpoko
7. Onartzea Tolosako Udaleko Iruzurraren Aurkako Planaren eta bere eranskinen eguneratzea.
8. Hasierako onespena ematea Tolosako Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren Katalogoaren aldaketari.
9. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (RASD) 48. urterreneko adierazpen insitizuzionala.
10.Galderak eta eskaerak.
|
28kanala_00702
|
28kanala
|
Eskolarteko ibilaldi neurtua egingo da igandean Amasa - Villabonan
Eskolarteko Mendi Lehiaketaren baitan, ekimenaren 35. edizioa izango da aurtengoa.
Igande goizean Tolosaldeko ikastetxeetako haurrei zuzendutako ibilaldi neurtua egingo da Villabonan. Errebote plazan hasita bi ibilbide izango dituzte aukeran parte hartzaileek. Luzeak 11,3 kilometroko luzera eta 422 metroko desnibela izango du. Motzak berriz, 7,7 kilometro eta 240 metroko desnibela. Ibilaldia patruila sistemaren bidez egiten da, hiru eta bost lagun arteko taldeetan.
Villabokoarekin batera, igandean Gipuzkoako beste lau herritan ere egingo dira ibilaldi neurtuak: Oiartzunen, Zarautzen, Arrasaten eta Zegaman.
|
28kanala_00703
|
28kanala
|
Alegiatik Palestinara elkartasun deiadarra
Alegiako Gernika-Palestina elkartasun sareak Israel Gazan eragiten ari den genozidioa salatu eta Palestinar herriari elkartasuna adierazteko bi ekimen antolatu ditu. Alde batetik, martxoaren 12an 19:00tan, Palestinako egoerari buruzko hitzaldia egongo da Txente Errekondoren eskutik Kultur Etxean. Bestetik, martxoaren 16an 12:00tatik aurrera, ekitaldia eta konzentrazioa egongo dira Herriko Plazan.
|
28kanala_00704
|
28kanala
|
Bi ikastaro labur eskainiko dira udaberrian
Helduentzako antzerki ikastaroa apiriletik ekainera egingo da; serigrafiakoa berriz, apirileko hiru astetan. Izena emateko epea martxoaren 11tik 22ra bitartekoa izango da.
Villabonako Udalak bi ikastaro laburretan izena emateko eskaintza luzatu du. Batetik, Iraitz Lizarragak zuzenduta, helduentzako antzerki ikastaroa egingo da. Ikastaro hau ostegunetan 19:00etatik 21:00etara bitartean eskainiko da Txermingo jubilatuen lokal zaharrean, lehenengo klasea apirilaren 11n eskainiko da eta azkena ekainaren 20an. Parte hartu nahi dutenek 55 euro ordaindu beharko dituzte.
Serigrafia ikastaroak berriz, 12 orduko iraupena izango du, apirilaren 9tik 30era astearteetan eskainiko da 18:30eatik 21:30era. Virginia Ameztoyk gidatuko duen ikastaroaren kostua 40 eurokoa da.
Bi ikastaroetan izena emateko villbona.eus-en eskura jarriko den formularioa bete behar da, martxoaren 11tik 22ra izango da horretarako aukera.
|
28kanala_00705
|
28kanala
|
Alkateak bilera eskaera egin dio URA Uraren Euskal Agentziari, kale Berriko uholdeeak errepika ez daitezen konponbideak bilatzeko
Atzo Villabonako kale Berrian izandako uholdeen biharamunean, Beatriz Unzue alkateak Gutuna bidali du, EAEko ibaietan eta ibai ertzeetako eskuduntza nagusia duen URA Uraren Euskal Agentziara. Gutun horretan kale Berria 1 eta 7 arteko eremuan dagoen uholde arrisku handia azaltzen du, 2021eko abenduan eta atzokoan gertatutako uholdeak eta bere eraginak aipatzen ditu, eta jarraian egoerari konponbideak bilatzeko lehen bilera bat egitea eskatzen du.
Honakoa da hitzez-hitz gaur Beatriz Unzuek sinatutako gutunaren edukia:
Kaixo,Nik, Beatriz Unzue Esnaola andereak, Amasa-Villabonako alkate naizenez, honako eskaera bideratzen dut Villabonako Udalaren izenean:
Azalpena:Dakizuen bezala, Oria ibaia Villabonako herri-gunetik igarotzen da eta azken hamarkadatan uholde arriskua murrizteko hainbat esku-hartze egin diren arren (ibaiaren zabalera handitzeko lanak, Adunako presaren zait bat eraistea...) oraindik oso ohikoa da Oria ibaia bere ubidetik ateratzea eta kalte handiak eragitea batez ere kale Berria 1 eta 7 zenbakien arteko 100-150 metro luzera duen tarte lokalizatu batean. Azken hiru urtetan bi aldiz irten da Oria ibaia aipatutako tarte horretan; 2021eko abenduaren 10ean eta 2024ko otsailaren 27an.Dokumentuarekin batera argazki sorta bat bidaltzen dizuegu, kale Berria 1 eta 7 zenbakien arteko tartean ateratakoak. Horrela argiago ikusi dezakezue arazoa zehazki zein eremutan dagoen.Aipatutako eremu horretan Oria ibaia bere bidetik ateratzen denean Villabonako hegoaldeko sarrera nagusia den errepidea ur azpian uzten du, trafikoan eta garraio publikoan arazo handiak sortuz. Bestalde, zonalde horretan lurpeko garaje handi bat eta etxebizitza eraikinen azpialdean dauden beste 40 garaje inguru daude, eta baita lokal komertzial batzuk ere, guztietan ura sartzen da. Gainera, kale Berria 2 zenbakian dagoen beheko etxebizitzara ere ura sartzen da. Beraz, uholde hauek kalte material oso handiak sortzen dituzte, hainbat herritar kaltetuz.
ESKAERAAurretik azaldutako guztia kontuan hartuz, Villabonako Udaleko ordezkaritza bat, ni neu barne, URA Uraren Euskal Agentzia erakundean uholdeen eta azpiegituren gaian ardurak dituen ordezkaritza batekin BILERA bat egitea eskatzen dizuegu. Bilera horren helburu nagusia, azaldutako egoerari etorkizunean konponbide bat bilatzen hastea litzateke.
Villabonako Udalean konbentzituta gaude posible dela une honetan uholde arrisku handiegia duen zonalde hori babesteko neurri eraginkorrak hartzea, eta hori da URA Uraren Euskal Agentziari eskatuko dioguna.
|
28kanala_00706
|
28kanala
|
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura emateko prest
Errigora kanpainako eskaerak martxoaren 13ra arte egin daitezke webgunean.
Martxan da Errigora kanpaina eta nafar hegoaldeko produktuak martxoaren 13ra arte eska daitezke. Ekimen honen bitartez ekoizlearen jatorrizko prezioan eros daitezke produktuak, gainera euskaraz etiketatuta eta auzolana bultzatzen duen proeiktu bat sustatuz.
Kalitate bikaineko eta Errigora balioak berme-zigilua duten produktuak eskura daitezke: Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak daude aukeran.
Esan bezala, eskaerak martxoaren 13ra arte egin daitezke www.errigora.eus wegunean eta banaketa apirilaren azken astean eta maiatzaren lehen hamabostaldian egingo da.
|
28kanala_00707
|
28kanala
|
Lezo eta Aibar aldean izan dira Alpino Uzturre taldeko laskertariak
Asteburu honetan ere Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariak leihan eta gozatzen ikusteko aukera izan dugu
Lezo Jaizkibel mendi lasterketan (14 km) Andoni Uzkiano laugarren sailkatu da 1:11 ́10" denborarekin. Jon Ander Iparraguirre, berriz, 30. postuan helmugaratu da. Bertan aritu dira leihan Maikel Fernández, Marian Rosa eta Julian Galarza korrikalariak ere.
Bestetik, Iker Luarizaierdik Nafarroako Aibar herriko mendi lasterketan hartu du parte (18 km. eta 850 m. desnibela metatua).
Bejondeizuela!!!
|
28kanala_00708
|
28kanala
|
Odei Arregi eta Mikel Goitia garaile Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketan
Etxeko jokalariak gailendu dira lehenengo eta bigarren mailan Beotibarren jokatutako finalean.
2. Mailan Mikel Goitiak nagusitasunez irabazi du, 25-13 izan da neurketaren emaitza.
1. mailan, Odeiek norgehiagokaren hasieran maila handia erakutsi badu ere, azken tantoetan aurkaria gerturatu egin zaio garaipena arriskuan jarriz, baina azkenean tolosarrak jantzi du txapela. 25-19ko markagailuarekin amaitu da finala.
|
28kanala_00709
|
28kanala
|
Tolosa CF 0, Bergara KE 1
Kostata baino Bergarako taldea gailendu da Berazubin larunbat honetan.
Etxeko taldeak aukera asko sortu baditu ere, ez da gai izan gol bakar bat ere lortzeko. Bergarak ordea 34. minutuan lortu du norgehiagokan izan den tanto bakarra, eta tinko eutsi dio lortu duen abantailari. 3 puntuak etxetik alde egin dute beraz, eta jardunaldi honetan Tolosa CFk ez ditu punturik gehituko.
|
28kanala_00710
|
28kanala
|
'Habemus Amam' eta 'Tenfe', karrozen eta konpartsen lehiaketako irabazleak, hurrenez hurren
Aquarium' eta 'Rafa Txokolategi' karrozek jaso dute bigarren eta hirugarren saria, hurrenkera horretan.
2024ko Inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketak baditu saridunak. Aurten guztira 22 karrozek parte hartu dute eta, urtero moduan, hiru onenak izendatu dira; konpartsen kasuan, berriz, orotara 45 atera dira eta horien artean onena hautatu da.
Plataformarik gabeko konpartsek ekarpen handia egin dute Inauterietan udalaren ustez, eta herriko txoko asko umorearekin eta sormenarekin bete dituzte. Denen lana zoriondu du udalak.
Karroza saridunek 2025eko Inauterietan kokapena aukeratzeko lehentasuna izango dute; bi irabazleek, gainera, afari bat jasoko dute.
Karrozak, lehen saria: 'Habemus Amam'
Umore askoko parodia zirikatzailea landu dute, eta Inauteriek hori ere behar dute. Antzezlan originala sortu dute, estilo ezberdinak uztatuz: koreografiaz gain, jendearen parte hartzea bilatu dute, ikusleak ere abesten jarrita; ikuskizunaren zati batean txirula ere jo dute. Mezuak ere ondo josita zeuden parodiaren barruan, eta euskara maila ona erakutsi dute. Mozorroak sortu egin dituzte. Emakumeen ahalduntze bat ere erakusten du.
Karrozak, bigarren saria: 'Aquarium'
Mozorro original eta koloretsuak izan dituzte. Koreografia landua egin dute, aquarium bat irudikatuz eta amaieran burbuilak botaz. Gauean, gainera, argiekin zeuden arrain guztiak. Ikuskizun asko eskaini dituzte kalean izan diren bi egunetan, baita gauean ere, eta horri balioa eman behar zaio. Gainera, adin tarte ezberdinetako inauterizaleak bildu ditu taldeak, belaunaldi artekotasuna sustatuz.
Karrozak, hirugarren saria: 'Rafa Txokolategi'
Tolosarekin erabateko lotura duen ikuskizun eta karroza sortu dute: herriko txokolategi bat irudikatu dute karrozan, eta pertsonaia ere bikain irudikatu dute. Ikuskizunari dagokionez, txokolatearekin zerikusia duten pertsonaia eta istorio asko uztartu dituzte, koherentzia bat emanez. Musikak eta antzezlanak ere txokolatearekin izan dute lotura zuzena. Berariek sortutako bertso eta kantuak sartu dituzte, gainera, guztiak euskaraz.
Konpartsak, sariduna: 'Tenfe'
Trenen atzerapenak gai nagusitzat hartuta, mota eta garai askotako pertsonaiak landu dituzte ikuskizun beraren barruan. Umore askoko ikuskizuna landu dute, euskaraz. Konpartsa beraren iruditeria eta mezuak tonu zirikatzailearekin moldatuta daude, eta sormen hori balioan jartzekoa da.
|
28kanala_00711
|
28kanala
|
Tolosako EAJ-PNV'k positibotzat jo ditu 2024ko Inauteriak, zenbait gaiek gogoeta, arreta eta hobekuntza eskatzen duten arren
Tolosako EAJ-PNV'ko Udal Taldeak bere balorazio propioa egin du Tolosako inauterien inguruan, Tolosako herriarekin partekatu nahi duena
Aurten ere, tolosarrok umorez, sormenez, txispaz eta satiraz bete ditugu Tolosako kaleak.
Aurten ere, inauteri egun bizi eta eder batzuk gozatzeko aukera izan dugu, eta inauteriak komunitate eta herri gisa, gure esentziaren eta nortasunaren parte direla erakutsi da.
Aurten ere, inauteriak ondare partekatua eta kolektiboa direla ikusi da, belaunaldiarteko jai bat, tolosar guztiona dena; zaindu behar dugun ondare inmaterial bat.
Gure arreta merezi izan duten alderdi batzuei buruzko hausnarketa gutxi batzuk tolosarrekin partekatzea egokia iruditu zaigu, gure jai maiteenak zaintzen eta hobetzen jarraitzeko.
POSITIBOKI BALORATZEN DITUGUN ALDERDIAK
Tolosan dagoen gaitasuna, umorearen, sormenaren eta satiraren bidez, gure herriari, gure egunerokotasunari, gure arazoei, beste ikuspegi batetik begiratzeko, osasun kolektiboko ariketa gisa.
Beste behin, inauterietan zehar Tolosa garbi eta goizero jaiarekin jarraitzeko prest utzi duten langile guztien konpromisoa eta dedikazioa. Gure eskerrik beroena eta aitortzarik zintzoena.
Esker mezu bera Kultura Sailarentzat, muntaiaz arduratzen den brigadarentzat, Udaltzaingoarentzat eta Babes Zibileko taldearentzat, inauterien antolaketa eta logistika ahalbidetzeagatik.
Positiboki baloratzen dugu Euskal Herria plazaz beste era batera gozatu ahal izana inauteri hauetan: esate baterako, haurren danborradan edota Asteartitako txarangen topaketan.
Zerkausiko dantzaldiak ondo hartu ditu herriak eta aurreko urteetan baino jende gehiago bildu da; Piñata Igandeko zezen-suzkoari ere harrera ona egin zitzaion, batez ere txikienen partetik.
Aiz Orratz-Veleta (Kabi Alai Kuttun 2024) elkarteari egindako eta ondo merezitako aitortza, Tolosako inauteriei eta bereziki haurrei egindako ekarpen handiagatik; Urdiña Txiki elkarteari ere berdin, Tolosako Kaldereroak 50 urtetan zehar antolatu izanagatik.
Tolosako musikarien inplikazio izugarria, adin guztietakoak; Tolosako inauteriak ez lirateke ulertuko daukagun musika errepertorio eder hori gabe, doinu horiek gabe.
ARRETA BEREZIA MEREZI DUTEN ALDERDIAK ETA HAIEK HOBETZEARREN GOGOETA BEHAR DUTENAK
Zaldunita egunean ezinezkoa izan zen txarangentzat zezen-plazatik jaistea; berpentsatu eta aztertu behar den gai bat da, xexenen ondoren txarangekin batera salto eginez erdigunerantza jaistea, inauterietako oso une berezia baita.
Karrozekin eta konpartsekin erlazioa duten gaiak ere badaude, eta horiek lantzen eta doitzen jarraitu behar da: zaraten kontrola, biltegiratzeko espazioa, plataformen garraioa, elektrifikazioa. Pausoak ematen joan gara azken urteotan, baina lanean jarraitu behar da jai-eredua hobetzen jarraitzeko.
Urtero herriko hainbat lekutan bainu publikoak jartzeko ahalegina egiten bada ere, pixaren kontuak urtero eragozpen ugari sortzen dituen gaia da. Emakumeentzako halako bainu publiko gehiago aurreikusi beharko lirateke.
Tolosako hirigintza-elementu garrantzitsu batzuk festaren gehiegikerietatik babesteko neurriak hartu badira ere (adibidez, "Atauts" eskultura), egia da inauteriak era guztietako pintadekin amaitu dituzten fatxada asko daudela (publikoak eta pribatuak). Gai hau premiazkoa da eta konponbide integrala eta eraginkorra behar du.
Jai-eremuen txandakako logikak herriko eremu berriak jai-egitarauan sartzen saiatu beharko luke.
Jai-ereduari dagokionez lanean jarraitu behar dugu: funtsean, badirelako kezkak alkoholaren/kontsumoen, hondakinen eta zaratekin erlazionatuta.
AZKEN HAUSNARKETA
Inauterietako eragile batzuk Zaldunitan Udal Gobernuari egindako plantoa dela eta, datorren urtean aurrerapen handiagoarekin lan egitea eskatzen diogu Udal Gobernuari, jai-eragileekiko enpatia gehiago erakustea eta harremanak hobeto kudeatzea, datozen urteetan horrelako protestak saihestearren.
Tamalez, ezin izan dugu eraso sexistarik gabeko jaiez gozatu. Behin eta berriz esan behar da jokabide horiek erabat arbuiatzen ditugula.
Igande gauean gertatutakoaren nondik-norakoak ikertzen ari diren honetan, tolosarrok gure jaiak bakean eta liskarrik gabe gozatzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu; jai seguruak nahi ditugu. Espero dugu gertatutakoa lehenbailehen argitzea, egindako ikerketen ondorioek zehaztea zer neurri hartu behar diren eta zauritutako pertsonak ahalik eta azkarren osatzea.
|
28kanala_00712
|
28kanala
|
Gnat, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren amaiera, martxoaren 1ean, Tolosan
Doñana natur parkea izango du hizpide saioak; Topicen izango da, martxoaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan.
Sarrerak doakoak izango dira eta Tolosako ekitaldiaren kasuan, eskuragarri daude Topiceko webgunean eta egunean bertan, Topiceko leihatilan.
Zinearen bidez natura sakon aztertzea eta gizakiaren eta bere ingurure naturalaren arteko lotura indartzea ditu helburu, besteak beste, Gnat, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Kultura Departamentuek antolatutako erakusketaren IV. edizioa otsailaren 27tik martxoaren 1a bitartean ospatuko da eta guztira, lau film eskainiko ditu: Amalur, Con el oído del búho, Hijos del hielo eta De parque en parque: Doñana. Lehen hirurak Donostian eskainiko dira eta azkena, amaiera ekitaldia, Tolosan izango da, Topicen.
«Doñana saioa: kontserbazioari eusten»: Joaquin Araujo eta Miguel Delibesen solasaldia
Tolosako amaiera ekitaldia martxoaren 1ean izango da, Topicen, 19:00etan. «Doñana saioa: kontserbazioari eusten» lelopean, lehenbizi RTVEk ekoiztutako 50 minutuko iraupena duen filma eskainiko da. Ondoren, Joaquin Araujoren eta Miguel Delibesen solasaldia izango da: parkea eta haren ekosistemak zeharkatuko dituzte, eta aurre egin beharreko kontserbazio-arazoak ezagutarazi eta kontserbazioan gizakiak duen erantzukizunari buruz hausnarketa eragingo dute.
Joaquin Araujo nekazari eta abeltzain ekologikoa da. 120 liburu argitaratu ditu egile gisa, 11 egilekide gisa eta 63 liburu kolektibotan parte hartu du. 2.500 artikulu baino gehiago argitaratu ditu egunkari, blog eta aldizkari ugaritan.
Miguel Delibes de Castro, bestalde, Biologia Zientzietako doktorea eta CSIC-eko Ad honorem irakaslea da. 1988tik 1996ra Doñanako Estazio Biologikoaren zuzendari izan zen. Nazioartean ehunka artikulu zientifiko argitaratu ditu, baita dibulgazio-liburu eta artikulu ugari ere. Ugaztunak Kontserbatzeko eta Ikertzeko Espainiako Elkartearen (SECEM) sortzailea da eta Doñanako Partaidetza Kontseiluko presidentea ere bai.
Gainerako saioen nondik norakoak:
Otsailak 27 | 19:00 | Donostiako Antzoki Zaharra | Irekiera ekitaldia: Amalur
Amalur dokumentalak gizakiaren bilakaera eta hark naturarekin duen harremana kontatzen ditu, antzina-antzinatik hasi eta milaka pertsona biltzen dituzten hiri handiak nagusi diren garai modernoenetaraino. Ondoren, filmaren zuzendariak, Egoi Susok, ikusitakoaren inguruko solasaldia eskainiko du. Suso ikus-entzunezkoen errealizadorea eta ekoizlea da, eta 15 urtetik gorako esperientzia du. Eduardo Punseten TVE-ko "Redes" programa errealizatzen hasi zen, eta, handik gutxira, publizitate-merkatura eta dokumentalak egitera igaro zen.
Otsailak 28 | 19:00 | Donostiako Antzoki Zaharra | Con el oído del buho
Saio honetan, naturaren soinuak aztertuko dira, soinu-paisaiak atzematen eta naturako film eta dokumentalak soinuztatzen aditu handia den Carlos de Hitaren eskutik eta Kutxa Fundazioaren Bihotz Berdeak programan parte hartzen duten gazteen laguntzarekin. Solasaldi/entzunaldi honetan, animalia basatien hizkuntzak eta horiek adierazten diren eszenatokiak, soinu-paisaiak, aztertuko dira. Carlos Hita naturaren soinuaren eta soinu-paisaiaren grabazioan aditua da, eta duela hogeita hamar urte baino gehiago hasi zen jarduera horretan.
Otsailak 29| 19:00 | Donostiako Antzoki Zaharra | Zineforuma: Zertarako balio du naturak?
«Hijos del hielo» filma proiektatuko da eta ondoren, Unai Pascualek solasaldia eskainiko du «Zertarako balio du naturak» izenpean. Filmean, lau gizonek eta emakume batek munduan apartekoak diren Kolonbiako glaziarrak miresten eta babesten ematen dute bizia. Hala ere, haien bizia sakrifikatzea ez da nahikoa izango mendia zaintzeko.
«Zertarako balio du naturak» solasaldian, halaber, naturaren balioan sakonduko da hainbat ikuspegitatik, haren erabilgarritasun praktikotik haratago joanez eta pertsonek natura-ingurunearekin duten harremanari egozten dizkioten alderdi subjektibo, kultural eta emozionalak aintzat hartuz.
Ekitaldi guztietarako sarrerak doakoak dira. Tolosako ekitaldirako sarrerak Topiceko webgunean eta egunean bertan Topiceko leihatilan eskuratu ahal izango dira. Donostiako ekitaldietarako sarrerak, berriz Donostia Kultura webgunean daude eskuragarri eta egunean bertan Antzoki Zaharreko lehiatilan ere eskuratu ahal izango dira.
|
28kanala_00713
|
28kanala
|
Lehiaketa batzordeak hiru urteko gaitasungabetze-zigorra ezarri dio Viacheslav Kobin-i
Larunbatean Tolosa CF Eskubaloia eta Saiekoren arteko lehian izandako gertaeren ondoren hurrengo hiru urteetan ezin izango dio federazioari inolako lizentziarik eskatu.
Patidako 48. minutuan 15 -17ko emaitza adierazten zuen markagailuak, Tolosa Eskubaloia eta Saiekoren arteko partidan. Orduan erasotu zuen Kobin entrenatzaileak lehiako epailea. Lehiaketa batzordeak partida momentu horretan zuen emaitzarekin amaitutzat ematea erabaki du. Horretaz gain, Viacheslav Kobin entrenatzaileari hiru urteko gaitasungabetze-zigorra ezartzea erabaki du, zigor hori 24. artikuluan tipifikatuta dago. Ondorioz, entrenatzaileak ezin izango dio federazioari inolako lizentziarik eskatu zigorrak irauten duen bitartean.
|
28kanala_00714
|
28kanala
|
Salbamendu-jaka
"Propaganda handia dago bikotearen inguruan, baita familiaren inguruan ere. Aldiz, oso gutxi lagun-sareei buruz"
Zoragarri bezain izugarri dirudi Nerea Pérez de las Heras-ek bizitakoa 2023ko udan. Espainiar gehienok hauteskunde orokorren emaitzen zain geunden bitartean, gure etorkizunaren aldeko apustua eginez, idazle, komunikatzaile eta umorista bere bizitzaren aldeko hautua egiten zebilen. Horrelaxe, gordin.
Ur nahasietatik irtetea lortu zuela Nereak, nahiz eta ez oso sendo. Olatuak gorritzen ikusi bezain pronto, pilotu automatikoari eman eta superbibentzia jokoan murgildu zen, hurrengo pantailara iristeko asmoz; ospitalea. Ebakuntza gogorren ondoren, bizirik nahiz eta zango bat gabe, bizitzaren "zankadila" beharbada.
Baina hara non, bizirik ateratzeaz haratago, egunerokotasun berriaren gordintasunetik salbatu behar izan zaio Nereari. Madrideko hiriak dituen oztopoak ekiditen ikasi behar izan du gurpildun aulkian, guk 10 minututan egin ditzakegun ibilbideak 50 minututan eginik. Baina trabak ez dira soilik arkitektonikoak izaten, burokratikoak ere badira, askotan buruhauste handiagoak eraginez. Eta hara non, hemen azaldu zitzaion bere salbamendu jaketako bat, Ines Hernand; lankide eta laguna. Nerearen hitzetan, "gestioak egitera etorri zen Ines, hori baita bere gaitasun handienetako bat". Horrela, bajaren tramiteak egin zizkion, eta zergatik ez, hainbat konbertsazio eta komentario deseroso ekidin.
Bere kemen eta adoreak atera zuen Nerea Menorkako ur nahasietatik, baina egunero igerian jarraitzen du bere lagun sareei esker. Hauen besarkada amaiezinek salbamendu- jaka zaizkio, gorputza inguratuz eta tinko eutsiz ito ez dadin. Izanik, pasarte hau ez da beste adibide bat baino, ez dezagun ahaztu maitasun istorio politenak lagunartekoak izan daitezkeela.
Baina era berean, lagunarteko istorioek ere badute beraien gazi-gozoa, itolarri sentsazioa eraginez. Nor ez da bihotz minduta egon lagunarteko liskar baten ondoren, eta zer esanik ez, erlazioa erabat amaitzen denean? Argi hitz egiten al dugu honi buruz? Sare hauen haustura, sarritan, guztietan zailena izaten da, salbamendu-jaka zenari harria jarriaz gainean eta itsasoan ondoratuz.
Horrexegatik, ezinbestekoa da lagun sare hauei buruz hitz egitea, beraien igoera eta jaitsiera guztiekin, elkarrenganako ardura azpimarratuz, fisikoa eta mentala. Izan ere, aurretiaz esan nizuenez, "arduragabe emozionalen" aurkakotasuna aldarrikatuko dut beti, baita lagunen artean ere; "denboraren jostun" izatea goraipatzen dut, lagunen arteko kalitatezko momentuak josteko; "zinefilo" bilakatzea ere gomendatzen dut, une hauek zinean bezala disfrutatzeko eta "paramnesiak" ekiditea aholkatzen dut, lagunarteko momentu oro kontzientziaz bizitzeko. Zaila dirudi, baina dedikazio kontua besterik ez da.
Hortaz, honakoa adio izan behar badu, azken hitzak nire salbamendu-jaka guztiei. Eskerrik handiena zuei, eta izan ez nauzuenoi, barkamenik zinena.
|
28kanala_00715
|
28kanala
|
Aranerreka eta Alustiza arteko udal jabetzako 14 hektareatan pinu landaketa moztu eta harizti naturala sortuko da
Amasamendiko herri onurako mendien kudeaketa planaren garapenaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Amasa-Villabonako Udalak elkarlanean beste esku-hartze garrantzitsu bat jarri dute martxan.
Kasu honetan Aranerreka eta Alustiza baserriaren arteko mendi-magalean aurkitzen den Insignis pinu (Pinus radiata) landaketa bat matarrasa sistemaren bidez moztu eta egurra aterako da. Mozketa egiteko garaian, dagoeneko bertan hazi diren haritzak (Quercus robur) errespetatuko dira eta mozketatik bi urtera, errefortzu gisa zuhaitz landaketa berri bat egitea aurreikusten da. Amasamendiko kudeaketa planak eremu horretan hektarea bakoitzeko 800-1000 haritz berri landatuko direla jasotzen du.
Modu horretan, beste urrats bat emango da gure mendietako landaketa artifizialen azalera murrizteko eta lurzoru horiek bertako espezieen baso iraunkor eta natural bilakatzeko prozesuan.
13,95 hektareako lur eremuan egingo dira basogintza lan hauek lan eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, dagokion esleipen prozedura jarraituz, Basalan Arrospide SL enpresa kontratatu du 78.650 euroko prezioa ordainduz.
Amasa-Villabonako Udalak bere poza agertu du lan hauek egingo direlako. Ander Goikoetxea ingurumen zinegotziak Amasamendiko herri onurako mendien kudeaketa planaren garapenean aurrera egiten jarraitzeko konpromiso sendoa dutela adierazi du: "Pixkanaka, bertako ekosistema naturalak kaltetu eta pobretu dituzten kanpoko espezieen landaketa artifizialak gure mendietatik desagerrarazi, eta bertako berezko espezieekin osatutako baso natural eta iraunkorrak berreskuratuko ditugu".
|
28kanala_00716
|
28kanala
|
Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako finalak igandean jokatuko dira Beotibarren
Goizeko 11:00etan hasita bi partida jokatuko dira, Beotibar klubeko ordezkariak izango dira bietan.
Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte igandean Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lehiak nagusien lehenengo eta bigarren mailetakoak izango dira eta buruz buru zazpiaren barruan jokatuko dira. Jaialdia goizeko 11:00etan hasiko da; nagusien bigarren mailan Beotibar klubeko Mikel Goitiak Belokiko Josu Vianaren aurka jokatuko du. Ondoren, lehenengo mailako finalean, Beotibarko Odei Arregik Mundarroko Ganix Urdangarinen kontra neurtuko ditu indarrak.
|
28kanala_00717
|
28kanala
|
Urrutikoetxeak Artola ordezkatuko du Beotibarko playoffean
Iñaki Artolak gastroenteritisa du eta ezingo du jokatu Binakako Txapelketako play-offeko partida Beotibarren. Bere ordez Urrutikoetxeak jokatuko du.Zaratamoko aurrelariak Imazekin bikotea osatuko du Altuna III-Martijaren aurka. Bikote irabazlea finalerdietara sailkatuko da zuzenean.
|
28kanala_00718
|
28kanala
|
'Matx': kirolarien, kirolzaleen eta kluben aplikazioa
Arratsaldean aurkeztu dute, Donostian, Matx kirol-proiektua. Kirolariak, kirolzaleak eta klubak batzen dituen aplikazioa da, eta helburu nagusia da hiruren arteko harremanak erraztu eta gertuko kirol komunitate berri bat sortzea.
Hainbat hilabetez sareetan edukiak partekatzen ibili ostean, gaur erakutsi dute jendaurrean Matx kirol-proiektua. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da. Eta horren erakusle izan da Tabakaleran egindako agerraldi publikoa; izan ere, kiroleko eragile ugari elkartu ditu deialdiak. Proiektuko arduradunez gain, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak, Laboral Kutxako ordezkariak eta, besteak beste, lurraldeko federazio, klub eta kirolari ugari batu dira han.
Hiru ardatz nagusi
Guztiaren erdigunean aplikazio bat badago ere, Matx hori baino askoz gehiago izango dela esan dute arduradunek. Proiektua hiru zutabe nagusitan banatuko da: klubak, kirol-edukiak eta komunitatea.
Joane Korta, TOKIKOMeko proiektu-kudeatzailea, kirol-kluben garrantziaz mintzatu da: "Gertuko klubak oso garrantzitsuak dira guretzat, aplikazioa sortu eta berau garatzeko fasean ezinbestekoak izan baitira."
Besteak beste, digitalizazioan eta komunikazioan lagunduko die Matx klubei, taldeetako datu baseak osatu, antolatu eta elkarren artean mezuak modu seguruan trukatzeko aukera eskainiko baitie. Era berean, kirol-datutegi indartsua ere izango da. Matx. "Bakoitzaren interesen araberako emaitzak, partiden datak eta sailkapenak emango ditu une oro" gaineratu du Kortak.
Kirol-edukiak ere oso garrantzitsuak izango dira Matxen. Gertuko kirolean gertatzen denaren berri emango du, ikuspegi fresko eta berritzailearekin. Eduki guztiak formatu bertikalean eta mugikorrean kontsumitzeko modukoak izango dira, eta albisteak, elkarrizketak, desafioak eta kirol-agenda kontsultatzeko aukera eskainiko die erabiltzaileei.
Alde horretatik, hasieratik ikus-entzunezkoen aldeko apustu garbia egin dutela esan du Aratz Losadak, proiektuko eduki arduradunak: "Gazteak izango dira gure xede-talde nagusia. Merkatua eta kontsumo ohiturak ondo aztertu ostean, garbi izan dugu eduki bertikal eta dinamikoen aldeko apustua egin behar genuela". Horiek sortzeko, erredakzio propio bat osatu dute TOKIKOMeko Gipuzkoako hedabideekin. "Talde-lanean ari gara eduki propioak sortzen, eta, era berean, hedabide bakoitzeko kirol-edukiak ere jasoko ditugu Matxen" gaineratu du Losadak.
Taularatzen azkena proiektuko marketin eta komunikazio arduraduna izan da. Maria Balzategik Matxen komunitateaz hitz egin du, eta, bereziki, interakzioaz eta sare sozialen amuaz jardun du berbaldian. "Kirol-komunitate bat sortu nahi dugu. Kirolariek, klubek eta kirolzaleek, guztiek izango dute lekua aplikazioan. Euren artean komunikatu, argazkiak edo bideoak partekatu, albisteak sortu... Azken finean, interes antzekoak dituztenen arteko interakzioa bilatu nahi dugu", esan du.
Aplikazioa izango da proiektuaren erdigune eta bertan ikusi ahal izango dira eduki guztiak, baina sare sozialen erabilera ere estrategikoa izango da, Balzategik adierazi duenez: "Gure erdigunea aplikazioa da eta estrategia guztia bertara bideratuko dugu, baina jakitun gara sareek ere garrantzi handia dutela gaur egun; hori horrela, sareak amu moduan erabiliko ditugu".
Hedatzeko asmoa
Aurrez esan bezala, TOKIKOMeko Gipuzkoako bazkideen babesarekin abiatu da proiektua, tartean da 28 Kanala, baina hura landu eta egonkortzearekin batera, gainontzeko bazkide eta lurraldeetara hedatzeko asmoa daukatela esan dute.
Sorburuan tokiko hedabideak egonik ere, Matxen atzean kirolariak eta kirolzaleak ere badaudela gaineratu nahi izan dute. Hiru urte hauetan aplikazioa garatzen lagundu duten klubak "oso garrantzitsuak" izan dira. Eurekin batera landu dute proiektua, eta aurrerantzean ere hori da asmoa. Eskutik joango gara zero kilometroko hedabideak eta tokian tokiko klubak" adierazi dute.
Agintariak eta klubak, pozik
Eusko Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendari den Estibaliz Alkortaren hitzetan, "Matx proiektuaren bidez kirola baliatu nahi izan dugu gazteen arteko euskararen erabilera sustatzeko tresna gisa. Benetako helburua gazteek euskara gozamenarekin eta bizipen positiboekin lotzea da".
Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak kirolak gizarteari egiten dion ekarpenari erreparatuz, gogorarazi du "pertsonen harremanak sortzeko, berdintasunaren eta aniztasunaren alde egiteko, euskaraz gozatzeko, elkarrekiko errespetua indartzeko, bizitza ohitura osasuntsuak eta ongizatea integrala sustatzeko" balio duela. "Gizarte kohesionatu eta aurreratu bat eraikitzeko tresna baliotsua da kirola eta Matxek izugarrizko potentziala du alor horretan ere. Izan ere, Gipuzkoan kirolaren inguruan mugitzen diren kirolari, guraso eta boluntarioak komunitate erreal bateko kide zarete. Teknologia berrien bidez harreman horiek indartzea bilatzen du Matxek eta hori oso garrantzitsua da Gipuzkoa komunitate gisa indartzen jarraitzeko".
Gaurko aurkezpenean Gipuzkoako kirol klubetako ordezkariak ere bidelagun izan dira, eta haiek ere harrera beroa egin diote aplikazioari. Azkoiti-Azpeitiko Iraurgi Saskibaloia klubeko Ibon Guridik nabarmendu du klub barneko zein kluben eta federazioen arteko "komunikazioa sendotzeko"; balioko duela Matxek. "Horrelako iniziatibak positiboak dira kirol klubentzat, interesgarriak. Gu saiatuko gara gure teknikariak eta jokalariak Matx bidez lanean has daitezen". Halaber, komunitate hori sortzeak aplikazio konbentzionaletatik at jardutea "lagungarria"; izango dela azpimarratu du Guridik.
Imanol Esnaola Tolosa CF Eskubaloi taldeko presidenteak, bestalde, "itxura oso ona" hartu dio proiektuari. "Formazio asko falta zaigu jasotzea, taldeetako kideen fitxak-eta tramitatzeak ez baitu erraza ematen. Dena den, proiektuak indarra hartzen badu, bolumen bat hartzen badu, hutsune bat beteko du eta horrek aukera polita emango die klubei". Era berean, eskubaloiari lotutako guztia Matx kirol aplikazioan jasota izateak kluben arteko harremana sendotzeko bidean "erraztasunak" emango dizkiela adierazi du Esnaolak.
Aretxabaletako UDA kirol elkarteari ez zaio urrunekoa Matx proiektua; izan ere, proiektuaren 0 fasean parte hartu du kirol elkarteak. Agurtzane Elkoro presidentearentzat "bertute asko" ditu aplikazioak. "Federazio lizentzia asko izaten ditugu esku artean, eta arlo horretan euskara bultzatzeko egundoko esparrua izango da Matx". Kirola ez da elite mailan bakarrik egin beharreko kontua, egunerokoan egin beharreko zerbait da; kirola egitea osasuna da. "Kirola, euskara eta osasuna batuko dituen erreminta teknologikoa izango da" gehitu du Elkorok.
Doako aplikazioa
Matx doako aplikazioa da. IOS eta Android plataformetan bilatu, deskargatu eta erregistratu besterik ez da egin behar erabiltzen hasteko.
TOKIKOM euskarazko hedabideen sareak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak elkarlanean pentsatu eta landu dute egitasmoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Gipuzkoako futbol eta eskubaloi federazioen babesa izan du.
|
28kanala_00719
|
28kanala
|
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Tolosako Paper Eskolaren instalazioak bisitatu ditu
Lanbide Heziketako ikastetxe hau Tolosaldea LHII-ren egituran integratuko da 2024-2025 ikasturtean
Paper Eskolara egindako bisitan, Jokin Bildarratz sailburua eta Jorge Arevalo sailburuordea Tolosaldea eta Don Bosco ikastetxeetako zuzendariekin elkartu dira, Iñaki Pakea eta Carlos Lizarbe. Elkarrekin aztertu dituzte Tolosaldeko egungo eta etorkizuneko prestakuntza-eskaintzari buruzko gai horiek guztiak, bai eta Tolosaldea LHIIn integratuko diren gune berri hauei esker eskaintza zabaltzeari buruzkoak ere.
Lanbide Heziketako ikastetxe honek 60 urte inguruko historia du Tolosan, eta paperaren industriak eskualde osoan izan duen indarraren ikur izan da. Gaur egun, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren egituran barneratuta dihardu lanean. 2023-2024 ikasturtean 53 ikasle dituela, Kimika arloko bi heziketa-ziklo ematen ditu: Kimika Instalazioko erdi-mailako ziklo bat eta Industria Kimikako goi-mailako ziklo bat.
2024-2025 ikasturteari begira, Tolosako Paper Eskolak berrikuntza garrantzitsuak izango ditu. Ikasturte berriarekin batera, Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan sartuko da, eta titularitate-aldaketa horrekin, prestakuntza-eskaintza zabaltzen hasiko da, Jarduera Fisikoak eta Kirolak, Kimika eta Informatikan hain zuzen.
Aurrerago, halaber, Tolosan Gastronomiaren arloko prestakuntza-zikloak ezartzea ere aurreikusten da, bai sukaldaritzan, bai gozogintzan eta konfiterian, azken artisau-jarduera horiek herri honetan duten tradizio zabalari jarraipena emateko asmoz. Informatikaren esparrua ere indartuko da, arlo horretako espezializazio-ikastaroak ezarriz (Adimen Artifiziala; Zibersegurtasuna; Industria Adimendunak; eta 5.0 Konektibitatea).
Ikastetxe honetan Kimikaren familiako irakaskuntzak mantenduz eta indartuz (paperaren industriari zuzendurikoak), gaur egun eraikin honetan martxan dagoen LabPaper paperaren laborategiaren funtzionamendua ere bermatuko da.
|
28kanala_00720
|
28kanala
|
Parte hartze altua eta inauterizaleen sormen azpimarragarria
Iñauterien balorazioa egin dute herritarrek Tolosako Udalarekin. Orokorrean, balorazioa ona dela diote, "bi puntu beltz" ere aipatu dituzten arren.
Bart iluntzean bildu ziren herritarrak Tolosako Udalarekin batera Iñauterien inguruan hitz egiteko. Balorazioa ona izan den arren, datorren urtera begira hainbat proposamen atera dira festak hobetzearren, Udalak kontuan izango dituenak.
Era berean, aurtengo indarkeria gertakariak ere mahai gainean jarri dituzte: «Behar adina aldiz aldarrikatzen jarraituko dugu sexu erasoek ez dutela lekurik jaietan. Kargarekin gertatutakoa argitzeko eskatzen jarraituko dugu, baina jende kopurua ikusita, prozeduran aldaketa bat behar dela ere uste dugu. Hala ere, gertakari horiez gain, bada azpimarratu nahi dudan beste mezu bat: Tolosak beste behin erakutsi duela festaz lasai gozatu besterik ez duela nahi» adierazi du Andu Martinez de Rituerto Tolosako Alkateak.
Jarraian, puntu hauek izan dira hizketagai bileran:
1. Txarangei dagokienez, dantzaldien leku aldaketa positiboa izan da: belaunaldi ezberdinetako jende gehiago gerturatu da. Hala ere, inoiz baino jende gehiago pilautu da, zaldunitan batez ere. Horrek zaila egin du musikarientzat aurrera egin ahal izatea. Datorren urtera begira, oholtza handiagoa egitea pentsatu dute.
2. Zezen plaza, pilaketarik gabe: zozketa sistemaren egokitasuna azpimarratu du udalak. Izan ere, sarbideetan ez da ez pilaketarik ezta arrisku egoerarik ere gertatu. Gaztetxoen jarrera ona ere aipatu nahi izan du Udalak. Pattar Zezenak ere balorazio ona izan du. Hurrengo urteetarako errotazioa egitea proposatu dute sokamuturrari dagokionez.
3. Gazteentzako eskaintza gehiago landu behar da: egiteko bat da datorren urteetara begira gazteentzako ekintza gehiago aztertzea. Gainera, Udalak ondorioztatu du kontzertuak programatzea ordu eta egun zehatzetan, jende pilaketak sahiesten laguntzen duela.
4. Txosnagunea: Giro ona egon da, belaunaldi askotako jendea bildu da eta arauak ondo errespetatu dira. Hortaz aparte, bai arduradunek eta baita bizilagunek ere begi onez hartu dituzte ezarritako babes neurriak.
5. Karrozak: Udalak bere esku izan dituen baliabide hoberenak jarri dituen arren, oraindik badaude findu behar diren gauza, esaterako, karrozen kokalekua edota ordutegia, azken honek jasotzeko tarteari erreferentzia eginik. Bestetik, zarataren neurria gainditu ez duten arren, karroza batzuek txarangaren igoera eta jaitsiera errespetatu ez dituztela adierazi dute. Ikuskizunei dagokienez, asteartitakoa indartzea beharrezkoa dela ikusi dute.
6. Konpartsak: Konpartsa batzuen lana eta ikuskizuna txalotu ditu Udalak, hauek egin dituzten parodiengatik. Ordea, ferialekua erabili duten beste 15 konpartsa ingururekin "lanketa handia" dagoela deritzo Udalak. Izan ere, ordutegia errespetatu duten arren, bolumena gainditu egin dute eta ikuskizunen maila eskasa izan da. Edukiontziak ez dira erabili, eta alkohol kontsumoarekin arduratuta agertu da Udala, ondorioz, datorren urtera begira neurri gehiago jarriko dituzte honen kontsumoa kontrolatzeko.
7. Zezen suzkoaren harrera aparta: jende mordoa bertaratu zen. Ekitaldiak denbora gehiago hartzea aztertuko da datozen Iñauterietarako. Baita egun gehiagotan programatu daitekeen ere.
8. Garbiketa indartu, baina are hondakin gehiago: Iñauteriak igaro ahala, hondakin kopuruak gora egiten duela adierazi du Udalak. Iaz baino bost tona hondakin gehiago bildu da aurten, kopuru zehatza 54,5 izanik. Gainera, edukiontzi gehiago jarri den arren, asko ez dira erabili. Hala ere, aurten 129.000 litro ur gutxiago erabili dira. Bestetik, komun gehiago jarriko dituzte datorren urterako. Aipatzekoa da baita, Bellota eta Ferialekuko jarrera "guztiz desegokiak", pintaketak egin, kirol taldeen materiala apurtu eta lapurtu egin baitute. «Aztertuko dugu nola indartu eta hobetu, baina dudarik gabe jarrera aldaketa bat behar da guztion aldetik», azaldu du Martinez de Rituertok.
Tolosako Alkateak eskerrak eman nahi izan die garbiketan aritu diren 45 pertsonei. Lantalde honi esker, Tolosako kaleak goizeko lehen ordurako garbituta egon baitira.
9. Proposamen eta iritzi gehiago egiteko aukera: datorren urteko Iñauterien inguruko iritzi gehiago biltzeko asmoz, proposamenak egiteko aukera zabalduko du Udalak. Xehetasun gehiago emango dituzte egun hauetan zehar.
|
28kanala_00721
|
28kanala
|
Eskopetarien bilera bihar Leidorren
Eskopetarietan parte hartzen duten guztiak daude bilerara deituta, bertan armen araudi berriaren inguruko azalpenak emango dira. Batzarra 18:30ean hasiko da.
Tolosako Udalak, San Joan egunean herriko kaleetan desfilatzen duten eskopetari konpainietako kideentzat bilera deitu du. Bihar, asteazkena 18:30ean hasiko da batzarra Leidorren. Bertan, Tolosako Udaleko ordezkariek eta konpainietako kapitainek armen inguruan zorroztu den araudia azalduko dute.
|
28kanala_00722
|
28kanala
|
Udalak 5.000 euroko laguntza bideratuko du Gazara, Palestinar herriarekin elkartasunez
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak egindako eskaerari erantzunez, Amasa-Villabonako Udalak 5.000 euroko ekarpena egingo dio Palestinan eta zehazki Gazan lan humanitarioa garatzen duen Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Euskal erakunde honek 1998az geroztik palestinarren eskubideak defendatzeko eta eskualdean bake justua lortzeko lanean dihardu.
Dagoeneko 30.000 pertsona baino gehiago hil dira Palestinan Israelgo okupazioaren bonbardaketak hasi zirenetik. Horietatik gehienak emakumeak eta haurrak dira eta sarraskiak, tamalez, ez du etenik. Egoera lazgarri horren aurrean, Gernika-Palestina Deialdi Herritarra elkarteak Euskal Herritik elkartasun erantzunik bateratuena eman nahi du, eta horretarako, besteak beste, diru-bilketa abiarazi du. Amasa-Villabonako Udalari ere ekarpen ekonomikoa egiteko eskaera egin zion pasa den urtarrilaren 29an.
Bada, gaur eguerdian izandako Ogasun Batzordean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez adostuta, 5.000 euroko diru ekarpena egingo dio Udalak Mundubat GKEari.
Ekarpen honek bere helburuak bete ditzan, Gernika-Palestina Deialdi Herritarra-k bideratutako diruaren jarraipen zehatza bermatuko du eta urte amaieran Udalari memoria bat aurkeztuko dio, ekarpen honen emaitzak azalduz.
|
28kanala_00723
|
28kanala
|
Bihar aurkeztuko dute "Matx" kirol aplikazioa
Urteetako lan gogorraren ostean, iritsi da jendaurrean aurkezteko eguna. Bihar arratsaldean egingo dute ekitaldia, Donostian.
Matx kirol-aplikazio bat izango da. Kirola dinamizatuko du, gertukoa balioan jarriz, eduki freskoa eskainiz eta kirolzaleen, kirolarien eta kluben arteko harremanak erraztuz. Ikus-entzunezko edukiak, emaitzak, sailkapenak eta klubentzako digitalizaziorako erreminta ere izango da.
Tokikom sareak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak elkarlanean pentsatu eta landu dute egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Arduradunen esanetan, «gertuko kirol komunitate berri bat» sortzeko intentzioarekin garatu den «proiektu estrategikoa» da Matx.
Tabakalerako Z aretoan egingo da agerraldia 18:30ean eta proiektuko kideekin batera, bertan izango dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikako sailburuordea Miren Dobaran eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Eider Mendoza diputatu nagusia. Federazioetako eta klubetako ordezkariak, kirolariak eta babesleak ere gonbidatu dituzte Matx-en aurkezpen-ekitaldira.
|
28kanala_00724
|
28kanala
|
Asteburu oparoa Alpino Uzturreko mendi lasterkarientzat
Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa aldean ibili dira pasa den asteburuan Alpino Uzturre mendi korrikalariak
Zestoako Kobaz Koba mendi lasterketa luzean (25 km. eta 1.450 m. desnibela metatua), Naroa Uria 4.sailkatu da eta Yashira Navas 11.n. Mutiletan, berriz, Ion Intxausti 11.n, Mikel Goikoetxea 18.n, Amaiur Urkia 54.n, Javier Martinez 151.n eta Julian Galaraza 252.n. Rafa Suarezek lasterketa azken kilometroan utzi behar izan zuen lesio bat medio izandako ezbehar baten ondorioz.
Lasterketa berdinean baina distantzia motzean (15 km. eta 750 m. desnibela), Erika Alvarez 5.sailkatu zen eta Endika Trula 11.n.
Egun berean, Zaramillon (Bizkaia), Apuko mendi lasterketa ere lehiatu da (30 km. eta 1.600 m. desnibela metatua). Bertan Jokin Uribetxeberria 16. postuan (helmugan 2:35 ́07") eta Asier Urbistondo izan dira 211.en helmugaratu dira.
Eta Zarrakaztelun (Nafarroa), Larrate Trail mendi lasterketan (21 km.), Argider Txurruka bostgarren sailkatu da.
Aste honetako filmak Nosferatu , Maria Callas , Mikaela eta Bambi una vida en el bosque izango dira.
Leidor Aretoa
Ostegunean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Nosferatu filmarekin 20:30ean . Obsesioari buruzko istorio gotikoa. XIX. mendean Alemanian kokatzen den neska gazte bat sorgindua dago Transilvaniako banpiro zahar batengandik. Hau neskarekin erabat obsesionatuta dago.
Larunbatean eta astelehenean 19:00etan Maria Callas filma izango da ikusgai. Munduko opera-kantari garrantzitsuenaren istoria zalapartatsu, eder eta tragikoa. 70. hamarkadan Parisen eman zituen azken egunetan kontatuko dizkigu.
Larunbatean 21:45ean eta igandean 19:30ean eskeiniko da Mikaela filma. Errege egunaren bezperan, aurrekaririk gabeko elur-ekaitzak Espainia astindu du. Kolapsatuta dagoen autobide bateko kaosaren erdian, lapur-talde batek furgoi blindatu bat lapurtzeko aprobetxatu du aukera. Handik metro gutxira Leo dago, galtzeko ezer ez duen polizia bat, eta gazte baten ustekabeko laguntzarekin, taldea harrapatzen saiatuko dira.
;
Igandean 17:00etan Bambi, una vida en el bosque filma eskeiniko da. Felix Saltenen "Bambi, la historia de una vida en el bosque" liburuaren egokitzapena. Ama eta basoko animaliaz inguratuta bizi den oreinkume gazte baten abenturak kontatzen ditu filmak. TXikitatik hezi du amak, indartsu hazi dadin baina udazkena iristean, ehiztariek amarengandik betiko bereiziko dute Bambi, benetako abentura bat biziz.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan, Mikaela filma eskainiko da baita ere, larunbatean 19:30 eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean .
|
28kanala_00725
|
28kanala
|
Behar Zanako pilotariek aste honetan 71 partida jokatuko dituzte
32 pilota partidu ofizial, txapelketa pribatuetan 1, eskolartekoan 26 eta aiztondo topaketan 12 partidu jokatuko dituzte partida guztien kartelak ikusteko sartu behar zanaren www.beharzana.eus web-gunean edo egin klik hemen .
Aste honetan Villabonan 18 pilota partidu jokatuko dira ostegun, ostiral eta larunbatean. 16 federatuak izango dira eta 2 Aiztondoko XXVI. topaketari dagozkionak. Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz eta joko garbian, ezker paretan eta trinketean.
Guztira partida ofizialei dagokienez, Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri sarian 26 partida jokatuko dituzte, 6 Euskal Ligako partidak izango dira.
Partidak Gipuzkoa osoan barna jokatuko dituzte, Getaritik Zegamaraino, Astigarraga, Hernani, lazkao eta beste hainbat herriekin batera.
Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokatzen jarraituko dute Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak. Villabonan Infantilek jokatuko dute aste honetan.
Bestetik, Baztango XXXIV. txapelketa hasia da eta Larrartek jokatuko du aste honetan.
ZORTE ON DENEI!
|
28kanala_00726
|
28kanala
|
Otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, garapen zientifiko eta teknologikoan ekarpenak egiten dituzten emakume eta nesken lana aitortzea eta goraipatzea helburu duen eguna.
Historian zehar emakumeak ezinbestekoak izan dira aurkikuntza eta aurrerapen ugarietan, baina askotan hauen lana ikusezina izan da edo oharkabean igaro da. Beraz, otsailaren 11k emakume zientzialariek egindako ekarpenak balioan jarri, aitortu eta arlo zientifiko guztietan emakumeen parte-hartze aktiboa sustatu nahi du.
Gainera, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun honen helburua ere bada neska gazteak karrera zientifikoak egitera animatzea. Estereotipoak eraitsi eta pertsona guztiek, generoa edozein dela ere, zientzian euren talentua garatzeko aukera berdinak izan ditzatela bermatzea.
Otsailaren 11 ospatzea, beraz, guztiontzako zientzia inklusiboagoa, anitzagoa eta bidezkoagoa lortzeko urratsa da.
Herriko emakume zientzialariak, oztopo guztien gainetik
Udalak eta Berdintasunean Ados! mahaiak zientzian lan egiten duten herriko lau emakumerekin hitz egin dute. Emakume hauek euren esperientziak partekatzeaz gain, urteetan gizonen presentzia nagusi izan den eremu batean nola nabarmendu diren azaldu dute.
Irakurri elkarrizketak
Onintza, Alazne, Miriam eta Laurak zientziaren arloan dituzten erronkak eta lorpenak ezagutuko ditugu. Emakume hauen istorioak eredugarriak izan daitezke oraindik bide profesionala zein izango duten erabaki ez duten neska gazteentzat.
|
28kanala_00727
|
28kanala
|
Artxiboko Neskek botako dute txupinazoa
Kabi Alai elkartearen eta udalaren eskutik, hainbat iragarriz osatutako ekitaldia ospatu da Triangulo plazan.
Artxiboko Neskak izan dira aurtengo Kabi Alai elkarteak banatutako kuttuna sariaren irabazleak. Beraiek izango dira beraz ostegun gizenean txupinazoa botako dutenak.
Bestalde, aurtengo kartelaren irabazlea; Janire Iraola Ulacia izan da. Herriko hainbat balkoi irudikatu ditu bertan.
|
28kanala_00728
|
28kanala
|
Epaileen greba bertan behera geratzen da
Areto futboleko 3. mailako eta Euskal Ligako partidak jokatu egingo dira, epaileen greba bertan behera geratu baita. Honekin, Lauburu B-k eta Tolosalak normaltasunaz jokatuko dituzte asteburu honetako lehiak.
Epaileen greba Usabalgo kantxan gertatutako epaile baten aurkako eraso baten ondorioz burutu zen, hasiera batean bi jardunaldiz hauen lana etenez. Azkenean jardunaldi bakarrari eragin dio Epaileen Euskal Batzordeak hasiera eman zion grebak.
Tolosalak Aerolink Elorrietako-ren aurka jokatuko du otsailak 8an, 20:00etan, eta Lauburu B-k Lagun Onak-en aurka otsailak 9an, 18:00etan.
|
28kanala_00729
|
28kanala
|
Olaederra Kiroldegiko kirol kantxaren eraberritze lanak amaituta, dagoeneko zabalik eta erabilgarri dago
Olaederra Kiroldegiko kirol kantxa nagusiaren birmoldaketa lanak amaierara iritsi dira eta azken ukitu txiki batzuen faltan, dagoeneko azpiegitura guztiz eraberritua eta erabilgarri dago bai kirolarientzat eta baita ikusleentzat ere. Kirol kantxa nagusiaren eraberritze integral hau amaituta, kiroldegiak bere zerbitzuen %100a eskaini ahal izango ditu berriro ere.
Kirol kantxaren eraberritzea gauzatzeko hainbat lan eta esku hartze gauzatu dira:
• Kirol kantxako estalkia edo teilatu berria
Lehen kantxak zuen teilatuak arazo ugari sortzen zituen eta erabat zaharkitua geratu zen. Beraz teilatua oso osorik aldatu behar izan da, guztira 36 argi-zulo dituen estalki berri bat eraikiz. Horrela, estalki berriarekin argi naturala asko baliatzen da eta ezarri den isolamendu termikoak kantxa barruko tenperaturak leundu ditu. Modu horretan kirola egiteko giro erosoagoa eta tenperatura leunagoak izango dira bertan. Hala ere, aipatu behar da obraren exekuzioan egindako hainbat akats direla medio, teilatuak arazo asko eman dituela ur filtrazioak eta itoginak direla medio. Hergar SL enpresa arduratu da lan horretaz, eta Udalak 423.851,27 euroko inbertsioa egin du.
• Kantxan egurrezko lurzoru berria
Kirol-pistako gainazala ere guztiz eraberritu da, eta homologatutako egurrezko lurzorua jarriz. SDI enpresa arduratu da lan hori gauzatzeaz, eta Udalak 161.656 euro bideratu ditu horretarako. Gainera, pistako marren margoketa-lanak hainbat kirol-diziplinatarako egokitu dira (saskibaloirako, areto-futbolerako eta boleibolerako, besteak beste).
• Argiztapen-sistema berria
Aurretik zeuden argi-foku alogeno zaharrak kendu, eta LED teknologiako argiztapen sistema berria instalatu da. Horrela, kantxaren argiztapena hobea izateaz gain, energia aurrezpen nabarmena izatea lortu da. Argi berri guzti horiek Indarbi SL enpresak eskuratu eta instalatu ditu Udalak, 45.666,63 euroko inbertsioa egin eta gero.
• Harmailetako eserleku berriak
Kirol kantxako ikusleentzako harmailetako eserlekuak egoera kaskarrean zeuden eta horiek erretiratu, eta urdin eta berde koloreko eserleku berriak ezarri dira. Horiek Kirol Aukera enpresan eskuratu ditu Udalak eta 10.376,23 euroko inbertsioa egin du. Eserlekuen azpiko euskarri metalikoak ere guztiz zaharkituak zeuden eta lixatu eta margotu egin dira guztiak. Lan hori Pinturas Sanz enpresak gauzatu du eta 3.135 euroko kostua eduki du.
• Ikusleentzako komunen eraberritzea
Harmailetako ikusleek erabiltzeko komunak ere berritu dira higiene eta irisgarritasun baldintzak hobetuz. Komunen eraberritzea Promociones Ermu 2002 S.L enpresak gauzatu du eta Udalak 22.420,09 euro inbertitu ditu.
• Beste hainbat hobekuntza
Besteak beste Teilatu azpiko egitura metalikoak txuriz margotu, kantxako pistak banatzeko erabiltzen diren lona erraldoiak eta saskibaloiko saskiak garbitu dira, eta kirol-material berria erosi da (boleibolean jokatzeko sare berriak etab.).
Aipatu bezala, gaur gaurkoz oraindik azken ukitu batzuk burutzea falta da Olaederra kiroldegiko kirol kantxaren eraberritzearekin guztiz amaitzeko. Besteak beste, areto futbolean jokatzeko ate edo porteria berriak erosiko dira, horman dauden publizitate euskarri zaharrak erretiratuko dira, teilatuko itoginekin behin betirako amaitzeko lanak egin behar dira etab.
Beraz, gaurkoa egun pozgarria da, azkenean datorren astelehenean urte luzez egoera onean mantenduko den kirol kantxa egoki eta txukun bat izango dugulako erabilgarri, herriko kiroldegian.
Bukatzeko, Udalak barkamena eskatu nahi die kirol kantxa hau erabiltzen duten herritarrei eta batez ere kirol elkarteei, eraberritze lan hauek pilatu duten atzerapenak sortu dizkien eragozpen guztiengatik. Benetan sentitzen du eta era berean, aurrerantzean kantxa berriarekin gozatu dezatela desio du.
|
28kanala_00730
|
28kanala
|
Udala LED teknologiako argiteria publiko berria ezartzen ari da Villabonako erdigunean
Kale Berrian, Malkar Plazan eta Ama Lurra Plazan, guztira 47 argi-puntu berritzen ari da Udala egunotan, eta lehen zeuden argi alogeno zaharrak LED teknologiako argi berriekin ordezkatuko dira.
Argi berri hauek eraginkorragoak izatez gain, ingurumena errespetatzen laguntzen dute energia-kontsumoa nabarmen murriztuz, eta era berean zonalde horietako argiteria publikoaren kalitatea asko hobetuko da.
Luminaria berriak eskuratzeko 10.769 euroko inbertsioa egin du Udalak eta Sielco Equipos y Sistemas SLU enpresari erosi dio materiala. Instalazio lanak, aldiz, udal-brigadako langileak ari dira egiten egunotan.
Gainera, udal brigadako langileek Malkar plazan eta inguruan argiteriaren mantenu lanak egingo dituzte, farolen egitura metalikoak lixatu eta margotuz eta argiak babesteko plastikoak garbituz.
Ekimen honekin, Udalak herriko azpiegiturak modernizatzeko ahaleginarekin jarraitzen du ingurune jasangarriagoa eta eraginkorragoa sustatuz. Udalak jakinarazi du argiteria publikoari dagokionez, herriko argi guztiak LED teknologiara pasatzeko trantsizio prozesua oso aurreratuta dagoela, argi puntuen %85etik gora dagoeneko aldatu eta berritu baitira.
|
28kanala_00731
|
28kanala
|
Danok Danena Halterofilia Taldeak Espainiako Kluben Txapelketan bigarren postua lortu du
16 urtez azpiko kategorian Danok Danenako kideek bigarren postua lortu dute Madrilen lehiatutako txapelketan.
Ezusteko ona izan zuten asteburuan Danok Danena Halterofilia Taldeko kideek. Iaz egindako lan onari esker Kluben Arteko Espainiako Txapelketan izan dira 16 urtez azpiko taldekideak. Bost taldek bakarrik izaten dute lehiaketa honetan parte hartzeko aukera. Horien artean txapeldunorde geratu da Aiztondoko taldea. Danok Danenaren izenean Mohamed Redak El Byad, Eneko Mesa, Sergio González, Joel Ropero eta Zigor Urretabizkaia izan ziren Madrilen. Bertaratu ez bazen ere, Ander Rodriguezek aurrekoekin prestatu du txapelketa. Madrilen izan denen batek huts egingo balu, Rodriguezek ordezkatuko luke. Entrenatzaile lanetan Ekaitz Kortajarena artidu da.
|
28kanala_00732
|
28kanala
|
Behar Zanako pilotariek aste honetan 48 partida jokatuko dituzte
28 pilota partidu ofizial, tapelketa pribatuetan 4 eta Aiztondo Topaketan 16 partidu jokatuko dituzte partida ia guztien kartelak, tokiak eta jokatuko duten pilotarien kartelak ikusgai dituzue gure web orrian. www.beharzana.eus webgunean, "ezagutu pilota taldea" eta "partida guztiak" hautatu.
Aste honetan Villabonan 5 pilota partidu federatuz gozatzeko aukera izango da. Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz eta joko garbian, ezker paretean eta trinketean.
Guztira partida ofizialei dagokienez, Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri sarian 23 partida jokatuko dituzte, 4 Euskal Ligako partidak izango dira.
Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokatzen jarraituko dute Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak.
Zaramagako txapelketan elite mailan Cestau eta Erasunek, Arkupe txapelketan final laurdenak Illarramedik, EMC txapelketan Larrartek eta Maizek Ducassue-ren aurka jokatuko dute.
ZORTE ON DENEI!
|
28kanala_00733
|
28kanala
|
Zinema karteldegia
Aste honetako filmak El 47, El profesor de esgrima, Septiembre 5, Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute eta Las vidas de sing sing izango dira.
Leidor Aretoa
Osteguean hasiko da aste honetako zinema karteldegia El 47 filmarekin 20:30ean . Manolo Vital 47. lineako autobus-gidaria da eta Udalak behin eta berriz errepikatzen zuen gezur bat desmuntatzen du: autobusek ezin dituzte Torre Baro barrutiko aldapak igo. Ekintza horrek aldaketarako katalizatzailea dela erakutsi du, bertakoen kausak eta 70eko hamarkadako Bartzelona modernoa sortzen lagunduko duen langile-klasea indartuz.
Larunbatean eta astelehenean 19: 0 0e t an El profesor de esgrima filma izango da. Paris, 1887. Bilakaera azkarra duen gizarte batean, dolua da ohorea defendatzeko azkeneko gauza. Clément Lacaze, esgrima-maisu karismatikoa, indarkeria suntsitzailearen espiral batean harrapatuta dago. Honek, Marie-Rose Astié ezagutuko du, bere garaira aurreratutako feminista, eta doluaren arte konplexua irakastea erabakiko du. Probokazioei aurre egin eta bat egingo dute beren ohorea defendatzeko.
Larunbatean 21: 30 ean eta i gandean 1 9 : 3 0ean eskeiniko da Septiembre 5 filma. 1972ko Municheko Joko Olinpikoetan, jokoak estaltzen zituzten ABCko kazetari estatubatuarrek talde terrorista batek bahitutako atleta israeldarren bahituen krisia estali behar izango dute bat-batean.
Igandean 1 7 :00etan Azerik eta Erbik baso salbatzen dute filma eskeiniko da. Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi maltzurrek izututa dauzkate bizilagunak, eta aintzira batek gainezka egin du, basoan bizi direnen etxeak urpean utziz. Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik Hontza aurkitu eta biztanleen etxeak salbatu nahi dituzte, arriskuan jarriz bien arteko adiskidetasuna.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan, Las vidas de sing sing filma eskeiniko da, larunbate tik astelehenera 19:30ean eta baita larunbatean 22:00etan ere. Sing Sing Zentro Korrekzionalean, munduko segurtasun handieneko espetxe ospetsuenetakoa, espetxeratutako preso talde txiki batek bere antzezlan propioa muntatu nahi du antzerki-tailer baten zati gisa. Arte eszenikoen bidez, gizon horiek mundua borrokatu beharreko leku gisa ikustea lortuko dute.
|
28kanala_00734
|
28kanala
|
ZUR ETA LUR
Harrituta utzi gaitu Amasa Villabonako EHbilduk agintzen duen gobernuak AIZTONDO EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA HARRO! taldeak Udal Batzarrari aurkeztu eta Udal Batzarrak onartutako eskaera ez dela bete egiaztatzeak.
Euskal Eskola Publikoko ordezkariok, Hezkuntzaren sare publikoko partaideak izanik, hauxe eskatu zioten herritarrengandik gertuen dagoen erakunde publikoari: aurtengo aurrematrikulazio kanpaina abiatu aurretik, Udalak bere menpe dauden komunikazio bideetan gurasoek haien haurrak eskola publikoko sareko zentroetan matrikula ditzaten animatzeko mezuak jar ditzala.
Eta amasatar eta villabonatarren ordezkariok bat egin genuen eskariarekin. Baina, proposamena aurreko astean onartu eta aurrematrikulazio kanpaina atzo hasi bazen ere, Amasa Villabonan agintzen duen EHbilduren gobernuak ez du Udalbatzarrak onartutakoa bete.
Gu zur eta lur, lur jota uzteko moduko tratua jasotzen ari dira AIZTONDO EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA HARRO! taldeko gurasoak, irakasleak eta langileak Amasa Villabonako gobernuaren aldetik: eskaeraren eztabaida atzeratu ondoren, onartutakoa bete ez.
Itxura denez, Amasa Villabonan, emandako hitzak ez du ezer balio alkatea eta Udal gobernuarentzat.
|
28kanala_00735
|
28kanala
|
EAJko IDOIA SAGASTIZABALEK EH BILDUko OSKAR MATUTERI
Harrituta nago, Matute jauna, zure bizitza osoan politikan ezagutu zaitugu, eta oraindik ez duzu gure Kontzertu Ekonomikoa barneratu.
Harritu egiten nau, esan duzunean, zerga honek urtero biltzen dituen 67 milioi euro, euskal foru ogasunean geratzen direla.
Ez zaitez nahastu eta itzazu nahastu herritarrak. Foru Ogasunek ez dute ezer jasotzen zerga honengatik, are gehiago, ez Petronorrek ez Iberdrolak ez dute ezer sartzen euskal ogasunean zerga honengatik.
Iberdrola zein Repsol estatuko diruzaintzan egiten dute bere ekarpena eta energia-konpainia guztiak biltzen dituen Estatuko diruzaintza horren guztizko kopurutik, egungo Gobernuak zenbateko bat lagatzen dio Eusko Jaurlaritzari, 6,24ri dagokion zenbatekoa. Hori Batzorde Misto batean adostu zen, zure taldearen emendakin baten ondorioz, hain zuzen ere, gero nire taldeak zuzendu behar izan zuena, foru ogasunek zerga honetan duten parte-hartzea jorratzeko, hain zuzen ere, kopuru hori ezin delako adostu.
Estatuak biltzen dituen eta egungo Gobernuak transferitzeko betebeharrik ez duen kopuruak dira. Eta formula honekin etorkizunean beste Gobernuei zifra hori proposatzeko eta Kontzertu Ekonomikoa hutsik uzteko ateak zabaltzen ari zarete. Hau da zure ekarpen handia.
Eta oso kezkatuta zaude esaten duzun zulo hori nola estaliko den zergak aurrera egiten ez badu, eta galdetzen dizut: Esango al didazu nola, noiz eta non dekretu honetako zein artikulutan sartzen den Erkidegoen parte-hartzea, milioi horiek Euskadira iristen direla ziurtatzeko zerga hori aurrera ateraz gero?
Esango dizut, INON. Sartzea ahaztu zaizue. Beraz, gezurra da dekretu honen aurka bozkatzeak 67 milioi euro horiek galtzea dakarrela esaten duzunean. Baina zure lasaitasunerako, Euskadiren zerbitzuak bermatuta daude, nire taldeak EAJ/PNVk adostutako neurriek 300 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak ekarriko dizkiolako Euskadiri hidrokarburoen BEZaren iruzurra geldiarazteko neurriari eta multinazionalen gaineko zergari esker, ez direnak aurrekontuan agertzen, aurrekontuak onartu zirenean EAJk oraindik gai horren inguruko akordiorik itxi ez zuelako."
|
28kanala_00736
|
28kanala
|
Arratsaldean egingo du Tolosako Udalak Urtarrileko Osoko Bilkura
18:30ean hasita egingo du Ohiko Osoko Bilkura Tolosako Udalak, 28 Kanalak zuzenean eskainiko du.
Hilabeteko azkeneko ostegunetan egin ohi duen moduan, Tolosako Udalak arratsaldeko 18:30ean hasita egingo du Urtarrileko Osoko Bilkura. Gaurko batzarreko gai ordenak sei puntu ditu:
Akta hau onartzea: 2024ko abenduaren 23ko ohiko osoko bilkurakoa. (2024IPLE0015)
Onartzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Tolosako Udalaren arteko kudeaketa-gomendio hau: tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agenteen seigarren deialdi bateratuan sartzekoa. (2025PZZZ0005)
Onartzea zehapen-espediente bati hasiera ematea Tolosako hiri-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko enpresa kontratistari, kontratuaren betebeharrak ez betetzeagatik. (2020SABI0001 - 2024JZER0002)
Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa. (2025DLPE0001)
Onartzea hasiera ematea «6.1 San Kosme eta San Damian» azpiesparruko birpartzelazio-proiektua ofizioz berrikusteari. (2024IOFB0001 - MAU25007)
Galderak eta eskaerak.
|
28kanala_00737
|
28kanala
|
Arratsaldean egingo du Tolosako Udalak Urtarrileko Osoko Bilkura
18:30ean hasita egingo du Ohiko Osoko Bilkura Tolosako Udalak, 28 Kanalak zuzenean eskainiko du.
Hilabeteko azkeneko ostegunetan egin ohi duen moduan, Tolosako Udalak arratsaldeko 18:30ean hasita egingo du Urtarrileko Osoko Bilkura. Gaurko batzarreko gai ordenak sei puntu ditu:
Akta hau onartzea: 2024ko abenduaren 23ko ohiko osoko bilkurakoa. (2024IPLE0015)
Onartzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Tolosako Udalaren arteko kudeaketa-gomendio hau: tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agenteen seigarren deialdi bateratuan sartzekoa. (2025PZZZ0005)
Onartzea zehapen-espediente bati hasiera ematea Tolosako hiri-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko enpresa kontratistari, kontratuaren betebeharrak ez betetzeagatik. (2020SABI0001 - 2024JZER0002)
Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa. (2025DLPE0001)
Onartzea hasiera ematea «6.1 San Kosme eta San Damian» azpiesparruko birpartzelazio-proiektua ofizioz berrikusteari. (2024IOFB0001 - MAU25007)
Galderak eta eskaerak.
|
28kanala_00738
|
28kanala
|
Katalana eta galegoa ere eskuragarri 28kanala.eus-eko itzulpen automatikoko aukeren artean
Gaurtik aurrera 28kanala.eus-eko erabiltzaileek bi hizkuntza gehiago dituzte eskura albisteen titularrak eta sarrerak automatikoki itzultzen dituen sisteman. Orain, testuak galegora eta katalanera ere itzultzen ditu sistemak, orain arte ingelesera, frantsesera eta ingelesera egin duen bezalaxe.
Itzulpen sistema hau 2024ko maiatzean jarri zuen martxan TOKIKOMen Alea.eus, Erran.eus eta Goiena.eus webguneetan, modu esperimentalean, eta gerora zabaltzen joan da toki komunikabideen beste hainbat webgunetara.
Itzulpen sistemaren helburua ez da toki komunikabideon edukia osorik itzultzea: euskarazko komunikabideak gara eta halaxe jarraitu nahi dugu. Baina bai eskaini nahi izan diegu laguntza txiki bat gugandik gertu baina euskarazko komunitatetik kanpo bizi diren herrikideei, hurbiltzeko aukera izan dezaten. "Teknologiak zubigintzarako aukera oparoa eskaintzen digu, eta ez diogu horri uko egin nahi izan", azaldu du TOKIKOMeko Komunikazio eta IKT zuzendariak, Joxe Rojasek.
Etorkizunean hizkuntza gehiago
Laguntzako itzulpen sistemaren garapena ez da hemen geratuko. TOKIKOMek asmoa du hizkuntza gehiago gehitzeko sistemara, batez ere gure herrien bueltan mugitzen diren hizkuntza komunitate txikiei euskaldunokin bat egiten laguntzeko. "Erronka soziolinguistiko zein teknologiko handia da, baina bidelagun egokien bila ari gara lanketa osatu bat egin eta euskal komunitatearen ikuspegitik zentzua duen eskaintza egiteko, teknologiarekiko besterik gabeko liluran jausi gabe".
Treberen laguntza teknikoarekin garatutako itzulpen sistema webgune hauetan topatu daiteke:
28 Kanala.eus, Aiurri.eus, Alea.eus, Barren.eus, Berriketan.eus, Drogetenitturri.eus, Erran.eus, GiTB.eus, Goiena.eus, Hiruka.eus, Plaentxia.eus eta Txintxarri.eus.
|
28kanala_00739
|
28kanala
|
Behar Zanako pilotariek aste honetan 80 partida joktuko dituzte
31 pilota partidu ofizial, eskolarteko topaketako 27 txapelketa pribatuetan 3 eta Aiztondo topaketetan 19 partidu jokatuko dituzte.
Gure pilotariek jokatuko dituzten partida ia guztien kartela eta jokatuko duten pilotariek zein diren ikusteko www.beharzana.eus webguenra jo daiteke. Bertan "ezagutu pilota taldea" eta azkenik "partida guztiak" aukeratu.
Aste honetan Villabonan 13 pilota partidu federatu eta beste 16 eskolartekoz gozatzeko aukera izango da. Euskal Liga, Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz, joko garbian zein paletaz neskak eta gizonezkoak tartean.
Aste honetan besteak beste Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokastzen hasiko dira Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak.
ZORTE ON DENEI!
|
28kanala_00740
|
28kanala
|
Zinema karteldegia
Aste honetako filmak Jurado No2 , Itoiz udako sesioak , Hombre lobo, Flow un mundo que salvar, Emilia Pérez eta Sonic 3: La pelicula izango dira.
Leidor Aretoa
Osteguean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Jurado No2 filmarekin 20:30ean . Justin Kemp, familia gizon bat, hilketagatiko epaiketa bateko epaimahaiko kide den bitartean, epaiketan eragiteko eta akusatutako hiltzailea kondenatzeko (edo askatzeko) erabil lezakeen dilema moral serio batekin borrokan ari da.
Larunbatean eta astelehenean 19: 0 0e t an Itoiz udako sesioak dokumentala izango da. Itoiz taldearen (70eko eta 80ko hamarkadetako euskal musikan erreferentea) zinta ahaztuak aurkitu izanak eragin katalizatzailea du Juan Carlos Pérezengan, eta, ondorioz, urruneko iragana iruditzen zitzaiona gogorarazten du.
Larunbatean 21: 30 ean eta i gandean 1 9 : 3 0ean eskainiko da Hombre lobo filma. Blake San Frantziskon bizi den gizon ezkondua eta familiako aita da, eta Oregoneko landa-eremu batean hazi zen etxe urruna heredatzen du, bere aita hiltzat jo ondoren. Charlotte emazte kementsuarekin izandako bikote krisialdian, Blakek hiri handitik atseden hartzeko eta Ginger alabarekin etxaldea bisitatzeko konbentzituko du. Dena okertzen da, baserrira bidean eta gauaren erdian, ikusten ez duten animalia baten eraso bortitza jasaten duenean familiak, eta ihes egiteko ahalegin desesperatuan, bertako etxe baten barruan babesten direnean. Orduek aurrera egin ahala, Blake modu arraroan portatzen hasiko da.
Igandean 1 7 :00etan Flow, un mundo que salvar filma eskeiniko da. Katu bat urez estalitako mundu batean esnatzen da, non badirudi giza arraza desagertu egin dela. Itsasontzi batean babesa bilatzen du beste animalia batzuekin, baina haiekin ondo moldatzea urari dion beldurra gainditzea baino erronka handiagoa da. Denek ikasi beharko dute beren ezberdintasunak gainditzen eta aurkitzen diren mundu berri honetara egokitzen.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan, Itoiz udako sesioak dokumentala eskainiko da, ostegunean 19:30ean .
Larunbat etik astelehera, biak barne, 19: 30 ean eta larunbatean 22:00etan Emilia Pérez filma eskainiko da. Gainkualifikatua eta gutxietsia, Rita bufete handi bateko abokatua da, eta egun batean ustekabeko eskaintza bat jasotzen du: kartel bateko buru beldurgarriari bere negoziotik erretiratzen laguntzea eta betiko desagertzea berak beti amestu duen emakumea bihurtuz.
L arunbatean eta igandean 17:00etan Sonic 3: La pelicula izango da. Sonic, Knuckles eta Tails elkartu dira aurkari berri eta boteretsu bati aurre egiteko, Shadow, bilau misteriotsu bat. Honen botereek ez dute gure heroiek orain arte ezagututako gainontzekoen antzik.
|
28kanala_00741
|
28kanala
|
Belauntzako San Juanetako ll. kartel lehiaketa
Belauntzako San Juanetako ll. kartel lehiaketaren oinarriak argitaratu ditugu. Lanak maiatzaren 20a baino lehen entregatu beharko dira udaletxean.
|
28kanala_00742
|
28kanala
|
Astelehenetik aurrera betiko tokian jarriko dira martxan Gizarte Zerbitzuak
Espero zutena baino egun bat lehenago amaituko dituzte lanak eta normaltasunez emango da zerbitzua.
Astelehenetik aurrera, Gizarte Zerbitzuek ohiko ordutegia eta kokalekua izango dute: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara (ostegunetan izan ezik, ez baita zerbitzurik ematen egun horretan).
Hainbat aldaketa egin dituzte eraikinean, hala nola: itxarongela berreskuratu, bulegoen tamainak egokitu, bilera gela sortu eta komunak berritu dituzte. Azken honetan, irisgarritasun neurriak bermatu dituzte erabiltzaileentzat.
|
28kanala_00743
|
28kanala
|
Banatu dira 'Matx'-en zozketako sariak
Tokiko kirolaren sare sozialak banatu ditu joan zen urte amaieran iragarri zuen zozketako sariak: Eusko Label Winter Series erremonte txapelketako bi sarrerak @Jm601214 erabiltzaileak irabazi ditu; Euskaltel Euskadi taldearen maillota, berriz, @pirido-k eraman du; eta Forum Sport dendako 300 euroko erosketa-bonua @umen erabiltzailearentzat izan da.
Matx-ek eskerrak eman nahi dizkie sare sozialean erregistratu eta lehiaketan parte hartu duten guztiei. Saridunak zoriontzearekin batera, Laboral Kutxak eta Euskaltel Euskadik emandako laguntza ere eskertu nahi izan du.
Kirolaren bestelako ikuspegia
Edukiak dira Matx.eus- en indargune nagusia. Gertuko kirolaren bestelako ikuspegi bat erakusteko, ikus-entzunezko ganberroak ekoizten dituzte. Inkestak, kluben arteko desafioak, jokoak, elkarrizketak... ikus daitezke, besteak beste, sare sozialean. Era berean, toki komunikabideen kirol albisteak ere irakurri ahal izango dira.
Baina, sare soziala den neurrian, erabiltzaileak jarri nahi dituzte guztiaren erdigunean. "Kirolarien, kluben eta kirolzaleen komunitatea josi nahi dugu. Eurek elikatu eta aberastuko dute-eta sarea", esan dute proiektuko arduradunek.
Haziz doan komunitatea
Matx.eus- ek hainbat abantaila eskainiko dizkio bertan erregistratzen den erabiltzaileari: alde batetik, Matx -ek sortzen dituen edukiak osorik ikusteko aukera bakarra izango da; bestetik, interesen araberako albisteak jasotzeko aukera ere eskainiko du: kirol modalitatea, herria, bailara... aukeratuta, haiei loturiko albisteak irakurri ahal izango ditu erabiltzaileak. Eta klubentzako leiho berri bat ere izango da, euren berri emateko eta zaleengandik gertu egoteko euskarazko plataforma. Gaur egun, 600 erabiltzailek baino gehiagok osatzen dute tokiko kirolaren sare soziala.
Erregistro erraza
Izena ematea oso erraza da: Matx .eus webgunera jo, Sortu kontua klikatu eta bertan eskatzen diren datuak betez, sistemak automatikoki gomendatzen ditu zure interesekoak izan daitezkeen erabiltzaileak eta gaiak.
|
28kanala_00744
|
28kanala
|
Maier Olano Mundialean izango da
Hurrengo astean Liévin-en (Franzia) jokatu dira Ziklokroseko mundialeko lasterketak, Junior mailako proban parte hartuko du Maier Olano tolosarrak.
Maier Olanok ziklokros denboraldian erdietsitako emaitza onek Frantzian jokatuko den mundialean parte hartzeko aukera eman diote. Tolosarra Espainiako selekzioak egindako deialdian dago. Olanok pasa den igandean Benidorm-en jokatutako Munduko Kopako lehian15. postua lortu zuen eta aurreko astean Espainiako Txapelketan brontzeko domina kolkoratu. Otsailaren 1ean goizeko 11:00etan hasiko da Junior mailako karrera. Bezperan, ostiralean selekzioak Team Relay proban parte hartuko du. Junior mailako Espainiako selekzioan tolosarrak Irati Aranguren eta Lorena Patiño izango ditu taldekide.
|
28kanala_00745
|
28kanala
|
BEHAR ZANAKO PILOTARIEK ASTE HONETAN 37 PILOTA PARTIDU JOKATUKO DITUZTE
Aste honetan Villabonan 15 pilota partiduz gozatzeko aukera izango da. Euskal Liga, Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz, joko garbian zein paletaz neskak eta gizonezkoak tartean.
Partida ia guztien kartelak eta jokatuko duten ia pilotari guztiak ikusteko, www.beharzana.eus helbidean sartu. Ondoren, "Ezagutu pilota taldea" atalean sartu eta azkenik "partida guztiak" aukeratu.
Txapelketa ezberdin askotan artiuko dira gure pilotariak asteburuan. 31 Ofizialak izango dira.
Trinketean hasiko dute jardunaldia gureek, eskuz banakakoa hasiko da. 3 paertidu jokatuko dira 17:30ean hasita. Joko garbiko txapelketa hasiko dute gure pilotariek eta infantilek ostegunean 20:00etan Amasan jokatuko dute Zubietarren aurka.
Gasteizen Euskal ligako partidak Gasteizen, Ispasterren, Iruñean, Sopelan eta Villabonan jokatuko dituzte.
Bestalde Irati Elosegik Ordizian paleta topaketan parte hartuko du benjamin mailan.
Txapelketa pribatuei dagokienez, Zizurren A.Otaegik, Arkupe txapelketan Lesaka, Irurita eta Donezteben Otaegi anaiek, Illarramendik, Eizagirre eta Iraolak eta Emakumea master Cup-en Amezketan Nora Martinez eta Legazpin Irati Zabalak jokatuko dute.
Partida ia guztien kartelak jarraian dituzue, baita jokatuko duten ia pilotari guztien izenak ere.
ZORTE ON DENEI!
|
28kanala_00746
|
28kanala
|
Zinema karteldegia
Aste honetako filmak Eureka , Las vidas de sing sing , Babygirl, El juicio del perro eta Conclave izango dira.
Leidor Aretoa
Osteguean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Eureka filmarekin 20:30ean . Alaina nekatuta dago Pine Ridgeko erreserban polizia ofiziala izateaz eta bere irratiari erantzuteaz uzten du. Sadie, Alainaren ilobak, gau luzea ematen du bere zain, arrakastarik gabe. Honek, bere aitonaren laguntzarekin bidaiatzea erabakiko du: denboran eta espazioan zehar Hego Amerikaraino hegan egingo du, eta, azkenik, inola ere irudikatzen ez duten western zuri-beltz zaharrak ikusteari utziko dio. Dena ezberdin sentituko da, basoan bizi diren pertsona batzuen ametsak entzuten dituenean. Baina ez da behin betiko ondoriorik aterako...
Larunbatean eta astelehenean 19: 0 0e t an Las vidas de sing sing filma izango da. Sing Sing Zentro Korrekzionalean, munduko segurtasun handieneko espetxe ospetsuenetakoa, espetxeratutako preso talde txiki batek bere antzezlan propioa muntatu nahi du antzerki-tailer baten zati gisa. Arte eszenikoen bidez, gizon horiek mundua borrokatu beharreko leku gisa ikustea lortuko dute.
Larunbatean 21:45etan eta i gandean 1 9 :00etan eskeiniko da Babygirl filma. Romy goi-mailako exekutiboa da, eta muturreko sexu-abentura sutsua hasiko du bere bekadun Samuel gaztearekin, senarrari erlazioa hau ezkutatzen diola. Romyk lanean inbertituko du bere ohiko rola, eta aginduak ematen dituena izatetik ohean egoteaz gozatzera pasatuko da. Ezkontzaz kanpoko harreman horri esker, sexu-askatasunerako bidea aurkituko du, arriskua eta aurreiritziek sortutako gorabeherak direla tartean.
Igandean 1 7 :00etan El juicio del perro filma eskeiniko da. Avril, animalien defentsan espezializatutako abokatu gaztea, edozertarako prest dago bere bezeroa, txakur berrerorlea, heriotza-zigorretik salbatzeko. Justizian sinestea eta gizakiek animaliekiko duten mespretxua jasateko zailtasun gero eta handiagoen artean, txakur hori izango da Avrili bere giza konplexutasuna onartzen lagunduko diona.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan, Conclave filma eskeiniko da, larunbatean 19:30ean eta 22:00etan eta astelehenean 19:30ean ikusgai izango da. Aita Santu Gorenaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala munduko erritual sekretu eta zaharrenetako baten buru izateko arduraduna izango da: Aita Santu berri baten hautaketa. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan elkartzen direnean, Lawrence konspirazio konplexu batean harrapatuta geratzen da, eta, aldi berean, Elizaren oinarriak astindu ditzakeen sekretu bat aurkitzen du.
|
28kanala_00747
|
28kanala
|
Iñaki Gorostidi harri jasotzaile ohia hil da
Tolosaldeak izan duen harri jasotzaile ezagunenetako bat zendu da, Iñaki Gorostidi- 69 urte zituela joan da gure artetik. Harri jasotzaile gisa lorpen ugari lortutakoa, boxeoan ere ibilia, azken urteetan harria landuz pieza ezberdinak egiten zituen. 28 Kanalak Gorostidiren ibilbidea 2023ko abenduan egindako erreportaje honetan errepasatu zuen.
|
28kanala_00748
|
28kanala
|
Bihartik ostiralera bitartean Olaederra aurreko autobus geltokia Subijana Etxearen aurrealdera aldatuko da
Urtarrilaren 22, astezkena, 8:00etatik urtarrilaren 24 ostiralera bitartean (biak barne) Olaederra kiroldegi aurreko autobus geltokia zerbitzuz kanpo egongo da. Lanek irauten duten bitartean, Tolosara doazen autobusak Subijana Etxearen aurrealdean geratuko dira.
Asteazkenean goizeko 8:00etan hasita ostiralera bitartean (biak barne) Villabonako kiroldegiaren aurreko autobus geltokia bertan behera geratuko da bertan egitekoak diren obren eraginez. Denbora tarte horretan Tolosara doazen autobusek Subijana Etxearen aurrealdean egingo dute geldialdia, ohikoa baino metro batzuk aurretik.
|
28kanala_00749
|
28kanala
|
Gezurra hanka motz
Amasa Villabonan, EH Bilduk txipiroiarena egiten du: gezurren tinta zabaldu, kasu honetan herrian egin behar duena eta egiten ez duena ezkutatzeko.
Azkenaldi honetan EH BILDUk daraman politika egiteko modua gero eta antza gehiago du Alderdi Popularrak erabiltzen duenarekin. Gezurra eta zalantza astintzen duelako, helburu bakar batekin: EAJ/PNVren jarduna zikintzea. Eta politika egiteko modu hau egiten denean ezinbestekoak diren zerbitzuei begira, oso kezkagarria da, beldurra eragiten duelako, zer esanik ez Osasunaren kasuan.
EZ da egia EAJk Osasuna pribatizatzeko joera izan duenik inoiz. Aldiz, egungo gure osasun publikoaren izaera publikoan zerikusi haundia du EAJ-PNVk. Garai bateko Osakidetzaren zerbitzu kalitatea berreskuratu behar dela aipatzen da maiz. Ba EGIA dena da Euskal Osasun Sistema ehuntzeko, bai lehen eta baita orain, EAJ/PNVren papera ezinbestekoa izan dela eta izango dela (beste hainbat zerbitzuetan bezala).
Amasa-Villabonako EH BILDUk urtarrilaren 14ean argitaratutakoaren inguruan EAJ/PNVko kideok esan nahi dugu:
Adibide modura, Catalunyan osasun sistemak eragile pribatuekin daukan kontratazio maila % 24koa bada (aurrekontuaren ia laurdena), gurean ez da % 6ra iristen. EZ da pribatizazio joerarik egon ez da egongo ere EAJ/PNVren gogoan.
EZ dago inongo osasun zerbitzuen desmantelamenturik
Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrak 2014an onartutako Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Legeak ezarritako betekizun guztiak betetzen ditu. EZ dago ez ate birakaririk ez eta interesko harremanik.
Beharrezko egiaztapenak egin dira eta frogatuta dago kontratatu duen enpresa pribatuak EZ duela inolako kontratu-harremanik izan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, ezta laguntzarik edo diru-laguntzarik jaso ere. Beraz, kontratazioak legea errespetatzen du eta emandako bateragarritasun txostena aldekoa da. EZ dago EZ kausa EZ kasurik EZ eta zalantzarik.
Aldiz:
EAEn gizarte-gastua 4.079 eurokoa da biztanleko. Nafarroaren atzetik, gastu sozial gehien egiten duen erkidegoa gara.
Gipuzkoa, Europan ezberdintasun gutxien duten lurraldeen artean dago.
Osasunean dugun egiturazko plantila, inoiz izan den altuena da.
Nafarroa eta EAE dira, biztanleko erizain ratio altuena duena.
Osasun Inbertsioa etengabe handitzen doa, aurtengo aurrekontuan lehen aldiz 5.000 M €ko kopurua gaindituz.
Beraz, inork ez dezala zalantzarik izan: EAJ/PNVrentzako OSASUNA lehentasuna da eta eragozpenak gaindituz lan egiten jarraituko dugu herritar guztiok osasun publikoa eta kalitatezkoa izan dezagun. Eragozpenak badirelako, lehen arretan edo sufritzen dugun profesional faltarekin.
Dagoeneko badago egoeraren diagnostiko partekatua, zintzoa eta argia. Abiapuntu ona da lanean jarraitzeko. Bide hori modu egokian egiteko herri ituna adostea da, gure ustetan. Oposizioaren egitekoa da, gobernu jardunaren jarraipena egitea eta baita balorazio positiboak edo negatiboak egitea ere, baina horretarako gezurra erabiltzen duenak, iruzurra egiten du.
Osasuna gizartearen kezka nagusienetakoa delako, osasuna daukagun gauzarik garrantzitsuena delako eta gaur egun ditugun arazoak konpondu behar ditugulako, ezin dugu ulertu EH BILDUren erabilera maltzurra. Bereziki uste dugulako, hain oinarrizkoa den zerbitzu baten aurrean, batera aritu behar dugula lanean, herri ikuspegitik eta ez alderdi ikuspegitik, joku eta estrategia alderdikoiak alde batera utzita.
|
28kanala_00750
|
28kanala
|
Mastodoneko tkm.eus-ekin bat egin du 28 Kanalak, tokiko sare soziala eratzeko
kontuan jarrai gaitzakezu gaurtik aurrera.
TOKIKOMek, 78 euskarazko toki komunikabide batzen dituen taldeak, tkm.eus sortu du, tokiko edukian espezializatuko den Mastodon sare sozialeko nodoa. 28 Kanala ere hemen izango da gaurtik kontuarekin. Mastodon gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura deszentralizatuan eta software librean oinarritzen dena.
Erresuma Batuko BBC irrati-telebista publikoaren ereduari jarraiki, Mastodon sare irekian nodo propioa sortu du Tokikomek: tkm.eus-en TOKIKOMeko komunikabideak eta profesional zein kolaboratzaileak baino ezingo dira erregistratu, eta araudi zorrotz bati jarraitu beharko diote, besteak beste, informazioa eta iritzia ondo bereizteko. Mastodoneko kontua duen edonork jarraitu ahal izango ditu Tokikomeko kontuak, gure edukiak eskura izateko.
Orain artean erabili ditugun sare sozialak oraindik jende asko erakartzen dute, eta oraingoz haietan presente jarraitu beharko dugu denbora batez, baina, hedabide gisa, gero eta beharrezkoagoa iruditzen zaigu gure jarduera soziala gure kontrolpeko plataformen bidez egin ahal izatea, ildo editoriala geuk markatuta.
28 Kanaleko Mastodon kontua nola jarraitu
TOKIKOMetik dei argia egin diete toki komunikabideen jarraitzaileei: "Egin zuk ere zero kilometroko edukiaren aldeko apustua. Jarraitu gertuko informazioa algoritmoetatik urrun". Kontu hauetako bati (edo gehiagori) jarraitzeko, errazena Mastodon sareko kontu batetik egitea da:
Dagoeneko Mastodon erabiltzen baduzu, Mastodoneko bilaketa kutxan interesatzen zaizun kontua sartu, eta berehala jarraitu ahalko duzu.
Oraindik ez baduzu Mastodon konturik, euskaraz funtzionatzen duten bi zerbitzari daude aukeran, eta haietan kontu berria irekitzea oso erraza da:
28 Kanalak aktibatu duen kontua da.
|
28kanala_00751
|
28kanala
|
Gure Zirkuak ireki du 2025eko txotx denboraldia
Gure Zirkuko Iker Galartza, Joseba Usabiaga eta Lur Aranburuk txotx bolada ireki dute Astigarragako Alorrenea sagardotegian, XXXII. Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunean. Aurretik, Gezamina barietateko sagarrondo berri bat landatu dute Kontxa Etxeberria plazan.
Iker Galartzak oso hunkituta zegoela adierazi du eta zirkuaren mundua sagardogileenarekin alderatu du: "Guk jendeak ondo pasatzeko lana egin behar dugu, eta zuek ere bai. Jendea gustora egoten da gurera etortzen denean, zazpi urteko umeari gustatzen zaio eta 80 urtekoak zoratzen ateratzen dira gure etxetik", esan du.
Beraientzat lehen txotxa egitea ohore bat dela azpimarratu eta gero, Joseba Usabiagak honako hau adierazi du: "Show bat eskaintzeaz gain, Gure Zirkuak garrantzi handia ematen dio beste balore batzuk transmititzeari: elkartasuna, familia, laguntasuna... Eta nik uste dut sagardogileek hori ere primeran egiten duzuela".
Azkenik, Lur Aranburuk Sagardo Berriaren Egunean parte hartzea plazer bat dela aitortu du, eta jendea denboraldi berri honetaz disfrutatzera gonbidatu nahi izan du, elkar errespetatuz eta ondo pasaz.
|
28kanala_00752
|
28kanala
|
Zinema karteldegia
Aste honetako filmak No other land , Vivir el momento , Sonic 3: La pelicula eta Better man izango dira.
Leidor Aretoa
Osteguean hasiko da aste honetako zinema karteldegia No other land filmarekin 20:30ean . Basel Adra, Zisjordaniako Masafer Yatta-ko ekintzaile gazte palestinarra, haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masiboki kanporatzearen aurkako borrokan. Bere jaioterriko herriaren erauztea dokumentatzen du, non gobernu israeldarrak zabaldutako soldaduek pixkanaka etxeak eraitsi eta bertako biztanleak kanporatzen dituzte.
Larunbatean 21:00etan eta igandean 19:30ean Vivir el momento filma izango da. Almut eta Tobiasek ustekabeko topaketa batean elkar ezagutzen dute: maitemindu egiten dira, etxe bat eraikitzen dute, familia bat osatzen dute . Bere bizitza komuneko pasarteen bidez egia zail bat agertzen zaigu, bere zimenduak astinduz mehatxatzen duena.
Igandean 17:00etan eskeiniko da Sonic 3: La pelicula filma. Sonic, Knuckles eta Tails elkartu dira aurkari berri eta boteretsu bati aurre egiteko, Shadow, bilau misteriotsu bat. Honen botereek ez dute gure heroiek orain arte ezagututako gainontzekoen antzik.
Astelehenean 19:00etan Better man filma eskeiniko da. Robbie Williamsen istorioa, munduko artistarik garrantzitsuenetarikoa. Bizi zituen esperientziak eta eszenatoki barruan zein kanpoan borrokatu zituen deabruak azaleratzen dituen luzemetraia.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan, Leidor Aretoaren antzera, Vivir el momento filma eskeiniko da, baina hau larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, igandean eta astelehenean 19:30ean ikusgai izango da.
|
28kanala_00753
|
28kanala
|
ZUFIRIA, IPARRAGIRRE, IZAGIRRE ETA CESTAU BEHAR ZANAKO LAU, GIPUZKOAKO JUBENIL MAILAKO TRINKETE FINALEAN
GIPUZKOAKO TRINKETE FINALEAN BEHAR ZANAKO BI TALDE ELKARREN AURKA LARUNBATEAN: ZUFIRIA, IPARRAGIRRE, IZAGIRRE ETA CESTAU. BESTELA BESTE 22 PARTIDA OFIZIAL ETA BESTE 5 PARTIDA OFIZIAL ASTEBURUAN GURE PILOTARIEK
Aste honetan Villabonan 16 pilota partiduz gozatzeko aukera izango da. Euskal Liga, Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz zein paletaz neskak zein gizonezkoak tartean.
Larunbatean Gipuzkoako trinkete txapelketako jubenil mailako finala jokatuko da Irurako trinketean. Bertan, Behar Zanako bi bikote sailkatu dira. Cestau eta Izagirre batetik eta Iparragirre eta Zufiria bestetik. Kadeteetan ere finala Behar Zanako bi taldeen artean izan zen. Nagusi mailan finalerdietara iritsi dira 1. eta 2. mailako bikote bana. Beraz, trinketean talde onenetakoa izaten ari da binakakoan Behar Zana.
Bestetik, ostegunean Euskal LIgako partida jokatuko dute Zabala eta Arrillagak. Pasa den astean irabazita konfidantzaz irtengo dira kantxara.
Ostiralean 5 partida jokatuko dira Villabonan. Kadete eta infantilak arituko dira 2. eta 1.mailan eta Euskal Ligako beste partida bat izango da. Karteletan ordena eta pilotarien izenak ikusi ahal dira.
Larunbatean, jubenil mailako neska palisten sede izango da Villabona. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorriko dira pilotariak eta Behar Zanak bi bikote ordezkari izango ditu.
Azkenik igandean, Euskal lIgako partida jokatuko dute 11:00etan Cestau eta Erasunek.
Horietaz gain, txapelketa pribatuei dagokienez, Eizagirre eta Iraolak, Illarramendik, Otaegi anaiek Arkupe txapelketan jokatuko dute eta Erasun eta Arrillagak Eibarren EMC txapelketako jardunaldia izango dute.
|
28kanala_00754
|
28kanala
|
Oinkari Dantza Taldea maiatzean hasiko da 50. urteurrena ospatzen
Ekitaldi gehienak azaroan izango diren arren, maiatzaren 10ean, larunbata, Lorezainen Konpartsa egingo da. Ekitaldi horretarako lehenengo entseguak otsailean hasiko dira.
Aurtengo azaroan Oinkari Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu eta horren harira hainbat ekitaldi antoaltu ditu; txokolatada, dantza-poteoa, eta 50 urte dantzan ikuskizuna besteak beste.
Ekitaldi gehienak azaroan izango diren arren, maiatzaren 10ean, larunbata, Lorezainen Konpartsa egingo da. Ikuskizun honetarako entseguak otsailean hasiko da. Maiatzaren 10erako egun-pasa antolatu du Oinkari Dantza Taldeak. Goizean, herriko kaleak musikaz eta dantzaz alaituko dituzte eta parte-hartzaileen bazkariaren ondoren, Errebote plazan arratsaldean egingo dute emanaldia.
Parte hartzeko hiru aukera
Hiru modutara parte hartu ahal izango da konpartsan: dantzari, danbor-jole edo pertsonaia moduan. Lehenengoaren kasuan, entseguak larunbatetan izango dira Ikastolako Ganbaran 10:00etatik 12:00etara, otsailaren 8, 15, eta 22an, martxoaren 8, 15, eta 29an, apirilaren 5 eta 12an eta maiatzaren 3an. Dantzak bikoteka izango diren arren, bikoterik ez dutenen kasuan, antolakuntza saiatuko da dantza-laguna lortzen.
Danbor-joleek berriz, entseguak larunbatetan izango dituzte 11:00etatik 12:00etara Aljiben, martxoaren 8an hasita. Pertsonaiek, berriz, lehen elkarketa apirilaren 5ean izango dute 12:00etan Ikastolako Ganbaran. Kasu guztietan, izen-emateak lehen entsegu egunean izango dira eta dantzari eta danbor-joleen kasuan, parte-hartu nahi dutenek 16 urte beteta izan beharko dituzte.
Dantza taldearen urteurrenaren harira sortutako ekitaldia bada ere, parte-hartzea erabat zabala izatea nahi Oinkarik, herrikoia. Beraz, saltsarako gogoz dagoen herritar orori egiten diote parte har dezan eta anima dadin.
|
28kanala_00755
|
28kanala
|
Ero-Etxe Elkartearen krosa dela eta trafiko etenak izango dira
10:30-13:00 bitartean, gutxi gora behera, trafikoa etengo da Rondilla, San Frantzisko pasealekua, Foru Etorbidea eta Zumalakarregi kaleetan.
Rondilla kalea itxi egingo da 34 zenbakitik -Musika eskolaren paretik- aurrera (garajeetara Inpernu kaletik sartu beharko da). San Frantzisko pasealekuaren lehen erdia ere, Gernikako Arbola lorategien parera arte, itxi egingo da, eta autoz hustu beharko da tarte hori, baita Trianguloa plazako zamalanetako tartea ere.
Zumalakarregi kaleko eta Foru Etorbideko trafikoa ere eten egingo da tarte horretan, nahiz eta ez diren autoak hustu beharko. Trianguloa plazako garajeek, kontrako noranzkoan egin beharko dute irteera, Zumalakarregitik Zubi Berrira, lasterketak ez dauden tarteetan.
Autobus zerbitzuei dagokienean, Santa Klara kalera lekualdatuko da Rondilla kaleko geltokia, denbora-tarte horretan.
|
28kanala_00756
|
28kanala
|
Soronea-Ammaren aurkezpena
Soronea-Ammma Mendi Korrikalari Taldearen aurkezpena izan da Soronea baserrian.
Urte berriari hasiera emateko, mendi buelta batekin hasi dute goiza partaideek. Aurten 24 korrikalarik osatu dute taldea, emakume zein gizonez osatua.
Babesle berriak izango ditu taldeak eta horregatik, eguerdi aldera argazki saioa izan dute arropa berriak erakusteko.
Gogotsu daude 2025 honetan dena emateko eta helburuen artean; Euskal Herriko Txapelketa eta Espainiako Txapelketa dituzte iadanik.
|
28kanala_00757
|
28kanala
|
Zaballako espetxean pilota saioa
Behar Zana pilota taldeko lan-taldeak eguneroko pilota jardunaz haratago, ordu eta lan handia eskainiz, bestelako jarduerak ere antolatzen eta aurrera eramaten ditu.
Pasa berri den 2024an 8 pilota saio eskaini genituen Arabako Zaballa espetxean.
2/2023 LEGEA, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarenako
2. artikulua - Printzipio gidariak, legearen helburuak eta jarduteko irizpideak atalean jartzen du:
mm) Espetxeetako presoentzako jarduera fisiko eta kiroleko programak sustatzea, haien gizarteratzea lortze aldera.
Saio hauetan, Euskal Pilotako jokamoldeak ezagutarazi genizkien bertako gure "ikasle" emakumezko eta gizonezkoei.
Paletaz aritu ginen bi egunez baina batez ere esku pilotan jolastu-jokatu eta ikasi zuten.
Ikasteko grinarekin eta gogo handiz bildu ziren gure teknikariengana. Eguneroko jarduneko fruituak ikusi genituen eta azken jardunaldian pilota jaialdia ospatu genuen bertako pilotariekin eta Behar Zana inguruko pilotari afizionatuekin.
Egunero ikasten dugulako zerbait.
Jarraituko dugu han eta hemen pilotaren bitartez kirola, osasuna eta bestelako baloreak helarazten.
|
28kanala_00758
|
28kanala
|
EAJ-PNVko Udal Taldeak EH Bilduko Udal Gobernuak 2025erako aurkeztu zituen aurrekontuen aurka bozkatu zuen pasa den abenduaren 23an ospatu zen Ohiko Osoko Bilkuran, herriarentzat ez-nahikotzat jo zituelako
Udal Gobernuak 2025erako aurkeztutako aurrekontuek zalantza haundiak sortu ditu EAJ-PNV Udal Taldean eta, batez ere, herria inmobilismo batean murgilduta ikusten dutelako kontrako bozka eman zuten
Tolosako EAJ-PNVko Udal Taldeak kontrako bozka eman zien 2025erako EH Bilduko Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuei pasa den abenduaren 23an ospatu zen Ohiko Osoko Bilkuran. Aurkako bozka hori arrazoi ezberdinetan oinarritzen da:
Talde jeltzaleak lehentasunezko eta egingarriak ziren hainbat proposamen luzatu zizkion Udal Gobernuari, eta herriari prentsan negoziatzearen aldekoak zirela adierazi bazioten ere, jasotako proposamenak ez zituzten aurrekontuetan apenas aintzat hartu nahiz eta herriarentzat egokiak izan.
Udal Gobernuak aurrekontuetarako egindako proposamen berrietan, inbertsio gehienen garrantzia inbertsio aurrekontu guztiarekiko, txikia zen; beraz, pisuzko proposamen berri gutxi zeuden bertan. Zentzu honetan herria nahiko geldi dagoenaren islada bat badela iruditzen zaio oposizioari. Azterlan eta prozesu partehartzaile asko egiten direla, eta hauek egokiak izan daitezkeen arren, aurrerapausoak eta proiektu berriak eskatzen dizkio Udal Gobernuari. Herriak ezin du legegintzaldi osoa azterlan eta prozesu partehartzaileen zai pasa.
Udal Gobernuak, 2024rako egin zituen aurrikuspenetan, personal gastua asko igo zuen inbertsioen ejekuzio maila haunditzekotan, eta hau, aurreko urteetako ejekuzio mailaren azpitik gelditu da. Talde jeltzalearentzat kezkagarria da gastu korrontea horrela igotzea, honen onura herriak jasoko ez baldin badu.
Aurrekontu partehartzaileei dagokienez, auzoetan sortzen diren lan-taldeek auzoa benetan ordezkatzen dutela, hau da, nahi duen herritarrak parte hartzeko aukera duela eta modu horretan aniztasunari erantzun egokia ematea, bermatzea eskatu dio Udal Gobernuari. Aldi berean, herriarengan espektatiba faltsuak sor ez daitezen, proposatzen diren eskaerak benetan ejekutatzea ere eskatzen dio Udal Gobernuari, 2024ean gertatu dena ez errepikatzeko, non proiektu garrantzitsuak gauzatu gabe gelditu diren.
EAJ-PNV Udal Taldeak egindako zortzi proposamenetatik, bakarra onartu du Udal Gobernuak, Ikasgela Iraunkorrarena. Proposatutako tokia ez dute onartu (Oriaburu eraikina), eta Berazubiko Estadioan Udal Gobernuak aurrikusten duen proiektuak beste erabilera posible batzuk izango dituelako, eskaria %100ean betetzen ez dela iruditzen zaio talde jeltzaleari. Edozein kasutan, herriak ikasgela egonkor bat izatea pozgarritzat hartu du oposizioak.
Talde Jeltzaleak pertsonal gastuan jarraitzen den politika ere ezin du ulertu. Udal komunikazio estrategia indartzea, hain zuzen, beste sail batzuk ahulago ikusten diren bitartean (polikiroldegian udal langile baten plaza amortizatuz, adibidez), konpartitu ezin duen estrategia da.
Gastu korrontea azkenaldi honetan asko igotzen ari dela ere kezka haundiarekin ikusten du. Hau sarrera korronteekin finantzatu beharko da, eta honek zerga eta tasen beharra suposatzen du, herritarrengan etorkizunean eragin kaltegarria izan lezakeelarik.
Dena den, talde jeltzaleak lanean eta proposamen berriak lantzen eta helarazten jarraituko du etorkizunean ere tolosarren interesak eta ongizatea babestu asmoz.
|
28kanala_00759
|
28kanala
|
33 PARTIDA JOKATUKO DITUZTE GURE PILOTARIEK ASTEBURUAN. 31 OFIZIALAK IZANGO DIRA
EUSKAL LIGA ESKUZ ETA PALETAZ, ERRENDIMENDUKOAK GIPUZKOAN ESKUZ BINAKA, UDABERRI SARIA ESKUZ BINAKA, PALETAZ BANAKA GIPUZKOA HASIKO DA ETA TRINKETEAN ESKUZ FINALERDIAK KARRIKART-ESNAOLAK ETA CESTAU-IZAGIRREK ASTEBURUAN
PARTIDA GUZTIEN ORDUAK, TOKIAK ETA KARTELAK IKUSTEKO SARTU BEHAR ZANAREN WEB ORRIAN ATALEAN ETA HAUTATU "PARTIDA GUZTIAK"
Ostegunean hasiko da partida maratoia. Etxean 17 partida jokatuko dituzte gure pilotariek. Ostegunean 19:45 Euskal liga hasiko dute emakumezkoek Ohorezko mailan. Miriam Arrillagak eta Irati Zabalak Gaztelekuko Garai-Mendizabal izango dituzte aurkari.
Ostiralen 8 partida jokatuko dira 17:00tan hasita. Esanguratsuenen artean, Euskal Ligako nagusi 1. mailan gizonezkoetan Cestau-Erasunek jokatuko dutenak Zeanuriko bikoaren aurka eta Larrarte-Erasun neskek, Ohorezko mailan jokatuko dituztenak izango dira.
Larunbatean goizean 10:00etan 4 partida jokatuko dira, eskuz eta paletaz 1. Mailan banaka Luixak jokatuko du Aiako Aldalurren aurka.
Arratsaldean 15:30ean paletaz kadete mailako neskek jokatuko dute. Aipatzekoa Euskal Liga osoan, EAE eta Nafarroako bikoteek parte hartzen duten txapelketan Behar Zanako 2 bikote izango direla 4tik.
Larunbat arratsaldean Iruran, Eskuz binaka trinketean, Karrikart eta Esnaolak nagusien 1. Mailan Astigarragako Mundarroko Barandiaran-Gurutzealde bikotearen aurka jokatuko dute. Jubeniletan, Cestau-Izagirrek finalerdia jokatuko dute Hernaniko bikotearen aurka.
Emakumea Master cup-en binakako txapelketan gure taldeko Arrillaga eta Erasunek jokatuko dute Eskoriatzako jaialdian.
Zorte on guztiei!
|
28kanala_00760
|
28kanala
|
Zinema Karteldegia
Aste honetako filmak Daaaaaali! , Oh Canada , Conclave , Cuando cae el otoño eta Klara eta hazi magikoen misterioa izango dira.
Leidor Aretoa
Ostegunean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Daaaaaali! filmarekin 20:30ean . Filmean, Frantziako kazetari gazte batek Salvador Dalí artista surrealistarekindituen topaketak ikusteko auekra izango dugu, inoiz gauzatu ez den proiektu dokumental bat burutzeko.
Larunbat eta astelehenan 19:00etan Oh, Canada -ren txanda izango da. Kanadako dokumentalista ezagun batek azken elkarrizketa bat eskaini dio bere ikasle ohi bati, bere bizitzari buruzko egia osoa kontatzeko. Emaztearen aurrean filmatutako aitortza.
Larunbatean 21:30ean eta igandean 19:00etan Conclave ikusteko auekra izango du Leidorrera gerturatzen den orok. Aita Santu Nagusiaren ezusteko heriotzaren ostean, Lawrence kardinala izendatu dute munduko erritual sekretu eta zaharrenetako bat zuzentzeko arduradun: Aita Santu berria aukeratzea. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan biltzen direnean, konspirazio konplexu batean harrapatuta aurkituko da Lawrence, eta, aldi berean, Elizaren zimenduak astindu litzakeen sekretu bat aurkituko du.
Haurren zinema igandean 17:00etan eskainiko da, Klara eta hazi magikoen misterioa . Euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.
Gurea Antzokia:
Amasa-Villabonako kasuan, Leidor Aretoan bezala, Klara eta hazi magikoen misterioa filma eskeiniko da etxeko txikienentzat larunbat eta igandean 17:00etan .
Bestalde, Cuando cae el otoño filma izango da aretoko beste protagonista. Filma larunabtean 19:30 eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean eskainiko da. Michelle sasoi betean dago amona bat da. Erretiro lasaiean bizi da Borgoinako herrixka batean, bertan bizi da bere lagunik onena ere, Marie-Claude. Santu Guztien Egunean, Valérie alaba bixitan joan zaio, eskolako oporretako astean Lucas, biloba, berarekin uzteko asmoz. Baina ezer ez da gertatuko aurreikusita dagoen bezala.
|
28kanala_00761
|
28kanala
|
EIZAGIRRE ETA IRAOLA SOPELAN, ILLARRAMENDI BI ALDIZ, ETA IPARRAGIRRE GIPUZKOAKO TXAPELDUN
EIZAGIRRE ETA IRAOLA SOPELAN, ILLARRAMENDI BI ALDIZ, ETA IPARRAGIRRE GIPUZKOAKO TXAPELDUN ETA LARRARTE, ZUFIRIA, OTAEGI ETA IPARRAGIRRE AZPITXAPELDUN
Izugarrizko emaitzekin hasi dute urtea Behar Zanako pilotariek.
Denboraldi parte hartuko ia maila guztietan Behar Zanako ordezkari bat iritsi da finalera edo azken kanporaketararte.
Gaur, Xuban Illarramendik Gipuzkoako txapela irabazi du kadetetan 2.mailan eskuz banaka Bergarako Contrerasi 18-3 irabazita. Atzo Irurako trinketean binaka txapela lortu zuen taldeko Xuhar Iparragirre lagun Behar Zanako Imanol Zufiria eta Beñar Larrarteren aurka 40-38ko emaitzaz.
Sopelako KM0 txapelketan Aiert Iraolak eta Beñat Eizagirrek infantil mailan txapela irabazi dute 18-9 Zazpiturriko Arteaga eta Durangoko Areitioren aurka.
Gaur ere Gipuzkoako banakako txapelketan Jubeniletan 2. Mailan azpitxapeldun geratu da Inhar Iparragirre Ataungo Lopezen aurka 22-12ko emaitzaz galduta.
Ostiralean, Gipuzkoako banakako txapelketan kadete 1. Mailan Adur Otaegikk finala galdu zuen 18-9 Azkoitiko Etxanizen aurka.
Zorionak denei, ez da makala lortu duzuena!
Segi horrela eta jarraitu gozatzen!
|
28kanala_00762
|
28kanala
|
Errege Magoen Kabalgata dela eta, errepide mozketak egingo dira Tolosan
Tolosako haurrek Erregeak agurtu ahal izango dituzte urtarrilaren 5ean, Gure zirkuan, 10:30etik 13:30era; arratsaldean, Errege Magoen etorrerako kalejira, Santa Klaratik abiatuko da, 18:00etan.
Errege Magoen etorrera dela eta, errepide mozketa puntualak egingo dira Tolosako kaleetan zehar, arratsaldetik aurrera. Era berean, ezingo da Barrena eta Rondilla kaleetan, eta San Frantzisko pasealekuan aparkatu, Geltoki kaleko bidegurutzera arte.
|
28kanala_00763
|
28kanala
|
A.OTAEGI, ILLARRAMENDI BI ALDIZ, I.ZUFIRIA, B.LARRARTE, X.IPARRAGIRRE ETA I.IPARRAGIRRE GIPUZKOAKO FINALETAN
A.OTAEGIK ILLARRAMENDIK BI ALDIZ, I.ZUFIRIAK, B.LARRARTEK, X.IPARRAGIRREK ETA I.IPARRAGIRREK GIPUZKOAKO ESKUZ BANAKAKO ETA TRINKETEAN BINAKAKO FINALAK JOKATUKO DITUZTE ASTEBURU HONETAN
ASTEBURU HONETAN ESKUZ JOKATUKO DIRE 7 FINALETAN 5 PARTE-HARTZE IZANGO DITU BEHAR ZANAK
SOPELAN, EIZAGIRRE ETA IRAOLAK INFANTILETAN FINALA JOKATUKO DUTE IGANDEAN AREITIO ARTEAGA BIKOTEAREN AURKA.
Urte amaiera bikaina izan bazen antolatutako topaketa, jaialdi eta gure pilotarien final eta txapelak izan zirela eta, urte hasiera ez da makalagoa. Eskuz banaka 1. mailan Adur Otaegik finala jokatuko du bihar ostiralez Atano III. Azkoitiko Etxanizen aurka. Otaegik, Ekhi Oses Hernanikoari irabazi zion final erdietan eta partida gogorra izango du. Jaialdi honetan Andoni Olasagastik ere merezi zuen egotea, nagusien 1.mailan final erdia 22-21 galdu zuen Amezketan Gorostidiren aurka eta irabazteko merituak soberan egin arren ezin izan zituen 22 tanto erdietsi. Dena den, txapelketa oso ona egin du Olasagastik, Murua, Lizeaga, Santxo eta beste hainbat espezialista izan dira tartean eta hauekin batera lehiatzeko gai dela erakutsi du.
Larunbatean, eskuz binaka trinketean Behar Zanako bi bikote ordezkari iritsi dira finalera. Xuban Illarramendi eta Xuhar Iparragirre alde batetik eta Imanol Zufiria eta Beñat Larrarte bestetik. Partida orekatua izango dute eta onenak iabaz dezala.
Igandean, Amezketan igandean 2.mailan jokatuko diren finaletan bi ordezkari izango ditugu. Kadeteetan Xuban Illarramendik jokatuko du, betik gora egin duen txapelketa izan du. Bergarako Contreras izango du aurkari. Jubeniletan berriz Inhar Iparragirrek jokatuko du Ataungo Lopezen aurka. Iparragirrek berea oso ondo egin du txapelketan zehar eta merezimendu ososz jokatuko du finala. Bete beteko partida izango da.
Azkenik, igandean Beñat Eizagirrek eta Aiert Iraolak infantil mailan Sopelako txapelketako finala jokatuko dute Amezketako Arteaga eta Durangoko Areitioren aurka
Denboraldi oso ona doa Behar Zanako pilotraientzat Gipuzkoako txapelketan. Eskuz banaka alebin 1.mailan ekialdeko irabazle izan zen Illarramendi eta Artola bigarren infantil 2.mailan. Eizagirrek infantiletan 1.mailako txapela irabazi berri du. Astenuru honetan banaka 4 ordezkari izango ditugu.
Trinketean kadetetan 2 finalista eta beste mailetan ligaxkako partidetan emaitza oso honekin dihardute jubenil eta nagusi mailako pilotariek.
Binakako txapelketan, nagusietan gizonezkoek 1.mailan finala jokatu eta Ohorezko mailara igo ziren Lizaso, Cestau, Barandiaran eta Erasunek osatutako taldeak. Bigarren mailako plaza mantendu eta 3.mailatik beste talde bat 2.mailara igo zuten Olasagasti-Mujika eta Urruzolak.. Emakumezkoean txapela irabazi zuten Arrillaga eta Erasunek.
Kadeteen 1.mailan finala galdu zuten Otaegi eta Caballerok.
Eta beste mailetan final laurdenak eta final erdiak ere jokatu zituzten.
Animo kuadrila eta zorte on denei eta jarraitu horrela!
|
28kanala_00764
|
28kanala
|
Bi lanpostu berri sortu ditu Tolosako Udalak
Udaleko lanpostuen balorazioa berrikusteko araudia ere onartu da; bost urtez behin lanpostuak berrikusteko aukera izango da.
Tolosako Udaleko 2025eko lanpostuen zerrenda onartu du udalbatzak abenduko osoko bilkuran, udal gobernuaren aldeko botoekin. Besteak beste, bi lanpostu berriren sorrera jasotzen du onartutako zerrendak: etxebizitza alorreko arkitekto batena, eta komunikazio teknikari batena.
Etxebizitza alorreko arkitektoak, etxebizitza publikoen sustapenaren arloko lan teknikoak egingo ditu.
Arkitektoarena goi mailako lanpostua izango da, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak Sailari lotua, eta Etxebizitza teknikariaren lanpostuaren osagarri gisa. Etxebizitza publikoen sustapenaren arloko lan teknikoak egingo ditu: besteak beste, etxebizitza eta eraikin hutsen kaptaziorako eta orubeak eskuratzeko azterketak egitea; Alde Zaharreko Plan Integralari lotuta, etxebizitza alorreko erronkei aurre egiteko proiektuak lantzea, eremuaren degradazioa iraultzeko planak garatuz; infraetxeen edo bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituzten etxeen kudeaketa egitea; etxebizitza berrien edota birgaitzeen obra-proiektuak idaztea...
Komunikazio teknikariak kanpo komunikazioko lanak egiteaz gain, gainerako sailekin elkarlanean udaleko webgunearen edukiak eguneratzeko funtzioa izango du.
Komunikazio teknikariari dagokionean, berriz, gaur egun kanpo zerbitzu baten bidez egiten diren lan batzuk, udalak zuzenean egiteko sortuko da, egiturazko beharra baita komunikazioarena. Udalentzat ez da kostu gehigarri bat izango: lanpostu honi dagokion kostua estaltzeko, kanpo zerbitzuen kontratuaren kostua bere osotasunean helburu horretara bideratzeaz gain, publizitate instituzionalerako dagoen poltsa erdira murriztu da.
Giza baliabideen esparruko beste erabaki bat ere hartu du udalbatzak osoko bilkuran: lanpostuen balorazioa berrikusteko araudia hasieraz onartzearena.
Udalbatzak 2022ko abenduan onartu zituen, behin betiko izaeraz, lanpostuen katalogoa, balorazioa, sailen organigrama eta lanpostuen zerrenda. Berrikuspen araudiari dagokionean, ordea, atzeratzea adostu zen, araudia lantzen eta negoziatzen zen bitartean. 2024. urtean zehar landu dute erregelamendua udal gobernuak eta ordezkaritza sindikalak.
Adostutako araudia aurrez lanpostuen baloraziorako erabili zen Rodriguez Viñals enpresaren eskuliburuan oinarritzen da, eta horretan oinarrituta egingo dira berrikuspenak. Araudiak jasotzen du udaleko lanpostu guztiak bost urtez behin berrikusteko aukera izango dela, eta udal gobernuak plangintza bat egingo du urtero eta berrikusiko diren lanpostuekin.
|
28kanala_00765
|
28kanala
|
Alegiako Udalak modu irmoan salatu nahi ditu gabonetako apaingarrietan ezezagunek eragindako kalteak
Errotako biribilgunean jarritako apaingarriak bertatik eramateaz gain, Larraitz auzoan nabaritu diren argi mozketak eragin dituzte.
Alegiako Udalak modu irmoan salatu nahi ditu gabonetako apaingarrietan ezezagunek azken egunetan eragindako kalteak. Errotako biribilgunean jarritako irudiak bertatik eraman dituzte, eta beste leku batzutan agertu dira. Amezketako biribilgunean eta Alegiako Zubi Zaharrean, kasu. Irudiak biribilgunetik eramaterakoan, kableak moztu dituzte, eta mozketa horiek eragina izan dute Larraitz auzoan ere, mendebaldeko hainbat puntu argirik gabe utziz.
Udalak gogor gaitzetsi nahi ditu ekintza horiek, eta apaingarriak eramateaz gain, kableak mozteak dakarren arriskuan eta horrek herriko argiterian eragiten dituen kalteetan jarri nahi du azpimarra. Horrelako jokabideek gizartean lekurik ez dutela gogorarazi dute, eta aste gutxian herrian gertatzen den antzeko hirugarren ekintza denez, ardura ere eragiten du.
|
28kanala_00766
|
28kanala
|
Trafiko aldaketak herrigunean abenduaren 31n
Tolosako Udalak jakinarazi du errepide mozketak egin eta aparkalekuak kenduko dituztela.
Elkartasun krosa medio, arratsaldetik aurrera errepide mozketa zehatz batzuk egingo dituzte. Horretaz gain, aparkatzea debekatuta egongo da Barrena eta Rondilla kaleetan, eta San Frantzisko pasealekutik hasi eta Geltoki kaleko bidegurutzeraino.
Garraio publikoari dagokionez, Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko geltokiak kendu eta geralekua Santa Klaran jarriko dute, 14:00etatik 22:00etara. Bestetik, hiribuseko zerbitzua 20:00etan amaituko da.
|
28kanala_00767
|
28kanala
|
ESKUZKO FINALAK, FINALERDIA, JOKO GARBI JAIALDIA, OMENALDIA ETA GEHIAGO ASTEBURUAN VILLABONAN ETA GURE PILOTARIEK
FINALAK ETA FINALERDIAK IZANGO DIRA BESTEAK BESTE
Urteko azken asteburu honetan partida oso garrantzitsuak izango dituzte gure pilotariek.
Asteburuko partida guztiak gure web orrian:
eta hautatu "partida guztiak"
Larunbatean, goizean Behar Zanako haurrek eta beste 5 talde gonbidatutako 55 pilotariek pilota topaketa ospatuko dute. Arratsaldean 16:15ean hasita Villabonako Udalarekin batera Joko Garbi jaialdi itzela antolatu dugu eta 1924an Pariseko Joko Olinpiarretan urrezko domina irabazi zutenei omenaldia izango da.
Txapelketa ofizialei dagokienez, Ostiralean Villabonan Gipuzkoako 2 finalerdi jokatuko dira. Xuban Illarramendik, Lapkeko Estensororen aurka jokatuko du kadete 2.mailan eskuz banaka. Ondoren, kadete 1.mailan Adur Otaegik hernaniko Ekhi oses iznago du arerio. Bi partida itzel izango dira.
Segidan, ekialde adarreko finalak izango dira. Alebin 1. maila Oinatz Illarramendik Adunako Txulobiko Aburuza izango du aurkari eta infantiletan eskuz banaka Xuban Artolak Añorgako Ezkurraren aurka jokatuko du.
Igandean, Asteausn 11:ooetan Beñat Eizagirrek Gipuzkoako finala jokatuko du, eskuz banaka infantil 1.mailan Azpeitiko Ilunpeko Lizarralderen aurka.
Igandean Amezketan, Andoni Olasagastik nagusi 1.mailan Gipuzkoako finalerdia jokatuko du eskuz banaka Zazpiturriko Gorostidiren aurka.
Tolosan, Inhar Iparragirrek jubenil 2.mailan Gipuzkoako finalerdia jokatuko du Elolaren aurka.
Larunbatean eta igande goizean Iruran, trinketeko ligaxkako partidak jokatuko dituzte gure kadete, jubenil eta nagusi mailako pilotariek.
Txapelketa pribatuei dagokienez, hezetasunagatik jokatu gabe geratu ziren finalak jokatuko dira Orion.
Infantil 2.mailan Xuhar Ezkiogak eta Igotz Urruzolak jokatuko dute eta Infantil 1.mailan Beñat Eizagirrek eta Aiert Iraolak. Lagunartekoan jaialdi berean Irati Zabala ariko da eskuz binaka.
Ostiralean Munitibarren, Lacturale txapelketan Miren Larrartek jokatuko du bertako txapelketa berrian eta Larunbatean Turtzion, Emakumea master Cup txapelketan eskuz binaka Miriam Arrillagak jokatuko du.
ZORTE ON DENEI!
|
28kanala_00768
|
28kanala
|
EAJk hitza eman eta hitza bete
Foru Aldundiak 2 urtetan 600.000€ bideratuko ditu Amasako errepidea zabaldu eta espaloia egiteko.
2015-2019 legealdian Maite Agirrek, orduko Amasa Villabonako alkateak (EAJ), eta Aintzane Oiarbidek, Bideazpiegituretako diputatuak (EAJ), bilera bat baino gehiago gauzatu zituzten Amasatik Villabonako errepidearen egoerari buruz hitz egiteko, EAJko alkateak bere egin baitzituen Amasko zenbait herritarren kezkak eta eskariak.
(Legealdi honetan ere, bilera bat baino gehiago izan dute Amasa Villabonako EAJko udal taldeko zinegotziek eta Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua den Felix Urkolak eta, azkenik, aurtengo irailean adostasun batera iritsi ziren diputatua eta Amasa Villabonako Alkatea.
Bi erakundeek errepidea zabaltzeko eta espaloiak egiteko lanak eragingo dituen gastuak banatzeko konpromisoa hartu zuten; horren arabera, Aldundiak gastuen %39,26 eta Amasa Villabonako udalak %60,74 hartuko dute bere gain.
Hau horrela, 2025ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuek Amasako errepidea zabaltzeko eta espaloiak egiteko lanetarako 600.ooo euroko ekarpena aurreikusten dute, ekarpen hori bi urtetan gauzatuko delarik. Horretaz gain, Aldundiak aurki ekingo die Amasara doan errepidearen sarrera zabaltzeko lanei, eta lan hauen kostu osoa, 289.107 €, hain zuzen, bere gain hartuko du Aldundiak.
EAJk bete egin du hartutako konpromisoa, baina Amasako errepidearen zabaltzea eta hainbeste urtetan amasatarrek eskaturiko espaloiak errealitate bihurtzeko, guztiz beharrezkoa da Amasa Villabonako EHbilduren udal gobernuak bere hitza betetzea eta lan horiek bideratzeko diru partida behar adina diruz hornitzea.
Amasa Villabonako EAJ udal taldeak espero du EHbilduren udal gobernuak aurrekontuetako partida hori lehenbailehen egokitu dezala Aldundiarekin hitzarmena sinatu eta lanekin hasi ahal izateko. Amasa Villabonak ezin du aukera hau galtzen utzi eta guk geure esku dagoen guztia egingo dugu amasarrek merezi duten errepidea lehenbailehen eduki dezaten.
|
28kanala_00769
|
28kanala
|
Arratsaldean egingo du Tolosako Udalak Abenduko Osoko Bilkura
18:30ean hasiko den bilkuran 2025eko aurrekontu orokorrak onartuko ditu Tolosako Udalak. 28 Kanalak zuzenean eskainiko du plenoa.
Gaurko Osoko Bilkurako gai ordenean 15 puntu daude.
Akta hau onartzea: 2024ko azaroaren 28ko ohiko osoko bilkurakoa. (2024IPLE0014)
Onartzea 2025eko lanpostuen zerrenda. (2024PRPT0002)
Hasieraz onartzea Tolosako Udaleko lanpostuen balorazioa berrikusteko araudia. (2024IORD0007)
Ezestea langile baten bateragarritasun-eskaera (S.E.A.). (2024PZZZ0041)
Bertan behera uztea A.M.E. langileari emandako bateragarritasuna. (2024PZZZ0023)
Hasieraz onartzea 2025eko Aurrekontu Orokorra. (2024AUOR0001)
Onartzea itxitako ekitaldiko fakturak. (2024KBES0009)
Hasieraz onartzea Herri-jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen Ordenantza Fiskalaren aldaketa. (2024ORFI0007)
Onartzea udalekuen prezio publikoak. (2024ORFI0006)
Ebaztea ondasun higiezinei buruzko zerga erregulatzen duen Ordenantza Fiskalari aurkeztutako erreklamazioa, eta Ordenantza behin betiko onartzea. (2025ORFI0002)
Onartzea IZFE sozietatearekin eginiko hitzarmenaren luzapena. (2024IHTP0021)
Hasieraz onartzea Tolosako haur eta nerabeen oporraldi garaiko aisialdi-zerbitzua arautzen duen Erregelamendua. (2024BHER0012)
Onartzea Hizkuntza Politikako Plan Estrategikoaren proposamena. (2024OPLO0004)
Berri ematea: Tolosako udal-biztanleen erroldaren berrikuspenetik ateratako biztanleen kopuru ofiziala, 2024ko urtarrilaren 1ean. (2024BANT0016)
Galderak eta eskaerak.
|
28kanala_00770
|
28kanala
|
Jokin Altunaren eta Irati Lacunzaren lanari aitortza
Joan den ostiralean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak urtero antolatzen duen Kirolgalaren edizio berria ospatu zen Ficoban. Bertan eskualdeko bi kirolariren lana nabarmendu zen. Irati Lacunza igerialiarena eta Jokin Altuna pilotariarena.
Aurtengo kirolgalan Ireati Lacunza tolosarra eta Jokin Altuna amezketarra omendu dituzte.
Irati Lacunzak, Tolosako urpeko igerilariak eta 400 eskafandra-modalitatean munduko txapeldunordeak, emakumezkoen Gipuzkoa Kirolak saria jaso zuen eta bere diskurtsoan hegats-igeriketari eta bera bezala egunero bere burua gainditzeko eta emaitza bikainak izateko gogor entrenatzen duten kirolariek egiten duten ahaleginari garrantzia eman zien.
Jokin Altuna amezketarrari, berriz, denboraldi honetan lortutako merituengatik eman diote saria, hain zuzen ere, bere hirugarren buruz buruko txapela lortu du. Aurten, gainera, hamar urte bete ditu pilotari profesional gisa. Inaxio Errandoneak jaso zuen saria.
|
28kanala_00771
|
28kanala
|
Errepide mozketak Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerako kalejiran
Gaurtik aurrera ere zabalik egongo da Merkatu txikia.
Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerako kalejiragatik, errepide mozketa puntualak egingo dira Tolosako kaleetan zehar, arratsaldetik aurrera. Era berean, ezingo da Barrena eta Rondilla kaleetan, eta San Frantzisko pasealekuan aparkatu, Geltoki kaleko bidegurutzera arte.
Aipatutako trafiko aldaketen ondorioz, Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko autobus geralekuak Santa Klarara lekualdatuko dira, 14:00etatik aurrera, 22:00ak arte. Hiribusari dagokionez, 20:00etan amaituko da zerbitzua.
Hondakinen bilketa zerbitzua
Tolosaldeko Mankomunitateak azaldu duenez, aldaketak izango dira hondakinen bilketako zerbitzuan, eta errefortzua aplikatuko da beste zenbait egunetan. Abenduaren 24an eta 31n, ez da bilketa zerbitzurik egingo gauez. Horien ordez, hondakinen bilketak egun bereko goiz eta arratsaldera aurreratu dira. Hurrengo egunean, goizean ere egingo da bilketa, eta gaueko zerbitzuak beti bezala egingo dira. Horrez gain, traste zaharren bilketa abenduaren 25ean egin beharrean, 26 goizean egingo da. Urtarrilaren 6 eta 7an, batik bat, papera eta beira jasotzeko errefortzua izango da.
Merkatu txikia
Gaurtik aurrera zabalik egongo da Merkatu txikia. Laskorain Ikastolako kideek adierazi dutenez, helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen duten guztien partaidetza bultzatzea da. Hiru proiektuen artean banatuko dute laguntza, "Zutani", "Tolosaldea Sahararekin" eta "Ibarratik misio taldea" G.K.Eak lantzen ari direnak hain zuzen ere.
Merkatu txikia abenduaren 23tik urtarrilaren 4era egongo da zabalik. Goizeko txanda 9:30etik 13:30era eta arratsaldekoa 16:30tik 19:30ra izango da. Abenduaren 30ean eta urtarrilaren 4ean goizez bakarrik egongo da zabalik baina ordutegi luzeagorekin, eta beraz txanda 9:30tik 15:00 arte izango da.
|
28kanala_00772
|
28kanala
|
1924ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartutako Villabonako pilotariei omenaldia
Udalak, Behar Zana Elkartearekin elkarlanean, Aquilino Sagarna, Benedicto Santamaria eta José Andrés Garate pilotari billabonatarrak omenduko ditu, orain 100 urte Parisko Joko Olinpikoetan urrezko domina lortu zutela oroitzeko. Ekitaldi berezi hau abenduaren 28an izango da, 18:45etan, Villabonako udal-pilotalekuan. Mendeurren honen harira, Behar Zana Elkarteak egun osoko egitarau zabala antolatu du.
Duela 100 urte, 1924. urteko uztailean Olinpiar jokoak ospatu ziren Parisen (Frantzia) eta programazio ofizialaren baitan euskal pilota erakustaldia egin zuten eskuz, zesta-puntan eta larruzko paleta modalitateetan.
Jakina denez, lau urtetik behin ospatzen diren udako Olinpiar Jokoek munduko kirolaririk entzutetsuenak erakartzen dituzte eta 1896. urtean Atenasen (Grezia) Olinpiar Joko modernoak hasi zirenetik, 1924an Parisen izandakoak 8. edizioa izan ziren.
Euskal pilotari dagokionez, Olinpiadetako antolakuntzak espreski frontoi berri bat eraiki zuen Parisko la Porte de Billancourt eremuan. Euskal pilota txapelketetan soilik espainiar eta frantziar selekzioek lehiatu zuten eta ondorioz, zuzenean finalak jokatu ziren jendez leporaino bete zen Billancourt frontoian. Garaiko kronikek milaka ikusle bildu zirela kontatzen dute.
Sagarna, Santamaría eta Gárate billabonatarrek urrezko domina lortu zuten
Pilotari billabonatarrek 1924ko uztailaren 24an jokatu zen zesta puntako (Jai-Alai ere deitua) finalean parte hartu zuten espainiar selekzioa ordezkatuz. Aipagarria da, orain arraroa egiten bada ere, garai hartan zesta puntan hiru pilotarik osatutako taldeek jokatzen zutela, plaza librean eta 60 tantora. Final hartan Aquilino Sagarna, Benedicto Santamaria eta José Andres Garate billabonatarrek jokatu zuten eta aurkariak Frantziar selekzioa ordezkatu zuten Camino, Harizpe eta Magescas puntistak izan ziren.
Tamalez ezin izan dugu final hartako kronikarik topatu, baina ahozko transmisioaren arabera partida ikusgarria izan omen zen. Amaieran hirukote billabonatarrak lortu zuen garaipena 60-52 emaitzarekin, urrezko domina preziatua eskuratuz.
Ondorioz, orduz geroztik harrotasunez esan dezakegu, gure herriko kirolari hauek Olinpiadetako hiru urrezko domina ekarri zituztela Amasa-Villabonara. Zoritxarrez denboraren poderioz domina hauek desagertu egin dira eta momentuz ez dakigu gaur gaurkoz existitzen direnik ere.
Jose Andres Garate (Villabona, 1907 - San Diego, AEB, 1995) familia pilotazale batean sortutako puntista ezaguna izan zen. 17 urterekin parte hartu zuen 1924ko Olinpiar Jokoetan, eta Txinako, Kubako eta AEBetako frontoietan ibili zen profesional gisa jokatzen.
Benedicto Santamariak (Villabona, 1904-1969) berriz, 20 urte zituen Parisen urrezko domina irabazi zuenean. Ondoren Ameriketan egin zuen ibilbidea pilotari profesional gisa, berriro Euskal Herrira itzuli zen arte.
Aquilino Sagarnari buruzko informazio gutxiago dugu, baina 1955. urtean Villabonako Udalak egindako omenaldiaren ondoren, berak idatzitako esker gutuna Udal artxiboan dago.
1924ko Olinpiadetako programan, Joko garbi erakustaldiak Ipar Euskal Herrian
Jakin izan denez, Olinpiar Jokoen programaren barruan ez ziren Parisko hiru finalak soilik jokatu. Dirudienez, Joko garbiko partidak ere jokatu ziren 1924an Ipar Euskal Herrian. Han ere beste billabonatar baten arrastoa topatu dugu: Adrian Berasategi Zabaleta (1910-1970) Joko garbi jokalariarena. Gazteentzako antolatutako erakustaldi batean parte hartu zuen, 14 urterekin.
Adrian Berasategiren alaba Asun Berasategik duela urte batzuk jakin zuen aitak orain ehun urteko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuela. «Duela urte batzuk etxean domina bat topatu genuen, eta orduan jakin genuen guztia». Brontzezko domina bat da, Berasategiri Frantziako Gobernuko ministro batek emana.
Joko garbia pilota-joko zaharrenetariko bat da, eta Villabona da kirol hori mantentzen duen herri gutxietako bat. Horregatik, abenduaren 28ko jaialdi berezian protagonismoa emango zaio gure-gurea den pilota modalitate honi.
Omenaldiaren kartela
Joko Garbi jaialdiren kartela
|
28kanala_00773
|
28kanala
|
LELOAK SORTZETIK HARATAGO: ERANTZUNKIZUNEZ JOKATUZ
Izan ere, dirurik gabeko egitasmoa horixe da, asmoa, gauzatuko ez den ametsa.
Aurrekontua erakundeek duten tresnarik garrantzitsuenetakoa da, aurrekontuetan agindutakoa errealitate bihurtzeko ezinbesteko baliabidea baita. Izan ere, dirurik gabeko egitasmoa horixe da, asmoa, gauzatuko ez den ametsa.
EHbilduk Amasa Villabonako aurrekontua aurkeztu eta onartu egin du, eta guk, Amasa Villabonako EAJko udal taldeak, ez dugu haren kontra bozkatu. Izan ere, udal gobernuak bere egin ditu guk eginiko zenbait proposamen; hala nola adineko pertsona autonomoak hobeto zaintzeko eguneko zentroa abian jartzea, Arratzaingo errepidera doan bidea hobetzea,eta Txermingo parkina asfaltatzea. Hau da, asmo horiek errealitate bihurtzeko bidean egongo dira Eta, gure proposamenei esker. Amasako bidea egiteko proiektuak ere diru gehiago izango du.
Ordea, hori errealitatea bihurtzeko EHbilduk Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua aurrera ateratzea ahalbideratu behar zuen. Zoritxarrez, beste behin ere erakutsi dute nahiago dituztela esloganak saltzea pertsonen arazoak konpontzea baino.
|
28kanala_00774
|
28kanala
|
Tolosako udal zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango dira hurrengo egunetan
UDATEk, Kultur Etxeak eta liburutegiak ez ohiko jarduna izango dute gabon garaian.
UDATE herritarren arreta zerbitzuko bulegoek ordutegi berezia izango dute:
Abenduak 23 : 07:15-14:15
Abenduak 26 : 07:15-16:00
Abenduak 27 : 08:15-14:15
Abenduak 30 : 07:15-14:15
Urtarrilak 2 : 07:15-16:00
Urtarrilak 3 : 08:15-14:15
Kultur Etxeak ohiko ordutegia izango du Eguberrietako lehen astean; bigarrenean, berriz, (urtarrilaren 7ra arte) ordutegi bereziarekin irekiko du, 10:00etatik 13:00etara .
Haurren liburutegia 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik, baina abenduaren 24an eta 31n itxita egongo da. Aranburu Jauregiak eta Gizarte Zerbitzuek Eguberri garaian ohiko ordutegia izango dute.
Gabonetako haur parkea egun bat gehiagoz ere luzatuko da. Larunbatean, hilak 28, egongo ez denez, abenduaren 30era bitarte luzatuko da.
|
28kanala_00775
|
28kanala
|
Tolosako Udalaren berriak WhassApp-ez jasotzeko aukera izango da
Erabiltzaileek tolosa.eus -en harpidetu egin beharko dute udalaren berriak eta alertak jasotzeko. Zerbitzua urte hasieran jarriko da martxan.
Tolosako Udalaren berriak telefono mugikorrean jaso ahal izango dira aurrerantzean. Difusio kanalak sortu dira WhatsApp-en. Tolosako udalak herritarrekin komunikatzeko bide "zuzenago eta bizkorragoa" eskaini nahi du.
Udalari eta udalerriari lotutako aktualitatearen berri emango da WhatsApp bitartez. Hau da, udaleko berri garrantzitsuenak ez ezik, alertak, mugikortasunari lotutako abisuak edo intzidentziak ere jakinaraziko da.
Norabide bakarreko kanalak dira; hau da, soilik udalak bidalitako mezuak ikusi ahal izango dituzte harpidetzen diren erabiltzaileek, ez beste inorenak. Pribatutasun ikuspegitik, gainera, inork ezingo du jakin nor dagoen kanalean harpidetuta.
Gabonak pasa ostean hasiko da zerbitzua, baina badago jada kanaletara harpidetzeko aukera. Bi aukera daude, euskarazkoa eta gaztelerazkoa.
|
28kanala_00776
|
28kanala
|
Alkizako Udalak 829.824 euroko aurrekontua onartu du
Aurtengoa 2024koa baino %9 handiagoa da.
2025ean 1.100 biztanle baino gutxiagoko udalek Aldundiaren foru-funtsaren bidez jasoko duten ekarpena % 40 inguru handiagoa izango da. Honen eraginez, Alkizako Udalaren kasuan 2024an baino 204.000 euro gehiago izango ditu.
Foru-funtsak eragindako igoera, herritarrei ematen dien zerbitzua hobetzeko erabili nahi duela adierazi du Alkizako Udalak. Helburu horrekin udal-langileen taldea bi modutan indartu nahi dute: egungo langileen lan-jarduna luzatuz eta lanpostu berriak sortuaz. Herri-langilearen, laguntzailearen eta udal arkitekto teknikoaren lanpostuak sortzea aurreikusi du udalak eta horren ondorioz, 92.000 euro gehiago inbertituko dira udal langileen sarietan.
Bestetik, herritarrei zuzenean eragiten dieten ekintzak eta jarduerak egiteko aurrekontu-igoera nabarmenak daudela adierazi dute baita ere, tartean, nerabeen aisialdi beharrei begira Gureplazatxo programa garatzeko udalaren diru-laguntza % 54 igotzea; herriko festa nagusietarako aurrekontua % 28 handitzea; genero-berdintasuna lantzeko Berdinbidean programaren aurrekontua bikoiztea, eta kultur-jarduerak egiteko eta sustatzeko aurrekontua 8 bider handitzea.
Inbertsioei dagokienez, 2024ko aurrekontuekin alderatuta %25eko jeitsiera aurreikusten dute. Erretore-etxeko inbertsioekin jarraitze asmotan, diru-kopuru txikiagoa gorde du Udalak beste zenbait inbertsio sendotzeko. 2025erako inbertsioen artean hauek aipa daitezke: lursailak erostea, udal bulegoetan hobekuntzak egitea, herribideak konpontzea eta Hernio-Gazume KBE hainbat interbentzio egitea.
|
28kanala_00777
|
28kanala
|
Tolosako EAJ-PNVk datorren urteko aurrekontuak hobetzeko egindako 8 proposamenak
2025. urteari begira Udal Gobernuari aurkeztutako 8 proposamenen estimazio ekonomikoa 967.000 euro ingurukoa da
Hemen zehazten dira EH Bilduko Udal Gobernuari egindako ekarpenak:
1. SANTA KLARA ETA ZUMARDI TXIKIA: BEGIRADA INTEGRALA
Iaz bezala, Santa Klara osoa, Zumardi Txikia barne, hartuko duen azterketa sakon bat egiteko beharra azpimarratzen jarraitzen dugu: aparkaleku berri baten aukera aztertzea (batez ere Alde Zaharrean pentsatuz), Santa Klara kalearen irisgarritasun-arazoei irtenbidea ematea (oinezkoen, bizikleten, garraio publikoaren eta autoen arteko beharrezko bizikidetza), autobus-geltokiaren kokapenari buruzko erabakia hartzea eta Zumardi Txikia biziberritzeko jarduketa-proiektua definitzea. Ez dugu ikusten gai hori Udal Gobernuaren agendan dagoenik, eta lehentasunezkoa dela pentsatzen jarraitzen dugu.
2. GAZTEEI ZUZENDUTAKO "AZOKA BONUAK" KANPAINA
"Azoka Bonuak" kanpaina berritzaile bat martxan jartzea proposatu dugu, larunbatetako azoka indartzeko, Tolosako gazteentzat bereziki pentsatua (40 urte bitarte). Tolosar gazteak euren erosketen zati bat asteroko azokan egitera animatzea du helburu eta, hala, azokari begira, belaunaldien arteko erreleboa kontsumitzaileen ikuspuntutik lantzea. Udalak, bonuen bidez (pizgarri gisa), gazteek azokan egiten duten erosketa sarituko luke, helburu bikoitzarekin: baserritarren diru-sarrerak handitzea, eta tolosar gazteak asteroko azokara sarriago hurbiltzea sustatuz.
3. TOKIKO MERKATARITZARI LAGUNTZEKO KANPAINA: TOLOSAKO ENPRESEKIN ALIANTZAK EGINEZ
Datorren urteko Gabonetako Kanpainarako proposamen bat egin dugu, Tolosako enpresa industrialen eta tokiko saltoki txikien arteko aliantzak sortzea helburu duena. Ildo horretan, proposatu dugu enpresek beren langileei eman diezaieketen gabonsaria gure herriko denda txikietan kontsumitzeko bonuen bitartez izateko aukera lantzea. Asmoa, 2025ean zehar, ekimen hori Tolosa & Co Elkartearekin batera diseinatzea izango litzateke, enpresekin tokiko merkataritzarekiko elkarlan hori ahalbidetu nahiean. Era berean, asmoa litzateke enpresek egindako ekarpena Udalak berak osatu ahal izatea.
4. ALONDEGIA ETA LAPURDI PLAZETAKO APARKALEKUAK TOLOSAKO HERRITARREN ESKURA JARTZEKO PLAN ZEHATZ BAT
Iaz egin genuen bezala, Alondegiako eta Lapurdiko lurrazpiko aparkalekuetan hutsik dauden aparkalekuetarako udal-plan bat diseinatzea proposatzen dugu, dagoeneko eskuragarri dauden eta gaur egun gutxiegi erabiltzen diren baliabideak herritarren eskura jartzearren. Tolosarrei aparkatzeko aukera berriak eskaini behar dizkiegu, are gehiago autoak kaleetatik atera nahi baditugu. Gure eskaera, epe laburrean, herritarren esku, bi eremu hauetan, gaueko ordutegian (19:00etatik 10:00etara) arrazoizko prezio batean aparkatzeko aukera emango lukeen lanketa bat egitea izango litzateke, Donostian egiten ari diren bezala, adibidez.
5. IURRE AUZOKO PLAZAK BIRGAITZEA
EAJ-PNVk Iurre auzoko plazak lehenbailehen birgaitzeko aurrekontu-partida espezifiko bat sartzea proposatzen du (aurrekontuen zirriborroan ez dago horrelakorik). Inguruko bizilagunek dagoeneko diru asko aurreztu dute birgaitze-lan horretatik legokiokeen zatia ordaintzeko. Esku-hartze hori premiazkoa da, eta, beraz, Udal Gobernuari eskatzen diogu lehentasuna eman diezaiola gai horri, datorren urteko aurrekontuetan islatuz.
6. IKASKETA-GELA IRAUNKORRA ORIABURU ERAIKINEAN
Oriaburu Etxearen bigarren solairua birgaitzea proposatu dugu, gazteek (batxilergoko bigarren mailatik aurrera) ikasteko leku bezala erabiltzeko aukera izan dezaten, gaur egun Udal Liburutegian dutena baino egutegi eta ordutegi zabalagoan. Gure proposamena ikasgela iraunkor bat prestatzea da, urtean 365 egunetan eta 24/7 ikasleek erabiltzeko aukera izango luketena. Oriaburu eraikinak eskaintzen ditu aukerak. Gaur gaurkoz, beheko solairuan Tolosa & Co Elkartearen bulegoak daude, baita erabilera anitzeko gela bat ere; lehen solairua, ekintzailetza-proiektuak bultzatzeko erabiltzen da; bigarren solairua, hutsik dago, eta uste dugu oso leku egokia izango litzatekeela ikasgela hori hartzeko, gaur egun erabiltzen ez diren udal-instalazioak baitira.
7. TOLOSAN EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA HARTZEKO KONPROMISOARI EUSTEA
Tolosako Udalak, aurreko legegintzaldian, Euskal Mendizaletasunaren Museoa abian jartzeko konpromisoa hartu zuen aho batez, EMMOA Fundazioarekin batera, Larramendi inguruko Arkaute Etxean. Proiektuak ez du aurrera pauso nabarmenik izan, eta hartutako konpromisoari eutsi behar zaiolakoan, aurrekontuari partida espezifiko bat eranstea proposatzen dugu, konpromiso hori behar bezala burutu ahal izateko: hain zuzen, arkitektura, ondare eta/edo museo-gaietan behar den aholkularitza espezializatua jasotzeko beharrezkoak diren zerbitzu profesionalak kontratatu ahal izateko, eta baita museoaren bideragarritasun ekonomikoaren proiektua doitzeko eta beste erakunde publiko batzuetan finantzaketa bilatzeko ere.
8. UDAL KIROL INSTALAZIOETAN PREMIAZKO INBERTSIOAK EGITEA
Udal kirol instalazioetako inbertsioak, egungo Udal Gobernuak sustatutako kontratu aldaketaren ondorioz, Udalak berak kudeatu beharko ditu hemendik aurrera. Ildo horretan, datozen urtetako aurrekontuetan (aurtengoetatik hasita), aurreko enpresa esleipendunarekin hitzartu zen inbertsio-plana egikaritzen joatea proposatzen dugu, gaur gaurkoz ezerezean geratu dena. Inbertsio-plan horren barruan, batetik, Usabalgo instalazioetan aurreikusten ziren plaka fotovoltaikoak instalatzea proposatzen dugu; eta, bestetik, aurreko enpresa esleipendunak Berazubiko bi tenis pisten eraberritzea gauzatu gabe eta Beotibar frontoiko alboko sarea ordezkatu gabe utzi dituenez, inbertsio horiek datorren urteko aurrekontuetan jasotzea eskatzen dugu.
|
28kanala_00778
|
28kanala
|
Zinema karteldegia
Aste honetan Megalopolis , Cuando cae el otoño , Quien es quien , Vaiana 2 , Gladiator II eta Superklaus pelikula egongo dira ikusgai eskualdeko aretoetan.
Leidor Aretoa
Astero bezala, Zine forumarekin hasiko da aste honetako karteldegia, Megalopolis filmarekin hain zuzen. Ostegunean 20:30ean eskainiko da etorkizuneko Estatu Batuetan oinarritutako erromatar fabula epikoa. Erroma Berria aldatu beharrean dago, eta horrek gatazka eragin du Cesar Catilinaren (etorkizun utopiko eta idealista baterantz jauzi egin nahi duen artista jenioa) eta haren aurkariaren (Franklyn Cicero alkatea) artean; azken horrek statu quo atzerakoi batekin konprometituta jarraitzen du, eta diruzalekeria, interes partikularrak eta gerra alderdikoia betikotzen ditu.
Larunbat eta astelehenean 19:00etan Cuando cae el otoño filmaren txanda izango da. Michelle sasoi betean dago amona bat da. Erretiro lasaiean bizi da Borgoinako herrixka batean, bertan bizi da bere lagunik onena ere, Marie-Claude. Santu Guztien Egunean, Valérie alaba bixitan joan zaio, eskolako oporretako astean Lucas, biloba, berarekin uzteko asmoz. Baina ezer ez da gertatuko aurreikusita dagoen bezala.
Quien es quien filma larunbatean 21:30ean eta igandean 19:30ean eskainiko da. Fuentes familia ez da ezagutuko duzun familiarik normalena. Lanak, ikastetxeak eta errutinak deskonexiorako espiral batean murgildu ditu, eta ezinezkoa dirudi hori geldiaraztea. Hala ere, dena aldatu da taldeko benjaminak, Valentinak, desio bat eskatu duenean bere bederatzigarren urtebetetzeagatik.
Haurrentzako Vaina 2 filma eskainiko da igandean 17:00etan. Arbasoen ustekabeko deia jaso ondoren, Vaianak Ozeaniako itsaso urrunetara bidaiatu behar du, eta galdutako ur arriskutsuetan barneratu, aurrekaririk gabeko abentura bizitzeko.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan, Larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, eta igandean eta astelehenean 19:30ean Gladiator II -ren txanda izango da. Maximo heroi miretsiaren heriotza ikusi eta urte batzuetara, Luciok Koliseoan sartu behar izan du, Erroma, enperadore tiranikoen esku geratu eta bere etxea konkistatu dutela ikusi ondoren. Suminez gainezka eta inperioaren etorkizuna jokoan, Luciok bere iragana gogoratu beharko du, Erromak jada galdu duen handitasuna berreskuratzeko indarraren eta ohorearen bila.
Haurrentzako ere eskainiko da pelikula, Superklaus . Larunbatean eta igandean 17:00etan izango dute Santa Klausen istorio bitxi hau ikusteko aukera. Buruan kolpe handia hartu ondoren, Santa Klausek, SuperKlaus dela uste du, saga ezagun bateko superheroia. Horrek kaosa sortuko du Ipar poloan eta Fafnir jostailugile zikoitzak egoera aprobetxatuko du Santa tailerraren kontrola hartzeko. Billie, neskato azakar eta ausartak, C.A.R.L. bere robotak eta Leo elfoak Fafnirren asmo gaiztoak zapuztu eta Gabonak salbatzen sahiatuko dira, beranduegi izan baino lehen.
|
28kanala_00779
|
28kanala
|
Villabonan eta Zizurkilen ere urtea korrika bukatzeko aukera izango da
Zunbeltz eta Urkamendi elkarteek antolatzen duten Urte Zaharreko lasterketaren 39. edizioa egingo da hilaren 31n.
Urteko azken egunean, Urte Zaharreko Lasterketa egingo da Villabonan eta Zizurkilen. Haur eta gaztetxoen lasterketak 15:30etik 16:00etara egingo dira. Lehenengo 2015. urtearen aurretik jaiotakoek parte hartuko dute, ondoren benjaminek, alebinek, infantilek eta kadeteek, maila bakoitzean distantzia ezberdina egin beharko dute. 16:00etan proba nagusia hasiko da, 6,5 kilometro osatu beharko dituzte parte hartzaileek, bertan jubenil eta beterano mailetako onenek ere saria izango dute. Lasterketak Zunbeltz elkartearen kanpoaldean hasiko dira. Villabona eta Zizurkilgo Urte Zaharreko Lasterketan parte hartu nahi duenak kronoak.eus-en du izena emateko aukera.
|
28kanala_00780
|
28kanala
|
ASTE HONETAKO GURE PILOTARIEN PARTIDAK FINAL LAURDENAK ETA FINALERDIAK IZANGO DIRA TARTEAN
Asteburu honetan partida garrantzitsuak izango dituzte gure pilotariek.
Partida guztien kartelak ikusteko loturan sartu eta "partida guztiak" hautatu behar da.
Ostegunean Oiartzunen, Adur Otaegik Oiarpeko Oiartzabalen aurka jokatuko du kadeteen 1.mailan. Final laurdenetako partida jokatuko dute.
Ostiralean jokatuko dira partida gehienak eta Andoni Olasagastik, fnagusien 1.mailan Juaristi izango du aurkari eskuz banaka, final laurdenak jokatuko dituzte.
Villabonan, infantilen errendimendu 1.mailan eskuz banaka Beñat Eizagirrek Ataungo Labakaren aurka finalerdietako partida jokatuko du.
Xuban Artola eta Oinatz Illarramendik ekialde adarreko finalerdiak jokatuko dituzte Zazpiturriko Nazabal eta Gaztelupeko Eizagirreren aurka hurrenez hurren.
Larunbatean Beotibarren, eskuz banaka jubenilen 2.mailan Tolosan Iparragirrek eta Unai Zufiriak final laurdenak jokatuko dituzte Caminos eta Elolaren aurka hurrenez hurren.
Kartel guztiak jarraian.
ZORTE ON DENEI!
|
28kanala_00781
|
28kanala
|
Pertsona bat zendu da N-1ean zirkulazio-istripu batean
Gasteizko norabidean, santa Lutzia auzoko irteeran suertatu da ezbeharra, arratsaldeko 17:00ak aldera.
Suhiltzaileak eta osasun-langileak gertakarien lekura bertaratu dira, eta ertzainak trafikoa itxi du. Zoritxarrez, osasun-langileek ezin izan dute ezer egin gidariagatik. Istripuak auto-ilarak sortu ditu N-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan.
|
28kanala_00782
|
28kanala
|
Irura Moretuzek, Irurako Ikastolak eta Irurako Udalak sare sozialetan zabaldutako sexu jazarpenak salatu dituzte
Azken egunetan sare sozial batean, Iruari eta irurarrei aipamena eginez sexu jazarpen eta sexu arrazoietan oinarritutako hainbat gertakariren inguruko argitalpenak egin dira. Honen harira, Irura Moretuzek, Irurako Udalak eta Ikastolak gaitzespena adieraziz idatzia kaleratu dute.
Irura eta bertako herritarrak aipatuz sare sozialetan sexu jazarpen eta sexu arrazoietan oinarritutako jazarpenaren inguruko hainbat gertakariren inguruko argitalpenak egin dira azken egunetan sare sozial batean. Informazio horren harira, Irura Moretuzetik, Irurako Ikastolatik eta Udaletik gertaera arbuiatzen duen idatzia kaleratu dute. Idatzian hiru eragileek "edozein eraso mota" salatzen dutela nabarmentzen da.
|
28kanala_00783
|
28kanala
|
Foru Aldundiak 2025eko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoan
Hilaren 14tik 18ra, zapatutik asteazkenera, izango dira eskualdeko herrietan banaketa egiten.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu datozen egunetan Gipuzkoa osoan, herri guztietara gerturatuta. Hamahiru argazkik osatzen dute guztira egutegia -hilabete bakoitzean bana eta azala-, eta "bisualki oso erakargarria ez ezik, Gipuzkoaren nortasunaren isla" ere badela azpimarratu Jose Luis Garcia de Madinabeitiak, Gipuzkoako Argazki Elkarteko epaimahaiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazki Elkarteak antolatu dute aurtengo lehiaketa fotografikoa, Gipuzkoa 1.000 urte lelopean. 272 parte-hartzailek hartu dute parte, "Gipuzkoako txoko eta leku ezberdinen esentzia harrapatuz", eta "emaitza harrigarria eta oso anitza" izan dela adierazi du Irune Berasalucek, Gipuzkoako foru bozeramaileak.
Jose Angel Amuchasteguiren "argazki koloretsu ikusgarria" da, hain zuzen ere, aurtengo irabazlea, eta 1.000 euroko saria jaso du. Arantzazuko santutegiko kriptara jaisteko eskaileraren beiratearen argi eta koloreen jolasa islatzen du argazkiak, "Gipuzkoako ondare kulturala erakutsiz". Gainontzeko hamabi irabazleek, berriz, 250 euroko sariak jaso dituzte.
Eskualdeko banaketa
Hilaren 14tik 18ra, larunbatetik asteazkenera, izango dira eskualdeko herrietan banaketa egiten.
Abenduak 14, larunbata:
Alkiza: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
Anoeta: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
Hernialde: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
Irura: 10:00-11:00, Herriko Plaza.
Tolosa: 17:30-19:30, Triangulo plaza.
Abenduak 15, igandea:
Albiztur: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
Alegia: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
Bidania: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
Orendain: 17:30-18:30, Herriko Plaza.
Abenduak 16, astelehena:
Belauntza: 17:30-18:30, Herriko Plaza.
Berastegi: 10:00-11:00, Herriko Plaza.
Berrobi: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
Elduaien: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
Ibarra: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
Abenduak 17, asteartea:
Altzo: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
Gaztelu: 10:00-11:00, Herriko Plaza.
Lizartza: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
Orexa: 17:30-18:30, Herriko Plaza.
Abenduak 18, asteazkena:
Abaltzisketa: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
Amezketa: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
Baliarrain: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
Ikaztegieta: 10:00-11:00, Herriko Plaza.
|
28kanala_00784
|
28kanala
|
Servigroup Peñíscolak jokatuko du Belabietan
Lauburuk Errege Kopako final zortzirenetan Lehenengo Mailako sailkapenean hirugarren dagoen Peñiscolaren aurka jokatuko du. Lehia urtarrilaren 7an edo 8an jokatuko da Ibarran. Partida ofizial batean talde moreak ez du sekula gorengo mailako aurkari baten kontra jokatuko, partida historikoa izango da beraz. Lauburuk final hamaseirenetan Manzanares taldeari irabazi ondoren lortu du kanporaketa hau jokatzeko txartela.
|
28kanala_00785
|
28kanala
|
Zinema karteldegia
Aste honetan Gesto, Mediha, Nunca te sueltes, Superklaus, Emilia Perez eta Las chicas de la estación filmak ikusteko auekra izango da.
Leidor Aretoa
Aste honetan zine foruma beharrean Bizikidetza Saioa izango da Tolosako aretoan. Gaur hasita, 19:30ean Gesto dokumentala ikusteko aukera eskainiko da ondorengo solasaldiarekin batera. Dokumentalak, 30 urtez bakearen alde eta Euskal Herriko indarkeriaren aurka lan egin zuen mugimenduaren historia kontatzen digu. Bakearen aldeko Koordinakundeko protagonistek iraganeko irudiak ikusiz abiatzen duten bidaia honek, erakunde bakezalearen oinarriak, ekintzak eta printzipio etikoak ezagutzera gonbidatzen du ikuslea, gaur egun ere indarrean daudela deskubritzera.
Ostegunean 20:30ean , Bizikidetza saioarekin jarraituko da, Mediha filmarekin. Ondoren, asteazkeneko saioan bezala solasaldirako aukera izango dute ikusleek. Mediha, ISISen gatibualditik itzuli berri den nerabe yezidia da, eta argazki kamera erabiliko du bere trauma prozesatzeko, erreskate taldeak desagertutako senideen bila ari diren bitartean.
Nunca te sueltes filma eskainiko da larunbatean 19:30ean . Ama nahigabetu bat eta haren bi seme-alaba bikiak basoko etxola batean bizi dira, espiritu gaizto baten eraginpean. Uneoro kontaktuan egon behar dute, elkarri helduta, batzuetan sokekin erelotzen direlarik. Baina, haurretako batek gaitza benetakoa den dudan jarriko du eta familia elkartzen duten lokarria hautsi egingo da, bizirauteko borroka beldurgarria sorraraziz.
Igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Emilia Perez filmaren txanda izango da. Rita abokatu-langela handi bateko abokatua da erabatu gutxietxia dena. Egun batean ustekabeko eskaintza bat jasoko du: kartelburu beldurgarri bateko nagusiari bere negoziotik erretiratzen laguntzea betiko desagertuz eta beti amestu duen emakumea bihurtuz.
Haurrentzako ere eskainiko da pelikula, Superklaus . Igandean 17:00etan izango dute Santa Klausen istorio bitxi hau ikusteko aukera. Buruan kolpe handia hartu ondoren, Santa Klausek, SuperKlaus dela uste du, saga ezagun bateko superheroia. Horrek kaosa sortuko du Ipar poloan eta Fafnir jostailugile zikoitzak egoera aprobetxatuko du Santa tailerraren kontrola hartzeko. Billie, neskato azakar eta ausartak, C.A.R.L. bere robotak eta Leo elfoak Fafnirren asmo gaiztoak zapuztu eta Gabonak salbatzen sahiatuko dira, beranduegi izan baino lehen.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan Las chicas de la estación filma ikusteko aukera izango da larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, eta astelehenean 19:30ean . Jara, Álex eta Miranda adingabeen zentro batean hazi diren hiru neska dira. Jararen urtebetetzea da eta bere trap queen gogokoenaren kontzertuan ospatu nahi dute eguna baina dirua behar dute horretarako, eta ez dute aukera askorik hori lortzeko. Neska bat ezagutuko dute, beraien zentro bereko langile ohia izandakoa. Hau, autobus geltokiko komunetan helduekin hitzorduak lotzen aritzen da, eta dirua erraz irabaztea eskainiko die.
|
28kanala_00786
|
28kanala
|
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egutegia abenduaren 13tik 18ra banatuko da Tolosalde osoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Argazkilari Elkarteak antolatutako aurtengo argazki lehiaketak Gipuzkoa 1.000 urte izan du lema gisa.
Argazki lehiaketako irabazleen aukeraketaren ostean, datorren asteartean, abenduak 10, hasiko da 2025eko foru egutegiaren banaketa, eta aurtengoa mugarria izango da. "Lehen aldiz, aurrekaririk gabeko hedapena egingo da, egutegia lurraldeko udalerri guztietara iritsiko dela ziurtatzeko", adierazi du Irune Berasaluze, Gobernantza diputatuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Argazkilari Elkarteak antolatutako aurtengo argazki lehiaketak Gipuzkoa 1.000 urte izan du lema gisa, eta omenaldia egin nahi izan zaio 'Gipuzkoa'-ren lehen aipamen dokumentalari, gipuzkoarrei lurraldearen iraganari, orainari eta etorkizunari buruz duten ikuspegia islatzera gonbidatuz.
40.000 ale inprimatuko dira, eta udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera banatuko dira. Gainera, egutegia Gipuzkoako foru eraikinetan eta egoitzetan egongo da eskuragarri. Bederatzi egunez, bi furgonetak lurraldea zeharkatuko dute, banaketa bermatzeko.
ABENDUAK 13, ostirala
Zizurkil, 11:30 - 12:30, Joxe Arregi plaza
Villabona, 13:00 - 14:00, Errebote plaza.
Asteasu, 16:00 - 17:00, Herriko plaza.
Larraul, 17:30 - 18:30, Herriko plaza.
ABENDUAK 14, larunbata
Alkiza, 11:30 - 12:30, Herriko plaza.
Anoeta, 11:30 - 12:30, Herriko plaza.
Tolosa, 17:30 - 19:30, Triangulo plaza.
ABENDUAK 15, igandea
Bidania, 11:30 - 12:30, Herriko plaza.
Albiztur, 13:00 - 14:00, Herriko plaza.
Alegia, 16:00 - 17:00, Herriko plaza.
|
28kanala_00787
|
28kanala
|
ASTE HONETAKO GURE PILOTARIEN 38 PARTIDAK FINALERDIAK ETA FINAL LAURDENAK TARTEAN eta FINALA PALETAZ
Asteburu honetan partida garrantzitsuak izango dituzte gure pilotariek.
Partida guztien kartelak ikusteko loturan sartu eta "partida guztiak" hautatu behar da.
Larubatean Amasan, jubenil 3.mailan eskuz binaka Olasagasti-Larrarte bikoteak final erdietako partida jokatuko dute Abantzuko bikotearen aurka.
Alegin, infantilen errendimendu mailan paletaz Garitano-Aranburu bikoteak molle-pelle pilotaz Gipuzkoako finalerdietako partida jokatuko dute larunbatean.
Bestetik, Gipuzkoako nagusien lehen mailan azken txanpan gaude eta Olasagasti eta cestauk final laurdenak jokatuko dituzte Olaizola Abantzukoaren eta Gorostidi Zazpiturrikoaren aurka hurrenez hurren.
Larunbatean Villabonan, Behar Zanatik utzita KUKUn ari den Aratz Luixak, Alain anaiarekin Gipuzkoako Paleta goma finala jokatuko du Euskal Jolas taldearen aurka.
Final zortzirenetako partidak ere izango dira eskuz banaka.
Txapelketa pribatuetan, Soroaren oroimenezkoan jokatuko du Cestauk igandean Albenizekin Ibarluzea-Garmendiaren aurka.
Zorte on denei!
|
28kanala_00788
|
28kanala
|
Tolosa CFk bihar egingo du urteko batzarra
Tolosa CFk bihar, asteartea, arratsaldeko 18:30ean,lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean egingo du urteko ohiko batzarra. Kultur etxeko areto nagusian bilduko dira klubeko ordezkariak.
Tolosa CFko zuzendaritzak ohi batzarrerako deia egin du (19:00etan egingo da bigarren deialdia) biharko, kultur etxean egingo den bilera deialdian bost puntu daude: Aurreko aktaren irakurketa eta onespena, 2023-2024 denboraldiko kontuen egoera eta 2024-2025 denboraldiko aurrekontua, kuotak aldatzeko proposamena, klubaren egoera orokorra eta galderak eta proposamenak.
|
28kanala_00789
|
28kanala
|
Osasun Sailak eskualdeko eragileekin elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi du
Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak "modu positiboan" baloratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erakutsitako prestutasuna.
Tolosaldeko Alkateen Mugimenduaren eskariz, eskualdeko udal ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua den Alberto Martinez eta bere lantaldearekin bildu ziren azaroaren hasieran. Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez batzarrean "elkar ulertzeko" ahalegina izan zen.
Tolosaldeko alkateek gai ezberdinen inguruan hitz egin zuten bileran; batetik Lehen Arretak eskualdean duen egoera azaldu zioten osasun sailari eta bestetik, Tolosaldean osasun arreta euskaraz izateak "duen garrantzia" nabarmendu zuten.
Osasun arreta ospitalarioa
Alkateen mugimenduaren eta Osasun Sailaren arteko batzarrean osasun arreta ospitalarioaren gaiak hartu zuen pisu nagusia. Alkateen Mugimenduak Osasun Sailari zentro berriak zer zerbitzu izango dituen azaltzeko eskatu zion eta etorkizuneko aurreikuspenen inguruan galdetu.
Eskaera hauen aurrean, Tolosaldeko Alkateen Mugimenduko kideek Eusko Jaurlaritza osasun profesionalekin, eragileekin eta udalekin elkarlanean osasun proposamena definitzeko prest ikusi dute. "Asuncion Klinikako errealitatea" zein den ere aztertuko du Osasun Sailak. Bilera honen ondoren, eskualdeko alkateek batzarrak emandakoa "modu positiboan" baloratu dute.
|
28kanala_00790
|
28kanala
|
'XD' umore jaialdia, abenduaren 21ean Tolosan
Bost umorista, zuzeneko musika, edariak eta krispetak . Hori topatuko dute abenduaren 21ean, 19:00etan, Gure Zirkuak Tolosan duen karpa ra gerturatzen direnek.
Galtzaundiren eta Gure Zirkuaren eskutik, publikoa barrez lertzeko helburua izango dute Xabin Fernandezek, Esti Curielek, Antton Telleriak, Beatriz Egizabalek eta Jon Plazaolak. Umoregileek bakarrizketa laburrak egingo dituzte eta horretarako giro ezin aproposagoa sortzeko zuzeneko musika ere egongo da ordubete pasatxoko saioan.
Sarrerak eskuragarri online eta presentzialki
'XD' umore jaialdirako sarrerak salgai daude online www.gurezirkua.eus webgunean , eta presentzialki Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan ( Nafarroa etorbidea 6, Tolosa ). 10 euroko prezioa dute sarrerek. S arrerak fisikoki erosteko aukera ere egongo da Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan.
5 sarrera bikoitz zozketatuko dira Galtzaundikideen artean
Galtzaundi euskara elkarteko bazkideen artean ikuskizunerako 5 sarrera bikoitz zozketatuko dira. Horretarako, formulario honetan eman beharko da izena abenduaren 11a baino lehen. Galtzaundiko bazkide ez denak, esteka honen bitartez bazkide egin eta zozketan parte hartzeko aukera izango du.
XD Umore jaialdia
Eguna: 2024eko abenduaren 21a.
Ordua: 19:00.
Lekua: Gure Zirkuko karpa, Tolosa.
Sarrerak: Online eta Galtzaundi Euskara Taldean.
|
28kanala_00791
|
28kanala
|
Makilajea
EH Bilduko bozeramaileak ederki nabarmendu zituen Plenoan EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuaren onurak, eta, aldi berean zituen inperfekzioak maisuki estali.
Gustuko ez ditugun "inperfekzioak" estaltzeko erabiltzen dugu makilajea. Gustuko ez duguna ezkutatzeko edo gustuko ditugun ezaugarriak nabarmentzeko. Amasa Villabonan, EHbilduko bozeramaileak ederki nabarmendu zituen Plenoan EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuaren onurak, eta, aldi berean zituen inperfekzioak maisuki estali. Estalitako egia horietako bat hauxe: herriak behar duen Amasako errepidea egiteko, beharrezkoa dela Foru Aldundiaren 2025eko aurrekontua onartzea. EH Bilduk zuen horretarako aukera. Ez du nahi izan. Nahiago izan du Amasa Villabonetarrentzat hain beharrezkoak diren aurrekontu horiek beste alderdi batzuei esker aurrera ateratzea. Eta gero horrexegatik kritikatu. Makilajea.
|
28kanala_00792
|
28kanala
|
ASTE HONETAKO GURE PILOTARIEN 12 PARTIDAK FINALAK, FINALERDIAK ETA FINAL LAURDENAK TARTEAN
Asteburu honetan zubia tarteko partida gutxi izango dituzte gure pilotariek baina haiek garrantzitsuak
Partida guztien kartelak ikusteko, Behar Zanako web orrian sartu, atalean eta "partida guztiak aukeratu.
Ostegunean Villabonan, Gipuzkoako txapelketan buruz buru eskuz banaka kanporaketak izango dituzte Urruzolak infantiletan eta Iparragirre eta Zufiriak jubeniletan.
Miren Larrartek DVko finalerdia jokatuko du, Zabaletaren aurka Donostiko Atanon larubatean.
Orion, Ibargurenen oroimenezko finalak jokatuko dira ostiralean, bertan bi bikote izango ditugu infantiletan. Ezkioga-Urruzola eta Eizagirre-Iraola. Arrillagak lagunartekoa jokatuko du jaialdi berean.
Eta Baztanen larunbatean finalerdiak izango dira maila honetan ere. Elosegi eta Urruzolak eta Eizagirre Iraolak jokatuko dute 1. eta 2. mailan.
Gaur eta bihar, asteazken eta ostegunean Trinketeko Gipuzkoako txapelketako partidak ere badituzte nagusi 1.mailakoek. Lizaso-Urruzola eta Carricart-Esnaola Hernani eta Eple taldekoen aurka jokatuko dute. Ligaxkako partidak dira.
ZORTE ON DENEI!
|
28kanala_00793
|
28kanala
|
Zinema Karteldegia
Aste honetan Anora , Sin Chan: El superheroe , Pideme lo que quieras , RAQA , Harold y el lapiz magico , Elli y el equipo de monstruos eta Ombuaren itzala pelikulak ikusteko aukera izango da.
Leidor antzokia
Aste honetako zinema karteldegia, beti bezala, zine forumak hasiko du Anora filmarekin. Ostegunean 20:30ean eskainiko da. Brooklyngo prostituta gazte bat da Anora eta Errauskineren istorio bat bizitzeko aukera suertatu zaio. Errusiako oligarka baten semearekin ezagutu eta berarekin ezkondu da. Albistea Errusiara iritsi denean, haren ipuin maitagarria arriskuan jarriko da; izan ere, mutilaren gurasoak New Yorkera joango dira ezkontza bertan behera uzteko asmoz.
Ostiralean 17:00etan haurren txanda izango da Sin Chan: El superheroe filmarekin. Shin Chan etxean jolasean ari dela, argi misteriotsu bat haren gainera eroriko da superbotere arraroak emanez haurrari. Aldi berean, argi ilun batek Hiroshik kalean topatu duen mutil gafe samar bat harrapatuko du. Saitamako Botere Psikikoen Nazioarteko Batzordeko bi ordezkarik Noharatarrei azalduko die, argi zuriak bere semea aukeratu duela botereak izateko eta argi ilunarekin sortu den superbilauari aurre egin beharko diola.
Ostiralean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Pideme lo que quieras filmaren txanda izango da. Aita hil ostean, Eric Zimmerman enpresari alemaniarra Espainiara joango da bere enpresaren ordezkaritzak ikuskatzera. Madrilgo bulego nagusian Judith ezagutuko du, eta berehala gutiziatuko da harekin. Nagusiarenganako duen erakarpenaren menpe geratuko da neska, eta fantasiaz eta erotismoz betetako sexu-jolasetan parte hartzea onartuko du.
Larunbat eta igandean 19:30ean RAQA pelikula ikusteko aukera izango da. Raqako kale arriskutsuetan, Haibala (El Saharaui ezizena duena) nazioarteko espioiak El Jordano ehizatu nahi du, ISISen uneko buruzagi bilatuenetako bat. Ez da Sirian infiltratu den bakarra. Malika, Europolen zerbitzura dagoen Ceutako erizaina, asmo berarekin iritsi da Raqqara.
Igandean 17:00etan haurrek zinemarako aukera izango dute berriz ere Harold y el lapiz magico filmarekin. Harold abenturazaleak, bere liburuan, edozeri bizia eman diezaioke marraztuz. Baina bere liburuko orrialdeetatik kanpo bere burua marrazten duenean, bizitza errealari buruz asko duela ikasteko ohartuko da, eta bere arkatz magiko fidelak inoiz imajinatuko zituen bihurrikeriarik dibertigarrienak eragin ditzakeela.
Gurea antzokia
Amasa-Villabonako kasuan estreinaldi batekin hasiko da zinema karteldegia, Ombuaren itzala . Ostiralean estreinatuko da filma 19:30ean eta larunbatean 19:30 eta 22:00etan, eta igande eta astelehenean 19:30ean ikusteko aukera ere izango da. Jada, Zizurkilen egin dute aurre estreinaldia, eta hauxe da albistea , filmaren informazioarekin.
Bestalde haurrek ere izango dute pelikularik ikusteko, Elli y el equipo de monstruos hain zuzen, larunbat eta igandean 17:00etan hain zuzen. Ellik, etxerik gabeko mamu txiki batek, Tren mamu bateko egoiliar xelebreen atea jo du, leku baten bila. Bapatean "kanpoko munduaren" arreta erakarriko du nahi gabe, eta munstro-talde batekin taldea osatu beharko du, Tren mamuaren etorkizuna ez ezik, familia bat izateko aukera bakarra mantentzeko.
|
28kanala_00794
|
28kanala
|
Gabonetako lehen oparitzarra dakar 'Matx'-ek
Abendua iristearekin batera iritsi zaigu Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza idazteko ordua. Matx- eko lagunek gogorarazi nahi dute ez dagoela abenduaren amaierara arte zain egon beharrik. Izan ere, igandea baino lehen matx.eus -en erregistratzen denak opari eder bat irabazteko aukera izango du.
Azken egunetan sartu da Matx -en zozketa erraldoia. Igandea (abenduak 8) izango da tokiko kirolaren sare sozialak iragarri duen promozio berezian izena emateko azken eguna. Matx.eus -en erregistratzen den oro opari sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiko maillot bat, Gernika Winter Series txapelketako jaialdi baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa-bonu bat.
Nola har dezaket parte?
Zer egin behar da zozketan parte hartzeko? Bada, oso erraza da. Urrats hauek jarraitu behar dira:
1. www.matx.eus atarian sartu.
2. Izena eman.
3. @matxerredakzioa profila jarraitu.
4. Igo zure kirol-irudi bat #matxzozketa traola erabiliz.
Z ozketa n parte hartzeko, pro fil publikoa izan behar da, derrigorrez. Profil pribatua duten erabiltzaileak ez dira zozketan sartuko. Kanpoan geldituko zara?
|
28kanala_00795
|
28kanala
|
Astelehenean Iñauteriak antolatzeko bilera irekia egingo dute
Festen egitaraua eta antolaketaren nondik norakoak azaltzeaz gain, eragileekin egindako prozesuaren inguruan ere hitz egingo dute.
Abenduaren 2an egingo du Tolosako Udalak 2025eko Inauteriak antolatzeko bilera, 19:00etan Topagunean (Kultur Etxeko lehen solaituan). Bertan parte hartzera deituta daude Inauterietan inplikatuta dauden eragile eta interesa duen herritar oro.
Datorren urteko Inauteriak otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira. Udala duela aste batzuk hasi zen jaiak antolatzeko lehen pausoak ematen; horietako batzuk izan dira espazio publikoaren erabileraz hausnartzeko parte hartze saioak egin eta gazteen egitaraua hobetzeko prozesua abiatzea.
|
28kanala_00796
|
28kanala
|
Igandean N-1ean Tolosa eta Irura parean, sasi-garbitze lanak egiteko, errei bat moztuko da
N-1ean, 435 eta 438 kilometro puntuen artean Donostiarako noranzkoan, errei motela moztuta egongo da igandean goizeko 5:00etatik 14:00etara bitartean.
Igandean N-1ean sasi -garbitze lanak egiteko Donostiarako noranzkoko eskuineko erreia itxiko da Tolosa parean, 435. klometroaren eta 436.aren artean batetik eta Iruran, 437,7 eta 438,5 kilometro puntuen artean bestetik. Bi eremu horietan belar sastrakak kentzeko hainbat lan egingo dira goizeko 5:00etatik 14:00etara bitartean.
|
28kanala_00797
|
28kanala
|
8,2 milioiko aurrekontua onartu du Udalbatzak 2025. urterako
Amasa-Villabonako Udalak 8,2 milioi euroko aurrekontua izango du 2025 urtean, atzo arratsaldean egindako Udalbatzaren osoko bilkuran Udal Gobernuak proposatutako aurrekontua gehiengo osoz onartu ondoren. Erabakia EH Bilduren aldeko 8 botorekin eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdietako ordezkarien 5 abstentzioekin hartu zen.
2025 urterako Udal aurrekontua, 8.204.488 euro
2025 urteko Udal Aurrekontu osoa 8.204.488 eurokoa izango da, aurtengoarekin alderatuz gero, %4,7 handiagoa, eta kapitulu hauetan banatzen da:
• Pertsonal gastuak: 3.082.228,69 euro
• Gastu arruntak eta udal zerbitzuak: 3.321.285,92 euro
• Dirulaguntzak eta ekarpenak: 1.326.218,55 euro
• Inbertsio errealak: 267.314,84 euro
• Finantza gastuak: 25.240 euro
Pertsonal gastua
Udal langileen gastuari dagokionean, aurtengo aurrekontuarekin alderatuta %8,18ko igoera jasotzen du 2025. urtekoak. Datorren urtean udal langileen soldaten igoera %2,5 izatea aurreikusten bada ere, horri langileen egonkortze prozesu ezberdinek sortutako gastuak, langileen formakuntza eta praktikaldietarako ordaindu beharrekoa, bajak daudenerako badaezpada gorde beharreko dirua etab. gehitu behar da.
Gastu arruntak eta udal zerbitzuak
• Gizarte zerbitzuen sailera 794.684,96 euro bideratuko dira 2025 urtean. 2024 urtearekin alderatuta, %25,55eko igoera izan du sail honek. Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren aurreikuspen ekonomikoak gorakada nabarmena eragin du, 2024 urtean 210.000 euro izatetik, 2025 urtean 372.628,05 euro izatera igo baita.
• Udaltzaingoaren sailera 49.100 euro bideratuko dira 2025ean, beraz, %53,44ko igoera izango du, 2024 urtearekin alderatuta. Sail honen baitan, etxeko animalien bizikidetza kanpaina berezi bat burutzera bideratuko diren 15.000 euroak aipatu behar dira.
• Euskara sailari dagokionean, 149.719,02 euro izango ditu 2025 urtean. 2024 urtearekin alderatuta %6,24ko igoera izango du. Aipagarria da Euskaraldia kanpaina herrian garatzeko 6.000 euroko partida ekonomikoa ezarri dela.
• Hirigintza eta zerbitzuen sailak 778.691,49 euro kudeatuko ditu 2025ean, beraz, %16,63ko igoera izan du 2024 urtearekin alderatuz gero. Igoera honen arrazoi nagusia da datorren urteko Santio jaietako muntaketa eta garbiketa lanak sail honek bere gain hartuko dituela (orain arte Kultura sailetik kontratatzen ziren lan hauek).
• Kirola sailak 543.366,92 euro izango ditu datorren urtean, 2024 honetan baino %4,45 gehiago. Batetik, Arratzaingo futbol zelaiaren mantenu lanetara bideratuko diren 7.000 euroak (2024 urtean 3.000 euro izan dira), eta profesionalen pilota jaialdi bat antolatzera bideratuko diren 5.000 euroak nabarmendu behar dira hemen.
• Ingurumena eta mendietarako aurrekontua 683.726,12 eurokoa izango da, 2024koa baino %31,79 gehiago. Datorren urtean Amasamendiko mendi eremuen mantenu lanetara 25.000 euro bideratuko dira (aurten 10.000 euro). Baina, sail honen gorakadaren arrazoi nagusia hondakinen bilketa eta kudeaketa gastuen igoera handia da; 2025ean 492.966 euro bideratu beharko dira helburu honetara, 2024an baino %35 gehiago. Ingurumenaren arloko sentsibilizazio kanpainak egiteko aurrekontuak ere igoera nabarmena izango du, aurtengoarekin alderatuta %50ekoa.
• Udal gobernuak 166.563 euroko aurrekontua izango du, 2024ean baino %2,63 gutxiago.
• Besteak: Zerbitzu orokorrak 429.840,90 euro (+%1,4), Kultura 682.730,92 euro (+%0,47), Gazteria 123.437,34 euro (-%5,5) eta Hezkuntza 260.882,84 euro (+%1,06).
Dirulaguntzak eta Ekarpenak
Dirulaguntza eta ekarpenen kapituluak %5,81eko igoera izango du 2024. urtearekiko. Herriko elkarte eta eragileek 2025ean jasoko dituzten dirulaguntza gehienak bere horretan mantenduko dira. Ondorengoek, ordea, gehikuntza izango dute jasotzen duten Udal dirulaguntzan:
• Oinkari Dantza Taldea: %23,23ko igoera (50. urteurreneko ospakizunak antolatzeko).
• Salbadora Jubilatuen elkartea: %28,89ko igoera.
• Fleming herri eskolako Gurasoen Elkartea: %60ko igoera.
• Triatloi elkartea (BIZI izeneko elkarte berria sortuko da): %40ko igoera.
• Billabona FKE: %26ko igoera.
Dirulaguntza berriak ere izango dira 2025. urtean, adibidez: "Ekinart" elkartearentzat, Erregeen kabalgata antolatzeko Jesusen Bihotza parrokiarentzat, etxebizitza hutsak eraberritzeko dirulaguntza lerro berria eta krisialdi humanitarioetarako dirulaguntza berezia.
Inbertsioak 2025
Udalak 267.314,84 euro bideratuko ditu datorren urtean egin beharreko inbertsioetara. Besteak beste, jarraian aipatutakoak nabarmentzen dira:
• Fleming Herri Eskolako obrak: 70.000 euro
• Olaederra kiroldegiko erreformak: 20.000 euro
• Hirigintzako proiektuak: 20.000 euro
• Arratzaingo bidean segurtasuna hobetzeko lanak: 12.000 euro
• Olaederra kiroldegiko teilatuan eguzki panelak jartzea: 10.500 euro
Dena den, hauek ez dira 2025 urtean gauzatuko diren inbertsio bakarrak izango, izan ere, 2024 urteko aurrekontutik beste hainbat inbertsio txertatuko dira datorren urtera. Besteak beste, ondorengo hauek nabarmentzen dira:
• Liburutegiaren eraberritzea: 799.576,50 euro
• Txermingo aparkalekua eraberritzeko lanak: 200.000 euro
• Ur parkea eta komun publikoa Erreboteko plazan: 144.000 euro
• Graficas Leizaola pabiloia eraistea: 145.000 euro
• Kaleak garbitzeko makina berria erostea: 180.000 euro
• Espaloiak eta asfaltatze lanak: 68.000 euro
• Argiteria publiko berria: 44.946 euro
• Oinezkoen zubiko lurzorua aldatze: 20.000 euro
• Agaraitz auzoan konponketa lanak: 10.000 euro
• Energia plana: inbertsioak: 8.716,75 euro
2025 urteko udal aurrekontuaren behin betiko onarpena gauzatzean (GAOan argitaratzen denean) aurrekontu osoa, partida ekonomiko guztiekin www.villabona.eus webgunean argitaratuko da.
|
28kanala_00798
|
28kanala
|
8,2 milioiko aurrekontua onartu du Udalbatzak 2025. urterako
Amasa-Villabonako Udalak 8,2 milioi euroko aurrekontua izango du 2025 urtean, atzo arratsaldean egindako Udalbatzaren osoko bilkuran Udal Gobernuak proposatutako aurrekontua gehiengo osoz onartu ondoren. Erabakia EH Bilduren aldeko 8 botorekin eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdietako ordezkarien 5 abstentzioekin hartu zen.
2025 urterako Udal aurrekontua, 8.204.488 euro
2025 urteko Udal Aurrekontu osoa 8.204.488 eurokoa izango da, aurtengoarekin alderatuz gero, %4,7 handiagoa, eta kapitulu hauetan banatzen da:
• Pertsonal gastuak: 3.082.228,69 euro
• Gastu arruntak eta udal zerbitzuak: 3.321.285,92 euro
• Dirulaguntzak eta ekarpenak: 1.326.218,55 euro
• Inbertsio errealak: 267.314,84 euro
• Finantza gastuak: 25.240 euro
Pertsonal gastua
Udal langileen gastuari dagokionean, aurtengo aurrekontuarekin alderatuta %8,18ko igoera jasotzen du 2025. urtekoak. Datorren urtean udal langileen soldaten igoera %2,5 izatea aurreikusten bada ere, horri langileen egonkortze prozesu ezberdinek sortutako gastuak, langileen formakuntza eta praktikaldietarako ordaindu beharrekoa, bajak daudenerako badaezpada gorde beharreko dirua etab. gehitu behar da.
Gastu arruntak eta udal zerbitzuak
• Gizarte zerbitzuen sailera 794.684,96 euro bideratuko dira 2025 urtean. 2024 urtearekin alderatuta, %25,55eko igoera izan du sail honek. Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren aurreikuspen ekonomikoak gorakada nabarmena eragin du, 2024 urtean 210.000 euro izatetik, 2025 urtean 372.628,05 euro izatera igo baita.
• Udaltzaingoaren sailera 49.100 euro bideratuko dira 2025ean, beraz, %53,44ko igoera izango du, 2024 urtearekin alderatuta. Sail honen baitan, etxeko animalien bizikidetza kanpaina berezi bat burutzera bideratuko diren 15.000 euroak aipatu behar dira.
• Euskara sailari dagokionean, 149.719,02 euro izango ditu 2025 urtean. 2024 urtearekin alderatuta %6,24ko igoera izango du. Aipagarria da Euskaraldia kanpaina herrian garatzeko 6.000 euroko partida ekonomikoa ezarri dela.
• Hirigintza eta zerbitzuen sailak 778.691,49 euro kudeatuko ditu 2025ean, beraz, %16,63ko igoera izan du 2024 urtearekin alderatuz gero. Igoera honen arrazoi nagusia da datorren urteko Santio jaietako muntaketa eta garbiketa lanak sail honek bere gain hartuko dituela (orain arte Kultura sailetik kontratatzen ziren lan hauek).
• Kirola sailak 543.366,92 euro izango ditu datorren urtean, 2024 honetan baino %4,45 gehiago. Batetik, Arratzaingo futbol zelaiaren mantenu lanetara bideratuko diren 7.000 euroak (2024 urtean 3.000 euro izan dira), eta profesionalen pilota jaialdi bat antolatzera bideratuko diren 5.000 euroak nabarmendu behar dira hemen.
• Ingurumena eta mendietarako aurrekontua 683.726,12 eurokoa izango da, 2024koa baino %31,79 gehiago. Datorren urtean Amasamendiko mendi eremuen mantenu lanetara 25.000 euro bideratuko dira (aurten 10.000 euro). Baina, sail honen gorakadaren arrazoi nagusia hondakinen bilketa eta kudeaketa gastuen igoera handia da; 2025ean 492.966 euro bideratu beharko dira helburu honetara, 2024an baino %35 gehiago. Ingurumenaren arloko sentsibilizazio kanpainak egiteko aurrekontuak ere igoera nabarmena izango du, aurtengoarekin alderatuta %50ekoa.
• Udal gobernuak 166.563 euroko aurrekontua izango du, 2024ean baino %2,63 gutxiago.
• Besteak: Zerbitzu orokorrak 429.840,90 euro (+%1,4), Kultura 682.730,92 euro (+%0,47), Gazteria 123.437,34 euro (-%5,5) eta Hezkuntza 260.882,84 euro (+%1,06).
Dirulaguntzak eta Ekarpenak
Dirulaguntza eta ekarpenen kapituluak %5,81eko igoera izango du 2024. urtearekiko. Herriko elkarte eta eragileek 2025ean jasoko dituzten dirulaguntza gehienak bere horretan mantenduko dira. Ondorengoek, ordea, gehikuntza izango dute jasotzen duten Udal dirulaguntzan:
• Oinkari Dantza Taldea: %23,23ko igoera (50. urteurreneko ospakizunak antolatzeko).
• Salbadora Jubilatuen elkartea: %28,89ko igoera.
• Fleming herri eskolako Gurasoen Elkartea: %60ko igoera.
• Triatloi elkartea (BIZI izeneko elkarte berria sortuko da): %40ko igoera.
• Billabona FKE: %26ko igoera.
Dirulaguntza berriak ere izango dira 2025. urtean, adibidez: "Ekinart" elkartearentzat, Erregeen kabalgata antolatzeko Jesusen Bihotza parrokiarentzat, etxebizitza hutsak eraberritzeko dirulaguntza lerro berria eta krisialdi humanitarioetarako dirulaguntza berezia.
Inbertsioak 2025
Udalak 267.314,84 euro bideratuko ditu datorren urtean egin beharreko inbertsioetara. Besteak beste, jarraian aipatutakoak nabarmentzen dira:
• Fleming Herri Eskolako obrak: 70.000 euro
• Olaederra kiroldegiko erreformak: 20.000 euro
• Hirigintzako proiektuak: 20.000 euro
• Arratzaingo bidean segurtasuna hobetzeko lanak: 12.000 euro
• Olaederra kiroldegiko teilatuan eguzki panelak jartzea: 10.500 euro
Dena den, hauek ez dira 2025 urtean gauzatuko diren inbertsio bakarrak izango, izan ere, 2024 urteko aurrekontutik beste hainbat inbertsio txertatuko dira datorren urtera. Besteak beste, ondorengo hauek nabarmentzen dira:
• Liburutegiaren eraberritzea: 799.576,50 euro
• Txermingo aparkalekua eraberritzeko lanak: 200.000 euro
• Ur parkea eta komun publikoa Erreboteko plazan: 144.000 euro
• Graficas Leizaola pabiloia eraistea: 145.000 euro
• Kaleak garbitzeko makina berria erostea: 180.000 euro
• Espaloiak eta asfaltatze lanak: 68.000 euro
• Argiteria publiko berria: 44.946 euro
• Oinezkoen zubiko lurzorua aldatze: 20.000 euro
• Agaraitz auzoan konponketa lanak: 10.000 euro
• Energia plana: inbertsioak: 8.716,75 euro
2025 urteko udal aurrekontuaren behin betiko onarpena gauzatzean (GAOan argitaratzen denean) aurrekontu osoa, partida ekonomiko guztiekin www.villabona.eus webgunean argitaratuko da.
|
28kanala_00799
|
28kanala
|
DATORREN URTERAKO AURREKONTUETAN EH BILDUREN ANBIZIO FALTA SUMATU DU EAJK
Hala eta guztiz ere, ez die ezezko bozka eman Amasa Villabonako herritarrentzat garrantzitsuak diren zerbitzuak eta inbertsioak aurreikusten baitituzte
EAJk argi ikusten du, bestalde, Aurrekontu proposamenak ez duela proiektu eta zerbitzu berririk eta ez duela legealdi honetarako bidea markatuko duen ibilbide orririk
Amasa Villabonako EAJk ez dio ezezko bozka eman EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuen proposamenari; eta ez du horrela jokatu udal gobernuak EAJk proposatutako adineko pertsona autonomoentzako zentroa abian jartzeko, Arratzaingo errepidean oinezkoentzako segurtasunerako neurriak hartzeko eta Amasako errepidea egiteko diru-ekarpen handiagoa egiteko konpromisoa hartu duelako.
Hala ere, Amasa Villabonako EAJk EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuak kritikatu ditu, planteamenduaren faltagatik. Alderdi Jeltzalearen iritziz, aurrekontuek ez diete anbizioz erantzuten herritarren egungo beharrei, eta ez dute hobekuntza esanguratsuak bultzatuko dituen proposamen berritzailerik edo ausartik.
Udal-kudeaketa sendoa behar den testuinguru batean, aurrekontuek funtsezko erronkei heldu beharko liekete, hala nola Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra bultzatzea etxebizitzak eraiki ahal izateko eta gazteak Amasa Villabonan geratu ahal izateko; Oriamendiko edo Arratzaingo bidea, espaloiak konpontzea, adineko persona autonomoentzako eguneko zentroa eta gizarte-politika publiko ausartagoak. EH Bilduk kudeaketa jarraitzaile eta kontserbadorea gauzatzen du, eta ez ditu aurrekontuak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen.
Argibiderik argiena inbertsioen atalarena da; izan ere, zaborren tasak %40 igo ondoren, inbertsioa nabarmen jaitsi da 2024an 636.000eurotatik 2025eko 292.000 eurotara.
Aurrekontuen lehen zirriborroaren ondoren, EAJk abstentzioaren alde egin du; izan ere, azaroan zehar gobernu taldearekin zenbait proposamen adostea lortu baitugu; hala nola, Fleming eta Ernio beara doazen gazteek zein Arratzaingo Futbol zelaira edo Arratzaingo Kiroldegira doazen gazteek erabiltzen duten Arratzaingo errepidearen segurtasunari erantzun irmoa emateko konpromisoa.
Era berean, EH Bilduk konpromisoa hartu dute 2024ko kontuak itxi ondoren, Amasako errepidea egin ahal izateko soberakinetik behar den kopurua pasatzeko (Aldundiak bi urtean 600.000€-ko konpromisoa hartu du dagoeneko) , eta, behingoz 2025ean Txermingo parkina asfaltatzeko.
Amasa Villabonaren etorkizuna marrazten duen ibilbide-orri argi baten falta sumatzen dugu oraindik ere, eta Amasa Villabonako herriarentzat etorkizunerako proiektu argirik gabe gobernatzen aritzeak kezkatzen gaitu. Eta EH Bilduk beste erakunde eta aurrekontuekiko duen jarrerak ere kezkatzen gaitu; izan ere, aurrekontu horiek oztopatzeak Amasa Villabonako herriak behar dituen zenbait soluzio errealitate bihurtzea eragozten du. Hori hala izanda ere, guk lanean jarraituko dugu Amasa Villabonako biztanle guztien beharrei erantzuna bilatzeko.
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.